www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

OTXANDIOKO DOTRINA

 

Ochandiano

 

        Kristiñeu fiel guztijek

        dagoz guztiz obligeurik

        deboziñue artuten

        euren bijotz guztirik

        Jesus geure argijen

        kurutze santubegaz

        bada an ill gure izen eban

        gu ateratiarren

        pekatuben mendetik

        ta arerijo deungetatik.

 

        Orregaitik bada

        egin bier zara

        alan zeñatuten

        zelan Aitieren egiten

        iru kurutze egiñegaz.

        Lenenge bekokijen

        Jaungoikuek libreu gaizen

        pensamentu txarretarik.

        Bigarrena agen

        Jaungoikuek libreu gaizen

        berba deungetarik.

        Irugarrena bulerrien

        Jaungoikuek libreu gaizen

        egite ta gogo txarretarik.

        Onetara esanagaz:

        Kurutze Santuben + señalie gaitik

        geure + arerijuetatik

        libredu gaizuz

        geure Jaune + ta Jaungoikue.

        Aitieren + ta Semieren

        ta Espiritu Santuberen izenien. Amen.

 

 

Kredoa

 

        Sinistuten dot Aite Jaungoiko guztiz poderoso, zeruben ta lurren Egilliegan, ta bere seme bakar Jesukristo gure Jaunegan, zein sortu zen Espiritu Santueren egitez ta grazijez. Jaijo zan Marije Birjiñieganik, padeziu eban Ponzio Pilatosen aginduen beien, izen zan kurutzien josije, ill, ta enterradube, jatzi zen infernubetara, irugarren egunien biztu zen illen artetik, igo eban zerubetara, an dago jasarrite Aite Jaungoiko guztiz poderosuen eskumeko aldeti, andik etorriko da bizijek eta illek juzgetan. Sinistuten dot Espiritu Santubegan, Elexa santa katolikie, Santuben komuniñue, pekatuben parkaziñue, aragijen biztuera barrije, betiko bizitzie. Amen.

 

 

Fedeko artikulubek

 

        Fedeko artikulubek dire amalau. Lelengo zazpirek jagokaz Jaungoikotasuneri, eta beste zazpirek Jesukristo gure Jaun Jaungoiko ta gizon egijezkoen Gizontasun santuberi.

        Jaungoikotasuneri jagokazanak dire oneik.

        Lelenge sinistu Jaungoiko bakar guztiz poderosoagan.

        Bigarrena sinistu dala Aitie.

        Irugarrena sinistu dala Semie.

        Laugarrena sinistu dala Espiritu Santube.

        Bostgarrena sinistu dala gauze guztijen Egillie.

        Seigarrena sinistu dala Salbagillie.

        Zazpigarrena sinistu dala glorije emollie.

        Gizontasun santuberi jagokazanak dire oneik.

        Lelenge sinistu Jesukristo gure Jaune gizona danez sortube izen zala Espiritu Santuben egitez ta grazijez.

        Bigarrena sinistu jaijo zala Santa Marije Birjiñiegandik, geldituten zala donzelle semie jaijo baño lenago, jaijotzan ta jaijo azkero.

        Irugarrena sinistu artu zituzela erijotzie ta pasiñue gu pekatarijok salbetiarren.

        Laugarrena sinistu jatzi zela infernubetara eta atera zituzela bere etorrera santuben begire egozan Gureso santuben arimeek.

        Bostgarrena sinistu irugarren egunien biztu zela illen artetik.

        Seigarrena sinistu igo ebala zerubetara, eta dagela jasarrite Aite Jaungoiko guztiz poderosuen eskumeko aldetik.

        Zazpigarrena sinistu etorriko dala bizijek eta illek juzgetan, au de, onai emoten glorije bere agindu santubek gorde zitubezalako; eta deungai betiko infernube, gorde ez zitubezalako.

 

 

Aite gurie

 

        Aite gurie zerubetan zagozana, santifikedu bedi zure izena, betor gugena zure erreiñube, egin bedi zure borondatie, zelan zeruben alan lurrien.

        Egunien eguniengo geure ogije gaur emon egiguzu, eta parkatu egiguzuz geure zorrak geuk geure zordunei parketan deutseguzen legez, eta itxi ez egiguzu tentazinuen jausten, baie libredu gagizuz gatxetik. Amen.

 

 

Abe Marije

 

        Abe Marije, grazijez betie, Jaune da zugez, bedeinkatube zara zu andra guztijen artien, eta bedeinkatube da zure sabeleko frutube, Jesus.

        Santa Marije Jaungoikoen Ama, erregutu egizu gu pekatarijok gaitik orain eta geure erijotzako orduben. Amen.

 

 

Salbie

 

        Jaungoikuek gorde zaizela Erregiñe, errukiz beteriko Ama, bizitze, gozotasun ta esperanza geurie, Jaungoikuek gorde zaizela.

        Zuri deijez gagoz Ebaren ume erbestetubok, zugana gagoz zizpuruz ta negarrez negarrezko leku onetan. Ea bada andrie, geure bitartekue, bijortu egizuz guganantz zure begi errukitsu orreik; eta erbeste au igarota, erakutsi egiguzu Jesus zure sabeleko frutu bedeinketue. O guztiz bigune! O errukiorra O Marije Birjiñe gozue! Erregutu egizu gugaitik Jaungoikueren ama santie, izen gaitezan Jesukristoren agintzarijek alkantzetako duin. Amen.

 

 

Jaungoikueren legeko agindubek

 

        Jaungoikueren legeko agindubek dire amar:

        Lelengo irurek jagokaz Jangoikueren honrieri, beste zazpirek projimuben probetxuberi.

        Lelenge Jaungoikue ametie gauze guztijen ganien.

        Bigarrena Jaungoikueren izenien jurementu alperrik ez egitie.

        Irugarrena domekak eta egusaijek santututie.

        Laugarrena aite eta ama honretie.

        Bostgarrena ez iñor iltie.

        Seigarrena aragizko pekaturik ez egitie.

        Zazpigarrena ez iñori ezer ostutie.

        Zortzigarrena egin eztauben gauzerik iñori ez ezartie ta guzurrik ez esatie.

        Bederatzigarrena projimuben emazterik ez gure izetie.

        Amargarrena iñoren ondasunen gureri bidebagakorik ez eukitie.

        Amar agindu oneik sartuten dire biten; Jaungoikue serbidu eta ametien gauze guztijek baño geijego eta projimube geure burube legez. Amen.

 

 

Kristiñeuben dotriñien azaldaerie
iteune ta erantzueretan

 

        ITENDUTEN DOT. Kristiñeube zara?

        ERANTZUTEN DOT. Bai Jaune, Jaungoikueren grazijez.

        I. Nondi jatortsu kristineuben izen ori?

        E. Jesukristo gure Jauneganik.

        I. Zer esan gure dau kristiñeubek?

        E. Kristoren gizona.

        I. Zer adituten dozu kristoren gizonaz?

        E. Jesukristoren fede, batiuen artu ebana dauken gizona, eta bera serbietako eskinite dagena.

        I. Zein da Kristiñeuben señalie?

        E. Kurutze santube.

        I. Zegaitik?

        E. Dalako Kristo kurutzien josijen irudije, zeñetan erredimidu genduzen.

        I. Zeinbet moduten egiten deu kristiñeubek señale ori?

        E. Modu biten.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Zeñatutie eta Aitieren egitie.

        I. Zer da zeñatutie?

        E. Eskumako eskuko orkoluegaz iru kurutze egitie. Lelenge bekokijen, bigarrena agüen, irugarrena bulerrien, geure Jaungoikuegaz berba egiten dogule.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Kurutze santuben + señalie gaitik, geure + arerioetarik, libredu gaizuz + geure Jaune ta Jaungoikue.

        I. Zegaitik zeñatuten zara bekokijen?

        E. Jaungoikuek libreu gaizen pensamentu txarretatik.

        I. Zegaitik agüen?

        E. Jaungoikuek libreu gaizen berba txarretatik.

        I. Zegaitik bulerrien?

        E. Jaungoikuek libreu gaizen egite ta gureri txarretatik.

        I. Zer da Aitieren egitie?

        E. Da eskumako eskuko atz bijekaz kurutze bat egitie, bekokitik bulerrera, eta ezkerreko sorbaldatik eskumakora Trinidade guztiz santube izentetan dogule.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Aitieren + ta Semieren ta Espiritu Santuberen izenien. Amen.

        I. Nos egin bier dogu kurutzien señale ori?

        E. Egite onen bat asiten dogun guztijen, edo premiñe, tentaziño, edo arriskuren baten aurkituten garienien, batezbere oitik jaigitorduben, etsetik urteijeran, elexan sartutorduben, eta oira gezanien.

        I. Zegaitik ainbeste bider?

        E. Beti ta leku guztijetan gure arerijuek esetsiten deuskubelako ta persegiuten gaitubezalako.

        I. Ze arerijo dire orreek?

        E. Demoniñue, mundube ta aragije.

        I. Kurutziek dauko ala inderra arerijo orreek goituteko?

        E. Bai jaune.

        I. Nundik dauko Kurutziek inder ori?

        E. Kristok bere erijotziegaz aintxe azpiretu ebazalako.

        I. Kurutzie adoretan dozunien zelan esaten dozu?

        E. Adoretan eta bedeinketuten zaituguz Kristo, zeure kurutze santuben bitertez mundube erredimidu zendubelako

 

 

Kristineubek jakin bier daubezanak

 

        Ikusi dogu kristiñeube zariena alan izenien, zelan señalien: esan egidezu orain: Zeinbet gauze jakin ta aditu biar ditu kristiñeubek adimenera, edo ezauberara elduten danien?

        E. Lau gauze.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Jakitie zer sinistuko dauben, zer eskatuko dauben, zer egingo dauben, eta zer artuko dauben.

        I. Zelan jakingo dau zer sinistuko dauben?

        E. Jakiñegaz kredue, edo fedeko artikulubek.

        I. Zelan jakingo dau zer eskatuko dauben?

        E. Jakiñegaz Aite gurie, ta elexako beste oraziñuek.

        I. Zelan jakingo dau zer egingo dauben?

        E. Jakiñegaz Jaungoikueren legeko agindubek, elexa ama santienak, eta obra miserikordijezkuak.

        I. Zelan jakingo dau zer artuko dauben?

        E. Jakiñegaz elexa ama santien sakramentubek.

 

 

Dotriñien lelengo partie,

zeñetan adierazoten dirien
Kredu eta Fedeko artikulubek

 

        Lelengotik asiten gariela esan egidezu:

        I. Nok esan eban Kredue?

        E. Apostolubek.

        I. Zetako?

        E. Guri fede santuko gauzak irakasteko.

        I. Eta zuk zetako esaten dozu?

        E. Kristiñeubek daukegun fede au konfesetako.

        I. Zer da fedie?

        E. Ikusi eztogune sinistutie.

        I. Ikusi zenduben jaijoten Jesukristo?

        E. Ez Jaune.

        I. Ikusi zenduben ilten, edo zerure igoten?

        E. Ez Jaune.

        I. Sinistuten dozu?

        E. Bai Jaune.

        I. Zegaitik sinistuten dozu?

        E. Jaungoikuek alan agertu deutselako Elexa Ama santieri, ta onek alan erakusten deuskuleko.

        I. Ze gauze dire kristiñaube zarienez daukezuzenak, eta sinistuten dozuzenak?

        E. Erromako Elexa santiek daukezanak, eta sinistuten daubezanak.

        I. Eta zertzuk dire zuk eta berak daukezubezanak, eta sinistuten dozubezanak?

        E. Fedeko artikulubek, batezbere kreduen dagozan legez.

        I. Ze gauze dire fedeko artikulubek?

        E. Dire fedeko misterijorik andijenak.

        I. Zetako dire fedeko artikulubek?

        E. Emoteko gure Jaungoikuen eta Jesukristo gure Salbagillien ezaubera argije.

        I. Zein da gure Jaun Jaungoikue?

        E, Da esan ta asmau al leitekien gauzerik andi ta miragarrijena: Jaune bat amaibagarik ona, altsube, jakintzube, arteza, gauze guztijen asikerie ata azkena.

        I. Zein da Trinidade guztiz santube?

        E. Da Jaungoikue bera Aitie, Semie ta Espiritu Santube, iru persona banak eta Jaungoiko egijezko bakar bat.

        I. Aitie Jaungoikue da?

        E. Bai Jaune.

        I. Semie Jaungoikue da?

        E. Bai Jaune.

        I. Espiritu Santube Jaungoikue da?

        E. Bai Jaune.

        I. Iru Jaungoiko dire?

        E. Ez Jaune, ezpada Jaungoiko egijezko bakar bat; dan legez guztiz altsu bakar bat, betiko bakar bat, eta Jaun bakar bat.

        I. Aitie Semie da?

        E. Ez Jaune.

        I. Espiritu Santube Aitie edo Semie da?

        E. Ez Jaune.

        I. Zegaitik?

        E. Iru pertsona banak dirielako, izen arren Jaungoiko egiezko bakar bat.

        I. Au onelan dala, zeinbet izete, adimentu eta borondate dagoz Jaungoikuegan?

        E. Izete bakar bat, adimentu bakar bat, eta borondate bakar bat.

        I. Eta zeinbet persona?

        E. Iru banak, zeintzuk dirien Aitie, Semie, eta Espiritu Santube.

        I. Zelan da Jaungoikue guztiz altsube?

        E. Bere eskubide bakarragaz egiten daubelako gure dauben guztije.

        I. Zelan da Egillie?

        E. Guztije ezerezetik egin eubelako.

        I. Zetako egin euben Jaungoikuek gizona?

        E. Bizitze onetan Jaungoikue bera serbietako, eta gero betikuen bera gozetako.

        I. Zelan da Salbagillie?

        E. Grazije emon, eta pekatubek parkatuten daubezalako.

        I. Zelan da Glorije-emollie?

        E. Bere grazijan irauten daubenari, betiko glorije emoten dautselako.

        I. Jaungoikuek ete dauko guk legez gorputzen irudirik?

        E. Ez Jaune, Jaungoikue danez, dalako Espiritu utse, baie bai gizona danez.

        I. Jaungoikozko iru pertsonetatik, zein egin zan gizon?

        E. Bigarrena, zein dan Semie.

        I. Aite egin zen gizon?

        E. Ez Jaune.

        I. Espiritu Santube egin zen gizon?

        E. Ez Jaune.

        I. Zein bada?

        E. Bakarrik Semie, zeñeri gizon egiñik deretxon Jesukristo.

        I. Orrelan zein da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko bizijen semie, gizon egin zena gu erredimidutierren, eta guri zelan bizi erakustiarren.

        I. Eta zeinbet izete, adimentu, eta borondate dagoz Jesukristogan?

        E. Izete bi, bata Jaungoikue danez eta bestie gizona danez: borondate bi, Jaungoikue danez bata, eta gizona danez bestie: adimentu bi, bata Jaungoikue danez, eta bestie gizona danez.

        I. Eta zeinbet persona eta gogamen?

        E. Persona Jaungoikozko bakar bat, zein dan Trinidade guztiz santuko bigarrena, eta gogamen bakar bat, bada Jaungoikue danez eztauko gogamenik.

        I. Zer esan gure dau Jesusek?

        E. Salbagillie.

        I. Zetarik salbau genduzen?

        E. Geure pekatutik eta demoniñuen mendetik.

        I. Zer esan gure dau Kristok?

        E. Unjidube.

        I. Zegaz izen zan unjidube?

        E. Espiritu Santuben grazije ta doiekaz.

        I. Jesukristo gure Jaune zelan sortu zan eta jaijo ama donzellieganik?

        E. Jaungoikuek gauze orreik egiten zituzela gure ganetiko inderragaz, eta mireriz.

        I. Zegaitik diñozu: «gure ganetiko inderragaz eta mireriz?»

        E. Jesukristo sortu ez zalako, ezta jaijo bere, beste gizonak legez.

        I. Zelan deituten jako gauze orreetan aurkituten dan misterijueri?

        E. Enkarnaziñoko misterijue.

        I. Zer da sinistuten dozune Enkarnazinoko misterijuen?

        E. Trinidade guztiz santuko bigarren personie, zein dan semie, gizon egin zala Birjiñe Marijen errai garbijetan, bere donzelletasunen kalte baga, ez gizonen obraz, ezpada Espiritu Santuben obraz.

        I. Zeinbet gauze bada egin zituzen Espiritu Santubek Enkarnaziñoko misterijuen?

        E. Lau gauze Jaune.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelengoa, Ama Birjiñien errai guztiz garbijetan formau eban gorputz bat bere odol guztiz garbijegaz. Bigarrena, egin eban arime bat ezerezetik. Irugarrena, gorputz ta arimie batu zituzen arkalegaz. Laugarrena, gorputz ta arime oneekaz batu zen Jaungoikuen semie. Eta onan len Jaungoiko bakarrik zana, Jaungoiko izetieri itxi bagarik gelditu zan gizon egiñik.

        I. Eta zelan jaijo zan mireriz?

        E. Urteiten eubela Ama Birjiñien sabeletik bere donzelletasunen kalte baga, eguzkijen argi errañue igeroten dan legez kristel batetik, kristela ausi ez loitu bagarik.

        I. Eta bere ama bizi ete zan gero beti donzelle?

        E. Bai Jaune beti.

        I. Zegaitik kurutzien il gure izen eban?

        E. Gu libretiarren pekatutik, eta betiko erijotzatik.

        I. Zelan bada egin ete giñien erijotza orren errudun?

        E. Pekatu egiñik gure lelengo gureso Adanek, zeñegan guztijok pekatu egin genduben.

        I. Zer adituten dozu Jesukristo ill ezkero jatsi zen infernure esanagaz?

        E. Ez kondenaduben lekue, ezpada justubek egozan linbue.

        I. Infernu bat baño geijago dago ala?

        E. Bai Jaune, dagoz lau lurren barruben, eta deretxoie kondenaduben infernube, purgatorijue, seiñen linbue, justuen linbue, edo Abrahamen lekube.

        I. Zein da kondenaduben infernube?

        E. Pekatu mortalien ilten dirienen arimak, betiko nekatubek izeteko jueten dirien lekube.

        I. Zein da Purgatorijue?

        E. Jaungoikuen grazijen, baie euren pekatuben zor guztije pagau bagarik ilten dirienen arimak jueten dirien lekube, an pena gogorrakaz guztiz garbitubek izeteko.

        I. Zein da seiñen linbue?

        E. Batietu bagarik adimenera eldu baño lenago ilten dirienen arimak jueten dirien lekube.

        I. Zein da justuen linbue, edo Abrahamen lekube?

        E. Jesukristo gure Jaune mundure etorri, eta il baño lenago Jaungoikuen grazijan il, eta guztiz garbitute egozanen arimak jueten zirien lekube, eta leku au da Jesukristo egijez eta benetan jatsi zena.

        I. Zelan jatsi zen?

        E. Arimie jaungoikotasunegaz baturik.

        I. Eta bere gorputze zelan gelditu zen?

        E. Jaungoikotasunegaz beragaz baturik.

        I. Zelan biztu zen irugarren egunien?

        E. Barriro batuten ziriela bere gorputz eta arime glorijez betie ostera iñoz ez ilteko.

        I. Zelan igon eban zerubetara?

        E. Berez.

        E. Zer esan gure dau Aite Jaungoikuen eskumatati jasarrite egotiek?

        E. Kristok Jaungoikue danez Aitek beste glorije daukela, eta beste edozeñek baño geijego gizona danez.

        I. Noz etorriko da bizijek eta illek juzgetan?

        E. Munduben azkenien.

        I. Eta orduben biztuko ete dire illek guztijek?

        E. Bai Jaune, len euki eudezan gorputz eta arimakaz eurekaz.

        I. Eta munduben azkena baño lenago izengo ete gara juzgedubek?

        E. Bai Jaune. geure bizitzien azkenien guztijok juzgeduko gaitu Jaunek, eta emongo deusku sentenzije, onai Jaungoikue glorijan beti gozetako; eta deungai infernuben beti penetan egoteko.

        I. Zer sinistuten dozu esaten dozunien: «Sinistuten dot santuben komuniñue?»

        E. Kristiñeu fijelak partie daukiela bestien gauze oneetan, gorputz baten zatijek legez, gorputz au da Elexie.

        I. Zer da Elexie?

        E. Da kristiñeu fijel guztijek batera artute egiten dauden gorputze, zeñen burube dan Aite Santube.

        I. Nor da Aite Santube?

        E. Da Erromako Sazerdote nagosi, lurrien Kristoren ordeko, guztijok obedezidu bier deutsegune.

        I. Kreduez eta artikulubez ganera, beste gauzerik sinistuten dozu?

        E. Bai Jaune, liburu santubetan dagen guztije, eta Jaungoikuek bere Elexieri agertute deutsen guztije.

        I. Ze gauze dire orreik?

        E. Ori ez niri itendu jakiturije bagakue nasalako: baukez Elexa ama Santiek Irekaslak, erantzuten jakingo daudenak.

        IREKASLIEK. Ondo diñozu: Irakaslai jagoke eta zuri ez fedeko gauzen kontu zietza emotie: asko da zuretzat jakitie fedeko artikulubek kreduen dagozan legez, ta eurek sinistutie.

 

 

Dotriñien bigarren partie,

non adierazoten dan, zer eskatu bier dan,
eta Elexa ama santien oraziñuek

 

        Ikusi dogu zelan dakizun sinistu bier dozune, zein dan lelenge: gatozan bigarrenera, zein dan eskatu bier dana.

        Esan egidezu:

        I. Nok esan eban Aite gurie?

        E. Jesukristok.

        I. Zetarako?

        E. Guri oraziño egiten irekasteko.

        I. Zer da oraziñue?

        E. Da Jaungoikuegana bijotza eregi, eta mesediek eskatutie.

        I. Zeinbet modutekue da oraziñue?

        E. Modu bitekue, mentala eta bokala.

        I. Zer da oraziño mentala?

        E. Da arimeko almenakaz egiten dana; memorijegaz, gauze onen bat gogora ekarten dogule; adimentubegaz, gauze ori gogen darabilgule, eta bere ganien pensetan dogule; eta borondatiegaz, gogo ta gureri onak artuten doguzela, esaterako, pekatubekaz damutu, konfesau, ondu, obatu, eta aurrerantzien bizitze on bat egitie.

        I. Zer da oraziño bokala?

        E. Da berbakaz eta miiñegaz egiten dana, esaterako, egiten dogune, Aite gurie errezetan dogunien.

        I. Eta zelan egin bier da oraziñue?

        E. Gogotik, humiltasunegaz, itxeropenagaz, eta ireupenagaz.

        I. Aite gurie esaten dozunien, nogaz berba egiten dozu?

        E. Jaungoiko gure Jaunegaz.

        I. Non dago Jaungoiko gure Jaune?

        E. Leku guztijetan, batezbere zeruben eta altarako sakramentu guztiz santuben.

        I. Eta Jesukristo gizona danez non dago?

        E. Bakarrik zeruben eta altarako Sakramentu guztiz santuben.

        I. Oraziño guztijetarik zein da oneena?

        E. Aite gurie.

        I. Zegaitik?

        E. Jesukristok bere agoz esan ebalako Apostoluben eskariz.

        I. Zegaitik geijego?

        E. Daukezalako zazpi eskari karidade osotik datozanak.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelenge da: Santifikedu bedi zure izena.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikueren izena izen dedille ezagutube eta honradube mundu guztijen.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Betor gugena zure erreiñube.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Erreiñeu dagijela Jaungoikuek gure arimetan, emen lurrien grazijegaz, eta gero emon dagigule glorije.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatie, zelan zeruben alan lurrien.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Egin dagigule Jaungoikueren borondatie lurrien gagozanok, zeruben zorijonekuek egiten dauden legez.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Egunien eguniengo geure ogije gaur emon egiguzu.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Emon dagigule Jaungoikuek gorputzeri jagokan janarije, arimientzat grazije eta sakramentubek.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Parkatu egiguzuz geure zorrak geuk geure zordunei parkatuten deutseguzen legez.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikuek parkatu dagiguzela geure pekatubek, geuk parkatu deutsegun legez naibageren bat emon, edo gatx egin deuskubenai.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Itxi ez egiguzu jausten tentaziñuen.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Ez dagigule itxi Jaungoikuek jausten, diabrubek pekatuben jausi eragiteko ekarten deuskuzen pensamintu txar eta tentaziñuetan, ez eurei lekurik emoten.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Baije libreu gagizuz gatxerik.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikuek libreu gagizela arimeko eta gorputzeko gatx, ta arrisku guztijetarik.

        I. Zegaitik asikeran esaten dozu: «Aite gurie zerubetan zagozana?»

        E. Eregiteko bijotza Jaungoikuegana, ta eskatuteko mesediek humiltasunegaz, eta ustebetiegaz.

        I. Arako berba: «Amen», azkenien esaten dozunek, zer esan gure dau?

        E. Alan izen dedille.

        I. Zeintzuk dire Ama Bijiñieri erregututeko oraziñorik oneenak?

        E. Abe Marije eta Salbie.

        I. Nok esan eban Abe Marije?

        E. San Gabriel angerubek Ama Birjiñe Marijeri barri onak emoten etorri zanien.

        I. Nok esan eban Salbie?

        E. Elexa ama santiek dauko beretzat artute.

        I. Zetarako?

        E. Ama Birjiñieri mesediek eskatuteko.

        I. Abe Marije, edo Salbie esaten dozuzenien, nogaz berba egiten dozu?

        E. Andra Marije geure amagaz.

        I. Nor da Andra Marije geure ama?

        E. Da birtutez beteriko Andra bat, Jaungoikueren ama, zeruben dagena.

        I. Eta altaran dagena nor da?

        E. Zeruben dagenen irudi bat.

        I. Zetarako dago an?

        E. Bera ikusite, akordau gaitezan zeruben dagenagaz, eta onen irudije dalako, lotsa eta itzalez begiratu gagijogun.

        IREKASLIEK. Bada bardin egingo deutsezu santuben irudijei, ta euren errelikijei.

        I. Angeru eta santubei bere erregutu bier ete dotsegu?

        E. Bai jaune, geure bitartekuei legez.

        I. Zer dire angerubek?

        E. Dire zeruben Jaungoikoe gozetan dagozan espiritu zorijoneko batzuk.

        I. Zetarako egin zituzen Jaungoikuek?

        E. Bera beti alabau, eta bedeinketu egijen.

        I. Zetarako geijago?

        E. Bere zerbitzarijek legez, Elexie gobernau, eta gizonak gordetako.

        I. Orretara zuk bere baukezu angeru jagolie?

        E. Bai jaune, bauket, eta gizon bakotxak dauko berie.

        IREKASLIEK. Bada euki egijozu deboziño andi bat, eta errezau egijozu egunien egunien.

 

 

Irugarren partie,

zeñetan adierazoten dan zer egin bier dan

 

        Ikusi dogu, zer sinistu, ta zer eskatu bier dozun: dakuskun zelan dakizun zer egin bier dozun: esan egizu:

        I. Zein da Jaungoikueren legeko lelengo mandamentube?

        E. Jaungoikue ametie gauza guztijen ganien.

        I. Nok ametan dau Jaungoikue?

        E. Bere mandamentu santubek gordetan daubezanak.

        I. Zer da Jaungoikue ametie gauza guztijen ganien?

        E. Gurago izetie gauze guztijek galdu, bera ofendiu baño.

        I. Zetara geijago obligetan gaitu mandamentu onek?

        E. Bera bakarrik adoretara gorputzeko eta arimeko alegin guztijegaz, beragan sinistu eta itxeroten dogule fede bizijegaz.

        I. Nok pekatu egiten dau onen kontra?

        E. Idolo, edo guzurrezko Jaungoikuek adoretan daubezanak, edo eurakgan sinistuten daubenak; fedien kontrako gauzeren bat sinistuten daubenak; edo fedeko misterijoren baten dudie daukenak; edo bier dan dotriñie ez dakijenak; fede, esperanza, eta karidadeko aktuek bier dirienien egiten ez daubezanak; edo Jaungoikueren errukijegan itxeroten ez daubenak; edo prestaera txarragaz sakramenturen bat artuten daubenak.

        I. Nok geijago?

        E. Aztrubai sinistie emoten dotsanak; edo sorginkerijetan dabillenak; edo okerreko elesgauzakaz, edo oker Jaungoikue adoretan daubenak.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Jurementu alperrik ez egitie.

        I. Nok alperrik jurementu egiten dau?

        E. Jurementu egiten daubenak egije baga, zuzentasun baga, eta premiñe baga.

        I. Zer da egije baga jurementu egitie?

        E. Da jurementu egitie norberen eretxijen kontra, edo guzurregaz.

        I. Eta egije baga, edo dudan dagela jurementu egiten daubenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala, jurementube gauza txikerren ganien izen arren.

        I. Zer da zuzentasun bagarik jurementu egitie?

        E. Jurementu egitie, gauza bidebagako, edo deungeren bat egiteko, esaterako, projimueri gatxen bat egiteko.

        I. Eta zuzentasun baga jurementu egiten daubenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Jurementube gauza astunen ganien bada, pekatu mortala, eta ariñen ganien bada, pekatu beniela.

        I. Zer da premiñe baga jurementu egitie?

        E. Da jurementu egitie eginbier andi bagarik, edo ezerezkerijak gaitik.

        I. Ze pekatu da au?

        E. Pekatu beniela, lagundu ezkero jurementuberi egijek, eta justizijek.

        I. Eta egiten daubenak jurementu, boto, edo promesen bat gauze onen bat egiteko kunplidu bier ete dau?

        E. Bai jaune, eta ez kunplidutie, edo kunplidu bagarik luzero eukitie, da pekatu mortala, gauze astunen ganien izen ezkero.

        I. Eta Jaungoikuek egiñiko gauzakgaitik arpelik jurementu egitie pekatu ete da?

        E. Bai jaune, euretan egiten jakolako euren egille Jaungoikueri.

        I. Ze moduten jurementu egiten da Jaungoikuek egiñiko gauzakgaitik?

        E. Esaten dala, kontureko, neure arimiegaitik, zerubegaitik, lurregaitik, diñot, au edo bestie alan dala.

        I. Ze neurri artu giñeike, jurementu arpelik ez egiteko?

        E. Ekandutu esaten bai, edo ez. Jesukristok erakusten deuskun legez.

        I. Eta mandamentu onetan beste gauzerik galerazoten ete da?

        E. Bai Jaune, galerazoten bere da blasfemije, zein dan esatie berba txarrak Jaungoikuegaitik, edo bere santubek gaitik, zein dan pekatu mortala.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Domekak eta egusaijek gordetie.

        I. Nok gordetan dauz domekak eta egusaijek?

        E. Meza osue entzun, eta premiñe baga bierrik egiten ez daubenak.

        I. Eta ze pekatu da domeka eta egusaijetan premiñe baga bier egitie?

        E. Ordu birik gora bier egiten bada, pekatu mortala; eta ordu birik beera bada geijenien pekatu beniela.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Aite eta ama honretie.

        I. Nok honretan dauz guresuek?

        E. Euren esanak egiten daubezanak; eurei lagundu eta lotsie gordetan dotsenak.

        I. Nortzuk egiten daube pekatu onen kontra?

        E. Etsien eta arimien onerako gauzetan guresuen esanak egiten ez daubezan seme alabak; guresuei euren premiñetan lagunduten ez dotsenak; bireuek botaten dotsezanak; edo burle egiten dotsenak; eta ezkonduteko gogo ta lanetan dabiltzenak euren barri ta borondate bagarik.

        I. Nortzuk besterik adituten dire guresuen izenagaz?

        E. Nagusijegubek edadien, honran ta agintaritzan.

        I. Eta agindu onetan sartuten ete dire, seme alabak guresuekganako daukiezan eginbierrez ganera besteren batzuk?

        I. Bai Jaune, nagosijegek mendekuekganako daukiezanak, eta guresuenak euren seme alabakganako.

        I. Zeintzuk dire oneik?

        E. Emotie janarije, irekatsi ona, kastigube, ejenplu ona, eta jagokien estadube bere denporan.

        I. Ze pekatu egiten daube, oneitan uts egiten daubenak?

        E. Geijenien pekatu mortala.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Ez iñor iltie.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Iñori ez gatxik egitie, ez egitez, ez esatez, ezta gureriz bere.

        I. Eta nok egiten dau pekatu mortala agindu onen kontra?

        E. Bere buruberi; edo iñori opa dotsanak erijotzie, edo gatx andiren bat; edo iñori gorroto dotsanak; iñor il, zauritu, edo joten daubenak; ordituten danak; osasunien gatx andije egingo dotsen gauzak jaten daubezanak; bere bizitzie galduteko arriskuben paretan danak; edo norberen burube ilten daubenak; eta norberari edo besteri birao egiten dotsanak.

        I. Zer da birao egitie?

        E. Da eskatutie gatxen bat norberentzat, edo besterentzat, esango balitz legez: «Arren bada, ortxe illik jausiko al az».

        I. Eta ze pekatu da birao egitie?

        E. Gatx andije opa bajako, pekatu mortala.

        I. Eta alangorik opa ez bajako?

        E. Beniela, beti ez bada bere.

        I. Nortzuk bada egiten daube pekatu mortala, birao egiñegaz gatx andirik opa izen baga?

        E. Geijenien gureso, eta nagosijego, mendepekuen aurrien birauek botaten daubezanak; birauek botateko ekandube daukienak, eta kenduteko alegiñik egiten ez daubeenak.

        I. Eta zegaitik ori?

        E. Euren esate eta ejenplu txarrakaz emoiten deutsielako bestiei, Jaungoikue gauze astunien ofendietako bidie; eta oneri deretxo eskandalube.

        E. Zein da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitie.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Izen gaitezala garbijek gogo, esate, eta egitetan.

        I. Nortzuk egiten daube pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Ezauberaz gozatuten dirienak gogoraziño loijetan, gauze txar aik egin ez arren, eta egiteko gureririk bere euki ez arren; berba loijek esan, eta kanta nabarmenak kantetan ditubezanak; edo gogoz entzuten daubezanak; edo euren burubekaz, edo bestiekaz eskuke zikin; edo gauze loijek egiten daubezanak, edo egin gure leukiezanak.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez iñori ezer ostutie.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez dagigule kendu, ez euki, ez gure izen iñuen gauzerik bere jaubien borondatien kontra.

        I. Nortzuk egiten daube pekatu mortala onen kontra?

        E. Oneetariko edozeinbere gauze egiten daubeenak; edo beste moduren baten kalte egiten dotsenak projimuberi bere ondasunetan gauze astunien.

        I. Eta onetan kalte egiten dotsanak projimuberi, dan moduben dala, bauko ezer egin bierrik?

        E. Bai jaune, albait lasterren bijortu bier deutso jaubieri bere gauzie, eta osotu egin dotsazan kalte guztijek.

        I. Zein da zortzigarrena?

        E. Egin ez dauben gauze txarrik iñori ez ezartie, ta guzurrik ez esatie.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez egitie projimubegaitik juzgu txarrik arin, au da, bide ta errazoi bagarik; ta ez esan, ez entzun bere utsegitiek.

        I. Nok austen dau agindu au?

        E. Juzgu txarra egiten daubenak errazoien kontra, au da, atarako biar dan besteko bide edo motibu bagarik; iñori kreitube kenduten dotsanak; gauze ixille agertu; edo guzurre esaten daubenak.

        I. Eta projimuberi kreitube kenduten dotsanak, esanagaz beragaitik egin ez dauben gauze txar andiren bat; edo egin daubena, baije ezkutuben dagena; edo arpegijen emonik bere utsegitiekaz, bauko ezer egin bierrik?

        E. Bai jaune, bada bijortu bier dotsa kendu dotsan honra, edo kreitube.

        I. Zer da galarazoten dana bederatzigarren eta amargarren mandamentubetan?

        E. Aragizko atsegiñen eta iñuen ondasunen gureri bidebagakuek.

        IREKASL. Esan egizuz elexa ama santien mandamentubek.

 

ELEXA AMA SANTIEN MANDAMENTUBEK DIRE BOST

        Lelenge meza osue entzutie domeka eta egusaijetan.

        Bigarrena konfesetie gitxijenez urtien bein, edo lenago erijotzako peligrurik badago, edo komulgau bier badau.

        Irugarrena garizumeko paskuetan komulgetie bere parrokijen.

        Laugarrena baru egitie elexa ama santiek aginduten daubenien.

        Bostgarrena amarrenak eta primizijak zuzen pagetie Jaungoikueren elexieri.

        I. Zetarako dire mandamentu oneik?

        E. Jaungoikueren legekuek obeto gordetako.

        I. Eta lelenge, zein dan meza entzutie, nortzuk gorde bier daude?

        E. Ezauberara eldu dirien, ta batietute dagozan guztijek.

        I. Zelan entzun bier da mezie?

        E. Egonik mezie esaten dan lekuben, gauze onen batzuk gogen dituzela, edo Jesukristoren pasiñue, edo errezuren batzuk egiten.

        I. Eta galerazokizun andirik euki baga entzuten ez daubenak; edo dagenak guztijen, edo zati andijen beste gauzeren batzuk gogen daubezala; edo ez entzuteko arriskuben jarten danak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta bigarrena eta irugarrena, zeintzuk dirien konfesetie, eta komulgetie, nortzuk gorde bier daubez?

        E. Pekatu mortalen bien, ezauberara eldu dirien kristiñeu guztijek.

        I. Eta deungero konfesetan eta komulgetan dirienak, betetan ete daubez agindu oneik?

        E. Ezelanbere ez jaune, eta sakramentu bi onetariko bakotxa artuten daubeenien, egiten daubez pekatu mortal bi.

        I. Eta ilteko arriskuben konfesore bagarik aurkituten danak; zer egin bier dau?

        E. Akto kontriziñoko bat, konfesetako propositubegaz.

        I. Eta laugarrena, zein dan baru egitie, nortzuk gorde bier daube?

        E. Ogeta bat urte oso daukiezanak.

        I. Eta zelan baru egin bier da?

        E. Galarazorik ez dagozan janarijekaz, bazkalduten dala eguberdijen, eta bestetan jan baga.

        I. Eta onetan uts egin bagarik, artu ete leike goxien ezer?

        E. Motiburen bat badago, txikerra izen arren, artu leike ontza bat inguru.

        I. Eta gaubien?

        E. Artu leike kolaziñotzat, kristiñeu oneen artien artu oi dana, itundurik onen ganien, duderik dagenien, konfesore jakintsu bategaz.

        I. Eta galarazokizunik euki baga baru egiten ez daubeenak, ze pekatu egiten daube?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta nortzubei jagokie eragotzite okelie jatie bijilije eta baru egunetan; oneitan nastitutie okelie eta arraiñe; eta jatie arrontze eta eznejakijek garizuman, bulderik euki baga?

        E. Ezauberara eldu dirien guztijei.

        I. Eta ze pekatu egiten daube, gordetan ez daubezanak?

        E. Pekatu mortala, egunien zeinbet bider euretan uts egiten daubeen.

        IREKASL. Esan egizuz errukizko egitada, edo miserikordijezko obrak.

 

ERRUKIZKO EGITADA EDO MISERIKORDIJEZKO OBRAK DIRE AMALAU:

 

        zazpi arimieri, eta beste zazpi gorputzeri jagokazanak.

        Arimieri jagokazanak dire oneik:

        Lelenge eztakijenari irekastie.

        Bigarrena bier daubenari konseju ona emotie.

        Irugarrena uts egiten daubena arteztutie.

        Laugarrena deungero egiñek parkatutie.

        Bostgarrena triste dagena poztutie.

        Seigarrena geure lagunek emoten doskubezan naibage ta argaltasunek eruepenagaz igerotie.

        Zazpigarrena bizijek eta illekgaitik Jaungoikueri erregututie.

        Gorputzeri jagokazanak dire oneik:

        Lelenge gexuek bisitetie.

        Bigarrena gose danari jaten emotie.

        Irugarrena egarri danari edaten emotie.

        Laugarrena katigubek askatutie.

        Bostgarrena billosak jantzitie.

        Seigarrena peregriñubei ostatu emotie.

        Zazpigarrena illei lurre emotie.

        I. Zegaitik deituten jake miserikordijezko obrak?

        E. Justizijaz zor ez dirielako.

        I. Nos dire agindubek eta obligaziñokuek?

        E. Gizon jakintsuen eretxijen, andijek dirien premiñetan.

        I. Eta kristiñeubek egiten dituzen errukizko egite oneikgaitik; eta beste gauze onak gaitik, nai izen agindurik dagozanak, nai borondatezkuek, zer irebazten dau?

        E. Jaungoikuen grazijan badago, euren bitertez egiten da grazije, ta glorije geituteko duin; eurekaz pagetan dau bere pekatuben zorra; eta alkantzetan dauz Jaungoikueganik arimeko mesediek baite gorputzekuek bere, arimien kaltien izengo ezpadire.

        I. Eta zegaitik esaten dozu: «Jaungoikuen grazijan badago?»

        E. Pekatu mortalien dagozanak egiten daubezan obra onakaz ez dagelako irebazirik, ez pekatuben zorra pagetarik; baije alanbere zelan edo alan alkantzau giñeikez Jaungoikueganik onera, eta mesederen batzuk.

 

 

Laugarren partie,

zeñetan adierazoten dirien
artu bier dirien Sakramentubek

 

        Ikusi dogu zelan dakizun zer sinistu, zer eskatu, eta zer egin bier dozun; dakuskun zelan dakizun zer artu bier dozun, zein dan azkenenge. Esan egizuz elexa ama santien Sakramentubek.

 

ELEXA AMA SANTIEN SAKRAMENTUBEK DIRE ZAZPI:

        lelengo bostak dire gure ta gureezekuek izetez, edo borondatez, zeintzuk baga salbau ezin leiteke, itxiten badauz nagitasunez, edo ezetan ez eukiz: beste bijek dire borondatezkuek.

        Lelenge Bautismue.

        Bigarrena Konfirmaziñue.

        Irugarrena Konfesiñue.

        Laugarrena Komuniñue.

        Bostgarrena Olieziñue.

        Seigarrena Ordie.

        Zazpigarrena Matrimoniñue.

        I. Ze gauze dire Sakramentubek?

        E. Dire Jesukristo gure Jaunek itxiriko señale agiri batzuk, euren bitertez emoteko guri grazije, ta birtutiek.

        I. Zer da grazije?

        E. Da izete Jaungoikozko bat, zeñek egiten gaituzen Jaungoikueren seme, eta zeruko herederu, edo jaubegei.

        I. Ze birtute emoten daude Sakramentubek grazijegaz batera?

        E. Batezbere iru jaungoikozkuek.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Fedie, Esperantzie, eta Karidadie.

        I. Zer da Fedie?

        E. Ikusi eztogune sinistutie, Jaungoikuek alan agertu daubelako.

        I. Zer da Esperantzie?

        E. Itxerotie zeruko glorije Jaungoikueren laguntasunen, eta geure obra oneen bitertez.

        I. Zer da Karidadie?

        E. Jaungoikue ametie gauze guztijen ganien, ta geure projimubek geure burubek legez, eurei egiten deutsegule, eurek geuri egitie gureko gendukiena.

        I. Zetarako da Bautismoko Sakramentu Santube?

        E. Kenduteko jatorrizko pekatube, eta batietube danak beste edozein baleuko bere.

        I. Zer da jatorrizko pekatube?

        E. Da jaiotzan dakargune, zein jatorkun geure lelengo guresuetatik.

        I. Eta premiñeko denporan nok batietu leike?

        E. Edozeinbere gizekume, edo emakume, adimena daukenak.

        I. Zelan batietu bier da?

        E. Ure botaten dala seiñen buruben ganera, eta esaten dala batietuteko gogegaz: Nik batietuten zaitudez Aitieren, eta Semieren eta Espiritu Santuberen izenien.

        I. Zetarako da Konfirmaziñoko Sakramentu santube?

        E. Bautismuen artu genduben fedien indertu, eta sendatuteko.

        I. Eta adimenera eldu azkero Sakramentu santu au pekatu mortalien artuten daubenak, pekaturik egiten ete dau?

        E. Bai jaune, ta pekatu mortala.

        I. Zer egingo dau bada artuten daubenien, pekaturik ez egiteko?

        E. Aurrez prestau, egiñik konfesiño on bat.

        I. Zetarako da Konfesiñoko Sakramentube?

        E. Batietu azkero egiñiko pekatubek parkatuteko.

        I. Ze pekatu dire orreik?

        E. Mortalak, baitebere benielak.

        I. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatie, egitie, pensetie, edo gure izetie zerbait Jaungoikueren legien kontra gauze astunien.

        I. Zergaitik esaten jako mortala?

        E. Ilten daubelako egiten daubenaren arimie.

        I. Eta noz artuten dogu Konfesiñoko sakramentu santube?

        E. Ondo konfesaute, absoluziñue artuten dogunien.

        I. Zeinbet gauze bier dire konfesiño on bat egiteko?

        E. Bost gauze jaune.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelenge, alegiñez, egin daubezan pekatubek gogora ekartie.

        Bigarrena artutie damu bizi bat Jaungoikue ofendidu daubelako.

        Irugarrena eukitie propositu sendo bat ez geijago pekaturik egiteko, eta alde egiteko pekatureko bide urreko ta okasiñuetatik.

        Laugarrena esatie pekatu mortal guztijek konfesorieri, jakiñek jakiñek legez, dudekuek dudekuek legez, ez geitu, ez gitxitu bagarik.

        Bostgarrena Konfesoriek emoten dauben penitenzije kunplietie.

        Laburrego:

        Lelenge esamiñe konzienzijekue.

        Bigarrena pekatuben damube.

        Irugarrena propositube.

        Laugarrena aozko konfesiñue.

        Bostgarrena satisfaziñue.

        I. Zer da esamiñe konzienzijekue?

        E. Egin daubezan pekatubek gogora ekartie.

        I. Nondik egingo da esamiñie?

        E. Jaungoikueren legeko amar mandamentubetatik, bost elexakuetatik, eta bakotxak bere estaduko obligaziñuetatik.

        I. Damube zeinbet modutekue da?

        E. Modu bitekue; amodijozko, edo kontriziñokue bata; eta bildurrezko edo atriziñokue bestie.

        I. Zer da amodijozko, edo kontriziñoko damube?

        E. Da artutie damu bizi bat Jaungoikue ofendidu daubelako izenik ain ona, konfesetako, onduteko, eta penitenzije kunplietako gogegaz.

        I. Zer da bildurrezko, edo atriziñoko damube?

        E. Da eukitie damu bizi bat Jaungoikue ofendidu daubelako, edo pekatuben ezaintasunegaitik, edo infernuben bildurregaitik, edo zeruko glorije galdu daubelako, konfesetako, onduteko, eta penitenzije kunplietako gogegaz.

        I. Damu bi oneitarik, zein da oneena?

        E. Amodijozko, edo kontriziñokue.

        I. Zergaitik?

        E. Kontriziñokue datorrelako amodijotik, eta atriziñokue bildurretik; kontriziñoko damubegaz konfesau baño lenago parkatuten dire pekatu mortalak, eta geratuten da Jaungoikueren grazijan; barriz atriziñokuegaz bakarrik ez dire alkantzetan mesede oneik.

        I. Konfesiño ona egiteko asko ete da atriziñoko damube, ala bier ete da kontriziñokue?

        E. Jakintsurik geijen geijenak esaten daude asko dala atriziñokue; baije obetoago eta seguruego da eruetie kontriziñokue, eta au eukiteko alegiñe egin bier dau konfesetan danak.

        I. Noz euki bier da damube?

        E. Konfesoriek absoluziñue emon baño lenago.

        I. Zer da propositube?

        E. Erabagi sendo bat ez iñoz geijago Jaungoikue ofendietako pekatu mortalagaz.

        I. Zer da aozko konfesiñue?

        E. Da agertutie argiro konfesorieri pekatu mortal guztijek; penitenzije kunplietako gogegaz.

        I. Eta itxiten daubenak lotsaz konfesau baga pekatu mortalen bat; edo konfesetan daubenak egin eztauben pekatu andiren bat, edo konfesetan danak damu baga, propositu baga, edo penitenzije kunplietako borondate baga, konfesiño ona egiten ete dau?

        E. Ez jaune, egiten dau sakrilejijoko pekatu mortal andi bat, eta konfesau bier ditu barriro len konfesaubek, eta konfesau bagakuek; baitebere egin dauben sakrilejijoko pekatube.

        I. Eta nortzuk sinistu legije ez daudela euki damurik, ez propositurik euren konfesiñuetan?

        E. Pekatuko okasiñuetatik alde egiten ez daudenak, eta konfesiño batetik bestera lengo pekatubetan jausten dirienak.

        I. Eta damu ta propositu egijezkue errazago eukiteko, zer egitie ondo izengo da?

        E. Konfesetara eldu baño lenago eskatu Jaungoikueri emon dagijozala bere laguntasunak; erabilli gogen aldi baten Jaunek egin dotsazan mesediek; edo bere pasiño ta erijotzie; edo bere ontasune; eta bein eta geijagotan esan: Neure Jesukristo Jaune.

        I. Zer da satisfaziñue?

        E. Da pagetie Jaungoikueri pekatubek gaitik dotsan zorra, konfesoriek iminten dotsan penitenzije betetan daubela.

        I. Ze pekatu egiten dau penitenzije kunpliduten ez daubenak; edo kunplidu baga luzero daukenak?

        E. Pekatu mortala, penitenzije andije bada.

        I. Pagau ete giñeikijo Jaungoikueri pekatuben zorra, iminten jakun penitenzijegaz baño beste gauzegaz?

        E. Bai jaune, Jaungoikueren grazijen egiñiko obra on guztijekaz, eta induljenzijak irebazijegaz.

        I. Ze gauze dire induljenzijak?

        E. Grazije batzuk, zeintzubek gaitik parkatuten dan, pekatubek gaitik mundu onetan, edo bestien igero bierko litzetekien penie.

        I. Zelan irebaziko dire?

        E. Egiñik Jaungoikueren grazijan, onetarako aginduten dana.

        I. Eta mundu onetan euren pekatuben zorra ez pagetie gaitik purgatorijori duezanai, guk lagundu ete giñeikijue?

        E. Bai jaune, geure pekatuben zorra pagau giñeikien obrakaz eurekaz.

        I. Eta norbait pekatu mortalien jausten dan guztijen konfesau bier ete dau laster, parkatube izen dakijon?

        E. Berariz agindute ezpadago bere, guztiz ondo litzateke alan egitie, Jaungoikueren aserrien erijotza zorigaistoko batek artu ez dagijen, eta egiten dauzen obra onakaz ezer irebazi bagarik geratu ez dedin. Euki egizu bada beti, alan egiteko ardurie.

        I. Oraiñengo konfesiñotik ona bakarrik pekatu benielak daukezanari, zer egitie ondo izengo jako, damube ta propositube errazago eukiteko?

        E. Konfesau lelengo oraiñengo konfesiñotik onako pekatu benielak, eta gero lengo bizitzeko pekatu mortalen bat.

        I. Zetarako da Sakramentu santu komuniñokoe?

        E. Ondo prestaute artuten bada, izen dedin gure arimen janarije, eta geitu dagigun grazije.

        I. Zergaitik diñozu: «Ondo prestaute artuten bada?»

        E. Adierazoteko, sakramentu santu au ez dala izengo gure arimen janarije, artuten ezpadogu bier dirien prestaerakaz, bai arimien aldetik eta bai gorputzen aldetik.

        I. Ze prestaera bier da bada arimien aldetik?

        E. Jaungoikueren grazijen egotie.

        I. Pekatu mortalien jausi dana, zelan prestauko da komulgetako?

        E. Konfesiño on baten bitertez.

        I. Konfesau azkero pekatu mortalen bat gogoratuten jakonak, zer egin bier dau?

        E. Konfesau barriro komulgau baño lenago.

        I. Gorputzen aldetik ze prestaera bier da?

        E. Egotie barurik (komuniño santube eztanien elexakuek artuteko) ezer jan, ez edan bagarik, igero dan gabeko amabijetatik aurrera.

        I. Komuniñoko sakramentu guztiz santuben, zer artuten dozu?

        E. Jesukristo Jaungoiko, ta gizon egijezko, altarako sakramentu santuben egijez dagena.

        I. Orrelan nor dago ostrijan konsagraziñoko berbak esan azkero?

        E. Jesukristo gure Jaunen gorputze, bere odol, arime ta jaungoikotasuniegaz batera.

        I. Eta kalizan?

        E. Jesukristoren odola, bere gorputz, arime, ta jaungoikotasunegaz batera.

        I. Onelan Jesukristo guztije dago ostrijan eta guztije kalizan?

        E. Bai jaune, Jesukristo guztije dago ostrija guztijen, guztije ostrijien edozein zatiten, eta bardin kalizan.

        I. Eta konsagraziñoko berbak esan azkero, ete dago ostrijan ogirik, edo kalizan ardaorik?

        E. Ez jaune, ezpada ogijen ta ardauen irudijek, zeintzuk dirien usaiñe, kolorie,gustube.

        I. Eta zatituten bada ostrijie, edo erdibitu kalizan dagena, zatituten edo erdibituten ete da Jesukristo?

        E. Ez jaune, guztije osorik geratuten da zati guztijetan eta bakotxien.

        I. Eta komulgetan danak esan dirien prestaerak bagarik, artuten ete dau Jesukristo?

        E. Bai jaune, baije bere kaltien, zergaitik eze egiten dau pekatu guztiz andi bat.

        I. Eta euren onerako artuten daudenak, zer egin legije, esan danez ganera, alkantzau dagijezan mesede andijegek?

        E. Konfesau baño lenago gogen erabilli nor dan eurekgana datorren Jaune; biztu euren bijotzetan fedie, itxeropena, eta karidadie, komulgau humiltasun eta itzel andijegaz, eta gero emon eskerrak, Jesusek egin deutsen mesede andijegaitik.

        I. Zetarako da Olieziñoko sakramentu santube?

        E. Iru gauzetarako.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelenge lenagoko bizitze txarreko errastu ta enparaubek kenduteko.

        Bigarrena sendatuteko arimie diebruben tentaziñuen kontra.

        Irugarrena emoteko gorputzeri osasune, arimien kaltien izengo ezpada.

        I. Ezauberara eldute, ilteko arriskuben gaixorik dagozanak, artu bier ete daude sakramentu santu au?

        E. Bai jaune, eta pekatu mortala egiten daude, al daudela, artuten ezpadaude, edo artuten badaude pekatu mortalien.

        I. Zer egingo dau bada pekatu mortalien aurkituten danak, prestaera onagaz artuteko?

        E. Konfesiño on bat egin, eta ezin balitz konfesau, prestau akto kontriziñoko bat egiñegaz.

        I. Zetarako da Sakramentu santu Ordiakue?

        E. Konsagretako, eta ordenduteko elesgizon duiñek, zelan dirien sazerdotiek, ebanjelijokuek, eta epistolakuek.

        I. Elesgizonai, batezbere sazerdote jaunai, gorde bier ete jakie berarizko lotsa, itzel, eta erreberenzije?

        E. Bai jaune.

        I. Zetarako da Matrimoniñoko sakramentu santube?

        E. Ezkonduteko eta emoteko grazije ezkondubai, euren artien bakien biziteko, eta seme alabak zerureko aziteko.

        I. Eta sakramentu santu au ondo artuteko, ezkonduten dirienak egon bier ete daude Jaungoikueren grazijan?

        E. Bai jaune, pekatu mortalaren bien.

        I. Eta Jaungoikueren grazijan ez dagozanak, zelan prestau bier daude ondo artuteko?

        E. Konfesiño on bategaz.

 

PEKATU KAPITALAK DIRE ZAZPI

        Lelenge Arrokerije.

        Bigarrena Abarizije.

        Irugarrena Loikerije.

        Laugarrena Aserrie.

        Bostgarrena Gulerije.

        Seigarrena Inbidije.

        Zazpigarrena Nagitasune.

        I. Zergaitik deituten dotsezu kapitalak, geijenien mortalak esaten jakien zazpi pekatubei?

        E. Deituten jakie kapitalak, dirielako burubek, euretatik jaijoten dirien pekatuben iturri eta sustraijek legez; ez jatorkie barriz ain ondo mortalen izena, bada askotan ez dire benielak baño.

        I. Noz dire mortalak?

        E. Jaungoikueren eta projimuben karidadien kontra dirienien.

        I. Noz dire karidadien kontra?

        E. Eurekaz ausiten danien Jaungoikueren, edo elexa santien aginduren bat gauza astunien.

        I. Zer da arrokerije?

        E. Bestiek baño geijago izeteko gureri bidebagako bat.

        I. Zer da abarizije?

        E. Da ondasunen gureri larregi bat.

        I. Zer da loikerije?

        E. Da aragijen atsegin nabarmenen gureri bidebagako bat.

        I. Zer da aserrie?

        E. Da bengetako gureri bidebagako bat.

        I. Zer da gulerije?

        E. Da jateko ta edateko gogo larregi bat.

        I. Zer da inbidije?

        E. Bestien ona ikusi eziñe.

        I. Zer da nagitasune?

        E. Gauze onak egiten dirienien astun egotie.

 

ZAZPI PEKATU ONEEN KONTRA DAGOZ ZAZPI BIRTUTE

        Arrokerijen kontra humiltasune.

        Abarizijen kontra prestutasune.

        Loikerijen kontra garbitasune.

        Aserrien kontra pazienzije.

        Gulerijen kontra jan edanien begiretube izetie.

        Inbidijen kontra karidadie.

        Nagitasunen kontra prestatasune.

 

IÑES EGIN BIER DOTSEGUBEN ARIMEKO ARERIJUEK DIRE IRU

        Lelenge mundube.

        Bigarrena demoniñue.

        Irugarrena aragije.

        I. Zein da mundube?

        E. Dire mundutar gaisto, ta deungak.

        I. Zein da demoniñue?

        E. Da, Jaungoikuek zeruben egin euben angeru bat; baije jaigi zalako Jaungoikueren beraren kontra beste askogaz, bota euben infernubetara bere gaistakerijeko lagunekaz, zeintzubei deituten dotsegu demoniñuek.

        I. Zein da aragije?

        E. Da geure gorputze bera, bere griñe ta etsigitasun deungakaz.

        I. Zelan azpiretuten da mundube, ta iñes egiten da beragandik?

        E. Bere andikerije ta arrokerijen desprezijuegaz.

        I. Zelan azpiretuten da demoninue, ta iñes egiten da beragandik?

        E. Oraziñuegaz, ta humiltasunegaz.

        I. Zelan azpiretuten da aragije ta iñes egiten da beragandik?

        E. Laztasun, azote ta barubekaz; au da arerijorik andijena, zegaitik eze, aragije ezin bota giñeike geugandik, mundube ta demoniñue bai.

 

BIRTUTE TEOLOGALAK, EDO JAUNGOIKUEGANANTZKUEK DIRE IRU

        Lelenge Fedie.

        Bigarrena Esperantzie.

        Irugarrena Karidadie.

        I. Birtute oneik barrizteu bier doguzen ezkero, zelan egongo gara, onetan utsik egin baga?

        E. Errezaurik deboziñoz eta sarriten (edozein kristiñeuk egin bier dauben legez) kredue ta aite gurie, eta bijotzetik esanagaz: Neure Jesukristo Jaune.

 

BIRTUTE KARDINALAK DIRE LAU

        Lelenge Prudenzije.

        Bigarrena Justuzije.

        Irugarrena Sendotasune.

        Laugarrena Tenplanzie.

 

GORPUTZEKO ZENTZUNEK DIRE BOST

        Lelenge begijekaz ikustie.

        Bigarrena belarrijekaz entzutie.

        Irugarrena agegaz gustu artutie.

        Laugarrena surregaz useiñ egitie.

        Bostgarrena eskuekaz ukututie.

        I. Zetarako emon euskuzen Jaungoikuek zentzunek, eta gorputzeko beste zatijek?

        E. Guztijekaz gauze guztijetan bera serbidu giñeijen.

 

ARIMEKO ALMENAK DIRE IRU

        Memorije, entendimentube, eta borondatie.

        I. Zetarako emon euskun Jaungoikuek memorije?

        E. Akordau giñeitezan beragaz, ta bere mesediekaz.

        I. Zetarako emon euskun entendimentube?

        E. Ezagutu giñeijen gure Jaune, ta bera gogen erabilli.

        I. Zetarako emon euskun borondatie?

        E. Ontasun osue legez amau dagigun eta projimube beragaitik.

        I. Ze gauze da gure arimie, zeñenak dirien almen oneik?

        E. Da Jaungoikuek bere antz eta irudire egiñiko espiritu illezin bat.

 

ESPIRITU SANTUBEREN DOIEK DIRE ZAZPI

        Lelenge Iakiturijeko Doie.

        Bigarrena Entendimentuko Doie.

        Irugarrena Konseju oneko Doie.

        Laugarrena Ezauberako Doie.

        Bostgarrena Sendotasuneko Doie.

        Seigarrena Errukitasuneko Doie.

        Zazpigarrena Jaunkoikueren bildurreko Doie.

 

ESPIRITU SANTUBEREN FRUTUBEK DIRE AMABI

        Lelenge Karidadie.

        Bigarrena Bakie.

        Irugarrena Bijotzeko anditasune.

        Laugarrena Biguntasune.

        Bostgarrena Fedie.

        Seigarrena Kontinenzije.

        Zazpigarrena Arimeko poza.

        Zortzigarrena Pazienzije.

        Bederatzigarrena Ontasune.

        Amargarrena Otsantasune.

        Amakagarrena Modestije.

        Amabigarrena Garbitasune.

 

ZORIJONTASUNEK DIRE ZORTZI

        1. Zorijonekuek bijotzetik pobre dirienak, eurena dalako zerubetako erreiñube.

        2. Zorijonekuek otsanak, eurek izengo dirielako lurren jaubiek.

        3. Zorijonekuek negar egiten daudenak, eurek izengo dirielako poztubek.

        4. Zorijonekuek onaren gose ta egarri dirienak, eurek izengo dirielako asaskaubek.

        5. Zorijonekuek errukiorrak, eurek alkantzauko daudelako errukije.

        6. Zorijonekuek bijotz garbikuek, eurek ikusiko daudelako Jaungoikue.

        7. Zorijonekuek baketsubek, Jaungoikueren semeen izena emongo jakelako.

        8. Zorijonekuek persekuziñue daruenak onak dirielako, bada eurena izengo da zerubetako erreiñube.

        I. Zer esan dogu orain?

        E. Zortzi zorijontasunek.

        I. Ze gauze dire zortzi zorijontasunek?

        E. Espiritu santuberen birtute eta doietatik egitekorik oneenak.

        I. Nortzuk dire bijotzetik pobriek?

        E. Lurreko andiuste, ta ondasunen gureririk ez daukienak.

        I. Nortzuk dire otsanak?

        E. Aserrerik ez daukienak, ezta apurrik bere.

        I. Zelan izengo dire lurren jaube?

        E. Euren buruben jaube izenagaz.

        I. Nortzuk dire negar egiten daudenak?

        E. Deungak ez dirien atseginek bere itxiten daubezanak.

        I. Nortzuk dire onaren gosie ta egarrije daukienak?

        E. Alegiñez ezetan bere utsik egin gure ez leukienak.

        I. Nortzuk dire errukiorrak?

        E. Iñori bere on baño egin gure ezteutsenak.

        I. Zer da pekatu beniala?

        E. Pekatu mortalerako prestaera bat.

        I. Zergaitik deritxo beniala?

        E. Arin, au da, erraz gizona beratan jausten dalako, eta erraz parkatuten jakolako.

        I. Zeinbet gauzegaitik parkatuten jako?

        E. Bederatzigaitik.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Lelenge meza entzutiegaitik.

        Bigarrena komulgetie gaitik.

        Irugarrena Ni pekatarije esatie gaitik.

        Laugarrena Obispo jaunen bendiziñuegaitik.

        Bostgarrena ur bedeinketubegaitik.

        Seigarrena ogi bedeinketube jatiegaitik.

        Zazpigarrena Aite gurie esatiegaitik.

        Zortzigarrena sermoie entzutiegaitik.

        Bederatzigarrena bulerra jotiegaitik Jaungoikueri parka eskatuten jakola.

        I. Zergaitik diñozu: «Jaungoikueri parka eskatuten jakola?»

        E. Adierazoteko, alkantzauko bada gauze oneen bitertez pekatu benialen parkaziñue, euki bier dogule euren damu santuren bat.

        I. Konfesau bier ete doguz pekatu benialak?

        E. Ez da Jaune premiñezkue; baie da gauze ona ta mesedegarrije.

        I. Nortzuk dire bijotz garbikuek?

        E. Euren barruko gureri gaistuek azpiretuten daubezanak.

        I. Nortzuk dire baketsubek?

        E. Euren eta bestien arteko bakegillak.

        I. Nortzuk dire, onak dirielako persekuziñue igeroten daudenak?

        E. Persekuziñorik gogorrenen artien beti sendo dagozanak.

        I. Zergaitik deituten jakie oneiri zorijontasunek?

        E. Euretan dagelako bizitze onetako zorijontasune, eta bestekuen itxeropena.

        I. Zeinbet dire gizonen azkenak?

        E. Lau.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Erijotzie, juizijue, infernube eta glorije.

        I. Zer da glorije?

        E. Da bizitze guztiz zorijoneko bat, zeñetan aurkituten dirien onera guztijek, gatxik batbere baga; infernuben dagozan legez gatx guztijek, onerarik batbere baga.

        I. Infernutik libretako, eta zeruko glorije alkantzetako, zer egin bier dogu?

        E. Gorde Jaungoikueren agindu santubek.

        I. Ete dagoz beste neurriren batzuk, errazago gordetako agindu santubek, eta euretan utsik ez egiteko?

        E. Bai jaune.

        I. Zeintzuk dire?

        E. Sarriten konfesetie, ta komulgetie; goxien goxien Jaungoikueri eskiñitie egun atako lan eta bierrak; egun guztijetan errosarijue errezetie; liburu onak irekurtie; oraziño egitie; gabien gabien konzienzije esamiñetie; eta baten asko esateko, artutie konfesore jakintsu, on, begiretu eta arduretsu bat, eta egitie berak aginduten dotsan guztije.

        IREKASL. Ondo diñozu: zegaitik eze, San Franzisko Salesek diñuen legez, konfesore on bat artutie da salbetako neurri guztijen neurrije.Egizu bada zuk bere alantxe, bada berak, angeru batek legez, zuzenduko zaitu irekatsi oneikaz, eta beste bier dirienakaz Jaungoikueren agindu santubetako bidetik, eldu zaitezan Jaungoikue ikusten zeruko glorijan, bada onetarako ekarri genduzen mundure. Jaunek ara eruen gagizela guztijok. Amen.

 

NI PEKATARIJE

        Ni pekatarije konfesetan naijako Jaungoiko guztiz poderosueri, Andra Marije beti Birjiñieri, San Migel angeruberi, San Juan Bautistieri, San Pedro eta San Pablo Apostolubei, santu guztijai, eta zeuri aite espiritual orri, egin dodala pekatu pensamentuz, berbaz eta obraz, neure erruz, neure erruz, neure erru andijegaz.

        Orregaitik erregututen dotsat Andra Marije beti Birjiñieri, San Migel angeruberi, San Juan Bautistieri, San Pedro eta San Pablo Apostolubei, santu guztijei, eta zuri neure aite espiritual orri, erregutu dagijozula nigaitik neure Jaun eta Jaungoikueri. Amen.

 

NEURE JESUKRISTO JAUNE

        Neure Jesukristo Jaune, Jaungoiko ta gizon egijezkue, neure Egillie ta Salbagillie, zariena zarielako, eta ametan zaitudezalako gauze guztijek baño geijago, damu dot Jaune, damu dot bijotz guztitik zu ofendidube, artuten dot propositu sendo bat ez geijago pekaturik egiteko, konfesetako, iminten jatan penitenzije kunpliuteko, eta pekatuko bide guztijetatik alde egiteko. Opa dotsudaz, Jaune, neure bizitze, egite ta neke guztijek neure pekatu guztijen pagureko, eta itxeroten dot zure ontasun, eta erruki amaibagan, parkatuko dostezuzela zeure odol guztiz balijotzu, pasiño ta erijotziegaitik, eta emongo dostazule grazije onduteko, ta zeu serbietan ireuteko neure erijotzako ordure artien. Amen.

 

AZKENA

 

aurrekoa hurrengoa