www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUKRISTOREN EBANJELIO SANTUBA
SAN MATEOREN ERARA

 

 

LELENGO KAPITULUBA

 

Jesukristoren jatorrija aragijaren aldetik. Aingerubak agertuten deutsa Joseri zelan izan zan Jesus sortuba Marija Ama donzelliaren sabelian. Jesusen jaijotzia.

 

        1. Jesukristoren Dabiden semiaren, Abrahamen semiaren jatorrijaren liburuba.

        2. Abrahamgandik izan zan sortuba Isaak. Eta Isaakgandik izan zan sortuba Jakob. Eta Jakobgandik izan ziran sortubak Judas, ta bere anaijaak.

        3. Eta Judasgandik izan ziran sortubak Fares eta Zara Tamargan. Eta Faresgandik izan zan sortuba Esron. Eta Esrongandik izan zan sortuba Aram.

        4. Eta Aramgandik izan zan sortuba Aminadab. Eta Aminadabgandik izan zan sortuba Naason. Eta Naasongandik izan zan sortuba Salmon.

        5. Eta Salmongandik izan zan sortuba Booz Bahabgan. Eta Boozgandik izan zan sortuba Obed Rutgan. Eta Obedgandik izan zan sortuba Jese. Eta Jesegandik izan zan sortuba Dabid erregia.

        6. Eta Dabid erregiagandik izan zan sortuba Salomon aregan Briasena izan zanagan.

        7. Eta Salomongandik izan zan sortuba Roboam. Eta Roboamgandik izan zan sortuba Abias. Eta Abiasgandik izan zan sortuba Asa.

        8. Eta Asagandik izan zan sortuba Josafat. Eta Josafatgandik izan zan sortuba Joram. Eta Joramgandik izan zan sortuba Ozias.

        9. Eta Oziasgandik izan zan sortuba Joatam. Eta Joatamgandik izan zan sortuba Akaz. Eta Akazgandik izan zan sortuba Ezekias.

        10. Eta Ezekiasgandik izan zan sortuba Manases. Eta Manasesgandik izan zan sortuba Amon. Eta Amongandik izan zan sortuba Josias.

        11. Eta Josiasgandik izan ziran sortubak Jekonias ta bere anaijaak Babilonijara Judatarrak eruanak izan ziran denporan.

        12. Eta Babilonijara eruanak izan ziran ezkero, Jekoniasgandik izan zan sortuba Salatiel. Eta Salatielgandik izan zan sortuba Zorobabel.

        13. Eta Zorobabelgandik izan zan sortuba Abiud. Eta Abiudgandik izan zan sortuba Eliazim. Eta Eliazimgandik izan zan sortuba Azor.

        14. Eta Azorgandik izan zan sortuba Sadok. Eta Sadokgandik izan zan sortuba Akim. Eta Akimgandik izan zan sortuba Eliud.

        15. Eta Eliudgandik izan zan sortuba Eleazar. Eta Eleazargandik izan zan sortuba Matan. Eta Matangandik izan zan sortuba Jakob.

        16. Eta Jakobgandik izan zan sortuba Jose, Marijaren senarra, zeñegandik (Marijagandik) jaijo zan Jesus, Kristo deritxana.

        17. Eta alan Abrahamgandik Dabidrañoko gizaldi guztijak, amalau gizaldi: eta Dabidgandik Judatarrak Babilonijara eruanak izan ziran denporaraño, amalau gizaldi: eta Babilonijara eruanak izan ziranetik Kristoraño amalau gizaldi.

        18. Eta Kristoren sorreria onelan izan zan: Eguala ezkontzako berbia emonda bere ama Marija Josegaz, alkarganatu baño lenago, aurkitu zan sabelian ebala Espiritu Santubagandik.

        19. Eta Jose bere senarrak, zan legez justuba, ta ez eban legez nai desondrau, gura izan eban ixillik itxi.

        20. Eta eguala bera gogoraziño oneetan, orra nun Jaunaren Aingeruba agertu jakon berari amesetan, zirautzala: Jose Dabiden semia, ez zaite bildur izan artuten Marija zeure emaztia: zerren beragan jaijo dana, Espiritu Santubarena da.

        21. Eta egingo dau semia, eta deituko deutsazu bere izena Jesus: zerren berak salbauko dau bere errija euren pekatubetatik.

        22. Eta au guztijau izan zan egiña betia izan zedin Jaunak bere Igarliaz esan izan ebana, ziñuala:

        23. Orra donzelliak sabelian eukiko dau, eta egingo dau semia: eta deituko deutse bere izena Emmanuel, zeñek esan gura daben Gugaz Jaungoikua.

        24. Eta jagirik Jose lotatik, egin eban agindu eutsan legez Jaunaren Aingerubak, eta artu eban bere emaztia.

        25. Eta ez eban bera ezagututen egin eban artian bere seme lelensortuba: eta deitu eutsan bere izena Jesus.

 

 

BIGARREN KAPITULUBA

 

Maguak datoz eguzkijaren urteeratik Belena: adoretan dabe Jauna: eta eskintzen deutsez oparijak. Herodesen gogortasuna ill eragitian Belenen eta alberri guztijetan urte biz beerako ume guztijak. Kristoren igestia Ejiptora: bere biurreria Israelgo errira.

 

        1. Jaijo zanian bada Jesus Belen Judakuan Herodes erregiaren egunetan, orra nun Maguak Eguzkijaren urteeratik etorri ziran Jerusalema,

        2. Ziñuela: Nun da Judeguben errege jaijo dana? Zerren ikusi dogu bere izarra Eguzkijaren urteeran, eta gatoz bera adoretara.

        3. Eta entzunik Herodes erregiak, ikaratu zan, eta Jerusalem guztija beragaz.

        4. Eta baturik Sazerdoteen nagusi guztijak, eta erriko Eskribaak, itanduten eutsen, nun jaijoko ete zan Kristo.

        5. Eta eurak esan eutsen: Belen Judakuan: zerren onelan dago eskribidurik Igarliaren bitartez.

        6. Eta zu Belen Judako errija, ezelan bere ez zara txikijena Judako nagusijen artian: zerren zugandik urtengo dau, Israelgo neure errija zuzenduko daben gijarijak.

        7. Orduban Herodesek, ixillik deiturik Maguai, arduraz jakin eban eurakgandik, ze denporatan agertu jaken izarra.

        8. Eta bialdurik eurak Belena esan eutsen: Zuaze, eta itandu egizube arduraz señagaitik: eta aurkitu dagizubenian, adierazo egidazube, neuk bere etorrita adorau dagidan.

        9. Eurak, entzunik erregeri juan ziran. Eta orra nun Eguzkijaren urteeran ikusi eben izarra, joian euren aurretik, ariketa eldurik seña eguan lekubaren ganera, gelditu zan artian.

        10. Eta ikusi ebenian izarra, poztu ziran poz guztiz andi bategaz.

        11. Eta sarturik etxian, aurkitu eben seña bere ama Marijagaz, eta auzpazturik adorau eben: eta idigirik euren utxaak, eskiñi eutsezan oparijak, urria, intzentzua, ta mirria.

        12. Eta arturik erantzueria lotan, ez biurtuteko Herodesgana, beste bide batetik biurtu ziran euren errira.

        13. Eurak juan ezkero, orra nun Jaunaren Aingeruba agertu jakon lotan Joseri, ta esan eutsan: Jagi zaite, eta artu egizu umia, eta bere ama, eta iges egizu Ejiptora, eta egon zaite an neuk esan dagizudan artian. Zerren jazoko da Herodesek billatutia umia bera galduteko.

        14. Jagirik bera artu eban umia, ta bere ama gabaz, eta aldendu zan Ejiptora.

        15. Eta an egon zan Herodes ill zan artian: bete zedin Jaunak esan ebana Igarliaren bitartez, zeñek diñuan: Ejiptotik deitu neutsan neure semiari.

        16. Orduban Herodesek, ikusirik Maguak burlauba izan zala, artu eban aserre andi bat, eta bialdurik ill eragin zituzan, Belenen ta bere alberri guztijetan egozan ume guztijak urte bitik beerakuak, Maguak gandik jakin eban denporiaren erara.

        17. Orduban bete zan, esan zana Jeremias Igarliaren bitartez, zeñek diñuan:

        18. Boza izan zan entzuna Raman, negarra, ta ulu andijak: Rakel negarrez bere semiak gaitik, eta ez eban izan nai gozatuba, zerren ez diran.

        19. Eta ill ezkero Herodes, orra nun Jaunaren Aingeruba agertu jakon lotan Joseri Ejipton,

        20. Zirautsala: Jagi zaite, eta artu egizu umia ta bere ama, eta zuaz Israelgo errira, zerren illak dira, billatuten ebenak umiaren arimia.

        21. Bera jagirik artu eban umia ta bere ama, eta etorri zan Israelgo errira.

        22. Eta entzunik Arkelaok agintetan ebala Judean Herodes bere aitaren lekuban, bildur izan zan ara juaten: eta izanik adierazua lotan, aldendu zan Galileako errijetara.

        23. Eta etorririk bizi izan zan Nazaret deritxan uri baten: betia izan zedin Igarlen bitartez esana izan zana: Nazareua izango dala deituba.

 

 

IRUGARREN KAPITULUBA

 

San Juan Bautistiak, Jesukristoren Bideaurrekuak, prediketan dau penitenzija eremuban, Igarlaak aurrez adierazo eben legez. Agiraka egiten deutse Fariseuai ta Sadduzeuai. Batiatuten dau Kristo, zeñen ganera jatziten dan Espiritu Santuba; eta entzuten da zerutik Aitaren boza.

 

        1. Eta egun areetan etorri zan Juan Bautistia prediketan ebala Judeako eremuban,

        2. Eta ziñuala: Penitenzija egizube: zerren urreratu da zerubetako erreinuba.

        3. Bada au da izan zana esana Isaias Igarliaren bitartez esaten ebala: Eremuban diadar egiten dabenaren boza: Prestau egizube Jaunaren bidia: zuzenak egizubez bere bide ziorrak.

        4. Eta Juanek berak eukan ganbeluben ulezko soñekua, eta narruzko ugala bere gerrijan: eta bere janarija ziran langostaak, eta basaeztija.

        5. Orduban urteten eban beragana Jerusalemek, eta Judea guztijak, eta Jordan inguruko erri guztijak.

        6. Eta batiatubak ziran aren eskuz Jordanen konfesaurik euren pekatubak.

        7. Eta ikusirik Fariseo ta Sadduzeo asko etozala bere bautismura, esan eutsen: Ziraunen kastia, nok erakutsi deutsube iges egiten etorriko dan aserretik?

        8. Egizube bada penitenzijaren diñako frutuba.

        9. Eta ez egizube nai esan zeuben barruban: Abraham aita daukagu. Zerren dirautsubet, altsuba dala Jaungoikua arri oneetatik jasoteko semiak Abrahami.

        10. Zerren onezkero imiñirik dago azkoria zugatzen sustraijan. Bada frutu ona egiten ez daben zugatz guztija, izango da ebagija ta sutara botia.

        11. Nik egijaz batiatuten zaitubedaz urian penitenzijarako: baña nire ondorik etorriko dana, ni baño senduagua da, zeñen oñetakuak eruateko diña ez naz ni: berak batiatuko zaitube Espiritu Santuban ta suban.

        12. Eskuban dauka bere sardia: eta garbituko dau ondo bere larriñia: eta batuko dau bere garija garitegijan, eta erreko ditu lastuak suban amatau ezingo danagan.

        13. Orduban etorri zan Jesus Galileatik Jordana Juangana, onek batiatuba izateko.

        14. Baña Juanek eragozten eutsan, esanaz: Nik izan biar dot zuk batiatuba, eta zu zatoz nigana?

        15. Eta erantzunik Jesusek esan eutsan: Itxi egizu orain: zerren onelan jaoku guri betetia zuzentasun guztija. Orduban itxi eutsan.

        16. Eta batiatuba izanik Jesus, beriala igon eban uretik. Eta orra nun idigi jakozan zerubak: eta ikusi eban Jaungoikuaren espirituba jatziten zala usua legez, eta etorrela bere ganera.

        17. Eta orra emen boza zerubetatik ziñuana: Au da nire seme maitia, zeñegan daukadan neure atsegin guztija.

 

 

LAUGARREN KAPITULUBA

 

Kristo aldenduten da eremura batiatuba izan ezkero; eta baru egiñik berrogei egunetan eta berrogei gautan, goituten ditu demonioaren esetsijak. Entzunik imiñi ebela presondegijan Bautistia, alde egiten dau Kafarnauma, eta emoten deutsa asieria predikaziñoiari. Deituten deutsa Pedrori, Andresi, Santiagori, eta Juani. Adierazoten deutse Ebanjelijua Galileatarrai; eta osatuten ditu makiña bat geixo mueta.

 

        1. Orduban Jesus eruana izan zan espiritubak eremura, diabruak tentauba izan zedin.

        2. Eta baru eginik berrogei egunetan, eta berrogei gautan, gero gose izan zan.

        3. Eta eldurik beragana tentalarija esan eutsan: Baldin bazara Jaungoikuaren semia, esan egizu arri oneek ogi biurtu ditezela.

        4. Berak erantzun ta esan eutsan: Eskribidurik dago: Ez da bizi gizona ogi bakarraz, ezpada Jaungoikuaren aotik urteten daben berba guztijaz.

        5. Orduban artu ta eruan eban diabruak uri santura, eta imiñi eban elexako galjurrian (sic).

        6. Eta esan eutsan: Baldin bazara Jaungoikuaren semia, bota zaite beera. Zerren eskribidurik dago: Agindu eutsela bere Aingerubai zugaitik, eta eskubetan artuko zaitube estropezu egin ez dagizun arrijan zeure oñagaz.

        7. Jesusek esan eutsan: Baitabere eskribidurik dago: Ez dozu tentauko zeure Jaun Jaungoikua.

        8. Barriro artu eban diabruak ta eruan eban mendi guztiz altu batera: eta erakutsi eutsazan munduko erreñu guztijak, eta euren glorija,

        9. Eta esan eutsan: Oneek guztijok zeuri emongo deutsudaz, baldin auzpazturik adoretan banozu.

        10. Orduban esan eutsan Jesusek: Juadi Satanas: zerren eskribidurik jagok: Zeure Jaun Jaungoikua adorauko dozu, eta bera bakarrik serbiuko dozu.

        11. Orduban itxi eutsan diabruak, eta orra nun Aingerubak eldu ziran, ta serbietan eben.

        12. Eta entzunik Jesusek Juan eguala presondegijan, aldendu zan Galileara.

        13. Eta itxirik Nazaretko urija, etorri zan, ta bizi izan zan Kafarnaum itxasbazterrekuan, Zabulon ta Neptaliren mugetan.

        14. Betia izan zedin Isaias Igarliak esan ebana:

        15. Zabulongo errija ta Neptaliko errija, itxasorako bidia Jordango beste aldian Galilea jentillena.

        16. Illuntasunetan jarririk eguan errijak, ikusi eban argi andi bat, eta jarririk egozanai erijotziaren kerizako lurrian, argija jaijo jaken.

        17. Ordutik asi zan Jesus prediketan ta esaten: Penitenzija egizube: zerren urreratu da zerubetako erreiñuba.

        18. Eta ebillela Jesus Galileako itxasuaren urrian, ikusi zituzan anaija bi, Simon, Pedro deritxana, eta Andres bere anaijia, botaten saria itxasuan (zerren ziran arraintzallaak).

        19. Eta esan eutsen: Erdube neure ondorik, eta egingo dot zeubek izan zaitezela gizonen arraintzallaak.

        20. Eta eurak beriala itxirik sariak jarraitu eutsen.

        21. Eta juanik aurrerago andik, ikusi zituzan beste anaija bi, Santiago Zebedeorena, eta Juan bere anaijia txalupan Zebedeo euren aitagaz, ziardubela adabetan euren sariak: eta deitu eutsen.

        22. Eta eurak bertatik itxirik sariak eta aita, jarraitu eutsen.

        23. Eta inguratuten eban Jesusek Galilea guztija, erakusten ebala euren Sinagogetan, eta prediketan ebala erreiñuko ebanjelijua, eta osatuten ebala gatx guztija, ta geiso guztija errijan.

        24. Eta zabaldu zan bere entzutia Siria guztitik, eta ekarri eutsezan txarto egozan guztijak, gatx ta oñazen batzubekaz artubak, eta demonioak eukezanak, eta alditsubak, eta perlesijadunak, eta osatu zituzan.

        25. Eta jarraitu eutsen jente aldra askok Galileatik, eta Dekapolistik, eta Jerusalemdik, eta Judeatik, eta Jordanez beste aldetik.

 

 

BOSTGARREN KAPITULUBA

 

Zortzi zorijontasunak. Deituten deutse Jaunak Apostolubai gatza ta argija, erakusten eutsela zelakuak izan biar eben euren lanak. Jaungoikuaren legia da gatza ta argija, zeñegaz gura daben gazitu ta argitu dagijela munduba, adierazorik, ez dala etorri desegitera, ezpada bete ta osotutera: eta onetarako asiten da azaldetan bere zati nagusijetatik.

 

        1. Eta ikusirik Jesusek jente aldraak, igon eban mendira, eta jarri ezkero, urreratu ziran beragana bere ikaslaak.

        2. Eta idigirik bere aüa, irakasten eutsen, ziñuala:

        3. Zorijonekuak espirituz pobriak, zerren eurena da zerubetako erreiñuba.

        4. Zorijonekuak otsanak, zerren eurak menpetuko dabe lurra.

        5. Zorijonekuak negar egiten dabenak, zerren eurak izango dira poztubak.

        6. Zorijonekuak zuzentasunaren gosia ta egarrija daukenak, zerren eurak izango dira asiak.

        7. Zorijonekuak errukiorrak, zerren eurak jaritxiko dabe errukija.

        8. Zorijonekuak bijotz garbikuak, zerren eurak ikusiko dabe Jaungoikua.

        9. Zorijonekuak baketsubak, zerren izango dira deitubak Jaungoikuaren semiak.

        10. Zorijonekuak igaroten dabenak esetsija zuzentasunagaitik, zerren eurena da zerubetako erreinuba.

        11. Zorijonekuak zare, madarikatuten zaitubezanian, eta esetsiten deutsubenian, eta esaten dabenian txar guztija zubek gaitik, guzurraz, nigaitik:

        12. Poztu eta gozatu zaiteze, zerren zuben sarija ugarija da zerubetan. Bada onelan esetsi eutsen Igarlai, zubek baño lenago izan ziranai.

        13. Zubek zare lurreko gatza. Eta baldin gatza gezatuten bada, zegaz izango da gazituba? Ez dau balijo ezetarako geijago, ezpada izateko botia kanpora, eta gizonak ostikopetuteko.

        14. Zubek zare munduko argija. Ezin izan leiteke ezkutauba mendijaren ganian imiñirik daguan urija.

        15. Ez dabe bere ixiotuten argija, iminteko imillaunaren azpijan, ezpada kandeleruaren ganian, argi egin dagijuen etxian dagozan guztijai.

        16. Onelan argi egin begi zuben argijak gizonen aurrian, ikusi dagijezan zuben egite onak, eta alabau dagijen zuben aita, zerubetan daguana.

        17. Ez egizube uste izan, etorri nazala indargatutera legia, edo Igarlaak: ez naz etorri indargatutera, ezpada betetara.

        18. Zerren egijaz dirautsubet, igaro artian zeruba ta lurra, jota bat, ez izpi bat ez dala igaroko legetik, guztija egin artian.

        19. Orregaitik ausiten dabena agindu guztiz txiki oneetatik bat, eta erakusten deutsena alan gizonai, guztiz txikija izango da deituba zerubetako erreinuban: baña egiten dabena ta erakusten dabena, au andija izango da deituba zerubetako erreinuban.

        20. Zerren dirautsubet, ez bada ugarijagua zuben zuzentasuna Eskribaena ta Faresijuena baño, ez zare sartuko zerubetako erreinuban.

        21. Entzun zenduben esan jakela antxiñakuai: Ez dozu ilgo, eta ilten dabena izango da auziepalliaren erabagijaren errudun.

        22. Baña nik dirautsubet bere anaijiagaz aserratuten dan guztija, izango da auziepalliaren erabagijaren errudun. Eta esaten deutsana bere anaijiari raka, izango da batzarraren errudun. Eta esaten deutsana, erua: izango da suzko lekubaren errudun.

        23. Baldin bada badiarduzu eskintzen zeure oparija altaran, eta an gomutauko balitxatzu zeure anaijiak daukala zerbait zeure gatxian:

        24. Itxi egizu an zeure oparija altariaren aurrian, eta zuaz lenago baketutera zeure anaijiagaz: eta orduban etorririk eskiñiko dozu zeure oparija.

        25. Oben egijozu zeure arerijuari laster zagozanian bidian beragaz: imiñi ez zagizan arerijuak auziepalliaren mendian, eta auziepalliak imiñi ez zagizan borrerubaren mendian: eta izan zaitian presondegijan sartuba.

        26. Egijaz dirautsut, ez dozula urtengo andik, biurtu dagizun artian azkenengo zurikua.

        27. Entzun zenduben esan jakela antxiñakuai: Ez dozu aragizko pekaturik egingo besteren emaztiagaz.

        28. Bada nik dirautsubet: begiratuten deutsan guztijak emakumiari, bere gurari txarragaz, aragizko pekatuba egin dau beragaz bere bijotzian.

        29. Eta baldin zeure eskumako begijak pekatuban jausi eragin nai badeutsu, atera egizu eta bota egizu zeugandik: zerren oba dozu galdu dedilla zeure zentzunetatik bat, zeure gorputz guztija botia izan baño infernura.

        30. Eta baldin zeure eskumako eskubak pekatuban jausi eragin nai badeutsu, ebagi egizu, eta bota egizu zeugandik: zerren oba dozu galdu dedilla zeure zentzunetatik bat, zeure gorputz guztija juatia baño infernura.

        31. Baitabere esan zan: Bere emaztia itxiten daben edozeñek, emon begijo itxijaren agirija.

        32. Baña nik dirautsubet: Bere emaztia itxiten daben guztijak, ez izanik aragizko pekatubagaitik, eragiten deutsa aragizko pekatuba: eta artuten dabenak itxija, egiten dau aragizko pekatuba.

        33. Onezaz ganera entzun zenduben esan jakela antxiñakuai: Ez dozu guzurragaz juramenturik egingo: eta beteko deutsazuz Jaunari zeure juramentubak.

        34. Baña nik dirautsubet, ezelan bere ez egiteko juramenturik, ez zeruba gaitik, Jaungoikuaren jarlekuba dalako.

        35. Ez lurragaitik, dalako bere oñen aulkija: ez Jerusalemgaitik, dalako errege andijaren urija.

        36. Ez egizu bere juramenturik egin zeure burubagaitik, zerren ezin ziñaike egin ule bat zurija edo baltza.

        37. Izan bedi bada zuben berbetia, bai, bai; ez, ez: zerren oneek baño ugarijago dana, txarretik datorrena da.

        38. Entzun zenduben esan zala: Begija begijagaitik, ta agiña agiñagaitik.

        39. Baña nik dirautsubet ez jarkiteko txarrari: ezpada baldin iñok joten bazaitu zeure eskumako matrallan, emon egijozu bestia bere.

        40. Eta auzitan imiñi gura zaituzanari, eta zeure tunikia artu, itxi egijozu kapia bere.

        41. Eta iñok bazaruaz kargaurik milla pausutan, zuaz beragaz beste millatan.

        42. Emon egijozu eskatuten deutsunari, eta gura deutsunari eskatu epian, ez egijozu atzia emon.

        43. Entzun dozube esan zala: Maitetuko dozu zeure lagun urkua, eta gorroto eukiko deutsazu zeure arerijuari.

        44. Baña nik dirautsubet: Maitetu egizubez zeuben arerijuak, egijezube on gorroto deutsubenai: eta erregutu egizube esesten deutsubenak gaitik, eta guzur andijak asmetan deutsubezanak gaitik:

        45. Izan zaitezen zeuben Aita, zerubetan daguanaren semiak: zeñek bere eguzkijari jaijo eragiten deutsan onen, ta txarren ganera: eta eurija egiten dau onen eta txarren ganera.

        46. Zerren baldin maitetuten badituzube maite zaitubenak, ze sari eukiko dozube? Ez al dabe egiten au publikanuak bere?

        47. Eta agur egiten badeutsazube zeuben anaijai bakarrik, zer geijago egiten dozube? Ez al dabe au egiten jentillak bere?

        48. Izan zaiteze bada zeubek guztiz onak, alan zelan zeuben Aita zerukua bere dan guztiz ona.

 

 

SEIGARREN KAPITULUBA

 

Ze modutan egin biar dan limosnia. Erregubaren ta barubaren ganian. Ez dirala batu biar ondasunak lurrian, ezpada zeruban: ezin izan giñaitekezala ugazaba biren otsein. Ez gaitezala geijegi larritu jatekua ta jantzitekua gaitik, geure Aita zerukuak daukalako artuta bere ganian ardura au.

 

        1. Begiratu egizube ez dagizubela egin zeuben zuzentasuna gizonen aurrian, eurak ikusi zagijezan: bestelan saririk ez dozube eukiko zeuben Aita zerubetan daguanagan.

        2. Egiten dozunian bada limosnia, ez egizu tronpetia jo eragin zeure aurrian hipokritaak egiten daben legez sinagogetan ta auzotegijetan, gizonak ondrau dagijezan. Egijaz dirautsubet, artu eben euren sarija.

        3. Baña zuk egiten dozunian limosnia, ez begi jakin zure ezkerrak, zer egiten daben zure eskumiak:

        4. Izan dedin zure limosnia ezkutuban, eta zure Aita dakusanak ezkutuban, biurtuko deutsu.

        5. Eta erregu egiten dozubenian, ez zare izango hipokritaak legez, zeintzubek nai oi daben erregu egitia zutunik sinagogetan, ta kaleetako kantoietan, gizonak ikusi dagijezan: egijaz dirautsubet, artu eben euren sarija.

        6. Baña zuk erregu egiten dozunian, sartu zaite zeure gelaan, eta itxirik atia, erregutu egijozu zeure Aitari ezkutuban, eta zure Aita dakusanak ezkutuban, biurtuko deutsu.

        7. Eta erregubak egiten diarduzubenian, ez eikezube berba asko egin, jentillak legez. Zerren uste dabe berba asko egiñaz entzunak izango dirala.

        8. Ez zaitekeze bada eurai iruditu. Zerren badaki zuben Aitak, zeren premiñia daukazuben, eskatu baño lenago berari.

        9. Onelan bada zubek erregutuko dozube: Aita guria, zerubetan zagozana: santifikadu bedi zure izena.

        10. Betor gugana zure erreiñuba. Egin bedi zure borondatia, zelan zeruban, alan lurrian.

        11. Geure ogi izatezganetikua emon egiguzu gaur.

        12. Eta parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parketan deutseguzan legez.

        13. Eta ez egiguzu itxi jausten tentaziñoian. Baña libradu gagizuz gatxetik. Alan izan dedilla.

        14. Zerren parkatuten badeutsezubez gizonai euren pekatubak, parkatuko deutsubez zeubei bere zeuben Aita zerukuak zeuben pekatubak.

        15. Baña baldin ez badeutsazubez parkatuten gizonai: zeuben Aitak bere ez deutsubez parkatuko zeuben pekatubak.

        16. Eta baru egiten dozubenian, ez zaiteze egon triste hipokritaak legez. Zerren itxusituten ditube euren arpegijak, ikusi eragiteko gizonai baru egiten dabela. Egijaz dirautsubet, artu ebela euren sarija.

        17. Barriz zuk baru egiten dozunian, untau egizu zeure buruba, eta zeure arpegija garbitu egizu.

        18. Ez agertuteko gizonai baru egiten dozula, ezpada zeure Aita daguanari ezkutuban: eta zeure Aita ikusten dabenak ezkutuban, biurtuko deutsu.

        19. Ez egizubez batu ondasunak zeubentzat lurrian: nun ugarrak, eta sitsak desegiten ditubezan: eta nun lapurrak ateraten ditubezan lurpetik, eta ostuten ditubezan.

        20. Ezpada batu egizubez zeubentzat ondasunak zeruban: nun ez ugarrak, ez sitsak desegiten ditubezan: eta nun lapurrak ez ditubezan ateraten lurpetik, ez ostuten.

        21. Zerren nun daguan zure tesorua, an dago bere zure bijotza.

        22. Zure gorputzaren argija da zure begija. Zure begija baldin balitz tolesbagia: zure gorputz guztija izango da argitsua.

        23. Baña baldin zure begija balitz dongia: zure gorputz guztija illuna izango da. Bada baldin zugan daguan argija, illuntasunak badira: illuntasunak eurak zein andijak izango dira?

        24. Iñok ezin leikez serbiu Jaun bi: zerren edo batari gorroto izango deutsa, eta bestia maitetuko dau: edo bata sufriuko dau, ta bestia desprezijau. Ezin ziñaijez serbiu Jaungoikua ta aberastasunak.

        25. Orregaitik dirautsubet, ez zaitezela izan arazutsubak zeuben arimiarentzat zer jango dozuben, ez zeuben gorputzarentzat, zer jantziko dozuben. Ez al da arimia janarija baño geijago: eta gorputza soñekua baño geijago?

        26. Begiratu egijezube zeruko egaztijai, zelan ez daben ereiten, ez ebagiten, ez galtegijetan pillatuten, eta zuben Aita zerukuak emoten deutse janarija. Ez al zare zubek areek baño askozaz geijago?

        27. Zubetariko zeñek asmaziñoiakaz iraatzi leikijo bere luzetasunari beso bat?

        28. Eta jantzijagaitik zergaitik zagoze arazuz? Gogoratu egizubez kanpoko lirijuak zelan aziten diran: ez dabe biarrik egiten, ez iruten.

        29. Bada nik dirautsubet, ez da Salomon bere, bere glorija guztijan izan zala estalduba oneetariko bat legez.

        30. Bada baldin kanpoko bedarra, gaur dana ta bijar dana labara botia, Jaungoikuak alan jantziten badau, zenbat geijago zubeek, fede gitxikuak?

        31. Ez zaiteze bada estuturik egon, diñozubela: Zer jango dogu, edo zer edango dogu, edo zegaz estalduko gara?

        32. Zerren oneek guztijok jentillak billatuten ditube. Zerren badaki zuben Aitak, oneen guztijoen premiñia daukazubela.

        33. Billatu bada lelengo Jaungoikuaren erreiñuba, eta bere zuzentasuna: eta oneek guztijok izango jatsubez iratzijak.

        34. Ez zaiteze bada egon bijarko kezkaz. Zerren bijarko egunak izango dau bere beretzat arduria. Asko da egunarentzat bere arazuba.

 

 

ZAZPIGARREN KAPITULUBA

 

Badarraiko Jaunak bere irakatzijari eragotzirik juzgu ariñak, eta esanaz, ez jakezala emon biar txakurrai gauza santubak. Igituten gaitu erregura, eta egitera geure lagun urkuagaz, geugaz egitia nai doguna. Diño estuba dala atia, zeñetatik sartuten dan bizitzara; eta zelan ezagutuko dogun, zeintzuk diran Igarla guzurrezkuak ta zeintzuk egijazkuak: zein dan arbola ona ta zein txarra. Etxe bat egiten diarduan gizon baten irudija, bardinduteko Jaunaren irakatsija entzuten daguanagaz.

 

        1. Ez egizube iñor juzgau, izan ez zaitezen juzgaubak.

        2. Bada zeubek juzgetan dozuben juzgubagaz izango zare juzgaubak: eta zeubek neurtuten dozuben neurrijagaz, izango zare ostera neurtubak.

        3. Zergaitik bada ikusten dozu samarra zeure anaijiaren begijan: eta abia zeure begijan ez dozu ikusten?

        4. Edo zelan esaten deutsazu zeure anaijiari: Itxi aterako dot samarra zeure begitik: eta orra nun abe bat daguan zeure begijan.

        5. Hipokritia, bota egizu lelengo abia zeure begitik, eta orduban ikusiko dozu botateko samarra zeure anaijiaren begitik.

        6. Ez egijozube emon santuba txakurrai, eta ez egizubez bota zeuben perlaak txarrijen aurrian: zapaldu ez dagijezan euren oñakaz, eta biurturik zeubekgana zatitu ez zagijezan.

        7. Eskatu egizube ta emongo jatsube: billatu egizube ta aurkituko dozube: jo egizube, ta idigiko jatsube.

        8. Zerren eskatuten daben guztijak, artuten dau: eta billatuten dabenak, aurkituten dau: eta joten dabenari,idigiko jako.

        9. Edo zubetatik zein da gizona, zeñi baldin eskatuko baleutsa bere semiak ogija, emongo deutsana arrija?

        10. Edo baldin arraina eskatuko baleutsa, emongo al deutsa sierpia?

        11. Bada baldin zubek, izanik gaistuak, badakizube emokai onak emoten zeuben semiai, zenbat geijago zuben Aita zerubetan daguanak, emongo deutsez gauza onak, eskatuten deutsezanai?

        12. Eta alan gizonak zeubei egitia nai dozuben guztija, zeubek bere egijezube eurai. Zerren au da legia ta Igarlaak.

        13. Sartu zaiteze ate estutik: zerren zabala da atia ta nasaija bidia, daruana galdumendira, eta asko dira sartuten diranak beratatik.

        14. Ze estuba da atia, eta ze bedarra bidia, daruana bizitzara: eta gitxi dira aurkituten dabenak!

        15. Gorde zaiteze Igarla paltzuetatik, datozanetatik zubek gana ardijen jantzijakaz, eta barruban dira otso lapurretagillaak.

        16. Euren frutubetatik ezagutuko dituzube. Arantzetatik artuten al ditube maatsak, edo sasijetatik pikuak?

        17. Alan arbola on guztijak egiten ditu frutu onak: eta arbola txarrak egiten ditu frutu txarrak.

        18. Ezin leikez arbola onak frutu txarrak egin: ez arbola txarrak frutu onak egin.

        19. Frutu ona egiten ez daben arbola guztija, izango da ebagija, eta sutara botia.

        20. Alan bada euren frutubetatik ezagutuko dituzube.

        21. Ez da sartuko zerubetako erreinuban, Jauna, Jauna, niri esaten deustan guztija: ezpada egiten dabena, nire Aita zerubetan daguanaren borondatia, bera sartuko da zerubetako erreinuban.

        22. Askok esango deuste egun atan: Jauna, Jauna, ez al genduban zure izenian profetizau, eta zure izenian demonioak bota genduzan, eta zure izenian mirari asko egin genduban?

        23. Eta orduban autortuko deutset. Ez zendubedazan iñoz ezagutu: alde egizube nigandik, gaistakerija egiten dozubenak.

        24. Bada nire berba oneek entzuten dituzan guztija, ta egiten dituzana, izango da irudituba gizon jakintsu bati, egin ebanari bere etxia atxaren ganian.

        25. Eta jatzi zan eurija, eta etorri ziran ibaijak, eta putz egin eben axiak, eta esetsi eutsen sendo etxe ari, eta ez zan jausi: zerren eguan eginik atxaren ganian.

        26. Eta nire berba oneek entzuten dituzan guztija, eta egiten ez dituzana, izango da gizon ero baten irudikua, zeñek egin eban bere etxia ondarraren ganian.

        27. Eta jatsi zan eurija, eta etorri ziran ibaijak, eta putz egin eben axiak, eta esetsi eutsen sendo etxe ari, eta jausi zan, eta izan zan bere ondamendija andija.

        28. Eta jazo zan: amaitu ezkero Jesusek berba oneek, miraritu ziran jente aldraak bere irakatsijaren ganian.

        29. Zerren erakusten eutsen eskubidia eukanak legez, eta ez euren Eskriba ta Faresijuak legez.

 

 

ZORTZIGARREN KAPITULUBA

 

Osatuten dau Jesukristok legendun bat, Zenturionen otseiña, San Pedroren amaginarreba, eta beste geixo asko. Ez dau nai artu Eskriba bat, jarraitu gura eutsana, eta aginduten deutsa bere ikasletatik beste bati, jarraitu dagijola atzerapenik baga. Baretuten dau ekatx bat itxasuan, eta osatuten ditu gaizkindun bi Jerasenuen errijan.

 

        1. Eta jatzi ezkero menditik, jarraitu eutsen jente aldra askok.

        2. Eta orra nun legendun bat etorririk, adoretan eban ziñuala: Jauna, baldin gura badozu, garbitu naikezu.

        3. Eta luzaturik Jesusek eskuba, ukutu eutsan, esanaz: Gura dot. Garbiturik gelditu zaite. Eta beriala izan zan garbituba bere legena.

        4. Eta esan eutsan Jesusek: Begira, ez dagijozula esan iñori: ezpada zuaz, erakutsi zakijoz Sazerdotiari, eta eskiñi egizu, Moisesek agindu eban oparija, ezagungarritzat eurai.

        5. Eta sarturik Kafarnaumen eldu zan beragana Zenturion bat, erregututen eutsala,

        6. Eta zirautsala: Jauna, nire otsein bat datza etxian perlesijagaz, eta txarto penaurik.

        7. Eta esan eutsan Jesusek: Neu etorriko naz, ta osatuko dot.

        8. Eta erantzunaz Zenturionak, esan eutsan: Jauna, ez naz ni diña sartu zaitian nire tellatuaren azpijan; baña esan egizu bakarrik berba bat, eta izango da osatuba nire otseiña.

        9. Bada neu bere naz gizon bat besteren mendian naguana, daukadazana neure agindura soldaubak, eta dirautsat oni: Zuaz, eta badua: eta bestiari: Erdu, eta badator: eta neure otseiñari: Egizu au, eta egiten dau.

        10. Entzunik au Jesusek miraritu zan, eta jarraituten eutsenai esan eutsen: Egijaz dirautsubet, ez dot aurkitu fede ain andirik Israelen.

        11. Eta dirautsubet: etorriko dirala asko eguzkijaren Urteeratik, eta Sarreratik, eta jarriko dira Abrahamgaz, eta Isaakgaz, eta Jakobgaz zerubetako erreinuban:

        12. Eta erreinuko semiak izango dira jaurtigijak kanpoko illuntasunetara: an izango da negarra ta agin karraskotsa.

        13. Eta esan eutsan Jesusek Zenturioni: Zuaz, eta sinistu dozun legez, jazo dagizula. Eta osatu zan otseiña ordu atan.

        14. Eta eldurik Jesus Pedroren etxera, ikusi eban bere amagiñarreba etzunik eguala, eta kalenturiagaz:

        15. Eta ukutu eutsan bere eskubari, eta itxi eutsan kalenturiak, eta jagi zan, eta serbietan zituzan.

        16. Eta eldurik arratsaldia, imiñi eutsezan aurrian asko demonioak eukezanak: eta botaten zituzan espiritubak berbiagaz: eta geixorik egozan guztijak osatu zituzan.

        17. Bete zedin esan ebana Isaias Igarliak, esan ebanian: Berak artu zituzan gure gatxak, eta eruan zituzan bere ganian gure miñak.

        18. Baña ikusirik Jesusek jente aldra asko bere inguruban, agindu eban juateko itxasuaren beste aldera.

        19. Eta eldurik beragana Eskriba bat, esan eutsan: Irakaslia, jarraituko deutsut, noranai juan zaitiala.

        20. Eta dirautsa Jesusek: Azerijak kobaüak daukez, eta zeruko egaztijak abijaak: baña gizonaren semiak ez dauka nun buruba etzin.

        21. Eta bere ikasleetatik beste batek esan eutsan: Jauna, itxi egidazu lelengo juaten, eta obituten neure aita.

        22. Baña Jesusek dirautsa: Jarraitu egidazu, eta itxi egijezu illai obituten euren illak.

        23. Eta sarturik bera ontzitxu baten jarraitu eutsen bere ikaslaak.

        24. Eta orra nun ekatx andi bat jagi zan itxasuan, allagiña ze ontzitxuba estalduten eben olatubak, eta bera eguan lotan.

        25. Eta eldu ziran beragana bere ikaslaak, eta iratzartu eben, ziñuela: Jauna, salbau gaizuz, galdubak gara.

        26. Eta dirautse Jesusek: Zeren bildur zare, fede gitxikuak? Orduban jagirik, agindu eutsen axiai, eta itxasuari, eta gelditu zan bare bare.

        27. Eta gizonak miraritu ziran, zinuela: Zelakua da au, axiak eta itxasuak obeiduten deutsen au?

        28. Eta etorririk itxasuaren beste aldetik Jerasenuen errira, urten eutsen bidera bik eukezanak demonioak urteten ebela obijetatik, arrabijaurik guztiz, ain modutan ze iñor ezin igaro zatekian bide atatik.

        29. Eta orra nun diadar egin eben, ziñuela: Zer daukagu guk zugaz, Jesus Jaungoikuaren semia? Etorri zara ona denporia baño lenago gu penetara?

        30. Eta eguan euretatik urrin baga txarri askoren aldra bat jaten ziardubala.

        31. Eta demonioak erregututen eutsen esaten ebela: Baldin botaten bagaituzu emendik, bialdu gagizuz txarrijen aldrara.

        32. Eta esan eutsen: Zuaze. Eta eurak urtenik juan ziran txarrijetara, eta orra nun arin juan zan aldra guztija amillategi batetik itxasora: eta ill ziran uretan.

        33. Eta txarrizañak iges egin eben: eta etorririk urira, esan eben guztija, baita bere demonioak euki zitubezanen jazoeria.

        34. Eta orra nun uri guztijak urten eutsan bidera Jesusi: eta ikusirik bera erregututen eutsen, urten egijala euren mugarrijetatik.

 

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUBA

 

Osatuten dau Jaunak perlesijadun bat. Eskribaen gaiski esatiak. Mateo Publikanuaren deija. Erantzuten deutse Fariseoai guzurrak asmetan eutsezanai. Osatuten dau andra bat odol erijotik. Biztuten dau neskatilla bat, eta argituten ditu itxu bi. Osatuten dau gaiskindun mutu bat, eta egiten ditu beste mirari batzuk. Lanaren ta langillen irudija.

 

        1. Eta igonik ontzitxura, igaro zan itxasbestaldera, eta etorri zan bere urira.

        2. Eta orra nun imiñi eutsen aurrian perlesijadun bat etzunik oian. Eta ikusirik Jesusek euren fedia, esan eutsan perlesijadunari: Itxaron egizu ene semia, parkatuten jatzuz zeure pekatubak.

        3. Eta orra nun Eskribaetatik batzuk esan eben euren artian: Onek gaiski esaten dau Jaungoikuagaitik.

        4. Eta ikusirik Jesusek euren gogoraziñoiak, esan eban: Zergaitik gogoratuten dituzube gauza txarrak zeuben bijotzetan?

        5. Zer da errazago esaten: Parkatuten jatzuz zeure pekatubak: ala esatia: Jagi zaite ta ibilli zaite?

        6. Jakin dagizuben bada, gizonaren Semiak daukala eskubidia lurrian parkatuteko pekatubak, orduban esan eutsan perlesijadunari: Jagi zaite, artu egizu zeure oia, eta zuaz zeure etxera.

        7. Eta jagi zan, ta juan zan bere etxera.

        8. Eta ikusirik au jentiak, bildurtu ziran, eta alabau eben Jaungoikua, emon eutsena alako eskubidia gizonai.

        9. Eta igaroten zala andik Jesus, ikusi eban gizon bat, jarririk eguala alkabalaen maijan, Mateo eritxana. Eta esan eutsan: Jarraitu egidazu. Eta jagirik, jarraitu eutsan.

        10. Eta jazo zan egonik bera maijan jarririk etxian, orra nun publikanu, ta pekatari asko etorririk egozan jarririk Jesusegaz ta bere jarraitzallakaz.

        11. Eta ikusirik Fariseuak, esaten eutsen bere jarraitzallai: Zergaitik zuben Irakasliak jaten dau publikanuakaz, ta pekatarijakaz?

        12. Eta Jesusek entzunik, esan eban: Ez dauke osagilliaren premiñarik osuak, ezpada geixuak.

        13. Juanik bada ikasi egizube zer dan: Errukija gura dot, eta ez oparija: Zerren ez naz etorri deitutera justubai, ezpada pekatarijai.

        14. Orduban eldu ziran beragana Juanen jarraitzallaak, eta esan eutsen: Zergaitik guk eta Fariseoak baru egiten dogu sarritan: eta zure jarraitzallaak ez dabe barurik egiten?

        15. Eta esan eutsen Jesusek: Ezkonbarrijaren semiak negar egin al baleije, ezkonbarrija eurakaz daguan artian? Baña etorriko dira egunak kenduba izango jakena ezkonbarrija, eta orduban baru egingo dabe.

        16. Eta ez deutsa iñok iminten adobazain oijal lodizkua soñeko zarrari: zerren kenduten dau soñekotik bere betetasuna, eta txarrago egiten da urratua.

        17. Ez dabe bere botaten ardao barrija zaragi zarretan. Bestelan urratuten dira zaragijak, eta ardaüa jausten da, eta zaragijak galduten dira. Ezpada ardao barrija zaragi barrijetara botaten dabe, eta bitzubek diraube.

        18. Berak gauza oneek zirautsezan artian, orra nun prinzipe bat etorri zan, eta adoretan eban, esanaz: Jauna, nire alabia oraintxe ill da: baña erdu, imiñi egizu zeure eskuba bere ganian, eta biziko da.

        19. Eta jagirik Jesus, jarraituten eutsan, baitabere bere ikaslaak.

        20. Eta orra nun andra bat, amabi urtian geixorik eguana odol erijuagaz, eldu jakon atzetik, eta ukutu eutsan bere soñekuaren ertzari.

        21. Zerren ziñuan bere artian: Baldin ukututen badeutsat bakarrik bere soñekuari, osatuba izango naz.

        22. Eta Jesus biurturik, eta bera ikusirik, esan eban: Itxaron egizu ene alabia, zeure fediak osatu zaitu. Eta osatuba izan zan andria ordu atatik.

        23. Eta etorri zanian Jesus prinzipiaren etxera, eta ikusi zituzanian txilibiterubak, eta jendedija otska, esaten eban:

        24. Alde egizube: zerren ez dago illik neskatillia, ezpada lotan. Eta burla egiten eutsen.

        25. Eta botia izan zanian jendedija, sartu zan. Eta eldu eutsan bere eskutik. Eta jagi zan neskatillia.

        26. Eta zabaldu zan onen entzutia inguru guzti atatik.

        27. Eta igaroten zala andik Jesus jarraitu eutsen itxu bik, diadarrez, ta ziñuela: Errukitu zaite arren gugaz, Dabiden semia.

        28. Eta eldurik etxera, etorri ziran beragana itxubak. Eta esaten deutse Jesusek: Sinistuten dozube au egin neikezubela? Esaten deutse: Bai, Jauna.

        29. Orduban ukutu eutsen euren begijetan, esanaz: Zeuben fediaren erara izan dakizubela egiña.

        30. Eta idigijak izan ziran euren begijak, eta zematu zituzan Jesusek, esanaz: Begiratu egizube, ez dagijala iñok jakin.

        31. Barriz eurak, urtenik zabaldu eben inguru guzti atan.

        32. Eta urtenik areek, orra nun ekarri eutsen gizon bat mutuba, demonioa eukana.

        33. Eta bota ebanian demonioa, berba egin eban mutubak, eta miraritu ziran jente aldraak, ziñuela: Ez da iñoz ikusi onelako gauzarik Israelen.

        34. Faresijuak barriz ziñuen: Demonioen agintarijaren eskubidiagaz botaten ditu demonioak.

        35. Eta inguratuten zituzan Jesusek uri, ta erri guztijak, erakusten ebala euren Sinagogetan, eta prediketan ebala erreinuko Ebanjelijua, eta osatuten ebala min guztija eta geixo guztija.

        36. Eta ikusirik jente aldraak, errukitu zan eurakaz: zerren egozan kantzaurik, eta etzunik, artzaiñik ez daukeen ardijak legez.

        37. Orduban dirautse bere diszipulubai: Egijaz lan asko dago, eta langilla gitxi.

        38. Erregutu egijozube bada lanaren Jaunari, bialdu dagizala langillaak bere lanera.

 

 

AMARGARREN KAPITULUBA

 

Jesusek deituten deutse amabi Apostolubai. Zelako ikasbidiak emoten deutsezan. Dirautse, ez dala etorri bakia ekartera, ezpada gudia: zelan autortu biar daben bera gizonen aurrian: zelan eruango daben bere kurutzia: eta artuko dabela berari egiña legez, bere amodijoz bestiai egiten jakena.

 

        1. Eta baturik bere amabi diszipulubak, emon eutsen eskubidia espiritu loijen ganian, eurak botateko, eta osatuteko min guztija, eta geixo guztija.

        2. Eta amabi apostoluben izenak dira oneek: Lelengua: Simon, Pedro deritxana, eta Andres bere anaijia.

        3. Santiago Zebedeorena, eta Juan bere anaijia, Felipe, ta Bartolome, Tomas, eta Mateo Publikanua, Santiago Alfeorena, eta Tadeo.

        4. Simon Kanaantarra, eta Judas Iskariotkua, zeñek saldu eban bera.

        5. Amabi oneek bialdu zituzan Jesusek, aginduten eutsela, esanaz: Jentillen bidera ez zaiteze juan, eta Samarijatarren urijetan ez zaitekeze sartu.

        6. Ezpada zuaze lenago, Israelgo etxeko ardi, galdu diranetara.

        7. Eta juaten zarenian, predikau egizube, diñozubela: Urreratu dala zerubetako erreinuba.

        8. Osatu egizubez geixuak, biztu illak, garbitu legendunak, bota demonioak: duarik artu dituzube, duarik emon egizubez.

        9. Ez egizube euki urrerik, ez zidarrik, ez dirurik zeuben gerrijetako ugaletan.

        10. Ez zakutorik bidian, ez alkondara bi, ez oñetakuak, ez makillia: zerren langillia bere janarijaren diña bada.

        11. Eta sartuten zareen edozein uri, edo erritan, itandu egizube, zein dan bertan diña: eta egon zaiteze an urten dagizuben artian.

        12. Eta sartuten zareenian etxian, agur egijozube, diñozubela: Bakia etxe onetan.

        13. Eta baldin etxe á diña balitz, etorriko da zuben bakia bere ganera: baña diña ez baldin balitz, zeubek bakia biurtuko da zeubek gana.

        14. Eta artuko ez bazindubez edozeñek, eta entzungo ez balitu zuben berbaak, urtenik kanpora etxetik, edo uritik, astindu egizube zeuben oñetako autsa.

        15. Egijaz dirautsubet: Igarokarrijago izango jako Sodomatarren eta Gomorratarren errijari juizijoko egunian, uri ari baño.

        16. Orra nun nik bialduten zaitubedazan ardijak otsuen erdijan legez. Izan zaiteze bada zurrak sierpiak legez, eta tolesbagaak usuak legez.

        17. Eta gorde zaiteze gizonetatik. Zerren eruango zaitube batzarretara, eta azotauko zaitube euren Sinagogetan:

        18. Eta izango zare eruanak agintarijak eta erregiak gana nigaitik, ezagungarritzat eurai, eta jentillai.

        19. Eta zaruezanian, ez eikezube gogoratu zelan, edo zer berba egingo dozuben: zerren emongo jatsube ordu atan, zer berba egin.

        20. Zerren ez zare zubek berba egiten dozubenak, ezpada zeuben Aitaren espirituba, zubekgan berba egiten dabena.

        21. Eta eruango dau anaijiak anaijia iltera, eta aitak semia: eta jagiko dira semiak gurasuen kontra, eta ill eragingo ditube.

        22. Eta guztijak gorroto izango deutsube nire izena gaitik: baña irauten dabena azkeneraño, au izango da salbauba.

        23. Eta esesten deutsubenian uri onetan, iges egizube beste batera. Egijaz dirautsubet, ez dituzubela amaituko Israelgo urijak, etorri artian gizonaren semia.

        24. Ez da ikaslia irakaslia baño geijago, ez menpekua bere jauna baño geijago.

        25. Asko da ikasliarentzat izatia bere irakaslia legez: eta menpekuarentzat, bere jauna legez. Baldin etxekojaunari Beelzebub deitu beutsen, zenbat geijago bere etxekuai?

        26. Ez zaiteze bada euren bildur izan: Zerren ez dago gauza estaldurik, agertuko ez danik: eta ezkuturik, jakingo ez danik.

        27. Esaten deutsubedana illuntasunetan, esan egizube argitan: eta belarrijan entzuten dozubena, predikau egizube tellatuben ganian.

        28. Eta ez eikijezube bildurrik euki gorputza ilten dabenai, eta arimia ezin ill dabenai: ezpada bildur izan zakijuez arimia ta gorputza galdu leikezanari infernuban.

        29. Ez al dira salduten txoritxu bi laumaraiko baten: eta euretatik bat ez da jausiko lurraren ganera zuben aita bagarik?

        30. Baitabere zuben buruko uliak guztijak dagoz zenbaturik.

        31. Ez zaiteze bada bildur izan: txori asko baño obaak zare zubek.

        32. Gizonen aurrian bada ni autortuten naben guztija, autortuko dot neuk bere bera, neure Aita zerubetan daguanaren aurrian.

        33. Eta ukatuten nabena gizonen aurrian, ukatuko dot neuk bere bera, neure Aita zerubetan daguanaren aurrian.

        34. Ez egizube uste izan etorri nintzala bakia ekartera lurrera: ez nintzan etorri bakia ekartera, ezpada ezpatia.

        35. Zerren etorri nintzan aldendutera gizona bere aitagandik, eta alabia bere amagandik, eta erreña bere amagiñarrebagandik:

        36. Eta gizonaren arerijuak, bere etxekuak.

        37. Maite dabena aita, edo ama ni baño geijago, ez da nire diña. Eta maite dabena semia edo alabia ni baño geijago, ez da nire diña.

        38. Eta artuten ez dabena bere kurutzia, eta jarraituten ez deustana, ez da nire diña.

        39. Aurkituten dabenak bere arimia, galduko dau: eta galduten dabenak bere arimia nigaitik, aurkituko dau.

        40. Zubek artuten zaitubezanak, neu artuten nau: eta ni artuten nabenak, artuten dau ni bialdu nindubana.

        41. Artuten dabenak Igarlia Igarliaren izenian artuko dau Igarliaren sarija: eta artuten dabenak justuba justubaren izenian, artuko dau justubaren sarija.

        42. Eta edozeñek emoten deutsanak edarija txikitxu oneetatik bati baso bete ur otz bakarrik diszipulubaren izenian: egijaz dirautsubet, ez dau galduko bere sarija.

 

 

AMAIKAGARREN KAPITULUBA

 

Bautistiak bialduten ditu bere ikasleetatik bi itanduten Jaunari, bera ete zan Mesias: eta Jaunak aginduten deutse begiratu dagijela bere egitadetara, eta adierazo dagijuezala Bautistiari. Jaunak diñuana bere Bidaurrekuagaitik. Adoretan dau bere Aitaren jakiturija, ukaturik arruai, agertu eta emoten jakelako umillai. Igituten ditu guztijak berau jarraitutera.

 

        1. Eta jazo zan, amaitu ezkero Jesusek emotia irakatsi oneek bere amabi ikaslaai, igaro zan andik erakusteko, eta prediketako euren urijetan.

        2. Eta Juanek entzunik lokarrijetan Kristoren egitadaak, bialdurik bere ikasleetatik bi,

        3. Esan eutsan: Zu zara etorriko dana, ala besterik itxaroten dogu?

        4. Eta erantzunik Jesusek esan eutsan: Zuaze ta adierazo egijozubez Juani entzun ta ikusi dituzubenak.

        5. Itxubak ikusten dabe, errenak dabiltz, legendunak dira garbitubak, gorrak entzuten dabe, illak biztuten dira, eta pobriai adierazoten jake ebanjelijua.

        6. Eta zorijonekua da, gatxerako bidia artuten ez dabena nigaz.

        7. Eta eurak juan ta laster, asi zan Jesus esaten jendedijai Juangaitik: Zer ikustera urten dozube eremura? Axiak darabillan kañaberaren bat?

        8. Baña zer ikustera urten dozube? Soñeko bigun ta ederrakaz jantziriko gizonen bat? Egijaz soñeko bigun ta ederrakaz jantzijak, erregeen etxeetan dagoz.

        9. Baña zer ikustera urten dozube? Igarlia? Baita dirautsubet, igarlia baño geijago bere.

        10. Zerren au da, zeñegaitik eskribidurik daguan: Orra emen neuk bialduten dot neure Aingeruba zeure aurrian, zeñek prestauko daben zeure bidia zeure aurretik.

        11. Egijaz dirautsubet: Ez da jagi andretatik jaijotako gizakumeen artian Juan Bautistia baño andijagorik: baña txikijena dana zerubetako erreinuban, bera baño andijago da.

        12. Eta Juan Bautistiaren egunetatik orain artian, zerubetako erreinubari indar egin biar jako, eta gogoz jarkijak atrapetan dabe.

        13. Zerren igarla guztijak, eta legiak Juaneraño adierazo zitubezan etorkizunak.

        14. Eta artu gura badozube, bera da Elias, etorriko dana.

        15. Belarrijak daukazanak entzuteko, entzun dagijala.

        16. Zeñi baña dirudijala usteko dot gizadi onek? Da plazan jarrita dagozan mutillen antzekua: zeintzubek diadarrez euren idekuai:

        17. Dirautsen: Kantau deutsugube, eta ez dozube dantzan egin: zizpuruz egon gara, ta ez dozube negar egin.

        18. Zerren etorri zan Juan ez ebala jaten, ez edaten, eta diñue: Demonioa dauka.

        19. Etorri zan gizonaren Semia jaten dabela, ta edaten dabela, eta diñue: Orra emen gizon tripontzi, ta ardao edale bat, Publikanuen ta pekatarijen adiskidia. Baña jakiturija izan da garbituba bere semeen aldetik.

        20. Orduban asi zan arpegijan emoten, bere mirari guztiz asko egiñak izan ziran urijai, ez ebelako egin penitenzija.

        21. Ai zure errukarrija Korozain! Ai zure errukarrija Betsaida! Zerren baldin Tiron, eta Sidonen egiñak izan balira, zubetan egiñak izan diran mirarijak, antxiña egingo eben penitenzija zilizijuan, eta autsian.

        22. Orregaitik dirautsubet: Tiro eta Sidon bigunago artubak izango dirala juizijoko egunian, zubek baño.

        23. Eta zu Kafarnaum, izango al zara jasua zeruraño? Infernuraño jatziko zara. Zerren baldin Sodoman egin izan balira, zugan egiñak izan diran mirarijak, menturaz iraungo eben egun onetaraño.

        24. Orregaitik dirautsubet: Sodomako errija bigunago izango dala artuba juizijoko egunian, zu baño.

        25. Denpora atan erantzunik Jesusek esan eban: Eskerrak emoten deutsudaz, Aita, zeruko eta lurreko Jauna, zerren ezkutau zenduzan oneek jakitunetatik, eta aditubetatik, eta agertu deutsazuz txikijai.

        26. Alan Aita: zerren onelan izan zan zure naija.

        27. Nire aitak emon eustazan niri gauza guztijak. Eta iñok ez dau ezagututen semia, ezpada aitak: eta ez dau bere iñok ezagututen aita, ezpada semiak, eta semiak agertu gura deutsanak.

        28. Erdube nigana, nekaturik eta kargaurik zagozen guztijok, eta neuk arinduko zaitubedaz.

        29. Artu egizube neure buztarrija zeuben ganian, eta ikasi egizube nigandik, bada otsana naz, ta bijotzez umilla: eta aurkituko dozube atsedena zeuben arimentzat.

        30. Zerren nire buztarrija biguna da, eta nire kargia ariña.

 

 

AMABIGARREN KAPITULUBA

 

Fariseoak gaiski esaka diardube diszipulubak gaitik, zapatuban artuten zitubezalako galburubak. Jaunak berba egiten dau euren alde. Osatuten dau zapatuban esku bata sikaturik eukan bat, erakusteko ez dala pekatu zapatuban lagun urkuari mesede egitia. Sendatuten dau gaiskindun itxu ta mutu bat. Eskatuten eutsenai mirari bat egiteko, ontzat ezagututeko bere lantegija, erantzuten deutse, bere Biztuera barrija, Jonasgan irudituba, izango dala eskatuten daben ezaugarrija. Erakusten dau, bere Aitaren borondatia egiten dabenak, izango dirala bere anaijaak, adiskidiak, eta senidiak.

 

        1. Denpora atan juan zan Jesus garitzetatik zapatuban: eta bere diszipulubak gose izanik asi ziran ebagiten galburubak, eta jaten.

        2. Eta Fariseoak ikusirik, esan eutsen: Orra nun zure diszipulubak egiten daben ondo ez dana egitia zapatubetan.

        3. Baña berak esan eutsen: ez dozube irakurri zer egin eban Dabidek, gose izan zanian bera ta beragaz egozanak?

        4. Zelan sartu zan Jaungoikuaren etxian, eta jan zituzan ofrendako ogijak, zeintzubek ezin jan eukezan berak, ez beste beragaz egozanak, ezpada bakarrik Sazerdotiak?

        5. Edo ez dozube irakurri legian, zapatubetan sazerdotiak elexan zapatuba ausiten dabela, eta pekatu bagarik dirala?

        6. Bada dirautsubet, tenplua baño andijagua daguala emen.

        7. Eta baldin bazenkije zer dan: Errukija gura dot, eta ez eskintzarija: iñoz ez zendubezan kondenauko errubagaak.

        8. Zerren gizonaren semia da zapatubaren Jauna bere.

        9. Eta andik aldendu ezkero, etorri zan euren sinagogara.

        10. Eta orra emen gizon bat eukana eskuba sikaturik; eta itanduten eutsen, ziñuela: Zapatubetan osatutia ondo al da? Salatutiarren bera.

        11. Eta berak esan eutsen: Ze gizon izango da zubetatik, daukana ardi bat, eta baldin jausiko balitz au zapatuban lezara, ez leuskijona eskubagaz elduko, eta aterako?

        12. Zenbat obiago ez da gizona ardija baño? Alan bada ondo da zapatubetan mesede egitia.

        13. Orduban esan eutsan gizonari: Luzatu egizu zeure eskuba. Eta luzatu eban, eta biurtuba izan jakon osatuta bestia legez.

        14. Eta urtenik Fariseoak, egiten eben batzaarra bere kontra, zelan galduko eben.

        15. Eta Jesusek jakiñik aldendu zan andik: eta jarraitu eutsen askok, eta osatu zituzan eurak guztijak.

        16. Eta agindu eutsen ez egijela agertu.

        17. Betia izan zedin esana izan zana Isaias Igarliaren bitartez, diñuala:

        18. Orra emen neure serbitzarija, autu nebana, neure maitia, zeñegan ondo gozatu dan nire arimia. Imiñiko dot neure espirituba bere ganian, eta adierazoko deutse zuzentasuna jentillai.

        19. Ez dau eukiko ezbairik, eta ez dau egingo diadarrik, eta ez dau iñok entzungo plazetan bere berbia:

        20. Kañabera zartatua ez dau ausiko, eta keia darijon metxia ez dau amatauko, jaurtigi dagijan artian garaitzara zuzentasuna.

        21. Eta bere izenian erreinubak itxarongo dabe.

        22. Orduban ekarri eutsen demonioa eukan bat, itxuba, ta mutuba, eta osatu eban ain modutan ze berba egiten eban, ta ikusten eban.

        23. Eta mirarituten ziran jendedi guztijak, eta esaten eben: Dabiden semia bai al da?

        24. Barriz Fariseoak entzunik, esan eben: Onek ez ditu botaten demonioak ezpada Beelzebub demonioen agintarijagan.

        25. Eta Jesusek jakiñik euren gogoraziñoiak, esan eutsen: Bere kontra zatituriko erreiñu guztija, izango da ondatuba: eta bere kontra zatituriko uri edo etxe guztijak ez dau iraungo.

        26. Eta baldin Satanasek Satanas botaten badau, bera beragan dago zatiturik, zelan bada iraungo dau bere erreinubak?

        27. Eta baldin nik Beelzebubgan botaten baditut demonioak, zuben semiak nogan botaten ditube? Orregaitik eurak izango dira zuben guzurtatzallaak.

        28. Barriz baldin nik Jaungoikuaren espiritubaz botaten baditut demonioak, beraz eldu da zubetara Jaungoikuaren erreinuba.

        29. Edo zelan sartu leiteke norbait senduaren etxian, eta ostu daukana, ezpadau lenago lotuten sendua? eta orduban ostu leike bere etxian daguana.

        30. Nigaz ez dana, nire kontra da, eta nigaz batuten ez dabenak, zabalduten diardu.

        31. Orregaitik dirautsubet: pekatu eta ernegu guztija izango jake parkatuba gizonai, baña espiritubaren erneguba ez da izango parkatuba.

        32. Eta esaten daben edozeñi berbia gizonaren semiaren kontra, parkatuba izango jako: baña esaten dabenari Espiritu Santubaren kontra, ez jako parkatuko ez mundu onetan ez gerokuan.

        33. Edo egizube zugatz ona ta bere frutuba ona: edo egizube zugatz txarra ta bere frutuba txarra: zerren frututik zugatza da ezagutuba.

        34. Ziraunen kastia, zelan esan zinaijez berba onak, izanik zeubek gaistuak? Zerren aüak berba egiten dau bijotzaren ugaritasunetik.

        35. Gizon onak gordeleku onetik ateraten ditu gauza onak: eta gizon gaistuak gordeleku gaistotik ateraten ditu gauza gaistuak.

        36. Eta dirautsubet, gizonak esaten daben berba alper guztijaren kontuba emongo dabe juizijoko egunian.

        37. Zerren zeure berbetatik izango zara ontzat ezagutuba, eta zeure berbetatik izango zara dongatzat ezagutuba.

        38. Orduban erantzun eutsen Eskribaetatik eta Fariseoetatik batzubek, ziñuela: Irakaslia, gura dogu ikusi zugandik ezagungarrija.

        39. Berak erantzunik esan eutsen: Kasta gaisto eta siniste txarreko onek ezagungarrija billatuten dau: eta ezagungarririk emongo ez jako, ezpada Jonas Igarliaren ezagungarrija.

        40. Zerren zelan egon zan Jonas baleiaren sabelian iru egunian, eta iru gautan; alan egongo da gizonaren semia lurraren bijotzian iru egunian ta iru gautan.

        41. Ninibeko gizonak jagiko dira juizijuan gizaldi onegaz, eta kondenauko dabe: zerren penitenzija egin eben Jonasen predikaziñoiagaz. Eta orra Jonas baño geijago leku onetan.

        42. Egoeko erregiña jagiko da juizijuan gizaldi onegaz, eta kondenauko dau: zerren etorri zan lurraren azkenetatik entzutera Salomonen jakiturija, eta orra Salomon baño geijago leku onetan.

        43. Espiritu loijak bada urten dabenian gizonagandik, dabil leku liorretatik, billatuten atsegiña, eta ez dau aurkituten.

        44. Orduban diño: Biurtuko naz neure etxera, nundik urten neban. Eta datorrenian aurkituten dau utsa, giñarrakaz garbituba, eta apainduba.

        45. Orduban badua, eta artuten ditu beragaz beste zazpi espiritu bera baño dongaguak, eta sarturik barruban bizi dira an. Eta egiten dira gizon aren azkenak lenagokuak baño dongaguak. Alan jazoko jako gizaldi guztiz donga oni bere.

        46. Oraindik berak berbetan ziardubala jendedijari, orra nun bere ama, eta anaijaak egozan kanpuan, berba egin nairik berari.

        47. Eta esan eutsan batek: Orra nun zure ama, eta zure anaijaak kanpuan dagozan billatuten zaitubela.

        48. Eta berak erantzunik berba egiten eutsanari, esan eutsan: Zein da nire ama, eta zeintzuk dira nire anaijaak?

        49. Eta luzaturik eskuba bere jarraitzallaak gana, esan eban: Orra emen nire ama ta nire anaijaak.

        50. Zerren nire aita zerubetan daguanaren borondatia egiten daben edozein: au da nire anaijia, eta arrebia eta ama.

 

 

AMAIRUGARREN KAPITULUBA

 

Ereinliaren, oluaren, mostaza garaüaren, labaduriaren, dirutegi ezkutubaren, perla balijo andikuaren, eta sariaren irudijak. Igarlia oztasunez begiratuba bere errijan.

 

        1. Egun atan urtenik Jesusek etxetik, eguan jarrita itxaso onduan.

        2. Eta batu zan beragana jendedi asko, ain modutan ze ontzitxu batera igonik eguan jarrita: eta jendedi guztija eguan zutunik itxas bazterrian.

        3. Eta esan eutsezan gauza asko irudijetan, ziñuala: Orra nun urten eban ereiten dabenak, ereitera.

        4. Eta ereiten diarduala, azi batzuk jausi ziran bidiaren onduan, eta etorri ziran zeruko egaztijak, eta jan zitubezan.

        5. Beste batzuk barriz jausi ziran arritzetan, nun ez eukien lur asko: eta laster erne ziran, ez eukelako lur lodija.

        6. Eta eguzkijak urtenik, erre ziran: eta ez eukelako sustrairik, sikatu ziran.

        7. Beste batzuk barriz jausi ziran arantzetan: eta azi ziran arantzaak, eta ito zitubezan.

        8. Beste batzuk barriz jausi ziran lur onian: eta emoten eben frutuba, batek eunka, bestiak irurogeika, bestiak ogetaamarka.

        9. Daukazanak belarrijak entzuteko, entzun dagijala.

        10. Eta eldurik jarraitzallaak esan eutsen: Zergaitik irudijetan berba egiten deutsezu?

        11. Berak erantzunik, esan eutsen: Zerren zubei emona jatzube ezagututia zerubetako erreinuko ezkutapenak: areei barriz ez jake emon.

        12. Zerren daukanari, emongo jako, eta izango dau ugarijago: eta ez daukanari, daukana bere kenduko jako.

        13. Orregaitik irudijetan berba egiten deutset: zerren ikusten dabela ez dabe ikusten, eta entzuten dabela ez dabe entzuten, ez adituten.

        14. Eta betetan da eurakgan Isaias Igarliaren esana diñuanarena: Belarrijagaz entzungo dozube, eta ez dozube adituko: eta ikusten dozubela ikusiko dozube, eta ez dozube ikusiko.

        15. Zerren loditu da erri onen bijotza, eta belarrijakaz astun entzun eben, eta euren begijak itxi zitubezan: ikusi ez dagijen begijakaz, eta belarrijakaz entzun ez dagijen, eta bijotzagaz aditu ez dagijen, eta biurtu ez ditezen, eta osatu ez dagidazan.

        16. Zorijonekuak barriz zuben begijak zerren dakusen, eta zuben belarrijak zerren dantzuben.

        17. Zerren egijaz dirautsubet: igarla ta on askok gura izan ebela ikustia dakutzubezanak, eta ez zitubezan ikusi: eta entzutia dantzuzubezanak, eta ez zitubezan entzun.

        18. Zubek bada entzun egizube ereilliaren irudija.

        19. Erreinuko berbia entzun, eta adituten ez daben guztija, badator gaistua, eta atrapetan dau bere bijotzian erein zana: au da bide onduan erein zana.

        20. Arritzen ganian erein zana barriz, au da, entzuten dabena berbia, eta beriala pozagaz artuten dabena:

        21. Baña ez dauka beragan sustrairik, ezpada da iraupen gitxikua. Eta datorrenian naibagia ta esetsija berbiagaitik, laster artuten dau gatxerako bidia.

        22. Eta erein zana arantzadijan, au da, entzuten dabena berbia; baña mundu onetako arduriak, eta aberastasunen engañubak itoten dau berbia, eta frutu baga geldituten da.

        23. Erein zana barriz lur onian, au da entzuten dabena berbia, eta adituten dabena, eta frutuba daroiana: eta egiten dau batek eunka, bestiak barriz irurogeika, eta bestiak ogeta amarka.

        24. Beste irudi bat imiñi eutsen, zirautsela: Zerubetako erreinuba da gizon baten irudikua, zeñek erein eban azi ona bere soluan.

        25. Eta lotan egozala gizonak, etorri zan bere arerijua, eta erein eban olua garijaren erdijan, eta juan zan.

        26. Eta azi zanian bedarra, eta frutuba egin ebanian, orduban agertu zan olua bere.

        27. Eta eldurik etxekojaunaren otseiñak, esan eutsen: Jauna, ez al zenduban erein azi ona zeure soluan? Nundik bada dauka olua?

        28. Eta esan eutsen: Gizon arerijuak egin dau au: Eta otseiñak esan eutsen: Gura dozu, juan gaitian, eta batu daiguzan?

        29. Eta esan eutsen: Ez: batuten dozubela olua, atera ez dagizuben batera eurakaz garija bere.

        30. Itxi egizube bitzubek azi ditezela garija ebagiteko denporaraño, eta garija ebagiteko denporan esango deutset galepallai: Batu egizube lelengo olua, eta lotu egizube eskutadetan erretako, garija barriz pillatu egizube neure galtokirako.

        31. Beste irudi bat imiñi eutsen ziñuala: Zerubetako erreiñuba da moztaza garaubaren antzekua, zein arturik gizonak erein eban bere soluan.

        32. Zein egijaz da azi guztijetatik txikijena: baña aziten danian, andijagua da bedar guztijak baño, eta zugatz egiten da, allagiña ze, zeruko egaztijak etorri oi dira, ta bizi bere errametan.

        33. Beste irudi bat esan eutsen: Zerubetako erreinuba da labaduriaren antzekua, zein arturik andra batek ezkutetan daben iru neurri urunetan, arik eta jagi artian guztija.

        34. Oneek guztijok esan eutsezan Jesusek irudijetan jendedijai: eta irudijakaz baga ez eutsen berba egiten:

        35. Bete zedin igarliak esan ebana ziñuanian: Idigiko dot irudijetan neure aüa: agertuko ditut ezkutaurik egozanak munduba egin zanetik.

        36. Orduban, itxirik jendedijak, etorri zan etxera: eta urreratu ziran beragana bere jarraitzallaak, ziñuela: Azaldau egiguzu soloko oluen irudija.

        37. Berak erantzunik esan eutsen: Azi ona ereiten dabena, da gizonaren Semia.

        38. Solua barriz, da munduba. Azi ona barriz, oneek dira erreiñuko semiak. Eta olua, seme dongaak dira.

        39. Eta erein zituzan arerijua, da diabrua. Barriz garija ebagiteko denporia, mundubaren azkena da. Galepallaak barriz, Aingerubak dira.

        40. Zelan bada batuten dan olua, eta sutan erretan dan: alan izango da mundubaren amaijan.

        41. Bialduko ditu gizonaren Semiak bere Aingerubak, eta batuko ditube bere erreiñutik eskandalu guztijak, eta gaistakerija egiten dabenak.

        42. Eta botako ditube suzko labara. An izango da negarra ta agin karraskadia.

        43. Orduban justubak argi egingo dabe eguzkijak legez euren Aitaren erreinuban. Daukazanak belarrijak entzuteko, entzun dagijala.

        44. Zerubetako erreinuba da kanpo baten ezkutauriko tesoruaren irudikua, zein aurkituten daben gizonak, estalduten dau, eta aren pozagaz dua, eta salduten ditu daukazan guztijak, eta erosten dau kanpo a.

        45. Ostera zerubetako erreinuba da, gizon merkatari, perla oneen billa dabillenaren irudikua.

        46. Eta aurkiturik balijo andiko perla bat, juan zan, eta saldu zituzan eukazan guztijak, eta erosi eban.

        47. Barriro zerubetako erreinuba da, itxasora botariko sare, arrain mueta guztijak batuten dituzanaren irudikua.

        48. Zein, bete danian, aterarik, eta itxasonduan jarririk, autu zitubezan onak ontzijetarako, txarrak barriz kanpora bota zitubezan.

        49. Alan izango da gizaldijaren amaijan: urtengo dabe Aingerubak, eta aldenduko ditube dongaak justuben erditik.

        50. Eta sartuko ditube suzko laban: an izango da negarra eta agin karraskadia.

        51. Aditu dituzube oneek guztijok? Dirautse: Bai.

        52. Esan eutsen: Orregaitik Eskriba jakitun guztija zerubetako erreinuban da gizon etxeko jaun baten irudikua, zeñek ateraten dituzan bere gordelekutik barrijak eta zaarrak.

        53. Eta amaitu zituzanian Jesusek irudi oneek, juan zan andik.

        54. Eta etorririk bere errira, emoten eutsezan irakatsijak euren sinagogetan, ain modutan ze mirarituten ziran, eta esaten eben: Nundik oni jakiturija au, eta miraarijak?

        55. Ez al da au arotzaren semia? Ez al da bere ama Marija deritxana, eta bere anaijaak, Santiago, eta Jose, eta Simon, eta Judas:

        56. Eta bere arrebaak, ez al dagoz guztijak geure artian? Nundik bada oni oneek guztijok?

        57. Eta gatx bidia artuten eben beragan. Jesusek barriz esan eutsen: Ez dago igarlarik ondra baga, ezpada bere errijan, eta bere etxian.

        58. Eta ez zituzan egin an mirari asko euren sinisgatxtasuna gaitik.

 

 

AMALAUGARREN KAPITULUBA

 

Bautistiaren erijotzia. Kristok eremuban jaten emoten deutsa erriko jentedi bati bost ogigaz ta arrain bigaz. Itxasandi baten dua bere jarraitzallaak gana uren ganetik; eta San Pedro etorririk beraganuntz uren ganian, jarten da ondatuteko arriskuban federik ez eukalako.

 

        1. Denpora atan entzun eban Herodes Tetrarkak Jesusen ospia:

        2. Eta esan eutsen bere otseiñai: Au da Juan Bautistia: bera biztu zan illen artetik, eta orregaitik mirarijak egiten dira beragan.

        3. Zerren Herodesek atrapau eban Juan, eta lotu eban: eta imiñi eban presondegijan, Herodias bere anaijiaren emaztia gaitik.

        4. Zerren esaten eutsan Juanek: Ezin euki ziñaike bera.

        5. Eta ill gurarik bera, errijaren bildur izan zan: zerren euken igarlia legez.

        6. Barriz Herodesen jaijotzako egunian dantzan egin eban Herodiadesen alabiak erdijan, eta gustau jakon Herodesi.

        7. Orregaitik juramentubagaz eskiñi eutsan emotia eskatuten eutsan edozein gauza.

        8. Eta arek bere amak aurrez adierazorik: Emon egidazu, esan eban, emen platerian Juan Bautistiaren buruba.

        9. Eta tristetu zan errege: baña juramentubagaitik, eta beragaz batera maijan jarririk egozanak gaitik, agindu eban emoteko.

        10. Eta bialdu eban eta ebagi eutsan buruba Juani presondegijan.

        11. Eta ekarri eben bere buruba platerian, eta emon eutsen neskatilliari, eta onek eruan eutsan bere amari.

        12. Eta etorririk bere jarraitzallaak, artu eben bere gorputza, eta obitu eben: eta juan ziran adierazotera Jesusi.

        13. Jesusek entzun ebanian au, aldendu zan andik ontzitxu baten, leku bakar urrin batera: eta entzunik jendedijak, jarraitu eutsen oñaz urijetatik.

        14. Eta urtenik, ikusi eban jentedi asko, eta errukitu zan eurakaz, eta osatu zituzan euren geixuak.

        15. Eta eldurik arratsaldia etorri ziran beragana bere jarraitzallaak, ziñuela: Bakarra da leku au, eta orduba onezkero igaro da: itxi egijezu jendedijai, juanik errijetara, erosi dagijezan eurentzat janarijak.

        16. Eta Jesusek esan eutsen: Ez dauke juanaren biarrik: emon egijezube zeubek jaten.

        17. Erantzun eutsen: Ez daukaguz emen ezpada bost ogi eta arrain bi.

        18. Berak esan eutsen: Ekarri egidazubez neuri ona.

        19. Eta agindurik jendedijari jarteko bedarraren ganian, arturik bost ogijak, eta arrain bijak, begiraturik zerura bedeinkatu ta txikitu zituzan, eta emon eutsezan jarraitzallaai, eta jarraitzallaak jentedijai.

        20. Eta jan eben guztijak, eta ase ziran. Eta ekarri zitubezan enparaubak, amabi zara zatiz beterik.

        21. Eta jan ebenak ziran, bost milla gizon, andraak, eta umiak baga.

        22. Eta beriala Jesusek igon eragin eutsen ontzitxura jarraitzallai, eta juan zeitezala bere aurretik itxas beste aldera, arik eta bialduten zituzan artian jendedijak.

        23. Eta bialdurik jendedija, igon eban mendira bakarrik erregututera. Eta gaba etorrita eguan bakarrik an.

        24. Ontzitxuba barriz itxasuaren erdijan erabillen olatubak: zerren axia zan aurretikua.

        25. Gox aldian, etorri zan eurak ganuntz ebillela itxasuaren ganian.

        26. Eta ikusirik bera itxasuaren ganian ebillela, ikaratu ziran, ziñuela: Mamua da. Eta bildurraz asi ziran diadarrez.

        27. Eta beriala Jesusek berba egin eutsen, zirautsela: Itxaron egizube: neu naz, ez zaiteze bildurtu.

        28. Eta erantzunik Pedrok esan eutsan: Jauna, baldin zu bazara, agindu egizu etorri nadilla zugana uren ganetik.

        29. Eta berak esan eutsan: Erdu. Eta jatzirik Pedro ontzitxutik ebillen uraren ganian etorteko Jesus gana.

        30. Eta ikusirik axe sendua, bildurtu zan: eta asirik ondatuten, diadar egin eban ziñuala: Jauna, balija zakidaz.

        31. Eta beriala Jesusek luzaturik eskuba, eldu eutsan, ta esan eutsan: Fede gitxikua, zergaitik bildur izan zara?

        32. Eta sartu ziranian ontzitxuban, gelditu zan axia.

        33. Eta ontzitxuban egozanak, etorri ziran, eta adorau eben, ziñuela: Egijaz Jaungoikuaren semia zara.

        34. Eta igarorik itxasuaren beste aldera, etorri ziran Jenesarko errira.

        35. Eta ezagutu ebenian leku atako gizonak, adierazo eutsen inguru guzti atakuai, eta ekarri eutsezan geixorik egozan guztijak.

        36. Eta eskatuten eutsen itxi egijuela ukututen edolabere bere soñekuaren egalari. Eta ukutu eutsen guztijak, osatu ziran.

 

 

AMABOSTGARREN KAPITULUBA

 

Eskriba ta Fariseoak deungaro esaten dabe Jaunaren jarraitzallaak gaitik, jaten jarten ziralako, lenago eskubak garbitu bagarik: Jaunak berba egiten dau euren alde. Osatuten dau Kananearen alabia, bere fede andijaren ezaugarrijak emoten dituzana. Ostera emoten deutsa jaten basamortuban jente aldra andi bati zazpi ogi ta arrain batzukaz.

 

        1. Orduban eldu ziran beragana Jerusalemdik Eskriba ta Fariseoak, ziñuela:

        2. Zergaitik zure ikaslaak austen dabe zaarren irakatsija? Zerren ez ditube garbituten euren eskubak ogija jaten dabenian.

        3. Berak barriz erantzunik esan eutsen: Eta zergaitik zubek austen dozube Jaungoikuaren aginduba zeuben irakatsijagaitik? Bada Jaungoikuak esan eban:

        4. Honrau egizu aita eta ama. Eta: Madarikatuten dabena aita, edo ama, illa izan bedi.

        5. Zubek barriz diñozube: Aitari edo amari esaten deutsan edozeñek: Nik egiten dodan edozein eskintzari, izango da zure onerako.

        6. Eta ez dau ondrauko bere aita, edo bere ama: eta alperra egin dozube Jaungoikuaren aginduba zeuben irakatsijagaitik.

        7. Irudiz bakarrik onak, ondo adierazo eban aurrez zubek gaitik Isaiasek, ziñuala:

        8. Erri onek ezpanakaz ondretan nau: baña euren bijotza urrin dago nigandik.

        9. Eta alperrik ondretan nabe, adierazoten ditubezala gizonen irakatsi ta agindubak.

        10. Eta deiturik beragana jendedijai, esan eutsen: Entzun, ta aditu egizube.

        11. Ez dau loituten gizona, aüan sartuten danak: ezpada aotik urteten dabenak, onek loituten dau gizona.

        12. Orduban eldurik bere ikaslaak, esan eutsen: Badakizu Fariseoak berba au entzun da, eskandalizau dirala?

        13. Eta berak erantzunik esan eban: Nire aita zerukuak iminten ez daben landara guztija, izango da sustraitik ateria.

        14. Itxi egijezube: itxubak dira, ta itxuben zuzentzallaak. Eta baldin itxuba bada itxubaren zuzentzallia, bijak jausiko dira lezara.

        15. Eta erantzunik Pedrok esan eutsan: Azaldau egiguzu irudi au.

        16. Eta berak esan eutsen: Oraindik zubek bere adin baga zagoze?

        17. Ez dozube adituten, aüan sartuten dan guztija, Sabelera doiala, eta leku ezkutura botaten dala?

        18. Baña aotik urteten dabenak, bijotzetik datoz, eta oneek loituten dabe gizona.

        19. Zerren bijotzetik datoz gogoraziño txarrak, gizon iltiak, aragizko pekatubak besteren emaztiakaz, ezkontzakaz, lapurretaak, asmaziño guzurrezkuak, blasfemijak.

        20. Oneek dira gizona loituten dabenak. Barriz eskubak garbitu baga jatiak, ez dau loituten gizona.

        21. Eta urtenik andik Jesusek aldendu zan Tiro, ta Sidongo aldeetaruntz.

        22. Eta orra emen andra batek Kanaantarrak, muga areetatik urtenak diadar egin eban, zirautsala: Errukitu zaite arren nigaz Jauna Dabiden semia: nire alabia txarto penetan dau demonioak.

        23. Berak ez eutsan erantzun berbarik. Eta eldurik bere jarraitzallaak erregututen eutsen zirautsela: Bialdu egizu emonik nai dabena, zerren diadarrez dator geure ondorik.

        24. Berak barriz erantzunik esan eutsen: Ez naz bialduba ezpada Israelgo etxeko ardi, galdu ziranetara.

        25. Barriz bera etorri zan, eta adorau eban, zirautsala: Jauna, lagundu egidazu.

        26. Berak erantzunik esan eutsan: Ez da ondo artutia semeen ogija, eta botatia txakurrai.

        27. Eta berak esan eutsan: Baita ori bere Jauna: zerren txakurtxubak bere jan oi ditube, euren jaunen maitik jausten diran apurrak.

        28. Orduban erantzunik Jesusek, esan eutsan: O andria, andija da zure fedia: egin dakizula gura dozun legez. Eta osatu zan bere alabia ordu atatik.

        29. Eta urtenik andik Jesusek, etorri zan Galileako itxasuaren ondora: eta igonik mendira, eguan jarririk an.

        30. Eta eldu ziran beragana jendedi asko, eukezanak eurakaz mutubak, itxubak, errenak, mantxuak, eta beste asko: eta bota zitubezan bere oñetara, eta osatu zituzan.

        31. Ain modutan ze jendedijak mirarituten ziran ikusirik mutubak berbetan, errenak ebiltzala, itxubak ekusela: eta alabetan eben Israelgo Jaungoikua.

        32. Jesusek barriz deiturik bere jarraitzallai, esan eutsen: Erruki ditut jendedijak, zerren iru egun dira onezkero dagozala neugaz, eta ez dauke zer janik: eta ez ditut gura bialdu barurik, gosiak ill ez dagizan bidian.

        33. Eta dirautse jarraitzallaak: Nundik bada izan ginaikez eremuban ainbeste ogi, asetako jendedi ain andija?

        34. Eta esan eutsen Jesusek: Zenbat ogi daukazubez? Eta eurak esan eutsen: Zazpi, eta arraintxu gitxi batzubek.

        35. Eta agindu eutsan jendedijari, jarri zedilla lurraren ganian.

        36. Eta arturik zazpi ogijak, eta arraiñak, eta eskerrak emonik, txikitu zituzan, eta emon eutsezan bere jarraitzallaai, eta jarraitzallaak emon eutsezan errijari.

        37. Eta jan eben guztijak, eta ase ziran. Eta gelditu ziran zatijetatik, eruan zitubezan zazpi otzara betiak.

        38. Ziran barriz jan ebenak, lau milla gizon, ume ta andra baga.

        39. Eta, bialdurik jendedija, igon eban ontzitxura: eta etorri zan Majedan ingurubetara.

 

 

AMASEIGARREN KAPITULUBA

 

Fariseoak eskatuten deutse barriro Jaunari egin dagijala mirari bat, eta berak erantzuten deutse len legez Jonasenagaz. Kontuban iminten ditu bere jarraitzallaak gorde ditezen euren irakatsitik. San Pedrok egiten dau Jesukristoren Jaungoikotasunaren autorrera agiri bat, eta bere saritzat eskintzen deutsa Jaunak izango zala bere Elexiaren zimentu arrija. Adierazoten deutse bere erijotzia eta agiraka egiten deutsa Pedrori, jarkiten jakolako. Dirautse guztijai artuteko kurutzia ta jarraitu dagijuela.

 

        1. Eta eldu ziran beragana Fariseoak, eta Saduzeoak esetsitera: eta erregutu eutsen erakutsi egijuela zerutik ezagungarriren bat.

        2. Eta berak erantzunik esan eutsen: Eldu danian illuntzija diñozube: Aterri egingo dau, zerren gorrija dago zeruba.

        3. Eta goxian: Gaur ekatxa, zerren gorri ta illun dago zeruba.

        4. Badakizube beraz ezagututen zerubaren itxuratik ze denpora egingo daben, eta ezin dozubez jakin nire etorreriaren denporen ezagungarri argijak? Kasta gaisto ta siniste okerrekuak ezagungarrija billatuten dau: eta ezagungarririk ez jako emongo, ezpada Jonas Igarliaren ezagungarrija. Eta itxirik areek, juan zan.

        5. Eta etorririk bere jarraitzallaak itxasuaren beste aldera, aztu jaken ogijak artutia.

        6. Berak esan eutsen: Begiratu egizube, ta gorde zaiteze Fariseoen ta Saduzeoen labaduratik.

        7. Eta eurak gogoratuten eben euren artian ziñuela: Ogirik ez dogu artu.

        8. Jakinik barriz Jesusek esan eutsen: Zergaitik gogoratuten dozube zeuben artian fede gitxikuak, ogirik ez daukazubela?

        9. Ez dozube aituten, eta ez zare gogoratuten bost ogijakaz bost milla gizonentzat, eta zenbat zarakada batu zendubezan?

        10. Ez zazpi ogijakaz lau milla gizonentzat, eta zenbat otzarakada batu zendubezan?

        11. Zelan ez dozube adituten, ez neutsubela berba egin ogijagaitik, esan neutsubenian: Gorde zaiteze Fariseoen, ta Saduzeoen labaduratik?

        12. Orduban aditu eben ez ebala esan gordetako ogijen labaduratik, ezpada Fariseoen, ta Saduzeoen irakatzitik.

        13. Etorri zan barriz Jesus Zesarea Filipoeneko aldeetara: eta itanduten eutsen bere jarraitzallai, zirautsela: Nor dala diñue gizonaak gizonaren Semia?

        14. Eta eurak esan eben: Batzuk Juan Bautistia, batzuk barriz Elias, eta bestiak Jeremias, edo Igarletatik bat.

        15. Dirautse Jesusek: Zubek barriz nor nazala ni diñozube?

        16. Erantzunik Simon Pedrok esan eutsan: Zu zara Kristo Jaungoiko bizijaren semia.

        17. Eta erantzunik Jesusek, esan eutsan: Zorijonekua zara Simon Juanen semia: zerren aragijak eta odolak ez deutsu zuri erakutsi, ezpada nire Aita, zerubetan daguanak.

        18. Eta nik dirautsut zuri, zu zariala Pedro, eta arri onen ganian egingo dot neure Elexia, eta infernuko atiak ez dabe geijago egingo bere kontra.

        19. Eta zuri emongo deutsudaz zerubetako erreiñuko giltzak. Eta lurraren ganian lotuten dozun guztija, izango da lotuba zerubetan bere: eta lurraren ganian askatuten dozun guztija, izango da askatuba zerubetan bere.

        20. Orduban agindu eutsen bere jarraitzallai ez egijuela esan iñori bera zala Jesus Kristua.

        21. Ordutik asi zan Jesus agertuten bere jarraitzallai, berak juan biar ebala Jerusalema, eta asko igaro zaarren, Eskribaen, eta sazerdoteen agintarijen aldetik, eta izan biar ebala illa, eta biztu biar ebala irugarren egunian.

        22. Eta arturik bera Pedrok bakarrik, asi jakon agiraka egiten, zirautsala: Urrin zugandik, Jauna: ez jatsu zuri au gertauko.

        23. Bera biurturik Pedroganuntz esan eutsan: Kendu akit aurretik, Satanas: eskandaluba emoten deustak: zerren ez dazauzak Jaungoikuarenak dituan gauzak, ezpada gizonenak dituanak.

        24. Orduban Jesusek esan eutsen bere jarraitzallai: Baldin iñok gura badau nire ondorik etorri, ukatu begi bere buruba, eta artu begi bere kurutzia, eta jarraitu begit.

        25. Zerren gura dabenak salbau bere arimia, galduko dau. Eta galduten dabenak bere arimia nigaitik, aurkituko dau.

        26. Zerren, zer balijo deutsa gizonari, irabaztiak mundu guztija, galduten badau bere arimia? Edo zer emon leike gizonak bere arimiaren ordian?

        27. Zerren gizonaren Semia etorriko da bere Aitaren glorijan, bere Aingerubakaz: eta orduban emongo deutsa bakotxari bere egitadaen sarija.

        28. Egijaz dirautsubet, badirala emen dagozanetatik batzuk, ilgo ez diranak, ikusi artian gizonaren Semia datorrela bere erreinuban.

 

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUBA

 

Jesusek iminten dau bere gorputza glorijaz beterik Taborko mendijan. Osatuten dau gaiskiñak eukazan bat. Emoten deutsa Zesarri jaokana.

 

        1. Eta igaro ezkero sei egun artu zituzan beragaz Jesusek Pedro, eta Santiago, eta Juan bere anaijia, eta eruan zituzan mendi altu bakar batera.

        2. Eta beste irudi bat artu eban euren aurrian. Eta argi egin eban bere arpegijak eguzkijak legez: eta bere soñekuak gelditu ziran zurijak edurra legez.

        3. Eta orra nun agertu jakezan Moises, eta Elias beragaz berbetan ziardubela.

        4. Eta asirik berbetan Pedro, esan eutsan Jesusi: Jauna, ondo da gu emen egotia: baldin gura badozu, egin daiguzan emen iru bizileku, zuretzat bat, Moisesentzat bat, eta Eliasentzat bat.

        5. Oraindik berak berbetan ziardubala, orra nun odei argitsu batek estaldu zituzan. Eta orra emen boz bat odeitik ziñuana: Au da nire seme maitia, zeñegan ni asko gozatu nazan: berari entzun egijozube.

        6. Eta entzunik ikaslaak, jausi ziran auzpaz, eta euki eben bildur andija.

        7. Eta urreratu zan Jesus, eta ukutu eutsen, ta esan eutsen: Jaigi zaiteze, eta ez zaiteze bildur izan.

        8. Eta jasorik euren begijak, ez eben iñor ikusi, ezpada bakarrik Jesus.

        9. Eta jatziten zirala menditik, agindu eutsen Jesusek, zirautsela: Ez eikijozube esan iñori ikuskizuna, gizonaren semia illen artetik biztu dedin artian.

        10. Eta itandu eutsen jarraitzallaak, ziñuela: Zergaitik bada Eskribak diñue Eliasek etorri biar dabela lenago?

        11. Eta berak erantzunik esan eutsen: Elias egijaz etorriko da, eta imiñiko ditu jaoken lekubetan gauza guztijak.

        12. Dirautsubet barriz, Elias onezkero etorri dala, eta ez eben ezagutu, ezpada egin zitubezan beragaz gura zitubezan gauza guztijak. Alan eurak padeziu eragingo deutse gizonaren semiari bere.

        13. Orduban aditu eben jarraitzallak, Juan Bautistiagaitik berba egin eutsela.

        14. Eta eldu zanian jendedira, etorri zan beragana gizon bat eta belauniko jarririk bere aurrian, zirautsan: Jauna, errukitu zaite nire semiagaz, zerren alditsuba da, eta asko igaroten dau: bada sarri jausten da sutara, eta askotan uretara.

        15. Eta eruan deutset zure jarraitzallai, eta ezin izan dabe osatu.

        16. Eta erantzunik Jesusek, esan eutsen: O kasta sinisgatx ta gaistua, noiz artian egongo naz zubekaz? Noiz artian sufriuko zaitubet? Ekarri egidazube ona.

        17. Eta agiraka egin eutsan Jesusek, eta urten eban beragandik demonioak, eta osatu zan mutilla ordu atatik.

        18. Orduban urreratu ziran ikaslaak Jesusgana ixillian, ta esan eutsen: Zergaitik guk ezin izan dogu bota?

        19. Esan eutsen Jesusek: Zeuben fede laburragaitik. Zerren egijaz dirautsubet, baldin bazeunke fedia, moztaza garau bat lakua, esango deutsazube mendi oni: Igaro zaite emendik ara, eta igaroko da, eta ez da izango zubentzat ezinik.

        20. Kasta au barriz ez da botaten ezpada erregubaren, ta barubaren bitartez.

        21. Eta egozala eurak Galilean, esan eutsen Jesusek: Gizonaren Semia izango da iminija gizonen eskubetan:

        22. Eta illgo dabe, eta irugarren egunian biztuko da. Eta atsakabe guztiz andi bat artu eben.

        23. Eta etorririk Kafarnauma, eldu ziran drakma bijak batuten zitubezanak, Pedrogana, eta esan eutsen: Zuben Irakasliak ez ditu pagetan drakma bijak?

        24. Esan eutsen: Bai. Eta sarturik etxian, aurreratu jakon Jesus, zirautsala: Zer deritxazu zuri Simon? Lurreko erregiak nortzukgandik artuten dabe tributuba edo zentzua? Euren semiak gandik, ala arrotzakgandik?

        25. Eta berak esan eutsan: Arrotzakgandik. Esan eutsan Jesusek: Beraz ez dabe zor semiak.

        26. Baña gatxbiderik emon ez dagijeguben, zuaz itxasora, eta bota egizu amuba: eta artu egizu, lelengo atrapetan dozun arraiña: eta idigirik bere aüa, aurkituko dozu lau drakmako bat: arturik, emon egijezu zeugaitik, eta neugaitik.

 

 

AMAZORTZIGARREN KAPITULUBA

 

Jaunak erakusten dau humiltasuna dala giltza sartuteko zerubetako erreinuban. Azaldetan dau ze pekatu andija dan ta ze kastigu gogorraren duiña eskandaluko pekatuba. Iminten dau Artzain onaren irudija, zeiñ, itxirik larogeta emeretzi ardijak, dua bat bakarraren aldendu zanaren billa. Erakusten dau ze modutan zuzenduko dan geure anaija oker doiana. Adierazoten deutsa San Pedrori, beti parkatu biar deutsagula irainen bat emoten deuskunari; zein sendatuten dau irudi guztiz eder bategaz.

 

        1. Ordu atan eldu ziran ikaslaak Jesusgana, ziñuela: Zein deritxazu, andijagua dala zerubetako erreinuban?

        2. Eta deiturik Jesusek ume bati, imiñi eban euren erdijan,

        3. Eta esan eutsen: Egijaz dirautsubet, ez bazare biurtuten, eta egiten umiak lakuak, ez zare sartuko zerubetako erreinuban.

        4. Ume au legez bada umilduten dan edozein, au da andijagua zerubetako erreinuban.

        5. Eta artuten dabenak onelako ume bat neure izenian, neu artuten nau.

        6. Eta eskandalizetan dabenari, nigan sinistuten daben, txikitxu oneetatik bat, oba litzakijo imintia dingilizka bere idunetik asto errota arri bat, eta botako balebe itxasuaren ondora.

        7. Ai mundubaren zorigaistokua eskandalubak gaitik! Zerren premiñazkua da eskandalubak etortia: baña zorigaistokua arako gizona, zeinen bitartez datorren eskandaluba.

        8. Orregaitik baldin zeure eskubak, edo zeure oñak pekatu eragin gura badeutsu, ebagi egizu, eta bota zeugandik: zerren oba dozu sartu bizitzan mantxu, edo erren, esku bi edo oin bi dituzula botia izan baño betiko sutara.

        9. Eta baldin zeure begijak pekatu eragin gura badeutsu, atera egizu, eta bota zeugandik: zerren oba jatsu begi bakar bategaz bizitzan sartutia, zein da begi bi daukazuzala izan jaurtigija suzko lekura.

        10. Begiratu egizube dagizubela gitxitan euki txikitxu oneetatik bat: zerren dirautsubet, euren Aingerubak zerubetan beti ikusten dabela, neure aita zerubetan daguanaren arpegija.

        11. Zerren etorri zan gizonaren semia salbetara galdu zana.

        12. Zer deritxazube? Baldin baleukaz norbaitek eun ardi, eta galduko balitz euretatik bat, ez al ditu itxiten larogeta emeretzijak mendijetan, eta ez al dua billatutera galdu zana?

        13. Eta baldin jazoten bada aurkitutia: Egijaz dirautsubet, geijago poztuten dala beragaz, beste larogeta emeretzi galdu ez ziranakaz baño.

        14. Alan ez da zuben Aita zerubetan daguanaren borondatia, galdutia txikitxu oneetatik bat.

        15. Eta baldin pekatu egiten badau zure kontra zure anaijiak, zuaz, eta agiraka egijozu zeure, eta bere artian bakarrik. Baldin entzuten badeutsu, irabazi izango dozu zeure anaijia.

        16. Eta baldin entzuten ez badeutsu, artu egizuz zeugaz oraindik bat, edo bi, testigu biren, edo iruen aoz agertu dedin berba guztija.

        17. Eta baldin ez badeutse entzuten eurai, esan egijozu Elexiari. Eta baldin Elexiari entzuten ez badeutsa, izan bedi zuretzat jentilla, eta publikanua legez.

        18. Egijaz dirautsubet, lurraren ganian lotuten dozuben guztija, izango da lotuba zeruban bere: eta lurraren ganian askatuten dozuben guztija, izango da askatuba zeruban bere.

        19. Barriro dirautsubet, baldin zubetariko bi alkartuten badira lurraren ganian, eskatuten daben gauza guztija egingo deutse nire aita zerubetan daguanak.

        20. Zerren nun dagozan bi, edo iru baturik nire izenian, an nago euren erdijan.

        21. Orduban eldurik Pedro beragana, esan eutsan: Jauna, zenbat bidar parkatuko deutsat neure anaijiari, bidebagatasunen bat egiten badeust? Zazpi biderreraño?

        22. Esan eutsan Jesusek: Ez dirautsut zazpi bidarreraño, ezpada irurogeta amar bidar zazpiraño.

        23. Orregaitik zerubetako erreinuba da irudituba gizon errege bati, gura ebanari kontubetan sartu bere otseiñakaz.

        24. Eta asirik kontubak artuten, ekarri eutsen bat, zor eutsazana, amar milla talentu.

        25. Eta ez eukirik zegaz pagau, agindu eban bere Jaunak izan zedilla salduba bera, ta bere emaztia, eta semiak, eta eukan guztija, eta pagau ekijola.

        26. Eta auzpazturik otseiña, erregututen eutsan, zirautsala: Itxaron egidazu, eta pagauko deutsut guztija.

        27. Eta errukiturik Jauna otsein aregaz, itxi eutsan, eta zorra parkatu eutsan.

        28. Urtenik barriz otsein arek aurkitu eban bere otsein lagunetatik bat, zeñek zor eutsazan eun diru: eta eldurik ito gura eban, zirautsala: Pagau egidak zor deustana.

        29. Eta auzpazturik bere otsein laguna, erregututen eutsan, zirautsala: Itxaron egidazu, eta guztija pagauko deutsut.

        30. Berak barriz ez eban gura: ezpada juan zan, eta imiñi eragin eban presondegijan pagau artian zorra.

        31. Ikusirik barriz bere otsein lagunak igaroten ziranak, naibagetu ziran asko: eta etorri ziran, eta adierazo eutsezan euren Jaunari igaro ziran gauza guztijak.

        32. Orduban deitu eutsan bere jaunak, eta esan eutsan: Otsein dongia, zor guztija parkatu neuan erregutu eustalako.

        33. Ez al enduban bada euk bere errukitu biar eure otsein lagunagaz, neu bere eugaz errukitu noan legez?

        34. Eta aserraturik bere jauna imiñi eban borreruben eskubetan, pagau artian zor guztija.

        35. Alan egingo deutsube nire Aita zerukuak bere, baldin ez badeutsazube parkatuten bakotxak bere anaijiari zeuben bijotzetatik.

 

 

EMERETZIGARREN KAPITULUBA

 

Erakusten dau Jaunak ezin urratu leitekiala ezkontzako lokarrija, eta gauza bat gaitik bakarrik bata bestiagandik aldendu leitekezala. Ostera iminten ditu umiak, zeruko erreinuban sartuko diranen iruditzat. Erakusten dau onak izateko ta zerurako bidia, eta ze eragozpen andija diran aberastasunak baterako ta besterako. Amaituten dau esanaz, bere izena gaitik gauza guztijak itxiten ditubezanak izango daben sari bardiñik bagia.

 

        1. Eta jazo zan, amaitu ezkero Jesusek berbaldi oneek, aldendu zan Galileatik, eta etorri zan Judeako mugetara Jordanen beste aldetik.

        2. Eta jarraitu eutsen jendedi askok, eta osatu zituzan an.

        3. Eta eldu ziran beragana Fariseoak esesten berari, eta zirautsela: Itxi ete leike gizonak bere emaztia, edozein gauza gaitik?

        4. Berak erantzunik esan eutsen: Ez dozube irakurri, egin ebanak gizona asieratik, aarra ta emia egin zituzala? eta esan eban:

        5. Onegaitik itxiko ditu gizonak aita, eta ama, eta batzanduko da bere emaztiagaz, eta izango dira bi aragi batian.

        6. Alan bada onezkero ez dira bi, ezpada aragi bat. Jaungoikuak bada batu dabena, gizonak ez begi aldendu.

        7. Dirautse eurak: Zergaitik bada Moisesek agindu eban emoteko aldendubaren agirija, eta itxiteko?

        8. Esan eutsen: Zerren Moisesek zeuben bijotzeko gogortasunagaitik itxi eutsuben botaten zeuben emaztiak: asieratik barriz ez zan alan.

        9. Eta dirautsubet, bere emaztia itxiten daben edozeñek, ez izanik aragizko pekatuba gaitik, eta beste bategaz ezkonduten danak, aragizko pekatuba egiten dau: eta itxijagaz ezkonduten danak, aragizko pekatuba egiten dau.

        10. Esaten deutse bere jarraitzallaak: Baldin orrelan bada gizonak emaztiagaz egin biar dabena, ezin ezkondu leiteke.

        11. Berak esan eutsen: Guztijak ezin daikee gauza au, ezpada emon jakenak.

        12. Zerren badira irendubak, amaren sabeletik alan jaijo ziranak: eta badira irendubak, gizonak egiñak: eta badira irendubak eurak euren burubai ebagijak zerubetako erreinuba gaitik. Egin daikianak, daijala.

        13. Orduban imiñi eutsezan aurrian ume batzuk, eskubak imiñi egijuezan, eta erregutu egijan. Jarraitzallak barriz agiraka egiten eutsen.

        14. Jesusek barriz esan eutsen: Itxi egijezube umiai, eta ez egijezube eragotzi nigana etortia: zerren alakuena da zerubetako erreiñuba.

        15. Eta imiñi ezkero euren ganian eskubak, juan zan andik.

        16. Eta orra nun bat eldurik, esan eutsan: Irakasla ona, zer on egingo dot jaritxiteko betiko bizitzia?

        17. Berak esan eutsan: Zergaitik itanduten deustazu onaren ganian? Bat da ona, Jaungoikua. Baldin gura badozu barriz bizitzara sartu, gorde egizuz agindubak.

        18. Esan eutsan: Zeintzuk? Jesusek barriz esan eutsan: Ez dozu iñor illgo: Ez dozu aragizko pekaturik egingo: Ez dozu lapurretarik egingo: Ez deutsazu iñori guzurrik asmauko.

        19. Onrau egizu zeure aita, eta zeure ama, eta maitetuko dozu zeure lagun urkua zeure buruba legez.

        20. Esan eutsan zaldunak: Oneek guztijok gorde ditut neure gazte denporatik, zer palta jat oraindik?

        21. Esan eutsan Jesusek: Baldin gura badozu osaro ona izan, zuaz, saldu egizu daukazuna, eta emon egijozu eskekuai, eta eukiko dozu ondasuntegija zeruban: eta erdu, jarraitu egidazu.

        22. Entzunik barriz zaldunak berba au, juan zan motz: zerren zan ondasun andijen jaubia.

        23. Eta Jesusek esan eutsen bere jarraitzallai: Egijaz esaten deutsubet, aberatsa nekez sartuko dala zerubetako erreinuban.

        24. Eta geijago dirautsubet: Errazago da ganbelu bat jostorratzaren zulotik igarotia, aberats bat sartutia baño zerubetako erreinuban.

        25. Entzunik barriz oneek, jarraitzallaak mirarituten ziran asko, ziñuela: Nor bada salbau leiteke?

        26. Eta begiraturik Jesusek, esan eutsen: Gizonak au ezin egin leije: baña Jaungoikuak guztijak egin leikez.

        27. Orduban erantzunik Pedrok, esan eutsan: Orra nun guk itxi ditugu gauza guztijak, eta jarraitu deutsugu: ze sari bada izango dogu?

        28. Eta Jesusek esan eutsen: Egijaz dirautsubet, zubek, jarraitu deustazubenok, gizaldi barrijan jarten danian gizonaren Semia bere anditasuneko aulkijan, jarriko zarela zubek bere amabi jarlekuren ganian, juzgetako Israelgo amabi etxadijak.

        29. Eta edozeñek, itxiten dabenak etxia, edo anaijaak, edo arrebaak, edo aita, edo ama, edo emaztia, edo semiak, edo lurrak nire izenagaitik, bakotxagaitik eun artuko dau, eta betiko bizitziaren jaube izango da.

        30. Asko barriz izango dira lelenguak azkenak, ta azkenak lelenguak.

 

 

OGEIGARREN KAPITULUBA

 

Mastiko langillen irudija. Jesusek aurrez berba egiten dau bere pasiñoiaren ganian. Jerikoko itxu bijak.

 

        1. Zerubetako erreinuba da gizon etxeko jaun baten irudikua, zeñek urten eban goxian gox artutera langillaak bere mastirako.

        2. Eta gelditurik alogerekuakaz emoteko eguneko diruba, bialdu zituzan bere mastira.

        3. Eta urtenik bederatzijetaruntz, ikusi zituzan beste batzuk egozala plazan alperrik.

        4. Eta esan eutsen: Zuaze zubek bere nire mastira, eta jaotsubena emongo deutsubet.

        5. Eurak barriz juan ziran. Ostera bere barriz urten eban egüerdiruntz, eta iruretaruntz, eta bardin egin eban.

        6. Eta urten eban arratsaldeko bostetaruntz, eta aurkitu zituzan beste batzuk an egozala, ta esan eutsen: Zergaitik zagoze emen egun guztijan alperrik?

        7. Esaten deutse: Iñok ez gaituzalako eruan alogerian. Dirautse: Zuaze zubek bere neure mastira.

        8. Gaba egin zanian bada, esaten deutsa maastijaren jaubiak bere otsein nagusijari: Deitu egijezu langillai, eta emon egijezu alogera, asirik azkenengüetatik lelengüetaragiño.

        9. Etorri ziranian bada arratsaldeko bostetaruntz etorri ziranak, artu zitubezan bakotxak diru bana.

        10. Etorririk bada lelenguak bere, uste izan eben geijago artuko ebela: artu eben barriz eurak bere diru batna.

        11. Eta artuten ebela txarto esaten eben etxeko jauna gaitik,

        12. Ziñuela: Oneek azkenenguok ordu batian egin eben, eta eurakaz bardin egin gaituzu, eruan dogunok egunaren ta beruaren pisuba.

        13. Baña berak erantzunik euretariko bati, esan eutsan: Adiskidia, ez deutsut egiten bidebagatasunik: ez al ziñan gelditu neugaz diru batian?

        14. Artu egizu zeuria dana, ta zuaz: gura dot oni azkenengo oni bere emon zuri beste.

        15. Edo ez al daiket nik gura dodana, egin? Zure begija gaistua al da, ni ona nazalako?

        16. Alan izango dira azkenenguak lelengo, eta lelenguak azkenengo. Zerren asko dira deitubak, barriz gitxi autubak.

        17. Eta igoten ebala Jesusek Jerusalema, artu zituzan amabi jarraitzallaak ixillian, ta esan eutsen:

        18. Orra nun igoten dogun Jerusalema, eta gizonaren Semia izango jake saldua sazerdoteen nagusijai, ta Eskribaai, eta emongo deutse ilteko epaija.

        19. Eta emongo deutse jentillai destañak egin dagijuezan, eta azotau, eta kurutzian josi, eta irugarren egunian biztuko da.

        20. Orduban eldu zan beragana Zebedeoren semeen ama bere semiakaz, adoretan ebala eta eskatuten eutsala zerbait berari.

        21. Berak esan eutsan: Zer gura dozu? Esan eutsan: Esan egizu neure seme bi oneek jarri ditezela, bata zeure eskumako aldian, ta bestia ezkerreko aldian zeure erreinuban.

        22. Erantzunik barriz Jesusek esan eban: Ez dakizube zer eskatuten dozuben. Edan bai al ziñaije, neuk edango dodan kalizia? Esaten deutse: Bagiñaike.

        23. Esan eutsen: Edango dozube egijaz nire kalizia: baña jartia nire eskumako aldian, edo ezkerrekuan ez jaot niri zubei emotia, ezpada nire Aitak prestau deutsenai.

        24. Eta entzunik amarrak, aserratu ziran anaija bijakaz.

        25. Jesusek barriz deitu eutsen beragana, eta esan eutsen: Badakizube erreinubetako agintarijak menpian eukiten ditubezala eurak: eta nagusijaguak diranak, eskubidiagaz aginduten deutsela eurai.

        26. Ez da izango alan zuben artian: ezpada zuben artian andijago izatia gura daben edozein, izan bedi zuben otseina:

        27. Eta gura dabena zuben artian lelengua izan, izango da zuben serbitzarija.

        28. Gizonaren Semia ez zan legez etorri otseiñak eukitera, ezpada otsein izatera, eta emotera bere bizitzia askoren arimen erospenerako.

        29. Eta urteten ebela eurak Jerikotik, jarraitu eutsan jendedi askok,

        30. Eta orra nun itxu bik jarririk egozanak bidiaren onduan, entzun eben Jesus igaroten zala: eta diadar egin eben, ziñuela: Jauna, Dabiden Semia, errukitu zaite gugaz.

        31. Jendedijak barriz agiraka egiten eutsen ixildu zitezen. Baña eurak diadar andijaguak egiten zitubezan, ziñuela: Jauna, Dabiden Semia, errukitu zaite gugaz.

        32. Eta gelditu zan Jesus, eta deitu eutsen, eta esan eutsen: Zer gura dozube egin dagizubedan?

        33. Dirautse eurak: Jauna, idigijak izan ditezela gure begijak.

        34. Errukiturik barriz eurakaz Jesus, ukutu eutsen euren begijai. Eta beriala ikusi eben, eta jarraitu eutsen berari.

 

 

OGETA BAT GARREN KAPITULUBA

 

Jesusen sarreria Jerusalemen. Botaten ditu Elexatik saltzallaak. Ze eskubidegaz egiten dituzan bere mirarijak. Seme biren, maastizañen, ta etxeburuko arrijaren irudijak.

 

        1. Eta urreratu ziranian Jerusalema, eta eldu ziranian Betfajera Olibeteko mendira: orduban Jesusek bialdu zituzan jarraitzalla bi,

        2. Esaten eutsela: Zuaze zeuben aurrian daguan errira, eta beriala aurkituko dozube astaeme bat loturik, eta umia beragaz: askatu egizube, eta ekarri egidazube neuri:

        3. Eta baldin iñok ezer esaten badeutsube, esan egijozube Jaunak euren premiñia daukala: eta beriala itxiko ditu.

        4. Au guztijau barriz egin zan, bete zedin Igarliak esan ebana ziñuanian:

        5. Esan egijezube Siongo alabiari: Orra nun zure Erregia jatortzun otsana, jarririk astaemiaren ganian, eta ume bat buztarripian daguanaren semia.

        6. Juanik barriz ikaslaak egin eben Jesusek eurai agindu eutsen legez.

        7. Eta ekarri zitubezan astaemia, ta umia: eta imiñi zitubezan oneen ganian euren soñekuak, eta berari ganian jarri eragin eutsen.

        8. Jendedi andi batek barriz zabalduten zituzan bere soñekuak bidian: eta beste batzuk ebagiten zitubezan aretxen arramaak, eta zabalduten zitubezan bidian:

        9. Barriz aurretik juazan ta ostetik jarraituten eutsen jente aldraak, diadar egiten eben, ziñuela: Hosanna Dabiden semiari: bedeinkatuba datorrena Jaunaren izenian: Hosanna goi goijetan.

        10. Eta sartu zanian Jerusalema, uri guztija jarri zan itantzen, ziñuala: Zein da au?

        11. Errijak barriz ziñuen: Au da Jesus igarlia Nazaret Galileakua.

        12. Eta sartu zan Jesus Jaungoikuaren elexan, eta botaten zituzan ellexan salduten eta erosten egozan guztijak, eta jaurtigi zituzan diru trukalarijen maijak, eta saltzallen jarlekubak.

        13. Eta esaten deutse: Eskribidurik dago: Nire etxia erreguko etxia izango da deituba: zubek barriz egin dozube lapurren kobaua.

        14. Eta etorri ziran beragana itxubak, eta errenak elexan: eta osatu zituzan.

        15. Ikusirik barriz Sazerdoteen Nagusijak, eta Eskribak egin zituzan mirarijak, eta umiak ziardubela diadarrez elexan eta ziñuela: Hosanna Dabiden semiari: aserre andi bat artu eben,

        16. Eta esan eutsen: Entzuten dozu zer esaten daben oneek? Jesusek barriz esan eutsen: Bai. Ez dozube iñoz irakurri: Umeen, eta ugatzetakuen aotik atera zendubala alabantza osua?

        17. Eta itxirik areek, juan zan kanpora uritik Betanijara: eta an egon zan.

        18. Eta goixian biurturik urira, gose izan zan.

        19. Eta ikusirik piko ondo bat bidiaren albuan, urreratu zan beragana: eta ez eban ezer aurkitu beragan ezpada orrijak bakarrik, eta esan eutsan: Ez dok sekula geijago pikorik izango. Eta igartu zan beriala piko ondua.

        20. Eta ikusirik ikaslaak, miraritu ziran, ziñuela: Zelan beriala sikatu da?

        21. Erantzunik barriz Jesusek, esan eutsen: Egijaz esaten deutsubet, baldin bazenduke fedia, eta eukiko ez bazendube ezbairik, ez bakarrik egingo dozube pikuarena, baita bere esango bazeunskijue mendi oni: Alde egik, eta bota adi itxasora, egiña izango da.

        22. Eta eskatuten dozuben edozein gauza erreguban sinistuten dozubela, artuko dozube.

        23. Eta etorririk elexara, eldu ziran beragana erakusten eguala sazerdoteen Nagusijak, eta erriko zaarrak, ziñuela: Ze eskubidegaz egiten dituzu oneek? Eta nok emon deutsu zuri eskubide au?

        24. Erantzunik Jesusek esan eutsen: Neuk bere itanduko deutsubet berba bat: baldin au esaten badeustazube, neuk bere esango deutsubet ze eskubidegaz egiten ditudazan oneek.

        25. Juanen bautismua nundikua zan? Zerutikua, ala gizonetatikua? Eta eurak gogoratuten eben euren artian, ziñuela:

        26. Baldin esango bagendu, zerutikua, esango deusku: Zergaitik bada ez zeuntzen sinistu berari? Baldin barriz esango bagendu, gizonetatikua, jendedijaren bildur gara: zerren guztijak euken Juan igarlia legez.

        27. Eta erantzunik Jesusi, esan eben: Ez dakigu. Esan eutsen berak bere: Neuk bere ez deutsubet esaten ze eskubidegaz egiten ditudazan oneek.

        28. Zer barriz deritxazube: Gizon batek eukazan seme bi, eta eldurik lelenguagana, esan eutsan: Semia, zuaz gaur, biar egizu neure maastijan.

        29. Berak barriz erantzunik, esan eutsan: Ez dot nai. Gero barriz damuturik, juan zan.

        30. Eldurik barriz bestiagana, bardin esan eutsan. Eta berak erantzunik, esan eutsan: Banua, Jauna, eta ez zan juan.

        31. Bijetatik zeñek egin eban aitaren borondatia? Eurak esaten deutse: Lelenguak. Esaten deutse Jesusek: Egijaz esaten deutsubet, Publikanuak, eta emakume galdubak juango dirala zuben aurretik Jaungoikuaren erreinura.

        32. Zerren etorri zan zubekgana Juan zuzentasuneko bidian, eta ez zeuntzen sinistu. Publikanuak barriz, eta emakume galdubak sinistu eutsen: zubek barriz ikusirik bera ez zenduben egin penitenzijarik bere gero, sinistuteko berari.

        33. Beste irudi bat entzun egizube: Bazan gizon Etxekojaun bat, zeñek imiñi eban maastija, eta esi batez inguratu eban eta atxurturik egin eban bertan dolara bat, eta jaso eban torre bat, eta emon eutsen errentan nekazarijai, eta urrin juan zan.

        34. Urreratu zanian bada maatsen denporia, bialdu zituzan bere otseiñak nekazarijak gana, artu egijezan aren maatsak.

        35. Eta nekazarijak, atrapaurik bere otseiñak, bata zauritu eben, bata ill eben, batari barriz arrika egin eutsen.

        36. Barriro bialdu zituzan beste otsein batzuk lelenguak baño geijago, eta bardin egin eutsen.

        37. Azkenian barriz bialdu eban eurak gana bere semia, ziñuala: Lotsia gordeko deutse nire semiari.

        38. Nekazarijak barriz, ikusirik semia, esan eben euren artian: Au da jaubegeija, erdube, ill daigun, eta eukiko dogu bere senipartia.

        39. Eta eldurik berari bota eben maastitik kanpora, eta ill eben.

        40. Datorrenian bada maastijaren Jauna, zer egingo dau nekazari areekaz?

        41. Dirautse eurak: Dongaak dongaro galduko ditu: eta bere maastija emongo deutse errentan beste nekazari batzubei, pagauko deutsenai frutuba euren denporetan.

        42. Esaten deutse Jesusek: Ez dozube irakurri iñoz Eskrituretan: Etxegillaak bazterrera bota eben arrija, au izan da iminija kantoiaren buruban? Jaunak egin eban au, eta da miragarrija gure begijetan:

        43. Orregaitik esaten deutsubet, kenduba izango jatzubela Jaungoikuaren erreinuba, eta emona izango jakola bere frutubak egiten dituzan erreinubari.

        44. Eta jausten dana arri onen ganera, izango da zatituba: eta berau barriz ganera jausten jakona, izango da puskatuba.

        45. Eta entzunik sazerdoteen Nagusijak, eta Fariseoak bere irudijak, ezagutu eben eurak gaitik berba egiten ebala.

        46. Eta billaturik zelan elduko eutsen, jendedijen bildur izan ziran: zerren euken bera igarlia legez.

 

 

OGETA BI GARREN KAPITULUBA

 

Eztegüen irudipena. Eztegubetako soñekua. Jaungoikua ta Zesar. Illen biztueria. Zein dan agindubetatik nagusijena ta lelengua. Kristo Dabiden seme ta Jauna.

 

        1. Eta erantzunik Jesusek, barriro berba egin eutsen irudijetan, ziñuala:

        2. Zerubetako erreinuba da gizon errege baten antzekua, egin eutsazanarena eztegubak bere semiari:

        3. Eta bialdu zituzan bere otseiñak deitutera konbidaubai eztegubetara, eta ez eben etorri gura izan.

        4. Barriro bialdu zituzan beste otsein batzuk, esanaz: Esan egijezube konbidaubai: Orra emen neure bazkarija prestaurik daukat, neure zezenak, eta abere gizendubak illik dagoz, guztija dago prestaurik: erdube eztegubetara.

        5. Eurak barriz ez eutsen jaramonik egin: eta juan ziran, bata bere solora, bestia barriz bere artuemonetara:

        6. Enparaubak barriz eldu eutsen bere serbitzarijai, eta destañaz bete ezkero ill zitubezan.

        7. Erregeri barriz, entzun ebanian, aserratu jakon: eta bialdurik bere soldautegijak, galdu zituzan eralla areek, eta euren urijari su emon eutsan.

        8. Orduban esan eutsen bere otseñai: Eztegubak egijaz prestaurik dagoz, baña konbidaurik egozanak, ez ziran duiñak.

        9. Zuaze bada bideen urteeretara, eta aurkituten dituzuben guztijai, dei egijezube eztegubetara.

        10. Eta urtenik bere otseñak bideetara, batu zitubezan aurkitu zitubezan guztijak, dongaak eta onak: eta bete ziran eztegubetako saletako maijak konbidaduz.

        11. Sartu zan barriz errege ikustera maijan jarririk egozanak, eta ikusi eban an gizon bat ezteguko jantzijaz jantzi baga.

        12. Eta esan eutsan: Adiskidia, zelan ona sartu zara euki bagarik ezteguko jantzija? Bera barriz mututu zan.

        13. Orduban esan eutsen erregek serbitzarijai: Loturik bere eskubak, eta oñak, bota egizube kanpoko illuntasunetara: an izango da negarra ta agin karraskadia.

        14. Zerren asko dira deitubak, eta gitxi autubak.

        15. Orduban juanik Fariseoak, aditu ziran euren artean, atrapetako bera berban.

        16. Eta bialduten deutsez euren ikaslaak Herodestarrakin, ziñuela: Irakaslia, badakigu egijatija zariala, eta Jaungoikuaren bidia erakusten dozula egijan, eta ez deutsula iñoren ardurarik: zerren ez dozu begiratuten gizonetan nornor dan.

        17. Esan egiguzu bada, zer deritxazu, ondo da zentsua emotia Zesarri, ala ez?

        18. Ezaguturik barriz Jesusek euren gaistakerija, esan eutsen: Zergaitik esesten deuztazube irudi utsez onak?

        19. Erakutsi egidazube zentzoko diruba. Eta eurak eskiñi eutsen zidarrezko diru bat.

        20. Eta esan eutsen Jesusek: Norena da irudi au, eta ganian eskribidurik daguana?

        21. Esaten deutse: Zesarrena. Orduban esan eutsen: Emon egijezube bada Zesarri, Zesarrena, eta Jaungoikuari, Jaungoikuarena.

        22. Eta entzunik miraritu ziran, eta itxirik bera juan ziran.

        23. Egun atan eldu ziran beragana Sadduzeuak, zeintzubek diñuen ez daguala biztuera barririk, eta itandu eutsen,

        24. Ziñuela: Irakaslia, Moisesek esan eban: Baldin iñor ilgo balitz euki baga semerik, ezkondu dedilla bere anaijia aren emaztiagaz; eta biztu begijo jatorrija bere anaijiari.

        25. Baziran bada gure artian zazpi anaija: eta lelengua, ezkondu ezkero, ill zan: eta ez eukirik jatorririk, itxi eutsan bere emaztia bere anaijiari.

        26. Bardin bigarrena, eta irugarrena zazpigarreneragiño.

        27. Eta guztijen azkenian andria bere ill zan.

        28. Biztuera barrijan bada zazpiretatik zeñena izango da emaztia? zerren guztijak euki eben bera.

        29. Erantzunik barriz Jesusek, esan eutsen: Uts egiten dozube ez jakinik Eskriturak, ez Jaungoikuaren indarra.

        30. Zerren biztuera barrijan ez dira ezkonduko, ez ezkontzeko emonak izango: ezpada izango dira Jaungoikuaren Aingerubak zeruban legez.

        31. Illen biztueriaren ganian barriz ez dozube irakurri Jaungoikuak esan ebana esaten deutsubela:

        32. Ni naz Abrahamen Jaungoikua, eta Isaaken Jaungoikua, eta Jakoben Jaungoikua? Ez da illen Jaungoikua, ezpada bizijena.

        33. Eta entzunik jendedijak, mirarituten ziran bere irakatsijan.

        34. Fariseuak barriz entzunik ixildu eragin eutsela Sadduzeuai, egin eben batzaarra:

        35. Eta itandu eutsan euretariko batek Legetsubak, zirikatuten ebala:

        36. Irakaslia, zein da agindu andija legian?

        37. Esan eutsan Jesusek: Maitetuko dozu zeure Jaun Jaungoikua zeure bijotz guztitik, eta zeure arima guztijagaz, eta zeure gogo guztijagaz.

        38. Au da agindubetan nagusijena ta lelengua.

        39. Bigarrena barriz da onen antzekua: Maitetuko dozu zeure lagun urkua, zeu zeurori legez.

        40. Agindu bi oneetan dago sarturik Lege guztija, ta Igarlaak.

        41. Eta egozala baturik Fariseoak, itandu eutsen Jesusek,

        42. Ziñuala: Zer deritxazube Kristo gaitik? zeñen semia da? Esaten deutse: Dabidena.

        43. Esan eutsen: Zelan bada Dabidek espirituban deituten deutsa Jauna, diñuala:

        44. Esan eutsan Jaunak nire Jaunari: jarri zaite nire eskumatatik, imiñi dagidazan artian zeure arerijuak zeure oñen aulkitzat.

        45. Baldin bada Dabidek deituten badeutsa Jauna, zelan da bere semia?

        46. Eta iñok ezin eutsan erantzun berbarik: eta ez zan azartu iñor egun atatik berari geijago itandutera.

 

 

OGETA IRU GARREN KAPITULUBA

 

Moisesen jartokijaren ganian dagozan Eskriba ta Fariseoak erakusten dituben gauza onak egin biar dirala, baña ez jarraitu euren ekandubai dongaak diranian. Euren ontasun irudi utsekua ta arrokerija. Jarkiten jake Jesus. Igarlen erijotzia. Jerusalenen ondamendija.

 

        1. Orduban Jesusek berba egin eutsen jente aldraai, ta bere jarraitzallai,

        2. Zirautsela: Moisesen irakastokijaren ganian jarri ziran Eskribaak ta Fariseoak.

        3. Esaten deutsuben guztija bada, gorde egizube, ta egin: baña ez egizube egin euren egitadeen erara: zerren esaten dabe, ta ez egin.

        4. Zerren lotuten ditube karga astunak ta eruan eziñak, ta iminten ditube gizonen bizkarretan: baña ez deutse nai zirkinik bere eragin euren atzamarragaz.

        5. Euren egitada guztijak barriz egiten ditube gizonak ikusi dagijezan: zerren darabillez narruzko ugal zabaletan nire legeko agindubak, edertuten ditube egalak.

        6. Maite ditube barriz lelengo lekubak aparijetan, eta lelengo jartokijak Sinagogetan.

        7. Eta agurrak egin dagijuezala plazan, eta Irakasleen izenagaz deitu dagijuela gizonak.

        8. Zubek barriz ez egizube nai izan deitubak izatia Irakaslaak: zerren bat bakarra da zuben Irakaslia, zubek guztijok barriz anaijaak zare.

        9. Eta ez egijozube deitu iñori zeuben aita lurraren ganian: zerren bat da zuben Aita, zerubetan daguana.

        10. Eta ez egijozube alkarri deitu Irakaslaak: zerren bat da zuben Irakaslia, Kristo.

        11. Zuben artian andijena dana, izango da zuben serbitzarija.

        12. Zerren goratuten dana, izango da beeratuba: eta beeratuten dana, izango da goratuba.

        13. Baña ai zuben errukarrijak Eskriba ta Fariseoak irudiz bakarrik onak: zerren itxiten dozube zerubetako erreinuba gizonen aurrian. Zerren zeubek ez zare sartuten, eta sartutera duazanai ez deutsazube itxiten sartuten.

        14. Ai zuben errukarrijak, Eskriba ta Fariseo irudiz bakarrik onak: zerren jaten dituzube alargunen etxiak, errezu luziak errezaurik: augaitik artuko jatzubez kontu estubaguak!

        15. Ai zuben errukarrijak Eskriba ta Fariseo irudiz bakarrik onak: zerren inguratuten dozube itxasua, ta lurra, zeuben legera norbait ekarteko: eta ekarri dagizubenian, egiten dozube infernubaren seme zeubek baño birritan geijago.

        16. Ai zuben errukarrijak, zuzentzalla itxubak, esaten dozubenak: Juramentu egiten daben guztijak tenplubagaitik, ez da ezer: baña juramentu egiten dabenak tenpluko urriagaitik, zor dau.

        17. Eruak, ta itxubak! Zerren zer da andijago, urria, ala tenpluba, urria santututen dabena?

        18. Eta altariagaitik juramentu egingo baleu edozeñek, ez da ezer: baña altariaren ganian daguan eskintsarijagaitik juramentu egingo baleu edozeñek zor dau.

        19. Itxubak! Zer da barriz andijago, eskintsarija, ala altaria, santututen dabena eskintsarija?

        20. Juramentu egiten dabenak bada altariagaitik, juramentu egiten dau beragaitik, eta bere ganian daguan guztija gaitik.

        21. Eta juramentu egiten daben edozeñek elexiagaitik, juramentu egiten dau beragaitik, eta bertan bizi danagaitik:

        22. Eta juramentu egiten dabenak zerubagaitik, juramentu egiten da Jaungoikuaren jartokijagaitik, eta bere ganian jarten dana gaitik.

        23. Ai zuben errukarrijak Eskriba ta Fariseo irudiz bakarrik onak, egiten dozubenak amarrena mendatik, millutik, eta kominotik, eta itxi dituzube legiaren gauza astunaguak diranak, zuzentasuna, eta errukija, eta fedia. Oneek biar ziran egin, eta areek ez itxi egin baga.

        24. Zuzentzalla itxubak, iraziten dozubenak eltxua, ganbeluba barriz iruntzi.

        25. Ai zuben errukarrijak Eskriba ta Fariseo irudiz bakarrik onak, garbituten dituzubenak ontzijak ta platerak kanpotik, barruban barriz zagoze lapurretaz ta loikerijaz beterik.

        26. Fariseo itxuba, garbitu egik lelengo ontzijaren ta plateraren barruba, garbitua izan jadin kanpotik daguana.

        27. Ai zuben errukarrijak Eskriba ta Fariseo irudiz bakarrik onak, zerren zare obi zurituben antzekuak, zeintzubek kanpotik begitanduten jakez gizonai ederrak, barrutik barriz dagoz illen azurrez ta zikinkerija guztijaz beterik.

        28. Alan zubek bere kanpotik egijaz agertuten zatxakez gizonai onak: barruban barriz zagoze guzurrez ta gaistakerijaz beterik.

        29. Ai zuben errukarrijak Eskriba ta Fariseo irudiz bakarrik onak, zeintzubek egiten dituzuben igarlen obijak, eta apainduten dituzuben oneen egitaden gomutagarrijak,

        30. Eta diñozube: Baldin izan bagiña geure gurasuen egunetan, ez giñan izango euren lagunak igarleen odolian.

        31. Eta alan emoten dozube agirija zeuben zeuroen gatxian, zareela, igarlaak ill zitubezanen semiak.

        32. Eta zubek bete egizube zeuben gurasoen neurrija.

        33. Sierpiak, ziraun kastaak, zelan iges egingo deutsazube infernurako epaijari?

        34. Orregaitik orra nun nik bialduten ditudazan zubek gana igarlaak, eta jakitunak, eta erakuslaak, eta euretatik ilgo dituzube, eta kurutzian josiko dituzube, eta euretatik azotauko dituzube zeuben sinagogetan, eta persegiduko dituzube uritik uri:

        35. Etorri dedin zuben ganera odol errubagako guztija, izan zana isurija lurraren ganian, Abel errubagiaren odoletik, Zakarias Barakiasen semiaren odolera giñó, zein ill zenduben elexiaren eta altariaren artian.

        36. Egijaz dirautsubet, etorriko dirala oneek guztijok gizaldi onen ganera.

        37. Jerusalen, Jerusalen, ilten dituzuna igarlaak, eta arrika egiten deutsezuna zeugana bialdubak diranai, zenbat bidar gura izan neban batu zure semiak, olluak batuten dituzan legez bere txitaak egoen azpijan, eta ez zenduban gura izan?

        38. Orra nun geldituko jatsube zeuben etxia iñor baga.

        39. Zerren esaten deutsubet, ez nozubela ikusiko oraindixek, esan dagizuben artian: Bedeinkatuba, datorrena Jaunaren izenian.

 

 

OGETA LAUGARREN KAPITULUBA

 

Zelan izango dan Jerusalen desegiña. Zetatik ezagutuko dan desegitera doiala. Zer igaroko dan lurrian Ebanjelijua prediketan danetik mundubaren azkeneraño. Zer egin biar daben guzurrezko Kristuak engañau ez dagijezan. Zur ta kontuban egoteko, uste baga etorri ez dedin Jesus bigarren aldijan.

 

        1. Eta urtenik Jesusek elexatik, bajoian. Eta urreratu jakozan bere jarraitzallaak, erakusteko berari ze andi ta ederra zan elexia.

        2. Berak barriz erantzunik esan eutsen: Badakutsubez oneek guztijok? Egijaz esaten deutsubet, ez dala geldituko emen arririk arrijaren ganian, botia izango ez danik.

        3. Eguala barriz bera jarririk Olibeteko mendijaren ganian, eldu ziran beragana jarraitzallaak ixillian, ziñuela: Esan egiguzu, noiz izango dira oneek? Eta zer izango da zure etorreriaren, ta mundubaren amaijaren ezagungarrija?

        4. Eta erantzunik Jesusek esan eutsen: Begira ez zagijezala iñok engañau.

        5. Zerren asko etorriko dira nire izenian diñuela: Ni naz Kristo: eta asko engañauko ditube.

        6. Zerren entzungo dituzube gerraak, eta gerren otsak. Begira ez zaitezela ikaratu. Zerren oneek egiñak izan biar dabe, baña oraindik ez da azkena.

        7. Zerren jagiko da jentia jentiaren kontra, eta erreinuba erreinubaren kontra, eta izango dira izurrijak, eta gosiak, eta luikaraak lekubetatik.

        8. Oneek guztijok barriz miñen asierak dira.

        9. Orduban emongo zaitube naibagetuak izateko, eta illgo zaitube: eta jente guztijak gorroto izango deutsube nire izena gaitik.

        10. Eta orduban gatxerako bidia artuko dau askok, eta alkar salduko dabe, eta alkarri gorroto izango deutse.

        11. Eta guzurrezko igarla asko jagiko dira, eta engañauko ditube asko.

        12. Eta ugarituko dalako gaistakerija, otzituko da askoren karidadia.

        13. Barriz irauten dabena azkenera giño, au izango da salbaüa.

        14. Eta predikaduba izango da erreinuko ebanjelijo au mundu guztijan, jente guztijen ezagungarritzat: eta orduban etorriko da amaija.

        15. Ikusten dozubenian bada ondamendijaren igüiña, Daniel igarliak esana, daguala leku santuban, irakurten dabenak, aditu dagijala:

        16. Orduban Judean dagozanak, iges egin dagijela mendijetara:

        17. Eta tellatuan daguana, ez bedi jatzi artutera zerbait bere etxetik:

        18. Eta kanpuan daguana, ez bedi biurtu artutera bere tunikia.

        19. Baña ai seindun dagozanen, ta seña aziten daukenen errukarrijak egun areetan!

        20. Erregutu egizube bada, jazo ez dedin zuben igesa neguban, edo zapatuban.

        21. Zerren izango da orduban naibage andija, zelakua izan ez dan mundubaren asieratik orain artian, ta izango bere ez dan.

        22. Eta laburtubak izango ez balira egun areek, ez litzateke iñor salbauko: baña autubak gaitik laburtubak izango dira egun areek.

        23. Orduban baldin iñok esango baleutsube: Begira, emen dago Kristo, edo an: ez egijozube sinistu.

        24. Zerren jagiko dira guzurrezko kristuak, eta guzurrezko igarlaak: eta egingo ditube ezagungarri andijak, eta mirarijak, allagiña ze siniste txarrera ekarriko litukez (baldin al balitz) autubak bere.

        25. Begira aurrez esan deutsubedala.

        26. Baldin bada esango baleutsube: Orra nun eremuban dago, ez egizube urten: orra nun etxeko lekurik ezkutubenetan, ez egijezube sinistu.

        27. Zerren oñaztubak urteten daben legez eguzkijaren Urteeratik, eta ikusten dan sarrerarañotik: alan izango da gizonaren semiaren etorreria bere.

        28. Nunnai daguala gorputza, an batuko dira arranuak bere.

        29. Beriala barriz egun areetako naibagiaren ondorik Eguzkija illunduko da, eta Illargijak ez dau emongo bere argija, eta izarrak jausiko dira zerutik, eta zerubetako birtutiak zirkin egingo dabe.

        30. Eta orduban agertuko da gizonaren Semiaren ezagungarrija zeruban: eta orduban negar egingo dabe lurreko etxadi guztijak, eta ikusiko dabe gizonaren Semia datorrela zeruko odeijetan eskubide askogaz, ta anditasunagaz.

        31. Eta bialduko ditu bere Aingerubak tronpetiagaz ta boz andijagaz: eta batuko ditube bere autubak lau axeetatik, zeruben güenetatik euren barrenengo amaijetaraño.

        32. Piko aretxetik barriz ikasi egizube bardinkuntzia: bere erramia ija samurra daguanian, eta orrijak urtenak, badakizube urrian dala udia:

        33. Alan zubek bere ikusten dituzubenian oneek guztijok, jakin egizube urrian dala atetan.

        34. Egijaz dirautsubet, ez dala igaroko giza aldi au, oneek guztijok jazo ditezen artian.

        35. Zeruba ta lurra igaroko dira, nire berbaak barriz ez dira igaroko.

        36. Egun ta ordu aren barririk barriz iñok ez daki, ez da zerubetako Aingerubak bere, ezpada bakarrik Aitak.

        37. Noeren egunetan legez barriz, alan izango da gizonaren Semiaren etorreria bere.

        38. Zerren ujolia baño lenagoko egunetan egozan legez jaten ta edaten, ezkonduten ta ezkontzarako emoten, Noe utxan sartu zan egun ataragiño,

        39. Eta ez eben ezagutu etorri zan artian ujolia, ta eruan guztijak: alan izango da gizonaren Semiaren etorreria bere.

        40. Orduban bi egongo dira kanpuan: bata izango da artuba, eta bestia itxija.

        41. Emakume bik jardungo dabe eijoten errotan: bata izango da artuba, eta bestia itxija.

        42. Zagoze bada iratzarririk, zerren ez dakizube ze ordutan zeuben Jauna etorriko dan.

        43. Jakin egizube bada au, baldin baleki Etxekojaunak ze ordutan lapurra etorriko dan, iratzarririk egongo litzateke egijaz, eta ez leuke itxiko zulatuten bere etxia.

        44. Orregaitik zubek bere egon zaiteze prestaurik, zerren ez dakizuben orduban gizonaren semia etorriko da.

        45. Zein, uste dozu, dala otsein leijal, ta zurra, bere jaunak bere familijaren ganian imiñi ebana, emoteko eurai jaten denporaz?

        46. Zorijonekua otsein a, bere jaunak, datorrenian, aurkituten dabena, alan egiten dabela.

        47. Egijaz dirautsubet, imiñiko dabela bere onera guztijen ganetik.

        48. Eta baldin esango baleu otsein gaisto arek bere bijotzian: Nire jaunari belututen jako etortia:

        49. Eta asiko balitz joten bere otsein lagunak, jaaten barriz, ta edaten ordijakaz:

        50. Etorriko da otsein aren jauna, itxaroten ez daben egunian, eta ez dakijan orduban:

        51. Eta kenduko dau, eta imiñiko dau partill eginik otsein gaistuakaz. An izango da negarra, ta agin karraskadia.

 

 

OGETA BOSTGARREN KAPITULUBA

 

Amar birjiñen irudipena. Diruen irudipena. Azkenengo juizijua.

 

        1. Orduban zerubetako erreinuba izango da, amar birjiñen antzekua, zeintzubek arturik euren argiontzijak urten eutseen bidera Ezkonbarrijai.

        2. Euretatik bost barriz ziran eruak, eta bost zurrak.

        3. Baña bost eruak, arturik argiontzijak, ez eben eruan orijorik eurakaz.

        4. Zurrak barriz artu eben orijua euren ontzijetan argiontzijakaz.

        5. Luzaturik barriz Ezkonbarrijaren etorreria, loguratu ziran guztijak eta luak artu zituzan.

        6. Gabaren erdijan barriz entzun zan diadar bat: Orra nun Ezkonbarrija datorren, urten egijezube bidera.

        7. Orduban jagi ziran birjiña guzti areek, eta prestau zitubezan euren lanparak.

        8. Eruak barriz zurrai esan eutsen: Emon egiguzube zeuben orijotik, zerren gure lanparaak amatetan dira.

        9. Erantzun eben zurrak ziñuela: Badezpadan asko izan ez dedin guretzat, ta zubentzat, oba da juan zaitezela saltzallaak gana, ta erostia zeubentzat.

        10. Erosten ziran artian barriz, etorri zan Ezkonbarrija: eta prestauta egozanak, sartu ziran beragaz eztegubetara, eta itxi zan atia.

        11. Azkenik bada badatoz beste neskatillak bere ziñuela: Jauna, Jauna, idigi egiguzu.

        12. Barriz berak erantzunik, esan eutsen: Egijaz dirautsubet, ez zaitubedaz ezagututen.

        13. Iratzarririk egon bada, zerren ez dakizube eguna, ez orduba.

        14. Zerren zelan gizon batek urriñera doianak, deitu eutsen bere serbitzarijai, eta emon eutsezan bere ondasunak.

        15. Eta batari emon eutsazan bost talentu, bestiari barriz bi, eta bestiari bat, bakotxari bere indarraren erara, eta juan zan beriala.

        16. Juan zan bada bost talentu artu zituzana, eta jardun eban artuemonian eurakaz, eta irabazi zituzan beste bost.

        17. Bardin bi artu zituzanak bere, irabazi zituzan beste bi.

        18. Bat artu ebanak barriz, juanik egin eban zulo bat lurrian, eta ezkutau eban bere jaunaren diruba.

        19. Igarorik barriz denpora asko etorri zan otsein areen jauna, eta artu eutsezan kontubak.

        20. Eta etorririk bost talentu artu zituzana, eskiñi eutsazan beste bost talentu, ziñuala: Jauna, bost talentu emon zeustazan, orra emen beste bost irabazi dituzanak arez ganetik.

        21. Esan eutsan bere Jaunak: Ederto, otsein on ta leijala, gitxijan leijala izan zarialako, imiñiko zaitut askoren ganian, sartu zaite zeure Jaunaren atsegiñian.

        22. Eta eldu zan talentu bi artu zituzana bere, eta esan eban: Jauna, talentu bi emon zeustazan niri, orra emen beste bi irabazi ditudazanak.

        23. Esan eutsan bere Jaunak: Ondo dago, otsein on ta leijala, gitxijan leijala izan zarialako, imiñiko zaitudaz askoren ganian, sartu zaite zeure Jaunaren atsegiñian.

        24. Eldurik barriz talentu bat artu ebana bere, esan eban: Jauna, badakit gizon gogorra zariala, ebagiten dozu erein ez zenduban lekuban, eta batuten dozula zabaldu ez zenduban lekuban:

        25. Eta bildur izanik juan nintzan, eta ezkutau neban talentuba lurrian: orra emen nun daukazun zeuria dana.

        26. Erantzunik barriz bere Jaunak, esan eutsan: Otsein gaistua ta nagija, baenkijan ebagiten juadala ereiten ez juadan lekuban, eta batuten juadala zabalduten ez juadan lekuban:

        27. Biar eüan bada imiñi nire diruba irabazijan, eta etorririk ni artuko najuan egijaz neuria duana geituta.

        28. Kendu egijezube bada berari talentuba, eta emon egijezube amar talentu daukazanari:

        29. Zerren daukan guztijari emongo jako, eta eukiko dau ugarijago: barriz, ez daukanari, daukala dirudijana bere, kenduko jako.

        30. Eta otsein alperra bota egizube kanpoko illuntasunetara: an izango da negarra ta aginen karraskadia.

        31. Datorrenian barriz gizonaren semia bere anditasunian, eta Aingeru guztijak beragaz, orduban jarriko da bere anditasunaren jarlekuban:

        32. Eta batubak izango dira bere aurrian jente guztijak, eta aldenduko ditu alkargandik, artzañak aldenduten dituzan legez ardijak aumeetatik:

        33. Eta imiñiko ditu ardijak bere eskumatatik, aumiak barriz ezkerretatik.

        34. Orduban esango deutse erregek bere eskumatatik egongo diranai: Erdube neure aitaren bedeinkatubok, gozau egizube mundubaren asieratik zubentzat prestaurik daguan erreinuba:

        35. Zerren gose izan nintzan, ta emon zeusten jaten: egarri izan nintzan, ta emon zeusten edaten: bidastija nintzan, ta artu ninduzuben ostatuz:

        36. Billosik, ta estaldu ninduzuben: geixorik, ta bisitau ninduzuben: presondegijan nenguan, ta etorri ziñen nigana.

        37. Orduban erantzungo deutse justubak, diñuela: Jauna, noiz ikusi zinduguzan gosez, ta jaten emon geuntzun: egarriz, ta emon geuntzun edarija?

        38. Noiz barriz ikusi zinduguzan arrotz, ta artu zinduguzan ostatuz: edo billosik, eta estaldu zinduguzan?

        39. Edo noiz ikusi zinduguzan geixorik, edo presondegijan, eta etorri giñan zugana?

        40. Eta erantzunik erregek, esango deutse: Egijaz esaten deutsubet, egin zeuntzenian neure anaija txiki oneetatik bati, neuri egin zeusten.

        41. Orduban esango deutse ezkerretatik egongo diranai bere: Alde egizube nigandik madarikatubok betiko sutara, prestaurik daguanera diabruarentzat, ta bere Aingerubentzat.

        42. Zerren gose izan nintzan, eta ez zeusten emon jaten: egarri izan nintzan, ta ez zeusten emon edaten:

        43. Bidastija nintzan, ta ez zeusten emon ostatuba: billosik nenguan, ta ez ninduzuben estaldu: geixorik, ta presondegijan, ta ez ninduzuben bisitau.

        44. Orduban erantzungo deutse eurak bere diñuela: Jauna, noiz ikusi zinduguzan gosez, edo egarriz, edo bidastiz, edo billosik, edo presondegijan, eta ez geuntzun lagundu?

        45. Orduban erantzungo deutse, esanaz: Egijaz esaten deutsubet: ez zeuntzenian egin txikitxu oneetatik bati, niri bere ez zeusten egin.

        46. Eta juango dira oneek betiko peneetara; justubak barriz betiko bizitzara.

 

 

OGETA SEIGARREN KAPITULUBA

 

Jesukristoren azkenengo Paskua. Judeguben batzaarra Jesus ilteko. Azkenengo aparija. Salduten dau Judasek. Fundetan dau altarako Sakramentu Santuba. Jetsemaniko erreguba Aitari. Atrapetan dabe ta darue Kaifasen aurrera. Ukatuten dau Pedrok. Onen damu ta negarrak.

 

        1. Eta jazo zan amaitu ezkero Jesusek berbaldi guzti oneek, esan eutsen bere jarraitzallaai:

        2. Badakizube egun bi barru izango dala Paskua, eta gizonaren semia izango da salduba, kurutzian josija izateko.

        3. Orduban batu ziran sazerdoteen nagusijak, eta erriko zaarrak, sazerdoteen nagusijaren, Kaifas eritxanaren, ataijan:

        4. Eta batzaarra egin eben atrapetako Jesus marroz, eta ill eragiteko.

        5. Ziñuen barriz: Jai egunian ez, jagi ez dedin matxinadaren bat errijan.

        6. Eguala barriz Jesus Betanijan Simon legentijaren etxian,

        7. Eldu zan beragana emakume bat eukala alabastrozko ontzi bat ujentu balijozkoz betia, eta isuri eban bere burubaren ganian egoala maijan jarririk.

        8. Ikusirik barriz jarraitzallaak, aserratu jaken ziñuela: Zetarako alperrik galdu au?

        9. Zerren saldu zatekian au karu, eta emon eskekuai.

        10. Jakinik barriz Jesusek, esan eutsen: Zergaitik zare gogaikarrijak emakume onentzat? zerren egite ona egin dau nigan.

        11. Zerren beti daukazubez eskekuak zeubekaz: ni barriz ez naukazube beti.

        12. Zerren isuririk onek ujentu au nire gorputzian, ni obituteko egin dau.

        13. Egijaz esaten deutsubet, edonun Ebanjelijo au predikauba dan mundu guztijan, esango da bere onek egin dabena, bere gomutarako.

        14. Orduban juan zan amabijetatik bat, Judas Iskariote eritxana, sazerdoteen nagusijak gana:

        15. Eta esan eutsen: Zer gura deustazube nire emon, eta neuk iminiko dot zuben eskubetan? Eta eurak eskiñi eutsezan ogeta amar diru zidarrezko.

        16. Eta ordutik billatuten eban eria iminteko bera areen eskubetan.

        17. Azimoen lelengo egunian barriz eldu ziran jarraitzallaak Jesus gana, ziñuela: Nun gura dozu prestau daizugun Paskua jateko?

        18. Eta Jesusek esan eutsen: Zuaze urira urlijagana, eta esan egijozube: Irakasliak diño: Nire denporia urrian da, zeure etxian egiten dot Paskua neure ikaslakaz.

        19. Eta egin eben ikaslaak Jesusek agindu eutsen legez, eta prestau eben Paskua.

        20. Etorririk barriz arratsia, eguan maijan jarririk bere amabi ikaslakaz.

        21. Eta jaten ziardubela eurak, esan eban: Egijaz dirautsubet, zubetatik batek salduko nabela.

        22. Eta eurak naibage andi batez beterik, asi zan bakotxa esaten: Ni ete naz Jauna?

        23. Eta berak erantzunik esan eban: Sartuten dabenak nigaz eskuba platerian, onek salduko nau.

        24. Gizonaren semia badua egijaz, beragaitik eskribiduta daguan legez: baña ai errukarrija gizon arena, zeñen bidez salduba izango dan gizonaren Semia: oba zan beretzat, baldin jaijo ez balitz gizon á.

        25. Erantzunik barriz Judasek, saldu ebanak, esan eban: Ni al naz Irakaslia? Erantzun eutsan: Zeuk esan dozu.

        26. Apaltzen ziardubela barriz eurak, artu eban Jesusek ogija, eta bedeinkatu eban, eta ebagi, eta emon eutsen bere jarraitzallai, eta esan eutsen: Artu egizube, eta jan egizube: au da nire gorputza.

        27. Eta arturik kalizia eskerrak emon zituzan: eta emon eutsen, esanaz: Edan egizube onetatik guztijok.

        28. Zerren au da nire odola testamentu barrikua, askogaitik isurija izango dana pekatuben parkaziñorako.

        29. Esaten deutsubet barriz: ez dodala edango gaurtik geijago maatsaren frutu onetatik arako egun atara artian, edan dagidanian zubekaz barrija neure Aitaren erreinuban.

        30. Eta eskerrak emonik, urten eben Olibeteko mendiruntz.

        31. Orduban esan eutsen Jesusek: Zubek guztijok gatxerako bidia artuko dozube nigan, gau onetan. Zerren eskribidurik dago: Zaurituko dot artzaña, eta egabanatuko dira artaldiko ardijak.

        32. Barriz barriro biztu ezkero, juango naz zuben aurretik Galileara.

        33. Erantzunik barriz Pedrok, esan eutsan: Baldin guztijak gatxerako bidia artuten badabe bere zugan, nik ez dot iñoz gatxerako biderik artuko.

        34. Esan eutsan Jesusek: Egijaz esaten deutsut, gau onetan ollarrak jo baño lenago, iru bidar ukatuko nozula.

        35. Esan eutsan Pedrok: Zugaz ill biar baneu bere, ez zaitut ukatuko. Bardin esan eben beste ikasla guztijak bere.

        36. Orduban etorri zan Jesus eurakaz Jetsemani deritxan barruti batera, eta esan eutsen bere ikaslaai: Jarri zaiteze emen juan naitian artian ara ta erregu egin dagidan arte.

        37. Eta arturik Pedro ta Zebedeoren seme bijak, asi zan atsakabetu eta larrituten.

        38. Orduban esan eutsen: Estu dago nire arimia ill arteraño: itxaron egizube emen, eta egizube gaubela neugaz.

        39. Eta juanik aurreratxuago, auzpaztu zan, erregututen ebala, ta ziñuala: Aita neuria, baldin al bada, igaro bedi nigandik kaliza au. Baña ez nik gura dodan legez, ezpada zuk legez.

        40. Eta etorri zan bere ikaslaak gana, eta aurkitu zituzan lotan egozala, eta dirautsa Pedrori: Beraz ezin egon izan zare ordu batian gaubelan neugaz?

        41. Zagoze iratzarririk, eta erregu egizube sartu ez zaitezen tentazinoian. Espirituba egijaz prest dago, aragija barriz argala.

        42. Barriro bigarrenez juan zan, eta erregu egin eban, ziñuala: Aita neuria, baldin ezin bada kaliz au igaro nik edan baga, egin bedi zure borondatia.

        43. Eta etorri zan ostera, eta aurkitu zituzan lotan egozala: zerren euren begijak egozan astunak.

        44. Eta itxirik eurak, barriro juan zan, eta erregu egin eban irugarrenez, leengo berbaak eurak esaten zituzala.

        45. Orduban etorri zan bere ikaslaetara, eta esan eutsen: Lo egizube onezkero, eta atseden egizube: orra nun urreratu dan orduba, eta gizonaren Semia izango da imiñija pekatarijen eskubetan.

        46. Jagi zaiteze, guazan: orra urreratu da salduko nabena.

        47. Oraindik berak berbetan ziardubala, orra nun Judas amabijetatik bat etorri zan, eta beragaz jendedi andija ezpatakaz, ta makillakaz, sazerdoteen nagusijak eta erriko zaarrak bialdubak.

        48. Saldu ebanak barriz, emon eutsen ezagungarrija, ziñuala: Nik mosu emoten deutsadana, bera da, eldu egijozube.

        49. Eta beriala eldurik Jesus gana, esan eutsan: Agur Irakaslia. Eta mosu emon eutsan.

        50. Eta esan eutsan Jesusek: Adiskidia, zetara etorri zara? Orduban eldu ziran, eta ezarri eutsezan eskubak Jesusi, eta atrapau eben.

        51. Eta orra nun Jesusgaz egozanetatik batek, luzaturik eskuba, atera eban bere ezpatia, eta jorik sazerdoteen Nagusijaren otseiña, ebagi eutsan bere belarrija.

        52. Orduban esan eutsan Jesusek: Biurtu egizu zeure ezpatia bere lekura: zerren ezpatia artuten daben guztijak, ezpataz illgo dira.

        53. Uste al dozu, ezin neikijola erregutu neure aitari, eta emongo leuskedazala niri orain amabi Aingeru aldra baño geijago?

        54. Zelan bada beteko dira Eskrituraak, gauzaak onelan egiñak izan biar dabela?

        55. Ordu atan esan eutsen Jesusek jendedijai: Lapurra gana legez urten dozube ezpatakaz, ta makillakaz ni atrapetara: egunoro zubekaz nenguan jarririk irakasten elexan, eta ez ninduzuben atrapau.

        56. Au guztijau barriz egin zan, bete zeitezan Igarlaak eskribidu zitubezanak. Orduban ikasla guztijak, itxirik bera, iges egin eben.

        57. Eta areek eldurik Jesusi, eruan eben Kaifas Sazerdoteen Nagusijagana, nun Eskriba ta Fariseoak batu ziran.

        58. Pedrok barriz jarraituten eutsan urriñetik Sazerdoteen Nagusijaren atairaño. Eta sarturik barrura, eguan jarrita otseñakaz, ikusteko azkena.

        59. Sazerdoteen Nagusijak, eta batzaar guztijak barriz billatuten eben guzurrezko asmazinoia Jesusen kontra, bera erijotzarako emoteko.

        60. Eta ez eben aurkitu, testigu guzurrezko asko ekarri arren. Azkenik barriz etorri ziran guzurrezko testigu bi;

        61. Ta esan eben: Onek esan dau: Bota neike Jaungoikuaren elexia, eta iru egun barru barriro egin.

        62. Eta jagirik Sazerdoteen Nagusija, esan eutsan: Ez dozu ezer erantzuten, oneek zugaitik esaten ditubezan gauza txarretara?

        63. Jesus barriz ixillik eguan. Eta Sazerdoteen Nagusijak esan eutsan: Jaungoiko bizijaren izenian itanduten deutsut, esan dagiguzula zu bazara Kristo Jaungoikuaren semia.

        64. Esaten deutsa Jesusek: Zeuk esan dozu. Alanbere esaten deutsubet, oraindik ikusiko dozube gizonaren semia jarririk Jaungoiko indartsubaren ezkumatatik, eta datorrela Zeruko odeijetan.

        65. Orduban Sazerdoteen Nagusijak urratu zituzan bere soñekuak, ziñuala: Blasfemau dau: zetarako ditugu onezkero salatsallaak? Orra emen orain entzun deutsazube blasfemija:

        66. Zer deritxazube? Eta eurak erantzunik esan eben: Erijotziaren errudun da.

        67. Orduban txistu urtika jardun eutsen bere arpegira, eta ukabilka ezarri eben, beste batzuk barriz esku zabalakaz emon eutsezan bere arpegijan,

        68. Ziñuela: Igarri egiguk, Kristo, nor dok zauritu abena?

        69. Pedro barriz eguan jarrita kanpuan ataijan: eta eldu zan beragana otsein neskatilla bat, zirautsala: Zu bere Jesus Galileakuagaz zengozan.

        70. Baña berak ukatu eban guztijen aurrian, ziñuala: Ez jakiñat zer diñonan.

        71. Urtenik barriz berak atera, ikusi eban beste otsein neskatilla batek, eta esan eutsen an egozanai: Au bere eguan Jesus Nazarenuagaz.

        72. Eta barriro ukatu eban juramentubagaz: Ez ebala ezagututen alako gizonik.

        73. Eta gerotxuago eldu ziran an egozanak, eta esan eutsen Pedrori: Egijaz zu bere euretarikua zara: zerren zure berbetiak bere agertuten zaitu.

        74. Orduban asi zan biraoka ta juramentuka ez ebala ezagututen alako gizonik. Eta beriala ollarrak jo eban.

        75. Eta gomutau zan Pedro Jesusen berba, esan eutsanagaz: Ollarrak jo baño lenago, iru bidar ukatuko nozu. Eta urtenik kanpora, egin zituzan negar mingotxak.

 

 

OGETA ZAZPI GARREN KAPITULUBA

 

Judeguben batzaarra Jesus galduteko. Judasen erneguba ta erijotzia. Jesus Pilatosen aurrian. Azotetan dabe: iminten deutse arantzazko koroia: egiten deutsez destañaak. Darue Kalbarijora ta kurutzian jositen dabe. Lurra illuntasunez betetan da. Jesus ilten da: lurra ikaratuten da: ill asko biztuten dira. Obituten dabe Jauna: iminten deutsez jaolaak.

 

        1. Eldurik barriz goxa, egin eben batzaarra Sazerdoteen Nagusi guztijak, eta erriko zaarrak Jesusen kontra, bera ill eragiteko.

        2. Eta loturik eruan eben, ta emon eutsen Ponzio Pilatos Gobernarijari.

        3. Orduban ikusirik Judasek, bera saldu ebanak, ilteko epaija emon eutsela; damuturik, biurtu eutsezan ogeta amar diru zidarrezkuak Sazerdoteen Nagusijai, ta zaarrai,

        4. Zirautsela: Pekatu egin dot, saldurik odol errubagia. Eta eurak esan eutsen: Zer jeuskuk guri? Euk begiratu biar eban.

        5. Eta jaurtigirik zidarrezko dirubak elexan, aldendu zan, eta juanik urkatu zan.

        6. Sazerdoteen Nagusijak barriz, arturik zidarrezko dirubak, esan eben: Ez dira bota biar atabakara, odolaren sarija dalako.

        7. Emonik barriz euren eretxijak onen ganian, erosi eben areekaz lapikogin baten landia, arrotzak obituteko.

        8. Au gaitik izan zan deituba landa a, Hazeldama, au da, odol landia, gaurko eguneragiño.

        9. Orduban bete zan Jeremias Igarliak esan ebana, ziñuanian: Eta artu zitubezan ogeta amar zidarrezko diru, zeintzubek diran salduba izan danaren sarija, zeñetan erosi jaken Israelgo semiai.

        10. Eta emon zitubezan ontzigin baten landiagaitik, Jaunak agindu eustan legez.

        11. Jesus barriz izan zan eruana Gobernarijaren aurrera, eta itandu eutsan Gobernarijak, zirautsala: Zu zara Judeguben Erregia? Esaten deutsa Jesusek: Zeuk diñozu.

        12. Eta salatuten beben bere Sazerdoteen Nagusijak eta zaarrak, ez eban ezer erantzun.

        13. Orduban esaten deutsa Pilatosek: Ez dantzuzu zenbat gauza diñuezan oneek zure gatxian?

        14. Eta ez eutsan erantzun berba batera bere, allagiña ze Gobernarija miraritu zan guztiz asko.

        15. Paskuako egun andijan barriz, Gobernarijak emon oi eutsan errijari askatuta, eurak nai eben katigu bat.

        16. Eukan barriz orduban loturik, Barrabas eritxan entzute andiko bat.

        17. Baturik bada eurak, esan eutsen Pilatosek: Zein gura dozube emon dagizubedan? Barrabas, ala Jesus, Kristo deritxona?

        18. Zerren bekijan ondamuz ekarri eutsela.

        19. Eguala barriz jarririk bere epai aulkijan, bialdu eban beragana bere emaztiak, esatera: Ez zaite sartu errubagako orren gauzetan. Zerren asko igaro dot gaur amesetan beragaitik.

        20. Sazerdoteen Nagusijak barriz, eta zaarrak burutan imiñi eutsen errijai, eskatu egijela Barrabas, Jesus barriz galdu eragijela.

        21. Erantzunik barriz Gobernarijak, esan eutsen: Bijetatik zein gura dozube askaturik emon dagizubedan? Eta eurak esan eben: Barrabas.

        22. Esaten deutse Pilatosek: Zer bada egingo dot Jesus, Kristo deritxanagaz?

        23. Diñue guztijak: Izan bedi kurutzian josija. Esaten deutse Gobernarijak: Ze gauza txaar bada egin dau? Eta eurak geijago diadar egiten eben, ziñuela: Izan bedi kurutzian josija.

        24. Ikusirik barriz Pilatosek ez ebala ezer aurreratuten, ezpada geitubaz joiala matxiñadia; arturik ura, garbitu zituzan eskubak errijaren aurrian, ziñuala: Errubagarik nago ni justu orren odoletik: begira zeubek.

        25. Eta erantzunik erri guztijak esan eban: Bere odola gure ganera, ta gure semeen ganera.

        26. Orduban itxi eutsen Barrabas: Jesus barriz azotaurik emon eutsen kurutzian josija izan zedin.

        27. Orduban Gobernarijaren soldadubak arturik Jesus jauregirako, batu eben beragana aldra guztija:

        28. Eta billosturik bera, granazko mantu bat imiñi eutsen,

        29. Eta ijorik koroia arantzakaz, imiñi eutsen bere burubaren ganian, eta kañaberia bere eskuman. Eta belaunikoturik bere aurrian, destañaak egiten eutsezan, ziñuela: Agur Judeguben erregia.

        30. Eta txistuka jardunik berari, artu eben kañaberia, eta zaurituten eutsen bere buruba.

        31. Eta destañak egin ezkero berari, erantzi eutsen mantua, eta jantzi eutsezan bere soñekuak, eta eruan eben kurutzian jositera.

        32. Urtenik barriz aurkitu eben gizon bat Zirenekua, Simon izena ebana: oni artu eragin eutsen Jesusen kurutzia.

        33. Eta etorri ziran Golgota deritxan leku batera, au da Kalbarijoko lekura.

        34. Eta emon eutsen edaten ardaüa beaztunagaz naastaurik. Eta probaurik, ez eban gura izan edan.

        35. Kurutzian josi ezkero barriz, partiu zitubezan bere soñekuak, botarik suertia: bete zedin Igarliak esan ebana ziñuanian: Partiu zitubezan nire soñekuak, eta nire soñekuaren ganian bota eben suertia.

        36. Eta jarririk zainduten eben.

        37. Eta imiñi eben bere burubaren ganian bere kausia eskribidurik: Au da Jesus Judeguben Erregia.

        38. Orduban izan ziran kurutzian josijak beragaz lapur bi: bata eskumatatik, ta bestia eskerretatik.

        39. Andik igaroten ziranak barriz gaiski esaka ziarduben beragaitik eraginik euren burubai,

        40. Eta ziñuela: Ia i botaten duana Jaungoikuaren elexia, ta iru egun barru barriro egiten duana: salba adi: Jaungoikuaren semia baaz, jatsi adi kurutzetik.

        41. Bardin Sazerdoteen Nagusijak bere destañaak egiñik Eskribaakaz, eta zaarrakaz ziñuen:

        42. Beste batzuk salbau jituk, bera ezin dok salbau: Israelgo errege badok, jatsi jadilla orain kurutzetik, eta sinistuten jeutsagu.

        43. Itxaron juan Jaungoikuagan: librau jaijala orain, baldin gura bajok: zerren esan juan: Jaungoikuaren semia zuala.

        44. Gaiski oneek eurok esaten eutsezan beragaz kurutzian josirik egozan lapurrak bere.

        45. Eguberditik barriz iruretaraño illundu zan mundu guztija.

        46. Eta irurak urrian ziranian diadar egin eban Jesusek boz andi bategaz, ziñuala: Eli, Eli, Lamma sabaktani? Au da: Neure Jaungoikua, neure Jaungoikua, zergaitik itxi nozu?

        47. An egozan batzuk barriz, eta entzunik oneek, ziñuen: Eliasi deituten jeutsak onek.

        48. Eta beriala juanik arin euretatik bat arturik esponja bat bete eban binagrez, eta imiñi eban kañabera baten, ta emoten eutsan edaten.

        49. Bestiak barriz ziñuen: Itxi, dakuskun ete datorren Elias berau libretara.

        50. Jesusek barriz bigarrenez diadar andi bat eginik, emon eban azkenengo arnasia.

        51. Eta orra nun elexako estalkija urratu zan zati bitan goitik beeragiño. Eta luurra ikaratu zan, eta arrijak zatitu ziran.

        52. Eta illen obijak idigi ziran, eta ill ziran santuben gorputz asko, biztu ziran.

        53. Eta urtenik obijetatik bere biztuera barrijaren ondoren, etorri ziran uri santura, ta agertu jakezan askori.

        54. Zenturionek barriz, eta beragaz egozanak zainduten Jesus, ikusirik luikaria, eta jazoten ziran gauzaak, bildur andi bat artu eben, ziñuela: Egijaz Jaungoikuaren semia zan au.

        55. Egozan barriz an emakume asko urriñetik, jarraitu eutsenak Jesusi Galileatik, serbietan ebela:

        56. Zeintzuben artian eguan Maria Magdalena, eta Maria Santiagoren ta Joseren ama, eta Zebedeoren semeen ama.

        57. Eldurik barriz arratsaldia, etorri zan gizon aberats bat Arimateakua, Jose eritxana, zein bere zan Jesusen jarraitzallia.

        58. Au eldu zan Pilatos gana, eta eskatu eutsan Jesusen gorputza. Orduban Pilatosek agindu eban emon ekijola gorputza.

        59. Eta arturik gorputza, Josek batu eban izara garbi baten.

        60. Eta imiñi eban bere obi barri, atxian idigi ebanian. Eta itxi eban arri andi bategaz obijaren sarreria, eta juan zan.

        61. Eguan barriz an Maria Magdalenia, eta beste Marija, jarririk obijaren aurrian.

        62. Beste egunian barriz, zein dan Paraszeberi darraikona, batu ziran Sazerdoteen Nagusijak ta Fariseoak Pilatosen aurrian.

        63. Ziñuela: Jauna, gomuta gara, guzurti arek esan ebala oraindik bizirik eguala: Iru egun igarorik barriro biztuko naz.

        64. Agindu egizu bada zaindu dedilla obija irugarren eguneragiño: etorri ez ditezen bere jarraitzallaak, eta ostu ez dagijen, eta esan errijari: Biztu zan illen artetik: eta izango da azkenengo errakuntzia lelengua baño dongagua.

        65. Esan eutsen Pilatosek: Badaukazubez jaolaak, zuaze, zaindu egizube dakizuben legez.

        66. Eurak bada juanik, inguratu eben obija, silluturik arrija, jaolakaz.

 

 

OGETA ZORTZIGARREN KAPITULUBA

 

Jesusen biztuera barrija. Agertuten jake emakume onai, Apostolubai, ta jarraitzallaai, ta eskintzen deutse bere laguntasuna.

 

        1. Zapatubaren arratsaldian barriz, astiaren lelengo egunaren egunsentijan, etorri zan Maria Magdalenia, eta beste Marija ikustera obija.

        2. Eta orra nun izan zan luikara andi bat. Zerren Jaunaren Aingeruba jatsi zan zerutik: eta urreraturik kendu eban arrija, eta eguan jarririk bere ganian.

        3. Zan barriz bere itxuria oñaztuba lakua: eta bere soñekua edurra lakua.

        4. Bere bildurrez barriz ikaratu ziran jaolaak, eta gelditu ziran illik legez.

        5. Asirik barriz berbetan Aingeruba esan eutsen emakumiai: Ez egizube bildurrik euki zubek: zerren badakit billatuten dozubela Jesus, kurutzian josija izan zana.

        6. Ez dago emen zerren biztu zan, esan eban legez. Erdube, ta ikusi egizube, Jauna imiñirik eguan lekuba.

        7. Eta laster juanik, esan egijezube bere jarraitzallai biztu dala. Eta orra nun juango dan zuben aurretik Galileara: an ikusiko dozube. Orra nun aurrez adierazo deutsubedan.

        8. Eta urten eben beriala obitik bildur ta poz andijagaz, arin ibillirik adierazoteko bere jarraitzallai.

        9. Eta orra nun Jesusek bidera urteten deutsen, dirautsela: Agur guztijoi. Eurak barriz urreratu ziran beragana, eldu eutsen bere oñetatik, eta adorau eben.

        10. Orduban esan eutsen Jesusek: Ez zaiteze bildur izan: zuaze, adierazo egijezube nire anaijai juan ditezela Galileara, an ikusiko nabe.

        11. Eurak juanik, orra nun jaola batzuk etorri ziran urira, eta adierazo eutsen Sazerdoteen Nagusijai igaro zan guztija.

        12. Eta baturik zaarrakaz, alkar aiturik, diruba ugari emon eutsen soldadubai,

        13. Zirautsela: Esan egizube, bere jarraitzallaak etorri ziran gabaz, eta ostu eben gu lotan gengozala.

        14. Eta baldin au elduko balitz Gobernarijaren belarrijetara, geuk sinistu eragingo deutsagu, eta ez dozube buruko miñik izango.

        15. Eta eurak arturik diruba, egin eben erakutsi eutsen legez. Eta zabaldu zan berba au Judeguben artian eta dirau gaurko eguneraño.

        16. Amaika jarraitzallaak barriz juan ziran Galileara, Jesusek agindu eutsen mendira.

        17. Eta ikusirik bera adorau eben: batzuk barriz euki zitubezan ezbaijak.

        18. Eta eldurik Jesus berba egin eutsen, zirautsela: Emon jat niri eskubide guztija zeruban, ta lurrian.

        19. Juanik bada, irakatsi egijezube jente guztijai, batiatuten dituzubela Aitiaren ta Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian.

        20. Erakusten deutsezubela gordetan, zubei agindu deutsubedazan gauza guztijak. Eta orra nun ni zubekaz naguan egun guztijetan mundubaren amairagiño.

 

 

SAN MATEOREN EBANJELIJUARI ADIGARRIJAK

 

        (1) C. I v. 18. Alkarganatu baño lenago. Ez dau iñor emendik atera biar, gero aragiaz alkartu zirala, zerren beti garbi bizi izan ziran. San Jeron.

        (2) C. I v. 23. Emendik bere ezin atera leike, gero aragiz alkartu zirala San Jeron.

        (3) Lelengo sortuba. Berba onek adierazoten eban Judeguben artian, lenago besterik izan bagia.

        (4) C. III v. 12. Larrinia. Elexia da larrin bat aotsa ta garija, au da onak eta deungak nastaurik dagozana. Egunen baten izango dira aldendubak. San Agustin.

        (5) C. V. v. 19. Esan gura dau, ez dala sartuko zeruban. San Agustin.

        (6) C. V. v. 29. Adituten da, eskumia ta begija baisen gauza biarra. San Hilario. San Jeronimo.

        (7) C. VI. v. 34. Au da, egija, zuzentasun ta premiña baga. Jerem. C. 4-v.2.

        (8) C. VI. v. 25. Emen eragozten da ardura larregija. S. Tomas.

        (9) C. 8. v. 9. Eskriba onek jarraitu gura eutsan Jesusi mundu onetaako ondasunen itxaropenagaz. San Juan Krisostomo.

        (10) C. 9. v. 16. Irudi onegaz adierazo eutsen Jesusek bere ikaslak, ez zirala oraindik zeruko bidian aurreraturik da gozanen irakatzijen duin. Krisost.

        (11) C.9. v. 24. Esan gura dau, Jesusek biztu leikiala, lo daguan bat iratzartuten danaren erraztasunagaz. Krisost.

        (12) C. 10 v. 34. Ezpatia: ilteko norberaren amodijo bidebagia, mundu dongea, eta aragijaren grinaak. San Juan Krisostomo.

        (13) C. 12. v.3. Esan gura dau, nekezago pekatuba izango dala. San Juan Krisostomo.

        (14) C. 12. v. 46. Anaijak: au da, senide urrekuak. Calmet.

        (15) C. 13. v. 12. Asko artu eta ondo erantzuten deutsenai, ugarituko jake: gitxi artu eta txarto erantzuten deutsenak barriz, urritu. S. Agust.

        (16) C. 15. v. 11. Aituten da, auan sartuten dana ez danian Jaungoikuaren legiak edo Elexa santiak eragotsija. Duhamel.

        (17) C. 15. v. 24. Etorri zan guztijen onera, baña Israeltarrai bakarrik izan jaken eskiñia. S. Agustin.

        (17) C. 16. v. 19. Giltzak: au da pekatubak parkatu edo ez parkatuteko eskubidea. Natal. Aexandro.

        (18) C. 16. v. 23. Satanas. Galerazoten deustazu Jaungoikuak gura dabena egitia. Duhamel.

        (19) C. 17. v. 12. Bijetan diño egija: zerren baten aitatuten dau Bautistia eta bestian Elias.

        (20) C. 18. v. 10. Esan gura dau, euren aingerubak salatuko ditubezala Aita zerukuaren aurrian. Natal Alej.

        (21) C. 18. 22. Irurogeta amar bidar zazpiraño: aditzen da beti. San Jeron. San Agustin.

        (22) C. 19. v. 12. Irendubak ez gorputzak, ezpada gurari loijak. S. Agust.

        (23) C. 21. v. 44. Arri au Jesukristo da. San Agustin.

        (24) C. 27. v. 3. Judaren damua ez zan izan ona, zeren ez eutsan lagundu itxaropenak. S. Agustin.

 

aurrekoa hurrengoa