www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Gipuzkoako Diputazioaren obligazio jaulkipena

(1927)

 

 

 

GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA

 

24 miloi pesetako eskea. Eun pesetako emanarekin bosteko irabazia urtean (% 5), erredituz. Irabaziari ez dagokio Diputazio-zergarik, ez-eta saldu bidez izan oi dan ikur edo seilorik ez du izango. Emandako diruak 25 urte barru biurtuko zaizkie atzera emaileai

 

        Urola'ko burnibide egintza izan dala-ta, zor ura egokitzearren, Gipuzkoa'ko Diputazioa'k bear aña eman-agiri zabaltzea erabaki du.

        Bai euneko irabaziak eta bai emaileak eman ainbestean biurtu bear diran diruen bearretan, batez ere, guztiz etorkizun oneko burnibide orrekin aterako diran diruak irauliko dira; onen erredituen jasotzearekin zer gerta ere Gobernua dago ordezko.

        24 miloi pesetako eske au, Gipuzkoa'k urtero erabiltzen duan dirutzarekin, alde-alde, beste hainbeste da. Ta burnibide orrek behar ainbateko etorria emango ez balu, Gipuzkoa'ko ogasuna, Diputazio'ko ogasun osoa dagokio bada-ezpada ere. Diputazioa'ren oraingo zorra zazpi miloi pesetaraño ez da iritxi.

        Dirua irabazian jartzeko erredituan jartzeko, aukerarik onenetakoa da auxe: batetik, urtean euneko bost pesetako irabazi garbia dalako, ez Diputazio-zergarik, ez saldu-bidezko ixuririk ez duala; bestetik, ogeitabost urteko epe ori oso urria, laburra, dalako.

        Eman-agiri oiek sal-erosleen arteko Etxean artu ditzaten, Diputazioa saiatuko da; ta baita ere «Banco de España»-k beren balioaren eunetatik 80 baitu edo prestatu dezan leiatuko da.

        Eman-agiri bakoitza bosteun pesetakoa da. Danetara berrogeita-zortzi mila eman-agiri dira. 1930'garren urteko Apirila'ren aurrenean asita 25 urte barru biurtuko zaizkie diruak emaileai. Diruak euneko bost (% 5) emango du urtean irabaziz, erredituz. Erredituak seilabetero jaso al izango dira ta jasotzeko txartelen (kupoien) egunak Apirila-1 eta Urrila-1, urtero, len esan bezela ez zergarik ez aitatutako saldu-bidezko ixuririk ez dutela.

        Eman-agiri oien artzea 1927'ko Abendua'ren 20'ean izango da. Erosleak agiri bakoitzarengatik berrogeita-amar peseta utzi bearko ditu, ta bere garaian beste bi emateak emango ez balitu, lenengoz utzitako berrogeita-amar pesetak galdu egingo ditu.

        Osteko bi emate oiek onela bearko dute:

        200 peseta 1928'ko Ilbeltza'ren 5'ean. Diru orren ordez ta aurreragoko berrogeitamar pesetako artu-agiriaren ordez, erosleari emango zaizkio bitartekozko beste agerkai batzuek (ekarleen aginduzkoak).

        250 peseta 1928'ko Garagarrila'ren 30'ean. Egun onetan diru onen truke ta bitartekozko agerkai oien truke eman-agiri jatorrak emango zaizkio.

        250 peseta abetatik 6,25 peseta kenduko dira, Ilbeltza-5'ean betetako zatia edo koskari dagozkion seilabeteko erredituz.

        Emate au bere garaian emango ez luken erosleak berrogeitamar pesetak berriro uzteaz gañera ordurarteko erredituak eman bearko ditu.

        Osatu gabeko eman-agirietzaz (ekarleen aginduzkoak) Salerosketa-Legedia'ren 164'garren arauak diona beteeraztea Diputazioa'k naiezkoa du.

        Bein ogeita-lau miloi pesetaraño iritxita erosle berririk ez da aintzakotzat artuko.

Donostian, 1927'g. urteko Abendua'ren 1'ean.

Modesto Luzunariz

Lendakaria.

 

 

Non: GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA: 24 miloi pesetako eskea = Empréstito de 24.000.000 de pesetas..., argitalpen daturik gabe (Donostia, Diputazioa, 1927?).

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa