www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Bandoa Hernaniko medikuen eskubide eta betebeharrez

(1921)

 

 

        ERNANIKO sendalariyak (medikuak) eta familiyak alkarri jarri dizkaten egin-biarrak, 1921-ko Illbeltzetik aurrera betetzeko

        Ernaniko familiyak iru sall berezitan ipintzen dira: 1an, 2an eta 3an.

        Sall batian edo bestian familiya sartzia, erriko Alkate jaunaren eta sendalari jaunen egitekua izango da, ta eratuko da familiyaren ondasun-neurriyari begiratuta.

        Sall bakoitza iru malletakua izango da:

        1ko mallan sartuko dira, lau person edo lau baño guchiyago dituzten familiyak.

        2en mallan ipiñiko dira, bosteko, seiko eta zazpi personeko familiyak.

        3 zazpi person baño geyago dauzkaten familiyak irugarren mallara bilduko dira.

 

        Lenbiziko salleko bakoitzak, urteko eman-biarra izango du:

                1ko mallakua baldin bada,        5,50 pezeta

                2en        id        id        id        5,00        id

                3en        id        id        id        4,50        id

 

        Bigarren salleko bakoitzak, urteko eman-biarra izango du:

                1ko mallakua baldin bada,         4,25 pezeta

                2en        id        id        id        4,00        id

                3en        id        id        id        3,75        id

 

        Irrugarren salleko bakoitzak, urteko eman-biarra izango du:

                1ko mallakua baldin bada,        3,25 pezeta

                2en        id        id        id        3,00        id

                3en        id        id        id        2,50        id

 

        Eche-barrunbian bizi diran seme-alabak, gurasuak eta neskame-morroyak famili batekuak joko dira; urte barrunbian jayo edo iltzen diranak, urte artako eman-biarra ez dute geituko, ezta ere guchituko.

        Malla abetakuak biar dituzten sendaketak, ezur-zuzentziak, lanetikako zauriyak, biarreko chertuak, garbiketak, gaitzaren agiriyak, etc., irabazi berezi gabe egingo dituzte sendalariyak; inyeziyuak bakar-bakarrik kontuan sartuko dituzte.

        Gaitz-aldiyan, sendalariyariyaren bisita bat egunero (edo bi, gaitzak ala eskatzen badu) salleko gaitzdunak eska dezake.

        Erriko sandalariyak erriko beste sendalariyarekin konsulta eskatzen badu, familiyak eman biar berezirik ez du izango; familiyak eskatzen badu ordia erriko beste sendalariyarekin konsulta, oni familiyak eman biarco dizka 10, 15 edo 20 pezeta, bere sallari dagokiyon eran; erriko sendalariyak erbesteko sendalariyarekin egiten badu konsulta, familiyak erbestekuari emango diyo biar duana; errikuari berriz emango dizka 10, 15 edo 20 pezeta, bere sallari dagokiyon eran.

 

 

Non: AZURZA, M. Eugenia eta LABAKA, Ana Isabel: Euskararen historia soziala Lasarte-Orian, Lasarte-Oria, argitaratu gabea, 1994.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa