www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

OROZKOKO DOTRINA

 

Orozkoko euskeran

 

 

Sarrerea

 

        Kristiñau fiel guztiak

        Dagoz guztiz obligaurik,

        Deboziño artutera

        Euren biotz guztirik;

        Jesus gure argiaren

        Kurtze santuari,

        Non il gura izan eban

        Gu ateratearren

        Gure pekatuaren

        ta arerio gaistobaren

        menpetasunetik.

        Orregaitarren bada

        usau bear zara,

        Bai ziñatutera, ta

        Bai santigetara:

        Eginik iru kurtze

        Bata bekokiin,

        Jaunak librau gaizan

        Pensamentu deungetarik.

        Bigarrena aoban

        berba deungetarik.

        Irugarrena bularrean

        Jainkobak librau gaizan

        Obra, gogo txarretarik.

        Onantxe esanik:

        Kurtze Santearen + señaleagaitik,

        Geure + arerioetarik

        Libradu gaizuz + geure Jauna,

        Eta Jaungoikoba.

        Aitearen + ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

 

Aita Gurea

 

        Aita gurea, zeruetan zagozana: santifikedu bedi zure izena: betor gugana zure erreinua: egin bedi zure borondatea, zelan zeruin, alan lurrean. Emon egiguzu gaur geure egunean eguneango ogia; eta parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parketan deutsegüezan legez: eta ez egiguzu itxi tentaziñoban iausten: baia libradu gagizuz gatxerik.Amen.

 

 

Abe Maria

 

        Abe Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz, bedeinkatua zara zu andra guztien artean, ta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.- Santa Maria, Jaungoikobaren Ama, erregutu egizugu pekatariokgaitik, orain, eta geure eriotzako orduin. Amen.

 

 

Kredoba

 

        Sinistuten dot Jaungoiko Aita guztiz poderoso Zeruaren ta lurraren Kreadoreagan, eta bere seme bakar Jesukristo gure Jaunagan, zein sortu zan Espiritu santuaren obraz ta graziaz; iaio zan Maria Birjineaganik; padezidu euen Ponzio Pilatosen aginduaren bean: izan zan kurtzean iosia, illa, eta enterradua; iatsi infernuetara; arik irugarren egunean erresuzitau zan illen arterik, igon euen zeruetara, an dago iarririk Aita Jangoiko guztiz poderosobaren alde eskomatatik: arik etorriko da biziak eta illak juzgetan. Sinistuten dot Espiritu Santuagan, Elexa Santa Katolikea, Santuen Komuniñoba pekatuen parkaziñoba, aragiaren erresurreziñoba, sekulako bizitzea. Amen.

 

 

Salbea

 

        Salbe Erregiña, ta Ama errukizkoba, bizitza; gozotasun ta esperanza geurea: Salbe. Zuri deiez gagoz Ebaren ume desterraduok: zugana gagoz zizpuruz, llantuz, eta negarrez, negarrezko erri onetan. Ea bada, Andrea, bitarteko geurea, biurtu egizuz guganantxa zure begi errukitsu orreek; eta destierruan igarota, erakutsi egiguzu Jesus, zeure sabeleko frutu bedeinkatua. O biotz biguna! O errukiorra! O Maria, Birjina gozoba! Erregutu egizu gugaitik Jangoikoaren Ama Santea; merezidu daigun alkantzetea Jesukristoren promesak. Amen Jesus.

 

 

Jaungoikoaren legeko mandamentuak dira amar:

 

lelengo irurak pertenezietan iakoz Jaungoikoaren onreari: eta beste zazpirak projimuaren probetxuari.

        Lelengoa Jaungoikoa ametea gauza guztien ganean.

        Bigarrena, bere izen santuagaitik ez egitea jurementu arpelik.

        Irugarrena, domekak eta iaiak santututea.

        Laugarrena, Aita eta Ama onretea.

        Bostgarrena, ez iñor iltea.

        Seigarrena, aragizko pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena, iñori ezer ez ostutea.

        Zortzigarrena, iñori falso testimoniorik ez eregitea, ta guzurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena, lagunaren emazterik ez deseetea.

        Amargarrena, iñoren ondasunen deseo bidebagakorik ez eukitea.

        Amar mandamentu oneek sartuten dira bitan: Jaungoikoba amau ta serbietea gauza guztien ganean, eta guztiak baño geiago, eta projimua geure burua legez. Amen.

 

 

Fedeko artikuluak

 

        Fedeko artikuluak dira amalau: lelengo zazpirak dira Jaungoikotasunaren ganean: ta beste zazpirak, Jesukristo gure Jaun, Jaungoiko ta gizon egiazkobaren gizontasun santuaren ganean.

        Jaungoikotasunaren ganekobak dira oneek

        Lelengoa, sinistu Jaungoiko guztiz poderoso bakar bategan.

        Bigarrena, sinistu dala Aitea.

        Irugarrena, sinistu dala Semea.

        Laugarrena, sinistu dala Espiritu Santua.

        Bostgarrena, sinistu dala Kreadorea.

        Seigarrena, sinistu dala Salbadorea.

        Zazpigarrena, sinistu dala Glorifikadorea.

 

        Gizontasunaren ganekoak dira oneek.

        Lelengoa ,sinistu Jesukristo gure Jauna, gizona dan partez, sortua izan zala Espiritu Santuaren obraz ta graziaz.

        Bigarrena, sinistu iaio zala Maria Birjineaganik, andra au donzella geldituten zala, semea iaio baño lenago, iaiokeran, eta iaio azkero.

        Irugarrena, sinistu artu zituzala eriotzea ta pasiñoa, gu pekatariok salbetarren.

        Laugarrena, sinistu iatsi zala infernuetara, eta atera zituzala, bere etorrera santuaren begira egozan arimak, Guraso Santuenak.

        Bostgarrena, sinistu irugarren egunean biztu zala illen artetik.

        Seigarrena, sinistu igon ebala Zeruetara eta an dagobala iarririk Aita Jaungoiko guztiz poderosobaren eskomatatik.

        Zazpigarrena, sinistu arik etorriko dala biziak eta illak juzgetan: onai emoiteko betiko gloria, bere mandamentu Santuak gorde zituezalako: eta deungai betiko infernua gorde etzituezalako.

 

 

Kristiñauen doktrinearen esplikaziñoa
itandu, ta erantzuten dala

 

        Itanduten dot: Kristiñaua zara?

        Erantzuten dot: Bai Jauna, Jangoikobaren graziagaitik.

        I. Kristiñauaren izen ori noganik iatortzu?

        E. Kristo geure Jaunaganik.

        I. Zer esan gura dau Kristiñauik?

        E. Kristoren gizona.

        I. Eta zer esan gura dau Kristoren gizonak?

        E. Jesukristoren fedea daukan gizona, zein artu eban bautismu santuin, eta Jesukristo bera serbietako ofrezidurik dagobana.

        I. Zein da Kristiñauaren señalea?

        E. Kurtze santua.

        I. Zegaitik?

        E. Dalako Kristo kurtzifikaduaren irudia zeñetan erredimidu ginduzan.

        I. Zeinbat modutan egiten dau Kristiñauik señale ori?

        E. Bitan.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Ziñatutea, eta santigetea.

        I. Zer da ziñatutea?

        E. Da egitea iru kurtze eskomako eskuko orkorobagaz: lelengoba bekokiin: bigarrena agoban: irugarrena bularrean, geure Jaungoikobagaz berba egiten dogula.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Kurtze santearen señaleagaitik geure arerioetarik, libradu gagizuz geure Jauna, ta Jaungoikoa.

        I. Zegaitik zeñatuten zara bekokiin?

        E. Jaungoikobak librau gagizantzat pensamentu deungetarik.

        I. Zegaitik aoan?

        E. Jaungoikobak librau gagizantzat berba deungetarik.

        I. Zegaitik bularrean?

        E. Jaungoikoak librau gagizantzat obra ta deseo deungetarik.

        I. Zer da santigüetea?

        E. Da egitea kurtze bat eskomako eskuko orkorotik urrengo atz biakaz, bekokirik bularrera, ta ezkerreko sorbaldarik eskomakora, Trinide guztiz santua aitatuten dogula.

        I. Erakutsi zelan?

        E. Aitearen eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

        I. Nois egin bear dozu señale ori?

        E. Obra onen bat asiten dogun guztian, edo tentaziñoren baten, premiña, edo arriskuren baten aurkituten gareanean: batez bere oera goazanean, oetik iakitorduin; etsetik urteitorduin, Elexan sartuten gareanean, eta iatera goazanean.

        I. Zegaitik orrenbeste bider?

        E. Zegaitik denpora ta leku guztietan, tentau ta persegietan gaituezan geure areriobak.

        I. Ze arerio dira orreek?

        E. Demoniñoa, Mundua, ta Aragia.

        I. Eta kurtzeak ete dauko orreen kontra indarrik?

        E. Bai Jauna.

        I. Nondi dauko kurtzeak indar ori?

        E. Kristok beratan bere eriotzeagaz benzidu zituzalako.

        I. Kurtzea adoretan dozunean, zelan esaten dozu?

        E. Adoretan zaituguz, eta bedeinkatuten zaituguz, zeure kurtze santuegaz mundua erredimidu zendualako.

 

 

Kristiñauak iakin bear dituzan gauzak

 

        Ekusi dogu kristiñaua zareala, Kristiñauaren izeneti, ta señaleti: Esan egidazu orain:

        I. Zeinbat gauza iakin, ta entendidu bear dituz Kristiñauak, usu errazoezkora eltzaiten danean?

        E. Lau gauza.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengoa, iakitea zer sinistuko dauen: bigarrena zer eskatuko dauen: irugarrena zer egin edo obrauko dauen: eta laugarrena, zer artu edo errezibiduko dauen.

        I. Zelan iakingo dau zer sinistuko dauen?

        E. Iakinik, eta entendidurik Kredoa, edo Artikulu fedekoak.

        I. Zelan iakingo dau zer eskatuko dauen?

        E. Iakinik eta entendidurik Aita gurea, eta Elexa Ama Santearen beste oraziñobak.

        I. Zelan iakingo dau zer obrauko dauen?

        E. Iakinik eta entendidurik Jaungoikoaren legeko amar mandamentuak, bost Elexakoak, eta obra miserikordiazkoak.

        I. Zelan iakingo dau, zer errezibiduko dauen?

        E. Iakinik eta entendidurik zazpi sakramentuik.

 

 

Kristiñauen doktriñiaren lelengo partea,

zeñetan espliketan direan
        Kredoa, ta Artikulu Fedekoak

 

        I. Nok esan eban Kredoba?

        E. Apostoluik.

        I. Zetarako?

        E. Guri fede santuko gauzak irakasteko

        I. Eta zuk; zetarako esaten dozu?

        E- Kristinauok daukagun fede au konfesetako.

        I. Zer da Fedea?

        E. Ikusi ez doguna sinistutea.

        I. Ekusi zendun zuk iaioten Jesu Kristo?

        E. Ez Jauna.

        I. Ekusi zendun ilten, edo Zerura igoiten?

        E. Ez Jauna.

        I. Eta sinistuten dozu?

        E. Bai, Jauna, sinistuten dot.

        I. Zegaitik sinistuten dozu?

        E. Jaungoikoak alan agertu deutsalako Elexa Ama Santeari, ta onek alan irakasten deuskulako.

        I. Ze gauza dira kristiñaua legez daukazuzanak, eta sinistuten dozuzanak?

        E. Erromako Elexa Ama Santeak daukazanak, eta sinistuten dituzanak.

        I. Eta zertzu dira orreek?

        E. Fedeko Artikuluak, Kredoan dagozan legez.

        I. Ze gauza dira Fedeko Artikuluak?

        E. Dira Fedeko misteriorik prinzipalenak.

        I. Zetarako dira Fedeko Artikuluak?

        E. Geure Jaungoikoaren, eta Jesukristo geure Erredentorearen barri eta ezauera argiagoak emoiteko.

        I. Nor da gure Jaungoikoa?

        E. Da gauza bat, esan eta pensau al leitekeanik andiena ta miragarriena: Jaun bat ezingeiagoan ona, indar guztiz andikoa, iakintsua, justoa, gauza guztien asierea, eta akabua.

        I. Trinidade guztiz Santua, nor da?

        E. Da Jaungoikoa bera, Aitea, Semea, eta Espiritu Santua; iru persona distinta, eta Jaungoiko egiazko bakar bat.

        I. Aita Jaungoikoa da?

        E. Bai Jauna.

        I. Semea Jaungoikoa da?

        E. Bai Jauna.

        I. Espiritu Santua Jaungoikoa da?

        E. Bai Jauna.

        I. Iru Jaungoiko dira?

        E. Ez jauna, ezpada Jangoiko bakar bat.

        I. Aita, Semea da?

        E. Ez Jauna.

        I. Espiritu Santua Aitea, edo Semea da?

        E. Ez Jauna.

        I. Zegaitik?

        E. Direalako personak diferenteak, izan arren Jaungoiko egiazko bakar bat.

        I. Orlan zeinbat izaite, edo naturaleza, entendimentu eta borondate dauko Jaungoikoak?

        E. Naturaleza bakar bat, entendimentu bat eta borondate bat.

        I. Eta zeinbat persona?

        E. Iru distinta, zeintzuk direan Aitea, Semea, ta Espiritu Santua.

        I. Zelan da Jaungoikoa guztiz poderosoa?

        E. Bere gura izanagaz bakarrik, egiten dabelako gura daben guztia.

        I. Zelan da Kreadorea?

        E. Gauza guztiak egin zituzalako ezerbereezetik.

        I. Eta zeu zetarako egin zinduzan Jaungoikoak?

        E. Bera bizitza onetan ametako eta serbietako, eta gero zeruin beti beragaz gozatuteko.

        I. Zelan da Salbadorea?

        E. Grazia emoten dabelako, eta pekatuik parkatuten dituzalako.

        I. Zelan da Glorifikadorea?

        E. Bere grazian ilten danari, gloria emoiten deutsalako.

        I. Bauko Jaungoikoak, guk legez, gorputzik?

        E. Jaungoikoa dan partez, ez Jauna, espiritu utsa dalako: baña bai gizona dan partez.

        I. Iru personetarik zein egin zan gizon?

        E. Bigarrena, zein dan Semea

        I. Aita egin zan gizon?

        E. Ez Jauna.

        I. Espiritu Santua egin zan gizon?

        E. Ez Jauna.

        I. Zein bada?

        E. Bakarrik Semea, zeineri, gizon egin azkero, deretxo Jesukristo.

        I. Orlan bada, nor da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko biziaren Semea, gizon egin zana, gu erredimietarren, eta guri zelan bizi erakustearren.

        I. Eta, zeinbat izaite, edo naturaleza, entendimentu, eta borondate dauko Jesukristok?

        E. Naturaleza bi, bata Jaungoikoa dan partez, eta bestea gizona dan partez: entendimentu bi, Jaungoiko dan partez bata, eta gizon dan partez bestea: eta borondate bi, bata Jaungoikoa dan partez, eta bestea gizon dan partez.

        I. Eta zeinbat persona eta memoria dauko?

        E. Persona Jaungoikozko bat bakarrik, zein dan Trinidade guztiz santuko bigarren personea; eta memoria bat bakarrik gizon dan partez, bada Jaungoiko dan partez eztau bear memoriarik, gauza guztiak bere aurrean daukazalako.

        I. Zer esan gura dau Jesusek?

        E. Salbadorea.

        I. Zetarik salbau ginduzan?

        E. Geure pekatuetatik, eta deabruaren kautiberiorik.

        I. Zer esan gura dau Kristok?

        E. Unjidua.

        I. Zegaz izan zan unjidua?

        E. Espiritu Santuaren graziaz eta doez.

        I. Kristo gure Jauna zelan sortu zan, eta zelan iaio zan Donzella zan ama ganik?

        E. Jaungoikoak orreek milagroz egiten zituzala.

        I. Ze misterio da ori?

        E. Enkarnazinoko misterioa.

        I. Zer sinistuten dozu Enkarnaziñoko misterioan?

        E. Trinidade guztiz santuko bigarren personea, zein dan Semea, gizon egin zala Ama Birjinearen errai guztiz garbietan ez gizonaren obraz, ezpada Espiritu Santuaren birtutez, bere donzellatasunaren kalte baga.

        I. Zeinbat gauza obrau zituzan bada Espiritu Santuak Enkarnaziñoko misterioan?

        E. Lau gauza.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengoa, formau euen gorputz bat. Ama Birjinearen sabel guztiz garbian, bere odol mantxa bagakoagaz. Bigarrena, egin eban arima bat ezerezerik. Irugarrena gorputza ta arimea batu zituzen alkarregaz. Laugarrena, Trinidade guztiz santuko bigarren personeak beragan artu, eta beragaz batu zituzan gorputz ta arima oneek; eta alan len Jaungoiko baño etzana, Jaungoiko izaitia galdu baga, geratu zan gizon eginik; zeinari deritxo Jesukristo.

        I. Eta zelan iaio zan milagroz?

        E. Urteiten ebala Maria Santisimaren sabelerik, bere donzellatasunaren kalte bagarik, eguzkiaren argiak kristal batetik urteiten daben legez, kristala urratu ta loitu bagarik.

        I. Bere ama gero beti donzella bizi izan zan?

        E. Bai Jauna, beti.

        I. Zegaitik kurtzean il gura izan eban?

        E. Gu libretarren pekaturik, eta betiko eriotzarik.

        I. Zelan bada gelditu giñian betiko eriotza orren sentenziaren azpian?

        E. Pekatu egiten ebala Adan, gure lelengo gurasoak, zeinegan guztiok egin genduin pekatu.

        I. Bauko Kristok Aitarik, edo Amarik?

        E. Jaungoikoa dan partez dauko Aita, zein dan Aita eternoa, eta eztauko Amarik: eta gizon dan partez dauko Ama, zein dan Ama Birjinia, eta eztauko Aitarik.

        I. Eta nosik onakoa da Jesu Kristo?

        E. Jaungoiko dan partez beti betikoa Aita Eternoa ta Espiritu Santua legez; baia gizon dan partez, Ama Birjinearen sabel garbian sortu zanik onakoa.

        I. Zer deretxazu dala, Kristo geure Jauna, il azkero, iatsi zan Infernua?

        E. Ez kondenaduen lekua, ezpada Justoak egozan Linboa.

        I. Infernu bat baño geiago, dago ala?

        E. Bai Jauna, lau dagoz lurraren barruan: eta deretxoe: Kondenaduen infernua:Purgatorioa: Seiñen Linboa: Justoen Linboa, edo Abrahamen Senoa.

        I. Eta zertzuk dira orreek?

        E. Kondenaduen infernua da leku bat, zeñetara ioaten direan pekatu mortalean ilten direanak, an pena eta tormentu guztiz andien artean beti egoteko. Purgatorioa da leku bat, zeinetara ioaten direan grazian ilten direanen arimak, baña pagau bagarik guztiz euren pekatuen zorra, an pena ikaragarriakaz garbituak izaiteko. Seiñen Linboa da leku bat, zeñetara ioaten direan, usu errazoezkora eldu baño lenago, batiatuak izan bagarik ilten direanen arimak, an beti egoteko, Jaungoikoa eguno bere ekusi bagarik. Justoena, edo Abrahamen Senoa da leku bat zeinetara ioaten zirean, Jesukristok gu erredimidu baño lenago, grazian ilten zireanen arimak, guztiz garbituta egozanak:eta au da lekua, zeñetara egiaz eta benetan iatsi zan Jesukristo gure Jauna.

        I. Zelan iatsi zan?

        E. Bere arimea Jaungoikotasunagaz baturik.

        I. Eta bere gorputza zelan geratu zan?

        E. Jaungoikotasunagaz beragaz baturik.

        I. Zelan biztu zan irugarren egunean?

        E. Barriro batuten zireala bere gorputz ta arima gloriaz betea ostera iñois ez ilteko.

        I. Zeinbatgarren egunean igon eban Zeruetara?

        E. Berrogeigarren egunean.

        I. Ze modutan?

        E. Bere poderioz eta birtutez.

        I. Zer esan gura dau iarririk egoiteak Aita Jaungoiko guztiz poderosoaren eskomako aldetik?

        E. Jesukristok, Jaungoiko dan partez, daukala gloria bardina Aiteagaz, ta Espiritu Santuagaz: eta gizon dan partez beste guztiak baño geiago.

        I. Nois etorriko da biziak, eta ilak juzgetan?

        E. Munduaren akabuin.

        I. Eta orduin biztuko ete dira il guztiak?

        E. Bai Jauna, len eukezan gorputz, ta arima eurekaz.

        I. Eta munduaren akabua baño lenago juzgaduak izango ete gara?

        E. Bai Jauna, guztiak ilten direanean, juzgadu ta sentenziaduko dituz Jaungoikoak: onak Zeruko gloria gozetara, eta deungak betiko penak padezietara infernuan.

        I. Nor da Espiritu Santua?

        E. Trinidade guztiz santuko irugarren Personea: Aitea, eta semea legez, Jaungoiko egiazkoa dana.

        I. Zer sinistuten dozu esaten dozunean: sinistuten dot santuen komuniñoa?

        E. Kristiñau fiel guztiak daukeela parte batak bestearen obra onetan, gorputz baten zatiak legez, zein dan Elexea.

        I. Zer da Elexea?

        E. Da Kristinau fiel guztiak batera egiten daudeen gorputza, zeinen burua dan Aita Santua.

        I. Nor da Aita Santua?

        E. Da sumo Pontifize Erromakoa, Kristoren Bikario edo ordeko mundu onetan, zeineri guztiok obediu bear deutsagun.

        I. Zer esan gura dau pekatuen parkaziñoak?

        E. Elexa Santan dagozala pekatuak parketako medioak, zeintzuk direan Sakramentu Santuak.

        I. Zer esan gura dau aragiaren erresurreziñoak?

        E. Juizioko egunean guztiok biztuko gareala, orain daukaguzan gorputz ta arima eurakaz: artzaiteko bakotxak mereziduin dauen alogera, edo kastigua.

        I. Zer esan gura dau sekulako bizitzeak?

        E. Bizitza au akabau azkero, izango dala beste betiko bat, edo iñois akabauko ez dana: zeinetan egongo direan, Jaungoikoa Jaungoiko dan arte guztian, onak zeruin gloria gozetan; eta deungak infernuin pena ikaragarriak, padezietan.

        I. Kredoa, ta Fedeko artikuluez ganera, beste gauzarik sinistuten dozu?

        E. Bai Jauna, Eskritura Santan dagoana, eta Jaungoikoak bere Elexeari erakutsi deutsan guztia.

        I. Ze gauza dira orreek?

        E- Ez ori itaundu niri, nasalako iakituria bagakoa: Doktoreak daukaz Elexa Ama Santeak, erantzuten iakingo daudeenak.

        MAESUAK. Ondo diñozu, bada Doktoreai iagoke, ta ez zuri, gure fede santuko gauza guztien kontua emoitea: zuretzat asko da artikuluena Kredoan dagozan legez emoitea.

 

 

Kristiñauen Doktrinearen bigarren partea,

zeinetan espliketan dan, zer eskatu bear dan;
eta Elexa Ama Santearen oraziñobak

 

        Ekusi dogu zelan dakizun, zer sinistu bear dozun, zein dan lelengoa: gatozan bigarrenera, zein dan, zer eskatu bear dan iakitea.

        Esan egidazu:

        I. Nok esan eban Aita gurea?

        E. Jesukristok.

        I. Zetarako?

        E. Guri orazino egiten erakusteko.

        I. Zer da orazino egitea?

        E. Da Jaungoikoagana biotza eregitea,ta berari mesedeak eskatutea.

        I. Zeinbat modutakoa da orazinoa?

        E. Bitakoa.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Gogoagazkoa, edo mentala; eta aoagazkoa, edo bokala.

        I. Zer da orazino mentala?

        E. Da arimako zentzun edo potenziakaz egiten dana: gogoagaz, memoriara gauza onen bat ekarten dogula: entendimentuagaz, gogoan gauza ori darabilgula, eta bere ganean pensetan dogula: eta borondateagaz, afektoak, eta deseo santuen frutu onak ateraten doguzala: kontu daigun, pekatuen gorrotoa humiltasuna, edo gogo onen batzuk artzaiten doguzala, zelangoak direan, ondo konfesetako gogoa, bizitzea obatuteko....edo oneelako besteren batzuk.

        I. Zer da oraziño bokala?

        E. Da berbakaz egiten dana, zelangoa dan, Aita gurea esaten dogunean egiten doguna.

        I. Eta zelan egin bear da oraziñoa?

        E. Atenziñoagaz, humildadeagaz, konfiantzeagaz, eta perseberantzeagaz.

        I. Aita gurea esaten dozunean, nogaz berba egiten dozu?

        E. Geure Jaun eta Jaungoikoagaz.

        I. Non dago gure Jaungoikoa?

        E. Leku guztian, batezbere Zeruin, eta Santisimo Sakramentu Altarakoan.

        I. Eta Jesukristo non dago?

        E. Jaungoiko dan partez,leku guztietan, eta gizon dan partez, bakarrik dago zeruin, eta Santisimo Sakramentu Altarakoan.

        I. Zein da orazino guztien artean onena?

        E. Aita gurea.

        I. Zegaitik?

        E. Kristok bere aoz esan ebalako Apostuluen eskariz.

        I. Zegaitik geiago?

        E. Daukazalako zazpi eskari karidade guztitik datozanak.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengoa da, santifikadu bedi zure izena.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoaren izena izan dila (sic) ezagutua ta onradua mundu guztian.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Betor gugana zure erreinua.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Erreinau daiala Jangoikoak gure arimetan emen lurrean graziaz, eta gero emon daigula gloria.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea, zelan Zeruin, alan lurrean.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Egin daigula Jaungoikoaren borondatea lurrean gagozanok, Zeruin dagozanak egiten daudeen legez.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Emon egiguzu gaur geure egunean eguneango ogia.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Emon daigula Jaungoikoak gorputzerako mantenimentua, eta arimako grazia, ta Sakramentuak.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parketan deutseguzan legez.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoak parkatu daiguzala geure pekatuak, geuk parkatu deutsegezan legez gatx egin deuskuenai, edo injuriaren bat emon deuskuenai.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Itxi ez egiguzu tentaziñoan iausten.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoak ez dagigula itxi iausten ez konsentietan pensamentu ta tentazino deungetan, zeintzuekaz demoniñoak pekatuen iausi eragin gura deuskun.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Baña libradu gagizuz gatxerik.

        I. Zer eskatuten dozu eskari orretan?

        E. Jaungoikoak libradu gaizala arimako ta gorputzeko gatx, eta peligru guztietatik.

        I. Zegaitik diñozu asikeran, Aita gurea, zeruetan zagozana?

        E. Jaungoikoagana biotza eregiteko, eta eskatuteko mesedeak humildadeagaz, ta konfiantzeagaz.

        I. Zer esan gura dau akabuin esaten dozun berbeak: Amen?

        E. Alan izan dedilla.

        I. Zeintzuk dira Ama Birjineari esaten deutsazuzan orazinorik onenak?

        E. Abe Maria, eta Salbea.

        I. Nok esan eban Abe Maria?

        E. Angeru San Gabrielek Ama Birjineari barri onak emoiten etorri zanean.

        I. Nok esan eban Salbea?

        E. Elexa Ama Santeak dauko beretzat artuta.

        I. Zetarako?

        E. Ama Birjineari mesedeak eskatuteko.

        I. Abe Maria, edo Salbea esaten dozuzanean nogaz berba egiten dozu?

        E. Ama Birjineagaz.

        I. Nor da Ama Birjinea?

        E. Da Señora bat, birtutez eta graziaz betea, Jaungoikoaren ama, eta zeruin dagobana.

        I. Eta altaran dagobana nor da?

        E. Da zeruin dagoanaren imajina, eta irudi bat.

        I. Zetarako dago an?

        E. Guri akordarazoteko zeruin dagobana, eta bere imajinea dalako erreberenzia egin daioguntzat.

        MAESUAK. Bada beste ainbeste egin bear deutsezu, beste santuen imajinai, eta gorputzen zatiai bere.

        I. Egin bear deutsegu oraziño Angeruai eta Santuai bere?

        E. Bai Jauna, geure bitertekoai legez.

        I. Ze gauza dira Angeruik?

        E. Dira Zeruin Jaungoikoa gozetan dagozan Espiritu zorioneko batzuk.

        I. Zetarako egin zituzan Jaungoikoak?

        E. Bera beti alabadu, eta bedeinkatu dagientzat.

        I. Zetarako geiago?

        E. Bere Ministroak legez Elexea gobernetako, eta gizonak iagoteko.

        I. Orlan zuk bere baukazu Angeru guardakoa?

        E. Bai Jauna, baukat, eta bakotxak dauko beria.

        MAESUAK. Bada artu egiozu deboziño andi bat, eta egunean egunean enkomendau zakioz.

 

 

Irugarren partea,

zeñetan espliketan dan,
zer egin, edo obrau bear dan

 

        Ekusi dogu zelan dakizun zer sinistu,ta zer eskatu bear dozun: dakusgun orain zelan dakizun zer obrau bear dozun.

        I. Esan egizu: zein da Jaungoikoaren legeko lelengo mandamentua?

        E. Jaungoikoa ametea gauza guztien ganean.

        I. Nok ametan dau Jaungoikoa?

        E. Bere mandamentuak gordetan dituzanak.

        I. Zer da Jaungoikoa ametea gauza guztien ganean?

        E. Gurago izaitia gauza guztiak galdu bera ofendidu baño.

        I. Zetara geiago obligetan gaituz mandamentu onek?

        E. Bera bakarrik adoretara gorputzeko eta arimako erreberenzia guztiagaz, beragan sinistu ta esperetan dogula fede biziagaz.

        I. Nok egiten dau pekatu onen kontra?

        E. Idolo, edo jangoiko falsoak adoretan dituzanak, edo euretan sinistuten dabenak: fedearen kontrako gauzaren bat sinistuten dauenak: edo fedeko misterio santuren baten dudetan dabenak: edo doktrinea bear dan legez ez dakianak: Fedeko, Esperanzako, eta Karidadeko aktoak, bear direanetan egiten ez dituzanak: Jaungoikoagan euki bear dan esperantzea galtzaiten dabenak; edo Sakramenturen bat disposiziño txarragaz artzaiten dabenak.

        I. Nok geiago?

        E. Aztuen kontuik, ta barri emonak sinistuten dituzanak: eta sorginkeriak, edo beste onelango bidebagako gauzaren batzuk egiten dituezanak.

        I. Zein da bigarrena?

        E. Bere izen santuagaitik juramentu alperrik ez egitea.

        I. Nok egiten dau juramentu alperrik?

        E. Juramentu egiten dabenak, egia bagarik, justizia bagarik, eta premiña bagarik.

        I. Zer da juramentu egitea egia bagarizeragin?

        E. Da juramentu egitea guzurragaz, edo batek uste dabenaren kontra.

        I. Eta ze pekatu da, egia bagarik, edo dudeagaz juramentu egitea?

        E. Pekatu mortala, Jauna, gauza txiker baten ganean bada bere.

        I. Eta iñori on egitearren, edo iñoren erregüikgaitik, egin lei guzurragaz juramentu?

        E. Ez da mundu guztiagaitik bere.

        I. Zer da juramentu egitea justizia bagarik?

        E. Da juramentu egitea, gauza gaizto, edo txarren bat egingo dala, kontu daigun, projimuari gatxen bat egingo deutsala.

        I. Eta ze pekatu da justizia bagarik juramentu egitea?

        E. Pekatu mortala, gauza txarra pisuzkoa bada: eta arima bada, pekatu beniala.

        I. Zer da, premina bagarik juramentu egitea?

        E. Da juramentu egitea, eginbear andi bagarik, edo ezerezkeriakgaitik,

        I. Eta ze pekatu da ori?

        E. Pekatu beniala, ez faltau azkero juramentuaren egiak, ez justiziak.

        I. Eta gauza onen bat egiteko juramentu, boto, edo promesa daukanak, kunplidu bear dau?

        E. Bai Jauna, eta ez kunplietea, edo lar luzetutea, da pekatu mortala, gauza pisuzkoaren ganean izan azkero.

        I. Eta pekatu da kriaturakgaitik juramentu alperrik egitea?

        E. Bai Jauna, euretan euren Kriadoriari juramentu egiten iakolako.

        I. Ze modutan egiten da juramentu kriaturakgaitik?

        E. Esaten dala, kontu daigun, neure arimiagaitik, Zeruagaitik, lurragaitik, au alan da.

        I. Ze erremedio dago juramentu alperrik ez egiteko?

        E. Artutea usua, esateko: bai, edo ez, Kristok erakusten deuskun legez.

        I. Eta mandamentu onetan eragozten da beste gauzaren bat geiago?

        E. Bai Jauna, eragozten da blasfemia bere, zein eztan besterik, ezpabere berba lotsagarriren batzuk Jaungoikoaren, edo bere santuen kontra esatea; eta da pekatu mortala.

        I. Zein da irugarrena?

        E. Domekak eta iaiak gordetea.

        I. Nok gordetan ditu Iaiak?

        E. Meza osoa entzun, eta bearrik egiten ez daudenak premina baga euretan.

        I. Eta ze pekatu da jai egunetan, nezesidade baga bear egitea?

        E. Pekatu mortala, ordu biz gora egiten bada; eta aez beera bada, pekatu beniala geien partez.

        I. Zein da laugarrena?

        E. Aita eta Ama onretea.

        I. Nok onretan ditu gurasobak?

        E. Obezidu, sokorridu, eta erreberentzietan dituezanak.

        I. Nok egiten dau onen kontra pekatu mortala?

        E. Etseko gobernuko, eta aziera oneko gauzetan, gurasoen esanik egin gura eztaudeen humiak: euren nezesidadetan sokorridu, edo lagundu gura ezteutseenak; birao, barre, edo burla egiten deutseenak; eskua erantzi, edo zematuten dituezanak; eta euren konseju, ta baiezkoa bagarik, ezkontzarako bideak artzaiten dituezanak.

        I. Nortzuk besterik sartzaitzen dira gurasoen izenean?

        E. Nagosiagoak edadean, dignidadean, eta gobernuin.

        I. Eta mandamentu onetan sartzaiten dira umeak euren gurasoen alderako daukiezan obligaziñoiak baño geiago?

        E. Bai Jauna, nagusiagobak euren azpien alderako, eta gurasobak euren umeen alderako daukeezanak bere.

        I. Eta zeintzuk dira orreek?

        E. Emoitea ian edana, doktrina ona, ejenplu ona, eta bere denporan ondo iagokeen estadua.

        I. Eta ze pekatu da orretan faltetea?

        E. Geien partez pekatu mortala.

        I. Zein da bostgarrena?

        E. Iñor ez iltea.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez iñori gatxik egitea ez obraz, ez berbaz, ezta deseoz bere.

        I. Nok egiten dau pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Bere buruari, edo projimuari eriotzea, edo beste gatx andiren bat deseetan deutsenak; edo gorroto deutsenak; eta norbera il, eridu, edo manatuten dabenak; ordituten danak; osasunean gatx andia egingo deutseen gauzak iaten dituzanak; bere burua il, edo peligruan iminten dabenak; eta norberari, edo besteri birao egiten deutsenak.

        I. Zer da birao egitea?

        E. Da batek norberaren buruarentzako, edo besterentzako gatxen bat eskatutea.

        I. Eta ze pekatu da birao egitea?

        E. Pekatu mortala, Jauna, gatx andiaren deseoagaz egiten bada; eta alango deseo bagarik bada, pekatu beniala, beti ez arren.

        I. Nortzuk bada egiten daude pekatu mortala, alango deseo bagako biraoakaz?

        E. Geien partez gurasoak, eta nagusienak, euren azpikoen aurrean birao egiten daudenak; eta birao egiteko ekandua daukienak, ekandu au etxiteko aleginak egiten ezpadituez.

        I. Eta zegaitik ori?

        E. Zegaitik euren esate, eta ejenplu deungakaz, emoiten deutseen besteai, Jaungoikoa ofendietako bidea, zeineri deritxon eskandalua.

        I. Zein da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitea.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Izan gaitezala kastoak, eta garbiak, pensamentuetan, berbetan, eta obretan.

        I. Nok egiten dau pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Ezagüera osoagaz pensamentu loietan gustu artzaiten dabenak, obrazko gauzarik egiteko gogorik euki ez arren; gauza loiak kantau, esan, edo gustuz entzuten dituzanak; edo norberagaz, edo bestegaz eskuka loiak, edo gauza desonestuak daukezanak, edo euki gura dituzanak.

        I. Zein da zazpigarrena?

        E. Iñori ezer ostu ez eitea.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Ez kendu, ez euki, ta ez gura izaitea besteren gauzarik, iaubearen borondatearen kontra.

        I. Nok egiten dau pekatu mortala onen kontra?

        E. Gauza oneetarik edozein egiten dabenak;edo beste moduren baten projimuari bere ondasunetan kalte andia egiten deutsanak.

        I. Eta projimuari bere ondasunetan dan moduin dala, kalte egiten deutsanak, ze obligaziño dauko?

        E. Dauko obligazino estua, guztien erreskata albait leen egiteko.

        I. Zein da zortzigarrena?

        E. Iñori falso testimoniorik ez eregitea, ta guzurrik ez esatea.

        I. Zer aginduten da mandamentu onetan?

        E. Projimuagaitik juzgu txarrik ez egitea arin; eta bere faltak ez esatea, ta ez entzutea.

        I. Nok austen dau mandamentu au?

        E. Errazoe andi bagarik, juzgu deungea egiten dabenak, kreitua kendu, ixil gauzea agertu, edo guzurra esaten dabenak.

        I. Eta ze obligaziño dauko, projimuari kreitua kentzaiten deutsanak, esaten dabela beragaitik egin eztaben pekaturen bat, edo egin badau bere, zabal ez dabillena, edo aurpegira bere faltak ezarten deutsazanak?

        E. Dauko obligaziñoa, lengo moduin iminteko galdu eragin deutsan kreitua, edo estimazinoa.

        I. Zer eragozten da bederatzigarren eta amargarren mandamentuetan?

        E. Aragizko atseginen, eta iñoren ondasunen desio bidebagakoak.

        MAESUAK. Esan egizuz Elexa Ama Santearen mandamentuik.

 

ELEXA AMA SANTEAREN MANDAMENTUIK DIRA BOST

        Lelengoa, Meza osoa entzutea domeka eta iaietan.

        Bigarrena, urtean bein edolabere konfesetea, edo leenago eriotzako peligrurik badago, edo komulgauko bada.

        Irugarrena, Paskoa Erresurrekziñokoetan komulgetea.

        Laugarrena, Elexa Ama Santeak aginduten dabenean barau egitea.

        Bostgarrena, Amarrenak eta primiziak Elexa Ama Santeari pagetea.

        I. Zetarako dira mandamentu oneek?

        E. Jaungoikoaren legekoak obeto gordetako.

        I. Eta lelengora, zein dan meza entzutea, nortzuk dagoz obligaurik?

        E. Usu errazoezkora eldu direan kristiñau guztiak.

        I. Eta zelan entzun bear da?

        E. Atenziñoe, errespeto, eta debozinoe andiagaz: Kristoren pasiño santuin, edo beste gauza onen baten pensetan dogula; edo deboziñoz errezetan dogula.

        I. Eta ze pekatu egiten dau, motibo, edo errazoe on bagarik meza entzuten eztabenak, edo Meza guztiin, edo zati andiin atenziño baga dagoanak, edo Mezia uts egiteko peligruin iarten danak?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta bigarrenera eta irugarrenera, zeintzuk direan konfesetea ta komulgetea, nortzuk dagoz obligaurik?

        E. Usu errazoezkoa daukeen kristiñau guztiak.

        I. Eta deungaro konfesetan direanak gordetan dituez mandamentu orreek?

        E. Ez Jauna; eta konfesiño ta komuniño bakotxean, pekatu mortal bi egiten dituez.

        I. Eta ilteko peligruin konfesore bagarik ekusten danak, zer egin bear dau?

        E. Kontriziñozko akto bat, konfesetako gogoagaz.

        I. Eta laugarrenera, zein dan barau egitea, nortzuk dagoz obligaurik?

        E. Ogeta bat urte kunplidu dituezanak.

        I. Eta zelan egin bear da barau?

        E. Egerdiin, eragotzi bagako ianariakaz, bazkari bakar bat egiten dala.

        I. Eta onetan faltau bagarik, goxean ezer artu lei?

        E. Bai, Jauna, artu lei ontza bat legez motibo arinen bat badago.

        I. Eta gaubean zer artu lei?

        E. Artu lei Kolaziñoan, konzienzia oneko jente artean usetan dana.

        I. Eta motibo, edo errazoe on bagarik barau egiten eztabenak ze pekatu egiten dau?

        E. Pekatu mortala.

        I. Eta nortzuk dagoz obligaurik, bijilia ta barau egunetan okelarik ian ez eiten: euretan okelea ta peska gauzea nastean iatordu baten ian ez eiten; eta okelarik ian ez eiten bijilia ta barau egunetan: eta arrauntzarik eta esne gauzarik garizuman, bulda bagarik, ian ez eiten?

        E. Usu errazoezkoa daukeen guztiak.

        I. Eta ze pekatu egiten daudee gordetan eztituezanak?

        E. Pekatu mortala, orretarikoren bat austen daudeen bakotxean.

 

MISERIKORDIAZKO OBRAK

        Miserikordiazko obrak dira amalau.

        Zazpi espiritualak, edo arimakoak eta beste zazpi korporalak, edo gorputzekoak.

        Espiritualak dira oneek.

        Lelengoa, eztakianari irakastea.

        Bigarrena, bear dabenari konseju ona emotea.

        Irugarrena, erratuten dabena zuzendutea.

        Laugarrena, injuriak parkatutea.

        Bostgarrena, triste dagoana konsoletea.

        Seigarrena, projimuaren faltak, ta argaltasunak pazienziatan eroatea.

        Zazpigarrena, ilai lurra emoitea.

        I. Zegaitik deretxe miserikordiazkoak?

        E. Justiziaz zor eztirealako.

        I. Nois obligetan daude pekatueren beian?

        E. Gizon iakinen eretxian nezesidade andia dagoanean.

        I. Eta zer alkantzetan dau batek miserikordiako obra oneekaz, eta egiten dituzan beste obra onakaz, nai aginduak direala, nai borondatezkoak?

        E. Jaungoikoaren grazian badago, merezietan dau arimako grazia, eta zeruko gloria geiagotea; pagetan dituz bere pekatuen zorrak, eta alkantzetan dituz Jaungoikoaganik ondasun andiak, alan bere ariman, zein bere gauzetan, konbenietan baiakaz.

        I. Zegaitik diñozu: Jaungoikoaren grazian badago?

        E. Zegaitik pekatu mortalien batek egiten dituzan obra onakaz, ezin merezidu lei, ta ezin pagau lei pekatuen zorrik; ta bai bakarrik alkantzau leiz, edozelanbere, Jaungoikoagandik mesederen batzuk.

 

 

Laugarren partea,

zeñetan artu bear direan Sakramentuik

 

        Ekusi dogu zelan dakizun zer sinistu, zer eskatu, ta zer obrau bear dozun. Dakuskun orain, zelan dakizun zer errezibidu bear dozun; zein dan azkenengoba.

        Esan egizuz Sakramentuik.

        Elexa Ama Santearen Sakramentuik dira zazpi: lelengo bostak dira bear bearrak izatez edo borondatez, zeintzuk baga ezin salbau leiteke gizona etxiten badituz desprezioz: beste biak dira borondatezkobak.

        Lelengoa, Bautismua.

        Bigarrena, Konfirmaziñoba.

        Irugarrena, Penitenzia.

        Laugarrena, Komuniñoba.

        Bostgarrena, Extremaunziñoba.

        Seigarrena, Ordea.

        Zazpigarrena, Matrimoninoa.

        I. Ze gauza dira Sakramentuik?

        E. Dira señale agiri batzuk, Jesu Kristo gure Jaunak egin, ta imiñi zituzanak, euren medioz emoiteko guri bere grazia, ta birtuteak.

        I. Zer da grazia?

        E. Da izaite Jaungoikozko bat, zeñek egiten daben gizona Jaungoikoaren seme, ta Zeruko herederu.

        I. Eta zelan deretxo grazia oneri?

        E. Santifikantea, edo santuten dauena.

        I. Eta bagoz onez ostean beste grazia moduren batzuk?

        E. Bai Jauna, bagoz beste batzuk, zeintzuei deretxee grazia lagungarriak, eta arimako argialdiak, zeintzuk bagarik, ezin asi, ezin aurrera eroan, ta ezin akabau giñaikean salbaziñoerako gauzarik.

        I. Eta oneek zertzuk dira?

        E. Jaungoikoak pekatuen iausi ez eiteko, eta obra onak egiteko emoiten deuskuzan sokorru, edo laguntasun batzuk, zelangoak direan sermoeak, ejenplu onak, ustez uste bagako eriotzak; eta argi aldi batzuk, zeintzukaz, Jaungoikoak argituten dituzan gure entendimentuik; eta deseo santu batzuk zeintzukaz bizkortuten dituzan onerako gure borondateak.

        I. Ze birtute emoiten daudee Sakramentuik graziagaz batera?

        E. Prinzipalenak dira iru Teologalak eta Jaungoikozkobak.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Fedea, Esperantzea, ta Karidadea.

        I. Zer da Fedea?

        E. Ekusi eztoguna sinistutea Jaungoikoak alan agertu dabelako.

        I. Zer da Esperanzea?

        E. Esperetea Zeruko gloria Jaungoikoaren grazia, eta geure obra onak direala medio.

        I. Zer da Karidadea?

        E. Jaungoikoa ametea gauza guztien ganean, eta geure projimua geure burua legez, eurakaz egiten dogula, eurak geugaz egin dagien gurako geunkean legez.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Bautismukoba?

        E. Kentzaiteko pekatu orijinala, eta besterik aurkituko balitz bere bateatuten danagan.

        I. Zer da pekatu orijinala?

        E. Da arako pekatua, zeñegaz iaioten garean guztiok, eta iatorkun geure lelengo gurasoetarik.

        I. Nondik sartzaiten da Elexara?

        E. Bautismu santutik.

        I. Eta badago zerurik bateatuik izan ez diranentzat?

        E. Ez Jauna.

        I. Bada nora doaz bateatuik izan bagarik ilten direan seintxuik?

        E. Linbora.

        I. Eta ze pena daukee leku atan?

        E. Eztauke gorputzeko penarik infernukoak legez: baia bai Jaungoikoaren arpegia iñoz ikusi ezina.

        I. Orlan pekatu andia da seinari bautismoa galerazotea?

        E. Bai Jauna, norberen erruz izan azkero.

        I. Nortzuk euki daroe bada onetan errua?

        E. Zerbaist egiten daudenak sortuta dagoan seintxua galtzaiteko, eta bardin onetarako konseju deungea emoiten daudeenak.

        I. Zelango pekatua da au?

        E. Zerura gedar egin daroban pekatua, eta Jangoikoak aserreagaz kastigau daroana.

        I. Nortzuk geiago dauke onetan errua?

        E. Iarten direanak, sabelean daukeen seiña galduteko arriskuan.

        I. Nok bateatu lei seiña, ilteko peligruin dagoanean?

        E. Edozeñek, ondo bateatuten iakin azkero.

        I. Zelan ondo bateatuten da?

        E. Ezarten iakala seiñari ura, albadedi burura, ta ezpabere gorputzeko zatirik andienera, eta ura ezartorduin esaten direala, bateatuko intenziñoagaz, berba oneek: Nik bateatuten zaitudaz Aitearen; eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

        I. Eta zer egin bear da seina iaioten bada il etxureagaz, edo ezeri eragiten ezteutsala?

        E. Bateatu badaezpadan, ustelduta urten ezpadau, eztalako ilik dagoanen señale ziertoa mobimenturik ez egitea; eta esaten da alangoan: Bizi bazara; nik bateatuten zaitudaz, Aitearen, eta Semearen; eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. Eta bota ura berbakaz batera.

        I. Eta zer egingo da galtzaiten, edo botetan dan seiña bada denpora bakoa, eta guztiz txikerra?

        E. Bateatu ardura baga, ura ezarten iakala berbakaz batera, len esan dan legez.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Konfirmaziñokoba?

        E. Konfirmetako eta indartuteko Bautismu santuin artu gendun fedean.

        I. Eta uso-errazoezkora eldu danak ze pekatu egiten dau, Sakramentu au pekatuin artzaiten dabela?

        E. Pekatu mortala.

        I. Bada zer egingo dau pekatu ez egiteko?

        E. Konfesau ondo lenago.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu penitenziakoba?

        E. Bateatu azkeroko pekatuik parkatuteko.

        I. Ze pekatu dira orreek?

        E. Mortalak, eta benialak bere bai.

        I. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatea, egitea, pensetea, edo gura izatea zerbaist Jaungoikobaren legearen kontra gauza pisuzkoban.

        I. Zegaitik deretxo mortala?

        E. Ilten dabelako egiten dabenaren arimea.

        I. Zelan ilten dau?

        E. Graziaren bizitzea kenduta.

        I. Eta nois artzaiten dogu Sakramentu Penitenziakoba?

        E. Ondo konfesadu, ta ausoluziñoa artzaiten dogunean.

        I. Eta zeinbat gauza bear dira ondo konfesetako?

        E. Bost Jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengoba, esamina konzienziakoba egitea. Bigarrena, artzaitea damu egiazko bat Jaungoikoa ofendidu dabelako. Irugarrena, eukitea propositu firme bat, pekaturik geiago ez egiteko. Laugarrena, Konfesoreari bere pekatu guztiak artez esatea. Bostgarrena, Konfesoreak emoiten dauen penitenzia kunplietako gogoba eukitea.

        I. Zer da esamiña konzienziakoba?

        E. Leen ondo konfesau zanik, eta denpora ataraño egin dituzan pekatuik memoriara ekartea.

        I. Nondi egiten da esaminea?

        E. Jaungoikoaren legeko mandamentuetati, bost elexakoetati, eta obra miserikordiazkoetati: kontua ateraten dabela batek mandamentu bakotxean zetan uts egin daben obraz, berbaz, pensamentuz, edo deseoz: begiratuten dala norberen bizimodu, ofizio eta estaduko obligazinoetara bere: eskatu azkero lenago Jaungoikoari norberen pekatuik ezaututeko argia.

        I. Zenbat modutakoba da damua?

        E. Bitakoba.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Kontriziñozkoa, edo amodiozkoa: eta Atriziñozkoa, edo bildurrezkoa.

        I. Zer da Kontrizinozko damua?

        E. Da sentimentu, pena, garbai, ta atsekabe bat, pekatariak bere biotzean artzaiten dabena, Jaungoikoa ofendidu dabelako izanik ain ona: proposituagaz konfesetako, emendetako, eta kunplietako penitenzia.

        I. Zer da atriziñoko damua?

        E. Da sentimentu, pena, ta atsekabe bat, egiazkoa, pekatariak bere biotzean artzaiten dabena, Jaungoikoa ofendidu dabelako, edo infernuaren bildurrez, edo pekatuaren ezaintasunagaitik; edo grazia eta gloria galdu dituzalako; proposituagaz konfesetako, emendetako, eta kunplietako penitenzia.

        I. Eta damu bioetatik zein da onena?

        E. Kontriziñozkoa.

        I. Zegaitik?

        E. Kontriziñozkoa, amore garbiti datorrelako, atriziñozkoa barriz bildurretik: Kontriziñozko damuegaz, konfesau baño lenago parkatuten iakoz bateri pekatu mortalak, eta iarten da Jaungoikoaren grazian: baña atriziñozko bakarragaz ez, konfesiñoagaz batera ezpada.

        I. Eta damu bioetatik zein euki biar da ondo konfesetako?

        E. Geienak esaten daude, atriziñozkoa asko dala; baña obetoago ta seguruago da kontriziñozkoa eroatea: eta au eukitearren egingo dau konfesetan danak.

        I. Eta nos euki bear da damua?

        E. Konfesoreak ausoluziñoa emon baño lenago.

        I. Zer da propositua?

        E. Da gogo firme bat, sekula geiago Jaungoikoa pekatu mortalagaz ez ofendietako.

        I. Zer da aozko konfesiñoa?

        E. Da esatea Konfesoreari pekatu mortalak guztiak, engañu bagarik, ta guzur bagarik.

        I. Eta pekatu mortalen bat, konfesaugabarik etxiten dabenak, konfesiño ona egiten dau?

        E. Etxiten badau lotsaz, bildurrez, edo esamina faltaz, ez Jauna; baña bai aiztuta etxiten badau, edo bere erru bagarik.

        I. Eta akordetan baiako gero, zer egin bear dau?

        E. Urrengo konfesiñoban konfesau.

        I. Eta pekatu mortalen bat lotsaz konfesau bagarik etxi dabena, salbau leiteke penitenzia eginda?

        E. Ez Jauna, Santuak baño penitenzia geiago balegi bere, konfesetan ezpadau pekatua.

        I. Eta ondo konfesetan dira, euren pekatuik gitxituta, edo edertuta legez esaten dituezanak?

        E. Ez Jauna, esan bear direalako daukeen gaiztotasun guztiagaz, eta konzienziak erakusten daben legez.

        I. Eta konfesetan danak damu bagarik, propositu bagarik, edo penitenzia kunplietako gogo bagarik, konfesino ona egiten ete dau?

        E. Ez Jauna; egiten dau, bai, sakrilejiozko pekatu mortal andi bat; eta barriro konfesau bear dituz, esan zituzan pekatu guztiak, egin eban sakrilejiozkoagaz batera.

        I. Eta nortzuk egin daroez euren konfesiñoak damu bagarik, eta propositu bagarik?

        E. Okasiñoetarik apartetan eztireanak, eta emendiorik eztaukeenak.

        I. Eta damu egiazkoa ta propositua artzaiteko, zer egin bear da?

        E. Konfesetara ioan baño lenago, Jaungoikoari eskatu, arren lagundu dakiola: gogora ekarri, bere Majestadeak egin deutsazan mesedeak; edo bere pasiño ta eriotzea, edo bere ontasun parebakoba; eta biotz biotzetik esan akto kontriziñozkoba.

        I. Zer da penitenzia, edo satisfaziñoba?

        E. Da pagetea pekatuikgaitik zor dan penea, kunplietan dala, konfesoreak emoniko penitenzia.

        I. Eta penitenzia kunplietan eztabenak egiten dau konfesiño ona?

        E. Konfesoreak emoiten deutsanean badauko kunplietako gogoa, bai Jauna:baia konfesoreak emoiten deutsanean ezpadauko kunplietako gogorik, orduin ez Jauna; gero kunpliduarren bere.

        I. Eta ze pekatu da penitenzia ez kunplietea, edo lar luzatutea?

        E. Pekatu mortala, Jauna, pisuzkoa bada penitenzia ori.

        I. Eta pekatuakgaitik zor dan penea ezin pagau lei penitenziagaz ezpada?

        E. Bai Jauna, pagetan da Jaungoikobaren grazian egiten direan obra on guztiakaz bere, eta induljenziak irabaziagaz.

        I. Zer dira induljenziak?

        E. Dira grazia batzuk, zeñen bitartez parkatuten dan, mundu onetan, edo Purgatorioan pekatuakgaitik pagau bear dan penea.

        I. Eta zelan irabaziko dira?

        E. Egiten direala estadu graziazkoan onetarako aginduten direan gauzak.

        I. Eta Purgatoriora doazanak, mundu onetan pagau eztaudelako euren pekatuen zorra, guk sokorridu giñaiz?

        E. Bai, Jauna, gure pekatuen zorra pagetako egiten doguzan obra onakaz eurakaz, arimen onerako egiten badoguz.

        I. Eta pekatu mortalean iausten dan guztian, bear dau batek bertatik konfesau, parkatu dakiontzat?

        E. Ondo litzateke, baia ez dago obligaziñorik.

        I. Zer egin bear dau bada?

        E. Artu pekatu egin dabelako kontriziñozko damu egiazkoa, proposituagaz emendetako, ta konfesetako Elexa Ama Santeak aginduten dabenean.

        I. Zer da pekatu beniala?

        E. Da pekatu mortalerako prestaera bat.

        I. Zegaitik deretxo beniala?

        E. Arin iausten dalako beratan gizona, eta arin parkatuten iakolako.

        I. Zeinbat gauzagaitik parkatuten iako?

        E. Bederatzigaitik.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengoa, meza entzuteagaitik.

        Bigarrena, Komulgeteagaitik.

        Irugarrena, ni bekatari au, esateagaitik.

        Laugarrena, Obispoaren bendiziñoagaitik.

        Bostgarrena, ur bedeinkatuagaitik.

        Seigarrena, ogi bedeinkatuagaitik.

        Zazpigarrena, Aita gurea esateagaitik.

        Zortzigarrena, sermoea entzuteagaitik.

        Bederatzigarrena, bularra ioa gaitik Jaungoikoari parka eskatuten iakola.

        I. Zegaitik diñozu: Jaungoikoari parka eskatuten iakola?

        E. Erakusteko artu bear dogula pekatu benialen damu santu bat, euren parkaziñoa gauza oneekaz alkantzau gura badogu.

        I. Eta pekatu benialak konfesau bear dira?

        E. Ondo da konfesetea, baña ez dago obligaziñorik.

        I. Eta pekatu benialak baño ezpadaukaz konfesetan doianak, zer egin bear dau, damua ta propositua segurututeko?

        E.Konfesau benialakaz batera, leenago konfesauta daukan pekatu mortalen bat bere.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Komuniñoekoa?

        E. Bear dan legez errezibidu azkero, izan dintzat geure arimeen mantenimentua, eta grazia azi, ta geiagotu deiguntzat.

        I. Zeinbat gauza bear dira, bada, ondo komulgetako?

        E. Iru Jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengoa, barau naturalean egotea, Bigarrena, Jaungoikoaren grazian egotea. Irugarrena, zer errezibietan dan iakitea.

        I. Zer da barau naturala?

        E. Gaberdiko amabietarik, eta komulgau artean, ezer artu bagarik egotea.

        I. Eta zelan iarriko da grazian komulgetako, pekatu mortalean aurkituten dana?

        E. Ondo konfesauta, Jauna.

        I. Eta konfesau azkero gogora baiatorko pekatu mortalen bat, zer egin bear dau?

        E. Barriro konfesau, komulgau baño lenago.

        I. Zer artzaiten dozu komulgetan zareanean?

        E. Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiazkoa, zein dagoan bene benetan Sakramentu Santu Altarakoban.

        I. Zer da Sakramentu Santu Altarakoa?

        E. Ostia konsagradua, eta Kaliz konsagradua.

        I. Nos iminten da Jesukristo ostian, eta Kalizean?

        E. Sazerdoteak konsagraziñoko berbak esaten dituzanean.

        I. Eta berba santu aek esan baño lenago, zer dago Ostian, eta zer Kalizean?

        E. Ostian dago ogi piska bat, eta Kalizean ardao piska bat, ur tanga bategaz.

        I. Eta konsagraziñoko berbak esan azkero; zer dago?

        E. Ostian Jesukristoren gorputza; eta Kalizan Jesukristoren odola.

        I. Ostia konsagraduin bago gorputza baño beste gauzarik?

        E. Bai Jauna, an dago Jesukristoren gorputzagaz batera bere odola, arimea ta Jaungoikotasuna, eta bardin Kaliz konsagraduin, Jesukristoren odolagaz batera dago, bere gorputza, arimea, eta Jaungoikotasuna.

        I. Konsagraziñoko berbak esan azkero, bago Ostian ogirik, edo Kalizean ardaorik?

        E. Ez Jauna, ezpada ogiaren eta ardaobaren irudia, edo akzidenteak; zeintzuk direan usaiña, kolorea, gustua, eta ganekoak.

        I. Bizirik ala ilik dago Jesukristo ostia eta kaliz konsagraduin?

        E. Bizirik, Jauna, zeruin dagoan legez; baña estalduta ogiaren, eta ardaoaren irudiakaz, edo akzidenteakaz.

        I. Ostia konsagradua erdibituten, edo apurtuten bada, erdibituten ete da Kristoren gorputza?

        E. Ez Jauna, bada ain osorik dago zati batean, zein bestean; ain osorik ostia txikian, zein andian; eta ostiaren apurrik txikerrenean, zein ostia osoban dagobalako Jesukristo, guztia ostia guztian, eta guztia ostiaren edozein zatitan edo apurretan.

        I. Pekatu mortalean komulgetan danak artzaiten dau Jesukristo?

        E. Bai Jauna, baia ez bere onerako, ezpada bere kaltean; egiten dabelako sakrilejio ikaragarri bat, eta Judasen pekatua.

        I. Eta bear dan moduin Komulgetan direanak, zer geiago egin bear daude frutu andiagobak alkantzetako?

        E. Komulgau baño lenago pensau ondo, nor dan euren biotzetara datorren Jaun andia, egin Fedeko Esperantzako, eta Karidadeko aktobak; artu umiltasun, eta bildur santu andiagaz; eta komulgau azkero, esker onak emon, mesede ain andiakgaitik, urten bagarik bertati (Judasek legez) Elexarik kanpora.

        I. Eta zer egin bear da esker onak emoiteko?

        E. Munduko ardurak, eta zeregin guztiak aldebatera itxi; zentzunak, eta biotza batu, eta egon pensetan: Nor etorri da nigana? Nor da Jesukristo? Eta, nor naz ni? Eskatu gero gura dan guztia, bada, ondo komulgau bazara; ez dago mesedeak alkantzetako era ederragorik.

        I. Orlan ez da ondo komulgau, ta bertatik Altarak bisitetea, Errosarioa errezetea, edo penitenzia, Konfesoriak emanikoa, kunplietan egotea?

        E. Ez Jauna, bada orreek onak izan arren, eztira orduin egin bear direanak: orduin egon bear dau batek, ordu lauren baten gitxienez, leen esan doguzan gauzak gogoan darabiltzala.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Extremaunziñoekoba?

        E. Iru gauzatarako.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Lelengoa, leengo bizitza gaiztobaren errastu ta ondakinak kentzaiteko. Bigarrena, arimeari inderra emoiteko demoniñobaren tentaziñoen kontra.

        Irugarrena, gorputzari osasuna emoiteko, arimearen kalterako izango ezpada.

        I. Eta uso errazoezkora eldu zireanak, gaixo peligruzkoak dagozanean, ete daukee Sakramentu Santuan artzaiteko obligaziñorik?

        E. Bai, Jauna, eta pekatu mortala egiten daudee, aleginez artzaiten ezpadaudee, edo pekatu mortalean egiten badaudee.

        I. Bada zer egingo dau pekatu mortalean dagoanak ondo artzaiteko?

        E. Konfesau leenago, ta ezin konfesau bada, artu kontriziñozko damua.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Ordeakoa?

        E. Konsagretako, ta ordenduteko Elexako Ministro dignobak, zelan direan Sazerdoteak, Diakonuak eta besteak.

        I. Eta Elexako ministroai, besteen artean bere, sazerdoteai, zor iake errespeto andiagoa?

        E. Bai Jauna.

        I. Zetarako da Sakramentu Santu Matrimoniokoa?

        E. Ezkonduteko, ta ezkonduei grazia emoteko zeinen bitartez alkarregaz bakean bizi ditezan, eta Zerureko azi dagiezan seme alabak.

        I. Eta Sakramentu Santu au artzaiteko, grazian egon bear daude ezkonduten direanak?

        E. Bai Jauna, pekatu mortalaren bean.

        I. Eta grazian eztagozanak zelan prestauko dira ezkonduteko?

        E. Ondo konfesauta.

 

PEKATU KAPITALAK DIRA ZAZPI

        Lelengoa, Soberbia.

        Bigarrena, Abarizia.

        Irugarrena, Luxuria.

        Laugarrena, Iria, edo aserrakuntzia.

        Bostgarrena, Guleria.

        Seigarrena, Enbidia.

        Zazpigarrena, Nagitasuna.

        I. Zegaitik emoiten deutsezu pekatu oneei pekatu kapitalen izena, geienean pekatu mortalen izena emoiten baiake?

        E. Emoiten iake pekatu kapitalen izena, direalako beste pekatuen buru, iturri, eta sustraiak legez: eta pekatu mortalen izena etxatorke ain ondo, bada askotan benialak baño eztira.

        I. Nos dira mortalak?

        E. Jangoikoaren eta projimoaren karidadearen kontra diranean.

        I. Nos dira karidadearen kontra?

        E. Eurakgaitik austen danean Jaungoikoaren, edo Elexa Santearen mandamenturen bat gauza pisuzkoan.

        I. Zer da soberbia?

        E. Besteak baño geiago izateko gurari larregi bat.

        I. Zer da Abarizia?

        E. Da ondasunen gurari larregi bat

        I. Zer da Luxuria?

        E. Gorputzeko gustu loien gurari txar bat.

        I. Zer da Iria, edo Aserrakuntzea?

        E. Bengetako gurari zital bat.

        I. Zer da Guleria?

        E. Iateko ta edateko gurari larregi bat.

        I. Zer da enbidia?

        E. Besteen ona ekusi ezina.

        I. Zer da Nagitasuna?

        E. Gauza onerako iausitasun, edo atzerakuntza bat.

 

ZAZPI PEKATU ONEEN KONTRA DAGOZ ZAZPI BIRTUTE

        Soberbiaren kontra, humildadea. Abariziaren kontra, prestutasuna.

        Luxuriaren kontra, kastidadea.

        Aserrakuntzearen kontra, pazienzia.

        Guleriaren kontra, ian edanean begiratua izatea.

        Enbidiaren kontra, karidadea.

        Nagitasunaren kontra, bizkortasuna.

 

ARIMEAREN ARERIOBAK, ZEINTZUKGANIK IÑES EGIN BEAR DOGUN, DIRA IRU

        Lelengoa, Mundua.

        Bigarrena Demoniñoa.

        Irugarrena, Aragia.

        I. Nor da mundua?

        E. Gizon mundu zaleak, ta gaistoak.

        I. Nor da Demoniñoa?

        E. Da Jaungoikoak zeruan egin eban Angeru bat, zein iaigi zalako beste askogaz batera, bere Majestadearen kontra, bota ebana infernura, bere gaiztakeriako lagunakaz, zeintzuei emoten deutsegun Demoniñoen izena.

        I. Nor da Aragia?

        E. Da geure gorputza bera, bere gurari deungakaz.

        I. Zelan benzidu ta iñes egiten da mundua ganik?

        E. Bere andikeriai ta banidadeai iaramonik ez eginagaz.

        I. Zelan benzidu ta iges egiten da demonioagandik?

        E. Oraziñoagaz ta humildadeagaz.

        I. Zelan benzidu ta iñes egiten da aragiaganik?

        E. Oneganik iñes egiten da ta au benzietan da, gorputza nekepean erabilliagaz, bere gustuak ukatuagaz, ta barau eginagaz. Au da areriorik andiena, zegaitik eze ezin geuganik bota giñai aragia: mundua ta demoniñoa bai.

 

BIRTUTE TEOLOGALAK DIRA IRU

        Lelengoa, Fedea.

        Bigarrena, Esperanzea.

        Irugarrena, Karidadea.

        I. Eta zelan ez dogu utsik egingo, iru birtute oneen aktoak egiteko daukagun obligaziñoban?

        E. Deboziñoz ta sarri errezetan dogula (edozein kristiñauk egin bear leukean legez) Kredoa, ta Aita gurea: eta biotzerik esaten dogula: Neure Jesukristo Jauna.

 

BIRTUTE KARDINALAK DIRA LAU

        Lelengoa, Prudenzia.

        Bigarrena,Justizia.

        Irugarrena, Fortalezia, edo sendotasuna.

        Laugarrena, Tenplanzia, edo ianedanean begiratua izaitea.

 

GORPUTZEKO ZENTZUNAK DIRA BOST

        Lelengoa, begiakaz ekustea.

        Bigarrena, belarriakaz entzutea.

        Irugarrena Aoagaz gustu artzaitea.

        Laugarrena surrakaz usain egitea.

        Bostgarrena eskuakaz ukututea.

        I. Zetarako emon euskuzan Jaungoikoak zentzunak, eta gorputzeko alde guztiak?

        E. Guztiakaz eta gauza guztietan bera serbietako.

 

ARIMAKO POTENZIAK DIRA IRU:

        Memoria: Entendimentua: ta Borondatea.

        I. Zetarako emon euskun Jaungoikoak memoria?

        E. Bera, ta bere mesedeak gogoan erabilteko.

        I. Zetarako emon euskun entendimentua?

        E. Ezaguteko geure Jauna, eta beragan pensetako.

        I. Zetarako emon euskun borondatea?

        E. Bera ametako ontasunik andiena legez, eta beragaitik projimua.

        I. Eta, zer da gure arimea, zeñenak diran potenzia oneek?

        E. Da Espiritu bat iñoz bere ilgo eztana, zein egin eban ezerbere ezerik Jaungoikoak bere antz eta irudira.

 

ESPIRITU SANTUAREN DOEAK DIRA ZAZPI

        Lelengoa, Iakituriako Doea.

        Bigarrena, Entendimentuko Doea.

        Irugarrena, Konsejuko Doea.

        Laugarrena, Zienziako Doea.

        Bostgarrena, Sendotasuneko Doea.

        Seigarrena, Errukiko Doea.

        Zazpigarrena, Jangoikoaren bildurreko Doea.

 

ESPIRITU SANTUAREN FRUTUAK DIRA AMABI

        Lelengoa, Karidadea.

        Bigarrena, Bakea.

        Irugarrena, biotzeko anditasuna.

        Laugarrena, Benignidadea, edo errukitasuna.

        Bostgarrena, Fedea.

        Seigarrena, Kontinenzia.

        Zazpigarrena, Arimako poza.

        Zortzigarrena, Pazienzia.

        Bederatzigarrena, Ontasuna.

        Amargarrena, Mansotasuna.

        Amakagarrena, Modu ona.

        Amabigarrena, Kastidadea.

 

BIENABENTURANZAK, EDO ZORIONTASUNAK DIRA ZORTZI

        1. Zorionekoak biotzeti pobre direanak; bada eurena da Zeruko Erreinua.

        2. Zorionekoak mansoak, bada eurak izango dira lurraren iaube.

        3. Zorionekoak negar egiten daudeenak, bada eurak izango dira poztuak.

        4. Zorionekoak onaren gose ta egarri direanak, bada eurak aseak izango dira.

        5. Zorionekoak errukiorrak, bada eurentzako bere, errukia izango da.

        6. Zorionekoak biotz garbikoak, bada eurak ekusiko daude (sic) Jaungoikoa.

        7. Zorionekoak baketsuak, bada eurei emongo iake Jangoikoaren semeen izena.

        8. Zorionekoak, onak izanagaitik persekuziñoa daroienak, bada eurena izango da Zeruetako Erreinua.

        I. Zer esan dogu orain?

        E. Zortzi Bienabenturanza, edo Zoriontasunak.

        I. Ze gauza dira zoriontasun oneek?

        E. Dira Espiritu Santuaren birtuteetarik, eta doetarik datozan obrarik onenak.

        I. Nortzuk dira biotzetik pobreak?

        E. Eztaudenak gura munduko onrarik, ez aberastasunik, ezta laburrenik bere: edo beintzat euretan biotza ifini eztaudenak.

        I. Nortzuk dira mansoak?

        E. Aserrerik artzaiten eztakienak, ezta apurrik bere.

        I. Zelan izango dira lurraren iaube?

        E. Euren buruben iaube izanda.

        I. Nortzuk dira negar egiten daudenak? (sic)

        E. Atseginik laburrenak bere etxiten dituezanak.

        I. Nortzuk dira, onaren gose, ta egarri direanak?

        E. Alegiñaz ezetan bere utsik egin gura ez leukeenak.

        I. Nortzuk dira errukiorrak?

        E. Iñori bere, on baño besterik, egin gura ezteutsenak.

        I. Nortzuk dira baketsubak?

        E. Euren buruai ta besteenai bake ona emon daroioenak.

        I. Nortzuk dira onak izanagaitik persekuziñoa daroienak?

        E. Gauza on guztietan firme ta sendo dagozanak, persegiduak izan arren.

        I. Zegaitik deretxe onei zoriontasunak?

        E. Euretan dagobalako bizitza onetan zorionekoak izaitea, eta Zeruaren esperantza menetakoba.

        I. Zeinbat dira gizonaren akabuko gauzak?

        E. Lau Jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Eriotzea, Juizioba, Infernua, ta Gloria.

        I. Zer da Gloria?

        E. Da estadu, edo bizimodu bat alde guztietatik egin egina, zeinetan dagozan on guztiak, gatxik batbere bagarik: infernuin barriz gatx guztiak onik bapere bagarik aurkituten direan legez.

        I. Eta infernuti librau, eta Zeruko gloria alkantzetako, zer egin bear da?

        E. Mandamentuik gorde.

        I. Eta bagoz bideren batzuk mandamentuek errazago gordetako?

        E. Bai Jauna.

        I. Zeintzuk dira?

        E. Sarri Konfesetea ta Komulgetea; goxean egun atako obra guztiak Jaungoikoari eskiñitea eta ofrezietea; egunean egunean meza entzutea; Ama Birjineari Errosarioa errezetea; liburu onak irakurtea; orazino mentala; gaubean gaubean konzienzia esaminetea, eta guztia baten esatearren, Konfesore iakitun, birtute andiko ta ondo begiratu bat artutea, ta gauza guztietan bere esanera egotea.

        MAESUAK. Ondo diñozu zuk ori, bada Jaungoikoa serbidu ta bizitza onean irauteko, laguntasun on, ta andia da, Konfesore on bat eukitea. Egizuz bada zuk bere alegin guztiak topetako, San Franzisko Salesek, eta Santa Teresak dinuen legez, zeñek mandamentu santuen bidetik erobango zaituzan Zeruko gloriara, an betiko gozotasunetan egoteko.

        MAESUAK. Jaungoikobak guztiok ara eroan gaizala. Amen.

 

KONFESIÑO JENERALA

        Ni pekatari au, konfesetan natxako Jaungoiko guztiz poderosoari, Santa Maria beti Birjineari, San Migel Arkanjeluari, San Juan Bautisteari, San Pedro, ta San Paulo Apostuluai, santu guztiai, ta zeuri neure Aita espirituala, egin dodala pekatu pensamentuegaz, berbeagaz, ta obreagaz; neure erruz, neure erruz neure erru andiagaz; orregaitik erregututen deutsat Santa Maria beti Birjineari, San Migel Arkanjeluari, San Juan Bautisteari, San Pedro ta San Pablo Apostoluai, santu guztiai, ta zeuri neure Aita espirituala, erregutu dagiozula geure Jaun eta Jaungoikobari. Amen.

 

AKTO KONTRIZIÑOZKOBA

        Neure Jesukristo Jauna, Jaungoiko ta gizon egiazkoba, neure Kreadorea ta Erredentorea, zareana zarealako, ta ametan zaitudazalako gauza guztien ganean, damu dot, Jauna, damu dot biotz guztirik zu ofendidua, propositu sendo bategaz ez geiago pekaturik egiteko, eta apartetako zu ofendidu ziñaikedazan okasino guztietati, neure pekatuak konfesetako; ta kunplietako emoiten iatan penitenzia. Ofrezietan deutsudaz, Jauna, neure bizitzea, obrak eta trabajuak neure pekatuen pagureko; eta konfietan dot zeure ontasun, ta miserikordia akabubakoagan, parkatuko deustazuzala zeure odol guztiz preziosoagaitik, eta zeure pasino ta eriotzeagaitik, eta emongo deustazula grazia emendetako eta irauteko zeure serbizio santuin neure bizitzearen akaburagiño. Amen.

 

AKABEREA

 

aurrekoa hurrengoa