www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Bizkaiko Diputazioan Euskaltzaindia izango dena sortzeko aurkeztu zen mozioa

(1918)

 

 

        Jaunoi: Benetan urgazi bear dogun aurrenetarikoen lan artian, nekeza berez ta gure erriya bizi dan bereizkiñakaz egiztu ta atonduteko gatx-gatxa, agertzen yaku irakaskintziena. Jakiñezak eta naikunde zitalak sortu dabezan zentzugabeko ustiak, ezaupen okertuak aberriyatzaz, jakintz-atzerritarren sarkunde bidebakoak, bere artezkari andikiyen erizpen bedarrak eta gure buruaz aspaldiyan ixan oi dogun arduraezak, ekarri dabe oraingo geure erriyen egoera tamala. Asko deuseztu ta iya gustiya iragiteko dago.

        Olako inguru bageaz, notin ta aldra bikain batzuen alegiñak, onek urgazi ta zabaltzeko almen eraldu bat izan ezik, alperrik dira. Eta egipidiaz baiño naikunde obiaz gura dogu, geure gerkunde au txiro arren, jakidiya irasi ta zabaldu; idazti ugari iratzi; euzkeria indartu, obetu ta berari dagokiyon abegiyaz artu dayela txoniztegi, ikastol eta irakastokiyetan; bera geure artu-emoneko lenengoetarikoen lankiya izan daitela, euzkeriak euzko-notintasuna sendotu dagiyen. Naikunde zintzoa, baiña dagokazan bidiak artzen ezpadoguz, elduko etxakuna.

        Izkuntzen gixarteko bizitza, idazle ta irakurle pillo on bat barik, ezin sendotu lei; eta ez idazle ez irakurlerik izango dogu, eurek sortu bear dauzen erriyari, benetako euzkelduna izaten irakasten ezpadotsagu. Labur geldituko dira beti, bakoizdunak edo diralako, utsune au betetako baten batzuek egiten dabezan iñungo alegin txalogarriyak.

        Lan oroen lendiko bidian agiri dira gabe orrek. Zelai muga bako bat da euzkeria edozelako naikeriyentzat. Norberen jakintzen autustia, au da ta au ezta euzkeriatzaz irakasteko idazle geyenen atza da; iñok be eztau bere erizpena jarein gura, irauten dira aldiak eta eskarrak Jaungoikuari ozta-ozta izan arren be, zerbait aurreratzen ba-gara geure lanian.

        Lenen-lenen ba, bidia atondu bear, beragandik ondo ibilteko ta bera zuzen erabilteko. Biar-añeko notiñen Bazkun bat, aldiak batak bestiakin aztertu ta al dan ondoen erabagiteko; utsunak bete; itzen ikurpena eta esanguria tinkotu; idazkera bat jarri; izkelgiak bata be ezetsi barik eta alkarre geitu ta aberastuta baiño, orobatu; idaztiyak bildu, eta azkenez, izkera garbi, makezbako jakintz-lanetarako egoki ta erabilkorra, euzko-errien gaigarria, emon dagizkun.

        Gogo zabal batek eta ezetan bez berekoyak eragin bear dauz iragiko dan Bazkunen antolakizuna, izakera ta bizkitza. Egiyari ta abertzaletasunari begira eritzi batzuk danen gain edozelan ipiñi nai barik, emongo dauskuz eztabaida bare ondoren, euzkerien arau azterkariyak.

        Asmo onek, euzko orori dagokiozalako, eztira esi bear Bizkai egaletan. Garaipen gixajoa geure erkiyan xedatuko bageunke bera! Gipuzkoa, Araba, Naparra ta Parantzeko 150.000 anayak entzungo dabe, orixe bai, geure deya eta ekarriko dauskue euren laguntza, gagozan eunkiyan bizi edo ilteko epaya artuko daben asaben mintzari zor yakon maitasunaz.

        Iraskunden eustazpiyak ixango dira:

        1.º Bizkaya, Gipuzkoa, Araba eta Naparraen Diputaziño eta Parantzeko euzkeldunen ordezkariyen keriz ta babespian, irasten da Bazkunde bat .................. ixenaz, euzkeria ta bere izkelgi oro adiratu, garbitu, obetu, orobatu ta zabaltzeko. Bere erabakiyak, agintzallen sorospen eta almena eltzen danaño, bear-etsiko dira; eta Agintzalle oyek ukutzen daben euzkel-gaiz oroetan beragana zuzenduko dira.

        2.º Ogei lagunek osotuko dabe Bazkundia eta izango dira Euzkadi'ko erki ta izkelgi gustiyen ordezkariyak. Euzkeriaz lan ondoen egin daben euzko edo atzerritarrak, euren zertzeladagaitik (biztokiya, erritasuna, t. a.) Bazkunde bertan bazkide egizkorrak sartu ezin ba-dire, lagun omengarriak bezela ixentau leikioe Bazkundiak. Onek eztira izango ogeitik gora. Baita be jarten dira bazkide lankidiak, Bazkundiak aldunduta zeregin mugatu batzuk egiztuteko. Onexen jardunduntzia, ordaindua izango da, eta bere zenbakuna bear dan beste.

        3.º Illian bein gitxienez batzauko da Bazkundia; eta Araudiyak tinkotu daben sariya emongo yake batzaldira datozanai.

        4.º Jarten dira oraindik .................. lagun, Lhande, Campion, Azkue, Agirre, Arriandiaga, Bustintza, Etxalar, Eleizalde, Olabide, Belaustegigoitia, Basabe, Euzkeltzale-Bazkunako bat, Eguzkitza, López Mendizabal, Urkixo (Julio), Agerre, (Iruñakua) eta Bayona'ko «Eskualduna»en ordezkari bat. Jaun orrek gertuko dabe Bazkundien Araudiya.

        5.º .................. bein eratu ezkero bereztuko dau bere jartokiya.

        6.º 10.000 laurlekogaz urtian urgaziko dau Bizkai-Diputaziñuak J.................. Zergaiti barriya egin arte eralgi bear dana, Ogasun-Batzordiak bereztuko dau nundik atara.

        7.º Asmo au ta beratzaz ezarriko dan erabakiya egiztuteko jakin erazoko jakoe, euren gogozko ta txindiz laguntza eskatzen yakoela, Euzkadi'ko beste Diputaziñoeri eta Parantze aldeko euzkeldunari.

        8.º Diputaziño bakotxak aututen daben Diputadua sartu ta izango da nagusi Batzorde gerlian, Bazkundia bear dan lez jarri arte.

Bilbon Lotazilleko 12.n-1918. =
Kosma Elgezabal'tarra. =
Landaburu tar Peli.

 

 

Bizkaiko Aldundiak beste euskal diputazioetara igorritako gutuna

 

        Bizkai'ko Aldundijak, Azkera-Bazkintzearen atzalgixuna aintzat artuki, juan dan illaren 15'karreneko baltzaldijan, Elgezabal, Landaburu eta Errotaetxe Aldun jaunak igasko Lotazilla-12'gn. aurkeztu eben egitasmua, baitetsi egin eban.

        Egitasmo orren guna, Euzkerea ta bere izkelgi oro adiraldu, garbitu, obetu ta zabaltzeko bererizko Bazkun bat irastia da. Egitasmo ori lerro onen urrengo berridazgu, irasi gura dan Bazkunaren gorabera ta baldintza enparauak ikuskezuezan.

        «Benetan urgazi bear dogun (...) Bazkundia bear dan lez jarri arte».

        Erabagija ixan zan batzaldijan, egitasmuan ixentau ziran ixenai, Etxaide, Etxegarai (Karmela) eta Urriolabeitia tar Amantzi euzkeltzalienak geitu yakozan.

        Ekixu ba, jauna, zeure eginbederako eta abar, eta egitasmo au, Bidasoa'z andiko euzkeldunak eta emeko lau Aldundijak, alkar artuta, egiteko dan ezkero, zeure laguntasuna deskagu, ukatuko eztauskuzulakuan. Erabagi ta erantzun, ba, ainbat ariñen, Jorralla erdirantz Donostia'n lau Aldundijaren ordezkarijak, ixentau diran euzkeltzaliekin, Bazkun ori sortu erazteko, batzar bat egitea gura geuke-ta.

        JAUNA zeugaz.

Bilbao 1918'gko. Epalla-20'gn.

Lasota'tar Erramun

Lendakarija.

 

Araba'ko Aldundijaren Lendakari Jaunari Gasteiz'en

 

 

Euskaltzaindiak Foru Aldundiei bidalitakoa gutuna

 

        Donostian, ila aunen 7'an Euskaltzaindiak izan eban Batzarrean, abots batez erabagi auxe artu eban:

        «Gure Erriko Aldundiei eskatu, euskerari dagozkion gai gustietan, arean idazkera, iztegi ta besteetan, Euskaltzaindi aunen erabagiak onetsi ta eurentzakotu dagiezala».

        Erabagi au betetzearren noako orain Aldundi orrengana, eskakizuna aintzakotzat artuko daularen itxadopenaz.

        Goiko Jaunak Aldundi ori luzaron yagon beza.

Bilbao, 1920-Urtarrila-15'an

Euskaltzaindiaren Zadorlaria

Eleizalde'tar Koldobika

Bear bezela, Euskaltzainburua

R. M. Azkue

 

Arabako Aldundiari

 

 

Non: «Excma. Diputación de Bizkaya: sesión del día 25 de enero de 1918 (conclusión)», Boletín Oficial de la Provincia de Vizcaya, 14 de enero de 1919, 47-48 or.; euskarazko bertsioa hemen ere jasoa: «Euskaltzaindia nola ta noiz jaio ta geitu zan», Euskera, I urtea, I. zenb., 1920, 37-41 or.; eta hemen, fotografia bitartez, eskuz jaso zen dokumentuaren euskarazko bertsioaren orrialde bat agertzen da: INTXAUSTI, J.: Euskara euskaldunen hizkuntza, Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia, 1990, 133 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa