Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila

 

Berriro datozkigu

igande aratsalde bakartiak

Hirurak paseak dira

Leiho gortinen atzetik

behako bihurriek

kaiearen hutsa miatzen

 

Frontoian larruzko pilotaren

dangada lantzinantea

Autobus bat ailegatu da

espaloi gainean dabiltzan ormatxoriak uxatuz

Semaforoaren keinu konsagratua

dontzeilen joan etorri interesatua

Taberna kalapitariak jendez gainezka

Haiek han eta neu

egutegiko astelehenak borratzen jarraituz...

 

 

Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila