Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila
MAITASUNAREN IZARRAK
GURE BARATZEAN
DIRA NOIZBAIT ERORTZEN...
Oi, ene maite ezin ukana, zoin zaren xarmegarria!
Maite dut zure begitartea, maite dut zure boz eztia
halaber zure irri gozoa, zure izaite guzia;
zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia
gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia.
(XALBADOR - Esperantzarik gabeko amodioa)
Eta «ilunabarrez»
ahots batez
kantatu zuten
olerki tristeek bakarrik
biziaren esperantza
abesten duten bezala
poeta unibertsalek bakarrik
dakiten bezala...
(Azkainen, apirila 16)
Gauean ontuts
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 22, 1990eko apirila