www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

MARKINAKO DOTRINA

 

Catecismo bascongado en el dialecto literal de Vizcaya,
lenguage de la variedad de Marquina

 

 

Sarrerea

 

        Kristiñau fiel guztiak

        dagoz guztiz obligaurik,

        deboziñoa artutera

        euren biotz guztitik,

        Jesus gure argiaren

        kurutze santuagaz,

        nun ill gura izan eban

        gu ateratearren

        pekatuaren mendetik,

        ta arerio deungetatik.

        Orregaitik bada zu

        ekandu bear zara

        alan zeñatutera,

        zelan Aitearen egitera;

        iru kurutze egiñaz

        lenengoa bekokian,

        Jaungoikoak librau gaizan

        pentzamentu txarretatik:

        bigarrena aoan

        Jaungoikoak librau gaizan

        berba deungetatik:

        irugarrena bularrean

        Jaungoikoak librau gaizan

        egite ta gogo deungetatik.

        Onelan esanagaz:

        Kurutze + santearen

        señaleagaitik,

        geure + arerioetatik

        librau gaizuz

        geure + Jauna ta Jaungoikoa.

        Aitearen, + Semearen, ta

        Espiritu Santu Jaungoikoaren

        izenean. Amen.

 

 

Kredoa

 

        Sinistuten dot Aita Jaungoiko, guztia daikean, zeruaren ta lurraren Egilleagan, ta bere seme bakar Jesukristo gure Jaunagan, zein sortu zan Espiritu Santuaren egitez, ta graziaz. Jaio zan Maria Birjiñeagandik; padeziu eban Ponzio Pilatosen aginduaren bean; izan zan kurutzean josia, illa eta enterradua, jatsi zan infernuetara, irugarren egunean biztu zan illen artetik, igon eban zeruetara, an dago jarririk Aita Jaungoiko guztia daikeanaren alde eskumatatik: andik etorriko da biziak eta illak juzgetara: sinistuten dot Espiritu Santuagan, Elexa santa katolikea, santuen komuniñoa, pekatuen parkaziñoa, aragiaren biztuera barria, betiko bizitzea. Amen.

 

 

Fedeko artikuluak

 

        Fedeko artikuluak dira amalau. Lenengo zazpirak dagokaz Jaungoikotasunari; eta beste zazpirak Jesukristo gure Jaun, Jaungoiko ta gizon egiazkoaren gizatasun santuari.

        Jaungoikotasunari dagokazanak dira oneek:

        Lenengoa sinistu Jaungoiko bakar, guztia daikean bategan.

        Bigarrena sinistu dala Aita.

        Irugarrena sinistu dala Semea.

        Laugarrena sinistu dala Espiritu Santua.

        Bostgarrena sinistu dala gauza guztien egillea.

        Seigarrena sinistu dala Salbagillea.

        Zazpigarrena sinistu dala gloria emolea.

        Gizatasun santuari dagokazanak dira oneek:

        Lenengoa sinistu Jesukristo gure Jauna, gizona danez, sortua izan zala Espiritu Santuaren egitez ta graziaz.

        Bigarrena sinistu jaio zala Santa Maria Birjiñagandik, geldituten zala donzella semea jaio baño lenago, jaiotzan, ta jaio ezkero.

        Irugarrena sinistu artu zituzala eriotzea ta pasiñoa gu pekatariok salbetearren.

        Laugarrena sinistu jatsi zala infernuetara, eta atera zituzala bere etorrera santuaren zain egozan Guraso Santuen arimak.

        Bostgarrena sinistu irugarren egunean biztu zala illen artetik.

        Seigarrena sinistu igon ebala zeruetara, eta dagoala jarririk Aita Jaungoiko guztia daikeanaren alde eskumatatik.

        Zazpigarrena sinistu etorriko dala biziak, eta illak juzgetara, au da, onai emotera gloria bere agindu santuak gorde zituezalako, eta dongai betiko penaak gorde ez zituezalako.

 

 

Aita gurea

 

        Aita gurea, Zeruetan zagozana, santifikadu bedi zure izena, betor gugana zure erreinua, egin bedi zure borondatea, zelan zeruan, alan lurrean.

        Egunean eguneango geure ogia gaur emon egiguzu, eta parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parketan deutseguzan legez, eta itxi ez egiguzu tentaziñoan jausten baña libradu gagizuz gatxetik. Amen.

 

 

Abe Maria

 

        Abe Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz, bedeinkatua zara zu Andra guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua. Jesus.

        Santa Maria Jaungoikoaren Ama, erregutu egizu gu pekatariokgaitik, orain, eta geure eriotzako orduan. Amen.

 

 

Salbea

 

        Jaungoikoak gorde zaizala Erregiña, errukiz beteriko Ama: bizitza, gozotasun, ta esperantza geurea: Jaungoikoak gorde zaizala. Zuri deiez gagoz Ebaren ume erbestetuok: zugana gagoz gu zizpuruz, ta negarrez negarrezko leku onetan. Ea bada, Andrea, bitarteko geurea, biurtu egizuz guganuntz zure begi errukitsu orreek; eta erbeste au igarota erakutsi egiguzu Jesus, zure sabeleko frutu bedeinkatua. O guztiz bigun! O errukior! O Maria Birjiña gozoa! Erregutu egizu gugaitik Jaungoikoaren Ama Santea, izan gaitean, Jesukristoren agintsariak alkantzetako duin. Amen.

 

 

Jaungoikoaren legeko aginduak

 

        Jaungoikoaren legeko aginduak dira amar. Lenengo irurak dagokaz Jaungoikoaren onreari: beste zazpirak projimuaren probetxuari.

        Lenengoa, Jaungoikoa maite izatea gauza guztien ganean.

        Bigarrena, bere izen santuagaitik ez juramenturik egitea alperrik.

        Irugarrena domekak ta jaiak gordetea.

        Laugarrena aita eta ama onretea.

        Bosgarrena iñor ez iltea.

        Seigarrena aragizko pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena iñori ezer ez ostutea.

        Zortzigarrena falso testimoniorik iñori ez eregitea, ta guzurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena lagunaren emazterik ez gura izatea.

        Amargarrena iñoren ondasunen gurari bidebagakorik ez eukitea.

        Amar agindu oneek sartuten dira bitan. Jaungoikoa serbiu, eta maite izatean gauza guztiak baño geiago, eta projimua geure burua legez. Amen.

 

 

Kristiñauen doktriñearen esplikaziñoa,
itaune eta erantzueretan

 

        ITANDUTEN DOT. Kristiñaua zara?

        ERANTZUTEN DOT. Bai Jaungoikoaren graziaz.

        I. Norgandik jatortsu kristiñauaren izen ori?

        E. Jesukristo gure Jaunagandik.

        I. Zer esan gura dau Kristiñauak?

        E. Kristoren gizona.

        I. Zer adituten dozu Kristoren gizonaz?

        E. Jesukristoren fede, batioan artu ebana daukan gizona, eta bera serbietako eskiñirik dagoana.

        I. Zeñ da Kristiñauaren señalea?

        E. Kurutze santua.

        I. Zergaitik?

        E. Dalako Kristo kurutzean josiaren irudia, zeñetan erredimidu genduzan.

        I. Zenbat modutan egiten dau kristiñauak señale ori?

        E. Modu bitan.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Zeñatutea eta santigüetea.

        I. Zer da zeñatutea?

        E. Eskumako erpurubaz iru kurutze egitea. Lenengoa bekokian, bigarrena aoan ta irugarrena bularrean, Jaungoikoaz berba egiten dogula.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Kurutze santearen + señaleagaitik, geure + arerioetatik, libradu gaizuz + geure Jauna ta Jaungoikoa.

        I. Zegaitik zeñatuten zara bekokian?

        E. Jaungoikoak librau gaizan pensamentu gaistoetatik.

        I. Zergaitik aoan?

        E. Jaungoikoak librau gaizan berba gaistoetatik.

        I. Zegaitik bularrean?

        E. Jaungoikoak librau gaizan egite, ta gurari gaistoetatik.

        I. Zer da santigetea?

        E. Da eskumako eskuko atzetatik bigaz kurutze bat egitea, bekokitik bularrera ta ezkerreko sorbaldatik eskumakora, Trinidade guztiz santeari gagokazala.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Aitearen eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

        I. Nos egin bear dogu kurutze ori?

        E. Egite onen bat asten dogun guztian, edo premiña, tentaziño, edo arriskuren baten aurkituten gareanean. Batez bere oetik jagieran, etxetik urteeran, elexan sartzean, jatorduan, eta oera etzieran.

        I. Zergaitik orrenbeste bidar?

        E. Zergaitik eze denpora guztietan, eta leku guztietan gure arerioak esesten deuskuen, eta persegietan gaituezan.

        I. Ze arerio dira orreek?

        E. Demonioa, mundua, eta aragia.

        I. Arerio orreek goituteko kurutzeak indarra al dauka?

        E. Bai Jauna.

        I. Nundik dauka kurutzeak indar ori?

        E. Kristok bere eriotzeagaz antxe goitu zituzalako.

        I. Kurutzea adoretan dozunean, zelan esaten dozu?

        E. Adoretan zaituguz, Kristo, eta bedeinkatuten zaitugu, zeure kurutze santuagaz mundua erredimidu zendualako.

 

 

Kristiñauen dotriñiaren dibisiñoa

 

        Ikusi dogu kristiñaua zareala alan izenean, zelan señalean: esan egidazu orain:

        I. Zenbat gauza jakin bear ditu kristiñauak adiñera elduten danean?

        E. Lau gauza.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Zer sinistu, zer eskatu, zer egin, eta zer artu bear daben jakitea.

        I. Zelan jakingo dau zer sinistu bear daben?

        E. Jakiñaz Kredoa, edo Artikulu fedekoak.

        I. Zelan jakingo dau zer eskatu bear daben?

        E. Jakiñaz Aita gurea, eta beste elexako oraziñoak.

        I. Zelan jakingo dau zer egin bear daben?

        E. Jakiñaz Jaungoikoaren legeko mandamentuak, Elexa santearenak, eta obra miserikordiazkoak.

        I. Zelan jakingo dau zer artu bear daben?

        E. Jakinik Elexa Ama santearen sakramentuak.

 

 

Kristiñauen doktrinearen lenengo partea,

zeñetan adierazoten direan
kredoa, eta Fedeko artikuluak

 

        Lenengotik asiten gareala:

        I. Esan egidazu: Nok esan eban Kredoa?

        E. Apostoluak.

        I. Zetarako?

        E. Guri fedeko gauzak irakasteko.

        I. Eta zuk zetarako esaten dozu?

        E. Kristiñauak daukagun fedea konfesetako.

        I. Zer da Fedea?

        E. Ikusi ez doguna sinistutea.

        I. Ikusi zenduan jaioten Jesukristo?

        E. Ez Jauna.

        I. Ikusi zenduan ilten, edo zerura igoten?

        E. Ez Jauna.

        I. Sinistuten dozu?

        E. Bai Jauna.

        I. Zegaitik sinistuten dozu?

        E. Jaungoikoak Elexa Ama Santeari alan agertu deutsazalako, eta onek alan erakusten deuskuzalako.

        I. Ze gauza dira kristiñaua legez daukazuzanak, eta sinistuten dituzunak?

        E. Erromako Elexa Ama Santeak daukazan, ta sinistuten dituzanak.

        I. Ta zertzuk dira orreek?

        E. Fedeko artikuluak, kredoan dagozan legez.

        I. Ze gauza dira Fedeko artikuluak?

        E. Dira Fedeko misteriorik andienak.

        I. Zetarako dira Fedeko artikuluak?

        E. Geure Jaungoikoaren, eta Jesukristo gure Erredentorearen barri ta ezagera argiagoa emoteko.

        I. Zeñ da gure Jaungoikoa?

        E. Da esan ta asmau al deitekean izaterik andi ta miragarriena: Jaun bat amaibagarik ona, guztia daikeana, jakituna, zuzena, gauza guztien asiera ta azkena.

        I. Zer da Trinidade guztiz santea?

        E. Da Jaungoikoa bera, Aita, Semea, ta Espiritu Santua, iru persona banaak, ta Jaungoiko egiazko bakar bat.

        I. Aita Jaungoikoa da?

        E. Bai Jauna.

        I. Semea Jaungoikoa da?

        E. Bai Jauna.

        I. Espiritu Santua Jaungoikoa da?

        E. Bai Jauna.

        I. Iru Jaungoiko dira?

        E. Ez Jauna, ezpada Jaungoiko egiazko bakar bat.

        I. Aita Semea da?

        E. Ez Jauna.

        I. Espiritu Santua Aita, edo Semea da?

        E. Ez Jauna.

        I. Zergaitik?

        E. Iru personak banaak direalako, izan arren Jaungoiko egiazko bakar bat.

        I. Orreek orrelan direala zenbat izate, adin eta borondate dagoz Jaungoikoagan?

        E. Izate bakar bat, adin bakar bat, eta borondate bakar bat.

        I. Eta zenbat persona?

        E. Iru banak, Aita, Semea, ta Espiritu Santua.

        I. Jaungoikoa zelan da guztia daikeana?

        E. Bere esanbideagaz bakarrik nai daben guztia egiten dabelako.

        I. Zelan da Kriadorea?

        E. Gauza guztiak ezerezetik egin zituzalako.

        I. Zetarako egin eban Jaungoikoak gizona?

        E. Bizitza onetan bera serbietako, eta gero betikoan bera gozetako.

        I. Zelan da Salbagillea?

        E. Grazia emon eta pekatuak parkatuten dituzalako.

        I. Zelan da Gloriaemolea (sic)?

        E. Bere grazian irauten dabenari, betiko gloria emoten deutsalako.

        I. Jaungoikoak al dauka, guk legez, gorputzaren irudirik?

        E. Ez Jauna, Jaungoikoa danez, dalako Espiritu utsa, baña bai gizona danez.

        I. Jaungoikozko iru personetatik zein egin zan gizon?

        E. Bigarrena, zein dan Semea.

        I. Aita egin zan Gizon?

        E. Ez Jauna.

        I. Espiritu Santua egin zan Gizon?

        E. Ez Jauna.

        I. Zein bada?

        E. Bakarrik Semea, zeñi gizon eginik deritxan Jesukristo.

        I. Orrelan zein da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko biziaren semea, gu erredimietarren, eta guri bizimodua erakustearren gizon egin zana.

        I. Eta zenbat izate, adin, eta borondate dagoz Jesukristogan?

        E. Izate bi, bata Jaungoikoa danez, eta bestea gizona danez: borondate bi, bata Jaungoikoa danez, eta bestea gizona danez:

        adin bi, Jaungoikoa danez bata, eta gizona danez bestea.

        I. Eta zenbat persona, eta memoria?

        E. Persona Jaungoikozko bakar bat, zein dan Trinidade guztiz santuko bigarrena; eta memoria bakar bat, bada Jaungoikoa danez ez dauka memoriarik.

        I. Zer esan nai dau Jesusen izenak?

        E. Salbadorea.

        I. Zetatik salbadu genduzan?

        E. Geure pekatuetatik, eta diabruaren mendetik.

        I. Zer esan nai dau Kristok?

        E. Unjidua.

        I. Zegaz unjidua izan zan?

        E. Espiritu Santuaren graziaz ta doez.

        I. Jesukristo gure Jauna zelan sortu, ta jaio zan Amak donzella izatea galdu bagarik?

        E. Jaungoikoaren egiera miragarrizko ta geure ganetikoagaz.

        I. Zegaitik diñozu: «Egiera miragarrizko ta gure ganetikoagaz»?

        E. Jesukristo sortu ez zalako, ez jaio, beste gizonak legez.

        I. Zelan jazo zan Enkarnaziñoko misterioa?

        E. Lenengo: Ama Birjiñiaren errai garbietan formau eban Espiritu Santuak Andra onen odol garbiagaz gorputz guztiz eder bat. Bigarren: egin eban ezerezetik arima bat, eta sartu eban gorputz atan. Irugarren, orduantxe gorputz eta arima arekaz batu zan Jaungoikoaren semea. Eta laugarren, onelan len Jaungoiko bakarrik zana, Jaungoiko izateari itxi baga, gelditu zan gizon eginik, eta deritxa Jesukristo.

        I. Eta zelan jaio zan mirariz?

        E. Urteten ebala Ama Birjiñaren sabeletik bere donzellatasunaren kalte baga, eguzkiaren argi errañua igaroten dan legez kristal batetik, kristala ausi, ez loitu bagarik.

        I. Eta bere Ama bizi izan ete zan gero beti donzella?

        E. Bai, Jauna, beti.

        I. Zergaitik kurutzean il gura izan eban?

        E. Gu libretarren pekatutik, eta betiko eriotzatik.

        I. Zergaitik geunkan betiko eriotzako sentenzia?

        E. Pekatu egin ebalako gure lelengo guraso Adanek, zeñegan guztiok pekatu egin genduan.

        I. Zeñ da, Jesukristo, il ezkero, jatsi zan infernua?

        E. Ez kondenaduen lekua, ezpada linboa, nun egozan justuak.

        I. Infernu bat baño geiago al dago?

        E. Bai, Jauna, dagoz lau lurraren barruan, eta deritxe kondenauen infernua, purgatorioa, seiñen linboa, justuen linboa, edo Abraham senoa.

        I. Eta, ze gauza dira orreek?

        E. Kondenaduen infernua da leku bat, zeñetara doazan pekatu mortalean ilten direanak, an beti beti penauak izateko. Purgatorioa da leku, zeñetara doazan grazian ilten diranen arimak, euren pekatuen zor guztia pagau bagarik, an pena ikaragarriakaz garbituak izateko. Seinen linboa da leku bat, zeñetara doazan, batiatuak izan bagarik, adinera eldu baño lenago ilten diranen arimak. Eta Justoen linboa, edo Abrahamen senoa da leku bat, zeñetara joan oi ziran, Jesusek gu pekatutik atera baño lenago, Jaungoikoaren grazian ilten ziranen arimak, guztiz garbituak izan ezkero; eta bera da, zeñetara Jesukristo egiaz eta benetan jatsi zan.

        I. Zelan jatsi zan?

        E. Arimea Jaungoikotasunagaz baturik.

        I. Eta bere gorputza zelan gelditu zan?

        E. Jaungoikotasunagaz beragaz baturik.

        I. Zelan biztu zan irugarren egunean?

        E. Barriro batuten zirala bere gorputz, eta arima gloriaz betea, ostera iñoz ez ilteko.

        I. Zelan igon eban Zeruetara?

        E. Berez.

        I. Zer esan gura dau Aita Jaungoikoaren alde eskumatatik jarrita egoteak?

        E. Kristok, Jaungoikoa danez, Aitak edu gloria daukala eta gizona danez, beste edozeñek baño geiago.

        I. Noz etorriko da biziak, eta illak juzgetara?

        E. Munduaren genean.

        I. Eta orduan biztuko al dira illak guztiak?

        E. Bai Jauna, len euki zituezan gorputz eta arimakaz eurakaz.

        I. Eta munduaren azkena baño lenago juzgauak izango ete gara?

        E. Bai, Jauna, guztiok geure bizitzearen azkenean juzgauko gaitu Jaungoikoak, eta emongo deusku sentenzia, onai zeruan bera beti gozetako; eta dongai infernuan beti penetan egoteko.

        I. Zer sinistuten dozu esaten dozunean sinistuten dot santuen komuniñoa?

        E. Kristiñau fielak partill (sic) dirala besteen gauza oneetan, gorputz baten zatiak legez, gorputz au da Elexea.

        I. Zer da Elexea?

        E. Da kristiñau fiel guztiak batera arturik egiten dabeen gorputza, zeñen burua dan Aita Santua.

        I. Zein da Aita Santua?

        E. Da Erromako Sazerdote nagusi, lurrean Kristoren Ordeko, guztiok obedezidu bear deutsaguna.

        I. Kredoaz, ta Artikuluez ganetik, beste gauzarik sinistuten badozu?

        E. Bai Jauna, liburu santuetan dagoan guztia, eta Jaungoikoak bere Elexeari agerturik deutsan guztia.

        I. Ze gauza dira orreek?

        E. Ori ez niri itandu, jakituria bagea nazalako; baditu Elexa Santeak Erakuslak, erantzuten jakingo dabeenak.

        IRAKASLEAK. Ondo diñozu: Irakaslai jaoke ta zuri ez fedeko gauzeen kontu ziatza emotea: asko da zuretzat jakitea Fedeko artikuluak Kredoan dagozan legez, eta eurak sinistutea.

 

 

Kristiñauen Doktrinearen bigarren partea,

zeñetan adierazoten dan zer eskatu bear dan,
eta Elexa Santearen oraziñoak

 

        Ikusi dogu zelan dakizun sinistu bear dana, zein dan lenengoa. Gatozan bigarrenera, zein dan eskatu bear dana.

        Esan egidazu.

        I. Nok esan eban Aita gurea?

        E. Jesu Kristok.

        I. Zetarako?

        E. Guri orazino egiten irakasteko.

        I. Zer da orazino egitea?

        E. Da Jaungoikoagana biotza jaso, ta mesedeak eskatutea.

        I. Zenbat modutakoa da oraziñoa?

        E. Modu bitakoa, mentala eta bokala.

        I. Zer da oraziño mentala?

        E. Da arimako almenakaz egiten dana: memoriagaz, gauza onen bat gogora ekarten dogula: adiñagaz, gauza ori goguan darabilgula: eta bere ganean pensetan dogula: eta borondateagaz, asmo eta propositu sendoak egiten ditugula; konturako, leengo pekatuakaz damututeko, ez geiago pekaturik egiteko, pekatu guztiak konfesetako, eta aurreruntzean bizitza on bat egiteko...

        I. Zer da Oraziño bokala?

        E. Da berbakaz, ta miiñagaz egiten dana, esaterako, «Aita gurea» errezetan dogunean egiten doguna.

        I. Eta zelan egin bear da oraziñoa?

        E. Atenziñoagaz, umiltasunagaz, itxaropenagaz, irauten dogula oraziñoan.

        I. Aita gurea esaten dozunean, nogaz berba egiten dozu?

        E. Geure Jaun eta Jaungoikoagaz.

        I. Nun dago gure Jaun, eta Jaungoikoa?

        E. Leku guztietan, batezbere Zeruan, eta Altarako sakramentu guztiz santuan.

        I. Eta Jesukristo, gizona danez, nun dago?

        E. Bakarrik zeruan, eta Altarako Sakramentu guztiz santuan.

        I. Oraziño guztien artean onena, zein da?

        E. Aita gurea.

        I. Zergaitik?

        E. Zerren Jesukristok esana dan, Apostoluen eskabidez.

        I. Zergaitik geiago?

        E. Daukazalako zazpi eskabide karidade osotik datozanak.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lenengoa, santifikadu bedi zure izena.

        I. Zer eskatuten dozu eskabide orretan?

        E. Ezagutua, ta onradua izan dedilla Jaungoikoaren izena mundu guztian.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Betor gugana zure erreiñua.

        I. Zer eskatuten dozu eskabide orretan?

        E. Agintau dagiala Jaungoikoak, gure arimetan, emen lurrean graziaz, ta gero digula gloria.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea, zelan zeruan, alan lurrean.

        I. Zer eskatuten dozu eskabide orretan?

        E. Egin daigula Jaungoikoaren borondatea lurrean gagozanok, zeruan zorionekoak egiten dabeen legez.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Egunean eguneango geure ogia emon egiguzu gaur.

        I. Zer eskatuten dozu eskabide orretan?

        E. Gorputzari dagokan janaria emon dagigula, arimearentzat grazia, ta Sakramentuak.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parketan deutseguzan legez.

        I. Zer eskatuten dozu eskabide orretan?

        E. Parkatu dagiguzala Jaungoikoak geure pekatuak, guk geure gaiskillai parketan deutsegun legez.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Itxi ez eiguzu tentaziñoan jausten.

        I. Zer eskatuten dozu eskabide orretan?

        E. Jaungoikoak itxi ez dagigula, diabruak, jausi eragiteko, dakarguzan pensamentu zital, ta tentazinoetan jausten, ta ez lekurik emoten.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Baña librau gaizuz gatxetik.

        I. Zer eskatuten dozu eskabide orretan?

        E. Librau gagizala Jaungoikoak arimako ta gorputzeko gatx guztietatik.

        I. Zergaitik esan dozu asieran: Aita gurea zeruetan zagozana?

        E. Jasoteko biotza Jaungoikoagana, ta eskatuteko mesedeak humiltasunaz, ta ustebeteaz.

        I. Azkenean esaten dozun berbeak. Amen, zer esan gura dau?

        E. Alan izan dedilla.

        I. Zeintzuk dira Ama Birjineari erregututeko oraziñorik oneenak?

        E. Abe Maria, eta Salbea.

        I. Nok esan eban Abe Maria?

        E. Aingeru San Gabrielek, Ama Birjiñeari barri onak emotera etorri zanean.

        I. Nok esan eban Salbea?

        E. Elexa Ama Santeak dauka beretuta.

        I. Zetarako?

        E. Ama Birjiñeari mesedeak eskatuteko.

        I. Abe Maria, edo Salbea esaten dituzunean, nori zagokaz?

        E. Geure Ama Birjiña guztiz onari.

        I. Zeñ da Ama Birjiñea?

        E. Da birtutez beteriko Andra bat, Jaungoikoaren Ama, ta zeruan dagoana.

        I. Ta altaran dagoana, nor da?

        E. Zeruan dagoanaren irudi bat.

        I. Zetarako dago altaran?

        E. Gu, au ikusita, gomutau gaitian zeruan dagoanagaz, ta bere irudia dalako erreberentziau dagigun.

        IRAK. Bada beste santuen irudi ta imajiñai bere, alan egin bear deutsezu.

        I. Aingeruai ta santuai bere erregutu bear ete deutsagu?

        E. Bai, Jauna, geure bitartekoai legez.

        I. Zer dira Aingeruak?

        E. Dira Jaungoikoa dakusen Espiritu Zorioneko batzuk.

        I. Zetarako egin zituzan Jaungoikoak?

        E. Bera beti alabau eta bedeinkatu dagien.

        I. Zetarako geiago?

        E. Bere serbitzariak legez, Elexea zuzendu eta gizonak zainduteko.

        I. Beraz zuk bere badaukazu Aingeru jaolea?

        E. Bai, badaukat, eta gizon bakotxak dauka berea.

        IRAKASLEAK. Bada debozinoe andi bat euki egiozu, eta egun oro berari errezau egiozu.

 

 

Irugarren partea,

zeñetan adierazoten dan egin bear dana

 

        Ikusi dogu sinistu, eta eskatu bear dozuna: dakuskun zelan dakizun egin bear dozuna. Esan egizu:

        I. Zein da Jaungoikoaren legeko lenengo agindua?

        E. Jaungoikoa maite izatea gauza guztiez ganean.

        I. Nok maite dau Jaungoikoa?

        E. Bere agindu santuak gordetan dituzanak.

        I. Zer da Jaungoikoa maite izatea gauza guztiez ganean?

        E. Gauza guztiak galdu gurago izatea bera ofendidu baño.

        I. Zetara geiago obligetan gaitu agindu onek?

        E. Gorputzeko ta arimako alegin guztiaz, bera bakarrik adoretara, beragan sinistu ta itxaroten dagula fede bizi bategaz.

        I. Nok egiten dau pekatu onen kontra?

        E. Idolo, edo guzurrezko Jaungoikoak adoretan dituzanak, edo eurakgan sinistuten dabenak; fedearen kontrako gauzaren bat sinistuten dabenak, edo fedeko misterioren baten dudea daukanak; edo dotrinea bear dan legez ez dakianak; fede, esperantza eta karidadeko aktoak bear direanean egiten ez dituzanak; edo Jaungoikoaren errukiagan itxaroten ez dabenak, edo prestaera txarragaz sakramenturen bat artuten dabenak.

        I. Nok geiago?

        E. Aztuei sinistea emoten deutsenak, edo sorginkerietan dabiltzanak; edo okerreko gauzakaz, edo oker Jaungoikoa adoretan dabeenak.

        I. Bigarren agindua zein da?

        E. Ez juramenturik egitea alperrik.

        I. Nortzuk alperrik juramentu egiten dabee?

        E. Egia baga, premiña baga, edo gauza dongaren bat egiteko, juramentu egiten dabeenak.

        I. Zer da egia bagarik juramentu egitea?

        E. Da juramentu egitia norberaren eretxiaren kontra, edo guzurragaz.

        I. Eta egia bagarik, edo dudan dagoala juramentu egitea, ze pekatu da?

        E. Pekatu mortala, juramentua gauza txikiaren ganean izan arren bere.

        I. Zer da zuzentasun bagarik juramentu egitea?

        E. Da juramentu egitea gauza bidebagako, eta dongaren bat egiteko, esaterako, projimuari gatxen bat egiteko.

        I. Eta ze pekatu da zuzentasun bagarik juramentu egitea?

        E. Juramentua gauza astunaren ganean bada, pekatu mortala; eta gauza ariñaren ganean bada, pekatu beniala.

        I. Zer da premiña baga juramentu egitea?

        E. Da juramentu egitea, egiteko premiña bagarik, edo utsa balio daben gauzaren batgaitik.

        I. Ze pekatu da au?

        E. Pekatu beniala, ez faltau ezkero juramentuaren egiara, ez justiziara.

        I. Eta egiten dabenak juramentu, boto, edo promesen bat, gauza onen bat egiteko, kunplidu bear ete dau?

        E. Bai Jauna, eta ez kunplietea edo kunplidu bagarik luzaro eukitea, pekatu mortala da, gauza astunaren gañean izan ezkero.

        I. Eta Jaungoikoak egiñiko gauzakgaitik alperrik juramentu egitea, pekatu ete da?

        E. Bai Jauna, zergaitik euretan egiten jako euren Egilla Jaungoikoari.

        I. Ze modutan juramentu egiten da, Jaungoikoak egiñiko gauzakgaitik?

        E. Esaten dala, konturako, neure arimeagaitik, zeruagaitik, lurragaitik, juramentu egiten dot au alan dala.

        I. Ze neurri artu giñaike juramentu alperrik ez egiteko?

        E. Artu ekandua, esateko: bai, edo ez, Jesukristok erakusten deuskun legez.

        I. Eta agindu onetan beste gauzarik eragozten ete da?

        E. Bai Jauna, eragozten bere da blasfemia, zein dan esatea berba txarrak Jaungoikoagaitik, edo bere Santuakgaitik, zein dan pekatu mortala.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Domekak eta jaiak gordetea.

        I. Nok gordetan ditu jaiak?

        E. Meza osoa entzun, eta premiña baga biarrik egiten ez dabeenak.

        I. Eta ze pekatu da domeka eta jaietan premiña baga biar egitea?

        E. Ordu bitik gora biar egiten bada, pekatu mortala; eta ordu bitik beerakoa bada, geienez pekatu beniala.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Aita eta Ama onretea.

        I. Nok onretan ditu gurasoak?

        E. Euren esanak egiten dituenak, eurai langundu, ta lotsea gordetan deutsenak.

        I. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala oneen kontra?

        E. Etxearen, eta arimearen onerako diran gauzetan gurasoen esanak egiten ez dituezan seme alabak; gurasoai euren premiñetan lagunduten ez deutsenak; biraoak botaten deutsezanak; burla egiten deutsenak; eskua jasoten deutsenak; eta ezkontzeko asmo ta neurrietan dabiltzanak, euren barri ta borondate bagarik.

        I. Nortzuk besterik adituten dira gurasoen izenagaz?

        E. Nagusiagoak edadean, onran, ta agintaritzan.

        I. Eta agindu onetan sartuten ete dira seme alabak gurasoakganako daukezan obligaziñoez ganera besteren batzuk?

        E. Bai Jauna, nagusiaguak mendekuak ganako daukezanak, eta gurasoak euren seme alabakganako.

        I. Zeintzuk dira orreek?

        E. Emotea janaria, irakatsi ona, kastigua, ejenplua, eta jaoken estadua bere denporan.

        I. Ze pekatu egiten dabe, onetan uts egiten dabeenak?

        E. Geienez pekatu mortala.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Ez iñor iltea.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Iñori ez gatxik egitea, ez egitez, ez esatez, ez gurariz bere.

        I. Nok egiten dau pekatu mortala agindu onen kontra?

        E. Bere buruari, edo iñori eriotzea, edo gatx andiren bat opa deutsanak; edo norbaiti gorroto deutsanak; norbait il, edo zaurituten dabenak; iñor joten dabenak; ordituten danak; osasunean gatx andia egingo deutsen gauzak jaten dituzanak; bere bizitzea galtzeko arriskuan jarten danak; edo norberaren burua ilten dabenak; eta norberari edo besteri birao egiten deutsanak.

        I. Zer da birao egitea?

        E. Da eskatutea gatxen bat norberarentzat, edo besterentzat, esango balitz legez: «Arren bada, ortxe illik jausiko al az».

        I. Ze pekatu da birao egitea?

        E. Gatx andia opa bajako, pekatu mortala.

        I. Eta gatx andirik opa ez bajako?

        E. Beniala, beti ez bada bere.

        I. Nortzuk pekatu mortala egiten dabe birao egiñaz gatx andirik opa izan baga?

        E. Geienez gurasoak, eta nagusiagoak euren mendekoen aurrean biraoak botaten dituezanak; birao egiteko ekandua daukenak, eta kentzeko aleginik egiten ez dabeenak.

        I. Zergaitik ori?

        E. Zerren euren esate eta ejenplu txarrakaz emoten deutseen besteari Jaungoikoa gauza astunean ofendietako bidea; eta oni deritxa eskandalua.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitea.

        I. Zer aginduten jaku mandamentu onetan?

        E. Izan gaiteala garbiak, gogo, esate, eta egiteetan.

        I. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Jakiñaren ganera gozatuten diranak gogoraziño loietan, bete eta egiaztu ez arren; eta onetarako guraririk bere euki ez arren; berba loiak esan, edo kanta nabarmenak kantetan dituezanak; edo borondatez entzuten dituezanak; edo euren buruakaz edo besteakaz gauza zikiñak egiten dituezanak, edo egiteko gurariak daukezanak.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez iñori ezer ostutia.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez dagigula kendu, ez euki, ez gura izan iñoren gauzarik, bere jaubearen borondatearen kontra.

        I. Nortzuk egiten dabe pekatu mortala onen kontra?

        E. Oneetariko edozeinbere gauza egiten dabeenak, edo beste moduren baten, kalte egiten deutsenak projimuari, dan moduan dala bere ondasunetan gauza astunean.

        I. Eta onetan kalte egiten deutsenak projimuari, edozeinbere modutan, badauke ezer egin bearrik?

        E. Bai Jauna, albait lasterren biurtu bear deutse jaubeari bere gauzea, eta osotu egin deutsezan kalte guztiak.

        I. Zein da zortzigarrena?

        E. Iñori falso testimoniorik ez eregitea, eta guzurrik ez esatea.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez egitea projimuagaitik juzgu txarrik arin, au da, bide ta errazoe baga; eta ez esatea, ez entzutea bere utsegiteak.

        I. Nok austen dau agindu au?

        E. Juzgu txarra egiten dabenak errazoearen kontra, au da, atarako bear dan besteko bide edo motiborik euki bagarik; iñori kleitua kenduten deutsanak; gauza ixilla ta ezkutoa agertuten dabenak; edo guzurra esaten dabenak.

        I. Eta projimuari kleitua gauza astunean kentzen deutsanak, esanagaz beragaitik egin ez daben gauza txarren bat; edo egindako gauzea, baña ezkutuan dagoana; edo arpegian emoten deutsanak bere utsegiteakaz, zer egin bear dau?

        E. Biurtu bear deutsa, kendu deutsan onra eta kleitua.

        I. Zer da eragozten dana bederatzigarren eta amargarren aginduetan?

        E. Aragizko atsegiñen, eta iñoren ondasunen gurari bidebagakoak.

        I. Zenbat dira Elexa Ama Santearen aginduak?

        E. Bost.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lenengoa, meza osoa entzutea domeka eta jai guztietan.

        Bigarrena, urtean bein edolabere konfesetea, edo lenago eriotzako peligrurik badago, edo komulgau bear badau.

        Irugarrena, Garizumako Paskoetan komulgetea.

        Laugarrena Elexa Ama Santeak aginduten dabenean, baru egitea.

        Bostgarrena amarrenak eta primiziak Jaungoikoaren Elexeari pagetea.

        I. Zetarako dira mandamentu oneek?

        E. Jaungoikoaren legekoak obeto gordetako.

        I. Eta lenengo agindua, zein dan meza entzuteko, nortzuk gorde bear dabe?

        E. Adiñera eldu diran kristiñau guztiak.

        I. Zelan entzun bear da mezea?

        E. Egonik atenziño, errespeto, eta deboziño andiagaz, Jesukristo gure Jaunaren pasiñoan, edo beste gauza onen baten gogoa dogula, edo zerbait errezetan.

        I. Eta eragozpen andirik euki baga mezea entzuten ez dabenak, edo dagoanak meza guztian, edo zati andian atenziño baga; edo mezarik ez entzuteko arriskuan jarten danak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta bigarrena eta irugarrena, zeintzuk diran konfesetea, eta komulgetea, nortzuk gorde bear dituez?

        E. Pekatu mortalaren bean, adiñera eldu diran kristiñau guztiak.

        I. Eta pekatu mortalean komulgetan diranak, agindu oneek kunplietan ete dituez?

        E. Ezelanbere ez Jauna; eta Sakramentu bi oneetatik bakotxa deungaro artzen dabenean egiten dabe pekatu mortala.

        I. Ilteko arriskuan konfesorerik ez daukanak, zer egin bear dau?

        E. Akto kontriziñoeko bat, konfesetako gogoagaz.

        I. Eta laugarrena, zein dan baru egitea, nortzuk gorde bear dabe?

        E. Ogeta bat urte kunplidu dituezanak.

        I. Eta zelan egin bear da barua?

        E. Eragotzirik ez dagozan janariakaz bazkaritan baño jaten ez dala, eta au egerdian.

        I. Eta onetan utsik egin bagarik, artu ete leiteke ezer goxean?

        E. Bai Jauna, artu leike ontza bat legez, motiburen bat badago, motibu au txikia izan arren.

        I. Eta gabean?

        E. Artu leike kolaziñotzat kristiñau onen artean oi dana, itundurik onen ganean, dudarik badago, konfesore jakitun bategaz.

        I. Eta nortzuei jaoke eragotzirik, aragia jatea bijilia ta baru egunetan; oneetan naastutea aragia ta arraina jatordu baten; eta jatea arrautzak eta eznejakiak garizuman, buldarik euki baga?

        E. Ezauerara eldu diran guztiai.

        I. Eta ze pekatu egiten dabe, gordetan ez dituezanak?

        E. Pekatu mortala, egun oneetan jaten dabeen guztian.

        I. Zenbat dira Obra miserikordiazkoak?

        E. Amalau: zazpi arimeari, eta beste zazpi gorputzari dagokazanak.

 

        Arimeari dagokazanak dira oneek:

        Lenengoa, ez dakianari irakastea.

        Bigarrena, bear dabenari konseju ona emotea.

        Irugarrena, uts egiten dabena zuzendutea.

        Laugarrena, gatx egiñak parkatutea.

        Bostgarrena, triste dagoana poztutea.

        Seigarrena, projimuaren utsegite ta argaltasunak pazienziaz igarotea.

        Zazpigarrena, biziak eta illakgaitik Jaungoikoari erregututea.

 

        Gorputzari dagokazanak dira oneek:

        Lenengoa, geixoak bisitetea.

        Bigarrena, gose danari jaten emotea.

        Irugarrena, egarri danari edaten emotea.

        Laugarrena, katiguak askatutea.

        Bostgarrena, billosak jantzitea.

        Seigarrena, bidasti pobreai ostatu emotea.

        Zazpigarrena, illak enterretea.

        I. Zergaitik deritxe miserikordiazkuak?

        E. Justiziaz zor ez direalako.

        I. Noz dira obligaziñoekoak?

        E. Gizon aituen eretxian premiña andikoak diranean.

        I. Eta kristiñauak egiten dituzan miserikordiazko obra oneekgaitik, eta beste gauza onakgaitik, nai izan aginduak, nai borondatezkoak, zer irabazten dau?

        E. Jaungoikoaren grazian badago, euren bitartez grazia ta gloria geituteko duin egiten da; eurakaz pagetan dau bere pekatuen zorra, eta alkantzetan ditu Jaungoikoagandik arimako onerak, baita gorputzekoak bere, arimearen kaltean izango ez badira.

        I. Zetarako esaten dozu «Jaungoikoaren grazian badago?»

        E. Pekatu mortalean dagozanak egiten dituezan obra onakaz, ez dagoalako irabazirik, ez pekatuen zorra pagetarik; baña alanbere euren bitartez, zelanbait alkantzau giñaikez Jaungoikoagandik mesederen batzuk.

 

 

Laugarren partea,

zeñetan adierazoten diran,
artu bear diran sakramentu santuak

 

        Ikusi dogu zelan dakizun zer sinistu, zer eskatu, ta zer egin bear dozun: dakuzkun zelan dakizun zer artu bear dozun, zeñ dan azkenengoa. Esan egizuz Sakramentu Santuak.

        Elexa Ama santearen sakramentu santuak dira zazpi. Lenengo bostak dira nai ta naiezkoak izatez edo borondatez, zeintzuk baga salbau ezin leitekean, itxiten baditu nagitasunez, edo ezetan ez eukiz: beste biak dira borondatezkoak.

        Lenengoa, Bautismua.

        Bigarrena, Konfirmaziñoa.

        Irugarrena, Konfesiñoa.

        Laugarrena, Komuniñoa.

        Bostgarrena, Oleaziñoa.

        Seigarrena, Ordia.

        Zazpigarrena, Ezkontzea.

        I. Ze gauza dira Sakramentuak?

        E. Dira Jesukristok itxiriko señale agiri batzuk, euren bitartez emoteko guri bere grazia ta birtuteak.

        I. Zer da grazia?

        E. Da izate Jaungoikozko bat, zeñek egiten daben gizona Jaungoikoaren seme, ta zeruko herederu, edo jaubegei.

        I. Eta zelan deritxa grazia oni?

        E. Santututzallea.

        I. Eta onezaz ganera, ete dago beste grazia muetarik?

        E. Bai Jauna, badira beste batzuk, orduberekoak deituten deutsenak, edo laguntasun batzuk, edo argitasun batzuk, zeintzuk baga ezin giñaikean asi, eta ez giñaikean ere jarraitu, eta ez giñaikean amaitu, betiko bizitzarako gauzarik.

        I. Zertzuk dira orreek?

        E. Dira Jaungoikuak emoten deuskuzan laguntasun batzuk, gauza txarretatik aldendu, eta onak egiteko; esaterako, sermoiak entzutea, ejenplu onak ikustea, ustebagako eriotzen barri eukitea, eta argitasun batzuk, zeintzuekaz argituten dituzan Jaungoikoak gure adiñak; eta gurari santu batzuk, zeintzuekaz igitu eta mobietan dituzan onerako gure borondateak.

        I. Ze birtute emoten dabe Sakramentuak graziagaz batera?

        E. Batez bere iru jaungoikozkoak.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Fedea, Esperantzea, eta Karidadea.

        I. Zer da Fedea?

        E. Ikusi ez doguna sinistutea, Jaungoikoak alan agertu dabelako.

        I. Zer da Esperantzea?

        E. Itxarotea zeruko gloria Jaungoikoaren laguntasunaren ta geure egite onen bitartez.

        I. Zer da Karidadea?

        E. Jaungoikoa maite izatea gauza guztien ganean, eta geure projimua geure burua legez, eurai egiten deutsegüela, eurak geuri egitea naiko gendukeana.

        I. Zetarako da Bateoko Sakramentu Santua?

        E. Kentzeko pekatu jatorrizkoa, eta bateatuten danak besterik baleuka bere.

        I. Zer da pekatu jatorrizkoa?

        E. Da jaiotzan dakarguna, zein jatorkun geure gurasoetatik.

        I. Premiñako denporan, nok bateatu leike?

        E. Edozeinbere gizakume, edo emakume, adiña daukanak.

        I. Eta zelan bateatu bear da?

        E. Botaten dala ura seiñaren buruaren ganera, eta onegaz batera esaten dala, bateatuteko gogoagaz: «Nik bateatuten zaitudaz Aitearen, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen».

        I. Zetarako da Konfirmazinoeko Sakramentu Santua?

        E. Bateoan artu genduan fedean indartu eta sendatuteko.

        I. Adiñera elduta Sakramentu santu au pekatu mortalean artzen dabenak, ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        I. Bada zer egingo dau artuten dabenean, pekaturik ez egiteko?

        E. Aurrez prestau, eginik konfesiño on bat.

        I. Zetarako da Konfesiñoeko Sakramentu Santua?

        E. Bateatu ezkero egiñiko pekatuak parkatuteko.

        I. Ze pekatu dira orreek?

        E. Mortalak, baita benialak bere.

        I. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatea, egitea, pensetea, edo gura izatea zerbait, Jaungoikoaren legearen kontra, gauza astunean.

        I. Zergaitik deritxa mortala, edo iltzallea?

        E. Ilten dabelako egiten dabenaren arimea.

        I. Noz artzen dogu Konfesiñoeko Sakramentu Santua?

        E. Ondo konfesauta, absoluziñoa artzen dogunean.

        I. Zenbat gauza bear dira konfesiñoa ona izateko?

        E. Bost gauza Jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        Lenengoa, Esaminea.

        Bigarrena, Damua.

        Irugarrena, Propositua.

        Laugarrena, Pekatuen Konfesiñoa.

        Bostgarrena, Satisfaziñoa.

        I. Zer da Esaminea?

        E. Da alegiñaz pekatuak gogora ekartea.

        I. Nundik egingo da esaminea?

        E. Jaungoikoaren legeko amar agindu santuetatik, bost Elexakoetatik, amalau obra miserikordiazkoetatik, pekatu kapitaletatik, eta bakotxak bere obligaziñoetatik.

        I. Zer da esamiña aurrean egin bear dana?

        E. Bakotxak bere pekatuak ezagututeko Jaungoikoari argitasuna eskatu.

        I. Zer da damua?

        E. Egin dan pekatuaren pena ta atsekabea biotzean artutea.

        I. Zenbat modutakoa da damua?

        E. Modu bitakoa.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Amodiozko, edo kontriziñoekoa bata; eta bildurrezkoa, edo atriziñokoa bestea.

        I. Zer da amodiozko, edo kontriziñoko damua?

        E. Da artutea damu bizi bat Jaungoikoa ofendidu dabelako izanik ain ona, konfesetako, onduteko, eta penitenzia kunplietako asmoagaz.

        I. Zer da bildurrezko, edo atrizinoeko damua?

        E. Da eukitea damu bizi bat Jaungoikoa ofendidu dabelako, edo pekatuaren ezaintasunagaitik, edo infernuaren bildurragaitik, edo zeruko gloria galdu dabelako, konfesetako, onduteko, eta

        penitenzia kunplietako gogoagaz.

        I. Damu bi oneetatik zein da oneena?

        E. Amodiozko, edo kontrizinokoa.

        I. Zergaitik?

        E. Kontriziñokoa datorrelako amodiotik, eta atriziñokoa bildurretik, kontriziñoko damuagaz konfesau baño lenago parkatuten dira pekatu mortalak, eta jarten da Jaungoikoaren grazian; baña atriziñokoagaz bakarrik, ez dira alkantzetan gauza oneek.

        I. Konfesiñoa ona izateko asko ete da atriziñoko damua, ala kontriziñokoa bear ete da?

        E. Geienak diñoe asko dala atriziñokoa, baña obeto eta ziurrago da kontrizinokoa, eta au eukiteko alegiña egin bear dau konfesetan danak.

        I. Noz euki bear da damua?

        E. Konfesoreak absoluziñoa emon baño lenago.

        I. Zer da propositua?

        E. Erabaki sendo bat, ez iñoz geiago pekatu mortalagaz Jaungoikoa ofendietako.

        I. Zer da Konfesiñoa?

        E. Da esatea ziatz Konfesoreari pekatu mortal guztiak, penitenzia kunplietako borondateagaz.

        I. Itxiten dabenak lotsaz konfesau baga pekatu mortalen bat, edo konfesetan dabenak egin ez daben pekatu andiren bat; edo konfesetan danak damu baga, propositu baga, edo penitenzia kunplietako borondate baga, konfesiño ona egiten ete dau?

        E. Ez Jauna, egiten dau sakrilejioko pekatu mortal andi bat, eta konfesau bear ditu barriro, len konfesauak, eta konfesau bagaak, baitabere egin daben sakrilejioko pekatua.

        I. Nortzuk sinistu legie ez dabeela euki damurik, ez propositurik euren konfesiñoetan?

        E. Pekatuko okasiñoetatik alde egiten ez dabeenak, eta konfesiño batetik bestera leengo pekatuetara biurtuten diranak.

        I. Eta damu ta propositu egiazkoa artuten lagunduteko, zer egitea ondo izango da?

        E. Konfesetara eldu baño lenago eskatu Jaungoikoari konfesiño on bat egiteko laguntasuna emon dagiola; erabilli goguan Jaunak egin deutsazan mesedeak, edo bere pasiñoa, ta eriotzea, edo bere ontasuna, eta esan bein, birritan eta geiagotan: Neure Jesukristo Jauna.

        I. Zer da satisfaziñoa?

        E. Da pagetea Jaungoikoari geure pekatuakgaitik deutsagun zorra, kunplietan dogula konfesoriak iminten deuskun penitenzia.

        I. Eta ze pekatu egiten dau, penitenzia kunplietan ez dabenak, edo kunplidu baga luzaro daukanak?

        E. Pekatu mortala, penitenzia andia bada.

        I. Pagau ete giñaikio Jaungoikoari geure pekatuen zorra, iminten jakun penitenziagaz ganera, beste gauzagaz?

        E. Bai Jauna, Jaungoikoaren grazian gagozala egiñiko obra on guztiakaz, eta induljenziak irabaziaz.

        I. Zertzuk dira Induljenziak?

        E. Dira Elexa santeak emoten dituen grazia batzuk, zeintzuekgaitik parkatuten dan, pekatuakgaitik mundu onetan, edo bestean irago bearko litzatekean pena ta kastigua.

        I. Zelan irabaziko dira?

        E. Eginik Jaungoikoaren grazian, onetarako aginduten dana.

        I. Mundu onetan euren pekatuen zorra pagau ez ebelako purgatoriora doazanai guk lagundu ete giñaikioe?

        E. Bai Jauna, geure pekatuen zorra pagau giñaikean obrakaz eurakaz.

        I. Eta norbait pekatu mortalean jausten dan guztian konfesau bear ete da laster; parkatua izan dagion?

        E. Guztiz da ondo alan egitea; bada luzatuten bada pekatutik urtetea, bildur izateko da, pekatuan gogortu, pekatuan il, eta betiko galduko dala. Pekatu mortalean lo egitea, da infernuko atetan lo egitea.

        I. Zer da pekatu beniala?

        E. Da esatea, egitea, pensetea, edo gura izatea zerbait Jaungoikoaren legearen kontra gauza txikiaren ganean.

        I. Zergaitik deritxa beniala?

        E. Arin, au da, erraz, gizona beratan jausten dalako, eta erraz parkatuten jakolako.

        I. Zenbat gauzagaitik parkatuten da, pekatu beniala?

        E. Bederatzigaitik.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lenengoa, meza entzuteagaitik.

        Bigarrena, Komulgeteagaitik.

        Irugarrena, Ni pekataria esateagaitik.

        Laugarrena, Obispo Jaunaren bendiziñoagaitik.

        Bostgarrena, ur bedeinkatuagaitik.

        Seigarrena, ogi bedeinkatuagaitk.

        Zazpigarrena, Aita gurea esateagaitik.

        Zortzigarrena, Sermoea entzuteagaitik.

        Bederatzigarrena, bularra joteagaitik,

        Jaungoikoari parka eske dagokala.

        I. Zergaitik esaten dozu: «Jaungoikoari parka eske dagokala?»

        E. Adierazoteko, pekatu benialen parkaziñoa alkantzauko bada gauza oneen bitartez, euki bear dogula euren damu santuren bat.

        I. Konfesau bear ete ditugu pekatu benialak?

        E. Ez da premiñazkoa, baña da gauza ona, ta mesedegarria.

        I. Eta azkenengo konfesiñotik ona, pekatu benialak baño ez daukazanak, zer egin leike, damua ta propositua ziurrago eukiteko?

        E. Konfesau lenengo ontzubengo konfesiñotik onako pekatu benialak; eta gero leengo bizitzako pekatu mortalen bat.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Komuniñokoa?

        E. Ondo prestauta artuten bada, izan dedin gure arimen janaria, eta geitu dagigun grazia.

        I. Zergaitik diñozu: Ondo prestauta artuten bada?

        E. Adierazoteko, Sakramentu Santu au ez dala izango gure arimen janaria, artuten ez badogu bear diran prestaerakaz, bai arimearen aldetik, eta bai gorputzaren aldetik.

        I. Ze prestaera bear da bada arimearen aldetik?

        E. Jaungoikoaren grazian egotea.

        I. Pekatu mortalean jausi dana, zelan prestauko da komulgetako?

        E. Konfesiño on baten bitartez.

        I. Eta konfesau ezkero, pekatu mortalen bat gogoratuten jakonak, zer egin bear dau?

        E. Konfesau barriro komulgau baño lenago.

        I. Gorputzaren aldetik ze prestaera bear da?

        E. Barurik egotea (Komuniño santua ez danean Elexakoak artzeko) ezer jan, ez edan bagarik, igaro dan gabeko amabietatik aurrera.

        I. Komuniñoko Sakramentu Santuan, zer artuten dozu?

        E. Jesukristo Jaungoiko ta gizon egiazko, altarako Sakramentu Santuan dagoana egia guztiagaz.

        I. Nor dago ostrian konsagraziñoko berbak esan ezkero?

        E. Jesukristoren gorputza, bere odol, arima, ta Jaungoikotasunagaz batera.

        I. Eta kalizan?

        E. Jesukristoren odola, bere gorputz, arima, ta Jaungoikotasunagaz batera.

        I. Onelan Jesukristo guztia dago ostrian, eta kalizan?

        E. Bai Jauna, Jesukristo guztia dago ostria guztian, guztia ostriaren edozein zatitan, eta bardin kalizan.

        I. Konsagraziñoko berbak esan ezkero ete dago ostrian ogirik, edo kalizan ardaorik?

        E. Ez Jauna, ezpada ogiaren ta ardaoaren antz ta irudiak, zeintzuk diran usaiña, kolorea, gustua.

        I. Eta zatituten bada ostria, edo erdibitu kalizan dagoana, zaituten edo erdibituten ete da Jesukristo?

        E. Ez Jauna, guztia osorik geldituten da zati guztietan, eta bakotxean.

        I. Pekatu mortalean kolmulgetan danak, artzen ete dau Jesukristo?

        E. Bai Jauna; baña bere kaltean; bada egiten dau sakrilejioko pekatu mortal ikaragarri bat.

        I. Eta ondo prestauta artuten dabeenak,zer egin leie; onera andiagoak irabazteko?

        E. Komulgau baño lenago, gogoan erabilli; nor dan eurakgana datorren Jauna; egin sarri fede, esperantza ta karidadeko aktoak; komulgau umiltasun ta deboziño andiagaz, eta gero emon eskerrak Jesusi egin deutsan mesede ain andiagaitik

        I. Zetarako da Oleaziñoko Sakramentu Santua?

        E. Iru gauzatarako.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lenengoa, lenagoko bizitza gaistoko errastu ta enparauak kentzeko.

        Bigarrena sendatuteko arimea deabruaren asmo ta esetsien kontra.

        Irugarrena, emoteko gorputzari osasuna arimearen kaltean izango ezbada.

        I. Adiñera elduta, ilteko arriskuan geixorik dagozanak, artu bear ete dabe Sakramentu Santu au?

        E. Bai Jauna, eta pekatu mortala egiten dabe, al dabeela, artuten ezpadabe, edo artuten badabe pekatu mortalean.

        I. Zer egingo dau bada pekatu mortalean aurkituten danak, ondo prestauta artzeko?

        E. Konfesiño on bategaz garbitu bere arimea, eta ezin bada konfesau, egin akto kontriziñoko bat, edo batzuk.

        I. Zetarako da Sakramentu santu Ordeakoa?

        E. Konsagretako eta ordenduteko elesgizon duiñak, zelan diran Sazerdote Jaunak, diakonuak, eta Subdiakonuak.

        I. Eta elesgizonai, batezbere Sazerdote Jaunai, gorde bear ete jake berarizko lotsa, itzal eta erreberenzia?

        E. Bai Jauna.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Ezkontzakoa?

        E. Ezkonduteko, eta emoteko grazia ezkonduai, euren artean bakean biziteko, eta seme alabak zerurako aziteko.

        I. Eta Sakramentu Santu au ondo artuteko, ezkonduten diranak egon bear ete dabe Jaungoikoaren grazian?

        E. Bai Jauna.

        I. Jaungoikoaren grazian ez dagozanak zelan prestau bear dabe, ondo artuteko?

        E. Konfesiño on bategaz.

 

PEKATU KAPITALAK DIRA ZAZPI

        Lenengoa, Arrokeria. Bigarrena, Zekentasuna. Irugarrena, Loikeria. Laugarrena, Aserrea. Bostgarrena, Guleria. Seigarrena, Ondamua. Zazpigarrena, Nagitasuna.

        I. Zergaitik deituten deutsezu kapitalak, geienean mortalak esaten jaken zazpi pekatuai?

        E. Deituten jake kapitalak, diralako buruak, euretatik jaioten diran beste pekatuen iturri ta sustraiak legez; ez jatorke barriz ain ondo mortalen izena, bada askotan benialak baño ez dira.

        I. Noz dira mortalak?

        E. Jaungoikoaren eta projimuaren karidadearen kontra diranean.

        I. Noz dira karidadearen kontrakoak?

        E. Euren bitartez austen danean Jaungoikoaren legeko, edo Elexa santearen aginduren bat, gauza astunean.

        I. Zer da Arrokeria?

        E. Besteak baño geiago izateko gurari bidebagako bat.

        I. Zer da Zekentasuna?

        E. Da ondasunen gurari larregi bat.

        I. Zer da Loikeria?

        E. Da gorputzeko atsegin zikiñen gurari bidebagako bat.

        I. Zer da Aserrea?

        E. Da bengetako gurari donga bat.

        I. Zer da Guleria?

        E. Da jateko ta edateko gogo geiegi bat.

        I. Zer da Ondamua?

        E. Besteen ona ikusi eziña.

        I. Zer da Nagitasuna?

        E. Gauza onetarako gogo txar, ta narrastasuna.

 

ZAZPI PEKATU ONEEN KONTRA DAGOZ ZAZPI BIRTUTE

        Arrokeriaren kontra umiltasuna.

        Zekentasunaren kontra prestutasuna.

        Loikeriaren kontra garbitasuna.

        Aserrearen kontra pazienzia.

        Guleriaren kontra jan edanean begiratua izatea.

        Ondamuaren kontra karidadea.

        Nagitasunaren kontra prestatasuna.

 

IGES EGIN BEAR DEUTSEGUN ARIMAKO ARERIOAK DIRA IRU

        Lenengoa, Mundua. Bigarrena, demonioa. Irugarrena, aragia.

        I. Zein da Mundua?

        E. Dira gizon mundutar; gaisto, ta dongak.

        I. Zein da Demonioa?

        E. Da Jaungoikoak zeruan egin eban aingeru bat; baña jarki jakolako Jaungoikoari berari beste askogaz , bota eban Jaungoikoak infernuetara bere gaistakeriako lagunakaz, zeintzuei deituten deutsegun demonioak.

        I. Zein da Aragia?

        E. Da geure gorputza bera, bere griña gaisto, ta etsikitasun dongakaz.

        I. Zelan azpiratuten da mundua, ta iges egiten da beragandik?

        E. Au azpiratu ta goituten da, beragandik iges egiten dala, ta bere andikeria, ta arrokerien ezikusiagaz.

        I. Zelan goituten da demonioa, ta iges egiten da beragandik?

        E. Errezuakaz, oraziñoagaz, ta umiltasunagaz.

        I. Zelan goituten da aragia, ta iges egiten da beragandik?

        E. Au goituten da, ta oni iges egiten jako laztasunakaz, azoteakaz, zilizioakaz, ta baruakaz. Au da gure areriorik andiena, zerren aragia ezin geugandik bota giñaike; mundua ta demonioa bai.

        Birtute Teologalak, edo Jaungoikoaganuntzkoak dira iru. Lenengoa, Fedea. Bigarrena, Esperantzea. Irugarrena Karidadea.

        I. Zelan ez dogu utsik egingo birtute oneen aktoak egiteko daukagun obligaziñoan?

        E. Errezetan doguzala sarri ta deboziñoz (edozein kristinauk bear daben legez) Kredoa, Aita gurea, eta biotzetik esanaz: Neure Jesukristo Jauna.

 

BIRTUTE KARDINALAK DIRA LAU

        Lenengoa, Prudenzia. Bigarrena, Justizia. Irugarrena Sendotasuna. Laugarrena Tenplanzia, edo begiratua izatea.

 

GORPUTZEKO ZENTZUNAK DIRA BOST

        Lenengoa begiakaz ikustea.

        Bigarrena belarriakaz entzutea.

        Irugarrena aoagaz gusto artzea.

        Laugarrena, surragaz usain egitea.

        Bostgarrena, eskuakaz ukututea.

        I. Zetarako emon euskuzan, Jaungoikoak zentzunak, eta gorputzaren beste zatiak?

        E. Guztiakaz, ta gauza guztietan bera serbidu ginaian.

 

ARIMAKO ALMENAK, EDO POTENZIAK DIRA IRU

        Gomuta, edo Memoria.

        Adiña, edo Entendimentua.

        Borondatea.

        I. Zetarako emon eskun Jaungoikoak gomuta, edo Memoria?

        E. Gomutau giñaitezan beragaz, ta bere mesedeakaz.

        I. Zetarako emon euskun adiña, edo entendimentua?

        E. Bera ezagutu, eta beragan pensau giñaian.

        I. Zetarako emon euskun Jaungoikoak borondatea?

        E. Maitetu dagigun ontasun osoa legez, eta projimua beragaitik.

        I. Ze gauza da gure arimea?

        E. Da espiritu ill ezin bat, Jaungoikoak ezerezetik, bere antz eta irudira egiña.

 

ESPIRITU SANTUAREN DOEAK DIRA ZAZPI

        Lenengoa, jakituriako Doea.

        Bigarrena, Adiñeko Doea.

        Irugarrena, Konsejuko Doea.

        Laugarrena, Ezaüerako Doea.

        Bostgarrena, Sendotasuneko doea.

        Seigarrena Errukitasuneko Doea.

        Zazpigarrena, Jaungoikoaren bildurreko Doea.

 

ESPIRITU SANTUAREN FRUTUAK DIRA AMABI

        Lenengoa, Karidadea. Bigarrena, Bakea. Irugarrena biotzeko anditasuna. Laugarrena, Biguntasuna. Bostgarrena, Fedea. Seigarrena, Kontinenzia, edo Moderaziñoa. Zazpigarrena, Arimako Poza. Zortzigarrena Pazienzia, edo Eruapena. Bederatzigarrena, Ontasuna. Amargarrena, Otsantasuna. Amaikagarrena, Modestia. Amabigarrena, Garbitasuna, edo Kastidadea.

 

ZORIONTASUNAK DIRA ZORTZI

        1. Zorionekoak gogotik pobreak, eurena dalako zeruetako erreinua.

        2. Zorionekoak otsanak, eurak lurraren jaubeak izango diralako.

        3. Zorionekoak, negar egiten dabeenak, eurak poztuak izango diralako.

        4. Zorionekoak onaren gose ta egarri direanak; zerren eurak aseak izango diran.

        5. Zorionekoak errukiorrak; zerren eurak errukia alkantzauko dabeen.

        6. Zorionekoak biotz garbikoak, eurak Jaungoikoa ikusiko dabeelako.

        7. Zorionekoak baketsuak, zerren Jaungoikoaren semeen izena emongo deutsen.

        8. Zorionekoak persekuziñoa igaroten dabeenak onak diralako, bada eurena izango da zeruetako erreiñua.

        I. Zertzuk esan ditugu orain?

        E. Zortzi zoriontasunak.

        I. Ze gauza dira zortzi zoriontasun oneek?

        E. Espiritu Santuaren birtute ta doien egitekorik oneenak.

        I. Nortzuk dira gogotik pobreak?

        E. Ez dabeenak gura, edolabere eraspenagaz onrarik, ez ondasunik, ezta bere neurrikorik bere.

        I. Nortzuk dira otsanak?

        E. Aserrerik ez daukenak, apurrik bere,

        I. Zelan izango dira lurraren jaubeak?

        E. Euren buruen jaube izanagaz.

        I. Nortzuk dira negar egiten dabeenak?

        E. Atseginik laburrenak bere, itxiten dituezanak.

        I. Nortzuk dira onaren gosia ta egarria daukeenak?

        E. Alegiñaz ezetan bere utsik egin nai ez leukeenak.

        I. Nortzuk dira errukiorrak?

        E. Iñori bere ondo baño opa ez deutsenak.

        I. Nortzuk dira biotz garbikoak?

        E. Euren gurari dongak ziatz eta osaro azpiratuten dituezanak.

        I. Nortzuk dira baketsuak?

        E. Euren buruen ta besteenen bakegillak.

        I. Nortzuk dira, onak diralako, persekuziñoa igaroten dabeenak?

        E. Gauza on guztietan sendo ta gogor dagozanak, persegiduak izan arren.

        I. Zergaitik deritxe onei zoriontasunak?

        E. Euretan dagoalako bizitza onetakoa, eta bestekoaren itxaropena.

        I. Zenbat dira gizonaren azkenak?

        E. Lau: Eriotzea, Juizioa, Infernua, ta Gloria.

        I. Zer da Gloria?

        E. Da bizitza guztiz on bat, zeñetan aukituten diran, onera guztiak, gatxik bat bere baga: infernuan dagozan legez gatx guztiak, onerarik batbere baga.

        I. Infernura ez joateko, eta zerua irabazteko, zer egin bear dogu?

        E. Gorde agindu santuak.

        I. Eta ete dagoz beste neurriren batzuk errazago gordetako agindu santuak eta euretan utsik ez egiteko?

        E. Bai Jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Sarritan konfesetea ta Komulgetea; egunero egun atako lan ta bearrak goxean goxean Jaungoikoari eskintzea; egunoro mezea entzutea; Ama Birjineari errosarioa errezetea, liburu onak irakurtea, oraziño egitea, gabetan konzienzia esamiñetea, eta baten asko esateko, artutea konfesore on, jakitun, eta begiratu bat, eta berak aginduten deutsan guztia egitea.

        IRAK. Ondo diñozu, bada San Franzisko Salesek diñuan legez, salbetako bear diran konseju guztiak dagoz sartuta, konfesore on bat artutean. Egizu bada zuk bere alantxe, bada bera izango da zuretzat. Aingeru bat legez, zuzenduko zaituzana neurri oneekaz, eta beste berari deritxanakaz jarraitu dakiozun sendo zeruko bideari, eta gero eldu zaitean Jaungoikoa ikustera betiko zoriontasunean, zeñetarako eginak izan giñan.

        Jaungoikuak ara eruan gagizala guztiok. Alan izan dedilla.

 

NI PEKATARIA

        Ni pekatari au konfesetan natxako Jaungoiko guztia daikeanari, Andra Maria beti Birjiña zorionekoari, San Migel Aingeruari, San Juan Bautistari, San Pedro ta San Pablo Apostoluai, Santu guztiai, ta zeuri neure arimako aita, egin dodala pekatu gogoz, berbaz eta obraz, neure erruz, neure erruz, neure erru andiagaz. Orregaitik erregututen deutsat Andra Maria beti Birjiña zorionekuari, San Migel Aingeruari, San Juan Bautistari, San Pedro ta San Pablo Apostuluai, santu guztiai, ta zeuri neure arimako aita, erregutu dagiozula nigaitik neure Jaun eta Jaungoikoari. Amen.

 

NEURE JESUKRISTO JAUNA

        Neure Jesukristo Jauna, Jaungoiko ta gizon egiazkoa, neure Egillea ta Salbagillea, zareana zarealako eta maite zaitudazalako gauza guztien ganean, damu dot Jauna, damu dot biotz guztitik zu ofendidua; artzen dot gogo sendo bat ez geiago pekaturik egiteko; konfesetako iminten jatan penitenzia kunplietako, pekatuen bide guztietatik alde egiteko.

        Opa deutsudaz Jauna neure bizitza, egite, ta neke guztiak neure pekatu guztien satisfazinorako; eta uste dot zure ontasun, ta erruki amaibagan, parkatuko deustazuzala zeure odol guztiz baliotsu, pasiño, ta eriotzeagaitik, eta emongo deustazula grazia onduteko, eta zeu serbietan irauteko neure eriotzako orduraño. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa