www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

II. Errepublika Espainiarraren dekretua nekazarien errenten gainean, Bizkaiko Diputazioak euskaratua

(1931)

 

 

BASETXEETAKO ERRENTADOREAK EUREN ETXEETATIK BOTATEARI BURUZ LATERRIKO AGINTARIAK EMONIKO AGINDUA

 

        Ara ezartzen dodan agindua:

        Lenengo Atala.- Aurrerantzean, eta Laterri'ko Agintari Nagusiak etxeen yaubetasunari buruz lege zuzen eta orokar bat emoten ez daben artean, 1.500 pesetatik beerako errentea pagetan daben maisterrak edo lugiñak ezin izango dira ezelan bere, juzgadutik, etxetik kanpora bota; yaurtitze edo botatze ori ugazabakin tratauriko errentea pagetan eztabelako izan ezik.

        Bigarren Atala.- Agindu onen aurretik eskatuta dagozan maisterrak etxetik botatzeak bere, ta baita, juzgaduak etxe bateko trasteak kalera botatzeko aginduak, oraindiño eginda ezpaldin badagoz beintzat, eta maisterra etxean bertan bizi izaten yarraitu ezkero, eztira aurrera eroan al izango ezegatik bere.

        Irugarren Atala.- Or gorago aitatu direan agindu zatiak eta zertzelada guztiak, ugazabakin erdibana dabiltzen maisterrai bere ukututen dautsee ta orretarikoen artean bere, alantxe erabiliko da aginduriko guztia, etxe-yaubeak igaroko bost urteetan, batez beste, urte bakotxeko 1.500 pesetaren irebazia baño andiagoa izan eztabezan etxeetan.

        Madrilen, mila bederatzireun eta ogeta amaikagarren urteko Apirilaren ogeta bederatzigarren egunean.

 

 

BIZKAI´KO ALDUNDI GURENA

 

LATERRI'KO

edozein errentadorek, berak gaur pagetan daben etxe-errentea larregikoa

dala baldin baderitxo, errenta ori legez ikusi, ta bere

neurrira ekarri daiten eskakizuna sartu al izateko,

Españia'ko Errepublikea'ren Agintaritza nagusiak emoniko agindua.

 

LATERRI'KO EPAI-ARAZODUN BURUGOA

 

AGINDUA

 

        Ainbat eta ainbat lagun zuzendu dira egunokaz, idazkiz, Epai-Arazodun Burugo onetera, basetxeetako, edo obeto ulertu dagizuen, basoan labrantzarako lurrakin dagozan etxeetako errenteen gora-berak, zelan edo alan, legez ikusi, ta bear dan zuzentasunez aurrerantzerako eurok neurtu al izateko gaur artean emon izan direan aginduak, argiago edo zietzago yarri daiguzan eskatzen. Argitasun oneik eskatu dituen lagunak, zuzen dagoz; ta orregaitik, zeaztasun andienagaz, lege edo agindu bakar baten erabagi guztiak sartzea otu yaku; orain arteko agindu guztietan esan dana garbitasun osoagaz azaldurik; ilun agertu izan direan agindu zatiak argituaz; bertan uste-uste barik egin izan ditugun okerrak albait ondoen zuzenduaz, errenta arazoeri buruz aurrerantzean erabili bear izango direan bideak ondo-ondo eta ziatz-ziatz aitatuaz, eta azkenez, etxe-yaube eta errentadoreen alkarren arteko gora-berak eta asarreak, zelanbait, eroso-eroso atondu al izateko era erraza ta egokia erakutsiaz.

        Laterriko lan-lur ta basetxeen balioa, leku batzuetan, Katastro deriton legez neurtuta dagoz; beste leku askotan barriz, ez; ta au gogoan ondo arturik, ara zelan artuko dan gaurko errentea gitxitu edo urritu al izateko neurri mugea, ta muga oneri eutsiteko araua: Katastroa egin barik dagoan alderdietan etxe-yaube ta errentadore bakotxak alkarren artean dauken errenta tratua artuko da neurri mugatzat, errenta urritasun edo gitxitasun ori egin al izateko, ta Katastroa eginda dagon alderdian barriz, azkenengo egin direan balio gayak, Katastroak berak emongo dituan garbitasunetatik; onetara, lengo ta oraingo balio gayak alkarregaz yota, atarako da zeaztasun guztiarekin, alkarren arteko aldea, etxe-yaubearen edo errentadorearen bando, zelan dan, auzia ebatzi al izateko.

        Oraingo agindu au ezta betikoa, agindu onek, denpora neurtua dau, bere aurretik emon izan direan agindu guzti-guztien antzean, eta beronegaz atondu nai dira, izan bere, ez bakarrik aurtengo kanpoaren urritasunak, eta ugazaba-langileen arteko demandak ekarri edo egin izan dituen kalteak, baita, atzenengo gerra anditik onantza, lugiñen etxeak eta lurrak euren errentetan euki izan dituen yaso edo altsatzeak bere. Gerra andi ori amaituta bereala, aitu eitekezan errenta yasotze oneik, baña lurrean artzen direan jeneroak euren prezioan euki izan daben berakadea, eta beste alde batetik, baserria erabilteko bear direan gastuak izan daben altsatzeari begiraturik, etxe eta lur orretako errentak bere, berantzakadea egin bear izanean agertzen dirala esan giñei.

        Lurren errenteen tratueri buruz lege zabal eta orokar bat, eta arazo orren alderdi guztiak artu ta erabagi dagiazana emoten dan artean, baserriko etxeak gaur dituen errenteen gora-berak, legez ikusi, ta neurtzeko Agindu au, aitaturiko oker bi orreik zuzentzeko egiña da.

        Esaniko guzti onegaitik, Errepublika'ko Gobernu edo Agintaritza Burugoa'k Laterri'ko Epai-Arazodun Burugoaren asmoz, eta Laterri'ko Arazodun Burugoen Batzarrarekin aurreztik aiturik, ara zertzuk agintzen dituan:

 

        1.º Atala.- Mila bederatzireun ogeta amabigarren urteko Martien bigarren egunean, edo egun au baño lenago amaitu daitezan errenta tratuak, lur lanetan edo abere azkeran daragoyoen etxeetako errenta tratuak esan gura dogu; errentadoreak eurak errenta tratu ori amaitu baño amabost egun geroago etxea eta laurrak uzteko asmoa erakutsiko ezpaldin balebe, beste urte betean aurrera iraungo dau, nai ta nai ez. Beste urte betean derrigorrean euki bear izango ditu ugazabak etxetik bota barik.

        2'en Atala.- Errentadoreak, edo lurrean artzen direan gauzak ugazabarekin erdi bana altsaten dituen lugiñak, edo beste era berezietan euren errenta tratua eginda daukenak, Katalunya'ko «rabassa morta» ta orren antzekoak, eurek gaur pagetan daben errentea larregikoa dala baldin baderitxe, errenta orren gora-berak legez ikusi ta bear dan neurrira ekartea eskatu legie.

        Errentearen gora-berak legez ikuste au, errentea pageu bear izango dan egunerarte, edo errenta ori Agindu au Gazeta'n agertu baño lenago pageu baldin bada, Agindua agertu danetik amabost egun geroago arte eskatu al izango da.

        3'en Atala.- Errenta etxe bat euki, ta errenteru onek beste lugin edo aberedun bateri errenta-etxe berbera errentan itxi badagio, lagun oneik, alkarren arteko artu-emonetan, etxe-yaubeak eta errentadoreak egin bear izango dituen lege garbitasunak gorde bear izango ditue.

        4'en Atala.- Gaur pagetan direan errentaen gora-berak legez ikuste au, baserriko etxeen arazodun Epai-Batzordeak, edo onetariko Batzorde bereziak ondiñokarren autu barik dagozan lekuetan, erriko Juezak bakarrik egin al izango dabe, Batzorde areik izentau edo autu artean beintzat.

        Juezak, arazoa guztiz erabagi artean bere lekuan yarraitu arren, orretariko errenta gora-berak legez ikusteko eskakizunen bat agertzen yakonean, Madrile'ko Lan-Arazodun Burugoa yakitun imiñi bear izango dau beingo-beingoan; onek beronek alan baderitxo, Batzorde Epaikaria bereala, beingo baten, autu dagian.

        5.en Atala.- Bigarren atalean aitatu direan garbitasun eta zuzentasunak eskatu al izateko, errentadoreak aurreztik ezarri bear izango dau, Epai-Batzordearen eskuetan edo Juezaren etxean, zelan dan, dirutan edo lurrean arturiko gauzetan, gari, arto, baba ta olakoetan, Katastroak izentauriko errenta osoa, edo errenta onen erdia Katastrotikoa eztanean, edo errentadoreari dagokion zatiaren erdia, ugazabakin erdibana egiten dan etxeetan. Dirutan edo lurrean artu direan gauzetan Juzgaduan ezartzen dan ori, errentadoreari berari dagokio, errentadorearena berena da.

        Etxe-yaubeak errentadoreari edo berarekin erdibana dabilen maisterrari, onen ondasunen enbargua yarri baldin baleutso aurreztik, orduan eztira ezetara bere ezarri bear izango aitaturiko diru ta gauzak Juzgaduan, enbargu ori errentearena kobretako egin baldin bada beintzat.

        Lugin edo maisterrak bere etxeko ugazabari errentearen erdia gitxienez aurreratu baldin baleutso, orduan bere, ezta izango bearra or gorago aitatu direan ezarpenak egitea, errentadoreak errenta zati ori benetan aurreratu dabela argi-argi erakutsiko baleu.

        Atal onetan aitatzen dan diru edo lur gauzen ezarpen ori, errentearen gora-berak legez ikusi daitezala eskatzen dan orduan bertan ekarri edo egin bear izango da, edo bestelan, Juezak edo Epai-Batzordearen lendakariak aurreztik aitatuko daben egunerako, 11'garren atalean agintzen direan garbitasunekin.

        Ezarpen orreik or gorago aitaturiko epe-barruan egon ezik, errentearen gora-berak legez ikusteko eskakizuna ezta aintzakotzat artuko, ta eskakizuna sartu daben lagunak, bere lege-bide guztiak galdu egingo ditu.

        Agindu au agertu baño lenago egin izan direan diru ta lur gauzen ezarpenak, aintzat artu izango dira, ta 12'garren atalean aitatzen dan bidetik, eta an agertuko direan garbitasunekin, errentadoreari berari atzera emon al izango yakez.

        6'en Atala.- Etxe errenteen gora-berak legez ikusteak, arau onen azpian egongo dira, ara:

        a) Katastroa egiñik dagon lekuetan.- Batzorde Epaikariak edo Juezak, 7'garren atalean agintzen direan zertzeladak gogoan ondo arturik, berak berenez, tratuz egiñiriko errentak, eta Katastroak 1921'garren urteko Urtarrilen lenengo egunetik egiñirikoak, alkarren artean yo, ta bardintzera zuzenduko ditu bere alegiñak; baña errenta orrei, egun ori baño aurreragotik izaniko errenteen erdia gañeratuz, 1916'garren urteko Urtarrilen lenengo egunean Katastroz egin izan direan errietan, eta eunetik ogetabosta gañeratuz, egun ori baño beranduago eta 1921'garren urteko Urtarrilen lenengoko eguna baño aurrerago egin diranetan.

        Ezarriko dan errenta barria, or gorago esan direan garbitasunak gogoan arturik, Katastroak egiñirikoa baño txikiagoa ezta iñoiz izango ezetara bere.

        b) Katastroa egiñik dagoan lekuetan.- Batzorde Epaikariak edo Juezak, zelan dan, 7'garren atalean agintzen direan zertzeladak gogoan ondo arturik, eta berak berenez, eratsi al izango dau gaur pagetan dan errentea erdiraño, geyago ez; au izango da erasteko mugea. Etxe-yaubeak, legez agertu dagianean zenbaterañokoa zan etxe edo etxeen errentea 1913'garren urtetik 1914'garrenera, errenta onek izango dira berantzakadea egin al izateko mugak. Errentea amilaramientoan sartu bear danakin bardiña edo au baño gitxiago izan daitenean, ezta errentea yatsiko ezetara bere.

        Or gorago esan direan yasteko mugaen barruan, errentadoreak argi erakutsiko baleu etxeak 1918'garren urtetik 1919'garren urtera zerga bidez pagetan eban beste edo orduan baño geyago pagetan dabela gaur, orduan euneko 20'raño yatsi al izango da errentea; baña gaurko errentea 1913 ta 1914'garren urtetik euneko ogeya geyago izango balitz, gogoan ondo arturik.

        7'en Atala.- Errentearen gora-berak legez ikuste ori bear dan garbitasunez egin al izateko, or beerago agertzen direan zertzeladak euki bear izango dira gogoan:

        a) Etxe-yaubeari buruz, eta beronen aldez edo bando erabagi al izateko: Lenengokoa. Etxean beronen kontuz edo lepotik egin izan direan barriztakunde edo obrak zenbat yoten daben, eta barriztakunde oneik dirala ta, etxe-zergak urritu baldin badira.

        Bigarrena.- Labrantza etxe txiki edo azitxo baten errentadorea, ugazaba bera baño aberatsagoa baldin bada, bere, gogoan eukitekoa izango da ugazaban bando erabagiteko.

        Irugarrena.- Etxe-yaubea edo ugazaba bear egiteko osasun faltaz gauza ez izatea, edo umezurtz edade bakoa, edo emakume ezkongeya, umezurtza edo alarguna izatea.

        Laugarrena.- Orain-arteko errentak yagi-yagiak izan ezpaldin badira, ta errentadoreak urte askotan etxe baten bizi izatea bere, gogoan eukitekoa izango da, orretariko ugazabaren alde erabagia emon al izateko.

        b) Errentadoreari buruz, eta beronen alde edo bando auzia erabagi al izateko: Lenengokoa.- Beronen kontuz edo lepotik etxean egin izan direan barriztakundeak zenbat izan direan.

        Bigarrena.- Etxe baten urte asko errentadoretzat egon izatea.

        Irugarrena.- Etxe-yaubea edo ugazaba etxetik urrin bizi izatea bere, gogoan eukitekoa izango da errentadorearen alde auzia erabagi al izateko.

        Laugarrena.- Etxe-yaubea errentadorearen aldean aberts-aberatsa izatea.

        Boskarrena.- Urte oneri buruz, lurrean artu izan direan gauzea balio eskasa, ta aren tasun txarra, jornalen gora-berak eta errentadoreak izan dituan beste gastu asko eta asko.

        8'en Atala. Ugazaba ta errentadoreak alkarrekin erdibana erabilten dituen etxeetan, Batzorde Epaikariak edo Juezak, zelan dan, aurreko atalean esan direan zertzeladak eukiko ditue gogoan, errentearen gora-berak legez ikusi, ta epaya emoteko, ta bai ta, ugazabak eta errentadoreak bakotxak zenbat altsatu bear daben tratuan, dagona bere.

        9'en Atala. Urteko errentea pagau barik daukela ta, errentadoreak etxetik kanpora botateko aurtengo Garagarrilen 11'garren egunetik ona juzgadutik auziz eskatuta dagozan demandak, eztira aurrera eroango, errentadoreak errentearen gora-berak legez ikusteko eskakizuna sartuta daukola, Juezaren edo Batzorde Epaikariaren lendakariak egiñiriko agiri baten bidez argi ta garbi erakutsi dagienean.

        Era berean, Agindu onen lenengo atalean aitatu direan zertzeladak arean ukutu ezkero, errentadoreak, errenta tratuaren epea amaituta dagola ta, etxetik kanpora yaurtiteko demandak edo auziak bere, atzeratu egingo dira, eztira aintzakotzat artuko.

        Juezaren edo Batzorde Epaikariaren epayaz errentea bajatutea erabagi daitenean, errentadoreak, etxetik kanpora bidaltzeko demandea atzeratu eragitea, bere esku-eskuan izango dau, ta erraz-erraz lortu al izango dau; onetarako, erabagi dan errentea juzgaduen agertu, ta, bertan ezartzea naikoa izango dau.

 

Errentearen gora-berak legez ikusteko auzia, ta errentea juzgaduen ezartea.

 

        10'en Atala. Gaurko errentaen gora-berak Batzorde Epaikariaren edo Juezaren aurrean auziz erabagiteko, edo erabagi al izateko, Erri-Legearen 1811'garren atalean, eta atal onen urrengoetan aitatzen direan bideak erabiliko dira, or beerago esango direan arauen kontra agertzen eztirean gauzetan:

        Lenengo araua: Auziaren atzera-aurrera ta garbitasun guztiak, dubarik egingo dira, ta zertzelada guztiak papel berezian ezarriko dira.

        Bigarrena. - Eskakizunetan zertzelada oneik agertu bear izango dira:

        A) Eskakizuna sartzen daben lagunaren izen abizenak eta erria.

        B) Etxe-yaubearen edo ugazabaren izen abizenak eta erria.

        D) Etxe ta beronen lurren gora-beren garbitasunak, onen neurriak eta berau dagon erriaren izena.

        E) Zenbat pagetan daben dirutan edo lurrean artzen direan gauzetan urteko errentatzat, edo ugazabakin erdibana ibili ezkero, erdibanatze orretan zenbat dagokion errentadoreari, ta bai ta, errentadore edo ugazabakin erdibana dabilen maisterrak errentatzat izen barik, beste edozein zerga edo petxaz pagetan daben guztia.

        F) Errentadorean etxean bere lepotik egin izan dituen barriztakunde edo obra guztiak.

        G) Etxe-yaubeak bere lepotik egin izan dituen barriztakunde edo obrak.

        I) Urteko errenta zenbat bajatutea nai daben.

        Eskakizun au geyegi luzatu barik, labur-labur eta zeatz-zeatz egingo da, ezetariko lege arazoetan sartu barik, esan direan zertzeladak bakar-bakarrik aitaturik. Eskakizun orregaz batera, eta bertan eskatzen dana edo azaltzen dana zelanbait argituteko, nai izango direan agiri guztiak bidaldu leitekez.

        Eskakizuna birritan eginda bidalduko da; baña beragaz bateratsu bidalduko direan agiriak, baten eginda bakarrik bidaltzea naikoa izango da.

        11'en Atala.- Eskakizuna sartzen dan orduan bertan, Agindu onen boskarren atalean esan dan diru edo lur gauzen ezarpena egin eztaitenean, Batzorde Epaikariaren lendakariak edo Juezak, zelandan, eskakizuna sartu daben lagunari ots egin, eta amar eguneko epea emongo dautso, geyenez, ezarpenok egin al izateko, ta alan egin ezpadagi, bere eskubide guzti-guztiak galduko ditualakoaren yakitun imiñiko dau.

        Diru ezarpena, juzgaduko mayan dirutzea ezarririk egingo da, lurrean arturiko gauzen ezarpena barriz, errentadoreak berak, bere etxean leku edo toki izentauan, bere ardura pean eukirik, Batzordea Epaikariak edo Juezak, etxe yaubeari emoteko, edo bertan luzaroagoan eukiteko agintzen dautsan artean, or beerago ataletan esaten danaren arauz.

        12'en Atala.- Batzorde Epaikariak edo Juezak, zelan dan, deituko dautso etxe-yaubeari bere aurrera, ta bertan artu erazoko dautsaz errentadoreak antxe itxiriko diruak, edo onek bere etxean, bere ardura pean gorderik daukozan lur gauzak. Ordu atantxe emongo dautso bide batez errentearen gora-berak auziz ikusi daitezan eskatu dituan lagunak egiñiriko eskakizun bietarik bata.

        13'en Atala.- Ugazabak, agertzen yakozan gauzak artu nai ezpaldin balituke, Juezak edo Batzorde Epaikariak aginduko dau aren gordetzea luzeagotutea, 1906'garren urteko Abenduen 24'garren eguneko Errege-Aginduak eskatzen daben arauz. Erabagi onek ekarriko dituan gastuak ugazabaren lepora egotsiko dira.

        14'en Atala.- Errentadorearen eskakizuna ugazabari emon yakon urrengo egunetik asi ta, zortzi egun igazi ondoren, beronek denpora orretan ezer erantzungo ezpaldin baleu aren eskakizunaren kontra, Batzorde Epaikariak edo Juezak, zelan dan, berenez, edo eskakizuna sartu dabenak eskatuta, egiñiriko ezarpena egintzat emongo dau, ta beste zer barik, errenta barria ezarri, ta erabagi ori atzalduko dau.

        Ugazabak, errentadorearen eskakizunaren kontra zerbait agertuko baldin baleu, Batzorde Epaikariak edo Juezak, zelan dan, ezarpena egintzat emonik, errentearen goraberak auziz ikusteko demandea asi dala agertuko dau.

        15'en Atala.- Errentadoreak edo ugazabakin erdibana dabiltzan maisterrak, iñoiz, errentearen gora-berak auziz ikusteko demandara aurkeztu al izateko, Katastroan, agiriren bat eskatu badagie, dubarik zuzenduko yakoz papel berezian idatzi barik.

 

Errentaen gora-berak legez ikusteko auzia.

 

        16'en Atala.- Errentaen gora-berak legez ikusteko auzia asteko asmoa artzen danean, alderdi bieri, auzitan sarturik dagozan alderdi bieri ots egingo yake alkarrekin aitu daitezan al bada ikusteko. Eskakizuna sartu dabena, ots eginda gero, agertuko ezpaldin balitz, berak eskaturikoa atzeratu egingo da, ta etxako aintzakotzat artuko. Ugazaba agertuko ezpalitz barriz, eta bera agertu ez izate au, Juezaren edo Batzorde Epaikariaren ustez ondo argi atzalduko ezpaldin balitz, multea ezarriko yako; baña 500 pesetakoa baño andiagoa ez, ezta 50 pesetatik berakoa bere.

        Auzitan sarturik dagozan lagunak eurek agertzea ezta derrigorrezkoa izango, euren ordez beste lagun batzuk bidaldu legikiez auzi lekura; baña ordeko oneik ordeztuten dabenen eskubide zabala ta beste alderdiarekin onean aitu al izateko agindua euki bear izango dabe. Eskubide-aginduok izilikako agiriaren bidez emon al izango dira.

        17'en Atala.- Juezak edo Batzorde Epaikariak eztabe eukiko leku aretan beste zeregiñik, auzitan sarturik dagozan alderdi biak alkarregaz aitu erazoteko baño, ta euren alegin guzti-guztiak onetaraxe zuzenduko ditue, errentadorea ta ugazaba alkarregaz aitu eragitera. Onetarako Juezak, Batzorde Epaikariaren buruak edo Batzorde orretako beste edozein lagunek, eskatu al izango dautse auzi pean dabiltzazan alderdi bieri, eurak deritxen argitasun eta garbitasun guztiak, eta alegiñez, alkarregaz aitu aragiteko bideak legundu ta erraztu egingo ditue.

        18'en Atala.- Alkarregaz aitze ori lortuko baldin balitz, idazkiz egiñiriko agiri baten aitatuko dira argi ta garbi, ta labur-labur, alkar aitze orren zertzelada guzti-guztiak.

        Auzitan sarturik dabiltzan alderdi bien arteko alkar aitzea lortuko ezpaldin balitz barriz, idazkiz egiñiriko agiri orretan, argi-argi ta al dan laburtasun ta zeaztasun andienagaz, alderdi bakotxak zer eskatzen daben yarriko da. Agiri onegaz batera, alderdi bakotxak bere usteak gogortu al izateko aurkeztu dabezan garbitasun-agiri guztiak sartuko dira. Beingo-beingoan Batzorde Epaikariak edo Juezak, arazoa darabilenak, errentearen gora-berak legez ikusteko auzia zein egunetan izango dan agertuko dau, idazkiz egiñiriko agirian olan azaldurik, eta onenbestez yakiñ arazoko yakee auzitan dabilzen alderdi bietakoari, noiz eta nun izango dan, demandea erabagiteko batzarra.

        Ugazaba agertuku ezpaldin balitz auzira, agertu ezin izatea gaisorik egon, edo beste onelako zeren bategaitik izan dala erakutsirik, batzarra beste egun baterako atzeratuko litzake, egun ori bertotik aitaturik. Ostantzean, aitu gura eztabela ta, 16'garren atalean aitatu dan multearen errudun egingo da.

        19'en Atala.- Juezak, berenez, edo Batzorde Epaikariak geyenen autarkiz, ordurarte ikusi ta erabiliriko agiriekin epaya bear dan zuzentasunaz emoteko argitasun naikoa daukela agertuko baldin balebe, idazkiz egiñiriko agirian olantxek azaldu bear izango leukee, ta epaya bere egunean emoteko zeragaz itxiko litzake arazoa, ugazaba ta errentadoreari barriro entzuten ibili barik.

        20'en Atala.- Batzorde Epaikariak edo Juezak, zelan dan, argitasun bereziren bat bear izango baleukee, bear dan zuzentasunaz euren epaya emon al izateko, berenez ots egin lekioe lagun edo gizon aitueri orretarako.

        Baita, ugazaba-errentadoreei edo Gobernu, Udal eta Aldundi'ko agintarieri bere, edozetariko agiriak edo garbitasunak eskatuteko eskubide oso-osoa daukee, epaya bear dan zuzentasunaz emoteko olan bear izango balebe.

        Era beran, lekukorik bear izango baleukee arazoa geyago argitu al izateko, eskubidea daukee, edozein laguneri lekukotzat ots agiteko, naiz auzitan dabiltzan alderdiak eskaturikoak dirala, naiz eurak berenez gura izango dabenei, ta nai daben eraz zuzenduko dautseez itaun edo preguntak; eta azkenez, beste edozein argitasun eskatuteko eskubidea bere, eurekin dabe, epaitu bear izango daben arazoa guztiz argi ta garbi ezagutuaz, bear dan zuzentasunaz ebatzi al izateko.

        21'en Atala.- Errentaen gora-berak auziz ikusteko egingo dan batzarrera, auzitan dabiltzan alderdi bietakoa etorri al izango dabe, aurreztik ots egingo yakee ta, euren bakotxaren usteak gogortu al izateko egokiak deritxezan agiri guztiak eurekin eroaten dabelzalarik. Auzi lekura etorriko baldin balitzaz, Juezak edo Batzorde Epaikariak, arretaz entzun bear izango leukez eurek agertuko leukezan garbitasun guztiak, eta bertan egingo ditue, egiazkoak badira edo ezpadira yakiteko alegin guztiak.

        Juezak edo Batzorde Epaikarikoak zuzenduko ditue epai-lekuko eztabaida edo asarrekuntza guztiak, eta arazoa, bear dan epaya argituteko naikoa garbi dagoala uste dabenean, batzarra altsetako eskubidea daukee.

        22'en Atala.- Juezak emon al izango dau antxe bertan berak deritxon erabagia. Baña beste garbitasun edo argitasunen bat bear izango baleu, epaya bear dan zuzentasunaz emon al izateko, epai emote ori beste iru egunez atzeratu legike berak.

        Errenteen gora-berak auziz ikusteko batzarra Batzorde Epaikari baten aurrean erabilten baldin bada, Batzorde leguneri, lendakariak egiñiriko epai erabagi-gaya agertuko yake, onetarako Batzorde-lagunak eta auzitan dabiltzan alderdikoak atzalduten dabezan gauzak aurreztik ondo entzunik. Erabagia autarkiz artu izango da.

        23'en Atala.- Batzar auzia amaituta gero, bertan erabili izan direan gora-bera guztiak labur-labur eta argi-argi idatziko dira papel baten.

        24'en Atala.- Ugazaba ta errentadoreari auzi epaya yakin arazoten yakenean, onekin baten ezpaldin badagoz, Laterriko Lan-Arazodun Burugo'ko Lugintza Epai Batzordearengana yo al izango dabela yakin eragingo yakee, orretarako bost eguneko epea daukelarik.

        Aitaturiko epe orretan ugazabak edo errentadoreak, bietarik batek, goragora yoteko eskakizuna agertuko baldin baleu, len esan dan Batzordearengana bidalduko dira epaya emoteko erabili izan direan gora-bera ta argitasun eta agiri guzti-guztiak, demandea edo auzia erabili daben alderdi bietakoai alan atzaldurik.

        Epayak agintzen dabena ezarri al izateko, bein epai au sendatuta gero, edo alderdiren batek epayaren kontra goragora yoko ezpaldin baleu, Erri-Legean emoten direan epayen bide berbera erabiliko da.

        25'en Atala.- Auzian ibili direan alderdikoak, lekukoak, eta ostantzeko lagunak deituteko, ta aitatu direan beste gauza guztiak egiteko, Erri-Legean egiten diran modu-moduan egingo da.

        Abogadurik eta Notariorik ezta bear izango onetariko auzietan gura izan ezik. Demandea darabilenak beste euren barrukotasuneko lagunen batekin agertu leitekez, ori naikoa izango da.

        Agindu onetan esaniko erazoren bat bear dan argitasunagaz agertuko ezpaldin balitz, Batzorde Epaikarikoak edo Juezak, len aitaturiko, Erri-Legean agintzen direan gauzak eukiko ditue gogoan.

        26'en Atala.- Agindu onetan aitatzen dan arazoren baten kontra etorriko litzaken orain arte emoniko beste edozein agindutan ezartzen dana, oraingoxetik atzeratu egiten da.

 

Agindu gai aldakorrak.

 

        Lenengokoa.- Agindu onen aurretiko beste agintza batzuen arauz egiñiko errentaen gora-berak auziz ikusteak, goragora yota egon ezketitiño, euren bideari yarraituko dautsoe, eta epaya emonda, au ezarri bidean baldin badago auzi ori, Erri-Legeak eskatzen dituan garbitasunen bidez ezarriko da.

        Bigarrena.- Gaur artean Batzorde Epaikariak edo Juzgaduak artu izan dituen errenteen gora-berak auziz ikusteko eskakizunak, eta egite bidean edo ondiñokarren ikusteko dagozanak, Agindu onen arauz erabiliko dira.

        Irugarrena.- Urte onetako Garagarrilaren 11'garren eguneko agintzatik onuntz egiñiriko juzgadutik atako errenta tratu gitxituteak, eztira izango errenteen gora-berak auziz ikusteko gai.

        Madrilen, mila bederatzireun ogeta amaikagarren urteko Urrien ogeta amaikagarren egunean.

 

Manuel Azaña.

Errepublikako Agintari Burua.

 

Fernando de los Ríos Urruti.

Laterriko Epai-Arazodun Burua.

 

        Agindu au argitaratuta gero, Errepublika'ko Agintari Nagusiak, errenteen gora-berak auziz ikusi daitezan eskatu al izateko epea Abenduaren 15'garren egunerarte luzatutea erabagi dau.

 

 

Non: Laterri'ko edozein errentadorek, berak gaur pagetan daben etxe-errentea larregikoa dala baldin baderitxo, errenta ori legez ikusi, ta bere neurrira ekarri daiten eskakizuna sartu al izateko, Españia'ko Errepublikea'ren Agintaritza nagusiak emoniko agindua = Decreto del Gobierno Provisional de la República Española dictando normas para que los inquilinos o arrendatarios de fincas rústicas puedan solicitar la revisión de las rentas que consideren abusivas, Bilbo, Bizkai'ko Aldundi Gurena, 1931.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa