www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Oiartzungo bandoak osasun neurriez

(1911)

 

 

Lehen bandoa

 

Erriya onetako Alkate jaunaren partetik
ematen dat aditzera

        Nola quejatu dan Junta Sanidadekoa, ill da urera botazen dituzten zakurraz, eta au izanik oso peligrosoa colerá ó besta gaitzembat sortzeko, gaurdandik aurrerá aguinzen duela, ilzen dan zakur guztia lurpean sarzeko, zeñak aguindu au cumplizen ez duenarí emango zayola amabost peztako castigua.

        Oyarzun á 10 de Julio 1911

 

 

Bigarren bandoa

 

Erriya onetako Alkate jaunaren aginduz
ematen da aditzera:

        Provintziako Gobernadore, jaunak, jakindu duenian erriya onetan azaldu dala ganaduetan Napar-miña deritzen zayon gaitza, debekatu duela egitea feriya bigartik aurrera, alik eta gaitza au desagertu arte.

        Bai eta ere ematen da aditzera, denak daudela beartuak, gaitza azaltzen dan becin laster, mandatu pasatzera erriko Veterinariyo Jaunari, ceñak emango duen beardan botika batere pagurik gabe, lembailen sendatu deditzan gaitza arrapatzen duten aciendak.

Oyarzun 8 Octubre de 1911.

 

 

Hirugarren bandoa

 

Erriya onetako Alkate jaunaren aginduz
ematen da aditzera:

        Provintziako Gobernadore jaunan baimenarekin, biyar asiyera emango dutela erriya onetan, aciendan gaitzaren mediyoz, egin gabe egon diran feriyak.

Oyarzun 26 de Noviembre de 1911

 

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa