Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila

 

Nire ganbarak,

baratzea

kukua

gauerako marisorginak

natura osoa

ditu uzten sartzera, kabiratzera...

Niretzat

hain arraro den

edukitza hau

Eta unibertsoko izarkiak oro

sortzen, urtzen

diren bitartean

bizitzaren dotorea

dut sumatzen

eta gaur ere ganbarak,

nire ganbarak

zu ere zaitu utziren

                sartzera, kabiratzera...

 

 

Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila