www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Jose Antonio Uriarte
1857-1866, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

JONASEN PROFEZIJA

 

LELENGO KAPITULUBA

        1. Eta Jaunak berba egin eutsan Jonas, Amatiren semiari, eta esan eutsan:

        2. Jagi zaite, eta zuaz Ninibeko uri andira, eta an predikau egizu: zerren bere gaiztakerijen diadarrak igon dau nire aurreraño.

        3. Eta jagi zan Jonas, Tarsisa iges egiteko Jaunaren aurretik, eta jatsi zan Jopera, eta aurkitu eban Tarsisa joian ontzi bat: eta pagau eban eruan sarija, eta sartu zan ontzijan, juateko eurakaz Tarsisa Jaunagandik igesi.

        4. Baña Jaunak atera eban axe andi bat itxasuan: eta itxasandi ikaragarri bat jagi zan, eta ontzija eguan apurtuteko arriskuban.

        5. Eta itxasgizonak bildurtu ziran, eta bakotxak diadarrez deitu eutsan bere Jaungoikuari; eta bota zitubezan itxasora ontzijan ekardezan trastiak, arindu zedin bere pisuba: baña Jonas jatsija zan ontzijaren barrura, eta lo gogorrian eguan.

        6. Eta juan zan beragana ontzi gobernarija, eta esan eutsan: Zelan zagoz zu ain lo gogorrian? Jagi zaite, dei egijozu zure Jaungoikuari, gugaz gomutau nai ete daben, eta galdu bagarik geldituten ete garian.

        7. Eta esan eutsen alkarri: Erdube, eta zotzak atera deiguzan, jakiteko zegaitik jatorkun zorigaistotasun au. Eta atera zitubezan zotzak, eta urten eutsan suertiak Jonasi.

        8. Eta esan eutsen: Esan egiguzu, zegaitik gertau jaku gatx au? Ze langintzatakua zara? Nungua zara, eta nora zuaz? Ze erritakua zara zu?

        9. Eta Jonasek erantzun eutseen: Ni naz hebreotarra, eta itxasua eta lurra egin zituzen zeruko Jaun eta Jaungoikuaren bildurra daukat.

        10. Eta guztiz bildurturik gelditu ziran jente areek, eta esan eutsen: Zegaitik egin dozu au? (Zegaitik eze, ezagutu eben gizon areek, Jaungoikuagandik igesi joiala, zerren berak adierazo eutseen.)

        11. Eta esan eutsen: Zer egingo ete dogu zugaz, itxasua baretu dakigun? Bada itxasandija joian geruago geitubaguaz.

        12. Eta Jonasek erantzun eutseen: Eldu egidazube, eta bota nagizube itxasora, eta itxasua baretuko jatsube; zerren nik ondo dakit, nigaitik etorri dala zuben gañera itxasandi ikaragarri au.

        13. Bitartian itxasgizonak erremuban ziarduben, liorrera biurtuteko; baña ezin zirian; zerren itxasoko olatubak juazan geruago gorago jagijaz euren ganian.

        14. Eta diadarrez deitu eutseen Jaunari,esaten ebeela: Erregututen deutsugu, ó Jauna, ez gaitiala galdu, gizon au ilten dogulako, eta odol errubagiari ez egijozu jausi eragin gure ganera: zerren zuk, Jauna, egin dozu, gura izan dozun moduban.

        15. Eta eldu eutseen Jonasi, eta bota eben itxasora: eta itxasua baretu zan.

        16. Eta gizon areek artu eben Jaunaren bildur andija, eta eskiñi eutseezan oparijak, eta egin zitubezan botuak.

 

BIGARREN KAPITULUBA

        1. Eta Jaunak prestauta eukan arrain andi bat, zeñek iruntzi eban Jonas: eta egon zan Jonas arraiñaren sabelian iru egunian eta iru gautan.

        2. Eta arrañaren sabeletik egin eutsan Jonasek oraziñua bere Jaun eta Jaungoikuari.

        3. Eta esan eban: Neure naibagian deitu neutsan Jaunari, eta entzun eustan: obijaren barrutik diadar egin neban, eta entzun zenduban nire boza.

        4. Eta bota ninduzun oxinera itxasuaren bijotzera, eta urak inguratu ninduben: nire ganetik igaro dira zure ur jira bira guztijak, eta zure olatu guztijak.

        5. Eta nik esan neban: Jaurtigija izan naz zure begijen aurretik: baña oraindik barriro bere ikusiko dot zure elexa santuba.

        6. Inguratu ninduben urak arimaraño; leza baten sartuta ikusi naz; itxasuak estaldu dau nire buruba.

        7. Jatsi naz mendijen sustraijetaraño, lurreko morrollubak zarratu ninduben an barruban betiko: baña zuk, ó neure Jaun eta Jangoikoa aterako dozu nire bizitzia usteltasuneko lekutik.

        8. Nire arimia estututen zanian nire barruban, gomutau nintzan Jaunagaz; eldu dedin zugana nire erreguba zure elexa santura.

        9. Alperrik arrokerijako gauzetan diardubenak, itxiten dabe bere errukitasuna.

        10. Baña nik alabanzako bozagaz egingo deutsut eskiñija: pagauko deutsat Jaunari neure osasunagaitik eskiñi dodan guztija.

        11. Eta Jaunak agindu eutsan arraiñari eta errebesau eban Jonas erriberan.

 

IRUGARREN KAPITULUBA

        1. Eta Jaunak bigarrenez berba egin eutsan Jonasi, esaten eutsala.

        2. Jagi zaite, eta zuaz Ninibeko uri andira, eta predikau egizu an nik esaten deutsudan sermoia.

        3. Eta jagi zan Jonas, eta juan zan Ninibera Jaunak esan eutsan legez: eta Ninibe zan uri guztiz andi bat, iru eguneko bidia eukana.

        4. Eta asi zan Jonas urijan sartuten, eta ibilli zan bertan egun baten, eta diadar eginik, esan eban: Emendik berrogei egunera Ninibe izango da desegiña.

        5. Eta Ninibetarrak sinistu eben Jaungoikuagan, eta predikau eben baru egiteko, eta guztijak andijak eta txikijak jantzi zitubezan penitenzijako soñekuak.

        6. Eta eldu zan barri au Ninibeko erregiagana, eta jagi zan bere tronutik, eta erantzirik bere soñekuak, zilizijoz jantzi zan, eta jarri zan autsaren ganian.

        7. Eta emon eutsan diadarrari, eta esan eban Niniben bere, eta bere prinzipeen aginduz: Gizonak, eta zamarijak, eta idijak eta aberiak ez begije ezerbere jan: eta ez bediz atera bere larrara jatera, eta urik bere ez begije edan.

        8. Gizonak eta aberiak soñeko latz eta maxez jantzi bitez, eta diadarrez ta gogotik eskatu begijue Jaunari, eta itxi begijo bakotxak bere bide txarrari, eta euren eskuetan daguan gaiztakerijari.

        9. Nok daki aldatuko ete dituzan Jaungoikuak bere asmuak, eta parkatuko ete deuskun; eta bigunduko ete dan bere aserriaren sumintasuna, eta onelan galdu bagarik geldituko ete garian?

        10. Eta ikusi zituzan Jaungoikuak egiten zitubezan obrak, eta zelan itxi eutsen euren bizitza txarrari: eta errukitu zan, eta ez eutsezan bialdu, erabagita eukazan gatxak.

 

LAUGARREN KAPITULUBA

        1. Eta Jonasek artu eban naibage guztiz andija, eta aserratu zan.

        2. Eta erregutu eutsan Jaunari, eta esan eban: Esan egidazu arren, Jauna, onexen bildur ez al nintzan ni, oraindik neure errijan nenguala? Orregaitik aurreratu nintzan iges egiñaz Tarsisa: zerren nik badakit zu zariala Jaungoiko bigun, eta errukior, sufritzalla, eta samurtasun andiko, eta pekatuben parkatzalla bat.

        3. Eta orain Jauna erregututen deutsut, kendu dagidazula bizitzia: zerren oba da niretzat erijotzia, bizitzia baño.

        4. Eta esan eutsan Jaunak: Sinistuten dozu, errazoia daukazula aserratuteko?

        5. Eta urten eban Jonasek uritik, eta jarri zan uriko eguzkialdeko atiaren aurrian: eta egin eban an txabola bat, eta egon oi zan jarririk bere azpijan kerizpian, ikusi artian zer jazoko ete jakon urijari.

        6. Eta prestau eban Jaun eta Jaungoikuak untz bat, eta igon eban Jonasen burubaren ganera, kerizia egiteko bere burubari, eta bera estalduteko; zergaitik eze, guztiz eguan nekatuba: eta Jonasek euki eban poz guztiz andija untz aregaitik.

        7. Eta bijaramonian egunsentijaren asieran bialdu eban Jaungoikuak ar bat, eta aginka egin eutsan untzari, eta igartu zan.

        8. Eta eguzkijak urten ebanian, Jaunak urten eragin eutsan axe bero eta erregarri bati: eta eguzkijak joten eban Jonas burubaren ganian, eta erretan zan: eta eskatu eban bere arima guztitik erijotzia, eta esan eban: Oba da niretzat iltia,bizitia baño.

        9. Eta esan eutsan Jaunak Jonasi: Sinistuten dozu zuk errazoia daukazula aserratuteko untzagaitik? Eta esan eban: Errazoia daukat aserratuta egoteko erijotzia opa izateraño.

        10. Eta Jaunak esan eban: Zu zagoz untzaren damuz,zeñegaitik ez zenduban biarrik egin, eta ez zeuntzan azi eragin bere: bada gau baten azi zan, eta gau baten galdu da.

        11. Eta ez deutsat nik parkatuko Ninibeko uri andijari, zeñetan dagozan eun eta ogei milla gizon baño geijago, ez dakijenak zein dan euren eskumako eskuba, eta zein ezkerrekua, eta abere asko?

 

aurrekoa hurrengoa