
Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- EKIALDEKO AZPI-EUSKALKIA
- MENDEBALDEKO AZPI-EUSKALKIA
- OROKORRAK
Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004
|
 |
 |
EUSKALDUNAK MORUEN KONTRAKO GERRAN SENDATUTEKO EUSKERAZKO BERSUAK
Guazan guazan mutillak
Guazan Afrikara
Moruakaz indarrak
Antxe neurtutera:
Agertu biar dogu
Marruekos aldian
Antxiñako euskaldunen
Seme ete garian.
Gaztelako mutillak
Moruakaz gerran,
Ta euskaldunak geldirik
Etxian jan ta edan?
Ez ez orrelakorik
Biar dogu izan
Aurrerenguak beti
Afrikako gerran.
Ikusten dan orduko
Morua aurrian
Sartu baijonetia
Bere bularrian:
Ta ez barriz gelditu
Imiñi artian
Danak luze luzerik
Lurraren ganian.
Zelako triskantzia
Moruen artian
Iminten bogu oñik
Guk ango lurrian!
Ikusirik bidetan
Moro aldrak illak
Diadar egin sendo:
Aurrera mutillak...
Ez bekijo besterik
Entzun gaur iñori
Berba bakar au baño:
Gerra moruari.
Ta ez baijonetia
Iñok sartu lekan
Mororen bat zutunik
Dagoan artian.
Ez dau biar atzera
Iñok begiratu
ezpada garianok
Ill, edo garaitu:
Milla arraijuetan...
Oraingo aldijan
Garai biar juagu
Europa guztijan.
Ez euki ez bildurrik
Euskaldun senduak
Lastertxu daukazubez
Goiturik moruak:
Areek baño soldadu
Errutsubagorik
Itxi dozube sarri
Lurrian etzunik.
Baldin gure artian
Badago koldarrik
Bijua bere etxera
Armia itxirik
Ez dogu emen biar
Mutil ollokirik
Morua ikusita
Bildurtuko danik.
Zubekgan imiñirik
Ta ondo josijak
Bere begijak daukaz
Gaur mundu guztijak
Zertzuk Afrika aldian
Ikusiko diran
Asirik euskaldunak
Moruakaz gerran.
Franzijako zuabuak
Laster dira Afrikan
Ikasten zubek gandik
Zelan egin gerran:
Vincennesko eiztari
Astin ta errutsubak
Gelditu biar dabe
Orain baztertubak.
Baña ez da egin biar
Gerria gorrotoz
Ezpada mesediak
Egiteko asmoz:
Orregaitik goiturik
Afrikan moruak
Egin biar ditugu
Zorijonekuak.
Erakutsirik eurai
Jesusen legia
Ta beragaz batera
Zeruko bidia:
Au egiten badogu
Orain moruakaz
Laster ditugu esker,
Ta eskumunakaz.
Denpora gitxi barru
Moruak goiturik
Etxeetara gara
Arro eta pozik
Geure garaitza andijak
Kontetara etxian
Etxeko ta auzokuai
Geure eskaratzian.
Zetarako da bada
Neure ama maitia
Ni juatia gaitik
Negar egitia?
Laster izango dozu
Semia etxian
Jaungoikoak nai badau
Umore onian.
Alanbere ez aztu
Iños bere nigaz
Bada nik besteainbeste
Egingo dot zugaz:
Sarri Jaungoikuari
Nigaitik eskatu
Len baño len gagizan
Alkarregaz batu.
Agur euskalerrija
Baguaz emendik
Etortia uste dogu
Garaitzaz beterik
Ementxe biziteko
Geure erri maitian
Pozik, gozaro eta
bake ederrian.
|
 |
 |
|
|