Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila

 

Zure bihotzean

inoiz ez dago niretzat

taupada gehiegirik

eta arats sargoritsuetan

zure diastola eroen kolerak

nau durduzarazten.

Bakardadearen katedrala atarian

harrizko desio iraunkorrengan

sinetsi ezinean

igandetako ederginen antzera

nintzen belaunikatzen

jakin barik

zer itxura izango zuen

nire barru erreberiei

jarri zitekeen

margorik zintzoena.

Eta une minbera horien

ihesiarekin batera,

oroitzapena oroitzapenago

ni, bakar bakarrik,

soin berextu berrien

irrikitasunean

murgilduz noan artean...

Bilin balan nago

nigandik azkenean

isuriko ote den

gaur xukatzear dagoen

besarkada hestuegi baten

izerdi okrea...

 

 

Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila