www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak
Udarregi
1862-1894, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Udarregi Bertsolaria, Udarregi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1966

 

aurrekoa hurrengoa

IDI-DEMAREN BERTSOAK

 

Apirillaren biyan

Usurbilko plazan

dema baliente bat

jokatuba bazan;

ango pasadizuak

nai nituzke esan,

ez dakiyen guziyak

konprenditu dezan.

 

Aspaldiyan zebiltzan

disputa edo teman,

progatu gabe ezin

idiai antzeman;

galdu-irabaziyak

egite'ira deman,

ez diyot nai iñori

bajezarik eman.

 

Leon-Kastillo botatzen

formal ziran asi,

Txertubik suertia

ziyon irabazi;

tankera daukanari

ezin galerazi,

Axentxiok arraia

jarri du lenbizi.

 

Axentxiok arraia

jarri du aurrian,

Kolladoren iriyak

zeuden indarrian;

Usurbilko arri aundiyak

sei kintal gañian,

pasa zan larogei ta

amar bat oñian.

 

Doblian ere asko

egin zan trabesa,

batzuek berdiñian

estu eta presa;

esku-aldatua da

asko interesa,

irabazi duenak

aprobetxa beza.

 

Iri onak zituzten,

indarretan sendo,

puerte gobernatuak,

jo gabiak ondo;

irutatik bi bazan

Kolladoren bando,

onroso gelditu da

Axentxio Rekondo.

 

Kollado Igeldokuak

iri famosuak,

itxura ederrekuak,

txit talentosuak;

Txertubik ere zitun

ain kuriyosuak,

ikusiko degu zein geran

bitoriosuak.

 

.........................

.........................

.........................

.........................

Txertubi ere asi zan

patxara ederrian,

ura ere pasa zan

ogeitamarrian.

 

«Galdubak oñazia»

lengo errepaña,

zeñek artuko die

iriai tamaña?

Txertubi itzaia da

entero bikaña,

Usurbillen galdu du

abilla da baña.

 

Elgoibartikan bota

dute desafiyo,

beiak onak dirala

oso dira piyo;

Kolladoren kuadrillak

buelta eman diyo,

bildurrak egotiak

ez du asko baliyo.

 

Amar kintal gañian

len zuten arriya,

au zan kondiziyua

paperan jarriya;

iruditutzen karga

ikaragarriya,

errespuesta polita

degu etorriya.

 

Aiek ere buelta

biali digute,

arri txikiarekin

jokatu nai dute;

fama dan ainbesteko

beiarik badute,

timoi gabe isatsetik

ibilliko dute.

 

aurrekoa hurrengoa