www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARRATIAKO DOTRINA

 

Arratia

 

        Kristiñeu fiel guztiek

        dagoz guztiz obligeurik

        deboziño artutera

        euren biotz guztirik

        Jesus gure argien

        kurutze santuegaz

        bada an ill gure izen eüen

        gu ateratearren

        pekatuen menderik

        ta arerio deungetarik.

 

        Orregaitik bada

        egin bear zara

        alan zeñatutera

        zelan Aitearen egitera

        iru kurutze egiñegaz.

        Lenengoa bekokien

        Jaungoikoak libreu gaizen

        pensamintu txarretarik.

        Bigarrena agoan

        Jaungoikoak libreu gaizen

        berba deungetarik.

        Irugarrena bulerrean

        Jaungoikoak libreu gaizen

        egite ta gogo txarretarik.

        Onetara esanagaz:

        Kurutze Santearen+ señalea gaitik

        geure+arerioetarik

        libredu gaizuz

        geure Jaune+ ta Jaungoikoa.

        Aitearen+ ta Semearen

        ta Espiritu Santueren izenean. Amen.

 

 

Kredoa

 

        Sinistuten dot Aite Jaungoiko guztiz poderoso zeruen ta lurren Egilleagan, ta bere seme bakar Jesukristo gure Jaunegan, zein sortu zen Espiritu Santueren egitez ta graziez. Jaio zan Marie Birjiniegandik, padezidu euen Ponzio Pilatosen aginduen bean, izen zan kurutzean josie, ill, ta enterradue, jatzi zen infernuetara, irugarren egunean biztu zen illen arterik, igon euen zeruetara, an dago jasarririk Aite Jaungoiko guztiz poderosoaren eskoako aldeti, árik etorriko da biziek eta illek juzgetan. Sinistuten dot Espiritu Santuegan, elexa santa katolikea, santuen komuniñoa, pekatuen parkaziñoa, aragien biztuera barrie, betiko bizitzea. Amen.

 

 

Fedeko artikuluek

 

        Fedeko artikuluek dire amalau. Lenengo zazpirek jagokaz Jaungoikotasuneri, eta beste zazpirek Jesukristo gure Jaun Jaungoiko ta gizon egiezkoaren Gizontasun santueri.

        Jaungoikotasuneri jagokazanak dire oneik.

        Lenengoa sinistu Jaungoiko bakar guztiz poderosoagan.

        Bigarrena sinistu dala Aitea.

        Irugarrena sinistu dala Semea.

        Laugarrena sinistu dala Espiritu Santue.

        Bostgarrena sinistu dala gauze guztien Egillea.

        Seigarrena sinistu dala Salbagillea.

        Zazpigarrena sinistu dala glorie emollea.

        Gizontasun santueri jagokazanak dire oneik.

        Lelengoa sinistu Jesukristo gure Jaune gizona danez sortue izen zala Espiritu Santuen egitez ta graziez.

        Bigarrena sinistu jaijo zala Santa Marie Birjineagandik, geldituten zala donzelle semea jaio baño lenago, jaiotzan ta jaio azkero.

        Irugarrena sinistu artu zituzela eriotzea ta pasiñoa gu pekatariok salbetearren.

        Laugarrena sinistu jatzi zela infernuetara, eta atera zituzela bere etorrera santuen begire egozan Gureso santuen arimeek.

        Bostgarrena sinistu irugarren egunean biztu zela illen arterik.

        Seigarrena sinistu igon euela zeruetara eta dagoala jasarrite Aite Jaungoiko guztiz poderosoen eskoako aldeti.

        Zazpigarrena sinistu etorriko dala biziek eta illek juzgetan, au de, onai emoten glorie bere agindu santuek gorde zituezalako; eta deungai betiko infernue, gorde ez zituezalako.

 

 

Aite gurea

 

        Aite gurea zeruetan zagozana, santifikedu bedi zure izena, betor gugena zure erreiñue, egin bedi zure borondatea, zelan zeruen, alan lurrean.

        Egunean eguneango geure ogie gaur emon egiguzu, eta parkatu egiguzuz geure zorrak geuk geure zordunei parketan deutseguzen legez, eta itxi ez egiguzu tentaziñoan jausten, baie libredu gagizuz gatxerik. Amen.

 

 

Abe Marie

 

        Abe Marie graziez betea, Jaune da zugez, bedeinkatue zara zu andra guztien artean, eta bedeinkatue da zure sabeleko frutue Jesus.

        Santa Marie Jaungoikoen Ama, erregutu egizu gu pekatariok gaitik orain eta geure eriotzako orduen. Amen.

 

 

Salbea

 

        Jaungoikoak gorde zaizela Erregiñe, errukiz beteriko Ama, bizitze, gozotasun, ta esperanza geurea, Jaungoikoak gorde zaizela. Zuri deiez gagoz Ebaren ume erbestetuok, zugana gagoz zizpuruz ta negarrez negarrezko leku onetan. Ea bada andrea, geure bitartekoa, biurtu egizuz guganantz zure begi errukitsu orreik; eta erbeste au igarota, erakutsi egiguzu Jesus zure sabeleko frutu bedeinketue. O guztiz bigune! O errukiorra! O Marie Birjiñe gozoa! Erregutu egizu gugaitik Jaungoikoaren ama santea, izen gaitezan Jesukristoren agintzariek alkantzetako duin. Amen.

 

 

Jaungoikoaren legeko aginduek

 

        Jaungoikoaren legeko aginduek dire amar.

        Lelengo irurek jagokaz Jaungoikoaren honrieri, beste zazpirek projimuen probetxueri.

        Lelengoa Jaungoikoa ametea gauze guztien ganean.

        Bigarrena Jaungoikoaren izenean juremintu arpelik ez egitea.

        Irugarrena domekak eta jaiek santututea.

        Laugarrena aite eta ama honretea.

        Bostgarrena ez iñor iltea.

        Seigarrena aragizko pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena ez iñori ezer ostutea.

        Zortzigarrena egin eztauen gauzerik iñori ez ezartea, ta guzurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena projimuen emazterik ez gure izetea.

        Amargarrena iñoren ondasunen gureri bidebagakorik ez eukitea.

        Amar agindu oneik sartuten dire biten: Jaungoikoa serbidu eta ametean gauze guztiek baño geiego eta projimue geure burue legez.Amen.

 

 

Kristiñeuen dotriñearen azaldaerea iteune ta erantzueretan

 

        ITENDUTEN DOT. Kristiñeue zara?

        ERANTZUTEN DOT. Bai Jaune, Jaungoikoaren graziez.

        I. Nondi jatortsu kristiñeuen izen ori?

        E. Jesukristo gure Jaune ganik.

        I. Zer esan gure dau kristiñeuek?

        E. Kristoren gizona.

        I. Zer adituten dozu kristoren gizonaz?

        E. Jesukristoren fede, bateoan artu euena dauken gizona, eta bera serbietako eskiñirik dagoana.

        I. Zein de kristiñeuen señalea?

        E. Kurtze santea.

        I. Zegaitik?

        E. Dalako Kristo kurutzean josien irudie, zeñetan erredimidu genduzen.

        I. Zeinbet moduten egiten deu kristiñeuek señale ori?

        E. Modu biten.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Zeñatutea eta Aitearen egitea.

        I. Zer da zeñatutea?

        E. Eskoako eskuko orkoloagaz iru kurtze egitea. Lenengoa bekokien, bigarrena aoan, irugarrena bullerrean (sic) geure Jaun Jaungoikoagaz berba egiten dogule.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Kurtze santearen+ señaleagaitik, geure+ arerioetarik, libredu gaizuz+ geure Jaune ta Jaungoikoa.

        I. Zegaitik zeñatuten zara bekokien?

        E. Jaungoikoak libreu gaizen pensamintu txarretarik.

        I. Zegaitik aoan?

        E. Jaungoikoak libreu gaizen berba txarretarik.

        I. Zegaitik bulerrean?

        E. Jaungoikoak libreu gaizen egite ta gureri txarretarik.

        I. Zer da Aitearen egitea?

        E. Da eskoako eskuko atz biekaz kurtze bat egitea, bekokitik bulerrera, eta ezkerreko sorbaldatik eskoakora Trinidade guztiz santue izentetan dogule.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Aitearen+ ta Semearen ta Espiritu Santueren izenean. Amen.

        I. Nos egin bear dogu kurutzearen señale ori?

        E. Egite onen bat asten dogun guztien, edo premiñe, tentaziño, edo arriskuren baten aurkituten gareanean, batezbere oetik jaigitean, etsetik urteieran, elexan sartutorduen, eta oera goazanean.

        I. Zegaitik ainbeste bider?

        E. Beti ta leku guztietan geure arerioak esetsiten deuskuelako ta persegietan gaituezalako.

        I. Ze arerio dire orreik?

        E. Demoniñoa, mundue, ta aragie.

        I. Arerio orrei geiego egiteko krutzeak dauko inderra ala?

        E. Bai jaune.

        I. Nondi dauko kurutzeak inder ori?

        E. Kristok bere eriotzeagaz aintxe azpiretu zituzelako.

        I. Kurutzea adoretan dozunean zelan esaten dozu?

        E. Adoretan eta bedeinketuten zaituguz Kristo, zeure kurtze santuen bitertez mundue erredimidu zenduelako.

 

 

Kristiñeuek jakin bear dituzenak

 

        Ikusi dogu kristiñeue zareana alan izenean, zelan señalean: esan egidezu orain: Zeinbet gauze jakin ta aditu bear ditu kristiñeuek adimenera, edo ezauerara elduten danean?

        E. Lau gauze.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Jakitea zer sinistuko dauen, zer eskatuko dauen, zer egingo dauen, eta zer artuko dauen.

        I. Zelan jakingo dau zer sinistuko dauen?

        E. Jakiñaz kredoa, edo fedeko artikuluek.

        I. Zelan jakingo dau zer eskatuko dauen?

        E. Jakiñegaz Aite gurea, ta elexako beste oraziñoak.

        I. Zelan jakingo dau zer egingo dauen?

        E. Jakiñegaz Jaungoikoaren legeko aginduek, Elexa ama santearenak, eta obra miserikordiezkoak.

        I. Zelan jakingo dau zer artuko dauen?

        E. Jakiñegaz Elexa ama santearen sakramentuek.

 

 

Dotriñearen lelengo partea,

zeñetan adierazoten direan Kredoa, eta Fedeko artikuluek

 

        Lelengotik asiten gareala esan egidezu:

        I. Nok esan euen kredoa?

        E. Apostoluek.

        I. Zetako?

        E. Guri fede santuko gauzak irakasteko.

        I. Eta zuk zetako esaten dozu?

        E. Kristiñeuek daukegun fede au konfesetako.

        I. Zer da fedea?

        E. Ikusi eztogune sinistutea.

        I. Ikusi zenduen jaijoten Jesukristo?

        E. Ez Jaune.

        I. Ikusi zenduen ilten, edo zerure igoten?

        E. Ez Jaune.

        I. Sinistuten dozu?

        E. Bai Jaune.

        I. Zegaitik sinistuten dozu?

        E. Jaungoikoak alan agertu deutselako Elexa Ama santeari, ta onek alan erakusten deuskuleko.

        I. Ze gauze dire kristiñeue zareanez daukezuzenak, eta sinistuten dozuzenak?

        E. Erromako Elexa santeak daukezanak, eta sinistuten dituzenak.

        I. Eta zertzuk dire zuk eta berak daukezuezanak, eta sinistuten dozuezanak?

        E. Fedeko artikuluek, batezbere kredoan dagozan legez.

        I. Ze gauze dire fedeko artikuluek?

        E. Dire fedeko misteriorik andienak.

        I. Zetako dire fedeko artikuluek?

        E. Emoteko gure Jaungoikoaren eta Jesukristo gure Salbagillearen ezauera argie.

        I. Zein da gure Jaun Jaungoikoa?

        E. Da esan ta asmau al leitekean gauzerik andi ta miragarriena: Jaun bat amaibagarik ona, altsue, jakintsue, arteza, gauze guztien asierea, eta azkena.

        I. Zein da Trinidade guztiz santea?

        E. Da Jaungoikoa bera Aitea, Semea, ta Espiritu santue, iru persona banak eta Jaungoiko egiezko bakar bat.

        I. Aitea Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        I. Semea Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune.

        I. Espiritu Santue Jaungoikoa da?

        E. Bai Jaune

        I. Iru Jaungoiko dire?

        E. Ez Jaune, ezpada Jaungoiko egiezko bakar bat; dan legez guztiz altsu bakar bat, betiko bakar bat, eta Jaun bakar bat.

        I. Aitea Semea da?

        E. Ez Jaune.

        I. Espiritu Santue Aitea edo Semea da?

        E. Ez Jaune.

        I. Zegaitik?

        E. Iru personak banák direalako, izen arren Jaungoiko egiezko bakar bat.

        I. Au onelan dala, zeinbet izete, adimentu, eta borondate dagoz Jaungoikoagan?

        E. Izete bakar bat, adimentu bakar bat, eta borondate bakar bat.

        I. Eta zeinbet persona?

        E. Iru banak, zeintzuk direan Aitea, Semea, eta Espiritu Santue.

        I. Zelan da Jaungoikoa guztiz altsue?

        E. Bere eskubide bakarragaz egiten deuelako gure deuen guztie.

        I. Zelan da Egillea?

        E. Guztie ezerezetik egin euelako.

        I. Zetarako egin euen Jaungoikoak gizona?

        E. Bizitze onetan Jaungoikoa bera serbietako, eta gero betikoan bera gozetako.

        I. Zelan da Salbagillea?

        E. Grazie emon, eta pekatuek parkatuten dituzelako

        I. Zelan da Glorie-emollea?

        E. Bere grazian irauten dauenari, betiko glorie emoten deutselako.

        I. Jaungoikoak ete dauko guk legez gorputzen irudirik?

        E. Ez Jaune, Jaungoikoa danez, dalako Espiritu utse, baie bai gizona danez.

        I. Jaungoikozko iru personetarik zein egin zen gizon?

        E. Bigarrena, zein dan Semea.

        I. Aite egin zen gizon?

        E. Ez Jaune.

        I. Espiritu Santue egin zen gizon?

        E. Ez Jaune.

        I. Zein bada?

        E. Bakarrik Semea, zeñeri gizon egiñik deretxon Jesukristo.

        I. Orrelan zein da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko bizien semea, gizon egin zana gu erredimietarren eta guri zelan bizi erakustearren.

        I. Eta zeinbet izete, adimentu, eta borondate dagoz Jesukristogan?

        E. Izete bi, bata Jaungoikoa danez eta bestea gizona danez: borondate bi, Jaungoikoa danez bata, eta gizona danez bestea: adimentu bi, bata Jaungoikoa danez, eta bestea gizona danez.

        I. Eta zeinbet persona eta gogamen?

        E. Persona Jaungoikozko bakar bat, zein dan Trinidade guztiz Santuko bigarrena, eta gogamen bakar bat, bada Jaungoikoa danez eztauko gogamenik.

        I. Zer esan gure dau Jesusek?

        E. Salbagillea.

        I. Zetarik salbau genduzen?

        I. Geure pekatutik eta demoniñoaren mendetik.

        I. Zer esan gure dau Kristok?

        E. Unjidue.

        I. Zegaz izen zan unjidue?

        E. Espiritu Santuen grazie ta doeakaz.

        I. Jesukristo gure Jaune zelan sortu zen eta jaio ama donzelleaganik?

        E. Jaungoikoak gauze orreek egiten zituzela gure ganetiko inderragaz, eta mireriz.

        I. Zegaiti diñozu: «gure ganetiko inderragaz eta mireriz?»

        E. Jesukristo sortu ez zalako, ezda jaio bere, beste gizonak legez.

        I. Zelan deituten jako gauze orreetan aurkituten dan misterioari?

        E. Enkarnaziñoko misterioa.

        I. Zer da sinistuten dozune Enkarnaziñoko misterioan?

        E. Trinidade guztiz santuko bigarren personea, zein dan semea, gizon egin zala Birjiñe Marien errai garbietan, bere donzelletasunen kalte baga, ez gizonen obraz, ezpada Espiritu Santuen obraz.

        I. Zeinbet gauze bada egin zituzen Espiritu Santuek Enkarnaziñoko misterioan?

        E. Lau gauze Jaune.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa, Ama Birjiñearen errai guztiz garbietan formau eban gorputz bat bere odol guztiz garbiegaz. Bigarrena, egin euen arime bat ezerezetik. Irugarrena, gorputz ta arimea batu zituzen arkalegaz. Laugarrena, gorputz ta arime oneekaz batu zen Jaungoikoaren semea. Eta onan len Jaungoiko bakarrik zana, Jaungoiko izeteari itxi bagarik, gelditu zen gizon egiñik.

        I. Eta zelan jaio zan mireriz?

        E. Urteten euela Ama Birjiñearen sabeletik bere donzelletasunen kalte baga, eguzkien argi errañue igaroten dan legez kristel batetik, kristela ausi, ez loitu bagarik.

        I. Eta bere ama bizi ete zan gero beti donzelle?

        E. Bai Jaune beti.

        I. Zegaitik kurtzean il gure izen euen?

        E. Gu libretearren pekatutik, eta betiko eriotzatik.

        I. Zelan bada egin ete giñean eriotza orren errudun?

        E. Pekatu egiñik gure lelengo gureso Adanek, zeñegan guztiok pekatu egin genduen.

        I. Zer adituten dozu Jesukristo ill ezkero jatsi zen infernure esanagaz?

        E. Ez kondenaduen lekue, ezpada justuek egozan linbue.

        I. Infernu bat baño geiago dago ala?

        E. Bai Jaune, dagoz lau lurren barruen eta deretxoe kondenaduen infernue, purgatorioa, seiñen linboa, justoen linboa, edo Abrahamen lekue.

        I. Zein da kondenaduen infernue?

        E. Pekatu mortalean ilten direanen arimak, betiko nekatuek izeteko joaten direan lekue.

        I. Zein da Purgatorioa?

        E. Jaungoikoaren grazien, baie euren pekatuen zor guztie pagau bagarik ilten direanen arimak joaten direan lekue, an pena gogorrakaz guztiz garbituek izeteko.

        I. Zein da seiñen linboa?

        E. Bateatu bagarik adimenera eldu baño lenago ilten direanen arimak joaten direan lekue.

        I. Zein da justoen linboa, edo Abrahamen lekue?

        E. Jesukristo gure Jaune mundure etorri eta il baño lenago, Jaungoikoaren grazian il, eta guztiz garbitute egozanen arimak joaten zirean lekue, eta leku au da Jesukristo egiez eta benetan jatsi zana.

        I. Zelan jatsi zan?

        E. Arimea jaungoikotasunegaz baturik.

        I. Eta bere gorputze zelan gelditu zan?

        E. Jaungoikotasunegaz beragaz baturik.

        I. Zelan biztu zan irugarren egunean?

        E. Barriro batuten zireala bere gorputz eta arime gloriez betea ostera iñoz ez ilteko.

        I. Zelan igon euen zeruetara?

        E. Berez.

        I. Zer esan gure dau Aite Jaungoikoaren eskoatati jarrite egoteak?

        E. Kristok Jaungoikoa danez, Aitek lainbeste glorie daukela, eta beste edozeñek baño geiego gizona danez.

        I. Noz etorriko da biziek eta illek juzgetan?

        E. Munduen azkenean.

        I. Eta orduen biztuko ete dire illek guztiek?

        E. Bai jaune, len euki zituezan gorputz eta arimakaz eurekaz.

        I. Eta munduen azkena baño lenago izengo ete gara juzgeuek?

        E. Bai jaune, geure bizitzearen azkenean guztiok juzgeuko gaitu Jaunek, eta emongo deusku sentenzie, onai Jaungoikoa glorian beti gozetako; eta deungai infernuen beti penetan egoteko.

        I. Zer sinistuten dozu esaten dozunean: «Sinistuten dot santuen komuniñoa?»

        E. Kristiñeu fielak partea daukeela besteen gauze oneetan, gorputz baten zatiek legez, gorputz au da Elexea.

        I. Zer da Elexea?

        E. Da kristiñeu fiel guztiek batera arturik egiten dauden gorputze, zeñen burue dan Aite Santue.

        I. Nor da Aite Santue?

        E. Da Erromako Sazerdote nagosi, lurrean Kristoren ordeko, guztiok obedezidu bear deutsegune.

        I. Kredoaz eta artikuluez ganera, beste gauzerik sinistuten dozu?

        E. Bai Jaune, liburu santuetan dagoan guztie, eta Jaungoikoak bere Elexeari agerturik deutsen guztie.

        I. Ze gauze dire orreek?

        E. Ori ez niri itendu jakiturie bagakoa nasalako: baukez Elexa ama Santeak Irekaslak erantzuten jakingo daudenak.

        IREKASLEAK. Ondo diñozu: Irekaslai jagoke eta zuri ez, fedeko gauzen kontu zeatza emotea: asko da zuretzat jakitea fedeko artikuluek kredoan dagozan legez, ta eurek sinistutea.

 

 

Dotriñearen bigarren partea,

non adierazoten dan zer eskatu bear dan,
eta Elexa ama santearen oraziñoak

 

        Ikusi dogu zelan dakizun sinistu bear dozune, zein dan lelengoa: gatozan bigarrenera, zein dan eskatu bear dana.

        Esan egidezu:

        I. Nok esan euen Aite gurea?

        E. Jesukristok.

        I. Zetarako?

        E. Guri oraziño egiten irekasteko.

        I. Zer da oraziñoa?

        E. Da Jaungoikoagana biotza eregi, eta mesedeak eskatutea.

        I. Zeinbet modutekoa da oraziñoa?

        E. Modu bitekoa, mentala eta bokala.

        I. Zer da oraziño mentala?

        E. Da arimeko almenakaz egiten dana; memoriegaz, gauze onen bat gogora ekarten dogule; adimintuegaz, gauze ori gogoan darabilgule, eta bere ganean pensetan dogule; eta borondateagaz, gogo ta gureri onak artuten doguzela, esaterako, pekatuekaz damutu, konfesau, ondu, obatu, eta aurrerantzean bizitze on bat egitea.

        I. Zer da oraziño bokala?

        E. Da berbakaz eta miiñegaz egiten dana, esaterako, egiten dogune, Aite gurea errezetan dogunean.

        I. Eta zelan egin bear da oraziñoa?

        E. Gogotik, humiltasunegaz, itxeropenagaz, eta ireupenagaz.

        I. Aite gurea esaten dozunean, nogaz berba egiten dozu?

        E. Jaungoiko gure Jaunegaz.

        I. Non dago Jaungoiko gure Jaune?

        E. Leku guztietan, batez bere zeruen eta altarako sakramentu guztiz santuen.

        I. Eta Jesukristo gizona danez non dago?

        E. Bakarrik zeruen eta altarako sakramentu guztiz santuen.

        I. Oraziño guztietarik zein da oneena?

        E. Aite gurea.

        I. Zegaitik?

        E. Jesukristok bere aoz esan euelako Apostoluen eskariz.

        I. Zegaitik geiago?

        E. Daukezala zazpi eskari, karidade osotik datozanak.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa da: Santifikedu bedi zure izena.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoaren izena izen dedille ezagutue eta onradue mundu guztien.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Betor gugana zure erreiñue.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Erreiñeu dagiela Jaungoikoak gure arimetan, emen lurrean graziez, eta gero emon dagigule glorie.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea, zelan zeruen alan lurrean.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Egin dagigule Jaungoikoaren borondatea lurrean gagozanok, zeruen zorionekoak egiten dauden legez.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Egunean eguneango geure ogie gaur emon egiguzu.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Emon dagigule Jaungoikoak gorputzeri jagokan janarie, arimearentzat grazie eta sakramentuek.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunei parkatuten deutseguzen legez.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoak parkatu dagiguzela geure pekatuek, geuk parkatu deutsegun legez naibageren bat emon, edo gatx egin deuskuenai.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Itxi ez egiguzu jausten tentaziñoan.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Ez dagigule itxi Jaungoikoak jausten, deabruek pekatuen jausi eragiteko ekarten deuskuzen pensamintu txar, eta tentaziñoetan, ez eurei lekurik emoten.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Baie libredu gagizuz gatxerik.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoak libreu gagizela arimeko eta gorputzeko gatx, ta arrisku guztietarik.

        I. Zegaitik asieran esaten dozu: «Aite gurea zeruetan zagozana»?

        E. Eregiteko biotza Jaungoikoagana, eta eskatuteko mesedeak humiltasunegaz eta ustebeteagaz.

        I. Arako berba: «Amen», azkenean esaten dozunek, zer esan gure dau?

        E. Alan izen dedille.

        I. Zeintzuk dire Ama Birjiñeari erregututeko oraziñorik oneenak?

        E. Abe Marie eta Salbea.

        I. Nok esan euen Abe Marie?

        E. San Gabriel angeruek Ama Birjiñe Marieri barri onak emoten etorri zanean.

        I. Nok esan euen Salbea?

        E. Elexa ama Santeak dauko beretzat artute.

        I. Zetarako?

        E. Ama Birjiñeari mesedeak eskatuteko.

        I. Abe Marie, edo Salbea esaten dozuzenean, nogaz berba egiten dozu?

        E. Andra Marie geure amagaz.

        I. Nor da Andra Marie geure ama?

        E. Da birtutez beteriko Andra bat, Jaungoikoaren ama, zeruen dagoana.

        I. Eta altaran dagoana nor da?

        E. Zeruen dagoanaren irudi bat.

        I. Zetarako dago an?

        E. Bera ikusite, akordau gaitezan zeruen dagoanagaz, eta onen irudie dalako, lotsa ta itzalez begiratu dagiogun.

        IREKASLEAK. Bada bardin egingo deutsezu santuen irudiei, ta euren errelikiei.

        I. Angeru eta santuei bere, erregutu bear ete deutsegu?

        E. Bai jaune, geure bitartekoai legez.

        I. Zer dire angeruek?

        E. Dire, zeruen Jaungoikoa gozetan dagozan espiritu zorioneko batzuk.

        I. Zetarako egin zituzen Jaungoikoak?

        E. Bera beti alabau, eta bedeinketu egien.

        I. Zetarako geiego?

        E. Bere serbitzariek legez, elexea gobernau, eta gizonak gordetako.

        I. Orrelan zuk bere baukezu angeru jagolea?

        E. Bai jaune, bauket, eta gizon bakotxak dauko berea.

        IREKASLEA. Bada euki egiozu deboziño andi bat, eta errezau eikiozu egunean egunean.

 

 

Irugarren partea,

zeñetan adierazoten dan zer egin bear dan

 

        Ikusi dogu, zer sinistu, ta zer eskatu bear dozun: dakuskun zelan dakizun zer egin bear dozun: esan egiguzu:

        I. Zein da Jaungoikoaren legeko lelengo mandamentue?

        E. Jaungoikoa ametea gauze guztien ganean.

        I. Nok ametan dau Jaungoikua?

        E. Bere mandamendu santuek gordetan dituzenak.

        I. Zer da Jaungoikoa ametea gauza guztien ganean?

        E. Gurago izetea gauze guztiek galdu, bera ofendidu baño.

        I. Zetan geiago obligetan gaitu mandamentu onek?

        E. Bera bakarrik adoretara gorputzeko eta arimeko alegin guztiegaz, beragan sinistu eta itxeroten dogule fede biziegaz.

        I. Nok pekatu egiten dau onen kontra?

        E. Idolo, edo guzurrezko jaungoikoak adoretan dituzenak, edo eurakgan sinistuten dauenak; fedearen kontrako gauzeren bat sinistuten dauenak; edo fedeko misterioren baten dudea daukanak; edo bear dan dotrinea ez dakienak; fede, esperanza, eta karidadeko aktoak bear direanean egiten ez dituzenak; edo Jaungoikoaren errukiegan itxeroten ez dauenak; edo prestaera txarragaz sakramenturen bat artuten dauenak.

        I. Nok geiago?

        E. Aztuei sinistea emoten deutsenak; edo sorginkerietan dabillenak; edo okerreko elesgauzakaz, edo oker Jaungoikoa adoretan dauenak.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Juremintu arpelik ez egitea.

        I. Nok arpelik juremintu egiten dau?

        E. Juremintu egiten dauenak egie baga, zuzentasun baga, eta premiñe baga.

        I. Zer da egie baga juremintu egitea?

        E. Da juremintu egitea norberen eretxien kontra, edo guzurregaz.

        I. Eta egie baga, edo dudan dagoala juremintu egiten dauenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala, juremintue gauze txikerren ganean izen arren.

        I. Zer da zuzentasun bagarik juremintu egitea?

        E. Juremintu egitea, gauze bidebagako, edo deungeren bat egiteko, esaterako, projimueri gatxen bat egiteko.

        I. Eta zuzentasun baga juremintu egiten dauenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Juremintue gauze astunen ganean bada, pekatu mortala; eta ariñen ganean bada, pekatu beniela.

        I. Zer da premiñe baga juremintu egitea?

        E. Da juremintu egitea eginbear andi bagarik, edo ezereziarako.

        I. Ze pekatu da au?

        E. Pekatu beniela, lagundu ezkero juremintueri egiak eta zuzentasunak.

        I. Eta egiten dauenak juremintu, boto, edo promesen bat gauze onen bat egiteko, kunplidu bear ete dau?

        E. Bai jaune, eta ez kunplidutea, edo kunplidu bagarik luzero eukitea da pekatu mortala, gauze astunen ganean izen ezkero.

        I. Eta Jaungoikoak eginiko gauzak gaitik arpelik juremintu egitea pekatu ete da?

        E. Bai jaune, euretan egiten jakolako euren egille Jaungoikoari.

        I. Ze moduten juremintu egiten da, Jaungoikoak egiñiko gauzak gaitik?

        E. Esaten dala, kontureko, neure arimeagaitik, zeruegaitik, lurregaitik diñot, au, edo bestea alan dala.

        I. Ze neurri artu giñeike, juremintu arpelik ez egiteko?

        E. Ekandu esaten: bai, edo ez, Jesukristok erakusten deuskun legez.

        I. Eta mandamintu onetan beste gauzerik galerazoten ete da?

        E. Bai jaune, galerazoten bere da blasfemie, zein dan esatea berba txarrak Jaungoikoagaitik, edo bere santuekgaitik, zein dan pekatu mortala.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Domekak eta jaiek gordetea.

        I. Nok gordetan ditu domekak eta jaiek?

        E. Meza osoa entzun eta premiñe baga bearrik egiten ez deuenak.

        I. Eta ze pekatu da domeka eta jaietan premiñe baga bear egitea?

        E. Ordu birik gora bear egiten bada, pekatu mortala; eta ordu birik beera bada, geienean pekatu beniela.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Aita eta ama honretea.

        I. Nok honretan ditu guresoak?

        E. Euren esanak egiten dituzenak; eurei lagundu, eta lotsea gordetan deutsenak.

        I. Nortzuk egiten daude pekatu mortala onen kontra?

        E. Etsearen eta arimearen onerako gauzetan guresoen esanak egiten ez dituezan seme alabak; guresoai euren premiñetan lagunduten ez deutsenak; biraoak botaten deutsezanak; edo burle egiten deutsenak; eta ezkonduteko gogo ta lanetan dabiltzenak euren barri ta borondate bagarik.

        I. Nortzuk besterik adituten dire guresoen izenagaz?

        E. Nagosiagoak edadean, honran ta agintaritzan.

        I. Eta agindu onetan sartuten ete dire, seme alabak guresoakganako daukeezan eginbearrez ganera, besteren batzuk?

        E. Bai jaune, nagosiagoak mendekoakganako daukeezanak, eta guresoenak euren seme alabak ganako.

        I. Zeintzuk dire oneik?

        E. Emotea janarie, irekatsi ona, kastige, ejenplu ona eta jagokeen estadue bere denporan.

        I. Ze pekatu egiten daude, oneetan uts egiten daudenak?

        E. Geienean pekatu mortala.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Ez iñor iltea.

        I. Zer aginduten da mandamintu onetan?

        E. Iñori ez gatxik egitea, ez egitez, ez esatez, ezta gureriz bere.

        I. Eta nok egiten dau pekatu mortala agindu onen kontra?

        E. Bere burueri, edo iñori opa deutsanak eriotzea, edo gatx andiren bat; edo iñori gorroto deutsanak; iñor il, zauritu, edo joten dauenak; ordituten danak; osasunean gatx andie egingo deutsen gauzak jaten dituzanak; bere bizitzea galduteko arriskuen paretan danak; edo norberen burue ilten dauenak; eta norberari edo besteri birao egiten deutsanak.

        I. Zer da birao egitea?

        E. Da eskatutea gatxen bat norberentzat, edo besterentzat, esango balitz legez: «Arren bada, ortxe illik jausiko al az».

        I. Eta ze pekatu da birao egitea?

        E. Gatx andie opa bajako, pekatu mortala.

        I. Eta alangorik opa ez bajako?

        E. Beniela, beti ez bada bere.

        I. Nortzuk bada egiten daude pekatu mortala, birao egiñegaz gatx andirik opa izen baga?

        E. Geienean gureso, eta nagosiego, mendepekoen aurrean biraoak botaten dituezanak; biraoak botateko ekandue daukeenak, eta kenduteko alegiñik egiten ez daudenak.

        I. Eta zegaitik ori?

        E. Euren esate eta ejenplu txarrakaz emoten deutseelako besteai, Jaungoikoa gauze astunean ofendietako bidea; eta oneri deretxo eskandalue.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitea.

        I. Zer aginduten da mandamintu onetan?

        E. Izen gaitezela garbiek gogo, esate eta egitetan.

        I. Nortzuk egiten daude pekatu mortala mandamintu onen kontra?

        E. Ezaueraz gozatuten direanak gogoraziño loietan, gauze txar aik egin ez arren, eta egiteko gureririk bere euki ez arren; berba loiek esan, eta kanta nabarmenak kantetan dituezanak; edo gogoz entzuten dituezanak; edo euren buruekaz, edo besteakaz eskuke zikin; edo gauze loiek egiten dituezanak, edo egin gure leukeezanak.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez iñori ezer ostutea.

        I. Zer aginduten da mandamintu onetan?

        E. Ez dagigule kendu, ez euki, ez gure izen iñoren gauzerik, bere jaubearen borondatearen kontra.

        I. Nortzuk egiten daude pekatu mortala onen kontra?

        E. Oneetariko edozeinbere gauze egiten daudenak; edo beste moduren baten kalte egiten deutsenak projimueri bere ondasunetan gauze astunean.

        I. Eta onetan kalte egiten deutsenak projimueri, dan moduen dala, bauko ezer egin bearrik?

        E. Bai jaune, albait lasterren biurtu bear deutso jaubeari bere gauzea, eta osotu egin deutsazan kalte guztiek.

        I. Zein da zortzigarrena?

        E. Egin ez dauen gauze txarrik iñori ez ezartea, ta guzurrik ez esatea.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez egitea projimuegaitik juzgu txarrik arin, au da, bide ta errazoe bagarik; ta ez esan, ez entzutea bere utsegiteak.

        I. Nok austen dau agindu au?

        E. Juzgu txarra egiten dauenak errazoearen kontra, au da, atarako bear dan besteko bide edo motibu bagarik; iñori kleitue kenduten deutsanak; gauze ixile agertu; edo guzurre esaten dauenak.

        I. Eta projimueri kleitue kenduten deutsanak, esanagaz beragaitik egin ez dauen gauze txar andiren bat; edo egin dauena, baie ezkutuen dagoana; edo arpegien emonik bere utsegiteakaz, bauko ezer egin bearrik?

        E. Bai jaune, bada biurtu bear deutso kendu deutsan honra edo kleitue.

        I. Zer da galerazoten dana bederatzigarren eta amargarren mandamintuetan?

        E. Aragizko atsegiñen, eta iñoen ondasunen gureri bidebagakoak.

        IREKASL. Esan egizuz elexa ama santearen mandamentuek.

 

ELEXA AMA SANTEAREN MANDAMENTUEK DIRE BOST

        Lelengoa meza osoa entzutea domeka eta jai guztietan.

        Bigarrena konfesetea gitxienez urtean bein, edo lenago eriotzako peligrurik badago, edo komulgau bear badau.

        Irugarrena garizumeko paskoetan komulgetea bere parrokien.

        Laugarrena barau egitea elexa ama santeak aginduten dauenean.

        Bostgarrena amarrenak, eta primiziek zuzen pagetea Jaungoikoaren elexeari.

        I. Zetarako dire mandamentu oneek?

        E. Jaungoikoaren legekoak obeto gordetako.

        I. Eta lelengoa, zein dan meza entzutea, nortzuk gorde bear daude?

        E. Ezauerara eldu direan, ta bateaturik dagozan guztiek.

        I. Zelan entzun bear da mezea?

        E. Egonik mezea esaten dan lekuen, gauze onen batzuk gogoan dituzela, edo Jesukristoren pasiñoa; edo errezuren batzuk egiten.

        I. Eta galerazokizun andirik euki baga entzuten ez dauenak; edo dagoanak guztien, edo zati andien beste gauzeren batzuk gogoan dituzela; edo ez entzuteko arriskuen jarten danak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta bigarrena ta irugarrena, zeintzuk direan konfesetea, eta komulgetea, nortzuk gorde bear dituez?

        E. Pekatu mortalaren bean, ezauerara eldu direan kristiñeu guztiek.

        I. Eta deungero konfesetan eta komulgetan direanak, betetan ete dituez agindu oneek?

        E. Ezelanbere ez jaune, eta sakramentu bi oneetariko bakotxa artuten daudenean, egiten dituez pekatu mortal bi.

        I. Eta ilteko arriskuen konfesore bagarik aurkituten danak, zer egin bear dau?

        E. Akto kontriziñoko bat, konfesetako proposituegaz.

        I. Eta laugarrena, zein dan barau egitea, nortzuk gorde bear daude?

        E. Ogeta bat urte oso daukeezanak.

        I. Eta zelan barau egin bear da?

        E. Galerazorik ez dagozan janariekaz, bazkalduten dala egerdien, eta bestetan jan baga.

        I. Eta onetan uts egin bagarik, artu ete leike goxean ezer?

        E. Motiburen bat badago, txikerra izen arren, artu leike ontza bat inguru.

        I. Eta gaubean?

        E. Artu leike kolaziñotzat, kristiñeu oneen artean artu oi dana, iteundurik onen ganean, duderik dagoanean, konfesore jakintsu bategaz.

        I. Eta galerazokizunik euki baga barau egiten ez daudenak, ze pekatu egiten daude?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta nortzuei jagoke eragotzite okelea jatea bijilie eta barau egunetan; oneetan nastitutea okelea eta arraiñe; eta jatea arrontze eta eznejakiek garizuman, bulderik euki baga?

        E. Ezauerara eldu direan guztiei.

        I. Eta ze pekatu egiten daude gordetan ez dituezanak?

        E. Pekatu mortala, egunean zeinbet bider euretan uts egiten dauden.

        IREKASL. Esan egizuz errukizko egitada, edo miserikordiezko obrak.

 

ERRUKIZKO EGITADA, EDO MISERIKORDIEZKO OBRAK DIRE AMALAU:

        zazpi arimeari, eta beste zazpi gorputzeri jagokazanak.

        Arimeari jagokazanak dire oneek.

        Lelengoa eztakienari irekastea.

        Bigarrena bear dauenari konseju ona emotea.

        Irugarrena uts egiten dauena aztertutea.

        Laugarrena deungero egiñek parkatutea.

        Bostgarrena triste dagoana poztutea.

        Seigarrena geure lagunek emoten deuskuezan naibage ta argaltasunek eroapenagaz igerotea.

        Zazpigarrena biziek eta illek gaitik Jaungoikoari erregututea.

        Gorputzeri jagokazanak dire oneek.

        Lelengoa gaixoak bisitetea.

        Bigarrena gose danari jaten emotea.

        Irugarrena egarri danari edaten emotea.

        Laugarrena kastigek askatutea.

        Bostgarrena billosak jantzitea.

        Seigarrena bidazti eskekoai ostatu emotea.

        Zazpigarrena illei lurre emotea.

        I. Zegaitik deretxoe errukizkoak?

        E. Justiziez zor ez direalako.

        I. Nos dire aginduek eta obligaziñokoak?

        E. Gizon jakintsuen eretxien, andiek direan premiñetan.

        I. Eta kristiñeuek egiten dituzen errukizko egite oneegaitik, eta beste gauze onak gaitik, nai izen agindurik dagozanak, nai borondatezkoak, zer irebazten dau?

        E. Jaungoikoaren grazien badago, euren bitertez egiten da, grazie eta glorie geituteko duin; eurekaz pagetan dau bere pekatuen zorra; eta alkantzetan ditu Jaungoikoaganik arimeko mesedeak, baite gorputzekoak bere, arimearen kaltean izengo ezpadire.

        I. Eta zegaitik esaten dozu: «Jaungoikoaren grazien badago»?

        E. Pekatu mortalean dagozanak egiten dituezan obra onakaz ez dagoalako irebazirik, ez pekatuen zorra pagetarik; baie alanbere zelan edo alan alkantzau giñeikez Jaungoikoaganik onera, eta mesederen batzuk.

 

 

Laugarren partea,

zeñetan adierazoten direan artu bear direan sakramentuek

 

        Ikusi dogu zelan dakizun zer sinistu, zer eskatu, eta zer egin bear dozun; dakuskun zelan dakizun zer artu bear dozun, zein dan azkenengoa. Esan egizuz elexa ama santearen Sakramentuek.

 

ELEXA AMA SANTEAREN SAKRAMENTUEK DIRE ZAZPI:

        Lelengo bostak dire gure ta gureezkoak izetez, edo borondatez, zeintzuk baga salbau ezin leiteke, itxiten baditu nagitasunez, edo ezetan ez eukiz: beste biek dire borondatezkoak.

        Lelengoa Bautismue.

        Bigarrena Konfirmaziñoa.

        Irugarrena Konfesiñoa.

        Laugarrena Komuniñoa.

        Bostgarrena Oleaziñoa.

        Seigarrena Ordea.

        Zazpigarrena Matrimoniñoa.

        I. Ze gauze dire Sakramentuek?

        E. Dire Jesukristo geure Jaunek itxiriko señale agiri batzuk, euren bitertez emoteko guri grazie, ta birtuteak.

        I. Zer da grazie?

        E. Da izete Jaungoikozko bat, zeñek egiten gaituzen Jaungoikoaren seme, eta zeruko herederu edo jaubegei.

        I. Ze birtute emoten daude Sakramentuek graziegaz batera?

        E. Batezbere iru jaungoikozkoak.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Fedea, Esperantzea, eta Karidadea.

        E. Zer da Fedea?

        E. Ikusi eztogune sinistutea, Jaungoikoak alan agertu dauelako.

        I. Zer da Esperantzea?

        E. Itxerotea zeruko glorie, Jaungoikoaren laguntasunen, eta geure obra oneen bitertez.

        I. Zer da Karidadea?

        E. Jaungoikoa ametea gauze guztien ganean, ta geure projimuek geure burue legez, eurei egiten deutsegule, eurek geuri egitea gureko gendukeana.

        I. Zetarako da Bateoko Sakramentu santue?

        E. Kenduteko jatorrizko pekatue, eta bateatue danak beste edozein baleuko bere.

        I. Zer da jatorrizko pekatue?

        E. Da jaijotzan dakargune, zein jatorkun geure lelengo guresoetarik.

        I. Eta premiñeko denporan, nok bateatu leike?

        E. Edozeinbere gizekume, edo emakume, adimena daukenak.

        I. Zelan bateatu bear da?

        E. Ure botaten dala seiñen buruen ganera, eta esaten dala bateatuteko gogoagaz: Nik bateatuten zaitudez, Aitearen eta Semearen eta Espiritu Santueren izenean.

        I. Zetarako da Konfirmaziñoko Sakramentu santue?

        E. Bateoan artu genduen fedean indertu, eta sendatuteko.

        I. Eta adimenera eldu ezkero Sakramentu santu au pekatu mortalean artuten dauenak, pekaturik egiten ete dau?

        E. Bai jaune, ta pekatu mortala.

        I. Zer egingo dau bada artuten dauenean, pekaturik ez egiteko?

        E. Aurrez prestau, egiñik konfesiño on bat.

        I. Zetarako da Konfesiñoko Sakramentue?

        E. Bateatu ezkero egiñiko pekatuek parkatuteko.

        I. Ze pekatu dire orreik?

        E. Mortalak, baitebere benielak.

        I. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatea, egitea, pensetea, edo gure izetea zerbaist Jaungoikoaren legearen kontra gauze astunean.

        I. Zergaitik deritxo mortala?

        E. Ilten dauelako egiten dauenaren arimea.

        I. Eta noz artuten dogu konfesiñoko Sakramentu santue?

        E. Ondo konfesaute, absoluziñoa artuten dogunean.

        I. Zeinbet gauze bear dire konfesiño on bat egiteko?

        E. Bost gauze jaune.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa, alegiñez, egin dituzen pekatuek gogora ekartea.

        Bigarrena artutea damu bizi bat Jaungoikoa ofendidu dauelako.

        Irugarrena eukitea propositu sendo bat ez geiago pekaturik egiteko, eta alde egiteko pekatureko bide urreko ta okasiñoetarik.

        Laugarrena esatea pekatu mortal guztiek konfesoreari, jakiñek jakiñek legez, dudekoak dudekoak legez, ez geitu, ez gitxitu bagarik.

        Bostgarrena konfesoreak emoten deuen penitenzie kunplietea.

        Laburrego:

        Lelengoa esamiñe konzienziekoa.

        Bigarrena pekatuen damue.

        Irugarrena propositue.

        Laugarrena aozko konfesiñoa.

        Bostgarrena satisfaziñoa.

        I. Zer da esamiñe konzienziekoa?

        E. Egin dituzen pekatuek gogora ekartea.

        I. Nondik egingo da esamiñea?

        E. Jaungoikoaren legeko amar mandamentuetatik, bost elexakoetatik, ta bakotxak bere estaduko obligaziñoetatik.

        I. Damue zeinbet modutekoa da?

        E. Modu bitekoa; amodiozko, edo kontriziñokoa bata; eta bildurrezko, edo atriziñokoa bestea.

        I. Zer da amodiozko, edo kontriziñoko damue?

        E. Da artutea damu bizi bat Jaungoikoa ofendidu deuelako izenik ain ona, konfesetako, onduteko, eta penitenzie kunplietako gogoagaz.

        I. Zer da bildurrezko, edo atriziñoko damue?

        E. Da eukitea damu bizi bat Jaungoikoa ofendidu deuelako, edo pekatuen ezaintasunegaitik; edo infernuen bildurregaitik; edo zeruko glorie galdu deuelako, konfesetako, onduteko, eta penitenzie kunplietako gogoagaz.

        I. Damu bi oneitarik, zein da oneena?

        E.Amodiozko, edo kontriziñokoa.

        I. Zergaitik?

        E. Kontriziñokoa datorrelako amodiotik, eta atriziñokoa bildurretik; kontriziñoko damuegaz konfesau baño lenago parkatuten dire pekatu mortalak, eta geratuten da Jaungoikoaren grazien; barriz atriziñokoagaz bakarrik, ez dire alkantzetan mesede oneik.

        I. Konfesiño ona egiteko asko ete da atriziñoko damue, ala bear ete da kontriziñokoa?

        E. Jakintsurik geien geienak esaten daude asko dala atriziñokoa; baie obetoago eta seguruego da eroatea kontriziñokoa, eta au eukiteko alegiñe egin bear dau konfesetan danak.

        I. Noz euki bear da damue?

        E. Konfesoreak absoluziñoa emon baño lenago.

        I. Zer da propositue?

        E. Erabagi sendo bat ez iñoz geiego Jaungoikoa ofendietako pekatu mortalagaz.

        I. Zer da aozko konfesiñoa?

        E. Da agertutea argiro konfesoreari pekatu mortal guztiek, penitenzie kunplietako gogoagaz.

        I. Eta itxiten deuenak lotsaz konfesau baga pekatu mortalen bat, edo konfesetan deuenak egin eztauen pekatu andiren bat, edo konfesetan danak damu baga, propositu baga, edo penitenzie kunplietako borondate baga, konfesiño ona egiten ete dau?

        E. Ez jaune, egiten dau sakrilejioko pekatu mortal andi bat, eta konfesau bear ditu barriro len konfesauek, eta konfesau bagakoak; baitebere egin deuen sakrilejioko pekatue.

        I. Eta nortzuk sinistu legie ez deudela euki damurik, ez propositurik euren konfesiñoetan?

        E. Pekatuko okasiñoetarik alde egiten ez daudenak, eta konfesiño batetik bestera lengo pekatuetan jausten direanak.

        I. Eta damu eta propositu egiezkoa errezago eukiteko, zer egitea ondo izengo da?

        E. Konfesetara eldu baño lenago eskatu Jaungoikoari emon dagiozala bere laguntasunak; erabilli gogoan aldi baten Jaunek egin deutsezan mesedeak; edo bere pasiño, ta eriotzea; edo bere ontasune; eta bein eta geiagotan esan: Neure Jesukristo Jaune.

        I. Zer da satisfaziñoa?

        E. Da pagetea Jaungoikoari pekautuekgaitik deutsan zorra, konfesoreak iminten deutsen penitenzie betetan deuela.

        I. Ze pekatu egiten dau penitenzie kunplietan ez deuenak; edo kunplidu baga luzero daukenak?

        E. Pekatu mortala, penitenzie andie bada.

        I. Pagau ete giñeikio Jaungoikoari pekatuen zorra, iminten jakun penitenziegaz baño beste gauzegaz?

        E. Bai jaune, Jaungoikoaren grazien egiñiko obra on guztiekaz eta induljenziek irebaziegaz.

        I. Ze gauze dire induljenziek?

        E. Grazie batzuk, zeintzuek gaitik parkatuten dan, pekatuek gaitik mundu onetan, edo bestean igero bearko litzetekean penea.

        I. Zelan irebaziko dire?

        E. Egiñik Jaungoikoaren grazien, onetarako aginduten dana.

        I. Eta mundu onetan euren pekatuen zorra ez pageteagaitik purgatoriora doazanai, guk lagundu ete giñeikioe?

        E. Bai jaune, geure pekatuen zorra pagau giñeikien obrakaz eurekaz.

        I. Eta norbait pekatu mortalean jausten dan guztien konfesau bear ete dau laster, parkatu dakion?

        E. Berariz agindute ezpadago bere, guztiz ondo litzateke alan egitea, Jaungoikoaren aserrean eriotza zorigaistoko batek koxi ez dagien, eta egiten dituzen obra onakaz ezer irebazi bagarik geratu ez dedin. Euki egizu bada beti, alan egiteko ardurea.

        I. Oraiñengo konfesiñotik ona bakarrik pekatu benielak daukezanari, zer egitea ondo izengo jako, damue ta propositue errazago eukiteko?

        E. Konfesau lelengo oraiñengo konfesiñotik onako pekatu benielak, eta gero bizitzeko pekatu mortalen bat.

        I. Zetarako da sakramentu santu komuniñokoa?

        E. Ondo prestaute artuten bada, izen dedin gure arimen janarie, eta geitu dagigun grazie.

        I. Zergaitik diñozu: «Ondo prestaute artuten bada?»

        E. Adierazoteko, sakramentu santu au ez dala izengo gure arimen janarie, artuten ezpadogu bear direan prestaerakaz, bai arimearen aldetik, eta bai gorputzen aldetik.

        I. Ze prestaera bear da bada arimearen aldetik?

        E. Jaungoikoaren grazien egotea.

        I. Pekatu mortalean jausi dana, zelan prestauko da komulgetako?

        E. Konfesiño on baten bitertez.

        I. Konfesau ezkero pekatu mortalen bat gogoratuten jakonak, zer egin bear dau?

        E. Konfesau barriro komulgau baño lenago.

        I. Gorputzen aldetik ze prestaera bear da?

        E. Egotea baraurik (komuniño santue eztanean elexakoak artuteko) ezer jan, ez edan bagarik, igaro dan gaueko amabietatik aurrera.

        E. Komuniñoko sakramentu guztiz santuen, zer artuten dozu?

        E. Jesukristo Jaungoiko, ta gizon egiezko, altarako sakramentu santuen egiez dagoana.

        I. Orrelan nor dago hostrien konsagraziñoko berbak esan ezkero?

        E. Jesukristo gure Jaunen gorputze, bere odol, arime, ta jaungoikotasunegaz batera.

        I. Eta kalizean?

        E. Jesukristoren odola, bere gorputz, arime ta jaungoikotasunegaz batera.

        I. Onelan Jesukristo guztie dago hostrien, eta guztie kalizean?

        E. Bai jaune, Jesukristo guztie dago hostrie guztien, guztie hostriearen edozein zatiten, eta bardin kalizean.

        I. Eta konsagraziñoko berbak esan ezkero, ete dago hostrien ogirik, edo kalizean ardaorik?

        E. Ez jaune, ezpada ogien ta ardaoen irudiek, zeintzuk direan useiñe, kolorea, gustue.

        I. Eta zatituten bada hostriea, edo erdibitu kalizean dagoana, zatituten edo erdibituten ete da Jesukristo?

        E. Ez jaune, guztie osorik geratuten da zati guztietan eta bakotxean.

        I. Eta komulgetan danak esan direan prestaerak bagarik, artuten ete dau Jesukristo?

        E. Bai jaune, baie bere kaltean, zergaitik eze egiten dau pekatu guztiz andi bat.

        I. Eta euren onerako artuten daudenak, zer egin leie esan danez ganera, alkantzau dagiezan onera andiegoak?

        E. Konfesau baño lenago gogoan erabilli, nor dan eurekgana datorren Jaune; biztu euren biotzetan fedea, itxeropena, eta karidadea, komulgau humiltasun ta itzel andiegaz, eta gero emon eskerrak, Jesusek egin deutsen mesede andiegaitik.

        I. Zetarako da Oleaziñoko sakramentu santue?

        E. Iru gauzetarako.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa lenagoko bizitze gaistoko errastu eta enparauek kenduteko.

        Bigarrena sendatuteko arimea deabruen tentaziñoen kontra.

        Irugarrena emoteko gorputzeri osasune, arimearen kaltean izengo ezpada.

        I. Ezauerara eldute, ilteko arriskuen gaixorik dagozanak, artu bear ete daude sakramentu santu au?

        E. Bai jaune, eta pekatu mortala egiten daude, al daudela, artuten ezpadaude, edo artuten badaude pekatu mortalean.

        I. Zer egingo dau bada pekatu mortalean aurkituten danak, prestaera onagaz artuteko?

        E. Konfesiño on bat egin, eta ezin balitz konfesau, prestau akto kontriziñoko bat egiñegaz.

        I. Zetarako da sakramentu santu Ordeakoa?

        E. Konsagretako eta ordenduteko elesgizon duiñek, zelan direan sazerdoteak, ebanjeliokoak, eta epistolakoak.

        I. Elesgizonai, batezbere sazerdote jaunei, gorde bear ete jake berarizko lotsa, itzel eta erreberenzie?

        E. Bai jaune.

        I. Zetarako da Matrimoniñoko sakramentu santue?

        E. Ezkonduteko, eta emoteko grazie ezkonduei, euren artean bakean biziteko, eta seme alabak zerureko aziteko.

        I. Eta sakramentu santu au ondo artuteko, ezkonduten direanak egon bear ete daude Jaungoikoaren grazien?

        E. Bai jaune, pekatu mortalaren bean.

        I. Eta Jaungoikoaren grazien ez dagozanak, zelan prestau bear daude, ondo artuteko?

        E. Konfesiño on bategaz.

 

PEKATU KAPITALAK DIRE ZAZPI

        Lelengoa Arrokerie.

        Bigarrena Abarizie.

        Irugarrena Loikerie.

        Laugarrena Aserrea.

        Bostgarrena Gulerie.

        Seigarrena Inbidie.

        Zazpigarrena Nagitasune.

        I. Zergaitik deituten deutsezu kapitalak, geienean mortalak esaten jaken zazpi pekatuei?

        E. Deituten jake kapitalak, direalako buruek, euretatik jaijoten direan pekatuen iturri eta sustraiek legez; ez jatorke barriz ain ondo mortalen izena, bada askotan ez dire benielak baño.

        I. Noz dire mortalak?

        E. Jaungoikoaren eta projimuen karidadearen kontra direanean.

        I. Noz dire karidadearen kontra?

        E. Eurekaz austen danean Jaungoikoaren, edo elexa santearen aginduren bat gauze astunean.

        I. Zer da arrokerie?

        E. Besteak baño geiago izeteko gureri bidebagako bat.

        I. Zer da abarizie?

        E. Da ondasunen gureri lar bat.

        I. Zer da loikerie?

        E. Da aragien atsegin nabarmenen gureri bidebagako bat.

        I. Zer da aserrea?

        E. Da bengetako gureri bidebagako bat.

        I. Zer da gulerie?

        E. Da jateko eta edateko gogo lar bat.

        I. Zer da inbidie?

        E. Besteen ona ikusi eziñe.

        I. Zer da nagitasune?

        E. Gauze onak egitean astun egotea.

 

ZAZPI PEKATU ONEEN KONTRA DAGOZ ZAZPI BIRTUTE

        Arrokerien kontra humiltasune.

        Abarizien kontra prestutasune.

        Loikerien kontra garbitasune.

        Aserrearen kontra pazienzie.

        Gulerien kontra jan edanean begiretue izetea.

        Inbidien kontra karidadea.

        Nagitasunen kontra prestatasune.

 

IÑES EGIN BEAR DEUTSEGEN ARIMEKO ARERIOAK DIRE IRU

        Lelengoa mundue.

        Bigarrena demoniñoa.

        Irugarrena aragie.

        I. Zein da mundue?

        E. Dire mundutar gaisto ta deungak.

        I. Zein da demoniñoa?

        E. Da Jaungoikoak zeruen egin euen angeru bat; baie jaigi zalako Jaungoikoaren beraren kontra beste askogaz, bota euen infernuetara bere gaistakerieko lagunekaz, zeintzuei deituten deutsegu demoniñoak.

        I. Zein da aragie?

        E. Da geure gorputze bera, bere griñe ta etsigitasun deungakaz.

        I. Zelan azpiretuten da mundue, ta iñes egiten beragandik?

        E. Bere andikerie, ta arrokerien desprezijoagaz.

        I. Zelan azpiretuten da demoniñoa, ta iñes egiten da beraganik?

        E. Oraziñoagaz ta humiltasunegaz.

        I. Zelan azpiretuten da aragie, ta iñes egiten da beraganik?

        E. Laztasun, azote, ta barauekaz; au da areriorik andiena, zegaitik eze, aragie ezin bota giñeike geuganik, mundue ta demoniñoa bai.

 

BIRTUTE TEOLOGALAK, EDO JAUNGOIKOAGANANTZKOAK DIRE IRU

        Lelengoa Fedea.

        Bigarrena Esperantzea.

        Irugarrena Karidadea.

        I. Birtute oneek barrizteu bear doguzen ezkero, zelan egongo gara, onetan utsik egin baga?

        E. Errezaurik deboziñoz eta sarriten (edozein kristiñeuk egin bear dauen legez) kredoa, ta aite gurea, eta biotzetik esanagaz: Neure Jesukristo Jaune.

 

BIRTUTE KARDINALAK DIRE LAU

        Lelengoa Prudenzie.

        Bigarrena Justizie.

        Irugarrena Sendotasune.

        Laugarrena Tenplanzea.

 

GORPUTZEKO ZENTZUNEK DIRE BOST

        Lelengoa begiekaz ikustea.

        Bigarrena belarriekaz entzutea.

        Irugarrena aoagaz gustu artutea.

        Laugarrena surregaz useiñ egitea.

        Bostgarrena eskuekaz ukututea.

        I. Zetarako emon euskuzen Jaungoikoak zentzunek, eta gorputzeko beste zatiek?

        E. Guztiekaz gauze guztietan bera serbidu giñeien.

 

ARIMEKO ALMENAK DIRE IRU

        Memorie, entendimintue ta borondatea.

        I. Zetarako emon euskun Jaungoikoak memorie?

        E. Akordau giñeitezan beragaz, ta bere mesedeakaz.

        I. Zetarako emon euskun entendimentue?

        E. Ezagutu giñeien gure Jaune, ta bere gogoan erabilli.

        I. Zetarako emon euskun borondatea?

        E. Ontasun osoa legez amau dagigun eta projimue beragaitik.

        I. Ze gauze da gure arimea, zeñenak direan almen oneek?

        E. Da Jaungoikoak bere antz eta irudire egiñiko espiritu illezin bat.

 

ESPIRITU SANTUEREN DOEAK DIRE ZAZPI

        Lelengoa Iakiturieko Doea.

        Bigarrena Entendimentuko Doea.

        Irugarrena Konseju oneko Doea.

        Laugarrena Ezauerako Doea.

        Bostgarrena Sendotasuneko Doea.

        Seigarrena Errukitasuneko Doea.

        Zazpigarrena Jaungoikoaren bildurreko Doea.

 

ESPIRITU SANTUEREN FRUTUEK DIRE AMABI

        Lelengoa Karidadea.

        Bigarrena Bakea.

        Irugarrena Biotzeko anditasune.

        Laugarrena Biguntasune.

        Bostgarrena Fedea.

        Seigarrena Kontinenzie.

        Zazpigarrena Arimeko poza.

        Zortzigarrena Pazienzie.

        Bederatzigarrena Ontasune.

        Amargarrena Otsantasune.

        Amakagarrena Modestie.

        Amabigarrena Garbitasune.

 

ZORIONTASUNEK DIRE ZORTZI

        1. Zorionekoak biotzetik pobre direanak, eurena dalako zeruetako erreiñue.

        2. Zorionekoak otsanak, eurek izengo direalako lurren jaubeak.

        3. Zorionekoak negar egiten daudenak, eurek izengo direalako poztuek.

        4. Zorionekoak onaren gose ta egarri direanak, eurek izengo direalako asaskauek.

        5. Zorionekoak errukiorrak, eurek alkantzauko daudelako errukie.

        6. Zorionekoak biotz garbikoak, eurek ikusiko daudelako Jaungoikoa.

        7. Zorionekoak baketsuek, Jaungoikoaren semeen izena emongo jakelako.

        8. Zorionekoak persekuziñoa daroeenak onak direalako, bada eurena izengo da zeruetako erreiñue.

        I. Zer esan dogu orain?

        E. Zortzi zoriontasunek.

        I. Ze gauze dire zortzi zoriontasunek?

        E. Espiritu Santueren birtute eta doeen egitekorik oneenak.

        I. Nortzuk dire biotzetik pobreak?

        E. Lurreko andiuste, ta ondasunen gureririk ez daukenak.

        I. Nortzuk dire otsanak?

        E. Aserrerik ez daukenak, ezta apurrik bere.

        I. Zelan izengo dire lurren jaube?

        E. Euren buruen jaube izenagaz.

        I. Nortzuk dire negar egiten daudenak?

        E. Deungak ez direan atsegiñek bere, itxiten dituezanak.

        I. Nortzuk dire onaren gosea ta egarrie daukeenak?

        E. Alegiñez ezetanbere utsik egin gure ez leukeenak.

        I. Nortzuk dire errukiorrak?

        E. Iñori bere on baño egin gure ezteutsenak.

        I. Zer da pekatu beniela?

        E. Pekatu mortalerako prestaera bat.

        I. Zegaitik deritxo beniela?

        E. Arin, au da, erraz gizona beratan jausten dalako, eta erraz parkatuten jakolako.

        I. Zeinbet gauzegaitik parkatuten jako?

        E. Bederatzigaitik.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa meza entzuteagaitik.

        Bigarrena Komulgeteagaitik.

        Irugarrena Ni bekatarie esateagaitik.

        Laugarrena Obispo jaunen bendiziñoagaitik.

        Bostgarrena ur bedeinketue gaitik.

        Seigarrena ogi bedeinketue jateagaitik.

        Zazpigarrena Aite gurea esatea gaitik

        Zortzigarrena sermoa entzuteagaitik.

        Bederatzigarrena bulerra joteagaitik Jaungoikoari parka eskatuten jakola.

        I. Zergaitik diñozu: «Jaungoikoari parka eskatuten jakola?»

        E. Adierazoteko, alkantzauko bada gauze oneen bitertez pekatu benielen parkaziñoa, euki bear dogule euren damu santuren bat.

        I. Konfesau bear ete doguz pekatu benielak?

        E. Ez da jaune premiñezkoa, baie da gauze ona ta mesedegarrie.

        I. Nortzuk dire biotz garbikoak?

        E. Euren barruko gureri gaistoak azpiretuten dituezanak.

        I. Nortzuk dire baketsuek?

        E. Euren eta besteen arteko bakegillak.

        I. Nortzuk dire, onak direalako persekuziñoa igaroten daudenak?

        E. Esetsirik gogorrenen artean beti sendo dagozanak.

        I. Zegaitik deituten jake onei zoriontasunak?

        E. Euretan dagoalako bizitze onetako zoriontasuna, eta bestekoaren itxeropena.

        I. Zeinbet dire gizonen azkenak?

        E. Lau.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Eriotzea, juizioa, infernue eta glorie.

        I. Zer da glorie?

        E. Da bizitze guztiz zorioneko bat, zeñetan aurkituten direan onera guztiek, gatxik batbere baga; infernuen dagozan legez gatx guztiek, onerarik batbere baga.

        I. Infernutik libretako eta zeruko glorie alkantzetako, zer egin bear dogu?

        E. Gorde Jaungoikoaren agindu santuek.

        I. Ete dagoz beste neurriren batzuk, errezago gordetako agindu santuek, eta euretan utsik ez egiteko?

        E. Bai jaune.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Sarriten konfesetea, ta komulgetea; goxean goxean Jaungoikoari eskiñitea egun atako lan, eta bearrak; egun guztietan errosarioa errezetea; liburu onak irekurtea; oraziño egitea; gaubean gaubean konzienzie esamiñetea; eta baten asko esateko, artutea konfesore jakintsu, on, begiretu eta arduretsu bat, eta egitea berak aginduten deutsan guztie.

        IRAK. Ondo diñozu: zegaitik eze, San Franzisko Salesek diñoan legez, konfesore on bat artutea da salbetako neurri guztien neurrie. Egizu bada zuk bere alantxe, bada berak, angeru batek legez, zuzenduko zaitu irekatsi onekaz, eta beste bear direanakaz Jaungoikoaren agindu santuetako bidetik, eldu zaitezan Jaungoikoa ikusten zeruko glorien, bada onetarako ekarri genduzen mundure. Jaunek ara eroan gagizela guztiok. Amen.

 

NI PEKATARIE

        Ni pekatarieu konfesetan natxako Jaungoiko guztiz poderosoari, Andra Marie beti Birjiñeari, San Migel angerueri, San Juan Bautisteari, San Pedro eta San Pablo Apostoluei, Santu guztiei, eta zuri neure aite espirituala, egin dodala pekatu pensamentuz, berbaz, eta obraz, neure erruz, neure erruz, neure erru andiegaz. Orregaitik erregututen deutset Andra Marie beti Birjiñeari, San Migel angerueri, San Juan Bautisteari, San Pedro eta San Pablo Apostoluei, Santu guztiei, eta zuri neure aite espirituala, erregutu dagiozula nigaitik neure Jaun eta Jaungoikoari. Amen.

 

NEURE JESUKRISTO JAUNE

        Neure Jesukristo Jaune, Jaungoiko ta gizon egiezkoa, neure Egillea ta Salbagillea, zareana zarealako, eta ametan zaitudezalako gauze guztien ganean, damu dot Jaune, damu dot biotz guztirik zu ofendidue, artuten dot gogo sendo bat ez geiago pekaturik egiteko, konfesetako, iminten jatan penitenzie kunplietako, eta pekatuko bide guztietarik alde egiteko.Opa deutsudez, Jaune, neure bizitze, egite ta neke guztiek neure pekatu guztien pagureko, eta itxeroten dot zure ontasun, eta erruki amaibagan, parkatuko deustezuzela zeure odol guztiz baliotsu, pasiño, ta eriotzeagaitik, eta emongo deustezule grazie onduteko, ta zeu serbietan ireuteko neure eriotzako ordura artean. Amen.

 

AZKENA

 

aurrekoa hurrengoa