www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERMEOKO DOTRINA

 

Bermeo

 

        Kristiñau fiel guztijak

        dagoz guztiz obligaurik

        deboziñua artutera

        euren bijotz guztitik

        Jesus gure argijaren

        kurutze santuagaz

        bada an ill gura izan eban

        gu ateratiarren

        pekatuaren mendetik

        ta arerijo deungetatik.

 

        Orregaitik bada

        egin biar zara

        alan zeñatutera

        zelan Aitiaren egitera

        iru kurutze egiñagaz.

 

        Lenengua bekokijan

        Jaungoikuak librau gaizan

        pensamentu txarretatik.

 

        Bigarrena auan

        Jaungoikuak librau gaizan

        berba deungetatik.

 

        Irugarrena bularrian

        Jaungoikuak librau gaizan

        egite ta gogo txarretatik.

 

        Onetara esanagaz:

        Kurutze santiaren+ señalia gaitik

        geure+ arerijuetatik

        libradu gaizuz

        geure Jauna+ ta Jaungoikua.

        Aitiaren ta Semiaren

        ta Espiritu Santuaren izenian.

        Amen.

 

 

Kredua

 

        Sinistuten dot Aita Jaungoiko guztiz poderoso, zeruaren ta lurraren egilliagan, ta bere seme bakar Jesukristo gure Jaunagan, zein sortu zan Espiritu Santuaren egitez, ta grazijaz. Jaijo zan Marija Birjiñiagandik; padezidu eban Ponzio Pilatosen aginduaren beian; izan zan kurutzian josija, ill ta enterradua, jatsi zan infernuetara irugarren egunian biztu zan illen artetik, igon eban zeruetara, an dago jarririk Aita Jaungoiko guztiz poderosuaren eskomako aldetik, arik etorriko da bizijak eta illak juzgetara. Sinistuten dot Espiritu Santuagan, Elexa santa katolikia, santuen komuniñua, pekatuen parkaziñua, aragijaren biztuera barrija, betiko bizitzia. Amen.

 

 

Fedeko artikuluak

 

        Fedeko artikuluak dira amalau. Lenengo zazpirak jagokaz Jaungoikotasunari eta beste zazpirak Jesukristo gure Jaun Jaungoiko ta gizon egijazkuaren Gizatasun santuari.

        Jaungoikotasunari jagokazanak dira oneek.

        Lenengua sinistu Jaungoiko bakar guztija daikianagan.

        Bigarrena sinistu dala Aita.

        Irugarrena sinistu dala Semia.

        Laugarrena sinistu dala Espiritu Santua.

        Bostgarrena sinistu dala gauza guztijen Egillia.

        Seigarrena sinistu dala Salbagillia.

        Zazpigarrena sinistu dala glorija emolia.

        Gizatasun santuari jagokazanak dira oneek.

        Lenengua sinistu Jesukristo gure Jauna gizona danez sortua izan zala Espiritu Santuaren egitez ta grazijaz.

        Bigarrena sinistu jaijo zala Santa Marija Birjiniagandik, geldituten zala donzella semia jaijo baño lenago, jaijotzan ta jaijo ezkero.

        Irugarrena sinistu artu zituzala erijotzia ta pasiñua gu pekatarijok salbetiarren.

        Laugarrena sinistu jatzi zala infernuetara, eta atera zituzala bere etorrera santuaren begira egozan Guraso santuen arimak.

        Bostgarrena sinistu irugarren egunian biztu zala illen artetik.

        Seigarrena sinistu igon ebala zeruetara eta daguala jarririk Aita Jaungoiko guztija daikianaren eskomako aldetik.

        Zazpigarrena sinistu etorriko dala bizijak eta illak juzgetara, au da, onai emotera glorija bere agindu santuak gorde zituezalako; eta deungai betiko infernua, gorde ez zituezalako.

 

 

Aita guria

 

        Aita guria zeruetan zagozana, santifikadu bedi zure izena, betor gugana zure erreiñua, egin bedi zure borondatia zelan zeruan alan lurrian.

        Egunian eguniango geure ogija gaur emon egiguzu, eta parkatu egiguzuz geure zorrak geuk geure zordunai parketan deutseguzan legez, eta itxi ez egiguzu tentaziñuan jausten, baña libradu gagizuz gatxetik. Amen.

 

 

Abe Marija

 

        Abe Marija, grazijaz betia, Jauna da zugaz, bedeinkatua zara zu andra guztijen artian, eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua Jesus.

        Santa Marija Jaungoikuaren Ama, erregutu egizu gu pekatarijok gaitik orain eta geure erijotzako orduan. Amen.

 

 

Salbia

 

        Jaungoikuak gorde zaizala Erregiña, errukiz beteriko Ama, bizitza, gozotasun, ta esperanza geuria, Jaungoikuak gorde zaizala. Zuri deijez gagoz Ebaren ume erbestetuok, zugana gagoz zizpuruz ta negarrez negarrezko leku onetan. Ea bada andria, geure bitartekua, biurtu egizuz guganantz zure begi errukitsu orreek; eta erbeste au igarota, erakutsi egiguzu Jesus zure sabeleko frutu bedeinkatua. O guztiz biguna! O errukiorra! O Marija Birjiña gozua! Erregutu egizu gugaitik Jaungoikuaren Ama santia, izan gaitian Jesukristoren agintzarijak alkantzetako duin. Amen.

 

 

Jaungoikuaren legeko aginduak

 

        Jaungoikuaren legeko aginduak dira amar. Lelengo irurak jagokaz Jaungoikuaren honriari; beste zazpirak projimuaren probetxuari.

        Lelengua Jaungoikua ametia gauza guztijen ganian.

        Bigarrena Jaungoikuaren izenian juramentu alperrik ez egitia.

        Irugarrena domekak eta jaijak santututia.

        Laugarrena aita eta ama honretia.

        Bostgarrena ez iñor iltia.

        Seigarrena aragizko pekaturik ez egitia.

        Zazpigarrena ez iñori ezer ostutia.

        Zortzigarrena egin eztaben gauzarik iñori ez ezartia, ta guzurrik ez esatia.

        Bederatzigarrena projimuaren emazterik ez gura izatia.

        Amargarrena iñoren ondasunen gurari bidebagakorik ez eukitia.

        Amar agindu oneek sartuten dira bitan; Jaungoikua serbidu eta ametian gauza guztijak baño geijago, eta projimua geure burua legez. Amen.

 

 

Kristiñauen dotriñiaren azaldaeria
itaune ta erantzueretan

 

        ITANDUTEN DOT. Kristiñaua zara?

        ERANTZUTEN DOT. Bai Jauna, Jaungoikuaren grazijaz.

        I. Nondik jatortsu kristiñauaren izen ori?

        E. Jesukristo gure Jauna gandik.

        I. Zer esan gura dau Kristiñauak?

        E. Kristoren gizona.

        I. Zer adituten dozu Kristoren gizonaz?

        E. Jesukristoren fede, batiuan artu ebana daukan gizona, eta bera serbietako eskiñirik daguana.

        I. Zein da Kristiñauaren señalia?

        E. Kurutze santua.

        I. Zergaitik?

        E. Dalako Kristo kurutzian josijaren irudija, zeñetan erredimidu genduzan.

        I. Zeinbat modutan egiten dau kristiñauak señale ori?

        E. Modu bitan.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Zeñatutia, ta Aitiaren egitia.

        I. Zer da zeñatutia?

        E. Eskomako eskuko erkoruagaz iru kurutze egitia.

        Lenengua bekokijan, bigarrena auan, irugarrena bularrian, geure Jaun Jaungoikuagaz berba egiten dogula.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Kurutze santiaren+ señaliagaitik, geure+ arerijuetatik, libradu gaizuz+ geure Jauna ta Jaungoikua.

        I. Zergaitik zeñatuten zara bekokijan?

        E. Jaungoikuak librau gaizan pensamentu gaistuetatik.

        I. Zergaitik auan?

        E. Jaungoikuak librau gaizan berba gaistuetatik.

        I. Zergaitik bularrian?

        E. Jaungoikuak librau gaizan egite ta gurari gaistuetatik.

        I. Zer da Aitiaren egitia?

        E. Da eskomako eskuko atz bijakaz kurutze bat egitia, bekokitik bularrera, eta ezkerreko sorbaldatik eskomakora, Trinidade guztiz santuari gagokazala.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Aitiaren, ta Semiaren+ ta Espiritu Santuaren izenian. Amen.

        I. Noz egin biar dogu kurutziaren señale ori?

        E. Egite onen bat asten dogun guztijan, edo premiña tentaziño, edo arriskuren baten aurkituten garianian, batezbere oetik iagieran, etxetik urteeran, Elexan sartzeian, iatorduan, eta oera guazanian.

        I. Zergaitik ainbeste bidar?

        E. Beti ta leku guztijetan geure arerijuak esetsiten deuskuelako ta persegietan gaituezalako.

        I. Ze arerijo dira orreek?

        E. Demoniñua, mundua ta aragija.

        I. Kurutziak al dauka indarra arerijo orreek goituteko?

        E. Bai jauna.

        I. Nundik dauka kurutziak indar ori?

        E. Kristok bere erijotziagaz antxe goitu ebazalako.

        I. Kurutzia adoretan dozunian zelan esaten dozu?

        E. Adoretan eta bedeinkatuten zaituguz Kristo, zeure kurutze santuaren bitartez mundua erredimidu zendualako.

 

 

Kristiñauak jakin biar dituzanak

 

        Ikusi dogu kristiñaua zariana alan izenian, zelan señalian: esan egidazu orain: Zeinbat gauza jakin ta aditu biar ditu kristiñauak adimenera, edo ezauerara elduten danian?

        E. Lau gauza.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Jakitia zer sinistuko daben, zer eskatuko daben, zer egingo daben, eta zer artuko daben.

        I. Zelan jakingo dau zer sinistuko daben?

        E. Jakiñaz kredua edo Fedeko artikuluak.

        I. Zelan jakingo dau zer eskatuko daben?

        E. Jakiñaz Aita guria, ta elexako beste oraziñuak.

        I. Zelan jakingo dau zer egingo daben?

        E. Jakiñaz Jaungoikuaren legeko aginduak, Elexa Ama santiarenak, eta obra miserikordijazkuak.

        I. Zelan jakingo dau zer artuko daben?

        E. Jakiñaz Elexa Ama Santiaren Sakramentuak.

 

 

Doktriniaren lelengo partia,

zeñetan adierazoten dirian kredua ta Fedeko artikuluak

 

        Lelengotik asiten gariala esan egidazu:

        E. Nok esan eban kredua?

        E. Apostoluak.

        I. Zetarako?

        E. Guri fede santuko gauzak irakasteko.

        I. Eta zuk zetarako esaten dozu?

        E. Kristiñauak daukagun fede au konfesetako.

        I. Zer da fedia?

        E. Ikusi ez doguna sinistutia.

        I. Ikusi zenduan jaijoten Jesukristo?

        E. Ez Jauna.

        I. Ikusi zenduan ilten, edo zerura igoten?

        E. Ez Jauna.

        I. Sinistuten dozu?

        E. Bai Jauna.

        I. Zegaitik sinistuten dozu?

        E. Jaungoikuak alan agertu deutsalako Elexa Ama santiari, ta onek alan erakusten deuskulako.

        I. Ze gauza dira kristiñaua zarianez daukazuzanak, eta sinistuten dozuzanak?

        E. Erromako Elexa santiak daukazanak, eta sinistuten dituzanak.

        I. Ta zertzuk dira zuk eta berak daukazuezanak, eta sinistuten dozuezanak?

        E. Fedeko artikuluak batezbere kreduan dagozan legez.

        I. Ze gauza dira fedeko artikuluak?

        E. Dira fedeko misterijorik andijenak.

        I. Zetarako dira fedeko artikuluak?

        E. Emoteko geure Jaungoikuaren, eta Jesukristo geure Salbagilliaren ezauera argija.

        I. Zein da gure Jaun Jangoikua?

        E. Da esan ta asmau al leitekian gauzarik andi ta miragarrijena. Jaun bat amaibagarik ona, altsua, jakintsua, arteza, gauza guztijen asieria eta azkena.

        I. Zein da Trinidade guztiz santua?

        E. Da Jaungoikua bera Aita, Semia, ta Espiritu Santua, iru persona banak, eta Jaungoiko egijazko bakar bat.

        I. Aita Jaungoikua da?

        E. Bai Jauna.

        I. Semia Jaungoikua da?

        E. Bai Jauna.

        I. Espiritu Santua Jaungoikua da?

        E. Bai Jauna.

        I. Iru Jaungoiko dira?

        E. Ez Jauna, ezpada Jaungoiko egijazko bakar bat, dan legez guztiz altsu bakar bat, betiko bakar bat, eta Jaun bakar bat.

        I. Aita Semia da?

        E. Ez Jauna.

        I. Espritu Santua Aita, edo Semia da?

        E. Ez Jauna.

        I. Zegaitik?

        E. Iru personak banak dirialako, izan arren Jaungoiko egijazko bakar bat.

        I. Au onelan dala, zeinbat izate, adimen, eta borondate dagoz Jaungoikuagan?

        E. Izate bakar bat, adimen bakar bat, eta borondate bakar bat.

        I. Eta zeinbat persona?

        E. Iru banák, zeintzuk dirian Aita, Semia, eta Espiritu Santua.

        I. Zelan da Jaungoikua guztiz altsua?

        E. Bere eskubide bakarragaz egiten dabelako gura daben guztija.

        I. Zelan da Egillia?

        E. Guztija ezerezetik egin ebalako.

        I. Zetarako egin eban Jaungoikuak gizona?

        E. Bizitza onetan Jaungoikua bera serbietako, eta gero betikuan bera gozetako.

        I. Zelan da Salbagillia?

        E. Grazija emon eta pekatuak parkatuten dituzalako.

        I. Zelan da Glorija emollia?

        E. Bere grazijan irauten dabenari, betiko glorija emoten deutsalako.

        I. Jaungoikuak ete dauka guk legez gorputzaren irudirik?

        E. Ez Jauna, Jaungoikua danez, dalako espiritu utsa; baña bai gizona danez.

        I. Jaungoikozko iru personetatik, zein egin zan gizon?

        E. Bigarrena, zein dan Semia?.

        I. Aita egin zan gizon?

        E. Ez Jauna.

        I. Espiritu Santua egin zan gizon?

        E. Ez Jauna.

        I. Zein bada?

        E. Bakarrik Semia, zeñeri gizon egiñik deritxon Jesukristo.

        I. Orrelan zein da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko bizijaren semia gizon egin zana gu erredimietarren, eta guri zelan bizi erakustiarren.

        I. Eta zeinbat izate, adimen eta borondate dagoz Jesukristogan?

        E. Izate bi, bata Jaungoikua danez, eta bestia gizona danez: borondate bi, Jaungoikua danez bata, eta gizona danez bestia: adimen bi, bata Jaungoikua danez, eta bestia gizona danez.

        I. Eta zeinbat persona eta gomuta?

        E. Persona jaungoikozko bakar bat, zein dan Trinidade guztiz santuko bigarrena; eta gomuta bakar bat, bada Jaungoikua danez ez dauka gomutarik.

        I. Zer esan gura dau Jesusek?

        E. Salbagillia.

        I. Zetatik salbau genduzan?

        E. Geure pekatutik eta demoniñuaren mendetik.

        I. Zer esan gura dau Kristok?

        E. Unjidua.

        I. Zegaz izan zan unjidua?

        E. Espiritu Santuaren grazija ta doiakaz.

        I. Jesukristo gure Jauna zelan sortu zan eta jaijo ama donzelliagandik?

        E. Jaungoikuak gauza orreek egiten zituzala, izatiaz ganeko indarragaz eta mirariz.

        I. Zegaitik diñozu «izatiaz ganeko indarragaz eta mirariz?»

        E. Jesukristo sortu ez zalako, ez jaijo bere, beste gizonak legez.

        I. Zelan deituten jako gauza orreetan aurkituten dan misterijuari?

        E. Enkarnaziñoko misterijua.

        I. Zer da sinistuten dozuna Enkarnaziñoeko misterijuan?

        E. Trinidade guztiz santuko bigarren personia, zein dan semia, gizon egin zala Birjiña Marijaren errai garbijetan, bere donzellatasunaren kalte baga, ez gizonaren obraz, ezpada Espiritu Santuaren obraz.

        I. Zeinbat gauza bada egin zituzan Espiritu Santuak Enkarnaziñoeko misterijuan?

        E. Lau gauza Jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengua, Ama Birjiñiaren errai guztiz garbijetan formau eban gorputz bat bere odol guztiz garbijagaz. Bigarrena, egin eban arima bat ezerezetik. Irugarrena gorputza ta arima batu zituzan alkarregaz. Laugarrena, gorputz ta arima oneekaz batu zan Jaungoikuaren semia. Eta onelan, len Jaungoiko bakarrik zana, Jaungoiko izatiari itxi bagarik, gelditu zan gizon egiñik.

        I. Eta zelan jaijo zan mirariz?

        E. Urteten ebala Ama birjiniaren sabeletik bere donzellatasunaren kalte baga, eguzkijaren argi errañua igaroten dan legez kristal batetik, kristala ausi, ez loitu bagarik.

        I. Eta bere ama bizi ete zan gero beti donzella?

        E. Bai Jauna beti.

        I. Zegaitik kurutzian il gura izan eban?

        E. Gu libretiarren pekatutik, eta betiko erijotzatik.

        I. Zelan bada egin ete giñan erijotza orren errudun?

        E. Pekatu egiñik gure lelengo guraso Adanek, zeñegan guztijok pekatu egin genduan.

        I. Zer adituten dozu Jesukristo ill ezkero jatsi zan infernura esanagaz?

        E. Ez kondenauen lekua, ezpada linbua, nun egozan justuak.

        I. Infernu bat baño geijago al dago?

        E. Bai Jauna, dagoz lau lurraren barruan, eta deritxe kondenauen infernua, purgatorijua, seiñen linbua, justuen linbua, edo Abrahamen lekua.

        I. Zein da kondenauen infernua?

        E. Pekatu mortalian ilten dirianen arimak, betiko nekatuak izateko, juaten dirian lekua.

        I. Zein da Purgatorijua?

        E. Jaungoikuaren grazijan, baña euren pekatuen zor guztija, pagau bagarik, ilten dirianen arimak juaten dirian lekua, an pena gogorrakaz guztiz garbituak izateko.

        I. Zein da seiñen linbua?

        E. Batiatu bagarik, adimenera eldu baño lenago ilten dirianen arimak juaten dirian lekua.

        I. Zein da justuen linbua, edo Abrahamen lekua?

        E. Jesukristo gure Jauna mundura etorri, eta il baño lenago, Jaungoikuaren grazijan il eta guztiz garbituta egozanen arimak juaten zirian lekua, eta leku au da Jesukristo egijaz eta benetan jatsi zana.

        I. Zelan jatsi zan?

        E. Arimia Jaungoikotasunagaz baturik.

        I. Eta bere gorputza zelan gelditu zan?

        E. Jaungoikotasunagaz beragaz baturik.

        I. Zelan biztu zan irugarren egunian?

        E. Barriro batuten ziriala bere gorputz eta arima glorijaz betia, ostera iñoz ez ilteko.

        I. Zelan igon eban zeruetara?

        E. Berez.

        I. Zer esan gura dau Aita Jaungoikuaren eskomatatik jarrita egotiak?

        E. Kristok Jaungoikua danez Aitak beste glorija daukala, eta beste edozeñek baño geijago gizona danez.

        I. Noz etorriko da bizijak eta illak juzgetara?

        E. Munduaren azkenian.

        I. Eta orduan biztuko ete dira illak guztijak?

        E. Bai Jauna, len euki zituezan gorputz eta arimakaz eurakaz.

        I. Eta munduaren azkena baño lenago izango ete gara juzgauak?

        E. Bai jauna, geure bizitziaren azkenian, guztijok juzgauko gaitu Jaunak, eta emongo deusku sentenzija, onai Jaungoikua glorijan beti gozetako; eta deungai infernuan beti penetan egoteko.

        I. Zer sinistuten dozu esaten dozunian: «Sinistuten dot santuen komuniñua?»

        E. Kristiñau fielak partia daukeela besteen gauza oneetan gorputz baten zatijak legez, gorputz au da Elexia.

        I. Zer da Elexia?

        E. Da kristiñau fiel guztijak batera arturik egiten dabeen gorputza, zeñen burua dan Aita Santua.

        I. Zein da Aita Santua?

        E. Da Erromako Sazerdote nagusi, lurrian Kristoren ordeko, guztijok obedezidu biar deutsaguna.

        I. Kreduaz ta artikuluez ganera, beste gauzarik sinistuten badozu?

        E. Bai Jauna, liburu santuetan daguan guztija, eta Jaungoikuak bere Elexiari agerturik deutsan guztija.

        I. Ze gauza dira orreek?

        E. Ori ez niri itandu jakiturija bagakua nasalako; badaukaz Elexa ama Santiak Irakaslak, erantzuten jakingo dabeenak.

        IRAKASLIAK. Ondo diñozu: Irakaslai jagoke ta zuri ez, fedeko gauzen kontu ziatza emotia: asko da zuretzat jakitia Fedeko artikuluak kreduan dagozan legez, ta eurak sinistutia.

 

 

Dotriñiaren bigarren partia,

non adierazoten dan zer eskatu biar dan,
eta Elexa ama santiaren oraziñuak

 

        Ikusi dogu zelan dakizun sinistu biar dozuna, zein dan lelengua: gatozan bigarrenera, zein dan eskatu biar dana.Esan egidazu:

        I. Nok esan eban Aita guria?

        E. Jesukristok.

        I. Zetarako?

        E. Guri oraziño egiten irakasteko.

        I. Zer da oraziñua?

        E. Da Jaungoikuagana bijotza eregi eta mesediak eskatutia.

        I. Zeinbat modutakua da oraziñua?

        E. Modu bitakua, mentala eta bokala.

        I. Zer da oraziño mentala?

        E. Da arimako almenakaz egiten dana: memorijagaz, gauza onen bat gogora ekarten dogula: adimenagaz, gauza ori goguan darabilgula, eta bere ganian pensetan dogula: eta borondatiagaz, gogo ta gurari onak artuten doguzala, esaterako, pekatuakaz damutu, konfesau, ondu, obatu, eta aurrerantzian bizitza on bat egitia.

        I. Zer da oraziño bokala?

        E. Da berbakaz ta miiñagaz egiten dana, esaterako, egiten doguna Aita guria errezetan dogunian.

        I. Eta zelan egin biar da oraziñua?

        E. Gogotik, humiltasunagaz, itxaropenagaz, eta iraupenagaz.

        I. Aita guria esaten dozunian, nogaz berba egiten dozu?

        E. Jaungoiko gure Jaunagaz.

        I. Non dago Jaungoiko gure Jauna?

        E. Leku guztijetan, batez bere zeruan eta altarako sakramentu guztiz santuan.

        I. Eta Jesukristo gizona danez non dago?

        E. Bakarrik zeruan eta Altarako Sakramentu guztiz santuan.

        I. Oraziño guztijetatik zein da oneena?

        E. Aita guria.

        I. Zegaitik?

        E. Jesukristok bere aoz esan ebalako Apostoluen eskariz.

        I. Zegaitik geijago?

        E. Daukazalako zazpi eskaari (sic) karidade osotik datozanak.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengua da: Santifikadu bedi zure izena.

        I. Zer eskatuten dozu eskaari (sic) orretan?

        E. Jaungoikuaren izena izan dedilla ezagutua eta honradua mundu guztijan.

        I. Zein da bigarena?

        E. Betor gugana zure erreiñua.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Erreiñau dagijala Jaungoikuak gure arimetan, emen lurrian grazijaz, eta gero emon dagigula glorija.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatia, zelan zeruan, alan lurrian.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Egin dagigula Jaungoikuaren borondatia lurrian gagozanok, zeruan zorijonekuak egiten dabeen legez.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Egunian eguniango geure ogija gaur emon egiguzu.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Emon dagigula Jaungoikuak gorputzari dagokan janarija, arimiarentzat grazija eta sakramentuak.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parkatuten deutseguzan legez.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikuak parkatu dagiguzala geure pekatuak, geuk parkatu deutsegun legez, naibageren bat emon, edo gatx egin deuskuenai.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Itxi ez egiguzu jausten tentaziñuan.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Ez dagigula itxi Jaungoikuak jausten, diabruak pekatuan jausi eragiteko ekarten deuskuzan pensamentu txar, eta tentaziñuetan, ez eurai lekurik emoten.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Baña libradu gagizuz gatxetik.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikuak librau gagizala arimako eta gorputzeko gatx eta arrisku guztijetatik.

        I. Zegaitik asieran esaten dozu: «Aita guria zeruetan zagozana?»

        E. Eregiteko bijotza Jaungoikuagana, eta eskatuteko mesediak humiltasunagaz eta ustebetiagaz.

        I. Arako berba: Amen, azkenian esaten dozunak, zer esan gura dau?

        E. Alan izan dedilla.

        I. Zeintzuk dira Ama Birjiñiari erregututeko oraziñorik oneenak?

        E. Abe Marija eta Salbia.

        I. Nok esan eban Abe Marija?

        E. San Gabriel aingeruak Ama Birjiña Marijari barri onak emotera etorri zanian.

        I. Nok esan eban salbia?

        E. Elexa Ama Santiak dauka beretzat artuta.

        I. Zetarako?

        E. Ama Birjiniari mesediak eskatuteko.

        I. Abe Marija edo Salbia esaten dozuzanian, nogaz berba egiten dozu?

        E. Andra Marija geure amagaz.

        I. Nor da Andra Marija geure ama?

        E. Da birtutez beteriko Andra bat, Jaungoikuaren ama, zeruan daguana.

        I. Eta altaran daguana, nor da?

        E. Zeruan daguanaren irudi bat.

        I. Zetarako dago an?

        E. Bera ikusita, akordau gaitezan zeruan daguanagaz, eta onen irudija dalako, lotsa eta itzalez begiratu dagijogun.

        IRAKASLIAK. Bada bardin egingo deutsezu santuen irudijai ta euren erlikijai .

        I. Aingeru eta santuai bere, erregutu biar ete deutsegu?

        E. Bai jauna, geure bitartekuai legez

        I. Zer dira aingeruak?

        E. Dira, zeruan Jaungoikua gozetan dagozan espiritu zorijoneko batzuk.

        I. Zetarako egin zituzan Jaungoikuak?

        E. Bera beti alabau eta bedeinkatu egijen.

        I. Zetarako geijago?

        E. Bere serbitzarijak legez, Elexia gobernau eta gizonak gordetako.

        I. Orrelan zuk bere badaukazu aingeru jagolia?

        E. Bai jauna, badaukat, eta gizon bakotxak dauka beria.

        IRAKASLIAK. Bada euki egijozu deboziño andi bat, eta errezau eikijozu egunian egunian.

 

 

Irugarren partia,

zeñetan adierazoten dan zer egin biar dan

 

        Ikusi dogu, zer sinistu ta zer eskatu biar dozun: dakuskun zelan dakizun zer egin biar dozun: esan egizu:

        I. Zein da Jaungoikuaren legeko lelengo mandamentua?

        E. Jaungoikua amautia gauza guztijen ganian.

        I. Nok amaten dau Jaungoikua?

        E. Bere mandamentu santuak gordetan dituzanak.

        I. Zer da Jaungoikua amautia gauza guztijen ganian?

        E. Gurago izatia gauza guztijak galdu, bera ofendidu baño.

        I. Zetara geijago obligetan gaitu mandamentu onek?

        E. Bera bakarrik adoretara gorputzeko eta arimako alegin guztijagaz, beragan sinistu eta itxaroten dogula fede bizijagaz.

        I. Nok pekatu egiten dau onen kontra?

        E. Idolo, edo guzurrezko jaungoikuak adoretan dituzanak, edo eurakgan sinistuten dabenak; fediaren kontrako gauzaren bat sinistuten dabenak; edo fedeko misterijoren baten dudia daukanak; edo biar dan dotrinia ez dakijanak; fede, esperanza eta karidadeko aktuak biar dirianian egiten ez dituzanak; edo Jaungoikuaren errukijagan itxaroten ez dabenak; edo prestaera txarragaz sakramenturen bat artuten dabenak.

        I. Nok geijago?

        E. Aztuei sinistia emoten deutsenak, edo sorginkerijetan dabiltzanak, edo okerreko elesgauzakaz, edo oker Jaungoikua adoretan dabeenak.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Juramentu alperrik ez egitia.

        I. Nok alperrik juramentu egiten dau?

        E. Juramentu egiten dabenak egija baga, zuzentasun baga, eta premiña baga.

        I. Zer da egija baga juramentu egitia?

        E. Da juramentu egitia norberaren eretxijaren kontra, edo guzurragaz.

        I. Eta egija baga, edo dudan daguala juramentu egiten dabenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala, juramentua gauza txikijaren ganian izan arren.

        I. Zer da zuzentasun bagarik juramentu egitia?

        E. Juramentu egitia gauza bidebagako eta deungaren bat egiteko; esaterako, projimuari gatxen bat egiteko.

        I. Eta zuzentasun baga juramentu egiten dabenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Juramentua gauza astunaren ganian bada, pekatu mortala; eta ariñaren ganian bada, pekatu beniala.

        I. Zer da premiña baga juramentu egitia?

        E. Da juramentu egitia egin biar andi bagarik, edo ezer balijo ez dabeen gauzak gaitik.

        I. Ze pekatu da au?

        E. Pekatu beniala, lagundu ezkero juramentuari egijak, eta zuzentasunak.

        I. Eta egiten dabenak juramentu, boto, edo promesen bat gauza onen bat egiteko, kunplidu biar ete dau?

        E. Bai jauna, eta ez kunplidutia, edo kunplidu bagarik luzaro eukitia, da pekatu mortala, gauza astunaren ganian izan ezkero.

        I. Eta Jaungoikuak egiñiko gauzakgaitik, alperrik juramentu egitia, pekatu ete da?

        E. Bai jauna, euretan egiten jakolako euren egilla Jaungoikuari.

        I. Ze modutan juramentu egiten da, Jaungoikuak egiñiko gauzak gaitik?

        E. Esaten dala, konturako, neure arimiagaitik, zeruagaitik, lurragaitik diñot, au edo bestia alan dala.

        I. Ze neurri artu giñaike juramentu alperrik ez egiteko?

        E. Ekandutu esatera: bai, edo ez, Jesukristok erakusten deuskun legez.

        I. Eta mandamentu onetan beste gauzarik galerazoten ete da?

        E. Bai jauna, galerazoten bere da blasfemija, zein dan, esatia berba txarrak Jaungoikuagaitik, edo bere santuakgaitik, zein dan pekatu mortala.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Domekak eta jaijak gordetia.

        I. Nok gordetan ditu domekak eta jaijak?

        E. Meza osua entzun, eta premiña baga biarrik egiten ez dabenak.

        I. Eta ze pekatu da, domeka eta jaijetan premiña baga biar egitia?

        E. Ordu bitik gora biar egiten bada, pekatu mortala; eta ordu bitik beera bada, geijenian pekatu beniala.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Aita eta ama honretia.

        I. Nok honretan ditu gurasuak?

        E. Euren esanak egiten dituzanak, eurai lagundu eta lotsia gordetan deutsenak.

        I. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala onen kontra?

        E. Etxiaren eta arimiaren onerako gauzetan gurasuen esanak egiten ez dituezan seme alabak, gurasuai euren premiñetan lagunduten ez deutsenak; birauak botaten deutsezanak; edo burla egiten deutsenak; edo eskua eregiten deutsenak; eta ezkonduteko gogo ta lanetan dabiltzanak, euren barri, ta borondate bagarik.

        I. Nortzuk besterik adituten dira gurasuen izenagaz?

        E. Nagusijaguak edadian, honran ta agintaritzan.

        I. Eta agindu onetan sartuten ete dira, seme alabak gurasuakganako daukezan eginbiarrez ganera, besteren batzuk?

        E. Bai jauna, nagusijaguak mendekuakganako daukezanak; eta gurasuenak euren seme alabakganako.

        I. Zeintzuk dira oneek?

        E. Emotia janarija, irakatsi ona, kastigua, ejenplu ona, eta jaoken estadua bere denporan.

        I. Ze pekatu egiten dabe, oneetan uts egiten dabeenak?

        E. Geijenian pekatu mortala.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Ez iñor iltia.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Iñori ez gatxik egitia, ez egitez, ez esatez, ezta gurariz bere.

        I. Eta nok egiten dau pekatu mortala agindu onen kontra?

        E. Bere buruari, edo iñori opa deutsanak erijotzia; edo gatx andiren bat; edo iñori gorroto deustsanak; iñor il, zauritu edo joten dabenak; ordituten danak; osasunian gatx andija egingo deutsen gauzak jaten dituzanak; bere bizitzia galduteko arriskuan jarten danak; edo norberaren burua ilten dabenak; eta norberari edo besteri birao egiten deutsanak.

        I. Zer da birao egitia?

        E. Da eskatutia gatxen bat norberarentzat, edo besterentzat, esango balitz legez: Arren, bada, ortxe illik jausiko al az.

        I. Eta ze pekatu da birao egitia?

        E. Gatx andija opa bajako, pekatu mortala.

        I. Eta alakorik opa ez bajako?

        E. Beniala, beti ez bada bere.

        I. Nortzuk bada egiten dabe pekatu mortala, birao egiñagaz gatx andirik opa izan baga?

        E. Geijenian guraso, eta nagusijago, euren mendekuen aurrian birauak botaten dituezanak; birao egiteko ekandua daukeenak; eta kenduteko alegiñik egiten ez dabeenak.

        I. Eta zergaitik ori?

        E. Euren esate eta ejenplu txarrakaz emoten deutselako bestiai, Jaungoikua gauza astunian ofendietako bidia, eta oneri deritxo eskandalua.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitia.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Izan gaitezala garbijak gogo, esate eta egitetan.

        I. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Ezagüeraz gozatuten dirianak gogoraziño loijetan gauza txar areek egin ez arren, eta egiteko guraririk bere euki ez arren; berba loijak esan, edo kanta nabarmenak kantetan ditubezanak; edo gogoz entzuten ditubezanak; edo euren buruakaz, edo bestiakaz eskuka zikin, edo gauza loijak egiten dituezanak; edo egin gura litukezanak.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez iñori ezer ostutia.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez dagigula kendu; ez euki, ez gura izan iñoren gauzarik, bere jaubiaren borondatiaren kontra.

        I. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala onen kontra?

        E. Oneetariko edozeinbere gauza egiten dabeenak; edo beste moduren baten, kalte egiten deutsenak projimuari bere ondasunetan gauza astunian.

        I. Eta onetan kalte egiten deutsenak projimuari, dan moduan dala, badauke ezer egin biarrik?

        E. Bai jauna, albait lasterren biurtu biar deutse jaubiari bere gauzia, eta osotu egin deutsezan kalte guztijak.

        I. Zein da zortzigarrena?

        E. Egin ez daben gauza txarrik iñori ez ezartia, ta guzurrik ez esatia.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez egitia projimuagaitik juzgu txarrik arin, au da, bide ta errazoe bagarik; ta ez esan, ez entzutia bere utsegitiak.

        I. Nok austen dau agindu au?

        E. Juzgu txarra egiten dabenak errazoiaren kontra; au da, atarako biar dan besteko bide, edo motibu bagarik; iñori kleituba kenduten deutsanak; gauza ixilla agertu; edo guzurra esaten dabenak.

        I. Eta projimuari kleitua kenduten deutsanak, esanagaz beragaitik egin ez daben gauza txar andiren bat, edo egin dabena, baña ezkutuan daguana; edo arpegijan emonik bere utsegitiakaz, badauka ezer egin biarrik?

        E. Bai jauna, bada biurtu biar deutsa kendu deutsan honra edo kleitua.

        I. Zer da galerazoten dana bederatzigarren eta amargarren mandamentuetan?

        E. Aragizko atsegiñen eta iñoren ondasunen gurari bidebagakuak.

        IRAKASL. Esan egizuz elexa ama santiaren aginduak.

        Elexa ama santiaren aginduak dira bost.

        Lelengua meza osua entzutia domeka eta jai guztijetan.

        Bigarrena konfesetia gitxijenez urtian bein, edo lenago erijotzako peligrurik badago, edo komulgau biar badau.

        Irugarrena garizumako paskuetan komulgetia bere parrokijan.

        Laugarrena barau egitia elexa ama santiak aginduten dabenian.

        Bostgarrena amarrenak eta primizijak zuzen pagetia Jaungoikuaren elexiari.

        I. Zetarako dira agindu oneek?

        E. Jaungoikuaren legekuak obeto gordetako.

        I. Eta lelengua, zein dan meza entzutia, nortzuk gorde biar dabe?

        E. Ezauerara eldu dirian, ta batiaturik dagozan guztijak.

        I. Zelan entzun biar da mezia?

        E. Egonik mezia esaten dan lekuan, gauza onen batzuk goguan dituzala; edo Jesukristoren pasinua; edo errezuren batzuk egiten.

        I. Eta galerazokizun andirik euki baga entzuten ez dabenak; edo daguanak guztijan, edo zati andijan beste gauzaren batzuk goguan dituzala; edo ez entzuteko arriskuan jarten danak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta bigarrena, eta irugarrena, zeintzuk dirian konfesetia, eta komulgetia, nortzuk gorde biar dituez?

        E. Pekatu mortalaren beian, ezauerara eldu dirian kristiñau guztijak.

        I. Eta deungaro konfesetan eta komulgetan dirianak, betetan ete dituez agindu oneek?

        E. Ezelanbere ez jauna, eta sakramentu bi oneetatiko bakotxa artuten dabeenian, egiten ditue pekatu mortal bi.

        I. Eta ilteko arriskuan konfesore bagarik aurkituten danak, zer egin biar dau?

        E. Akto kontriziñoko bat, konfesetako proposituagaz.

        I. Eta laugarrena, zein dan barau egitia, nortzuk gorde biar dabe?

        E. Ogeta bat urte oso daukezanak.

        I. Eta zelan barau egin biar da?

        E. Galerazorik ez dagozan janarijakaz, bazkalduten dala egerdijan, eta bestetan jan baga.

        I. Eta onetan uts egin bagarik, artu ete leike goxian ezer?

        E. Motiburen bat badago, txikija izan arren, artu leike ontza bat inguru.

        I. Eta gaubian?

        E. Artu leike kolaziñotzat, kristiñau oneen artian artu oi dana, itundurik onen ganian, dudarik daguanian, konfesore jakintsu bategaz.

        I. Eta galerazokizunik euki baga barau egiten ez dabeenak, ze pekatu egiten dabe?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta nortzuei jaoke eragotzita, aragija jatia bijilija eta barau egunetan; oneetan nastetia aragija eta arraiña; eta jatia arrautza, eta eznejakijak garizuman buldarik euki baga?

        E. Ezauerara eldu dirian guztijai.

        I. Eta ze pekatu egiten dabe gordetan ez dituezanak?

        E. Pekatu mortala, egunian zeinbat bidar euretan uts egiten dabeen.

 

        IRAKASL. Esan egizuz errukizko egitada, edo miserikordijazko obrak.

        Errukizko egitadak, edo miserikordijazko obrak dira amalau: zazpi arimiari, eta beste zazpi gorputzari dagokazanak.

        Arimiari dagokazanak dira oneek.

        Lelengua eztakijanari irakastia.

        Bigarrena biar dabenari konseju ona emotia.

        Irugarrena uts egiten dabena zuzendutia.

        Laugarrena deungaro egiñak parkatutia.

        Bostgarrena triste daguana poztutia

        Seigarrena geure lagunak emoten deuskuezan naibage ta argaltasunak eruapenagaz igarotia.

        Zazpigarrena bizijak eta illakgaitik Jaunogikuari erregututia.

 

        Gorputzari dagokazanak dira oneek.

        Lelengua gaixuak bisitetia.

        Bigarrena gose danari jaten emotia.

        Irugarrena egarri danari edaten emotia.

        Laugarrena katiguak askatutia.

        Bostgarrena billosak jantzitia.

        Seigarrena bidazti eskekuai ostatu emotia.

        Zazpigarrena illai lurra emotia.

        I. Zegaitik deritxe errukizkuak?

        E. Justizijaz zor ez dirialako.

        I. Nos dira aginduak eta obligaziñokuak?

        E. Gizon jakintsuen eretxijan, andijak dirian premiñetan.

        I. Eta kristiñauak egiten dituzan errukizko egite oneek gaitik; eta beste gauza onakgaitik, nai izan agindurik dagozanak, nai borondatezkuak, zer irabazten dau?

        E. Jaungoikuaren grazijan badago, euren bitartez egiten da, grazija eta glorija geituteko duin; eurakaz pagetan dau bere pekatuen zorra; eta alkantzetan ditu Jaungoikuagandik arimako mesediak, baita gorputzuak bere, arimiaren kaltian izango ez badira.

        I. Eta zergaitik esaten dozu: «Jaungoikuaren grazijan badago?»

        E. Pekatu mortalian dagozanak egiten dituezan obra onakaz ez dagualako irabazirik, ez pekatuen zorra pagetarik; baña alanbere euren bitartez, zelanbait alkantzau giñaikez Jaungoikuagandik onera eta mesederen batzuk.

 

 

Laugarren partia,

zeñetan adierazoten dirian,
artu biar dirian sakramentuak

 

        Ikusi dogu zelan dakizun zer sinistu, zer eskatu, eta zer egin biar dozun; dakuskun zelan dakizun zer artu biar dozun, zein dan azkenengua. Esan egizuz elexa ama santiaren sakramentuak.

        Elexa ama santiaren sakramentuak dira zazpi. Lelengo bostak dira gura ta guraezkuak izatez, edo borondatez, zeintzuk baga salbau ezin leiteke, itxiten baditu nagitasunez, edo ezetan ez eukiz; beste bijak dira borondatezkuak.

        Lelengua Bautismua.

        Bigarrena Konfirmaziñua.

        Irugarrena Konfesiñua.

        Laugarrena Komuniñua.

        Bostgarrena Oliaziñua.

        Seigarrena Ordia.

        Zazpigarrena Matrimoniñua.

        I. Ze gauza dira Sakramentuak?

        E. Dira Jesukristo gure Jaunak itxiriko señale agiri batzuk, euren bitartez emoteko guri bere grazija ta birtutiak.

        I. Zer da grazija?

        E. Da izate Jaungoikozko bat, zeñek egiten gaituzan Jaungoikuaren seme eta zeruko herederu edo jaubegei.

        I. Ze birtute emoten dabe sakramentuak grazijagaz batera?

        E. Batez bere iru jaungoikozkuak.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Fedia, Esperantzia, eta Karidadia.

        I. Zer da Fedia?

        E. Ikusi ez doguna sinistutia, Jaungoikuak alan agertu dabelako.

        I. Zer da Esperantzia?

        E. Itxarotia zeruko glorija, Jaungoikuaren laguntasunaren ta geure egite oneen bitartez.

        I. Zer da Karidadia?

        E. Jaungoikua ametia gauza guztijen ganian, ta geure projimuak geure buruak legez, eurai egiten deutsegula, eurak geuri egitia gurako gendukiana.

        I. Zetarako da Batioko sakramentu santua?

        E. Kenduteko jatorrizko pekatua, eta batiatua danak beste edozein baleuka bere.

        I. Zer da jatorrizko pekatua?

        E. Da jaijotzan dakarguna, zein jatorkun geure lelengo gurasuetatik.

        I. Eta premiñako denporan, nok batiatu leike?

        E. Edozeinbere gizakume, edo emakume, adimena daukanak.

        I. Zelan batiatu biar da?

        E. Ura botaten dala seiñaren buruaren ganera, eta esaten dala batiatuteko goguagaz: Nik batiatuten zaitudaz Aitiaren eta Semiaren eta Espiritu Santuaren izenian.

        I. Zetarako da Konfirmaziñoko Sakramentu santua?

        E. Batiuan artu genduan fedian indartu eta sendatuteko.

        I. Eta adimenera eldu ezkero Sakramentu santu au pekatu mortalian artuten dabenak, pekaturik egiten ete dau?

        E. Bai jauna, ta pekatu mortala.

        I. Zer egingo dau bada artuten dabenian, pekaturik ez egiteko?

        E. Aurrez prestau egiñik konfesiño on bat.

        I. Zetarako da konfesiñoko sakramentua?

        E. Batiatu ezkero egiñiko pekatuak parkatuteko.

        I. Ze pekatu dira orrek?

        E. Mortalak, baitabere benialak.

        I. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatia, egitia, pensetia, edo gura izatia zerbait Jaungoikuaren legiaren kontra gauza astunian.

        I. Zegaitik deritxo mortala?

        E. Ilten dabelako egiten dabenaren arimia.

        I. Eta noz artuten dogu konfesiñoko sakramentu santua?

        E. Ondo konfesauta, absoluzinua artuten dogunian.

        I. Zeinbat gauza biar dira konfesiño on bat egiteko?

        E. Bost gauza jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengua alegiñaz egin dituzan pekatuak gogora ekartia.

        Bigarrena artutia damu bizi bat Jaungoikua ofendidu dabelako.

        Irugarrena eukitia propositu sendo bat ez geijago pekaturik egiteko, ta alde egiteko pekaturako bide urreko, ta okasiñuetatik.

        Laugarrena adierazotia pekatu mortal guztijak konfesoriari, jakiñak jakiñak legez, dudakuak dudakuak legez, ez geitu, ez gitxitu bagarik.

        Bostgarrena konfesoriak emoten daben penitenzija kunplietia.

        Laburrago:

        Lelengua esamiña konzienzijakua.

        Bigarrena pekatuen damua.

        Irugarrena propositua.

        Laugarrena aozko konfesiñua.

        Bostgarrena satisfaziñua.

        I. Zer da esamiña konzienzijakua?

        E. Egin dituzan pekatuak gogora ekartia.

        I. Nundik egingo da esamiñia?

        E. Jaungoikuaren legeko amar mandamentuetatik, bost elexakuetatik, ta bakotxak bere estaduko obligaziñuetatik.

        I. Damua zenbat modutakua da?

        E. Modu bitakua: amodijozko, edo kontriziñokua bata; eta bildurrezko, edo atriziñokua bestia.

        I. Zer da amodijozko edo kontriziñoko damua?

        E. Da artutia damu bizi bat Jaungoikua ofendidu dabelako izanik ain ona, konfesetako, onduteko eta penitenzija kunplietako goguagaz.

        I. Zer da bildurrezko, edo atriziñoko damua?

        E. Da eukitia damu bizi bat Jaungoikua ofendidu dabelako, edo pekatuaren ezaintasunagaitik; edo infernuaren bildurragaitik; edo zeruko glorija galdu dabelako, konfesetako, onduteko, eta penitenzija kunplietako goguagaz.

        I. Damu bi oneetatik zein da oneena?

        E. Amodijozko, edo kontriziñokua.

        I. Zergaitik?

        E. Kontriziñokua datorrelako amodijotik, eta atriziñokua bildurretik; kontriziñoko damuagaz konfesau baño lenago parkatuten dira pekatu mortalak, eta jarten da Jaungoikuaren grazijan; barriz atriziñokuagaz bakarrik ez dira alkantzetan mesede oneek.

        I. Konfesiño ona egiteko asko ete da atriziñoko damua, ala biar ete da kontriziñokua?

        E. Jakintsurik geijen geijenak diñue asko dala atriziñokua; baña obetuago eta ziurrago da eruatia kontriziñokua, eta au eukiteko alegiña egin biar dau konfesetan danak.

        I. Noz euki biar da damua?

        E. Konfesoriak absoluziñua emon baño lenago.

        I. Zer da Propositua?

        E. Erabagi sendo bat ez iñoz geijago Jaungoikua ofendietako pekatu mortalagaz.

        I. Zer da aozko konfesiñua?

        E. Da agertutia argiro konfesoriari pekatu mortal guztijak; penitenzija kunplietako goguagaz.

        I. Eta itxiten dabenak lotsaz konfesau baga pekatu mortalen bat; edo konfesetan dabenak egin ez daben pekatu andiren bat; edo konfesetan danak damu baga, propositu baga, edo penitenzija kunplietako borondate baga, konfesiño ona egiten ete dau?

        E. Ez jauna, egiten dau sakrilejijoko pekatu mortal andi bat; eta konfesau biar ditu barriro len konfesauak, eta konfesau bagak; baitabere egin daben sakrilejijoko pekatua.

        I. Eta nortzuk sinistu legije ez dabeela euki damurik, ez propositurik euren konfesiñuetan?

        E. Pekatuko okasiñuetatik alde egiten ez dabeenak, eta konfesiño batetik bestera, leengo pekatuetan jausten dirianak.

        I. Eta damu ta propositu egijazkua errazago eukiteko, zer egitia ondo izango da?

        E. Konfesetara eldu baño lenago eskatu Jaungoikuari emon dagijozala bere laguntasunak erabilli goguan aldi baten Jaunak egin deutsazan mesediak; edo bere pasiño ta erijotzia; edo bere ontasuna; eta bein eta geijagotan esan: Neure Jesukristo Jauna.

        I. Zer da satisfaziñua?

        E. Da pagetia Jaungoikuari pekatuakgaitik deutsan zorra, konfesoriak iminten deutsan penitenzija betetan dabela.

        I. Ze pekatu egiten dau penitenzija kunplietan ez dabenak, edo kunplidu baga luzaro daukanak?

        E. Pekatu mortala, penitenzija andija bada.

        I. Pagau ete giñaikijo Jaungoikuari pekatuen zorra, iminten jakun penitenzijagaz baño beste gauzagaz?

        E. Bai jauna, Jaungoikuaren grazijan egiñiko obra on guztijakaz, eta induljenzijak irabazijagaz.

        I. Ze gauza dira induljenzijak?

        E. Grazija batzuk, zeintzuekgaitik parkatuten dan, pekatuak gaitik mundu onetan, edo bestian igaro biarko litzatekian penia.

        I. Zelan irabaziko dira?

        E. Egiñik Jaungoikuaren grazijan, onetarako aginduten dana.

        I. Eta mundu onetan euren pekatuen zorra ez paketiagaitik purgatorijora duazanai, guk lagundu ete giñaikijue?

        E. Bai jauna, geure pekatuen zorra pagau giñaikian obrakaz eurakaz.

        I. Eta norbait pekatu mortalian jausten dan guztijan konfesau biar ete dau laster, parkatua izan dakijon?

        E. Berariz aginduta ez badago bere, guztiz ondo litzateke alan egitia, Jaungoikuaren aserrian erijotza zorigaistoko batek atrapau ez dagijan; eta egiten dituzan obra onakaz ezer irabazi bagarik gelditu ez dedin. Euki egizu bada beti alan egiteko arduria.

        I. Azkenengo konfesiñotik ona bakarrik pekatu benialak daukazanari, zer egitia ondo izango jako, damua ta propositua errazago eukiteko?

        E. Konfesau lelengo oraiñengo konfesiñotik onako pekatu benialak, eta gero lengo bizitzako pekatu mortalen bat.

        I. Zetarako da Sakramentu santu Komuniñokua?

        E. Ondo prestuata artuten bada, izan dedin gure arimen janarija, eta geitu dagigun grazija.

        I. Zergaitik diñozu: «Ondo prestauta artuten bada?»

        E. Adierazoteko, Sakramentu santu au ez dala izango gure arimen janarija, artuten ez badogu biar dirian prestaerakaz, bai arimiaren aldetik, eta bai gorputzaren aldetik.

        I. Ze prestaera biar da bada arimiaren aldetik?

        E. Jaungoikuaren grazijan egotia.

        I. Pekatu mortalian jausi dana, zelan prestauko da komulgetako?

        E. Konfesiño on baten bitartez.

        I. Konfesau ezkero pekatu mortalen bat gogoratuten jakonak, zer egin biar dau?

        E. Konfesau barriro komulgau baño lenago.

        I. Gorputzaren aldetik ze prestaera biar da?

        E. Egotia baraurik (komuniño santua ez danian elexakuak artuteko) ezer jan, ez edan bagarik, igaro dan gaueko amabijetatik aurrera.

        I. Komuniñoko sakramentu guztiz santuan, zer artuten dozu?

        E. Jesukristo Jaungoiko ta gizon egijazko, altarako sakramentu santuan egijaz daguana.

        I. Orrelan nor dago hostrijan konsagraziñoko berbak esan ezkero?

        E. Jesukristo gure Jaunaren gorputza bere odol, arima ta jaungoikotasunagaz batera.

        I. Eta kalizan?

        E. Jesukristoren odola bere gorputz, arima ta jaungoikotasunagaz batera.

        I. Onelan Jesukristo guztija dago hostrijan, eta guztija kalizan?

        E. Bai jauna, Jesukristo guztija dago hostrija guztijan, guztija hostrijiaren edozein zatitan eta bardin kalizian.

        I. Eta konsagraziñoko berbak esan ezkero ete dago hostrijan ogirik, edo kalizan ardaorik?

        E. Ez jauna, ezpada ogijaren ta ardauaren irudijak, zeintzuk dirian usaiña, koloria, gustua.

        I. Eta zatituten bada ostrijia, edo erdibitu kalizan daguana, zatituten, edo erdibituten ete da Jesukristo?

        E. Ez jauna, guztija osorik geldituten da zati guztijetan, eta bakotxian.

        I. Eta komulgetan danak esan dirian prestaerak bagarik, artuten ete dau Jesukristo?

        E. Bai jauna, baña bere kaltian, zergaitik eze egiten dau pekatu guztiz andi bat.

        I. Eta euren onerako artuten dabeenak, zer egin legije esan danez ganera, alkantzau dagijezan onera andijaguak?

        E. Komulgau baño lenago goguan erabilli, nor dan eurakgana datorren Jauna, biztu euren bijotzetan fedia, itxaropena, eta karidadia, komulgau humiltasun ta itzal andijagaz, eta gero emon eskerrak, Jesusek egin deutsen mesede ain andijagaitik.

        I. Zetarako da Oliaziñoko sakramentu santua?

        E. Iru gauzatarako.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengua lenagoko bizitza gaistoko errastu eta enparauak kenduteko.

        Bigarrena sendatuteko arimia diabruaren tentaziñoen kontra.

        Irugarrena emoteko gorputzari osasuna arimiaren kaltian izango ezpada.

        I. Adimenera elduta, ilteko arriskuan gaixorik dagozanak, artu biar ete dabe sakramentu santu au?

        E. Bai jauna, eta pekatu mortala egiten dabe, al dabeela, artuten ezpadabe, edo artuten badabe pekatu mortalian.

        I. Zer egingo dau bada, pekatu mortalian aurkituten danak, prestaera onagaz artuteko?

        E. Konfesiño on bat egin, eta ezin balitz konfesau, prestau akto kontriziñoko bat egiñagaz.

        I. Zetarako da sakramentu santu Ordiakua?

        E. Konsagretako eta ordenduteko elesgizon duiñak, zelan dirian sazerdotiak, ebanjelijokuak eta epistolakuak.

        I. Elesgizonai, batezbere sazerdote jaunai gorde biar ete jake berarizko lotsa, itzal eta erreberenzija?

        E. Bai jauna.

        I. Zetarako da Matrimoniñoko sakramentu santua?

        E. Ezkonduteko, eta emoteko grazija ezkonduai, euren artian bakian biziteko, eta seme alabak zerurako aziteko.

        I. Eta sakramentu santu au ondo artuteko, ezkonduten dirianak egon biar ete dabe Jaungoikuaren grazijan?

        E. Bai jauna, pekatu mortalaren beian.

        I. Eta Jaungoikuaren grazijan ez dagozanak, zelan prestau biar dabe, ondo artuteko?

        E. Konfesiño on bategaz.

 

PEKATU KAPITALAK DIRA ZAZPI

        Lelengua Arrokerija.

        Bigarrena Abarizija.

        Irugarrena Loikerija.

        Laugarrena Aserria.

        Bostgarrena Gulerija.

        Seigarrena Inbidija.

        Zazpigarrena Nagitasuna.

        I. Zergaitik deituten deutsezu kapitalak, geijenian mortalak esan oi jaken zazpi pekatuai?

        E. Deituten jake kapitalak dirialako buruak, euretatik jaijoten dirian beste pekatuen iturri eta sustraijak legez; ez jatorke barriz ain egoki mortalen izena, bada askotan ez dira benialak baño.

        I. Noz dira mortalak?

        E. Jaungoikuaren eta projimuaren karidadiaren kontra dirianian.

        I. Noz dira karidadiaren kontra?

        E. Eurakaz austen danian Jaungoikuaren edo Elexa santiaren aginduren bat gauza astunian.

        I. Zer da arrokerija?

        E. Bestiak baño geijago izateko gurari bidebagako bat.

        I. Zer da Abarizija?

        E. Da ondasunen gurari larregi bat.

        I. Zer da loikerija?

        E. Da aragijaren atsegin nabarmenen gurari bidebagako bat.

        I. Zer da aserria?

        E. Da bengetako gurari bidebagako bat.

        I. Zer da gulerija?

        E. Da jateko ta edateko gogo larregi bat.

        I. Zer da Inbidija?

        E. Besteen ona ikusi eziña.

        I. Zer da nagitasuna?

        E. Gauza onak egitian astun egotia.

 

ZAZPI PEKATU ONEEN KONTRA DAGOZ ZAZPI BIRTUTE

        Arrokerijaren kontra humiltasuna.

        Abarizijaren kontra prestutasuna.

        Loikerijaren kontra garbitasuna.

        Aserriaren kontra pazienzija.

        Gulerijaren kontra jan edanian begiratua izatia.

        Inbidijaren kontra karidadia.

        Nagitasunaren kontra prestatasuna.

 

IGES EGIN BIAR DEUTSEGUN ARIMAKO ARERIJUAK DIRA IRU

        Lelengua mundua.

        Bigarrena demoniñua.

        Irugarrena aragija.

        I. Zein da mundua?

        E. Dira mundutar gaisto ta deungak.

        I. Zein da demoniñua?

        E. Da Jaungoikuak zeruan egin eban aingeru bat; baña jaigi zalako Jaungoikuaren beraren kontra beste askogaz, bota eban infernuetara, bere gaistakerijako lagunakaz, zeintzuei deituten deutsegu demoniñuak.

        I. Zein da aragija?

        E. Da geure gorputza bera, bera griña ta etsigitasun deungakaz.

        I. Zelan azpiratuten da mundua, ta iges egiten da beragandik?

        E. Bere andikerija ta arrokerijen desprezijoagaz.

        I. Zelan azpiratuten da demoniñua ta iges egiten da beragandik?

        E. Oraziñuagaz ta humiltasunagaz.

        I. Zelan azpiratuten da aragija ta iges egiten da beragandik?

        E. Laztasun, azote ta baruakaz: au da arerijorik andijena, zergaitik eze aragija ezin bota giñaike geugandik; mundua ta demoniñua bai.

 

BIRTUTE TEOLOGALAK EDO JAUNGOIKUAGANANTZKUAK DIRA IRU

        Lelengua Fedia.

        Bigarrena Esperantzia.

        Irugarrena Karidadia.

        I. Birtute oneek barriztau biar doguzan ezkero, zelan egongo gara, onetan utsik egin baga?

        E. Errezaurik deboziñoz eta sarritan (edozein kristiñauk egin biar daben legez) kredua, aita guria, eta bijotzetik esanagaz: Neure Jesukristo Jauna.

 

BIRTUTE KARDINALAK DIRA LAU

        Lelengua Prudenzija.

        Bigarrena Justizija.

        Irugarrena Sendotasuna.

        Laugarrena Tenplanzia.

 

GORPUTZEKO ZENTZUNAK DIRA BOST

        Lelengua begijakaz ikustia.

        Bigarrena belarrijakaz entzutia.

        Irugarrena auagaz gustu artutia.

        Laugarrena surragaz usain egitia.

        Bostgarrena eskuakaz ukututia.

        I. Zetarako emon euskuzan Jaunogikuak zentzunak, eta gorputzeko beste zatijak?

        E. Guztijakaz gauza guztijetan bera serbidu giñaijan.

 

ARIMAKO ALMENAK DIRA IRU

        Memorija, adimena, ta borondatia.

        I. Zetarako emon euskun Jaungoikuak memorija?

        E. Akordau giñaitezan beragaz ta bere mesediakaz.

        I. Zetarako emon euskun adimena?

        E. Ezagutu giñaijan gure Jauna, eta bera goguan erabilli.

        I. Zetarako emon euskun borondatia?

        E. Ontasun osua legez maitetu dagigun, eta projimua beragaitik.

        I. Ze gauza da gure arimia, zeñenak dirian almen oneek?

        E. Da Jaungoikuak bere antz eta irudira egiñiko espiritu illezin bat.

 

ESPIRITU SANTUAREN DOIAK DIRA ZAZPI

        Lelengua Iakiturijako Doia.

        Bigarrena Adimeneko Doia.

        Irugarrena Konseju oneko Doia.

        Laugarrena Ezauerako Doia.

        Bostgarrean Sendotasuneko Doia.

        Seigarrena Errukitasuneko Doia.

        Zazpigarrena Jaungoikuaren bildurreko Doia.

 

ESPIRITU SANTUAREN FRUTUAK DIRA AMABI

        Lelengua Karidadia.

        Bigarrena Bakia.

        Irugarrena Bijotzeko anditasuna.

        Laugarrena Biguntasuna.

        Bostgarrena Fedia.

        Seigarrena Kontinenzija.

        Zazpigarrena Arimako poza.

        Zortzigarrena Pazienzija.

        Bederatzigarrena Ontasuna.

        Amargarrena Otsantasuna.

        Amaikagarrena Modestija.

        Amabigarrean Garbitasuna.

 

ZORIJONTASUNAK DIRA ZORTZI

        1. Zorijonekuak bijotzetik pobre dirianak, eurena dalako zeruetako erreiñua.

        2. Zorijonekuak otsanak, eurak izango dirialako lurraren jaubiak.

        3. Zorijonekuak negar egiten dabeenak, eurak izango dirialako poztuak.

        4. Zorijonekuak onaren gose ta egarri dirianak, eurak izango dirialako asiak.

        5. Zorijonekuak eurrukiorrak, eurak alkantzauko dabeelako errukija.

        6. Zorijonekuak bijotz garbikuak, eurak ikusiko dabeelako Jaungoikua.

        7. Zorijonekuak baketsuak, Jaungoikuaren semeen izena emongo jakeelako.

        8. Zorijonekuak persekuziñoia daruenak onak dirialako, bada eurena izango da zeruetako erreiñua.

        I. Zer esan dogu orain?

        E. Zortzi zorijontasunak.

        I. Ze gauza dira zortzi zorijontasunak?

        E. Espiritu Santuaren birtute eta doien egitekorik onenak.

        I. Nortzuk dira bijotzetik pobriak?

        E. Lurreko andiuste, ta ondasunen guraririk ez daukeenak.

        I. Nortzuk dira otsanak?

        E. Aserrerik ez daukenak ezta apurrik bere.

        I. Zelan izango dira lurraren jaube?

        E. Euren buruen jaube izanagaz.

        I. Nortzuk dira negar egiten dabenak?

        E. Deungak ez dirian atseginak bere itxiten dituezanak.

        I. Nortzuk dira onaren gosia ta egarrija daukenak?

        E. Alegiñez ezetan bere utsik egin gura ez leukenak.

        I. Nortzuk dira errukiorrak?

        E. Iñori bere on baño egin gura ezteutsenak.

        I. Zer da pekatu beniala?

        E. Pekatu mortalerako prestaera bat.

        I. Zergaitik deritxo beniala?

        E. Arin, au da, erraz gizona beratan jausten dalako, eta erraz parkatuten jakolako.

        I. Zenbat gauzagaitik parkatuten jako?

        E. Bederatzigaitik.

        E. Zeintzuk dira?

        E. Lelengua meza entzutiagaitik.

        Bigarrena komulgetiagaitik.

        Irugarrena: Ni pekatarija esatia gaitik.

        Laugarrena Obispo jaunaren bedeinkaziñuagaitik.

        Bostgarrena ur bedeinkatuagaitik.

        Seigarrena ogi bedeinkatua jatiagaitik.

        Zazpigarrena Aita guria esatiagaitik.

        Zortzigarrena semoia entzutiagaitik.

        Bederatzigarrena bularra jotiagaitik Jaungoikuari parka eske jaokala.

        I. Zergaitik diñozu: «Jaungoikuari parka eske jaokala?»

        E. Adierazoteko, alkantzauko bada gauza oneen bitartez pekatu benialen parkaziñua, euki biar dogula euren damu santuren bat.

        I. Konfesau biar ete doguz pekatu benialak?

        E. Ez da jauna premiñazkua; baña da gauza ona ta mesedegarrija.

        I. Nortzuk dira bijotz garbikuak?

        E. Euren barruko gurari deungak goituten dituezanak.

        I. Nortzuk dira baketsuak?

        E. Euren eta besteen arteko bakegillak.

        I. Nortzuk dira onak dirialako persekuziñua daruenak?

        E. Esetsirik gogorrenen artian beti sendo dagozanak.

        I. Zergaitik deituten jake onei zorijontasunak?

        E. Euretan dagualako bizitza onetako zorijontasuna, eta bestekuaren itxaropena.

        I. Zenbat dira gizonaren azkenak?

        E. Lau.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Erijotzia, juizijua infernua eta glorija.

        I. Zer da glorija?

        E. Da bizitza guztiz zorijoneko bat, zeñetan aurkituten dirian onera guztijak, gatxik batbere baga: infernuan dagozan legez gatx guztijak, onerarik batbere baga.

        I. Infernutik libretako eta zeruko glorija alkantzetako, zer egin biar dogu?

        E. Gorde Jaungoikuaren agindu santuak.

        I. Ete dagoz beste neurriren batzuk, errazago gordetako agindu santuak eta euretan utsik ez egiteko?

        E. Bai jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Sarritan konfesetia, ta komulgetia; goxian goxian Jaungoikuari eskiñitia egun atako lan, eta biarrak; egun guztijetan errosarijua errezetia; liburu onak irakurtia oraziño egitia; gabian gabian konzienzija esamiñetia; eta baten asko esateko, artutia konfesore jakintsu, on, begiratu, ta arduratsu bat, eta egitia berak aginduten deutsan guztija.

        IRAK. Ondo diñozu: zegaitik eze, San Franzisko Salesek diñuan legez, Konfesore on bat artutia da salbetako neurri guztijen neurrija. Egizu bada zuk bere alantxe; bada berak aingeru batek legez, zuzenduko zaitu irakatsi oneekaz eta beste biar dirianakaz, Jaungoikuaren agindu santuen bidetik, eldu zaitian Jaungoikua zeruko glorijan ikustera, bada onetarako ekarri genduzan mundura. Jaunak ara eruan gaizala guztijok. Amen.

 

NI PEKATARIJA

        Ni pekatarija konfesetan natxako Jaungoiko guztija daikianari, Andra Marija beti Birjiñiari, San Migel aingeruari, San Juan Bautistiari, San Pedro eta San Pablo

        Apostoluai, santu guztijai, eta zeuri neure arimako aita egin dodala pekatu gogoz, berbaz eta obraz, neure erruz, neure erruz, neure erru andijagaz. Orregaitik erregututen deutsat Andra Marija beti Birjiñiari, San Migel aingeruari, San Juan Bautistiari, San Pedro eta San Pablo Apostoluai, santu guztijai, eta zeuri neure arimako aita, erregutu dagijozula nigaitik neure Jaun eta Jaungoikuari. Amen.

 

NEURE JESUKRISTO JAUNA

        Neure Jesukristo Jauna, Jaungoiko ta gizon egijazkua, neure Egillia ta Salbagillia zariana zarialako, eta maite zaitudazalako gauza guztijen ganian, damu dot Jauna, damu dot bijotz guztitik zu ofendidua, artuten dot gogo sendo bat ez geijago pekaturik egiteko, konfesetako, iminten jatan penitenzija kunplietako, eta pekatuko bide guztijetatik alde egiteko. Opa deutsudaz, Jauna, neure bizitza, egite, ta neke guztijak neure pekatu guztijen pagurako, eta uste dot zure ontasun, eta erruki amaibagan, parkatuko deustazuzala zeure odol guztiz balijotsu, pasiño, ta erijotziagaitik; eta emongo deustazula grazija onduteko, ta zeu serbietan irauteko neure erijotzako orduraño. Amen.

 

AZKENA

 

aurrekoa hurrengoa