www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

PLENTZIAKO DOTRINA

 

Catecismo bascongado

Dialecto de Vizcaya

Variedad de Plencia

 

 

Sarrerea

 

        Kristiñeu fiel guztiek

        dagoz guztiz obligaurik

        deboziñoa artutera

        euren biotz guztirik

        Jesus gure argiaren

        Kurtze santuegaz

        non il gure izan eban

        gu ateratearren

        pekatuaren azpitik

        ta arerio deungetatik.

        Orregaitik bada zu

        akostunbrauko zara

        alan ziñatutera

        zelan santigetara

        iru kurtze eginegaz

        lelengoa bekokian

        Jaungoikoak librau gaizan

        pentzamentu txarretarik:

        bigarrena aoan

        Jaungoikoak librau gaizan,

        berba deungetarik:

        irugarrena bulerrean

        Jaungoikoak librau gaizan

        obra ta desio deungetatik.

        Onan esanagaz:

        Kurtze + santearen

        señaleagaitik,

        geure + arerioetarik

        librau gaizuz

        geure + Jaune ta Jaungoikoa.

        Aitearen + Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

 

Kredoa

 

        Sinistuten dot Aite Jaungoiko, guztiz poderoso, zeruen ta lurren kriedoreagan, eta bere seme bakar Jesukristo gure Jaunegan, zein sortu zen Espiritu Santuen obraz ta graziez; iaio zan Marie Birjineaganik, padezidu eban Ponzio Pilatosen poderearen bean, izen zan kurtzifikedue, ille eta enterradue: iatzi zen infernuetara; arik irugarren egunean biztu zen illen arterik, igon eban zeruetara, an dago iarririk Aite Jangoiko, guztiz poderosoen eskumako aldetik: andik etorriko da biziek eta illek juzgetara. Sinistuten dot Espiritu Santuegan, Elexa Santa Katolikea, Santuen komuniñoa, pekatuen parkaziñoa, aragien erresurreziñoa, sekuleko bizitzea. Amen.

 

 

Fedeko artikuluek

 

        Fedeko artikuluek dire amalau. Lelengo zazpirek pertenezietan iakoz, Jangoikotasuneri; eta beste zazpirek, Jesukristo gure Jaun, Jaungoiko ta gizon egiezkoen gizontasun santueri.

 

        Jaungoikotasuneri pertenezietan iakozanak, dire oneik:

        Lelengoa sinistu Jaungoiko guztiz poderoso bakar bategan.

        Bigarrena sinistu dala Aitea.

        Irugarrena sinistu dala Semea.

        Laugarrena sinistu dala Espiritu Santue.

        Bostgarrena sinistu dala Kriedorea.

        Seigarrena sinistu dala Salbadorea.

        Zazpigarrena sinistu dala Glorifikedorea.

 

        Gizontasun santueri pertenezietan iakosanak dire oneik;

        Lelengoa sinistu, Jesukristo gure Jaune, gizona dan aldeti sortue izen zala Espiritu Santuen graziez ta birtutez.

        Bigarrena sinistu iaio zala Andra Marie beti Birjineaganik, donzelle geldituten zala semea iaio baño lenago, iaiokeran, da iaio azkero.

        Irugarrena sinistu artu zituzala pasiñoa ta eriotzea, gu pekatariok salbetearren.

        Laugarrena sinistu iatsi zela infernuetara, eta andik atera zituzela, bere etorrera santueri itxoten egozan gureso santuen arimak.

        Bostgarrena sinistu irugarren egunean biztu zala illen arterik.

        Seigarrena sinistu igon ebala zeruetara, eta an dagoala iarririk Aite Jaungoiko guztiz poderosoen eskumako aldetik. Zazpigarrena sinistu etorriko dala biziek, eta illek iuzgetara, au da, onai emoitera betiko glorie, bere mandamentu santuek gorde zituezalako, eta deungai betiko penak gorde ez zituezalako.

 

 

Aite gurea

 

        Aite gurea, zeruetan zagozana, santifikedu bedi zure izena, betor gugena zure erreinue, egin bedi zure borondatea, zelan zeruen, alan lurrean. Egunean eguneango geure ogie emon egiguzu gaur; eta parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunei parkatuten deutsegezan legez; eta itxi ez egiguzu tentaziñoan iausten, baie libredu gaizuz gatxerik. Amen.

 

 

Abe Marie

 

        Abe Marie, graziez betea, Jaune da zugez, bedeinketea zara zu Andra guztien artean, eta bedeinketue da zure sabeleko frutue, Jesus.

        Santa Marie, Jaungoikoaren Ama, erregutu egizu gu pekatariokgaitik orain eta geure eriotzako orduen. Amen.

 

 

Salbea

 

        Salbe, Erregiñe, Miserikordiezko Ama: bizitze, gozotasun, eta Esperantza geurea, Salbe. Zuri deiez gagoz Ebaren ume desterraduok. Zugana gagoz zizpuruz ta negarrez, negarrezko erri onetan. Ea bada, Andrea, bitarteko geurea, biurtu egizuz gugana zure begi errukitsu orreek; eta erbeste au igarota, erakutsi egiguzu Jesus zure sabeleko frutu bedeinketue. O klementisima! O piadosa! O dulze Birjiñe Marie! Erregutu egizu gugaitik Jaungoikoaren Ama Santea, merezidu daigun alkantzetea Jesukristoren promesak. Amen.

 

 

Jaungoikoaren legeko mandamentuek:

 

        Jaungoikoaren legeko mandamentuek dire amar. Lelengo irurek pertenezietan iakoz Jaungoikoaren onreari; eta beste zazpirek projimuen probetxuari.

        Lelengoa Jaungoikoa ametea gauze guztien ganean.

        Bigarrena bere izen santuegaitik arpelik ez egitea juramenturik.

        Irugarrena domekak, eta iaiek gordetea.

        Laugarrena aite eta ama onretea.

        Bostgarrena iñor ez iltea.

        Seigarrena aragizko pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena iñori ezer ez ostutea.

        Zortzigarrena faltzo testimoniñorik iñori ez eregitea, ta guzurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena, projimuaren emaztearen deseorik ez eukitea.

        Amargarrena, iñoren ondasunen deseo txarrik ez eukitea.

        Amar mandamentu oneik sartuten dire biten. Lelengoa, Jaungoikoa ametea ta serbietea gauza guztien ganean. Bigarrena ametea geure projimue geure burue legez. Amen.

 

 

Kristiñeuen dotrinearen esplikaziñoa
pregunta eta errespuestetan

 

        PREGUNTETAN DOT. Kristiñaue zara?

        ERRESPUESTEA. Bai, Jaungoikoaren graziegaz.

        PREGUNTEA. Kristiñauaren izen ori norganik iatortzu?.

        ERRESPUESTEA. Jesukristo gure Jauneganik.

        P. Zer esan gure dau Kristiñauek?

        E. Kristoren gizona.

        P. Zer ulertuten dozu Kristoren gizonagaz?

        E. Jesukristoren fedea daukan gizona, zein artu eban bautismuan, eta bera serbietara obligedurik dagoana.

        P. Zein da Kristiñauaren señalea?

        E. Kurtze Santea.

        P. Zegaitik?

        E. Dalako Kristo kruzifikeduen irudie, zeñetan erredimidu genduzen.

        P. Zeinbet moduten egiten dau kristiñauek señale ori?

        E. Modu biten.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Ziñetutea, eta santigüetea.

        P. Zer da ziñetutea?

        E. Da eskumako eskuko erkoroagaz iru kurtze egitea. Lelengoa bekokien; bigarrena agoan; irugarrena bulerrean, gure Jaun eta Jaungoikoagaz berba egiten dogule.

        P. Erakutsi zelan?

        E. Kurtze santearen + señaleagaitik geure + arerioetarik; libradu gaizuz + geure Jaune, ta Jaungoikoa.

        P. Zegatik zeñatuten zara bekokien?

        E. Jaungoikoak libradu gagizen pensamentu deungetatik.

        P. Zegaitik agoan?

        E. Jaungoikoak librau gagizen berba gaiztoetatik.

        P. Zegaitik bulerrean?

        E. Jaungoikoak librau gagizen obra, eta deseo txarretatik.

        P. Zer da Santigüetea?

        E. Da eskumako eskuko atzamar lodiaren urrengo biekaz krutze bat egitea, bekokitik bulerrera, eta ezkerreko sorbaldatik eskumakora, Trinidade guztiz santeagaz berba egiten dogule.

        P. Erakutsi zelan?

        E. Aitearen + eta Semearen, eta Espiritu Santuen izenean. Amen.

        P. Nox egin bear dogu krutze ori?

        P. Obra onen bat asiten dogun guztien, edo premiña, tentaziño, edo arriskuren baten gagozanean. Batezbere oetik iaikiten gareanean; etsetik urteiten dogunean; elexan sartuten gareanean; iatera goazanean; eta ioaten gareanean oera lo egitera.

        P. Zegaitik ainbeste bider?

        E. Zegaitik eze, denpora guztietan, eta leku guztietan gure arerioak tentau, eta persegietan gaituezan.

        P. Ze arerio dire orreik?

        E. Demoniñoa, mundue, eta aragie.

        P. Eta krutzeak, arerio orreik benzietako inderra dauko ala?

        E. Bai Jaune.

        P. Nondik dauko kurtzeak inder ori?

        E. Kristok bere eriotzeagaz, antxe benzidu zituzelako.

        P. Kurtzea adoretan dozunean zelan esaten dozu?

        E. Adoretan zaituguz, Kristo, eta bedeinketuten zaituguz, zeure kurtze santuegaz mundue erredimidu zenduelako.

 

 

Kristiñauen dotriñearen dibisiñoa

 

        Ikusi dogu Kristiñaue zareala, alan izenean, zelan señalean: orain esan egidezu:

        P. Zeinbet gauze iakin bear ditu Kristiñeuek usu errazoezkora allegaten danean?

        E. Lau gauze , Jaune.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa, zer sinistu bear daben iakitea.

        Bigarrena, zer eskatu bear daben iakitea.

        Irugarrena, zer egin bear daben iakitea.

        Laugarrena, zer artu bear daben iakitea.

        P. Zelan iakingo dau zer sinistu bear daben?

        E. Iakiñegaz kredoa, eta fedeko artikuluek.

        P. Zelan iakingo dau zer eskatu bear daben?

        E. Iakiñegaz Aite gurea, eta Elexako beste oraziñoak.

        P. Zelan iakingo dau zer egin bear daben?

        E. Iakiñegaz Jaungoikoaren legeko amar mandamentuek, bost Elexakoak, eta amalau obra miserikordiezkoak.

        P. Zelan iakingo dau zer artu bear daben?

        E. Iakiñegaz Elexa ama santearen zazpi sakramentuek.

 

 

Kristiñauen dotrinearen lelengo partea,

zeinetan espliketan direan
Kredoa, eta Fedeko artikuluek

 

        Lelengotik asiten gareala, esan egidezu:

        P. Nok esan eban Kredoa?

        E. Apostoluek.

        P. Zetarako?

        E. Guri Fedeko gauzak irekasteko.

        P. Eta zuk zetarako esaten dozu?

        E. Kristiñauok daukagun fedea konfesetako.

        P. Zer da fedea?

        E. Ikusi ez dogune sinistutea.

        P. Ikusi zenduen iaioten Jesukristo?

        E. Ez Jaune.

        P. Ikusi zenduen ilten, edo zerure igoten?

        E. Ez Jaune.

        P. Sinistuten dozu?

        E. Bai Jaune.

        P. Zegaitik sinistuten dozu?

        E. Jaungoikoak Elexa Ama santeari alan agertu deutselako; eta Elexa Ama Santeak alan erakusten deuskuleko.

        P. Ze gauze dire Kristiñaue legez daukezuzenak, eta sinistuten dozuzenak?

        E. Erromako Elexa Ama santeak daukezanak, ta sinistuten dituzenak.

        P. Eta ze gauze dire orreik?

        E. Fedeko artikuluek, Kredoan dagozan legez.

        P. Ze gauze dire Fedeko artikuluek?

        E. Dire Fedeko misteriorik andienak.

        P. Zetarako dire Fedeko artikuluek?

        E. Geure Jaungoikoen, eta Jesukristo gure Erredentorearen barri, ta ezaüera argiagoa emoiteko.

        P. Nor da gure Jaungoikoa?

        E. Da gauze bat, esan ta pensau al leitekeanik andiena ta miragarriena: Jaun bat, ezingeiagoan ona, poderosoa, iakintsua, justoa, gauze guztien asierea, ta azkena.

        P. Trinidade guztiz Santue, nor da?

        E. Da Jaungoikoa bera, Aitea, Semea, eta Espiritu Santue, iru persona distinta eta banak, eta Jaungoiko egiezko bakar bat.

        P. Aitea Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        P. Semea Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        P. Espiritu Santue, Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        P. Iru Jaungoiko dire?

        E. Ez Jaune, ezpada Jaungoiko egiezko bakar bat.

        P. Aite Semea da?

        E. Ez Jaune.

        P. Espiritu Santue Aite, edo Semea da?

        E. Ez Jaune.

        P. Zegaitik?

        E. Iru personak distintoak direalako, izen arren Jaungoiko egiezko bakar bat.

        P. Orreik orrela direala: zeinbet izate, entendimentu, eta borondate dagoz Jaungoikoagan?

        E. Izate bakar bat, entendimentu bakar bat, eta borondate bakar bat.

        P. Eta zeinbet persona?

        E. Iru diferenteak, Aita, Semea, eta Espiritu Santue.

        P. Jaungoikoa zelan da guztiz poderosoa?

        E. Bere borondateagaz bakarrik, gure daben guztie egiten dauelako.

        P. Zelan da Kriedorea?

        E. Gauze guztiak ezerbereezetik egin zituzelako.

        P. Zetarako egin eban Jaungoikoak gizona?

        E. Bera ezagututeko, ametako, eta serbietako mundu onetan, eta gero beti zeruen bera gozetako.

        P. Zelan da Salbadorea?

        E. Emoiten dabelako grazie, eta pekatuek parkatuten dituzelako.

        P. Zelan da Glorifikedorea?

        E. Bere grazien irauten dauenari, emoiten deutselako betiko glorie.

        P. Bauko Jaungoikoak, guk legez, gorputzik?

        E. Jaungoikoa dan aldetik, ez; dalako Espiritu utze; baña bai gizona dan aldetik.

        P. Iru personetarik zein egin zan gizon?

        E. Bigarrena, zein dan Semea.

        P. Aitea egin zan gizon?

        E. Ez, Jaune.

        P. Espiritu Santue egin zen gizon?

        E. Ez, jaune.

        P. Zein bada?

        E. Bakarrik Semea, zeñeri, gizon eginik, deretxon Jesukristo.

        P. Orlan nor da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko bizien semea, gu erredimietarren, eta guri zelan bizi erakustearren gizon egin zana.

        P. Eta zeinbet izate, entendimentu, eta borondate dagoz Jesukristogan?

        E. Izate bi, bata Jaungoikoa dan aldetik, eta bestea gizona dan aldetik: entendimentu bi, bata Jaungoikoa dan aldetik, eta bestea gizona dan aldetik: borondate bi, Jaungoikoa dan aldetik bata, gizona dan aldetik bestea.

        P.Eta zeinbet persona ta memorie?

        E. Persona Jaungoikozko bakar bat, zein dan Trinidade guztiz santuko bigarren personea; eta memorie bakar bat, bada Jaungoikoa dan aldetik ez dauko memorierik.

        P. Zer esan gure dau Jesusen izenak?

        E. Salbadorea.

        P. Zetatik salbau genduzen?

        E. Geure pekatuetatik, eta demoniñoaren kautiberiotik.

        P. Zer esan gure dau Kristok?

        E. Unjidue.

        P. Zegaz unjidue izen zan?

        E. Espiritu Santuen graziez eta doez.

        P. Jesukristo gure Jaune zelan sortu eta iaio zan, Amak donzella izatea galdu bagarik?

        E. Jaungoikoak ori millegroz egiten ebala.

        P. Zegaitik diñozu: «Jaungoikoak ori millegroz egiten ebala»?

        E. Jesukristo gure Jaune ez zalako sortue izan, eta ez zalako iaio beste gizonak legez.

        P. Zelan iazo zan Enkarnaziñoko misterioa?

        E. Lenengo Ama Birjinearen errai garbietan formau eban Espiritu Santuek, Andra onen odol garbiegaz gorputz guztiz eder bat. Bigarren, egin eban arime bat ezerezetik, eta sartu eban gorputz atan. Irugarren, orduentxe gorputz eta arime aekgaz batu zan Jaungoikoaren semea. Laugarren, onelan len Jaungoiko bakarrik zana, Jaungoiko izateari itxi bagarik, geratu zan gizon eginik, eta deritxo Jesukristo.

        P. Eta zelan iaio zan millegroz?

        E. Urteiten ebala Ama Birjiñearen sabeletik, bere donzellatasunaren kalte bagarik, eguzkien argi errañue igeroten dan legez kristel batetik, ausi ez loitu bagarik kristela.

        P. Eta bere Ama gero beti dontzellatasunean bizi izan ete zan?

        E.Bai, Jaune, beti.

        P. Zegaitik kurtzean illa izan gura eban?

        E. Gu libretearren pekatutik eta betiko eriotzatik.

        P. Zegaitik geunken bada guk, betiko eriotzako sentenzie?

        E. Pekatu egin ebalako gure lelengo guraso Adanek, zeñegan guztiok pekatu egin genduen.

        P. Zein da, Jesukristo il eta gero iatsi zan infernue?

        E. Ez kondenaduen lekue, ezpada linboa, non egozan justoak.

        P. Infernu bat baño geiago dago ala?

        E. Bai Jaune, dagoz lau lurren barruen, eta deritxoe kondenaduen infernue, purgatorioa; seiñen linboa, justoen linboa, edo Abrahamen senoa.

        P. Eta ze gauze dire orreik?

        E. Kondenaduen infernue da leku bat, zeñetara doazan pekatu mortalean ilten direanak, an beti beti penaduek izateko. Purgatorioa da leku bat, zeñetara doazan, grazian ilten direanen arimak, euren pekatuen zor guztie pagau bagarik, an pena ikaragarriekaz garbituek izateko. Seiñen linboa da leku bat, zeñetara doazan, batietuek izen bagarik, usuerrazoezkora eldu baño lenago ilten direanen arimak. Eta justoen linboa, edo Abrahamen senoa da leku bat, zeñetara ioaten zirean, Jesusek gu pekatutik atera baño lenago, Jaungoikoaren grazian ilten zireanen arimak, guztiz garbituek egon ezkero; eta berau da Jesukristo gure Jaune egiaz eta benetan iatsi zana.

        P. Zelan iatsi zan?

        E. Arimea Jaungoikotasunegaz beragaz baturik.

        P. Eta bere gorputza zelan gelditu zan?

        E. Jaungoikotasunegaz beragaz baturik.

        P. Irugarren egunean, zelan biztu zan?

        E. Bere gorputz eta arime gloriaz beteak barriro batuten zireala, ostera iñoz ez ilteko.

        P. Zelan igon eban zeruetara?

        E. Berez.

        P. Zer esan gure dau: Aite Jaungoikoaren eskumeko aldetik iarririk egoteak?

        E. Kristok, Jaungoikoa dan aldetik, Aitek lainbeste glorie daukala; eta gizona dan aldez, beste edozeñek baño geiago.

        P. Noix etorriko da biziek eta illek juzgetan?

        E. Munduaren azkenean.

        P. Eta orduen biztuko ete dire illek guztiek?

        E. Bai Jaune, len euki zituezan gorputzekaz eta arimekaz eurekaz.

        P. Eta munduaren atzena baño lenago, juzgauak izango ete gara?

        E. Bai Jaune, guztiok geure bizitzearen azkenean juzgauko gaitu Jaungoikoak, eta emongo deusku sentenzie, onai, zeruen bera beti gozetako, eta deungai, infernuen beti penetan egoteko.

        P. Zer sinistuten dozu, esaten dozunean: «Santuen Komuninoa»?

        E. Kristiñau fielak partea daukeela besteen gauze oneetan, gorputz baten zatiek legez, zeñ dan Elexea.

        P. Zer da Elexea?

        E. Da Kristiñau fiel guztiek, batera arturik, egiten dauden batzarra, zeñen burue dan Aite Santue.

        P. Nor da Aite Santue?

        E. Da Erromako Obispo nagusi, lurrean Kristoren ordekoa, zeñeri guztiok obedezidu bear deutsagun.

        P. Kredoaz, eta artikuluez ganera, beste gauzerik sinistuten dozu?

        E. Bai Jaune, liburu santuetan dagoan guztie, eta Jaungoikoak bere Elexeari agertu deutsan guztie.

        P. Ze gauze dire orreek?

        E. Ori ez niri preguntau iakiturie gitxikoa nasalako: baukaz Elexa Santeak, erantzuten iakingo daudien iakintsu eta Irakaslak.

        MAEXUEK. Ondo diñozu. Irakaslai toketan iakee, eta ez zuri, gure fedeko gauze guztien kontue banan eta argiro emotea. Zuretzat asko da iakitea fedeko artikuluek kredoan dagozan legez, eta eurek sinistutea.

 

 

Kristiñauaren dotrinearen bigarren partea,

zeñetan espliketan dan zer eskatu bear dan,
eta Elexa Santearen oraziñoak

 

        Ikusi dogu zelan dakizun sinistu bear dana, zein dan lelengoa. Gatozan bigarrenera, zein dan eskatu bear dana:

        Esan egidezu:

        P. Nok esan eban Aite Gurea?

        E. Jesukristok.

        P. Zetarako?

        E. Guri oraziño egiten irakasteko.

        P. Zer da oraziño egitea?

        E. Da Jaungoikoagana biotza altzau, eta mesedeak eskatutea.

        P. Zeinbet modutekoa da oraziñoa?

        E. Modu bitekoa; mentala eta bokala; edo buruz egiten dana; eta aoz egiten dana.

        P. Zer da oraziño mentala?

        E. Da arimako almen, edo potenziekaz egiten dana: memoriegaz akordetan gareala gauze onen bategaz. Entendimentuegaz gauza on au buruen darabilgule. Eta borondateagaz propositu onen batzuk egiten doguzela; esaterako, lengo pekatuekaz damutu; ez geiago pekaturik egiteko gogo sendoa artu; baitabere konfesiño on bat egiteko, eta gero andik aurrera, bizitza on baten irauteko... eta onelangoak.

        P. Zer da oraziño bokala?

        E. Da berbakaz eta miiñagaz egiten dana; esaterako Aite gurea errezetan dogunean egiten dogune.

        P. Eta zelan egin bear da oraziñoa?

        E. Atenziñoagaz, umiltasunegaz, itxaropenagaz, eta iraupenagaz.

        P. Aite gurea esaten dozunean, nogaz berba egiten dozu?

        E. Geure Jaun, eta Jaungoikoagaz.

        P. Non dago gure Jaun, eta Jaungoikoa?

        E. Leku guztietan, batezbere zeruen, eta Altarako Sakramentu guztiz santuen.

        P. Eta Jesukristo, gizona dan aldetik, non dago?

        E. Bakarrik zeruen, eta Altarako Sakramentu guztiz santuen.

        P. Oraziño guztien artean, zein da oneena?

        E. Aite gurea.

        P. Zegaitik?

        E. Dalako Jesukristok bere aoz esana, Apostoluen eskariz.

        P. Zegaitik geiago?

        E. Daukezalako zazpi eskari, karidade osoan sustraia daukenak.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa santifikedu bedi zure izena.

        P. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Ezagutue eta onradue izan dedilla Jaungoikoaren izena mundu guztian.

        P. Zein da bigarrena?

        E. Betor gugana zure erreinue.

        P. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Erreiñau dagiela Jaungoikoak gure arimetan, emen lurrean graziez, eta gero emon daigule glorie.

        P. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea zelan zeruan, alan lurrean.

        P. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Egin dagigule, Jaungoikoaren borondatea, lurrean gagozanok, zeruan zorionekoak egiten dauden legez.

        P. Zein da laugarrena?

        E. Egunean eguneango geure ogie emon egiguzu gaur.

        P. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Emon dagigule Jaungoikoak, gorputzek bear daben ianarie; arimeko ianarie, zein dan grazie; eta Sakramentuek arimearentzat beretzat.

        P. Zein da bostgarrena?

        P. Parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parkatuten deutsegezan legez.

        P. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Parkatu dagiguzela Jaungoikoak geure pekatuek geuk parkatuten deutsegun legez, atsekaberen bat emon deuskuneri; edo gatxen bat egin deuskuneri.

        P. Zein da seigarrena?

        E. Ez egiguzu itxi tentaziñoan iausten.

        P. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoak ez dagigule itxi iausten, diabruak guri iausi eragiteko dakarguzan pensamentu zitel eta tentaziñoetan, eta ez eurei lekurik emoten.

        P. Zein da zazpigarrena?

        E. Baña libredu gagizuz gatxerik.

        P. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Librau gagizela Jaungoikoak arimeko, eta gorputzeko gatx guztietarik.

        P. Zegaitik esaten dozu asieran: «Aite gurea, zeruetan zagozana»? E. Altzauteko biotza Jaungoikoagana, eta eskatuteko mesedeak humiltasunegaz, eta ustebeteagaz.

        P. Akaberan esaten dozun berba onek: Amen: zer esan gure dau?

        E. Alan izan dedille.

        P. Zeintzuk dire Ama Birjiñeari erregututeko orazinorik oneenak?

        E. Abe Marie eta Salbea.

        P. Nok esan eban Abe Marie?

        E. San Grabiel Angeruek, Ama Birjiñeari barri onak emotera etorri zanean.

        P. Nok esan eban Salbea?

        E. Elexa Ama Santuak dauko beretuta.

        P. Zetarako?

        E. Ama Birjiñeari mesedeak eskatuteko.

        P. Abe Marie edo Salbea esaten dozuzenean nogaz berba egiten dozu?

        E. Geure Ama Birjiña guztiz onagaz.

        P. Nor da Ama Birjiñea?

        E. Da birtutez beteriko andra bat, Jaungoikoaren Ama, eta zeruen dagoana.

        P. Eta altaran dagoana nor da?

        E. Zeruen dagoanaren irudi bat.

        P. Zetarako dago altaran?

        E. Gu, au ikusite, akordau gaitezan zeruen dagoanagaz; eta bere irudie dalako, erreberentziau dagigun.

        MAEXUEK. Bada beste santuen irudi, eta imajiñai bere , alantxe egin bear deutsezu.

        P. Aingeruei eta Santuei bere errezau eta erregutu biar ete deutsege?

        E. Bai, Jaune, geure bitartekoai legez.

        P. Ze gauze dire Angeruek?

        E. Dire Jaungoikoa ikusten dagozan espiritu zorioneko batzuk.

        P. Zetarako egin zituzen Jaungoikoak?

        E. Bera beti alabau, eta bedeinketu dagien.

        P. Zetarako geiago?

        E. Bere Ministroak legez, Elexea gobernetako, eta gizonak iagoteko.

        P. Orrelan zuk bere baukezu zeure Angeru Guardakoa?

        E. Bai, Jaune, bauket, eta gizon bakotxak dauko berea.

        MAIXUEK. Bada euki egiozu deboziño andie; eta egunean egunean berari errezau eikiozu.

 

 

Irugarren partea,

zeñetan espliketan dan, zer egin bear dan

 

        Ikusi dogu, sinistu eta eskatu bear dozune; dakuskun zelan dakizun egin bear dozune. Esan egizu:

        P. Zein da Jaungoikoaren legeko lelengo mandamentue?

        E. Jaungoikoa amatea gauze guztien ganean.

        P. Nok amaten dau Jaungoikoa?

        E. Bere mandamentu santuek gordetan dituzenak.

        P. Zer da Jaungoikoa amatea gauze guztien ganean?

        E. Gurago izatea gauze guztiek galdu, bera ofendidu baño.

        P. Zetara geiago obligaten gaitu mandamentu onek?

        E. Gorputzeko, eta arimeko alegin guztiekaz bera bakarrik adoretara, beragan sinistu eta itxaroten dogule fede biziegaz.

        P. Nok egiten dau pekatu onen kontra?

        E. Idolo, edo guzurrezko Jaungoikoak adoretan dituzenak; edo eurekgan sinistuten dabenak; edo fedeko misterioren baten ganean dudaren bat daukanak; edo dotrinea bear dan legez ez dakienak; fede, esperantza, eta karidadeko aktoak bear danean egiten ez dituzenak; edo Jaungoikoaren miserikordian itxaroten ez dauenak; edo prestaera txarragaz sakramenturen bat artuten dabenak.

        P. Nok geiago?

        E. Aztuai sinistea emoten deutseenak, edo sorginkerietan dabiltzenak; edo okerreko gauzakaz, edo oker Jaungoikoa adoretan dabeenak.

        P. Zein da bigarren mandamentue?

        E. Ez juramenturik egitea alperrik.

        P. Nortzuk alperrik juramentu egiten dabe?

        E. Egie baga, justizie baga, edo premiñe baga juramentu egiten dabeenak.

        P. Zer da egie baga juramentu egitea?

        E. Da juramentu egitea, norberaren eretxiaren kontra, edo guzurregaz.

        P. Eta egie bagarik, edo dudan dagoala juramentu egitea, ze pekatu da?

        E. Pekatu mortala, juramentue gauze txikerraren ganean izan arren bere.

        P. Zer da justizie bagarik juramentu egitea?

        E. Da juramentu egitea gauza txarren baterako, esaterako, projimueri gatxen bat egiteko.

        P. Eta ze pekatu da, justizie bagarik juramentu egitea?

        E. Juramentue gauze andiaren ganean bada, pekatu mortala; eta gauze txikerraren ganean bada, pekatu beniala.

        P, Zer da premiñe bagarik juramentu egitea?

        E. Da juramentu egitea, balio gitxiko gauzakgaitik, edo ezeri ez dagokala.

        P. Ze pekatu da au?

        E. Pekatu beniela, egiek eta justiziek lagunduten badeutse.

        P. Eta egiten dabenak boto, juramentu, edo promesen bat, gauza onen bat egiteko, kunplidu biar ete dau?

        E. Bai Jaune, eta ez kunplidutea, edo kunplidu bagarik luzaro eukitea, pekatu mortala da, gauza astunaren ganean izan ezkero.

        P. Eta Jaungoikoak eginiko gauzakgaitik alperrik juramentu egitea, pekatu ete da?

        E. Bai Jaune, zegaitik eze, euretan egiten iako, euren Kriedore Jaungoikoari.

        P. Ze moduten juramentu egiten da Jaungoikoak eginiko gauzakgaitik?

        E. Esaten dala, kontureko: Neure arimeagaitik, zeruegaitik, lurregaitik juramentu egiten dot; au, edo bestea onelan, edo alan dala.

        P. Ze neurri artu giñaike juramentu arpelik ez egiteko?

        E. Artu ekandue esateko: Bai, edo ez: onezaz ganera ezerbere esan bagarik, Jesukristok erakusten deuskun legez.

        P. Eta mandamentu onetan beste gauzarik galerazoten bada?

        E. Bai Jaune, galerazoten da blasfemia bere, zein dan, esatea berba txarrak Jaungoikoagaitik, edo bere santuekgaitik; eta au pekatu mortala da.

        P. Zein da irugarrena?

        E. Domekak eta iaiek gordetea.

        P. Nok gordetan ditu iaiek?

        E. Meza osoa entzun, eta premiñe bagarik biarrik egiten ez dabeenak.

        P. Eta ze pekatu da domeka eta iaietan premiñe bagarik bear egitea?

        E. Ordu bian, edo andik gora bear egiten bada, pekatu mortala: eta ordu bitik beerakoa bada, geienez pekatu beniala.

        P. Zein da laugarrena?

        E. Aite eta ama onretea.

        P. Nok onretan ditu guresoak?

        E. Euren esanak egiten dituezanak, eurei lagundu, ta lotsea gordeetan deutseenak.

        P. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala oneen kontra?

        E. Etxearen eta arimearen onerako direan gauzetan, gurasoen esanak egiten ez dituezan seme alabak; gurasoai euren premiñetan lagunduten ez deutsenak; erantzuten deutsenak; erremuskadak egiten deutseezanak; eskua jasoten deutseenak; tematuten dituezanak; burla egiten deutsenak; eta ezkonduteko neurri ta asmoetan dabiltzanak, euren barri ta borondate baga.

        P. Nortzuk besterik entendietan dira gurasuen izenagaz?

        E. Nagosiagoak edadean,onran, eta agintaritzan.

        P. Eta mandamentu onetan sartuten ete dire seme alabak gurasoakganako daukezan obligaziñoiez ganera, besteren batzuk?

        E. Bai Jaune, nagusiagoak euren agindupean daukeezanak ganakoak; eta gurasoak euren seme alabakganako daukeezanak.

        P. Zeintzuk dire orreek?

        E. Emotea janarie; irakastea dotrinea; kastigetea okerreriaren batzuk egiten dituezanean; emotea ejenplu ona; eta eurai iagokeen estadua, bere denporan.

        P. Ze pekatu egiten dabe, onetan uts egin, edo faltaten dabeenak?

        E. Geienez pekatu mortala.

        P. Zein da bostgarrena?

        E. Ez iñor iltea.

        P. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez egitea iñori bere gatxik ez egitez, ez esatez, ezta gurariz bere.

        P. Nok egiten dau pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Bere burueri, edo iñorenari eriotzea edo gatxen bat deseaten deutseenak; norbait il, edo zaurituten dauenak; iñor ioten dauenak; osasunean kalte egingo deutsen gauzak iaten dituzenak; bere bizitzea galtzeko arriskuan iarten danak; edo norberaren burue ilten dauenak; eta norberari edo besteri birao egiten deutsanak.

        P. Zer da birao egitea?

        E. Da eskatutea gatxen bat norberarentzat, edo besterentzat, esango baleu: «Arren bada milla demoniñok infernure eroango al naioek», «Arren bada ortxe illik geldituko al az».

        P. Ze pekatu da birao egitea?

        E. Gatx andie deseaten baiako, pekatu mortala.

        P. Eta gatx andirik deseaten ez baiako?

        E. Pekatu beniala, beti ezpada bere.

        P. Nortzuk pekatu mortala egiten dabe birao andie eginegaz deseo txar bagarik?

        E. Geienez gurasoak eta nagusiagoak, euren agindupekoen aurrean biraoak egiten dituezanak; biraoak botateko ekandu txarra daukeenak; eta kenduten aleginik egiten ez dabeenak.

        P. Zegaitik ori?

        E. Euren berba txaar, eta ejenplu deungakaz, besteai pekaturako bidea emoten deutseelako, eta oneri deritxo eskandalue.

        P. Zein da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitea.

        P. Zer aginduten iaku mandamentu onetan?

        E. Izan gaitezala garbiek, pensamentu, berba, eta obretan.

        P. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Borondatez pensamentu loiek daukezanak, gauze txarrik egin ezarren, eta egiteko deseorik bere euki ezarren; berba loiek esaten dituezanak; kanta zikinek kantaten dituezanak; edo borondatez entzuten dituezanak; besteai tokamentu loiek egiten deutsezanak; euren buruekaz biar ez dan lekuetan nabarmenkeriak egiten dituezanak; edo egiteko gurari ta deseo txarrak eukiten dituezanak.

        P. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez iñori ezer ostutea.

        P. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez dagigule kendu, ez euki, ez gure izan iñoren gauzerik iaubearen borondatearen kontra.

        P. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala oneen kontra?

        E. Oneetariko edozeinbere gauze egiten dabeenak; edo beste moduren baten projimueri kalte egiten deutseenak, dan moduen dala, bere ondasunetan, gauze astunean.

        P. Eta oneetan projimueri kalte egiten deutsenak edozeinbere moduten, bauke ezer egin bearrik?

        E. Bai Jaune, ainbat lasterren biurtu bear deutse iaubeari, ostu deutsen gauzea; eta osotu, egin deutsezan kalte guztiek.

        P. Zein da zortzigarrena?

        E. Iñori falso testimoniñorik ez eregitea, eta guzurrik ez esatea.

        P. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez egitea projimuagaitik juizio txarrik arin, au da, bide eta motibu bagarik; eta bere txarto eginak ez iñori esatea; eta ez egotea borondatez entzuten.

        P. Nok ausiten dau mandamentu au?

        E. Juizio txarra errazoiaren kontra, au da, atarako bear dau lainbesteko bide, edo motiburik euki baga, projimuegaitik egiten dabenak: iñori kleitue kenduten deutsanak; gauze ixil, ta ezkutukoa agertuten dabenak; eta guzurre esaten dabenak.

        P. Eta projimueri kleitue gauza astunean kenduten deutsanak, esanagaz beragaitik egin ez daben gauzeren bat; edo egin dabena, baña ixillean eta ezkutuan dagozana; edo bere utsegite, eta txarto eginakaz arpegian emoten deutsanak, zer egin bear dau?

        E. Biurtu bear deutso kendu deutsan kleitu, eta onrea.

        P. Zer da galerazoten dana bederatzigarren, eta amargarren mandamentuetan?

        E. Aragizko atsegiñen, eta iñoren ondasunen gurari, edo deseo bidebagakoak.

 

ELEXA AMA SANTEAREN MANDAMENTUEK

        P. Elexa Ama santearen mandamentuak, zenbat dire?

        E. Bost.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa meza osoa entzutea domeka eta iai guztietan.

        Bigarrena urtean bein edolabere konfesetea; edo lenago eriotzako peligrurik badago; edo komulgau bear badau.

        Irugarrena Garizumako paskoetan komulgetea.

        Laugarrena Elexa Ama Santeak aginduten dabenean barau egitea.

        Bostgarrena amarrenak eta premeziak Jaungoikoaren Elexeari pagetea.

        P. Zetarako dire mandamentu oneek?

        E. Jaungoikoaren legekoak obeto gordetako.

        P. Eta lelengo mandamentue, zein dan mezea entzutea, nortzuk gorde bear dabe?

        E. Uso errazoezkora eldu direan kristiñau guztiek.

        P. Zelan entzun bear da mezea?

        E. Egonik atenziño, deboziño eta errespeto andiegaz; Jesukristo gure Jaunaren pasiñoa, edo beste gauze onen batzuk buruen darabilguzela; edo zerbait errezetan, kontureko ogeta amairu Aite gurea, Abe Marie, eta Glorie.

        P. Eta motibu andirik euki baga mezea entzuten ez dabenak; edo dagoanak meza guztien, edo zati andien atenziño baga; edo mezarik ez entzuteko arriskuan iarten danak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        P. Eta bigarrena eta irugarrena, zeintzuk direan konfesetea eta komulgetea, nortzuk gorde bear dituez?

        E. Pekatu mortalaren bean, usu errazoezkora eldu direan kristiñau guztiek.

        P. Eta pekatu mortalean komulgetan direanak, mandamentu oneek kunplietan ete dituez?

        E. Ezelanbere ez, Jauna; eta Sakramentu bi oneetatik bakotxa, deungaro artuten dabeenean, pekatu mortala egiten dabe.

        P. Ilteko arriskuen aurkituten danak, konfesorerik ez badauko, zer egin bear dau?

        E. Akto kontriziñoeko bat, Neure Jesukristo Jaune biotzez esaten dauela, konfesetako proposituegaz.

        P. Eta laugarrena, zein dan barau egitea, nortzuk gorde bear dabe?

        E. Ogeta bat urte kunplidu dituezanak.

        P. Eta zelan barau egin bear da?

        E. Egunean janaldi bat baño egiten ez dala, eragotzirik ez dagozan ianariekaz; eta janaldi au egerdien egin bear da.

        P. Eta baraue ausi bagarik, goxean ezer artu ete leike?

        E. Bai Jaune, ontza bat legez artu leike, motiburik badago, au txikerra izan arren.

        P. Eta gaubean?

        E. Artu leike kolaziñotzat, kristiñau oneen artean artu oi dana, itandurik onen ganean, dudarik badago, konfesore iakintsu bateri.

        P. Eta nortzuk daukee galerazorik aragie jatea bijilie ta barau egunetan; oneetan nastitutea okelea eta arraiñe iatordu baten; eta iatea arrontzak eta ezneiakiek garizuman, bulderik euki baga?

        E. Usu errazoezkora eldu direan guztiek.

        P. Eta ze pekatu egiten daude, oneek gordetan ez dituezanak?

        E. Pekatu mortala, alango egunetan iaten dauden guztietan, eta bakotxean.

 

OBRA MISERIKORDIEZKOAK

        P. Zeinbet dire obra miserikordiezkoak?

        E. Amalau: zazpi arimeari, eta beste zazpi gorputzeri iagokazanak.

 

        Arimeari iagokazanak dire oneek:

        Lelengoa, ez dakienari irekatzitea.

        Bigarrena, bear dabenari, konseju ona emotea.

        Irugarrena, erratuten dabena, arteztutea.

        Laugarrena, gatx eginak parkatutea.

        Bostgarrena, triste dagoana poztutea.

        Seigarrena, projimuen utsegite eta argaltasunek, onean igarotea.

        Zazpigarrena biziek eta illekgaitik Jaungoikoari erregututea.

 

        Gorputzeri iagokazanak dire oneek:

        Lelengoa, gaixoak bisitetea.

        Bigarrena, gose danari iaten emotea.

        Irugarrena egarri danari edaten emotea.

        Laugarrena kautiboak erreskatetea.

        Bostgarrena billosak iantzitea.

        Seigarrena peregrinuai ostatu emotea.

        Zazpigarrena illak enterretea.

        P. Zegaitik deritxe miserikordiazkoak?

        E. Justiziaz zor ez direalako.

        P. Nox dire obligaziñokoak?

        E. Gizon iakintzuen eretxian, premiñe andikoak direanean.

        P. Eta kristiñauek egiten dituzen obra miserikordiezko oneekgaitik; eta beste gauze onakgaitik; nai izan premiñazkoak, nai borondatezkoak, zer irabazten dau?

        E. Jaungoikoaren grazian badago, euren bitartez geitutea emen grazie ta gero glorie; pagau Jaungoikoari bere pekatuen zorra; eta alkantzau Jaungoikoagandik arimako onera eta mesedeak; baita gorputzekoak bere, arimearen kaltean izango ez badire.

        P. Zetarako esaten dozu «Jaungoikoaren grazian badago»?

        E. Pekatu mortalean dagozanak egiten dituezan obra onakaz, ez dagoalako irabazirik, ez pekatuen zorra pagetarik; baña alanbere euren bitartez, Jaungoikoagandik mesederen batzuk alkantzau giñeikez.

 

 

Dotrinearen laugarren partea,

zeñetan espliketan direan Sakramentu Santuek

 

        Ikusi dogu zelan dakizun zer sinistu, zer eskatu, eta zer egin bear dozun: dakuskun orain zelan dakizun, zer artu bear dozun, zein dan azkenekoa. Esan egizuz Sakramentu Santuek.

        Elexa Ama Santearen Sakramentu santuek dire zazpi. Lelengo bostak dire nai, ta naiezkoak, izatez edo borondatez, zeintzuk baga salbau ezin leitekean, itxiten baditu nagitasunez, edo ezetan ez eukiz: beste biek dire borondatezkoak.

        Lelengoa, Bautismue.

        Bigarrena, Konfirmazinoa.

        Irugarrena, Konfesinoa.

        Laugarrena, Komuniñoa.

        Bostgarrena Oleaziño santue.

        Seigarrena Ordea sagradue.

        Zazpigarrena, Matrimoniñoa.

        P. Ze gauze dire Sakramentuek?

        E. Dire Jesukristo gure Jaunek itxiriko señale agiri batzuk, euren bitartez emoteko guri grazie ta birtuteak.

        P. Zer da grazie?

        E. Da izate Jaungoikozko bat, zeñek egiten gaituzen Jaungoikoaren seme, ta zeruko herederu.

        P. Eta grazie oneri zelan deritxo?

        E. Santututzallea.

        P. Eta grazia onezaz ganera, badago beste grazia modurik?

        E. Bai Jaune, bagoz beste batzuk, orduberekoak esaten iakeenak, edo laguntasun batzuk, edo argitasun batzuk, zeintzuk bagarik ezin giñaikean asi, ez berari iarraitu, ez bera akabau, betiko bizitzea irabazteko gauzerik.

        P. Eta ze gauze dire orreek?

        E.Dire Jaungoikoak emoten deuskuzen laguntasun batzuk, gauze txarretatik apartetako, eta gauze onak egiteko; esaterako, sermoak entzutea; ejenplu onak ikustea; uste bagako eriotzen barrie artutea; eta argitasun batzuk, zeintzuekaz argituten dituzen Jaungoikoak gure entendimentuek; eta gurari eta deseo santu batzuk, zeintzuekaz mobietan dituzen gure borondateak gauze onetarako.

        P. Ze birtute emoten dabe Sakramentuek graziegaz batera?

        E. Batezbere iru Jaungoikozkoak.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Fedea, Esperantzea, ta Karidadea.

        P. Zer da Fedea?

        E. Ikusi ez dogune sinistutea, Jaungoikoak alan agertu dabelako.

        P. Zer da Esperantzea?

        E. Esperetea zeruko glorie, Jaungoikoaren laguntasunaren, eta geure obra onen bitartez.

        P. Zer da Karidadea?

        E. Jaungoikoa ametea gauze guztien ganean, eta geure projimue geure burue legez, eurei egiten deutsegule, eurek geuri egitea gure geunkeana.

        P. Zetarako da Bautismuko Sakramentu Santue?

        E. Kenduteko pekatu orijinala, eta bateatuten danak besterik baleuko bere.

        P. Zer da pekatu orijinala?

        E. Da iaioten gareanean, geure lelengo gurasoetatik heredauta dakargune.

        P. Premiñeko denporan nok bateatu leike?

        E. Edozeinbere gizakume, edo emakume, entendimentuko argitasune daukenak.

        P. Zelan bateatu bear da?

        E. Ure botaten dala seiñaren buruaren ganera, eta onegaz batera esaten dala; bateatuteko gogoagaz: «Nik bateatuten zaitut, Aitearen, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

        P. Zetarako da Konfirmaziñoeko Sakramentu Santue?

        E. Bautismuen artu genduzen fedean konfirmau eta sendatuteko.

        P. Usu errazoezkora elduta, Sakramentu Santu au pekatu mortalean artuten dabenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        P. Zer egingo dau bada artuten dauenean, pekaturik ez egiteko?

        E. Aurrez prestau, konfesiño on bat eginik.

        P. Zetarako da Konfesiñoeko Sakramentu Santue?

        E. Bateatu ezkero eginiko pekatuek parkatuteko.

        P. Ze pekatu dire orreek?

        E. Mortalak, eta benialak.

        P. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatea, egitea, pensatea, edo deseatea zerbait Jaungoikoaren legearen kontra gauza astunaren ganean.

        P. Zegaitik deritxo mortala?

        E. Ilten dabelako egiten dabenaren arimea.

        P. Nox artuten dogu konfesiñoko Sakramentu Santuba?

        E. Ondo konfesaute absoluziñoa artuten dogunean.

        P. Konfesore Jaunak konfesetan danari absoluziñoa emoten deutsanean, ze berba esaten deutsa?

        E. «Nik parkatuten deutsudaz zure pekatubak».

        P. Eta parkatuten ete iakoz?

        E. Ondo prestauta badoa konfesetan dana, bai: ain ziur, zein parkatu iakozan Madaleneari, Jesukristok esan eutsanean: Remittuntur tibi pekata tua.

        P. Zeinbet gauze bear dire Konfesiñoa ona izateko?

        E. Bost Jaune.

        P. Zeintzuk dire?

        Lelengoa Esaminea.

        Bigarrena lengo pekatuen damua.

        Irugarrena, ez geiago pekaturik egiteko propositua.

        Laugarrena pekatu guztiek konfesetea.

        Bostgarrena Satisfakzinoa.

        P. Zer da Esamiñea?

        E. Da aleginek egitea pekatuek burure ta gogora ekarteko; edo zeinbet pekatu egin deuen iakiteko.

        P. Nondik egingo da Esamiñea?

        E. Jaungoikoaren legeko amar mandamentu santuetatik; bost Elexakoetatik; amalau obra miserikordiezkoetatik; pekatu kapitaletatik; eta bakotxaren obligazinoetatik.

        P. Zer da esamiñe aurrean egin bear dana?

        E. Jaungoikoari argitasune eskatu bere pekatuek ezagututeko.

        P. Zer da damue?

        E. Artutea biotzean egin dan pekatuaren garbai, pena, eta atsekabea.

        P. Zeinbet modutekoa da damue?

        E. Modu bitekoa.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Amodiozko, edo Kontriziñokoa bata; eta bildurrezkoa, edo Atriziñokoa bestea.

        P. Amodiozko, edo Kontriziñoko damue zer da?

        E. Da artutea damu bizi bat, ofendidu dabelako Jaungoikoa, izanik ain ona; konfesetako, onduteko eta penitenzie kunplietako intenziñoagaz.

        P. Zer da Bildurrezko, edo Atriziñoko damue?

        E. Da eukitea damu bizi bat Jaungoikoa ofendidu dabelako; edo pekatuen ezaintasunegaitik; edo infernuen bildurregaitik; edo Zeruko glorie galdu dabelako; edo bere arimea guztiz ezaindu dabelako, konfesetako, onduteko, eta penitenzie kunplietako intenziñoagaz.

        P. Damu bi oneetatik oneena zein da?

        E. Amodiozko, edo Kontriziñoekoa.

        P. Zegaitik?

        E. Kontriziñokoa datorrelako amodiotik, eta Atriziñokoa bildurretik: Kontriziñoko damuegaz konfesau baño lenago parkatuten dire pekatu mortalak, eta geldituten da Jaungoikoaren grazian; baña atriziñoagaz bakarrik, ez dire alkantzetan arimako ondasun andi oneek.

        P. Konfesiñoa ona izateko asko ete da atriziñoko damue, ala kontriziñokoa bear ete da?

        E. Geienak diñoe, asko dala atriziñokoa; baña obetuago eta seguruago dala kontriziñokoa; eta au eukiteko alegiñe egin bear dabela konfesetan danak.

        P. Nox euki bear da damue?

        E. Konfesoreak absoluziñoa emon baño lenago.

        P. Zer da Propositue?

        E. Da artutea intenziño edo borondate sendo ta firme bat, ez iñoz geiago pekatu mortalik egiteko.

        P. Zer da Konfesiñoa?

        E. Da esatea ziatz eta argiro konfesoreari pekatu mortal guztiek, penitenzie kunplietako borondateagaz.

        P. Itxiten dabenak lotsaz konfesau bagarik pekatu mortalen bat; edo konfesetan dabenak egin ez daben pekatu andiren bat; edo konfesetan danak damu baga; propositu baga; edo penitenzie kunplietako borondate baga, konfesiño ona egiten ete dau?

        E. Ez Jaune, egiten dau Sakrilejioko pekatu mortal andi bat; eta konfesau bear ditu barriro, len konfesauak, eta konfesau bagakoak; baitabere konfesiño ta komuniñu txarrakaz egin dituzen sakrilejioko pekatuek.

        P. Nortzuk uste izan leike ez dabeela euki damurik, ez propositurik euren konfesinoetan?

        E. Pekatuko okasiñoetatik alde egiten ez dabeenak; eta konfesiño batetik bestera, leengo pekatuetara biurtuten direanak.

        P. Eta damu ta, propositu egiazkoa artuten lagunduteko zer egitea ondo izengo da?

        E. Konfesau baño leenago eskatu Jaungoikoari, konfesiño on bat egiteko laguntasuna; erabilli gogoan Jaunak egin deutsazan mesedeak; edo bere pasiñoa; edo bere eriotzea; edo bere ontasune; eta esan bein, birriten, eta geiagotan: Neure Jesukristo Jaune.

        P. Zer da Satisfakziñoa?

        E. Da pagetea Jaungoikoari geure pekatuen zorra, kunplietan dogule konfesoreak iminten deuskun penitenzie.

        P. Eta, ze pekatu egiten dau penitenzie kunplietan ez dabenak, edo luzaro kunplidu bagarik daukanak?

        E. Pekatu mortala, penitenzie andie bada.

        P. Pagau ete ginaikeo Jaungoikoari geure pekatuen zorra, konfesoreak iminten deuskun penitenziez ganera, beste gauzegaz?

        E. Bai Jaune, Jaungoikoaren grazian gagozala egiñiko obra on guztiakaz, eta induljenziak irebaziegaz.

        P. Zer dire Induljenziak?

        E. Dire Elexa Ama Santeak emoten dituzen grazie batzuk, zeintzuekgaitik parkatuten dan, pekatuakgaitik mundu onetan, edo bestean igaro bearko litekean pena eta kastige.

        P. Zelan irebaziko dire?

        E. Eginik Jaungoikoaren grazian, onetarako aginduten dana.

        P. Mundu onetan euren pekatuen zorra pagau ez ebelako purgatoriora doazanai, guk lagundu ete ginaikete?

        E. Bai Jaune, geure pekatuen zorra pagau ginaikean obra onakaz eurakaz.

        P. Eta norbait pekatu mortalean iausten danean, konfesau bear ete dau laster bereala, parkatua izan dakion?

        E. Guztiz ondo izango litzate; baña ez dago berarizko agindurik. Alanbere iakin bear da, pekatu mortalean lo egitea, infernuko atetan lo egitea legez dala.

        P. Zer da pekatu beniala?

        E. Da esatea, egitea, pensatea, edo gurea izatea zerbait Jaungoikoaren legearen kontra txikiaren ganean.

        P. Zegaitik deritxo beniala, edo ariña?

        E. Arin eta erraz beratan iausten garealako, eta arin eta erraz parkatuten iakuleko.

        P. Zeinbet gauzegaitik parkatuten da pekatu beniela?

        E. Bederatzigaitik.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa meza entzuteagaitik.

        Bigarrena, komulgeteagaitik.

        Irugarrena, Ni pekatarie esateagaitik.

        Laugarrena Obispo Jaunaren bendiziñoagaitik.

        Bostgarrena ur bedeinketuegaitik.

        Seigarrena ogi bedeinketuegaitik.

        Zazpigarrena, Aite gurea esateagaitik.

        Zortzigarrena sermoea entzuteagaitik.

        Bederatzigarrena, bulerra ioteagaitik Jaungoikoari parka eskatuten iakola.

        P. Zegaitik esaten dozu: «Jaungoikoari parka eskatuten iakola?»

        E. Adierazoteko, pekatu benialen parkaziñoa alkantzauko bada gauze oneen bitartez, euki bear dogule euren damu onen bat.

        P. Konfesau bear ete doguz pekatu benialak?

        E. Ondo litzateke, baña ez da premiñezko gauzea.

        P. Eta orainengo konfesinotik ona pekatu benielak baño ez daukezanak, zer egin leike, damue ta propositue obetoago eukiteko?

        E. Konfesau lelengo, orainengo konfesinotik onako pekatu benielak; eta gero leengo bizitzeko pekatu mortalen bat.

        P. Zetarako da Sakramentu santu Komuniñokoa?

        E. Ondo prestaute artuten bada, izan dedin gure arimen ianarie, eta grazie geitu dagigun.

        P. Zegaitik diñozu: «Ondo prestaute artuten bada?»

        E. Adierazoteko, Sakramentu santu au ez dala izango gure arimen ianarie, artuten ez badogu bear direan prestaerakaz, bai arimearen aldetik, bai gorputzaren aldetik.

        P. Ze prestaera bear da bada arimearen aldetik?

        E. Jaungoikoaren grazian egotea.

        P. Eta pekatu mortalean iausi dana, zelan prestauko da Komulgetako?

        E. Konfesiño on baten bitartez.

        P. Eta konfesiño ostean pekatu mortalen bat akordetan iakonak, zer egin bear dau?

        E. Konfesau barriro, Komulgau baño lenago.

        P. Gorputzaren aldetik ze prestaera bear da?

        E. Baraurik egotea (Komuniño Santue Elexakoak artuteko ez danean) ezerbere ian ez edan bagarik, igaro dan gabeko amabietatik aurrera.

        P. Komuniñoko Sakramentu Santuen zer artuten dozu?

        E. Jesukristo, Jaungoiko ta gizon egiezko, Altarako Sakramentu Santuen egie guztiegaz dagoana.

        P. Nor dago ostriyan Konsagraziñoko berbak esan ezkero?

        E. Jesukristoren gorputze, bere odol, arime, eta Jaungoikotasunegaz batera.

        P. Eta kalizan?

        E. Jesukristoren odola, bere gorputz, arime ta Jaungoikotasunegaz batera.

        P. Orrelan Jesukristo guztie dago ostriyan, eta guztie Kalizan?

        E. Bai Jaune, Jesukristo guztie dago ostriye guztien, guztie ostriyearen edozein zatiten, eta bardin kalizean.

        P. Konsagrazinoko berbak esan ezkero, ete dago ostriyan ogirik; edo kalizan ardaorik?

        E. Ez Jaune, ezpada ogiaren eta ardaoaren antz eta irudiak, zeintzuk direan, useine, kolorea, guztue.

        P. Eta zatituten bada ostriyea, edo erdibituten bada kalizan dagoana, zatituten, edo erdibituten da Jesukristo?

        E. Ez Jaune, guztie osorik geldituten da zati guztietan, eta bakotxean.

        P. Pekatu mortalean komulgetan danak, artuten ete dau Jesukristo?

        E. Bai Jaune, baña bere kaltean; bada egiten dau Sakrilejioko pekatu mortal ikaragarri bat.

        P. Eta ondo prestaute artuten dabeenak, zer egin legie, grazie andiegoak artuteko?

        E. Komulgau baño lenago gogoan erabilli, nor dan eurekgana datorren Jaune; egin sarriten fede, esperantza, eta karidadeko aktoak; Komulgau umiltasun, fede bizi, ta deboziño andiegaz; eta gero emon eskerrak Jesuseri, egin deutsan mesede ain andiegaitik.

        P. Zetarako da Oleaziñoko Sakramentu Santue?

        E. Iru gauzetarako.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa, lenagoko bizitze txarreko errastuek eta apurrek kenduteko.

        Bigarrena, sendotuteko arimea deabruaren esetsi eta tentaziñoen kontra.

        Irugarrena, emoteko gorputzeko osasune, arimearen kaltean izango ez bada.

        P. Ezauerara eldute, ilteko arriskuen gaixorik dagozanak, artu bear ete dabe Sakramentu santu au?

        E. Bai Jaune, eta pekatu mortala egiten dabe, al dabeela, artuten ez badabe, edo artuten badabe pekatu mortalean.

        P. Zer egingo dau bada pekatu mortalean dagoanak, ondo prestaurik artuteko?

        E. Konfesiño on bategaz garbitu bere arimea, eta ezin bada konfesau, egin akto kontrizinoko bat, edo batzuk.

        P. Zetarako da Sakramentu Santu ordeakoa?

        E. Konsagrateko, eta ordenduteko elesgizon duiñak, zelan direan Sazerdote Jaunak, Diakonuak, eta Subdiakonuak.

        P. Eta elezgizonai, eta batezbere Sazerdote Jaunai, gorde bear ete iake berarizko lotsa, itzal, eta errespetoa?

        E. Bai Jaune.

        P. Zetarako da Sakramentu santu Matrimoniokoa?

        E. Ezkonduteko, eta emoteko grazie ezkonduai, euren artean bake santu baten biziteko, eta seme alabak zerureko aziteko.

        P. Eta Sakramentu santu au ondo artuteko, ezkonduten direanak egon bear ete dabe Jaungoikoaren grazian?

        E. Bai Jaune.

        P. Eta Jaungoikoaren grazian ez dagozanak, zelan prestau bear dabe, ondo artuteko?

        E. Konfesino on bategaz.

 

PEKATU KAPITALAK DIRE ZAZPI

        Lelengoa, Arrokerie.

        Bigarrena, Abarizie.

        Irugarrena, Lujurie.

        Laugarrena, Aserre txarra.

        Bostgarrena, Gulerie.

        Seigarrena onaren damue.

        Zazpigarrena gauze onetarako nagitasune.

        P. Zegaitik deituten deutsezu Kapitalak, geienean mortalak esaten iakeen zazpi pekatu oneiri?

        E. Deituten iakee Kapitalak, direalako,euretatik urteten dauden beste pekatuen buru, iturri eta sustraiek legez: etxatorkee barriz ain ondo mortalen izena; bada askotan ez dire benielak baño.

        P. Nox dire mortalak?

        E. Jaungoikoaren edo projimuaren karidadearen kontra diranean.

        P. Nox dire karidadearen kontrakoak?

        E. Euren bitartez ausiten danean Jaungoikoaren legeko, edo Elexa santearen mandamenturen bat gauze astunean.

        P. Zer da arrokerie?

        E. Da besteak baño geiago izateko gurari edo deseo bidebagako bat.

        P. Zer da abarizie?

        E. Da munduko ondasunen gurari, edo deseo larregi bat.

        P. Zer da lujurie?

        E. Da gorputzeko atsegin loien gurari edo deseo bidebagako bat.

        P. Zer da ira, edo aserre txarra?

        E. Da projimueri bengetako gurari edo deseo txar bat.

        P. Zer da gulerie?

        E. Da ondo ian, ondo edan, eta gorputze larregi gozatu eta eregetako gurari geiegi bat.

        P. Zer da Inbidie, edo ondamue?

        E. Besteen ona ikusi eziñe.

        P. Zer da nagitasune?

        E. Da gauze onetarako iausitasune, astuntasune, eta narrastasune.

 

ZAZPI PEKATU ONEEN KONTRA DAGOZ ZAZPI BIRTUTE

        Arrokeriaren kontra Humiltasune.

        Abariziaren kontra Prestutasune.

        Lujuriaren kontra Kastidadea.

        Ira, edo aserre txarraren kontra Pazienzie.

        Guleriaren kontra Tenplantzea.

        Enbidiaren kontra Karidadea.

        Nagitasunaren kontra Prestatasune, edo Bizkortasune.

 

IÑES EGIN BEAR DEUTSEGÜEN ARIMEKO ARERIOAK DIRE IRU

        Lelengoa mundue. Bigarrena Demoniñoa. Irugarrena Aragie.

        P. Zein da Mundue?

        E. Dire gizon mundutar, gaisto, eta deungak.

        P. Zein da Demoniñoa?

        E. Da Jaungoikoak zeruen egin eban Aingeru bat, baña Jaungoikoaren kontra iaiki zalako, Jaungoikoak beste askogaz bota eban infernuetara, bere gaiztakerieko lagunekaz, zeintzuei deituten deutsegen Demoniñoak.

        P. Zein da Aragie?.

        E. Da geure gorputza bera, bere griña ta pasiño txar, eta gurari edo deseo zitalakaz.

        P. Zelan azpiretuten da mundue, eta iñes egiten da beragandik?

        E. Beragandik iñes egiten dala; eta bere arrokerie ta zorakeriak despreziauagaz.

        P. Zelan azpiretuten da demoniñoa, eta iñes egiten da beragandik?.

        E. Oraziñoagaz eta Humildadeagaz.

        P. Zelan azpiretuten da aragia, ta iñes egiten da beragandik?.

        E. Barauekaz, zilizioakaz, azoteakaz, eta lastasunekaz. Au da gure areriorik andiena, bada ezin bota ginaike geugandik: mundue, eta demoninoa bai.

 

BIRTUTE TEOLOGALAK, EDO JAUNGOIKOAGANANTZKOAK DIRE IRU

        Lelengoa Fedea. Bigarrena Esperantzea. Irugarrena Karidadea.

        P. Zelan egongo gara utsik egin baga, birtute oneen aktoak egiteko daukegun obligaziñoan?

        E. Errezetan doguzela sarritan eta deboziñoz ( edozein kristiñauk bear daben legez) Kredoa, Aite gurea, eta biotzetik esanagaz: Neure Jesukristo Jaune. Alanbere guztiz ondo da, aktoak eurak sarriten egitea.

 

BIRTUTE KARDINALAK DIRE LAU

        Lelengoa, Prudenzie. Bigarrena, Justizie. Irugarrena Sendotasune. Laugarrena Tenplanzie.

 

GORPUTZEKO SENTIDUEK DIRE BOST

        Lelengoa, begiekaz ikustea.

        Bigarrena, belarriekaz entzutea.

        Irugarrena aoagaz guztue artutea.

        Laugarrena surregaz usein egitea.

        Bostgarrena eskuekaz ukututea.

        P. Zetarako emon euskuzen Jaungoikoak sentiduek, eta gorputzaren beste zatiek?

        E. Guztiekaz, eta gauze guztietan bera serbidu ginaien.

 

ARIMEKO POTENZIAK DIRE IRU

        Memorie: Entendimentue: ta Borondatea.

        P. Zetarako emon euskun Jaungoikoak Memorie?

        E. Akordau giñaitezan beragaz, eta bere mesedeakaz.

        P. Zetarako emon euskun Entendimentue?

        E. Bera ezagututeko, eta bera sarriten gogoan erabilteko.

        P. Zetarako emon euskun Jaungoikoak borondatea?

        E. Amau giñaien ontasun osoa legez, eta projimue beragaitik.

        P. Zer da gure arimea?

        E. Da Espiritu bat, il ezin leitekeana, Jaungoikoak ezerezetik bere antz, eta irudira egiña.

 

ESPIRITU SANTUAREN DOEAK DIRA ZAZPI

        Lelengoa Iakiturieko doea.

        Bigarrena Entendimentuko doea.

        Irugarrena Konsejuko doea.

        Laugarren Iakituriako doea.

        Bostgarren Sendotasuneko doea.

        Seigarren Piedadeko doea.

        Zazpigarrena Jaungoikoaren bildur santuko doea.

 

ESPIRITU SANTUAREN FRUTUEK DIRE AMABI

        Lelengoa Karidadea. Bigarrena Bakea. Irugarrena Biotzeko anditasune. Laugarrena Biguntasune. Bostgarrena Fedea. Seigarrena Kontinenzie. Zazpigarrena Arimeko Poza. Zortzigarrena Pazienzie. Bederatzigarrena Ontasune.Amargarrena Otsantasune. Amaikagarrena Modestie. Amabigarrena Kastidadea.

 

ZORTZI ZORIONTASUNEK

        1. Zorionekuak espirituz pobreak direanak, eurena dalako zeruetako erreinue.

        2. Zorionekoak otsanak edo mansoak lurraren iaubeak eurek izango direalako.

        3. Zorionekoak negar egiten dabeenak, eurek poztuek izango direalako.

        4. Zorionekoak gauze oneen eta santuen gose ta egarri direanak, eurak ase ta beteak izango direalako.

        5. Zorionekoak errukiorrak, bada eurentzat Jaungoikoaren errukie izango da.

        6. Zorionekoak biotz garbikoak, eurak Jaungoikoa ikusiko dabeelako.

        7. Zorionekoak baketsuak, zegaitik eze eurai Jaungoikoaren semeen izena emongo iakee.

        8. Zorionekoak, gauza onakgaitik persekuziñoa igaroten dabeenak; bada eurena izango da zeruetako erreinue.

        P. Zertzuk esan doguz orain?

        E. Zortzi zoriontasunek.

        P. Ze gauze dire zortzi zoriontasun oneek?

        E. Espiritu Santuaren birtute eta doien obrarik oneenak.

        P. Nortzuk dire espirituz pobreak?

        E. Ez dabeenak gura munduko onrarik, ez aberastasunik, bere terzio ta neurrikorik bere, edolabere biotza euretan imiñirik ez daukeenak.

        P. Nortzuk dire otsanak?

        E. Aserrerik iñozbere ez daukeenak, ez da piske piskerik bere.

        P. Zelan izango dire lurraren iaubeak?

        E. Euren buruen iaube izanagaz.

        P. Nortzuk dire negar egiten dabeenak?

        E. Atseginik laburrenak bere itxiten dituezanak.

        P. Nortzuk dire gauze onen eta santuen gose eta egarri direanak?

        E. Euren obligaziño guztiek, guztiz ardure ta kontu andiegaz kunpliduten dituezanak.

        P. Nortzuk dire errukiorrak?

        E. Iñori bere ondo baño besterik gure ez deutsenak.

        P. Nortzuk dire biotz garbikoak?

        E. Euren gurari ta deseo txar guztiek guztiz azpiratu, ta berpertatik botatzen dituezanak.

        P. Nortzuk dire baketsuak?

        E. Euren buruen, eta besteen arteko bakegillak.

        P. Nortzuk dire justiziegaitik persekuziñoa sufrietan dabeenak?

        E. Gauze on guztietan gogor ta sendo dagozanak, persegiduek izan arren.

        P. Zegaitik deritxoe oneiri zoriontasunek?

        E. Euretan dagoalako bizitze onetakoa, eta beste bizitzakoaren itxaropena.

        P. Zeinbet dire gizonen azkenak?

        E. Lau. Eriotzea, Juizioa, Infernue, ta Glorie.

        P. Zer da Glorie?

        E. Da bizitze bat, atsegin eta gozotasun guztiek oso osorik dagozana; eta zeñetan aurkituten direan zoriontasun guztiek, gatxaren apurrik ere baga: infernuen dagozan legez gatx eta pena guztiek, gauze onik bat bere baga.

        P. Eta infernure ez ioateko, eta zerue irebazteko, zer egin bear dogu?

        E. Gorde mandamentu Santuek.

        P. Eta, ete dagoz beste neurriren batzuk, errazago gordetako mandamentu santuek, eta euretan ez utsik egiteko?

        E. Bai Jaune.

        P. Zeintzuk dire?

        E. Sarritan konfesetea, eta komulgetea; egun guztietako lanak eta bearrak goxean goxean Jaunari eskiñitea; egun guztietan aleginaz mezea entzutea; gau guztietan errosarioa errezetea; lau azkenak sarritan gogoan erabiltea, liburu onak irakurtea, gau bakotxean egun atako esamiñea egitea....eta baten asko esateko, artutea konfesore on bat, iakintsu, eta begiratua, eta berak aginduten deutsan guztie egitea.

        MAIXUAK. Ondo diñozu; bada San Franzisko Salesek dinuan legez, salbetako bear direan konseju guztiek dagoz sartute, konfesore on bat artutean. Egizu bada zuk bere alantxe; bada bera izango da zuretzat angeru bat legez, zuzenduko zaituzana, neurri oneekaz, eta beste, berari deritxazanakaz, iarraitu dagiozun sendo, ta firme zeruko bideari, eta gero eldu zaitezan Jaungoikoa ikustera betiko zoriontasunean, zeñetarako egiñek izan giñean.

        Jaungoikoak guztiok ara eroan gagizela. Alan izan dedilla.

 

NI PEKATARIE

        Ni pekatari au konfesetan natxako Jaungoiko guztiz poderosoari, Andra Marie beti Birjiñeari, San Migel Angerueri, San Juan Bautisteari, San Pedro ta San Pablo Apostolu santuai, Santu guztiai, ta zeuri neure arimeko aite, egin dodala pekatu pensamentuz, berbaz eta obraz, neure erruz, neure erruz, neure erru andiegaz. Orregaitik erregututen deutset Andra Marie beti Birjiñeari, San Migel Aingerueri, San Juan Bautisteari, San Pedro ta San Pablo Apostolu santuei, Santu guztiei, ta zeuri neure arimeko aite, erregutu dagiozule nigaitik neure Jaun eta Jaungoikoari. Amen.

 

NEURE JESUKRISTO JAUNE

        Neure Jesukristo Jaune, Jaungoiko, ta gizon egiezkoa, neure Egillea ta neure Salbagillea, zareana zarealako, eta ametan zaitudazalako gauze guztien ganean, damu dot Jaune, damu dot biotz guztitik zu ofendidu zaitudazalako; artuten dot propositu firme bat, ez geiago pekaturik egiteko, konfesetako; iminten iatan penitenzie kunplietako, pekatuko bide guztietatik alde egiteko. Eskintzen deutsudaz, Jaune, neure bizitze, obra eta neke guztiek, neure pekatu guztien satisfakziñorako: eta itxaroten dot zure ontasun, eta erruki amaibagakoan, parkatuko deustazuzela zeure odol guztiz prezioso pasiño, ta eriotzeagaitik; eta emongo deustezule grazie onduteko, eta zeu serbietan irauteko neure eriotzako ordura artean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa