Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila
Oro belarri nago.
Deus ez da entzuten
lo-gelaren oxen hutsa baizik
nire bizitzaren puska,
nire neuaren poxia
den ganbara xurian.
Atea dago zabalik
giltzarik gabeko
zerragailu...
Ohe-mahain gainean,
telefono urdina
beste gezur baten eske.
Gaua dator.
Bakarrik nago, bihar arte.
Gaua, bidaia geldia.
Ekia gabe esnatu niz,
izarretan.
Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila