www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Bizkaiko Diputazioa eta Lekeitioko udalaren arteko korrespondentzia

(1917)

 

 

Presidencia

de la Diputación Provincial

de Vizcaya

 

Bilbao'n Urrila'ren 2'an 1917'an

 

Lekeitio'ko Udalaren Alkate Jaunari.

 

        Agur jaunoi: Diputaziñuari udal-erroldak edo [erri]ko kontuak, bidaldu eztautsoezanen errijen ixenak eskatu dod[az] eta ixen orren artian zubena, atsekabez ikusi dot. Agiri d[anez] 1909garren urtetik arrazkero erri orrek eztau erroldarik bidal[du.]

        Ain luzaro bidaldu barik egotiak, Udal orren entzute o[nari] zerbait kalte egin leio, eta norbaitek uste ixan lei (neuk [uste] eztodan-arren) Udal orren menpekoen ardurabakokeriz edo-dala.

        Alan ba, erri orrek ardurabakoren usañik-edo euki eztai[zan] eta Udal orreri bere entzute onik eratsi eztakijon, ainbat a[rinen] bidaldu egidazuz errolda orrek.

        Agindu

Urrutia tar Koldobika

 

 

Non: Lekeitioko Udal Artxiboa. «Irargi-Centro de Patrimonio Documental de Euskadi»ko datu basean («Badator», www.irargi.org) hartutako erreferentzia zehatz honekin agertzen da: «Archivo Municipal de Lekeitio. Fondo Municipal. Subfondos siglos XIX - 1ª mitad XX. Hacienda. Intervención. Presupuestos. Expedientes de presupuestos extraordinarios. 01465/03. 203 orrialdea».

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa