Hendaiako Festen programa
(1901)
HENDAYAKO-HERRIA
FRANTZIAKO BESTAK eta ESKUALDUN BESTAK
52 urthe danik egin zuen Anton ABBADIAKO Jaunak
UZTAILAREN 14, 15 ETA 16an 1901an EMANAK
Larumbatean, Uztailaren 13an
Arratsean. - Argiekin ibilkunza; eskileen errepika.
Igandean, Uztailaren 14an
7 orenetan. - Fanfaren ibilkunza.
9 orenetan. - Bearsueri emaitza.
11 orenetan. - Frantziako kantua.
Eguerditan. - Eskileen errepika.
4 orenetan. - Jokoak.
5 orenetan. - Eskolako mutil gazteen kantuak.
6 orenetan. - Fandango dantzaren bilkida.
9 orenetan. - Dantzak plazan su ikhusgarriekin argituak.
Astelehenean, Uztailaren 15an
9 orenetan. - Abbadiako Jaunaren eta bere emazte zenaren arimentzat Messa Nausia.
10 orenak eterditan. - Herriko hoberenen artean chisteraz bleka partida handia.
Prima: 200 libera.
4 orenetan. - Eskuarazko izkiribu hoberen irakurtza. Behar dute izkibazaileek erakusi zoin baliosa den Eskualdunen hitzkuntza eta nola behar duten begiratu Eskualdunen beren hitzkuntza ederra.
5 orenetan. - Hitz neurlarien edo bertsularien solas bidea.
9 orenetan. - Dantzak.
Asteartean, Uztailaren 16an
10 orenak eterditan. - Herriko hoberenen artean esku hutsez, bleka partida handia.
Prima: 100 libera.
4 orenetan. - Eskualdun kantarien bilkida.
5 orenetan. - Herriko dantzeen bilkida. Eskual-Herriko azturen gainean hitzaldea.
9 orenetan. - Dantzak, jokoak.
Bilkidea hauetan gudukatu nahi dutenek behar dute aitzinetik beren izenak igorri Hendayako herriko-etchean. Eskuarazko izkiribuek behar dute igorriak izan berantena Uztailaren 6an.
Errezebituko dute garailuek: Izkiribuaren lehenbizikoak, urhe eta zilharrezko medaila; bigarrenak, bronzako medaila. - Bertsularien lehenbizikoak, 40 libera; bigarrenak, 20 libera. - Kantarien lehenbizikoak, 50 libera; bigarrenak, 20 libera. - Dantzaren lehenbizikoak, 50 libera; bigarrenak, 20 libera.
Hauz-apheza: A. VIC.
Bayonne, imprimerie A. LAMAIGNÈRE, rue Jacques Laffitte, 9.
Non: Hendayako-Herria: Frantziako Bestak eta Eskualdun Bestak: 52 urthe danik egin zuen Anton Abbadiako Jaunak, Baiona, Lamaignère, 1901.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|