www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Gipuzkoako Komisio Probintzialak zabaldutako zirkularrak

(1918)

 

 

Lehen zirkularra

 

 

GIPUZKOA'KO KOMISIO PROBINTZIALA

 

11'g. idazki-orokarra.

 

        Gipuzkoa'n, beste toki geienetan ez ezik, bear aña egur ta ikatzik ez daukagu.

        Baña emen bear ainbat ikatz ta egur ez izatea, gure mendiak soil egotetik ez dator, Gipuzkoa'ko erri-baso ta erri-basoak ez diranetan guretzako naiko ikatz ta egur badaukagu-ta.

        Emen egiten dan ikatza, ordea, Gipuzkoa'n bertan sua egiteko gorde bearrean, beste tokietara bidaltzen dute, ta emen, bear degun ain gabe gelditzen gera. Kalte au galerazteko, erri bakoitzean bear dena osatu arte, erri-basoetako egurra ta ikatza saltzea debekatu du Gipuzkoa'ko Diputazioak.

        Gañera, erri-mendietako sukiñekin (egun, ikatz ta abar) erri-mendirik ez duten Gipuzkoa'ko beste erri batzuen bearrak bete litezke, ta ortarako, Diputazioak artu dezake bere gain ikatz-egite ori bear bezela zuzendu, eratu ta banatzeko lana.

        Lan ori erreztutzeko, bi galdera oei erantzutea eskatzen dizugu.

        1. ¿Erri ortako sukaldietan egurra, egur-ikatza, arri-ikatza ala zer erretzen da?

        2. Erri ortan, echietarako bakarrik, ¿zenbat sukin edo erregarri bearko da 1918 ta 1919'g. urtietan? Zenbat bearko dan esatean, erri ortako biztanleak inguruetako erri-basoak ez diranetatik merkego erosi dezatekena kenduta esan bear da.

        Jaungoikoa'k urte askotan bere esku eduki zaitzala. Donosti, 1918'g. urteko Ilbeltza, 31.

Jorje Satrustegui

Lehendakari-urrenaren ordezkoa

Ramón Zubeldia

Goarpelaria

.....................................'ko Alkate jaunari.

 

 

Bigarren zirkularra

 

 

GIPUZKOA'KO KOMISIO PROBINTZIALA

 

12'g. idazki-orokarra.

 

        Joan dan Ilbeltza'ren 24'ean Gipuzkoa'ko Komisio Probintziala'k egin zuan Batzarrean, ona zer erabaki zuan:

        «Probintziaren ondasunak zenbatu ta zaintzeko Diputazioa'k daukan landolekoak adierazi zuten, ez dakitela ondo ta garbi, Boletin Oficial'ean agertzen diran iragarrien artean zeintzuk izaten diran ordaintzekoak, eta zeintzuk ez ordaintzekoak, eta on izango litzakela gauza ori argi jartzea.

        Ortarako arau batzuk bidaldu zituzten, eta Diputazioa'k daukan Lege-gizonaren iritzia jakinda gero, orrela ipiñi dira arau oiek.

 

Ordaindu bearko ez diran iragarriak

 

        1- Gudari-gaiaz zer ikusirik ez duten Auzitegi'etatik datozenak. Auzian sartutako bateren batek ordaindu baditu, ordea, auzi-sariak, iragarria ere ordaindu bear da.

        2- Gudari ez joateagatik iges egiteko edo orrelakoren batetik sortuta, Gudari-epaietagi'etatik datozenak.

        3- Bakoitzaren ondasunaz zer ikusirik ez duten iragarri ofizial guziak.

 

Ordaindu bearko diran iragarriak

 

        1- Diru-eche, ola-batzar, eta orrelako beste Elkartietatik datozen idaztiak: araudi, dei, illeroko artu-eman, eta abar.

        2- Gudarienak ez diran Auzitegi'etatik -naiz apaiz-auzitegikoak- bidaldutakoak, iñori dagokiotenak badira, ta auzia aurrera eramateko chirotasuna aitortu ez bada.

        3- Kontribuzio-biltzeaz zer ikusia dutenak.

        4- Lan eta eginkizun ofizialak alik eta merkien eta obeto aurreratzeko egiten diran batzaldiai dagozkietenak.

        5- Utsik dauden ogi-bidien ezaguera zabaltzeko ipintzen diranak.

        6- Bazkunen zorraz zer ikusia dutenak.

        7- Ur, meatz, mendi, burni-bide, tranbia ta orrelako gaietan lanak aurrera eramateko bear izaten diran baimenak eskatzeko egiten diran iragarriak, gai oiek dirala-ta nunbaiteko landola ofizial batean expedienterik erabilli bear bada. Urez ala lurrez alde batetik bestera gauza eramateari, saldu ala erosteko neurri ta sariai, ta antzekoai dagozkiotenak ere bai.

        8- Bakoitzak bere aldetik bidalduko dituanak.

 

        Lan edo egitekoren bat aurrera merkien eramateko Bazkun edo Elkarte'ren batek batzaldia egiten duanean, Elkarte edo Bazkun orrek berak ordaindu bearko ditu iragarriak: batzaldirako jarritako arauetan adierazo bear du, lana artuko duanak ordaindu bearko diola gero Elkarteari iragarrien saria.

        Batzaldi oek Diputazioa'k egingo dituanean, ez ditu iragarriak ordaindu bearko».

        Jaungoikoa'k bere esku zaitzala. Donosti, 1918'g. urteko Otsailla'ren 1.

 

Jorje Satrustegi

Lendakari-urrenaren ordezkoa

Ramon Zubeldia

Goarpelaria

............................'ko Alkate jaunari

 

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa