Ondarroako bandoa tabernak ixteko orduaz
(1931)
José María Solabarrieta y Marcuerquiaga,
Ondarruako Endore edo Alkate lez, bertako
biztanlie adierazoten doutze.
Izanik erri-buru baten lenengo biarretakua, beguiratu eta zaindutia errijaren baketasuna, batez be, gaueko orduetan (atzeden orduak) eta ikuzirik gueijenez izkambilla eta zaratak urteten dabela, edarijak zaldu oi diran lekuetatik, erriko arau'ak gogoraturik eta udalaren baimenagaz erabagi doten
AGUINDUA
Lenengoa. Ardandegui, gozotegui eta bezte onen antzeko zaloki guztiak itxi bearko dira gabeko amaiketan.
Bigarrena. Akeitetxe, jantoki edo (restaurants) itxi biarko dira gabeko hamaika terdijetan.
Irugarrena. Lenengo eta bigarren aguinduak diñoenetik, igande, jai eta erriko erromeri egunetan ordu erdi gueruago itxiko dira (gabeko amabijetan).
Laugarrena. Aguindu oneik biardiran lez, zaindu eta bete diran ikuzteko, erriko gauzañak arduratuko dira, eta euren aguinduari bihar dan lez erantzuten eztautzoen guetijak, gogor zigortuko dira.
Bosgarrena. Izentau diran zaloki edo tokijetan ezer zaltzen badabe itxiteko aldija edo ordua igarota, Endoreak zigorrik andijena ezarriko deutze zaltzalliei.
Seigarrena. Baita be izentau diran zaloki edo dendetan, izetariko izkambillarik edo zaratarik, burruka edo bihar eztan jazokunderik izaten bada eta denderuak, aimbat lazterren jakiñerazoten ezpadautzo eguikai-aguintarijari, gogor zigortuko dira gustijak, bai dendarija eta bai zaratatzalliak.
Zazpigarrena. Uzte ez dalez, aguinduoneik, auzten badauz iñok, itzez nai egitez, eta batez be Endoreari, baita bere ordezkarijeri, eta gañera bigarrenez, da ezkutalekubat arturik, izanik oben aztuna ipiñiko da Epaikarijen aguindupian, bere zigorkadatzat eta beztien zintzotasunerako.
Gogoraturik, zelako zendotazuna eta zentzotasuna daben bertako biztanliak uzte dot, ontzat artuko dabezela aguindu oneik, zainduteko erri onen izen ona eta ozua.
Ondarruan, 1931 ko Orrillaren 23 an
Endorea,
J. M. Solabarrieta
Imp. Moderna -Ondarroa.
Non: José María Solabarrieta y Marcuerquiaga, Ondarruako Endore edo Alkate lez..., Ondarroa, Imp. Moderna, 1931; EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 436-437 or.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|