Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila

 

Ilargi sentsualan

malko kresalduetan

zuregandik jalgitzerakoan

irritsa itzali gurarian

Hurreratu nintzaizularik

ez nizun egin jaramonik

Beste norbait nuen begiztatu

beste zerbait nuen desiratu

 

Zuregan banu harrera onik

ez nintzateke orai bakarrik

eta zu, ene lili berria

badaezpadako irudia,

berriro etor zaitezen

oroitza dut haizaturen

 

 

Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila