www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Berako bandoak

(1933)

 

 

1. Buruilaren -edo irailaren- 7koa

 

Avisua publicuari

        Alcate jauna eta Ayuntamentun partetik ematendut aditzera Diputaciyuan permisuakin Ayuntamentuak eguitendu emprestito bat Iturriaundico ura ekartzeco, iru etan oguei milla pezetacua, eta izanenda 500 pezetakua accione bakocha euneko 4 pezeta terditan korritua, eskeintzak eguin biardire illaute baten barrenian erricochian, erranden dirua ori bañon eskaintzak gueigo izaten bada bakochak zembat diro eskeintzenduen erabera artara partitukoda.

        Egonen zate yakiyen gañian.

        Veran Burubillan 7ªn milla etabedetzi eun ta ogei ta amairu garren urtian.

 

BAITARE EMATENDUT ADITZERA:

        Bizikletan chapa paratubiarduenak yuateko elduden zortzilian Alhondigara han izangodira egunguzian paratzilliak.

        Egonen zate yakiyen gañian.

 

 

2. Irailaren 25ekoa

 

Avisua publicuari.

Alcate jaunan partetik ematen dut aditzera:

        Altak eta bajak eguin biar dutenak catastruan elduden urtian cotriciyua pagatzeco, elduden illautian azkeneko eguna bitartian eguiten aldiela.

Eguinbiarda escritoz bi sosko timbriakin eta aurtengo cedula biarda escritokin batian, eta baldimada ontasuna alta edo baja eman biarra orduan etaz gañera biarkoda Escritura bere derecho realakin.

        EGONEN ZATE YAKIYEN GAÑIAN.

 

 

3. Azaroa baino lehenagokoa

 

A.P.

        Elduden illautian lenatican asicoda neskatoan zat eta mutillen zat gabazco escola eta emanen dute iru maistruc.

 

 

4. Azaroaren 25ekoa

 

        Aurten icheko egur lotia biarduenak elduden illauteko seya bañon lenago, egin biardute apuntia, erriyan bizidena neregana etorri biardu apuntia eguitera eta baserrikuak oyanzayanguena.

 

Baitare ematen dut aditzera.

        Elduden illautian laban arratsaldeco seitan ateico dela encantian erricochian, hospitaleko belatigui bat, golde bat eta laurden batekua. Casernagañeko parajekua (1.695) milla sey eun eta laroguey ta amaborz pezetatan, naiduenak iqusi condiciunak herricochean izanendire.

        Egonen zate yaquiyen gañian.

 

 

5. Abenduaren 10ekoa

 

        Aurtengo contriciyua pagatu eztuenak illautia pasatu baño lenago pagatzeco bestenaz gero cobratuko diela recargokin.

 

Baitare ematen dut aditzera

        Elduden astian eta ondokuan egun guzitan, amekatik amabitara erricochian izanenda medicua aurrak chertatzeco avistuak direnak denak etorri biar dute bestenaz izango dute multa.

        Egonen zate yakiyen gañian.

 

 

6. Datarik gabeko bandoa, baina urtearen bukaera aldekoa

 

 

Avisua Publicuari

Alcate jaunan partetik ematen dut aditzera:

        Diputaciyuatikan arbol plantak galdetu biar dutenak yuateco erricochera biyar goizian; iracutsico diote condiciyuak, eta biarduenari eguiñen zayo instancia unentzan biarko da cedula eta amar sosko timbre bat.

 

Baita ematen dut aditzera

        Aurtengo soldaduak eta reservan direnak oroitzeco, urtia (au) pasatu bañon lenago, urteroko revista biar dutela pasatu beti bazala. Guar Civiletan, eguiten eztuenak izanendu 25 pezetatik asi eta milla bitarteko multa.

        Egonen zate yakiyen gañian.

 

 

7. Abenduaren 30ekoa

 

        Aurten egur lotia artuduenak yuateco Depositarira han esango diote numerua 12,50 pagatuta.

        Mendico arbol planta viarduenac yuateco Erricochera errathera sembat viartuen elduden illauteco zortziya baño lenago.

        Gaur Dios te salve ibilli biar dutenak biardute Alcatiangana presentu permisua ateratzeco, eta permisuarik gabe ibiltzendena izanen da castigatua.

 

 

8. Abenduaren 31koa

 

        Badirela zacurrac gabaz arditan dañua eguiten dutenac eta orrengatic bacochac bere zacurra iducitzeco gabaz ichian bestenaz arrapatzen dena adiyari segu(ica) pagatuco duela eguin diren daño guziyec.

 

Aviso al vecindario.

        Habiendo recibido diversas quejas de ganaderos de reses lanares de esta localidad, sobre daños en esa clase de ganado que les vienen causando perros que por las noches andan sueltos por el campo, llamo la atención del vecindario á fin de que tenga cada uno cuidado de los perros de su propiedad en evitación de que por los mismos se causen los daños indicados en el ganado lanar, advirtiendo que si se descubre á quien pertenecen esa clase de perros, sus dueños serán denunciados ante el juzgado reclamándoseles el importe de todos los daños causados por los mismos.

Vera de Bidasoa 31 Diciembre 1.933

El Alcalde,

Jose Irazoqui

 

 

Non: Berako udal artxiboa, 611 kaxa («Bandos y edictos, 1869-1990», inbentarioan 1.1.2.), 8. karpeta.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa