Genero-ariketak
Askoren artean
Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak
Askoren artean
Koordinatzaileak:
Isa Castillo eta
Iratxe Retolaza
2013ko uztaila
artikulu-bilduma
Literola, 1
318 orrialde
978-84-940489-5-1
Genero-ariketak
Askoren artean
Koordinatzaileak:
Isa Castillo eta
Iratxe Retolaza
2013ko uztaila, artikulu-bilduma
318 orrialde
978-84-940489-5-1
aurkibidea

Aurkibidea

Hitzaurrea, Isa Castillo Etxano / Iratxe Retolaza

—I— Baina gorputzak dio…

Amaia-Aimar Elosegi: Gutunak, Amaia-Aimar Elosegi

King Kong neska, Virginie Despentes

Norberaren zuloa, Itziar Ziga

Kuiar? Bai, arraro samarra, bitxia, Ainhoa Güemes Moreno

—II— Baina ispiluak dio…

Gorputz intsumisoen uluak II, Medeak

Basoerdi bat dela eta, Raquel (Lucas) Platero

B(isexualitatea) dela eta bueltaka, Itziar Ziga

Generoa eta zaborra. Pixa egin/kaka egin. Maskulinoa/femeninoa, Beatriz Preciado

Don’t you stop. Egin jauzi, egin gora, egin pixa, egin oihu… Ez zaitez gelditu, Beatriz Preciado

Euskal trans literarioak, Amaia Alvarez Uria

—III— Baina pentsamenduak dio…

Gorputzak eta politika feministak: feminismoa gorputz gisa, Mari Luz Esteban

Queer teoriaren sorrerako egoera soziopolitikoa. Hiesaren krisitik Foucaultera, Javier Sáez

Gender Trouble (Generoa ezbaian), Judith Butler

Genero-erregulazioak, Judith Butler

Glosategia, Amaia Alvarez Uria

Aurkibidea

Hitzaurrea, Isa Castillo Etxano / Iratxe Retolaza

—I— Baina gorputzak dio…

Amaia-Aimar Elosegi: Gutunak, Amaia-Aimar Elosegi

King Kong neska, Virginie Despentes

Norberaren zuloa, Itziar Ziga

Kuiar? Bai, arraro samarra, bitxia, Ainhoa Güemes Moreno

—II— Baina ispiluak dio…

Gorputz intsumisoen uluak II, Medeak

Basoerdi bat dela eta, Raquel (Lucas) Platero

B(isexualitatea) dela eta bueltaka, Itziar Ziga

Generoa eta zaborra. Pixa egin/kaka egin. Maskulinoa/femeninoa, Beatriz Preciado

Don’t you stop. Egin jauzi, egin gora, egin pixa, egin oihu… Ez zaitez gelditu, Beatriz Preciado

Euskal trans literarioak, Amaia Alvarez Uria

—III— Baina pentsamenduak dio…

Gorputzak eta politika feministak: feminismoa gorputz gisa, Mari Luz Esteban

Queer teoriaren sorrerako egoera soziopolitikoa. Hiesaren krisitik Foucaultera, Javier Sáez

Gender Trouble (Generoa ezbaian), Judith Butler

Genero-erregulazioak, Judith Butler

Glosategia, Amaia Alvarez Uria

 

 

Biografiak

 

Egileak

 

      Amaia Alvarez Uria

      EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea da Gasteizko Irakasle Eskolan eta «Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan» tesiarekin literaturan doktorea. «Euskararen erabilera ez sexista» eta antzerkiaren inguruko ikastaroak eman ditu. Sareinak taldearen partaidea da (sareinak.net) eta Argia aldizkariko kolaboratzailea. Alvarez Uriaren ikerketa ildoak bi dira: genero ikuspegia euskal literaturan eta diskurtsoaren analisi multimodala.

 

      Judith Butler

      Filosofo postestrukturalista amerikarra (Cleveland, EAB, 1956). Pentsamendu feminista garaikidearen ikur nagusietariko bat da. Queer mugimenduaren teorizazioan oinarritzat hartu dira Butlerren lanak. Luzea du argitalpenen zerrenda, hona hemen liburu ezagunetariko batzuk: Subjects of Desire: Hegelian Reflections in Twentieth-Century France (Columbia University Press, 1987), Gender Trouble (Routledge, 1990), Undoing Gender (Routledge, 2004), Giving An Account of Oneself (Oxford University Press, 2005).

 

      Virginie Despentes

      Idazle eta zinegile frantses (Nancy, 1969) transgresorea da, eta lotsagabea. Hasiera batean bazterreko idazlea bazen ere, bere belaunaldiko idazle aipagarrienetakoa da egun. Baise-moi (Florent-Massot, 1993) [Fóllame, Mondadori, 1998] nobelari esker egin zen ezagun. Hainbat literatura-lan eta saiakera idatzi ditu, genero-biolentziak hizpidera ekarriz: besteak beste, Les chiennes savantes (Florent-Massot, 1996) [Perras sabias, Anagrama, 1998], King Kong Théorie (Grasset, 2006) [Teoría King Kong, Melusina, 2007]. Zinemara eraman dira lan horietariko zenbait, eta horietariko batzuk zentsuratu ere egin dituzte.

 

      Mari Luz Esteban

      Medikuntzan lizentziatua, Gizarte antropologian doktorea eta mugimendu feministako kidea. Gizarte antropologiako irakaslea EHUn. Genero, osasuna, gorputza eta emozioak ditu ikerketa-lerro nagusi. Hona argitalpen zenbait: Antropología del cuerpo (Edicions Bellaterra, 2004) eta Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011).

 

      Ainhoa Güemes Moreno

      Kazetaria, artista eta berdintasun eragilea da; GARA egunkariko iritzi ataleko kolaboratzailea. Feministaldia Kultura Feministaren Jaialdiaren kudeatzailea izan da hainbat urtetan. Sorkuntza Ikerketa moduan / Ikerketa Sorkuntza moduan doktoregoan «Disparos sobre Blanco. La Expresión de W contra el SCP. Artecnociencia y Feminismos» lana aurkeztu zuen. Gaur egun, doktoregoko tesia egiten ari da, Arte Ederretako Arte eta Teknologia sailean. Obra arteknobiziak. Sorrera eta mundu eraketa: Virginia Woolfen idazkeratik Jorge Oteizaren poetikara arte erakusketa aurkeztu berri du.

 

      Medeak

      Medeak 2000. urtean jaio zen talde feminista erradikala da. Hainbat kide eta hainbat buelta eman ditu taldeak. Hasieratik gorputza erdigunean jarri du bere ekintza politikoan. Hala, feministaz gain, hainbat etiketaz hornitzen joan da hasieratik: bollera erradikalak, transexualak, putak, beltzak... azken batean bazterretan dagoen hori aldarrikatu nahian. Azken urteetan, hausnarketa politikoak ere bide hori jarraitu du; identitatea, indarkeria, gorputzen erregulazioa, bazterrak... diskurtsoaren erdigunean kokatzeak, transfeminismoa izendaturikoan kokatzera ere eraman du taldea.

 

      Raquel (Lucas) Platero

      Ekintzaile eta ikertzailea da, eta bere ikerketak honako diziplina hauen artean kokatu izan dira: zientzia politikoak, soziologia eta psikologia. Platero sexualitatearen, generoaren eta intersekzionalitatearen inguruko azterketa kritikoak ditu kezka nagusi, eta pertsonen egunerokotasunean eratzaile sozial horiek zer-nola gorpuzten diren du aztergai.

 

      Beatriz Preciado

      Burgosen jaio zen 1970. urtean. Filosofian litzentziatua, Arkitekturan doktorea eta queer teorian aditua, sortzailea eta ekintzailea. Parisko Unibertsitateko genero-irakaslea eta MACBA Bartzelonako Arte Garaikideko Museoan kolaboratzaile. Hainbat liburu argitaratu ditu: Manifiesto contra-sexual (Editorial Opera prima, 2002), Testo yonqui (Espasa, 2008) eta Pornotopía. Arquitectura y sexualidad en «Playboy» durante la guerra fría (Anagrama, 2010).

 

      Javier Sáez del Álamo

      Soziologoa eta gay ekintzailea. Azken 25 urteotan hainbat LGTB eta queer elkartetan parte hartu du (La Radical Gai, Grupo de Trabajo Queer GTQ, Colectiu Gai de Barcelona). Queer teoriaren inguruko hainbat liburu argitaratu ditu: Teoría queer y psicoanálisis, eta Sejo Carrascosarekin batera, Por el culo. Políticas anales liburua. Queer ikasketen inguruko Hartza (http:/www.hartza.com) aldizkariaren zuzendaria da. Halaber, gaztelaniara itzuli ditu mugimendu feministaren eta queer mugimenduaren izen esanguratsuenen liburuak, besteak beste, Judith Butler, Monique Wittig eta Judith Halberstam.

 

      Itziar Ziga

      Errenterian jaio zen, 1974. urtean. Kazetaritzan lizentziatua, eta ekintzaile feminista. Hainbat mugimendu politikotan hartu du parte (Front d’Alliberament Gai de Catalunya, ex_dones, eta abar). Azken urteetan, saiakera feminista zenbait idatzi ditu, ahots pertsonala eta zirikatzailea garatuz: Devenir perra (Melusina, 2009), Un zulo propio (Melusina, 2010), Sexual Herria (Txalaparta, 2011). Saiakera horiek oso harrera ona izan dute.

 

 

Itzultzaileak

 

      Josebe Alkorta Azpiri

      Ondarroan jaio zen 1958an. Hizkuntzazalea betidanik, eta Itzulpen ikasketak Londresen egin ondoren, batik bat ingelesetik gaztelaniara eta gaztelaniatik ingelesera egin izan ditu itzulpen-lanak. Liburu honetarako eginiko itzulpena du euskarara eginiko lehena.

 

      Garazi Arrula Ruiz

      Tafallan sortu zen 1987an. Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatua da, eta elearazi.org atariko kidea. Itzulpen-lanak egiten ditu. Literaturan, Anaïs Ninen Venusen Delta (Txalaparta, 2013) ekarri du orain baino lehen.

 

      Irene Hurtado de Saratxo Mendieta

      Euskal Filologian lizentziatua. Itzulpegintzako Masterra du egina eta EIZIEko kidea da. IVAPen eta zenbait enpresatan itzultzaile jardun ondoren, freelance gisa aritzen da azken urteetan.

 

      Miren Agur Meabe

      Lekeition jaio zen 1962an. Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi, eta irakaskuntzan eta testuliburugintzan aritua. Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa, bai poesia. Kritikaren saria jaso du Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker. Bere azken lanak, Kristalezko begi bat (2013) nobelak, harrera ona izan du.

 

      Asier Sarasola

      Lezoarra, Mikelazulon letretara zaletua, bereak idaztetik besterenak euskaraz emateari ekiteko. Lardaskan ibilia Pizarniken, Szymborskaren edota Perecen poemekin, bestelako testugintza baten itzulpenak ditu ogibide. Jendaurrean maiz jardun du Metrokoadroka kolektiboaren hainbat lanetan parte hartuz (Eskuen sustraiak, Hura ez da lekua, Poza...). Argitara eman ditu, besteak beste, Hura ez da lekua (Txalaparta), Poems everybody, poems! (Batbada) eta Beste bat apalerako (Mikelazulo).

 

      Ainara Sarasketa Alberdi

      Azkoitian jaio zen 1980an, eta Informatika ikasketak egin zituen. Mugimendu feministako kidea, hainbat talde feministatan dihardu burubelarri: Pottorbero mugimenduko kidea da, emakumeen bandak dinamizatu ditu, Sareinak taldeko kidea … Pottors ta Klito taldeko bateria-jolea da.

 

      Danele Sarriugarte Mochales

      Elgoibarren jaio zen 1989an. Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatua. Igartza saria jaso zuen iaz Mamuak eleberri proiektuarekin. Elearazi.org atariko kidea da, eta teoria feministen zale amorratua.

 

      Iñaki Segurola

      Azpeitian jaio zen 1962an. Filologoa da, eta hainbat saiakeraren egile: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania, 2005), Nere gorringotik. Irratian esanak eta boteak (Alberdania, 2008) eta Arrazoia ez dago edukitzerik (Alberdania, 2012).