www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Bizkaiko Diputazioaren zirkularrak

(1917-1918)

 

 

1917ko maiatzaren 16koa

 

diputacion provincial de vizcaya

        Jakin eta aztertu gura da Bizkai'ko errijak zein eratan lotzen dabezan euren egijuniak, gustijentzako araukuntza bat atonduteko al dala, gauza urtenetan edo nagosijetan beintzat, eta orregatik eskatzen yatzu bidaldu dagixula ona Udal orrek bere egijunetan ipiñi oi dauzan baldintza orokar ta dirutarren barri.

        Jakitun zagoz, ba, ta eskari oni erantzungo dautsozulakuan nago.

        Jaunak osasuna zeuri.

Bilbao'tik 1917'gko Orrila'ko 16'gn.

Lendakari-orde,

Alzaga tar J

 

...................... 'ko Udala'ren Lendakari Endoriari.

 

 

Zeanuriko alkatearen erantzuna

 

        Igaro dan Orrila'ren 16'gnko gaur erri onetan artu dan idazkijari erantzunik, dirautzut, Udal onek bere egijunetan ez-dabela jarraituten lendik arauturiko baldintzarik eta egijunen bat egiteko bearrixanean aurkituten danean, bakotxari iagokazan beren-beregiko baldintza orokar eta dirutarrak erabagiten dauzala, geien-geienetan egijunok bukei edo erremataren bitartez itundurik.

        Jaungoikoak lagundu zagixala.

Zeanuri'n 1917'gko Bagila'ren 21'an.

Endorea,

 

Bizkai'ko Laterri-Batza'ren Lendakari-Ordea'ri

Bilbao'n.

 

 

1917ko maiatzaren 19koa

 

BIZKAI'KO DIPUTAZIÑUA

IDAZKI OROKARRA

        Gure Bizkaia onen Diputaziñuak gogo bixijenaz aurrera eruan gura-dauzan arazuen artian, gure errijetako mendijak basotutia da lenengoetarikua, garrantzi andiduna dalako. Zugatzak eguraldija aldatu ta onduten dabe eurija erakarten dabela, ta onelan lurrak landuteko errazago jarten dira ta arnari edo garaun geyago ekarten dabe.

        Diputaziño onen ardura ta alegin gustijak eztira ixango bere aurrekuak ainbeste erabaki, idazki ta arauti edo erreglamentubak egiteko artu ebezanak baño-txikijaguak, baña gura-dau alegin onek onuratsubak ixan datezala ta, al dala, laster egitekuak, uste daulako errijen aberastasunian eztagola arazo au baño garrantzi andijagua eukiko dauna.

        Arazua gatxa da. Bizkai'ko Diputaziñuak bai-daki mendijak basotuteko lagi-arautija egin biar-dala, ondo oldoztuta gero, biarko danian ezarriko dana; baña astija aurreratuteko, bizkatar gustijai laguntza eskatzen dautse, batez-be zugatzak jarriko diran mendijetako Udalai.

        Aurten 100 hectárea lur basotuteko diruba dago, ta zeugana zuzentzen gara esan dagiskuzuntzat zeinbat mendi daukozan Udala orrek basotu letekezanak, bata euren ixenak, mugeak, basotu biar-dan lurraldien andijerea ta biar-ixango diran enparau zertzelada gustijak. Udalak eztau eukiko beste biarkunik mendijak iztia baño, ta eun hectárea orrek basotuko yakez lenengo eskatuko daben Udalai.

        Lendakarijak uste-dau bere eskarija ontzat artuko dabela Udalak, geure arri onen onerako.

Bilbao'n 1917'gko Orrila'ko 19'an

Bizkai'ko Diputaziñuaren Lendakarijak,

Sota'tar Erramun

 

............................ 'ko Udalaren Alkatiari.

 

 

->        Lortu ahal izan ditugun Bizkaiko zirkularrak (hitzez hitz jasotako horiek biok barne) beren dataz identifikatzen ditugu eta parentesi artean nongo artxibotan topatu ditugun adierazten dugu. Hauexek dira:

->        1917-05-16 (BFA: Zeanuri 0126/019), 1917-05-19 (LUA), 1917-10-03 (LUA), 1917-10-10 (BFA: Areatza 0104/019), 1917-10-27 (BFA: Areatza 0104/019), 1917-11-21 (BFA: Areatza 0104/019, LUA), 1917-10-27 (LUA 01411/02), 1917-12-31 (LUA)

->        1918-01-18 (BFA: Areatza 0104/019, LUA), 1918-05-27 (BFA: Galdames 0100/004, LUA), 1918-06-11 (BFA: Galdames 0100/004), 1918-06-14 (BFA: Galdames 0100/004, LUA), 1918-06-28 (BFA: Galdames 0100/004 eta BFA: Areatza 0104/019), 1918-07-02 (BFA: Galdames 0100/004, LUA), 1918-07-06 (BFA: Galdames 0100/004), 1918-07-22 (BFA: Galdames 0100/004, LUA), 1918-07-22 (BFA: Zeanuri 0145/013; aurrekoaren data berekoa baina guztiz diferentea), 1918-07-30 (BFA: Galdames 0100/004, LUA), 1918-08-23 (BFA: Galdames 0100/004, LUA), 1918-09-02 (BFA: Galdames 0100/004; hau ez da justu zirkularra, iragarkia baino).

->        Parentesi artean iragarritako kokapena laburdurez jasota dago, laburdura horien esanahia ondorengoa da:

->        - BFA: Bizkaiko Foru Agiritegia. Eta honek gordailatuta dituenez Bizkaiko hainbat herritako udal artxiboak, justu zein herritakoan eta zein erreferentziapean agertzen den dokumentu bakoitza. Esate baterako «BFA: Zeanuri 0126/019»: Bizkaiko Foru Agiritegian gordailatzen den Zeanuriko artxiboko fondoen artean, 0126/019 signaturaz.

->        - LUA: Lekeitioko Udal Artxiboa. «Irargi-Centro de Patrimonio Documental de Euskadi»ko datu basetik («Badator», www.irargi.org) hartutako erreferentzia zehatz honekin agertzen dela: «Archivo Municipal de Lekeitio. Fondo Municipal. Subfondos siglos XIX - 1ª mitad XX. Secretaría. Servicios agropecuarios. Agricultura. Correspondencia. 01411/02». Hemen daude LUAko guztiak, 1917-10-27ko salbuespena izan ezik, zein bera aipatzean azaldu dugun erreferentziapean agertzen den: «Archivo Municipal de Lekeitio. Fondo Municipal. Subfondos siglos XIX - 1ª mitad XX. Secretaría. Servicios. Abastos y mercados. Expedientes de mercados y ferias. 01411/01».

 

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa