www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Gipuzkoako agintarien bandoa Paris-Madril auto lasterketaz

(c. 1903)

 

 

ADITZERA

        Jainkoak daki zer oker ikaragarriyac gertatu litezken Probintzi onetan, ill onen 26-ean, Paristik-Madrilla, gure kamiyo errialetan, chimista bezela pasako diran automovil izen duten eta, baforiaren bidez, neurririk gabe korritzen duten gurdi edo koche mota berriyakiñ.

        Ala, nere aldetik eragotzi nairik alegiñ guztian, desgrazi edo doakabe oyek, debekatzen det, osoro, Probintziyako kamiyo errialetan egun ortan ibilltzea, goizeko seyetatik arratseko zortziyak arte, persona, animali, gurdi eta beste orlako edozeiñ gauz, Beobiya, Irún, Errenteriya, Donostiya, Lasarte, Andoaiñ, Billabona, Irura, Tolosa, Alegriya, Ikaztegiyeta, Legorreta, Isasondo, Beasain eta Idiazabal, Echegarate-ko mugaraño.

 

 

Non: AZURZA, M. Eugenia eta LABAKA, Ana Isabel: Euskararen historia soziala Lasarte-Orian, Lasarte-Oria, argitaratu gabea, 1994.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa