 |
FAMILI BATEKO SESIOA
Gure aiton zar ori
mutiltxo bat bada,
ori zan kejatuba
nagusiyetara;
zeñek agindu eta
juan ote zan ara?
sentimentuak dauzkat
alde askotara.
.....'n izandu dira
bi illabetian,
zerri ondradu oiek
gizendu artian,
ona errez galtzen da
gaixtuen artian,
ama engañatu dute
guztiyen artian.
........ ....... zan
nere aita zana,
.......'ko baserriyan
egin zuben lana;
emen askotxok daki
eskasa etzana,
obrakin ez al dago
pruebak emana?
Gurasuak etzuten
bajezik merezi,
asko errukitu zan
seme Jose Mari;
diruba eman diyo
ama gaxuari,
zorra pagatutzeko
suia ta alabari.
|
 |