Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila
Eztiagotu zaigu
azkenean
uztail mineko ekia
Ohitza lizunez
ihaurri dagotzin
baserri tristeetan;
gau ilun beraren
aiduru diraute
poetek, itzal edaleek...
Noizbait ganbaraz
tronpatzen dirade
maitasun harroak
Noizbait ere
isiltasunez
urratzen dirade
ortzondo nabarrak
Beti beste nonbait
zaigu erortzen
sasoien ulu luzea
eta inorenak ez direlarik
errez dira ahazten
amodiozko kontuak...
Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila