Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila

 

Ezin zinuen

besarkada hestu luzeengan

gehiago sinetsi

eta nire musu hotzek

gauero beti haboro

logurean behera

zaramatzate

eta sukaldean,

ordulari zaharrak

bereiztearen hurrena

zuen gordeki dangatu...

eta nire barru enoatuan,

hego beltza sartu zen

sekulan ez bezain

harro 'ta itsu

 

 

Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila