www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Bizkaiko Diputazioaren arautegia eskolentzako laguntzak finkatzen

(1918)

 

 

BIZKAI'KO ALDUNDIJA

Erri-Irakaskintzearen Bazkintzea

 

Aldundijagandiko diruzko

laguntasuna eskatu ta lor-

tuko daben lenengo mallako

Irakaskintza-Ikastolak ja-

bon biarko dabezan

BALDINTZEN

ARAUTEGIJA

 

Bizkai'ko Aldundijak 1918'gko. Garilla-26'gko.

batzaldijan baitetsitako BALDINTZAK

 

        1'gua. Irakaskintzea sortu nairik, Bizkai'ko Aldundijak eta bere ixenez berak irasi daun Erri-Irakaskintzearen Bazkintzeak, lenengo mallako Ikastolai laguntasuna emotia erabagi dau. Orain Bizkayan dagozan Ikastolai eta ipiñiko diran barrijai be, emongo yake laguntasun ori, baña orretarako emen ixentetan diran baldintzen barruban egon biarko dabe. Laguntasunoi danai etxake era bardiñian emongo, batzubei dirutan emongo yake, beste batzubei irakaskintzarako biar ixango dan gai edo materijaletan, ikaspidetan (becas) ta abar.

        2'gna. Laguntasun orren duin ixateko, Ikastoleakixakeraz uzkurkoya ta aberkoya ixan biarko dau. Batetik, ba, katolikua ixatia eskatuko yako eta bestetik, emongo daben irakaskintzea euzko erriyaren ixakereari jagokona ixan daitela, orretarako goguan eukirik bere bixibide, gura ixate ta gogo osua.

        3'gna. Laguntasundun Ikastolak erabiliko daben irakaskera ta enparau gora-berakaz, Aldundijak eztau zer ikusirik eukiko eta Erri-Irakaskintza-Bazkintzeak bez. Ikastola barruko zeregiñetan, be, ezta sartuko. Laguntasunaren ordez zer irakatsi ixentauko dau, besterik ez. Irakaskintza ori auxe ixango da:

        a) Euzkeraz egiten dan errijetan, gitxi-asko euzker azko irakaskintzea. Gitxi-asko ori Bazkintzeak ixentauko dau, baña dana dala, gitxienez eskatuko dana auxe ixango da: euzkeraz irakurten, idazten, otoi egiten bere bai eta abestuten iarkatsi. Orrez ganera aritmetica apurren bat ele berberan.

        g) Euzkerabako errijetan eta erderia geyago egiten dan lekuetan, euzkerea irakatsi, euzkeraz irakurten, idazten eta otoi egiten saildurik. Enparau gustija erderaz ixango da, baña irakurgayak Euzkadi ta euzko gauzatzazkuak ixan biarko dabe eta luteliztija be bertakua. Antxiñako Lagi-zarra ta ekandubak be atzalduko yakez.

        4'gna. Ikastoleak, laguntasunaren eskakixuna egin orduan, irakaskintzean sartzen diran irakasgayen atzalbena aurkeztuko dau, ikastaro orduak ixentaurik eta Ikastolea jarriko dan tokijaren langatza edo planua bidaldurik. Laguntasundun Ikastolak, Aldudijaren zainpian egongo dira, berak ezarririko baldintzak jaboten diran ikusteko. Laguntasundun Ikastoletan ibilten isteko, umiak bakunauta egon biarko dabe.

        Orrez ganera, Ikastolearen Artezkarijak, bixi dan uriko erri-agintarijak eta eleiztar agintarijak emondako agiri edo zertifikaduagaz, bere bixikerea edo kondutia agertu biarko dau, eta Irakaslarija ba-da titulua aurkeztu. Irakaslarija eztala, Irakaslari ixateko eskubidia emon legijon titulorik badauko, daukana aurkeztuaz naiko ixango dau. Titulo bakuak eta karrera bakuak be, artu legije laguntasuna, Aldundijak emondako agirijaz Irakaslari ixateko duin dirala erakusten ba-dabe. Orretarako azterketea egingo yake, eta azterketea oda ba-da agirijoi emongo yake. Agirijoi, emen eskatzen diran baldintzen barruban egoteko ixango da.

        5'kna. Ikastola bakotxian ibiliko diran umiak ogei gitxienez ixango dira, baña bein bez berrogei baño geyago.

        6'gna. Ikastolai emongo yaken laguntasuna auxe ixango da: berrogeitik berako ta ogeitik gorako ikasledunari, ileko laurleko bi ikasle bakotxagaitik, baña orretarako Irakaslari ta ikasle-talde bakarduna ixan biarko dau Ikastoleak.

        Ikasliak berrogei baño geyago diralako, banandu biarrik ba-da, ikasle taldak egingo dira. Talde bakotxak ogetabost ikasle eukiko dauz. Onetariko Ikastoletakuai ikasle bakotxagaitik ixentauko yakon emokuna iru laurlekoterdi ixango da. Lenengo taldia eginda gero, bigarrenerako ogetabost geratzen ezpa-dira, eztautso ardurarik ixango ta bardin emongo yako ileko sarijoi, baña orretarako talde bakotxak bere Irakaslarija euki biarko dau.

        7'gna. Ikastolen Artezkarijak, egunian zenbat ikasle juaten dan, Aldundijari jakin erazo biarra eukiko dabe. Izpar au ilero emongo dautze eta emokunen ordaña iru ilabetetik iru ilabetera egingo da. Artezkarijok ikasle barrijen abixen-ixenak eta enparau izparrak idazti baten jarriko dabez, noz juaten diran ta noz juaten eztiran bertan ipiñirik. Idazti ori Aldundijak noz nai ikustau al ixango dau. Laguntasun-pian sartzen diran Ikastolen Artezkarijak ba, esan dan idaztijan jarten dana eta ikastolara juatiatzaz Aldundijari esan yakona egija dan ala ez noz nai egijaztuteko eskubidia Erri-Irakaskintza-Bazkintzeari ezin ukatu ixango dautse. Ezpairik ba-da eta laguntasuna bidezkua dan ala ez eta emon biar dan ala ez erabagi biar ba-da, Aldundijak erabagiko dau, eta Aldundijak erabagiten ezpa-dau bere ixenez Erri-Irakaskintza-Bazkintzeak egin al ixango dau. Erabagi orren aurka iñor ez iñora ezin jaso ixango da.

        8'gna. Gai edo materijaletan emongo dan laguntasuna eta ostantzian mozkiñetan emongo dana, al ixango dan bestekua ixango da. Zenbat ixango dan Aldundijak ixentauko dau.

        9'gna. Aldundijaren laguntasuna artzeko eskubidia eukiko daun Ikastola barrijen bat-edo irastia baldin ba-da, Aldundijak edo bere ordezkarijak, irasi gura dan Ikastolaren zertzeladai begiraturik, beingoz eta iraskundiaren eralgijai erantzuteko, zerbait dirutan edo gayetan emon lei, baña emokun orrek, irasita geroko laguntasunaz eztau zer ikusirik eukiko.

        10'gna. Irakaskintzea zelan dabilen ikusteko, azterketea egingo da urtero, aurreztik ixentauriko egunetan. Aldundija eta Artezkarijak alkar itunduta, ixentauko dabez egunok.

        11'gna. Kendu al ixango yake laguntasunoi:

        a) Zegaiti barik irakaskintzea luzero etenda egon daitenian.

        g) Ikastola-Artezkarijaren okerkeri edo utsakaitik.

        k) Azterketa-bidez, ikasliak aurreratuten eztabela ikusten dalako, edota Aldundijaren edo Erri-Irakaskintza-Bazkintzearen ordezkarijak egin dabezan ikerkundietan uts andijak agertu diralako.

        12'gna. Laguntasuna artzeko, Ikastolea erabiliko daunak, Ikastola orrek urtebetian gitxienez iraungo daula erantzun biarko dau, baña biar dan lez ta egokiro erantzun. Erri-Irakaskintza-Bazkintzeak erabagiko dau emoten yakozan erantzun-gayak naiko diran ala ez. Urtebetioi ixango da laguntasuna emoten asi yakon lenengo egunetik asita. Urtia amaitu baño lenago, au dala edo ori dala, Ikastolearen arduradunak Ikastolea laga ta itxi biarrik ba-dauko eta Bazkintzeari ba-deritxo, bere lepotik, egon dan lekuan bertan, urtia amaitu arte, iraun erazoko yako Ikastoleari. Orretarako Ikastolearen Irakaslari edo arduradunak, laguntasuna artu baño lenago, Erri-Irakaskintza-Bazkintzeari, gusti orretarako eskubidia idatziz emongo dautso. Bazkintzeak beti eukiko dau eskubidia, berari egin yakozan kaltiakaitik, Ikastolearen Irakaslari edo arduradunaren aurka jasoteko.

        13'gna. Arau onetan ezarten diran baldintza ta biarkunatzaz iñoiz ezpairik ba-da, Erri-Irakaskintza-Bazkintzeak erabagiko dau, ta erabagijoi, laguntasuna artzen daben gustijak, nai ta nai ez, bete biarko dabe, eta iñora ezin jaso ixango dira.

 

Ziñalbena.- Idazkari-orde-zurriz, Aldundijak gaurko batzaldijan,

arau ta baldintza onek baitetsi dauzala ziñaltzen dot,

Bilbao 1918'gko. Garilla-26'gn.

Laita tar J. M.

 

 

Non; BIZKAI'KO ALDUNDIJA, ERRI-IRAKASKINTZEAREN BAZKINTZEA = DIPUTACION DE BIZKAYA, JUNTA DE INSTRUCCIÓN PUBLICA: Aldundijagandiko diruzko laguntasuna eskatu ta lortuko daben lenengo mallako Irakaskintza-Ikastolak jabon biharko dabezan Baldintzen Arautegia = Reglamento para la aplicación de las Bases á las que habrán de ajustarse los establecimientos docentes de primera enseñanza que soliciten y obtengan subvención de esta Corporación, Bilbo, Bizkai-Aldundijaren Irarkolea, 1918.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa