Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila

 

Zure ezpainen moretasunean

gau ixiltiak urratu zuen

bere oihal madarikatua eta,

beltzaranaren beltzaranez

ehaitudako mailirik gabeko sareak

azkenean zure hanka bustiak

estali zituen eta,

zoriona hor zen inoiz ez bezala arraitsu

zure soin biluztuaren xuriarekin

jolastu nahiz eta,

igande arats hartako ilargia lehertu baiko,

fereku ausartegi baten beroa iheska abiatu zen

larru-gune asekaitzagoen bila eta,

argitzerakoan

lasaitzera zinen iritsi eta,

zoriona beti hortxe zegoen,

arrosa antzera

lirain bezain elorritsu...

 

 

Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila