Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila
Iheska zihoazen
negu lirikoak
zitzaizkidan
bi hasperen etengabeen artetik
igande aratsalde nagitsu hartan
gogoratu
eta
larru gabeko
amets erotikoak
uste baporetsuarekin batera
itzali egin ziren
eta neu nengoen
alba arrastuen antzera
sentsu basamortu honen
asperrari
buru egin ezinik
Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila