www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JUAN APOSTOLUBAREN
APOKALIPSISA

 

LELENGO KAPITULUBA

        1. Jesukristoren Apokalipsisa, Jaungoikuak emon eutsana, laster jazo biar dabenak agertuteko bere serbitzarijai: eta ezagutueraso eutsana, bialdurik bere aingerubaren bitartez bere serbitzari Juani.

        2. Zeñek emon eutsan autorreria Jaungoikuaren berbiari, eta Jesukristoren autorreria, ikusi zituzan guztijai.

        3. Zorijonekua profezija onetako berbak irakurten ta entzuten dituzana: eta onetan eskribidurik dagozanak gordetan dituzana: zerren denporia urrian da.

        4. Juanek Asijan dagozan zazpi eleshai. Grazija zubei, eta bakia dana gandik, zana gandik, ta etorriko dana gandik: eta aren tronubaren aurrian dagozan zazpi espiritubak gandik:

        5. Eta Jesukristo gandik, zein dan autorgilla leijala, illetatik lelengo sortuba, eta lurreko erregeen andijena, zeñek maitetu genduzan, eta garbitu genduzan gure pekatubetatik bere odolian.

        6. Eta egin gaitu Jaungoikuaren, ta bere Aitaren erreiñu eta sazerdote: ari glorija, ta agintaritzia gizaldijen gizaldijetan: Alan izan dedilla.

        7. Ona nun etorten dan odeijakaz,eta ikusiko dabe begi guztijak, eta bera zulatu ebenak. Eta bularrak joko ditube bera ikusijaz lurreko erri guztijak: Bai: Alan izan dedilla.

        8. Ni naz alfa ta omega, asieria, ta amaija, diño Jaun Jaungoikuak: danak, eta zanak, eta etorriko danak, guztijalak.

        9. Ni Juan zuben anaijia, ta partilla naibagian, eta erreiñuban eta igaropenian Jesukristogan: izan nintzan Patmos deituten jakon ugartian, Jaungoikuaren berbia gaitik, eta Jesusen autorreria gaitik:

        10. Izan nintzan gogoz eruana domeka egun baten, eta entzun neban neure ondoren boz sendo bat tronpetiaren irudikua,

        11. Ziñuana: Ikusten dozuna,eskribidu egizu liburu baten: eta bialdu egijezu zazpi eleshai, zeintzuk dagozan Asijan; Efeson, eta Esmirnan, eta Pergamon, eta Tiatiran, eta Sardisen, eta Filadelfijan,eta Laodizijan.

        12. Eta biurtu nintzan berba egiten eustan boza ikusteko: ta biurtu nintzanian ikusi nituen zazpi urrezko kandeleru:

        13. Eta zazpi urrezko kandeleruben erdijan gizonaren Semia lako bat, soñeko luze bategaz jantzirik, eta urrezko gerriko bategaz bularronduak loturik:

        14. Aren buruba barriz, eta uliak zurijak ziran lana zurija legez, eta edurra legez; eta aren begijak su garra lakuak ziran:

        15. Eta aren oñak zirudijen latoe zurija, laba gorijan,eta aren berbak zirudijen ur andijen abarrotsa:

        16. Eta eukazan bere eskumako eskuban zazpi izar: eta aren aotik ezpata batek alde bijetatik zorroztubak urteten eban: eta aren arpegijak argi egiten dau eguzkijak bere indarrian legez.

        17. Eta ikusi nebanian, jausi nintzan aren oñetan illik legez. Eta imiñi eban bere eskumako eskuba nire ganian, ziñuala: Ez zaite bildur izan: ni naz lelengua, ta azkenengua,

        18. Bizi nazana, eta izan naz illa, eta orra nun bizi nazan gizaldijen gizaldijetan, eta daukadaz erijotziaren giltzak, eta infernukuak.

        19. Eskribidu egizuz bada ikusi dituzunak, eta diranak, eta jazo biar dabenak oneen ondoren.

        20. Orra nire eskumako eskuban ikusi dituzun zazpi izarren ezkutapena, eta zazpi urrezko kandelerubena: zazpi izarrak dira, zazpi eleshen aingerubak: eta zazpi kandelerubak, zazpi eleshak dira.

 

BIGARREN KAPITULUBA

        1. Eskribidu egijozu Efesoko eleshiaren aingerubari: oneek esaten ditu, daukazanak zazpi izarrak bere eskumako eskuban, eta zazpi urrezko kandeleruben erdijan dabillenak:

        2. Badakidaz zure egitadak, eta zure nekia, ta eruapena, ta ezin dituzula sufriu dongak: eta aztertu dituzula apostolu dirala esaliak, ez izanik: eta guzurti aurkitu dituzu:

        3. Eta eruapena badaukazu, ta sufriu dozu nire izena gaitik, eta ez dozu ukatu.

        4. Baña badaukat zertxubait esateko zure kontra, zure lelengo karidadia itxi dozula.

        5. Gomuta zaite bada nundik jausi zarian: eta egizu penitentzija, eta egizuz leengo obrak. Zerren bestelan, etorten natxatsu, eta alde eragingo deutsat zure kandelerubari bere lekutik, ez badozu penitentzija egiten.

        6. Baña au badozu, gorroto deutsezula Nikolaiten egitadai, zeintzubei nik ere gorroto deutsedan.

        7. Belarrija daukanak, entzun begi izpiritubak zer dirautsen eleshai: goituten dabenari emongo deutsat jaten bizitzako zugatzetik, zein daguan nire Jaungoikuaren paradisuban.

        8. Eta Esmirnako eleshiaren aingerubari eskribidu egijozu: oneek esaten ditu lelenguak, eta azkenak, ill zanak, eta bizi danak:

        9. Badakit zure naibagia, eta zure premiñia, baña aberatsa zara: eta Judegubak dirala esaten dabenen gaizkijak, eta ez dira alan, baña bai Satanasen batzarra.

        10. Ez euki igarotera zuazanen bildurrik. Orra nun diabrubak sartuko dituzan zubetariko batzubek presondegijan, tentadubak izateko: eta naibagia izango dozube amar egunian. Izan zaite leijala ill arteraño, eta emongo deutsut bizitzako koroia.

        11. Daukanak belarrija, entzun begi zer dirautsen Espiritubak eleshai: goituten dabena, ez da bigarren erijotziak ukutuba izango.

        12. Eta Pergamoko eleshiaren aingerubari eskribidu egijozu: Oneek esaten ditu daukanak ezpatia alde bijetatik zorroztuba:

        13. Badakit nun zagozan, Satanasen jartokija dan lekuban: eta daukazu nire izena, eta ez dozu ukatu nire sinistia. Ez da egun areetan, zeintzubetan Antipas nire autorgilla leijala illa izan zan zuben artian, nun daguan Satanas.

        14. Baña badaukat zure kontra zertxubait: badituzu or jarraituten deutsenak Balaamen irakatsijari, zeñek irakasten eutsan Balaki galbidia emoten Israelgo semiai,bidezko ez ziranak janerasoten, eta zikinkerijan nastuerasoten.

        15. Alan daukazuz zuk bere Nikolaiten irakatsijari jarraituten deutsenak.

        16. Egizu arren penitentzija: bestelan etorriko natxatzu beriala, eta gudatuko dot areekin neure aoko ezpatiagaz.

        17. Daukanak belarrija, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak eleshai: Goituten dabenari emongo deutsat mana gordia, eta emongo deutsat arri zuri bat: eta arrijan izen barri bat eskribidurik, iñok ez dakijana artzalliak baño.

        18. Eta Tiatirako eleshiaren aingerubari eskribidu egijozu: oneek esaten ditu Jaungoikuaren Semiak, zeñen begijak su garraren antzekuak diran, eta oñak latoe zurijaren irudikoak:

        19. Ezagututen ditut zure egitadak, eta sinistia, eta zure karidadia, eta lanbidia, eta zure igaropena, eta zure azkenengo egitadak lelenguak baño geijaguak.

        20. Baña badaukat zure kontra zertxubait: itxiten deutsazula Jezabel, emakume igarlia dala berak diñoan bati, irakasten, eta neure serbitzarijak engañetan,loikerijara oneek erakarten, eta Jaungoiko guzurrezkoai eskiñirikoetatik janerasoten.

        21. Eta denporia emon deutsat penitentzija egiteko: eta ez dau nai damutu bere zikinkerijaz.

        22. Orregaitik ezarriko dot oian: eta aregaz naastau diranak, egongo dira naibagerik andijenian, ez badabe egiten euren egitaden penitentzija.

        23. Eta aren semiak illgo ditut, eta jakingo dabe elesha guztijak, ni nazala erraijen, eta bijotzen azterlarija: eta emongo deutsat zubetariko bakotxari bere egitaden erara. Zubei barriz dirautsubet.

        24. Eta beste Tiatiran zagozenai: Irakatsi oni jarraituten ez deutsen guztijak, eta ezagututen ez ditubezanak Satanasen sakontasunak, areek diñuen legez, ez dot ezarriko zuben ganian beste kargarik:

        25. Alanbere daukazubena gorde egizube ni natorren artian.

        26. Eta goituten dabenari, eta nire azkeneko egitadak gordetan dituzanari, eskubidia emongo deutsat errijen ganian.

        27. Eta erabilliko ditu burdiñazko zigorragaz, eta lurrezko ontzi bat legez izango dira ausijak,

        28. Nik bere artu neban legez neure Aita gandik: eta emongo deutsat egunsentiko izarra.

        29. Belarrija daukanak, entzun begi zer dirautsen Espiritubak eleshai.

 

IRUGARREN KAPITULUBA

        1. Eta Sardisko eleshiaren aingerubari eskribidu egijozu: Oneek esaten ditu daukazanak Jaungoikuaren zazpi espiritubak, eta zazpi izarrak: Badakidaz zure egitadak, badozula bizi zarialako izena, eta illik zagozala.

        2. Izan zaite iratzarrija, eta sendatu egizuz beste iltera juazanak. Zerren ez ditut aurkituten zure egitada betiak neure Jaungoikuaren aurrian.

        3. Goguan bada artu egizu zer izan dozun, eta entzun, eta gorde egizu, eta egin penitentzija. Ez bazagoz barriz iratzarririk, etorriko natxatzu lapurra legez, eta ez dozu jakingo ze ordutan etorriko natxatzun.

        4. Agaitik badituzu izen banaka batzuk Sardisen, euren soñekuak zikindu ez ditubezanak: eta ibilliko dira nigaz zuriz jantzirik, zeren duiñak diran.

        5. Goituten dabena, onelan izango da zuriz jantzija, eta ez dot kenduko aren izena bizitzako Liburutik: eta autortuko dot aren izena neure Aitaren aurrian, eta aren aingeruben aurrian.

        6. Belarrija daukanak, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak eleshai.

        7. Eta eskribidu egijozu Filadelfijako eleshako aingerubari: Oneek esaten ditu Santubak eta Egijatijak, Dabiden giltza daukanak: zeñek idigiten dau, eta iñok ez dau itxiten: zeñek itxiten dau, eta iñok ez dau idigiten:

        8. Badakidaz zure egitadak. Orra imiñi deutsut aurrian ate idigija, iñok itxi ezin daikiana: indar gitxi daukazulako, eta gorde dozulako nire berbia, eta ez dozulako nire izena ukatu.

        9. Orra nun emongo deutsudan Satanasen batzarretik, Judegubak dirala esaten daben batzubek, eta ez dira alan, baña guzurra diñue: orra nun etorri-eragingo deutsedan, eta belaunikotuko dira zure oñetan: eta jakingo dabe maite zaitudala.

        10. Gorde dozulako neure igaropeneko berbia, nik bere gordeko zaitut tentaziñoko orduban, zein etorriko dan mundu guztira, lurrian bizi diranak probetara.

        11. Orra nun natorren beriala: gorde egizu daukazuna, iñok artu ez dagijan zure koroia.

        12. Goituten dabenagaz egingo dot abe bat neure Jaungoikuaren tenpluban, eta kanpora ez dau ostera urtengo: eta eskribiduko dot aren ganian neure Jaungoikuaren izena, eta neure Jaungoikuaren errijaren izena Jerusalen barrijarena, zein jatsiten dan zerutik neure Jaungoikua gandik, eta neure izen barrija.

        13. Daukanak belarrija, entzun begi zer esaten deutsen Espiritubak eleshai:

        14. Laodizijako eleshiaren aingerubari bere eskribidu egijozu: Oneek esaten ditu: Egijak,testigu leijalak eta egijazkuak, zein dan Jaungoikuaren eginen asieria.

        15. Badakidaz zure egitadak: ez zariala ez otza, ez berua: arren bada baziña otza, edo berua:

        16. Baña epela zarialako, eta ez otza, ez berua, asiko natxatzu jaurtigiten neure aotik.

        17. Esaten dozulako: Aberatsa naz, eta ondasuntsua, eta ez naz iñoren biar eta ez dakizu zariala guztiz premiñatsua, eta zorigaiztokua, eta ezerbagia,eta itxuba,eta billosa.

        18. Konsejetan zaitut erosi dagidazula sutan garbituriko urria aberastu zaitezan, eta jantzi dagizuzan soñeko zurijak, agertu ez dedin zure billostasunaren lotsarija; eta begi uragaz igortzi egizuz zeure begijak ikusi dagizun.

        19. Nik maite ditudanak zuzenduten ditut, eta kastigetan. Biztu zaite bada, eta egizu penitentzija.

        20. Orra nun naguan atian, eta joten dot: baldin iñok entzuten badau nire boza, eta idigiten badeust atia, sartuko naz beragana, eta apalduko dot aregaz, eta arek nigaz.

        21. Goituten dabenari, jarri-eragingo deutsat neugaz nire tronuban: nik bere goitu neban legez, eta jarri nintzan legez neure Aitagaz tronuban.

        22. Daukanak belarrija, entzun begi zer dirautsen Espiritubak eleshai.

 

LAUGARREN KAPITULUBA

        1. Oneen ondoren ikusi neban: eta orra ate bat idigirik zeruban; eta lelengo entzun neban bozak, tronpeta bat legez niri berba egiten, esan eustan: Igon egizu ona, eta erakutsiko deutsudaz gero jazo biar dabenak.

        2. Eta beriala izan nintzan gogoz eruana: eta orra jarleku bat imiñirik eguan zeruban, eta jarlekuren ganian jarririk;

        3. Eta jarririk eguana, zan jaspe ta sardonis arrijen irudikua: eta ustarku bat eguan jarlekubaren inguruan, esmeralduarenekua (sic).

        4. Eta jarlekubaren inguruan ogeta lau jarleku: eta tronuben ganian ogeta lau zar jarririk,soñeko zuriz inguraturik, eta areen burubetan urrezko koroiak.

        5. Eta tronutik urteten eben oñaztubak, eta diadarrak, eta trumonotsak: eta egozan tronubaren aurrian zazpi argi bizturik, zeintzuk diran Jaungoikuaren zazpi espiritubak.

        6. Eta tronubaren aurrian biderijozko itxaso bat legez kristalaren irudikua: eta jarlekubaren erdijan, eta jarlekubaren inguruban, lau abere begiz betiak aurretik eta atzetik.

        7. Eta lelengo aberia zan leoiaren irudikua, eta bigarren aberia zan idiskuaren irudikua, eta irugarren aberiak eukan arpegi bat gizonaren irudikua, eta laugarren aberiak zirudijan egan doian arranua.

        8. Eta lau aberiak eukezan seina ego: eta inguruban, eta barruban beterik egozan begiz: eta atsedenik artu baga gabaz ez egunaz,esaten eben: Santuba,Santuba,Santuba, Jaun Jaungoiko guztijala, zein zan, eta zein da, eta zein etorriko da.

        9. Eta ziardubela abere areek glorija, eta ondria eta bedeinkaziñoia emoten jarririk eguanari tronubaren ganian, bizi danari gizaldijen gizaldijetan.

        10. Auzpaz jausten ziran ogeta lau zarrak tronuban jarririk eguanaren aurrian, eta botaten zitubezan euren koroiak tronubaren aurrian ziñuela:

        11. Duin zara, gure Jaun Jaungoikua, artuteko glorija, eta ondria, eta birtutia: zerren zuk egin dituzu guztijak, eta zure naijagaz ziran, eta egiñak izan dira.

 

BOSTGARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi neban tronuban jarririk eguanaren eskumako eskuban, liburu bat barrutik eta kanpotik eskribidurik, eta zazpi sillugaz itxirik.

        2. Eta ikusi neban aingeru errutsu bat, sendo diadar egiten ebala: Nor da duiñ liburuba zabaltzeko, eta sillubak kenduteko?

        3. Eta iñok ezin eban, ez zeruban, ez lurrian, ez lurpian zabaldu liburuba, ez berari begiratu.

        4. Eta ni negar erijuan nenguan, iñor ez zalako duin aurkitu, zabalduteko liburuba, eta bera ikusteko.

        5. Eta zarretatik batek esan eustan: Ez dagizula egin negarrik: orra irabazi dau Judaren tribuko leoiak, Dabiden sustraijak, liburuba zabaldutia, eta zazpi sillubak kendutia.

        6. Eta ikusi neban: eta orra tronubaren eta lau abereen erdijan, eta zarren erdijan, Bildots bat zutunik illik legez, eukazana zazpi adar, eta zazpi begi: zeintzuk diran Jaungoikuaren zazpi espiritu, lur guztira bialdubak.

        7. Eta etorri zan: eta artu eban liburuba tronuban jarririk eguanaren eskumako eskutik.

        8. Eta zabaldu ebanian liburuba lau aberiak, eta ogeta lau zarrak auzpaztu ziran Bildotsaren aurrian, eukezala bakotxak arpak, eta urrezko ontzi batzuk usain onez betiak, oneek dira santuben erregubak:

        9. Eta kantetan eben kanta barri bat, ziñuela: Duin zara, Jauna, liburuba artuteko, eta aren sillubak kenduteko: zerren illa izan zara, eta erosi gaituzu Jaungoikuarentzat zure odolagaz tribu, eta mintzoera, eta erri, eta erreinu guztitik:

        10. Eta egin gaituzu gure Jaungoikoaren errege ta sazerdote: eta erreinauko dogu lurrian.

        11. Eta ikusi neban, eta entzun neban aingeru askoren boza tronubaren, eta abereen, eta zarren inguruban: eta ziran milla millaka,

        12. Diadar andijagaz ziñuenak: Duin da, illa izan dan Bildotsa, artuteko birtutia, eta Jaungoikotasuna, eta jakiturija, eta indarra, eta ondria, eta glorija, eta bedeinkaziñoia.

        13. Eta zeruban, eta lurraren gañian, eta lurpian, diran guztijai, eta itxasuan, eta atan barruban diranai: guztijai entzun neutsen esaten: Tronuban jarririk daguanari, eta Bildotsari:bedeinkaziñoia, eta ondria, eta glorija, eta ala gizaldijen gizaldijetan.

        14. Eta lau aberiak esaten eben: Alan izan dedilla: Eta ogetalau zarrak auzpaz jausi ziran: eta adorau eben bizi dana gizaldijen gizaldijetan.

 

SEIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi neban Bildotsak idigi ebala zazpi sillubetatik bat, eta entzun neutsan lau abereetatik bati, esaten, trumonadiaren boza lako bategaz: Erdu, eta ikusi egizu.

        2. Eta ikusi neban: eta orra zaldi zuri bat, eta aren gañian jarririk eguanak eukan ballesta bat: eta emon eutson koroe bat, eta abijau zan garaitzalla garaituteko.

        3. Eta idigi ebanian bigarren silluba, entzun neutsan bigarren aberiari esaten: Erdu, eta ikusi egizu.

        4. Eta urten eban beste zaldi origorri batek: eta aren gañian jarririk eguanari, emona izan jakon, bakia lurretik kendutia, eta alkar iltia eta emon eutsen ezpata andi bat.

        5. Eta idigi ebanian irugarren silluba, entzun neutsan irugarren aberiari, esaten: Erdu, eta ikusi egizu. Eta orra zaldi baltz bat: eta aren gañian jarririk eguanak, eukan balantza bat bere eskuban.

        6. Eta entzun neban boz bat leguez lau abereen artetik, esaten: Libra bi ogi diruban, eta iru libra garagar diruban, eta ardauari, eta orijuari ez ukutu.

        7. Eta idigi ebanian laugarren silluba, entzun neban laugarren aberiaren boza, esaten: Erdu, eta ikusi egizu.

        8. Eta orra zaldi zurbil bat: eta aren gañian jarririk eguanak, eban izena Erijotzia, eta jarraituten eutsan infernubak, eta eskubidia emona izan jakon lurraren lau ertzetan, ilteko ezpatiagaz, gosetiagaz, eta erijotziagaz, eta lurreko pistijakaz.

        9. Eta idigui ebanian bostgarren silluba: ikusi nituzan altarepian, Jaungoikuaren berbia gaitik, eta ekarri eutsen autorreria gaitik illak izan ziranen arimak,

        10. Eta diadarrez zirauntzen sendo, ziñuela: Noiz artian, Jauna, santuba eta egijatija, ez dozu juzgetan, eta ez dozu bengetan gure odola lurrian dagozan areetatik?

        11. Eta emonak izan jakezan soñeko zurijak: eta esana izan jaken itxaron egijela oraindik piska bat, bete artian eureen serbitzari lagunen, eta eurak legez illak izan biar dabenen aldria.

        12. Eta ikusi neban idigi ebanian seigarren silluba: eta orra luikara andi bat izan zan, eta eguzkija baltzitu zan zurdazko zaku bat legez: eta illargi guztija odol biurtu zan:

        13. Eta izarrak zerutik jausi ziran lurrera, pikonduak isuritzen dituban legez bere pikuak, ashe andi batek astinduten dabenian.

        14. Eta zeruba batu zan liburu bat biribilduten dan legez: eta mendi guztijak, eta ugartiak euren lekubetatik jausi ziran:

        15. Eta lurreko erregiak, eta andijenak, eta ejerzitubetako agintarijak, eta aberatsak, eta senduak, eta menpeko diran guztijak, eta jaubiak ezkutau ziran arzuluetan, eta mendijetako atx bitartetan:

        16. Eta esaten deutse mendijai, eta atxai: Jausi zaiteze gure ganera, eta ezkutau gaizubez tronuban jarririk daguanaren ikusbegitik, eta Bildotsaren aserretik:

        17. Zerren eldu da areen aserriaren egun andija: eta nor egon leiteke zutunik?

 

ZAZPIGARREN KAPITULUBA

        1. Oneen onduan ikusi nituzan lau aingeru zutunik lurraren lau ertzetan, lurreko lau ashiak eukezala, ibilli ez zitezen lurrian, ez itxasuan, ez zugatz batian bere.

        2. Eta ikusi neban beste aingeru bat igoten eguzkijaren urteeratik, zeñek eukan Jaungoiko bizijaren señalia: eta sendo diadar egin eutsen lau aingerubai, zeintzubei eskubidia emona

        jaken lurrari, ta itxasuari kalte egiteko.

        3. Zirautsela: Ez egin kalterik lurrari, ez itxasuari, ezta zugatzai, markau daiguzan artian gure Jaungoikuaren serbitzarijak euren bekokijetan.

        4. Eta entzun neban markauben zenbata, eun eta berrogueta lau milla markaubak: Israelgo semeen tribu guztitik.

        5. Judaren tributik amabi milla markaubak: Rubenen tributik amabi milla markaubak: Saden tributik, amabi milla markaubak:

        6. Aserren tributik amabi milla markaubak: Neptaliren tributik amabi milla markaubak: Manaseren tributik amabi milla markaubak:

        7. Simeonen tributik amabi milla markaubak: Lebien tributik amabi milla markaubak: Isakarren tributik amabi milla markaubak:

        8. Zabulonen tributik amabi milla markaubak: Joseren tributik, amabi milla markaubak: Benjaminen tributik amabi milla markaubak.

        9. Oneen ondoren ikusi neban aldra andi bat, iñok kontau ezin leikiana erreinu, eta tribu, eta erri, eta berbeta guztijetatik, zutunik tronubaren aurrian, eta Bildotsaren ikusbegijan, soñeko zuriz estaldurik, eta palmak euren eskubetan.

        10. Eta sendo diadar egiten eben ziñuela: Agur gure Jaungoiko, tronuban jarririk daguanari, eta Bildotsari.

        11. Eta aingeru guztijak egozan zutunik tronubaren, eta zarren, eta lau aberen inguruban: eta auzpaz jausi ziran tronubaren aurrian, eta adorau eben Jaungoikua,

        12. Ziñuela, Bai Bedeinkaziñoia, eta ospia, eta jakiturija, eta eskerra, eta ondria, eta birtutia, eta indarra gure Jaungoikuari gizaldijen gizaldijetan, Alan izan dedilla.

        13. Eta erantzun eustan zarretatik batek, eta esan eustan: Nortzuk dira soñeko zuriz jantzirik dagozan orreek? Eta nundik etorri dira?

        14. Eta esan neutsan: Neure Jauna, zuk dakizu. Eta esan eustan: Oneek dira, etorri diranak naibage anditik, eta euren soñekuak garbitu ditubezanak, eta eurak zuritu Bildotsaren odolian.

        15. Agaitik dagoz Jaungoikuaren tronubaren aurrian, eta serbietan dabe gau ta egun aren tenpluban: eta tronuban jarririk daguana, egongo da aren gañian.

        16. Ez dabe goserik, ez egarririk izango geijago, eta ez ditu joko eguzkijak, ez beste beroerrek:

        17. Zerren Bildots, tronubaren erdijan daguanak, zainduko ditu, eta ots egingo deutse bizitzako iturri uretara, eta liortuko ditu Jaungoikuak malko guztijak areen begijetatik.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta idigi ebanian zazpigarren silluba, ishildu zan zeruba, ordu erdi baten inguruban.

        2. Eta ikusi nituzan Jaungoikuaren aurrian dagozan zazpi aingerubak; eta emonak izan jakezan zazpi tronpeta.

        3.Eta beste aingeru bat etorri zan, eta gelditu zan altariaren aurrian intzentzonarijo bat eukala: eta emon jakozan intzentzo asko, ezarri egizan santu guztijen erregubetatik urrezko altariaren gañian, zein dan Jaungoikuaren tronubaren aurrian.

        4. Eta igon eban intzentzuen keiak santuben erregubakaz egiñak aingerubaren eskutik Jaungoikuaren aurrera.

        5. Eta artu eban aingerubak intzentzonarijua, eta bete eban altarako sutatik, eta jaurtigi eban lurrera, eta egin zan trumonots, eta diadar, eta oñaztu, eta luikara andija.

        6. Eta zazpi aingeru, zazpi tronpetak eukezanak, prestatu ziran tronpetak joteko.

        7. Eta lelengo aingerubak jo eban tronpetia, eta egin zan txingor, eta su, odolagaz naastauba, eta ezarrijak izan ziran lurrera, eta lurraren irugarren partia erre zan, eta zugatzen irugarren partia kiskaldu zan, eta bedar berde guztija erre zan.

        8. Eta bigarren aingerubak jo eban tronpetia: eta mendi andi bat lako bat sugarretan jaurtigija izan zan itxasora, eta itxasuaren iru garren partia odol biurtu zan.

        9. Eta ill zan itxasuan bizija euken krijaturetatik irugarren partia , eta ontzijen irugarren partia galdu zan.

        10. Eta irugarren aingerubak tronpetia jo eban: eta jausi zan zerutik izar andi bat, su garretan zuzi bat legez, eta jausi zan ibaijen irugarren partera, eta iturri uretara:

        11. Eta izarraren izena da Asentzijua; eta uren irugarren partia asentzijo biurtu zan: eta gizon asko ill zan ur areekaz, garrastu ziralako.

        12. Eta laugarren aingerubak tronpetiari ots eragiten ziarduban: eta jua izan zan eguzkijaren irugarren partia, eta illargijaren irugarren partia, eta izarren irugarren partia, aillagiña ze illundu zan areen irugarren partia, eta ez eutsan oneen irugarren partiak argirik emoten egunari; ezta bardin gabari.

        13. Eta ikusi neban, eta entzun neban zerubaren erditik egan joian arrano baten boza, zeñek diadar egiten eban sendo: zori-gaistokuak, zorigaistokuak, zorigaistokuak, lurrian dagozanak, beste iru aingeru tronpetak jo biar ditubezanak gaitik.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta bostgarren aingerubak jo eban tronpetia: eta ikusi neban izar bat jausi zala zerutik lurrera eta emona izan jakon lezako pozubaren giltza.

        2. Eta idigi eban lezako pozuba: eta igon eban pozuko keijak, su laba andi batenak legez: eta illunduba izan zan eguzkija, eta aizia pozuko keijagaz:

        3. Eta pozuko keetik urten eben langostak lurrera, eta emona izan jaken ala, lurreko lupubak dauken lako ala:

        4. Eta izan jaken aginduba ez egijuela kalterik egin lurreko bedarrari, ez berde zan gauzari, ez zugatz bati bere; ezpada bakarrik Jaungoikuaren señalia euren bekokijetan ez dauken gizonai:

        5. Eta eskubidia emona izan jaken, ez eurak ilteko: baña oñazetuteko bost illez: eta areen miñak ziran lupubak gizona jaten dabenian lako miñak.

        6. Eta egun areetan gizonak billatuko dabe erijotzia, eta ez dabe aurkituko: eta ill naiko dabe, eta erijotziak iges egingo deutse.

        7. Eta langostak lako arek zirudijen zaldi gudarako prestaubak: eta areen burubetan egozan koroiak lako batzuk, urrezkoen irudikoak: eta euren arpegija gizon arpegija lakua zan.

        8. Eta eukezan uliak emakumeen irudikuak; eta euren agiñak leoien agiñak zirudijen:

        9. Eta eukezan lorikak burdiñazko loriken irudikuak, eta areen egüen abarrotsak zirudijan arin gudara doian zaldi aldra baten abarrotsa:

        10. Eta eukezan buztanak lupuben irudikuak, eta eztenak egozan areen buztanetan: eta areen ala gizonai kalte egiteko bost illez: eta euken euren gañian

        11. Erregetzat leza andiko aingeruba, zeñen izena da Ebreoz Abaddon, Grijeguz barriz Apollion, Latinez da Exterminans.

        12. Zorigatx bat igaro da, eta orra nun datozan oraindik zorigatx bi areen ondoren.

        13. Eta seigarren aingerubak jo eban tronpetia: eta entzun neban boz bat Jaungoikuaren Begijen aurrian daguan urrezko altariaren lau adarretatik,

        14.Esaten seigarren aingeru tronpetadunari: Askatu egizak Eufratesko ibai andijan loturik dagozan lau aingerubak.

        15. Eta askatubak izan ziran lau aingerubak, zeintzubek egozan prestaurik ordurako, eta egunerako, eta illerako, eta urterako: gizonen irugarren partia ilteko.

        16. Eta zaldizko ejerzitubaren aldria ogei milla bidar amar milla. Eta entzun neban euren zenbata.

        17. Eta onelan ikusi nituzan zaldijak ikusaldijan: eta areen gañian jarririk egozanak, eukezan suzko jazintozko, eta sufrezko lorikak, eta zaldijen burubak ziran leoien burubak lakuak: eta areen aotik urteten eban subak, eta keijak, eta sufriak.

        18. Eta illa izan zan gizonen irugarren partia iru izurri oneekin, areen aotik urteten eben su, eta ke, eta sufriaz.

        19. Zerren zaldijen ala areen auan dago, eta areen buztanetan.

        Zerren areen buztanak sierpeen irudikuak dira, daukez burubak, eta arekin kalte egiten dabe.

        20. Eta izurri oneekaz illak izan ez ziran beste gizonak, ez eben artu euren eskuben egitaden damurik, eta ez eutsen itxi diabrubak, eta urrezko, eta zidarrezko, eta metalezko, eta arrizko, eta zurezko irudijak adoretiari, zeintzubek ezin legijen ez ikusi, eta ez entzun, eta ezin leitekezan ibilli.

        21. Eta ez eben egin penitentzija euren gizon ilte, ez satarritze, ez euren nasaikerija, eta ez euren lapurretakgaitik.

 

AMARGARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi neban beste aingeru sendo bat zerutik jatsiten odeijez inguraturik, eta ustarku bat burubaren gañian, eta aren arpegija zan eguzkija legez, eta aren oñak suzko abe batzuk legez:

        2. Eta eukan eskuban liburutxu bat zabaldurik: eta imiñi eban eskumako oña itxasuaren ganian, ezkerrekua barriz lurraren ganian:

        3. Eta diadar egin eban sendo, leoiak egiten daben orroia legez. Eta diadar egin ebanian, zazpi trumonadak euren berbak adierazo zitubezan.

        4. Eta adierazo zitubezanian zazpi trumonadak euren berbak, ni eskribietara niñoian: eta entzun neban boz bat zerutik niri esaten: Sillutu egizuz zazpi trumonadak adierazuak, eta ez dagizuzala eurak eskribidu.

        5. Eta itxasuaren, eta lurraren ganian zutunik ikusi neban aingerubak, jaso eban bere eskuba zeruruntz:

        6. Eta juramentu egin eban gizaldijen gizaldijetan, bizi dana gaitik, zeruba eta atan dagozanak, eta lurra eta atan dagozanak, eta itxasua eta atan dagozanak egin zituzana gaitik: Denporarik ez dala izango geijago.

        7. Ezpada zazpigarren aingerubaren bozaren egunetan, tronpetia asi dedinian adierazoten, kunpliduko dala Jaungoikuaren misterijua, ezagutueragin eban legez bere serbitzari profeten bitartez.

        8. Eta entzun neban boz bat zerutik barriro niri berba egiten, eta esaten: Zuaz, eta artu egizu liburu zabalduba itxasuaren ganian, eta lurraren ganian zutunik daguan aingerubaren eskutik.

        9. Eta juan nintzan aingeruba gana, eta esan neutsan, emon egidala liburuba. Eta esan eustan: Artu egizu liburuba eta iruntzi egizu: eta garraztueragingo deutsa zure sabelari, baña zure auan gozua izango da eztija leguez.

        10. Eta artu neban liburuba aingerubaren eskutik, eta iruntzi neban: eta nire auan gozua zan eztija legez.

        11. Eta esan eustan: Biar deutsezu oraindik egija adierazo erreinubai, eta errijai, eta mintzoerai eta errege askori.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUBA

        1. Eta emona izan jatan kañabera bat zigor baten irudikua, eta esana izan jatan: Jagi zaite, eta neurtu egizu Jaungoikuaren tenpluba, eta altaria, eta an adoretan diardubenak.

        2. Ataija barriz, tenplutik kanpora daguana, bego kanpuan, eta ez dagizula a neurtu: zerren itxija jake arrotzai, eta erri santuba zapalduko dabe berrogeta bi illa betian:

        3. Eta eskubidia emongo deutset neure autorgilla bijai, eta egija adierazoko dabe milla berreun eta irurogei egunian, zakuz jantzirik.

        4. Oneek dira olibo bi, eta kandeleru bi, lurraren Jaunaren

        aurrian dagozanak.

        5. Eta norbaitek gatxik egin nai badeutse, suak urtengo dau areen aotik, eta arrasauko ditu areen arerijuak: eta norbaitek min emon nai badeutse, onela arek illa izan biar dau.

        6. Oneek dauke eskubidia zeruba itxiteko, egin ez dagijan euririk oneen profezijetako egunetan: eta eskubidia dauke uren ganian areek odol biurtuteko, eta lurra joteko nai daben guztijan.

        7. Eta amaituten dabenian euren autorrerija, leza anditik igoten daben pistijiak, gudan jardungo dau oneen kontra, eta goituko ditu, eta illgo ditu.

        8. Eta areen gorputzak etzunik egongo dira Sodoma, eta Egipto irudipenez deituten jakon erri andiko plazetan, nun areen Jauna bere izan zan kurutzian ultzez josija.

        9. Eta tribu, eta erri, eta mintzoera, eta erreinubetako askok, ikusiko ditube areen gorputzak iru egun eta erdijan: eta ez dabe itxiko areen gorputza obijetan sartuten

        10. Eta lurrian bizi diranak poztuko dira areen illtiagaz, eta olgauko dira: eta alkarri eskintsarijak bialduko deutsez, zerren igarla bi areek oñazetu zituezan lurrian bizi ziranak.

        11. Eta iru egun, eta erdiren ondoan, bizitzako arnasia Jaungoikuagandik sartu zan areetan. Eta zutundu ziran euren oñen ganian, eta izu andi batez artu zituban areen ikuslak.

        12. Eta entzun eben boz andi bat zerutik, arei esaten: Igon egizube ona. Eta igon eben zerura odei baten: eta ikusi zitubezan areen arerijuak.

        13.Eta ordu atan egin zan luikara andi bat, eta errijaren amargarren partia jausi zan: eta illak izan ziran luikaran zazpi milla gizon: eta bestiak izubak arturik egon ziran, eta glorija emon eutsen zeruko Jaungoikuari.

        14. Bigarren zoritxarra igaro da: eta orra irugarren zoritxarra laster etorriko dana.

        15. Eta zazpigarren aingerubak jo eban tronpetia: eta boz andijak entzunak izan ziran zeruban, eta ziñuen: Mundu onetako nagusitasuna, gure Jaunarena, eta aren Kristorena egiña izan da; eta errege izango da gizaldijen gizaldijetan: Alan izan dedilla.

        16. Eta ogeta lau zarrak, Jaungoikuaren aurrian euren jarlekubetan jarririk dagozanak, jausi ziran auzpaz, eta adorau eben Jaungoikua, ziñuela:

        17. Eskerrak deutsuguz, Jaun Jaungoiko guztijala, zariana, eta ziñana, eta etorriko zariana: artu dozulako zure indar andija, eta jaubetu zarialako.

        18. Aserratu dira erreiñubak, baña zure aserraldija eldu da, eta denporia illak juzgetako, eta sarija emoteko zure serbitzari profetai, eta santubai, eta zure izenaren bildur diranai, txikijai eta andijai; eta lurra zikindu dabenak arrasatuteko.

        19. Eta zabaldu zan Jaungoikuaren tenpluba zeruban, eta ikusi zan areen alkartasuneko utxia, eta egin zan oñaztu, eta diadar, eta luikara, eta arrite andija.

 

AMABIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusgarri andi bat agertu zan zeruban: Emakume bat eguzkijaz inguraturik, eta aren oinpetan illargija, eta aren buruban amabi izarrezko koroe bat.

        2. Eta seindun egonik, diadarrez zirauntzan seinmiñetan, eta oñazetuten zan seiña egiteko.

        3. Eta ikusi zan beste ikusgarri bat zeruban: eta orra dragoe andi origorri bat, zeñek zituban zazpi buru, eta amar adar: eta aren burubetan zazpi koroe,

        4. Eta aren buztanak ekarren zeruko izarren irugarren partia,

        eta jaurtigi zituzan lurrera, eta dragoia gelditu zan seimiñetan eguan emakumiaren aurrian: seiña egiten ebanian, aren semia iruntziteko.

        5. Eta egin eban sein bat semia, zeñek zuzenduko ditu erreinu guztijak burdiñazko zigorragaz: eta eruana izan zan aren semia Jaungoikua gana, eta aren tronura.

        6. Eta emakumiak iges egin eban eremura nun eukan leku bat Jaungoikuak prestaurik an azija izateko milla berreun eta irurogei egunian.

        7. Eta izan zan guda andi bat zeruban: Migelek eta aren aingerubak gudan ziarduben dragoiaren kontra, eta dragoiak ziarduban gudan, eta aren aingerubak bere:

        8. Eta ez eben goitu, eta ez zan aurkitu aren lekurik geijago zeruban.

        9. Eta jaurtigija izan zan dragoe andi a, sierpe zarra, Diabruba, eta Satanas deituten jakona, mundu guztija engañetan dabena: eta jaurtigija izan zan lurrera, eta aren aingerubak aregaz jaurtigijak izan ziran.

        10. Eta entzun neban boz andi bat zeruban esaten: Orain bete da salbaziñua, eta indarra, eta gure Jaungoikuaren erreinuba, eta aren Kristoren ala: jaurtigija izan dalako gure anaijen salatzaillia, zeñek salatuten zituzan gure Jaungoikuaren aurrian gau ta egun.

        11. Eta oneek goitu dabe a, Bildotsaren odolagaz, eta bere autorreriaren berbiagaz, eta ez ditube euren bizitzak maitetu erijotziari iges egiteraiño.

        12. Agaitik poztu zaiteze, zerubak, eta an dagozanak. Zorigaistokuak lurra, eta itxasua, zuek gana jatsi dalako diabruba aserre andijagaz, jakiñik denpora gitxi daukala.

        13. Ikusirik dragoiak jaurtigija izan zala lurrera, eraso eutsan semia egin eban emakumiari.

        14. Eta emonak izan jakozan emakumiari arrano andi baten ego bi, egan egijan eremura bere egonlekura, nun azija dan denporan eta denporetan, eta denpora erdijan sierpiaren ikusbidetik.

 

        15. Eta jaurtigi eban sierpiak bere aotik emakumiaren ondoan, ur ibai bat legez, ibaijak bera ekarrierazua izateko.

        16. Eta lagundu eutsan lurrak emakumiari, eta zabaldu eban lurrak bere aua, eta iruntsi eban dragoiak bere aotik jaurtigitako ibaija.

        17. Eta aserratu zan dragoia emakumiaren kontra: eta juan zan gudan egitera aren odoleko besteen kontra, zeintzubek gordetan ditubezan Jaungoikuaren agindubak, eta dauken Jesukristoren autorreria.

        18. Eta gelditu zan itxasoko ondarrian.

 

AMAIRU GARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi neban pistija bat itxasotik igoten, zazpi buru eukazana, eta amar adar, eta amar adarren ganian amar koroe, eta aren buruben ganian blasfemijazko izenak.

        2. Eta ikusi neban pistijiak zirudijan leoiarria, eta aren oñak artzaren erpiak lakuak ziran, eta aren aua leoiaren aua lakua. Eta dragoiak emon eutsan bere indarra, eta al andija.

        3. Eta ikusi neban aren burubetatik bat jorik zirudijala iltera joiala: eta aren erijotzako zaurija sendatu zan. Eta lur guztija mirariturik jarri zan pistijiaren ondoren.

        4. Eta adorau eben dragoia, zeñek emon eutsan ala pistijiari: eta adorau eben pistijia, ziñuela: Nor da pistijiaren irudikua? Eta nok gudatu leike aregaz?

        5. Eta emona izan jakon ao bat destaña eguiten eta blasfemijetan ebana: eta emon izan jakon dongaro egiteko ala berrogeta bi illa betian.

        6. Eta idigi eban aua, Jaungokiua blasfemetako, eta aren izena, eta aren egolekuba, eta zeruban dagozanak blasfemetako.

        7. Eta emona izan jakon santubai gerra egitia, eta areek goitutia. Eta eskubidia izan eban tribu, eta erri, eta berbakuntza, eta erreiñu guztijen ganian,

        8. Eta adorau eben lurrian egozan guztijak: zeintzuben izenak ez dagozan eskribidurik mundubaren asieratik illa izan dan Bildotsaren bizitzako Liburuban.

        9. Iñok baldin badauka belarririk, entzun begi.

        10. Besterik katigarijora daroiana, bera katigarijora juango da: ezpataz illtzalliak, biar dau izan ezpataz illa. Emen da santuben igaropena, ta fedia.

        11. Eta ikusi neban beste pistija bat lurretik igoten, eta eukazan adar bi Bildotsaren irudikuak, eta berba egiten eban dragoiak legez.

        12. Eta lelengo pistijiaren al guztija egiten eban aren aurrian: eta lurrari, eta atan egozanai, adorau eragin eutsen lelengo pistijia, zeñen erijotzako zaurija sendatuba izan zan.

        13. Eta egin zituzan gauza izugarri andijak, subari jatsi eragiteraño zerutik lurrera gizonen aurrian.

        14. Eta engañau zituzan lurrian egozanak, pistijaren aurrian egitia gaitik emon izan jakon gauza miragarrijak esanik lurrian bizi ziranai, egin dagijela ezpatiaren zaurija eukirik bizi dan pistijiaren irudi bat.

        15. Eta ala izan eban bizija emoteko pistijiaren irudijari, eta pistijiaren irudijari berba eragiteko: eta egiteko pistijiaren irudija adoretan ez eben guztijak, illak izan ditezela.

        16. Eta guztijai txikijai, eta andijai, eta aberatsai, eta ezeukijai, eta ugazabai, eta menpekuai artu eragingo deutse señale bat euren eskumako eskuban, edo euren bekokijetan:

        17. Eta egingo dau iñok erosi, edo saldu ezin daikiala, ez baldin badauka pistijiaren señalia, edo izena, edo aren izenaren zenbata.

        18. Emen dago jakiturija. Daukanak adiña, kontau begi pistijiaren zenbata. Zerren gizon baten zenbata da: eta aren zenbata seireun eta irurogeta sei.

 

AMALAUGARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi neban: eta orra Bildotsa eguan zutunik Siongo mendijaren ganian, eta beragaz eun eta berrogeta lau milla, aren izena, eta aren Aitaren izena eruaten ebenak euren bekokijetan eskribidurik.

        2. Eta entzun neban abarrots bat zerutik, ur andijen abarrotsaren irudikua: eta entzun neban abarrotsa zan, arpalarijak arpan diardubenian lakua.

        3. Eta kantetan eben kantu barri bat legez jarlekubaren aurrian, eta lau abereen, eta zarren aurrian, eta iñok ezin eukian esan kantia, <eta> eun eta berrogeta lau milla, lurretik erosijak izan ziran areek baño.

        4. Oneek dira emakumiakin zikindu ez ziranak: zerren dontzellak dira. Oneek Bildotsari jarraituten deutse noranai juan dedilla. Oneek erosijak izan dira gizonetatik lenenak Jaungoikuarentzat, eta Bildotsarentzat,

        5. Eta areen auan ez da aurkitu guzurrik: alan orbanik baga dagoz Jaungoikuaren tronubaren aurrian.

        6. Eta ikusi neban beste aingeru bat zerubaren erdijaren ganetik egan, Ebangelijo betikua eukala, irakasteko lurrian egozanai, erreinu, eta tribu, eta berbakuntza, eta erri guztijai:

        7. Esaten ebala diadar andijagaz: Jaunaren bildur izan zaiteze, eta emon egijozube ondria, zerren badator aren juizijoko orduba, eta adorau egizube, zeruba, eta lurra, eta itxasua, eta iturri urak egin dituzana.

        8. Eta beste aingeru bat ondoren etorri zan, esaten ebala: Jausi da, jausi da Babilonija andi a: zeñek bere zikinkerijako kolerako ardaua edan eragin deutse erreinu guztijai.

        9. Eta irugarren aingeru bat agertu zan areen ondoren, esaten ebala diadar andijagaz: Iñok adorauko baleu pistijia, eta aren irudija, eta señalia artu bere bekokijan, edo bere eskuban:

        10. Arek bere edango dau Jaungoikuaren aserreko ardaotik, aren aserreko ontzijan garbi prestauba izan danetik, eta izango da tormentauba subagaz eta sufriagaz aingeru santuben aurrian, eta Bildotsaren aurrian:

        11. Eta areen oñazeen keiak igongo dau gizaldijen gizaldijetan: eta ez dauke atsedenik gau ez egun, pistijia, eta aren irudija adorau ebenak, eta iñok aren izenaren señalia artu beban.

        12. Emen dago, Jaungoikuaren agindubak eta Jesuen fedia gordetan daben santuben igaropena.

        13. Eta entzun neban boz bat zerutik, niri esaten: Eskribidu egizu: Zorijonekuak illak, Jaunagan ilten diranak. Oraindanik diño Espiritubak, atseden dagijela euren nekeetatik, zerren euren obrak jarraituten deutse.

        14. Eta ikusi neban eta orra odei zuri bat: eta odeijaren ganian jarririk gizonaren semiaren irudiko bat, zeñek eukan urrezko koroe bat buruban, eta eskuban igitai zorrotz bat.

        15. Eta beste aingeru batek urten eban tenplutik, diadar eguiñaz odeijaren ganian jarririk eguanari: Sartu egizu zure igitaija, eta igitaitu egizu, zerren etorrija da igitaituteko orduba, eldu diralako lurreko abuztubak.

        16. Eta sartu eban odeijaren ganian jarririk eguanak, bere igitaija lurrian, eta ebagija izan zan lurra.

        17. Eta beste aingeru batek urten eban zeruban daguan tenplutik, eukala arek bere igitai zorrotz bat.

        18. Eta beste aingeru batek urten eban altaratik, arek eskubidia eukan subaren ganian: eta diadar egin eutsan sendo igitai zorrotza eukanari, ziñuala: Erabilli egizu zure igitai zorrotza, eta ebagi egizuz lurreko mastiko morduak: zerren eldubak dagoz ango matsak.

        19. Eta sartu eban aingerubak bere igitai zorrotza lurrian, eta batu zituzan lurreko matsak, eta jaurtigi zituzan Jaungoikuaren aserreko pozu andijan:

        20. Eta zapalduba izan zan pozuba erritik kanpuan, eta urten eban odolak pozutik zaldijen bridetaraño milla eta seireun estaduren bidartian.

 

AMABOSTGARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi neban beste señale andi, eta ikaragarri bat zeruban: zazpi aingeru, azkenengo zazpi izurrijak eukezanak: areetan amaituten da Jaungoikuaren aserria.

        2. Eta ikusi neban biderijozko itxaso bat lakua subagaz nastauba, eta pistijiaren, eta aren irudijaren, eta aren izeneko zenbataren garaitzallak, egozala itxasuaren ganian Jaungoikuaren arpakin:

        3. Eta kantetan eben Moises Jaungoikuaren serbitzarijaren kantia, eta Bildotsaren kantia, ziñuela: Andijak eta miragarrijak dira zure obrak Jaun Jaungoiko guztijala: zuzenak eta egijazkuak dira zure bidiak, gizaldijen Erregia.

        4. Nor ez da zure bildur izango, Jauna, eta nok ez dau andituko zure izena? Zerren zu bakarrik zara bijotz biguna: erreiñu guztijak etorriko dira, eta adorauko dabe zure aurrian, agirijak diralako zure juizijuak.

        5. Eta gero ikusi neban, eta orra nun idigi zan zeruban autorrerako bizilekuko tenpluba:

        6. Eta urten eben tenplutik zazpi izurrijak eukezan aingerubak, liñozko soñeko garbi, eta zuriz jantzirik, eta urrezko gerrikoz bularrak loturik.

        7. Eta lau abereetatik batek emon eutsezan zazpi aingerubai zazpi urrezko ontzi, Jaungoiko gizaldijen gizaldijetan bizi danaren aserrez betiak.

        8. Eta tenpluba keez bete zan Jaungoikuaren anditasuna gaitik eta aren ala gaitik: eta iñor ezin zatekian sartu tenpluban, zazpi aingeruben zazpi izurrijak igaro artian.

 

AMASEI GARREN KAPITULUBA

        1. Eta entzun neban boz andi bat tenplutik, esaten zazpi aingerubai: zuaze, eta isuri egizubez Jaungoikuaren aserriaren zazpi ontzijak lurrera.

        2. Eta juan zan lelengua, eta isuri eban bere ontzija lurrera, eta etorri zan zauri andi eta ezin dongagoa pistijiaren señalia euken gizonak gana, eta aren irudija adorau ebenak gana.

        3. Eta bigarren aingerubak isuri eban bere ontzija itxasora, eta jarri zan ill baten odola legez: eta bizi ziran guztijak ill ziran itxasuan.

        4. Eta irugarrenak isuri eban bere ontzija ibaijetara, eta iturri uretara, eta odol biurtu ziran.

        5. Eta entzun neutsan uretako aingerubari esaten: Zuzena zara, Jauna, zariana, eta ziñana: Santuba, erabagi onak emon dituzuna:

        6. Isuri ebelako santuben, eta profeten odola, emon deutsezu odola edaten: zerren merezi eben.

        7. Eta entzun neutsan beste bati altaratik esaten: Bai, Jaun Jaungoiko guztijala, egijazkuak dira, eta zuzenak zure erabagijak.

        8. Eta laugarren aingerubak isuri eban bere ontzija eguzkijaren ganian, eta emona izan jakon gizonak beruaz tormentetia, eta subaz.

        9. Eta kiskaldu ziran gizonak bero andijagaz, eta blasfemau eben Jaungoikua, izurri oneek bialduteko eskubidia deukana, eta ez ziran damuban sartu ari glorija emoteko.

        10. Eta bostgarren aingerubak isuri eban bere ontzija pistijiaren jarlekuban: eta aren erreinuba illundu zan, eta jan zitubezan euren miiñak miñez:

        11. Eta blasfemau eben zeruko Jaungoikua euren miñ, eta zaurijen artian, eta ez ziran damutu euren egitadakaz.

        12. Eta seigarren aingerubak isuri eban bere ontzija Eufratesko ibai andi atara: eta agortueraso eutsan aren urari, bidia egiteko eguzkijaren urteerako erregiai.

        13. Eta ikusi nituzan dragoiaren aotik, eta pistijiaren aotik, eta igarla paltsuaren aotik iru espiritu zikin urteten ugarasijuen irudijan.

        14. Zerren eurak dira demoniuen espiritubak gauza ikaragarrijen egilliak, eta duaz lur guztiko erregeak gana, areek gudarako batutera, Jaungoiko guztijalaren egun andirako.

        15. Orra nun natorren lapurra legez. Zorijonekua iratzarririk daguana, eta soñekuak gordetan dituzana, billosik ibilli ez dedin, eta ikusi ez dagijen bere itxustasuna.

        16. Eta batuko ditu Ebreoz Armagedon deituten jakon lekuban.

        17. Eta zazpigarren aingerubak isuri eban bere ontzija airera, eta adierazo izan zan boz andi bat tenplutik tronuko aldetik, ziñuana: Egin da.

        18. Eta egin ziran oñaztubak, eta diadarrak, eta trumonotsak, eta luikara bat izan zan, iñoz gizonak lurraren ganian ziran ezkero, izan ez dana alako luikara andirik.

        19. Eta uri andija egin zan iru zatitan: eta erreinubetako errijak jausi ziran. Eta Babilonija andija gogora etorri jakon Jaungoikuari, ari edaten emoteko bere aserre sumiñeko ardauaren edanontzija.

        20. Eta ugarte guztijak iges eban, eta mendijak ez ziran aurkitu.

        21. Eta txingor andi bat talentuba lakua jausi zan zerutik gizonakgana: eta blasfemau eben Jaungoikua gizonak arrizko izurrija gaitik: zerren izugarriko andija zan.

 

AMAZAZPI GARREN KAPITULUBA

        1. Eta etorri zan zazpi ontzijak eukazan zazpi aingerubetatik bat, eta berba egin eustan, ziñuala: Erdu, erakutsiko deutsut ur andijen ganian jarririk dagoan bordion andijaren kondenaziñoia,

        2. Zeñegaz nastau diran lurreko erregiak, eta orditu diran lurrian bizi diranak bere zikinkerijako ardauagaz.

        3. Eta eruan ninduban gogoz eremu batera. Eta ikusi neban emakume bat jarririk pistija gorri baten ganian, zein eguan blasfemijazko izenez beterik, eta zeñek eukazan zazpi buru, eta amar adar.

        4. Eta emakumia inguraturik eguan purpuraz, eta eskarlataz, eta urrez, eta arri baliotsuz, eta perlaz apaindurik, eta eukan bere eskuban edanontzi bat, itxuskerijaz, eta bere zikinkerijako gorrotagarriz beterik:

        5. Eta bere bekokijan izen bat eskribidurik: Misterijua: Babilonija andija, zikinkerijen, eta lurreko itxuskerijen ama.

        6. Eta ikusi neban emakumia orditurik santuben odolagaz, eta Jesusen martirijen odolagaz. Eta izutu nintzan bera ikusijaz arrigarriro.

        7. Eta esan eustan aingerubak: Zergaitik mirarituten zara? Neuk esango deutsut emakumiaren egija estalduba, eta bera daroian pistija zazpi buru, eta amar adar daukazanarena.

        8. Ikusi dozun pistijia, izan da, eta ez da, eta igongo dau lezatik, eta iltera juango da: eta izutuko dira lurrian bizi diranak, zeintzuben izenak ez dagozan eskribidurik bizitzako Liburuban mundubaren asieratik, ikusijaz pistijia bazala, eta orain ez dala.

        9. Eta au da esaeria, zeñetan daguan jakiturija. Zazpi burubak dira zazpi mendijak, zeintzuben ganian jarririk daguan emakumia, baita bere zazpi errege dira.

        10. Bost jausi dira, bat badago, beste bat ez da oraindik etorri: eta etorri dedinian, biar dau arek gitxi egon.

        11. Eta pistija zana, eta ez dana: bera da zortzigarrena: eta zazpiretatikua da, eta iltera dua.

        12. Eta ikusi dituzun amar adarrak, amar errege dira, zeintzubek erreiñurik ez dabe oraindik izan, baña eskubidia errege legez ordu baten izango dabe pistijiaren ondoren.

        13. Oneek asmo bat dauke, eta euren indar, eta ala emongo deutse pistijiarai:

        14. Oneek Bildotsagaz gudatuko dira, eta Bildotsak goituko ditu: zerren jaunen Jauna da, eta erregeen Erregia, eta aregaz dagozanak, deitubak, autubak, eta leijalak.

        15. Eta esan eustan: Ur ikusi dituzunak, non bordiona jarririk daguan, errijak dira, eta erreinubak, eta berbakuntzak.

        16. Eta pistijiari ikusi deutsazuzan amar adar: areek gorrotauko dabe zikiña, eta imiñiko dabe galduba, eta billosa: aren aragijak jango ditula, eta bera sutan erreko.

        17. Zerren Jaungoikuak ezarri deutse bijotzian, egin dagijela arek nai dabena: emon dagijuen euren erreinuba pistijiari, bete ditezen artian Jaungoikuaren esanak.

        18. Eta ikusi dozun emakumia, da erri andija, zeñek daukan agintaritzia lurreko erregeen ganian.

 

AMAZORTZIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta gero ikusi neban beste aingeru bat, al andija eukana, jatsiten zerutik: eta lurra argituba izan zan aren glorijaz:

        2. Eta diadar egin eban sendo, esaten ebala: Jausi da,jausi da Babilonija andija: eta egin da diabruben egontokija, eta espiritu loi guztijen igeslekuba, eta egazti zikin, ta gorrotagarri guztijen zuloa.

        3. Zerren bere aserreko zikinkerijaren ardaotik edan eben erri guztijak: eta lurreko erregiak aregaz nastau ziran: eta lurreko merkatarijak aberastu ziran aren gozamen larregijaren kostuz.

        4. Eta entzun neban beste boz bat, esaten: Urten egizu ortik, neure errija: ez zaitezan izan aren gaistakerijetan partill, eta ez dagizun artu aren izurrijetatik.

        5. Zerren eldu dira aren pekatubak zeruraño, eta gomutau da Jaungoikua aren gaiztakerijakaz.

        6. Biurtu egijozube emon deutsuben legez: eta emon egijozube birritan bere egitaden erara: eskiñi deutsuben edanontzijan, edan eragin egijozube birritan.

        7. Zenbat goratu zan, eta gozatu, ainbeste gatx eta negarbide emon egijozube: zerren esan dau bere bijotzian: jarririk nago erregiña: eta ez naz alarguna: eta ez dot ikusiko negarbiderik.

        8. Orregaitik egun baten etorriko dira aren gatxak, erijotzia, eta negarrak, eta gosetia, eta sutan erreko da: zerren errutsuba da bera juzgauko daben Jaungoikua.

        9. Eta negar egingo dabe, eta uluka jardungo dabe bera gaitik, beragaz nastau, eta atsegiñetan bizi izan diran lurreko erregiak, ikusten dabenian aren erretiaren keia:

        10. Eta urrin dagozala aren oñazeen bildurrez, esango dabe: Zorigaistokua, zorigaistokua Babilonija uri andi a, uri sendo a: onelan ordu baten barruban etorri dok ire galdupena.

        11. Eta lurreko merkatarijak negar egingo dabe, eta ulu aren ganian, zerren areen salgeijak iñok ez ditu erosiko geijago:

        12. Urrezko, eta zidarrezko, eta arri balijotzuzko, eta perlazko, eta liño meezko, eta purpurazko, eta sedazko, eta eskarlatazko salgeijak, eta usainonezko zur guztijak, eta marfillezko ontzi guztijak, eta arri balijotzuzko, eta brontzezko, eta burdiñazko, eta marmolezko ontzi guztijak,

        13. Eta kanelia, eta usainonak, eta ugentubak, eta intzentzua, eta ardaua, eta orijua, eta urun loria, eta garija, eta zamarijak, eta ardijak, eta zaldijak, eta burdijak, eta esklabuak, eta gizonen arimak.

        14. Eta ire arimiaren gogoko frutak juan dituk igandik, eta gauza gizen, eta ederrak, galdu jakazak, eta ez jitubek eurak geijago aurkituko.

        15. Oneen merkatari aberastubak, beragandik urrin egongo dira aren oñazeen bildurrez, negarrez, eta zizpuruz,

        16. Esaten dabela: Zorigaistokua, zorigaistokua erri andi a, liño mez, eta purpuraz, eta eskarlataz estaldurik eguana, eta urrez, eta arri balijotsuz, eta perlaz apaindurik.

        17. Zelan ordu baten barruban ezereztu ziran ainbeste aberastasun, eta piloto guztijak, eta itxasuan dabiltzan guztijak, eta mariñelak, eta itxasuan lanian diardubenak, urrun egon ziran,

        18. Eta diadar egin eben ikusijaz aren erretiaren lekuba, ziñuela: zein izan da uri andi onen bardin?

        19. Eta jaurtigi eben autsa euren buruben ganera, eta deadar egin eben negar, eta ulubakaz, ziñuela: zorigaistokua, zorigaistokua uri andi a, zeñetan aberastu ziran itxasuan ontzijak eukezan guztijak aren ondasunetatik: zelan ordu baten barruban eremu egin zan.

        20. Poztu zaite zeruba, eta apostolu santubak, eta profetak: zerren bengau eban Jaungoikuak zuben juizijua aren kontra.

        21. Eta aingeru sendo batek jaso eban arri bat errotarri andi bat lakua, eta jaurtigi eban itxasora, ziñuala: Onelako bultzakadiagaz jaurtigija izango da Babilonijako uri andija, eta ez da geijago aurkituko.

        22. Eta arparijen, eta kantarijen, eta txillibitarijen, eta tronpetarijaren boza ez dok entzungo igan geijago: eta iñolazko ofizijoko langillarik ez dok igan aurkituko geijago: eta errotarijaren otsik ez dok geijago entzungo igan.

        23. Eta argizagijaren argijak ez jok igan argi egingo geijago: eta senar emazteen bozik ez dok entzungo geijago igan: zerren ire merkatarijak jituan lurreko andijenak, zerren ire sorginkerijakaz engañaubak izan jituan erri guztijak.

        24. Eta beragan aurkituko da profeten eta santuben odola: eta lurrian illak izan ziran guztijena.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUBA

        1. Oneen onduan entzun neban aldra andi baten boza lako bat zeruban esaten: Alleluia: Agurra, eta glorija, eta indarra gure Jaungoikuarentzat dira:

        2. Zerren egijazkuak dira, eta zuzenak aren juizijuak, juzgau ebalako bordion andija, bere zikinkerijan lurra usteldu ebana; eta bengau eban aren eskubetatik bere serbitzarijen odola.

        3. Eta barriro esan eben: Alleluia. Eta aren keiak igoten dau gizaldijen gizaldijetan.

        4. Eta lurreratu ziran ogeta lau zarrak, eta aberiak, eta adorau eben tronuban jarririk daguen Jaungoikua, ziñuela: Amen: Alleluia.

        5. Eta boz batek urten eban tronutik, ziñuanak: Goratu egizube gure Jaungoikua, bere serbitzari guztijak: eta bere bildur zareenak, txikijak eta andijak.

        6. Eta entzun neban aldra andi baten boza lako bat, ur andijen otsa zirudijana, eta trumonada andijen orroia lakua, esaten ebana: Alleluia: erreinau dabelako gure Jaun Jaungoiko guztijalak.

        7. Poztu gaitean, eta gozatu: eta emon dagijogun glorija: zerren eldu dira Bildotsaren eztegubak, eta aren ezkongeia prestau da.

        8. Eta emona izan jakon jantzija izatia liño me argitsu, eta zurijagaz. Zerren liño mezko jantzija santuben egitada zuzenak dira.

        9. Eta esan eustan: Eskribidu egizu: Zorijonekuak Bildotsaren eztegubetako aparira deitubak diranak: Eta esan eustan: Jaungoikuaren berba oneek egijazkuak dira.

        10. Eta jausi nintzan bere oñetara, bera adoretako. Eta esan eustan: Begira egizu ez dagizula egin: zure serbitzari laguna naz, eta Jesusen autorreria dauken zure anaijena, Jaungoikua adorau egizu. Zerren Jesusen autorrerija da profezijako espirituba.

        11. Eta ikusi neban zeruba idigirik, eta orra zaldi zuri bat, eta aren ganian jarririk eguanari, deituten jakon Leijala, eta Egijatija, eta zuzentasunagaz juzgetan dau, eta gudatuten da.

        12. Aren begijak barriz ziran su garraren irudikuak, eta buruban eukazan koroe asko, eta eukan izen bat eskribidurik, iñok ez dakijana berak baño.

        13. Eta jantzirik eguan soñeko odoldu bategaz: eta arek eban izena: Jaungoikuaren Berbia.

        14. Eta zeruban dagozan ejerzitubak, jarraituten eutsen zaldi zurijetan, liño mezko soñeko zuriz, eta garbiz jantzirik.

        15. Eta bere aotik urteten eban ezpata batek alde bijetatik zorroztubak, aregaz errijak joteko. Eta berak zuzenduko ditu burdiñazko zigorragaz: eta Jaungoiko guztijalaren aserre sumiñeko dolaria berak zapalduten dau.

        16. Eta dauka eskribidurik bere soñekuan, eta bere isterrian: Erregeen Erregia, eta jaunen Jauna.

        17. Eta ikusi neban beste aingeru bat eguzkijan zutunik, eta diadar egin eban sendo, esaten eutsela zerubaren erdijaren ganian egan ebiltzan egazti guztijai: Erdube, eta batu zaiteze Jaungoikuaren apari andira:

        18. Jan dagizubezan erregeen aragijak, eta ejerzitubetako agintarijen aragijak, eta senduen aragijak, eta zaldijen, eta oneetan jarririk dagozanen aragijak, eta ugazaben, eta menpekuen, eta txikijen, eta andijen aragijak.

        19. Eta ikusi nituban pistijia, eta lurreko erregiak, eta areen ejerzitubak baturik, gudan jarduteko zaldijan jarririk eguanagaz, eta bere ejerzitubagaz.

        20. Eta atrapauba izan zan pistijia, eta beragaz guzurrezko igarlia: bere aurrian gauza izugarrijen egillia, zeintzubekaz engañau zituzan pistijiaren markiaren artzalliak, eta bere irudijaren adoratzalliak. Bizirik jaurtigijak izan ziran oneek bijok ishioturik daguan suzko pozura.

        21. Eta bestiak illak izan ziran, zaldijan jarririk eguanaren aotik urteten eban ezpatiagaz: eta egazti guztijak ase ziran areen aragijakaz.

 

OGEIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi neban aingeru bat jatsiten zerutik, zeñek eukan lezako giltza, eta kate andi bat bere eskuban.

        2. Eta artu eban dragoia, sierpe antxiñakua, zein dan diabruba, eta Satanas, eta lotu eban milla urterako:

        3. Eta sartu eban lezan, eta itxi eban, eta sillutu eban bere ganian ez egizan geijago erreinuban engañau, milla urte bete artian: eta gero azkatuba biar dau denpora piska baterako.

        4. Eta ikusi nituzan jarlekubak, eta jarri ziran areen ganian, eta emona izan jaken juzgetako eskubidia: eta Jesusen autorreria gaitik eta Jaungoikuaren berbia gaitik, buru moztubak izan ziranen arimak, zeintzubek ez eben pistijia adorau, ez da aren irudija, ez artu aren señalia euren bekokijetan, edo eskubetan, eta bizi izan ziran, eta erreiñau eben Jesukristogaz milla urtian.

        5. Beste illak ez ziran bizi milla urtiak bete artian. Au da lelengo biztuera barrija.

        6. Zorijonekua, eta santuba, partill dana lelengo biztuera barrijan: areekgan bigarren erijotziak ez dauka eskubiderik: ezpada Jesukristoren sazerdote izango dira, eta errege izango dira aregaz milla urtian.

        7. Eta bete ditezenian milla urtiak, azkatuba izango da Satanas bere presondegitik, eta urtengo dau, eta engañauko ditu lurraren lau egaletan diran errijak, Gog, eta Magog, eta batuko ditu gudarako; areen zenbata da itxasoko ondaria legez.

        8. Eta zabaldu ziran lurraren zabaleran, eta inguratu eben santuben batzarlekuba, eta uri maitia.

        9. Eta jatsi zan suba zerutik Jaungoikuagandik, eta iruntsi zituzan: eta diabruba, areen engañatzallia, jaurtigija izan zan suzko, eta sufrezko pozura, nun pistijia bere,

        10. Eta guzurrezko igarlia izango dira oñazetubak gau ta egun gizaldijen gizaldijetan.

        11. Eta ikusi neban tronu andi zuri bat, eta atan jarririk eguana, zeñen aurretik iges egiten daben lurrak, eta zerubak, eta areen lekurik ez zan aurkitu.

        12. Eta ikusi nituzan illak, andijak eta txikijak, tronubaren aurrian zutunik: eta liburubak zabaldubak izan ziran: beste Liburu bat bere zabalduba izan zan, zein dan bizitzakua: eta juzgaubak izan ziran illak liburubetan eskribidurik egozanetatik, euren egitaden erara.

        13. Eta itxasuak emon zituzan atan egozan illak: erijotziak bere, eta infernubak emon zitubezan euren illak, areetan egozanak: eta juzgaubak izan ziran bakotxa bere egiteen erara.

        14. Eta infernuba, eta erijotzia botaak izan ziran suzko pozura. Au da bigarren erijotzia.

        15. Eta aurkitu ez zana bizitzako Liburuban eskribidurik, jaurtigija izan zan suzko pozura.

 

OGETA BAT GARREN KAPITULUBA

        1. Eta ikusi nituzan zeru barrija, eta lur barrija. Zerren lengo zeruba eta lengo lurra juan ziran, eta itxasorik ez da geijago.

        2. Eta nik Joanek ikusi neban uri santuba Jerusalen barrija zerutik jatsiten Jaungoikua gandik, jantzirik ezkonbarrija bere senarrarentzat apainduten dan legez.

        3. Eta entzun neban boz andi bat tronutik esaten: Orra Jaungoikuaren bizilekuba gizonakaz, eta egongo da arekaz. Eta eurak izango dira aren errija, eta Jaungoikua bera izango da areekin areen Jaungoikua:

        4. Eta sikatuko ditu Jaungoikuak malko guztijak areen begijetatik: eta ez da izango geijago erijotzarik, ez bijotzmiñik, ez diadarrik, ez eta naibagerik ez da geijago izango, zerren lelenguak juan ziran

        5. Eta esan eban tronuban jarririk eguanak: Orra, barrijak egiten ditut guztijak. Eta esan eustan: Eskribidu egizu, berba oneek osoro sinisgarrijak dira, eta egijazkuak.

        6. Eta esan eustan: Egin da. Ni naz alfa eta omega: asiera eta amaija. Nik egarri danari emongo deutsat bizitzako uraren iturritik, duarik.

        7. Goituten dabenak, oneek eukiko ditu, eta aren Jaungoikua izango naz, eta bera nire seme izango da.

        8. Bildurtijak barriz, eta sinistebagiak, eta madarikatubak, eta gizon eralliak, eta zikiñak, eta satarriemolak, eta Jaungoiko paltsuen adoratzalliak, eta guzurti guztijak, oneek partill izango dira suz, eta sufrez ishioturiko pozuan: au da bigarren erijotzia.

        9. Eta etorri zan ontzijak azken izurriz beterik eukazan zazpi aingerubetatik bat, eta berba egin eustan, ziñuala: Erdu, eta erakutsiko deutsut ezkonbarrija Bildotsaren emaztia.

        10. Eta gogoz eruan ninduban mendi andi, eta goratu batera, eta erakutsi eustan erri santuba Jerusalen jatsiten zerutik Jaungoikuagandik,

        11. Jaungoikuaren argijagaz ederturik: eta aren argija arri balijotsubaren irudikua jaspe arrijaren antzekua, kristala lakua.

        12. Eta eukan muralla andi, eta altu bat, zeñek eukazan amabi ate: eta atetan, amabi aingeru, eta izenak eskribidurik, zeintzuk diran Israelgo semeen amabi tribuben izenak.

        13. Eguzkijaren urteeratik iru ate: eta ifarraldetik iru ate: eta egoaldetik iru ate: eta sartaldetik iru ate.

        14. Eta erriko muralliak eukazan amabi zimentu, eta amabi areetan, Bildotsaren amabi Apostoluben izenak.

        15. Eta nigaz berba egiten ebanak, eukan urrezko kañaberazko neurri bat, urija, eta bere atiak, eta murallia neurtuteko.

        16. Eta urija lau kantoitan eginik eguan, eta aren luzeeria zan zabaleria edu: eta neurtu eban errija urrezko kañaberiagaz, eta aurkitu zituzan amabi milla estadu: eta luzeeria, eta altueria, eta zabaleria bardiñak dira.

        17. Baita bere neurtu eban aren murallia, zeñek eukazan eun eta berrogeta lau beso, gizon neurrija, au da aingerubarena.

        18. Eta muralla a eginik eguan jazpe<ren> arriz: urija bera barriz urre garbija biderijo argijaren irudikua.

        19. Eta uriko murubaren zimentubak arri balijotsu guztiz edertubak ziran. Lelengo zimentuba zan jaspia: bigarrena, zafirua: irugarrena, kalzedoniua: laugarrena esmeraldia:

        20. Bostgarrena, sardonika: seigarrena, sardiua: zazpigarrena, krisolitua: zortzigarrena, berilua: bederatzigarrena, topaziua: amargarrena, krisopasiua: amaikagarrena, jazintua: amabigarrena, amatistia.

        21. Eta amabi atiak, amabi perla dira, bakotxa bat: ate bakotxa perla bakotx bat zan: eta uriko plazia urre garbija zan, biderijo argi argi baten irudikua.

        22. Eta tenplurik ez neban an ikusi. Zerren aren tenpluba da Jaun Jaungoiko guztijala, eta Bildotsa.

        23. Eta urijak ez dauka eguzkijaren, ez illargijaren biarrik argituba izateko. Zerren Jaungoikuaren argitasunak argituten dau, eta aren argitzallia da Bildotsa.

        24. Eta ibilliko dira erri guztijak aren argijan: eta lurreko erregiak ekarriko deutse euren glorija, eta ondria.

        25. Eta aren atiak ez dira itxiko egunez, ez da bere izango an gaurik.

        26. Baita ekarriko dabe ara errijen glorija, eta ondria.

        27. Ez da an sartuko ezer zikindurik, eta itxuskerijaren egillarik, ez guzur esalerik, ezpada Bildotsaren bizitzako liburuban eskribidurik dagozanak.

 

OGETA BIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta erakutsi eustan ur bizijaren ibaija, kristala baxen argija, Jaungoikuaren eta Bildotsaren jarlekutik urteten.

        2. Ango plaziaren erdijan, eta ibaijaren alde bijetatik dago bizitzako zugatza, zeiñek ekarten ditu amabi frutu, eta ill bakotxian emoten dau bere frutia, eta zugatzaren ostruak erreinubak osatuteko dira.

        3. Eta madarikaziñorik ez da izango geijago: ezpada Jaungoikuaren, eta Bildotsaren jarlekubak an dira, eta aren serbitzarijak serbiduko dabe.

        4. Eta ikusiko dabe aren arpegija: eta aren izena areen bekokijetan izango da.

        5. Eta gaurik geijago ez da izango: eta ez dabe eukiko kandela argi biarrik, zerren Jaun Jaungoikuak argituko ditu, eta errege izango dira gizaldijen gizaldijetan.

        6. Eta esan eustan: Berba oneek osoro sinisgarrijak dira, eta egijazkuak. Eta Jaunak igarlen espirituben Juangoikuak bialdu dau bere aingeruba erakustera bere serbitzarijai zek eldu biar daben laster.

        7. Eta ona banator laster. Zorijonekua, liburu onetako profezijaren berbak gordetan dituzana.

        8. Eta ni naz Juan oneen entzulia, eta ikuslia. Eta entzun, eta ikusi ondoan, lurreratu nintzan adoretako, oneek erakutsi eustazan aingerubaren oñetan:

        9. Eta esan eustan: Begira egizu ez dagizula egin: zerren zure serbitzari laguna naz, eta zure anaija igarlena, eta liburu onetako profezijako berbak gordetan ditubezanena: Jaungoikua adorau egizu.

        10. Eta esan eustan: ez sillutu liburu onen profezijako berbak: zerren urrian da denporia.

        11. Gatx egiten dabenak, gatx egin begi oraindik: eta zikinkerijan daguana zikindu bedi oraindik: eta justuba dana, justutu bedi oraindik: eta garbija dana, garbitu dedilla oraindik.

        12. Ona banator laster: eta nire sarija nigaz da, emoteko bakotxari bere egitaden erara.

        13. Ni naz alfa eta omega, lelengua ta azkenengua, asieria eta amaija.

        14. Zorijonekuak, euren soñekuak Bildotsaren odolian garbituten dituzanak eskubidia euki dagijen bizitzako zugatzian, eta ateetatik sartu ditezan urijan.

        15. Kanpora txakurrak, eta satarriemolak, eta zikiñak, eta gizon eralliak, eta Jaungoiko paltzuen adoratzalliak, eta guzurra maite, eta egiten daben guztijak.

        16. Nik Jesusek bialdu dot neure aingeruba oneekaz zubei autorreria emotera Eleshetan. Ni naz Dabiden sustraija, eta jatorrija, izar argija, eta gosh izarra.

        17. Eta Espiritubak, eta ezkongeijak diñue: Erdu. Eta entzuten dabenak esan dagijala: Erdu. Eta egarri dana, etorri bedi: eta nai dabenak, artu begi bizitzako uretik, duarik.

        18. Adierazoten deutsat liburu onetako profezijako berbak entzuten dituzan guztijari: iñok irasten badeutse oneei, Jaungoikuak ezarriko ditu bere gañera liburu onetan eskribidurik dagozan izurri guztijak.

        19. Eta iñok kenduten badau liburu onetako profezijaren berbetatik, Jaungoikuak bera (sic) kenduko dau bizitzako Liburutik, eta uri santutik, eta liburu onetan eskribidurik dagozanetatik.

        20. Diño autorreria onekaz emoten dabenak. Bai banator laster: Alan izan dedilla. Erdu, Jesus Jauna.

        21. Jesukristo gure Jaunaren grazija zubekaz guztijokaz. Alan izan dedilla.

 

MARKIÑAKO APOKALIPSISARI ADIGARRIJAK

        (1) 1,5. Testigu leijala: emon eutsalako mundubari bere Aitaren testigantza egijazkua. Biztu zana lelengo, ez geijago ilteko, biztu zana berez.

        (2) 1,18. Eta daukadaz erijotziaren eta infernuko giltzak: esan gura dau, nik goitu ditut erijotzia eta infernuba: ezin egin leikezube gatxik, zeubek gura ez badozube. Reg.2,6.

        (3) 1,20. Zazpi elexen aingerubetan, Obispo Jaunak aituten dira. II Corinth. 20.

        (4) 2,17. Mana, au da, bijotzaren eta arimiaren barruko gozotasunak: arritxu zurijan adituten da zorijoneko epaija, bada antxiña arritxubetan emoten ziran epaijak. Izen barrija, Jaungoikuaren semiaren ta zeruko jaubegeijaren izena.

        (5) 2,28. Egunsentiko izarra: esan gura dau, betiko bizitziaren bai eta adigarri ziurra.

        (6) 3,8. Ate idigija, sartuteko asko, predikaurik ebanjelijua.

        (7) 3,14. Amenak, esan gura dau, egija bera, guzurrik ezin esan leikiana.

        (8) 3,15. Esan nai dau, gurago neuke baziña guztiz ona, edo guztiz txarra, ez erdi ona, edo epela. Erdi ona, edo epela nekezago ondu oi da, guztiz txarra baño. Kasiano. San Agustin.

        (9) 3,18. Urre sutan garbitubak, esan gura dau karidadia.

        (10) 3,20. Emen adituten dira, Jaungoikuak era askotara pekatarijari egiten deutsazan deijak.

        (11) 4,6. Lau abere oneetan aditzen dira lau Ebanjelistak.

        (12) 4,8. Sei eguak adierazoten dabe arintasuna prediketako Ebanjelijua: begijak, argitasuna, ezagututeko lege bijetako ezkutapenak.

        (13) 5,6. Emen aitatuten dan Bildotsa da, Jesus: alan adierazoten dabe Isaiasek eta San Juan Bautistak bere. Dago illik legez, ill bazan bere, biztu zalako: edo adierazoteko zelan daguan ostrija konsagraduban. Adarrak adierazoten dabe indarra: begijak ezagüera ta argitasuna.

        (14) 6,2. Elexako Irakaslak adituten dabe zaldi ganeko onetan Jesus: zaldi zurijan Apostolubak eta ebanjelijuaren lelengo predikadoriak: uztai edo ballestan bere berba eragilla bijotzak zaurituten dituzana.

        (15) 6,4. Zaldi zurijan aditzen da Elexa Santiaren lelengo denporia: gorrijan martirijena: bere ganian jarririk eguanagan diabruban zeñek zirikatuten zituzan Elexiaren ta kristiñauben persegitzallak.

        (16) 6,5. Zaldi baltzian adituten dira herejiak, itxirik fedeko argija illuntasunian bizi diralako: zaldi ganekua da diabruba: eskuko pisubak esan gura dau, liburu santubak adituten ditubezala euren burutaziño ero ta griña dongeen erara.

        (17) 6,6. Emen aditzen da gorputzeko ta arimako janarijaren urritasuna; baña Jaungoikuak beti gordeko dabela Elexa santia.

        (18) 6,8. Zaldi zurbil onen ganian daguanagan aditzen dabe Irakaslak Mahoma: infernubak jarraituten eutsan, au da, infernura juango ziranen aldra andi batek.

        (19) 6,10. Santubak emen eskatuten dabena da, biztu ditezela euren gorputzak, osotuteko euren glorija. Baita bere kastigau dagizala Jaungoikuak dongak, edolabere onelan itxi dagijuen onai esestiari. San Gregorio. Eta Jaungoikuak dirautse, itxaron dagijela denpora au etorri artian.

        (20) 8,7. Onak dira Jaungoikuak dongen ganera ezarriko dituzan kastigubak.

        (21) 9,7. Elexako Irakasla askok aditzen ditube emen Lutero ta bere jarraitzallak: diño daukezala koroiak lakuak, euren mukertasuna gaitik, ez ditubezalako autortu gura Elexa santiaren irakutsijak, ziurrak dirala ezagutu arren. Daukez gizonen irudiko arpegijak, daukelako onen irudija azaletik, ez izanik barrutik. Emakumeen uliak adierazoten dabe euren bizitza nasai eta gurari dongen erakua: burdiñazko loarikak euren bijotzeko gogortasuna: euren egüen otsak adierazoten dau alkarren artian daukezan errijerta eta ezbaijak; baña batuten dira esesteko Elexa santa Erromakuari.

        (22) 10,10. Zan gozua, ikusten nituzalako beterik Jaunaren zemaijak; baña garratza ikusten nebalako ainbeste arimen betiko galdumendija.

        (23) 12,1. Emakume au da Elexa santia: esaten da agertu zala zeruban, an daukalako bere bizilekuba: eguzkijagaz estaldurik, zerren Jesukristok, egijazko justizijako eguzkijak zuzendu ta gordetan dau: dauka oñazpijan illargija, au da, munduko gauza galdukorrak: igaroten ditu seña egiten diardubanaren penak irabazten arimak Jesusentzat: dragoia da demonioa: zazpi burubak zazpi pekatu kapitalak: buruko apaindurijak adierazoten ditube bere garaitzak: egin eban aria, au da, sendo ta errutsuba, zein dan Jesus arimetan sortuba: eruana izan zan zerura, an izateko gure bitartekua. San Agustin.

        (24) 12, 6. Emen adierazoten da Jaungoikuak zainduten dabela beti Elexa santia bere persegitzallen esetsijen artian.

        (25) 12,15. Baleiak, atrapetako igesi duazan arraiñak, botaten dau aotik ura ibai baten ugaritasunagaz: gero arnasiagaz beraganuntz erakarri eta zurrut egiten dau. Au da emen aitatuten dan sierpiak egin ebana.

        (26) 12, 16. Onak, au da, senduak lurra legez, lagundu eutsen Elexiari: idigirik euren aua eskatu eben zeruko laguntasuna eta goitu zitubezan arerijuen esetsijak. Beste batzuk aditzen dabe, idigirik lurra iruntziko dituzala Elexa santiaren persegitzallak.

        (27) 12, 18. Asmetan zelan esetsiko eutsen onai itxasoz ta liorrez.

        (28) 13,1. Pistija au da Antekristua: urteten dau itxasotik, au da, mundu onetako olatuben artetik.

        (29) 13,3. Antekristuak bere asmaziño eta astruzijakaz sinistu eragingo deutso askori, zauri andi bat daukala, ill, eta biztu dala, Jaungoikotzat adorau dagijen.

        (30) 13,7. Antekristuak goituko ditu santubak bizitzia eurai kendubagaz; baña ez pekatuban jausi eragiñaz.

        (31) 13,11. Pistija onegan aditzen dabe geijenak Antekristuaren bideaurreko bat.

        (32) 14,6. Ikuskizun onetan aitatuten diran iru aingerubak dira iru sermolari sendo Jaungoikuak bialduko dituzanak denpora atan.

        (34) 14,15. Santubak gura daben legez osotutia euren zorijontasuna zeruban, alkarturik gorputz eta arima, eskatuten deutse, Jesusi, ebaki dagizala ainbat lasterren dongen bizitzak, bete daben ezkero euren pekatuben neurrija, eta salbaurik dagozan ezkero salbauko diranak.

        (35) 14,18. Mats mordo oneetan aditzen dira pekatarijak: eldu dira, au da, bete dabe euren pekatuben neurrija.

        (36) 16,1. Au da Jaungoikuaren agindu bat, ezarteko bere aserriaren gogortasuna Antekristuaren jarraitzallen ganera.

        (37) 18,6. Santubak mundu onetan ez deutse gatxik opa, ez egiten euren gaizkillai; baña bestian poztuko dira pekatarijen kastigubakaz.

        (38) 18,7. Au da pekatarijen berbetia. Ederto bizi naz: olgetan naz: guztija daukat ugari: gerokua etorriko da, edo ez da: sisnistu gura leuke beti iraungo deutsela mundu onetako atsegiñak.

        (39) 20,2. Milla urteetan adituten da Ebanjelijoko legeko denpora guztija Antekristua etorri artian.

        (40) 20,3. Denpora gitxi onetan adituten dira iru urte eta erdi, zein dan Antekristuak agintauko daben denporia.

        (41) 22,11. Ez da au iñori esatia pekatu egin legijala, edo dagijala, ezpada agiraka bat: esango baleu legez: Orainartekuakaz aspertu ez danak, jarraitu begijo pekatu egitiari; baña jakin begi, laster dabela ganian kastiguba.

 

aurrekoa hurrengoa