
Bertsoak
Udarregi
1862-1894, 1966
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Udarregi Bertsolaria, Udarregi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1966
|
 |
 |
PERI-EGUN BATEN ONDORENAK
Gauza bat gertatu da
aurtengo urtian,
Arratzain deritzaion
baserri batian,
saltsa au izandu da
askoren artian...
portun ona gugandik
beti apartian.
Periyako gaba zan
señaladamente,
gabeko amabiyak
etziran aparte;
ojuka asi ziran
izugarri puerte,
etziran deskantsatu
sartu ziran arte.
Goitik bera jetxita
eman nuben prente:
«Mutillak, gisa ortan
zertan zabiltzate?».
Desordenak badakar
makiña bat kalte,
jo ta bota niñuen
bertan derrepente.
Biok asi giñaden
bultza edo tira,
indarra daukan onek
ez daukana jira;
fameliya geiena
negarrez begira...
oiek atrebentziyak
itxusiyak dira.
Ni nintzan kolpetuta
neretzat kaltian,
anparua ez nuan
guztiz apartian;
jendia juntatu zan
ixtante batian,
aplakatu genduben
guziyon artian.
Ollokiren semia
Martin Sagardia,
askok kalte izan du
zure pikardia;
pobriak altxatzeko
a ze alderdia!
Jaunak izan dezala
miserikordia.
Apetitu ona du
Jaunari graziyak,
gure ixkiñak ditu
ongi ikusiyak,
ustu esnez beteta
genduzkan paziyak...
orrentzat onak dira
jenero guziyak.
Nik biar zan lekura
eman nuben parte,
gauza zuzen dedilla
denbora zan arte;
barbero eta zibil,
alkate ta naste,
errejimentu ona
juntatu zan laiste.
Ogei ta launa bertso
kito buruz-buru
guk ere izan degu
orrenbeste modu;
iñork aurrerapenik
jartzen baldin badu,
Ostolazak zer egin
disponituko du.
|
 |
 |
|
|