BEI BATEN GERTAERA
Tristurak nago, asi biar det
libersiyua berritzen,
gu oraindikan aprendiz gaude,
eztegu asko korritzen;
Galardi-azpiko Eujeniyo orri
nua bertsuak jarritzen,
or gertatu dan kaso batekin
guziyok gaude arritzen.
Larre-beien bat Aranburutik
aspaldi zuan erosi,
gezurrik ez nun publikatuko,
nik ala ditut ikasi;
zenbaitek eztu ganadubakin
suerte onik merezi,
aurten ez ditu umiak ein da
ixtillu txarrak ikusi.
Artzaien batek eman omen du
larre-bei orren berriya,
imposiblia egongo dala
umia eiteko larriya;
buelo aundiya daukala eta
errape izugarriya,
obe lukela balerukake
etxe aldera ekarriya.
Mendira juanda, beia billatu,
lazua erasten dira asi,
kolpia tira bañan utsegin,
beia saltoka igesi;
amerikano askok bezela
oraindik eztu ikasi,
begira zanak oiekin eztu
pesta gaiztua ikusi.
Aita-semiak izan biaute
beia etxian sartuba,
pesalunbriak ikusitzeko
mundu ontara sortuba;
oriyen kejak kontatutzeko
etzan egongo gortuba,
izan biar du derrigorrian
Gilisagastin sartuba.
Andik etxera ekarri dute
orgullo aundi batian,
gobernatzeko jarri omen du
amarraturik katian.
«Esnia pranko emango digu
onek umia egitian,
denboraz bota lezake eta
ernai ibilli gaitian».
Txal gaztetxo bat nola dabillen
abisua da etorri,
zer esan ere etzekiten
begiratubaz alkarri;
gizon abillak izanagatik
beiari ezin igarri...
zer egin dute? Agiñagatik
albaiterua ekarri.
Albaiteruak esan omen du
ikutu baño lenago:
«Orren barrenen umerik danik
nere artian enago;
eginda ondo sendatu ere
egiña dala ni nago,
rekonozitu egin biarko
deskuidatuba banago».
Errejistatzen asi omen da
tokatzen zaion graziyan,
albaiterua ondo zijuan
zebillen irabaziyan;
Eujeniyo're ondo izana
bere denbora guziyan,
oriyek baño estubago zan
txekorra Irisasiyan.
Albaiteruak esan omen du:
«Dago umia egiña,
esnia dauka turbiyatuba
tiratzeko alegiña;
errapia're gogortutxua,
ori da gauza jakiña».
Eujeniyoren zilimoniyak:
«Len akordatu bagiña!».
Arrautzak artu pardelian ta
Irisasira jun zian,
enteratubak egongo ziran
txekor-orrubak nun zian;
umill askua billatu dute
agoniyako trantzian,
alimenturik izan ezpalitz
lan diabrubak an zian.
Arrautza oiek eman dizkate
batitu edo nastuta,
eskusa gabe gaxuak artu,
gosiak txantxik eztuta;
txit azkeneko asnasetan zan
illoki odol ustuta,
sasi-zuloko kolaziyuak
eztitu izango aztuta.
Lepo-otarrian sartuta dute
txala etxera ekarri,
berialaxe bota dizkate
ama-umiak alkarri;
bei koitadubak ikusi orduko
arena dala igarri,
etzan plakiyak aplakatzeko
leku txarrera etorri.
Mapill-errekan beste beien bat
omen zeguen saltzeko,
Eujeniyo orri gogua egin
ura dirutan artzeko;
Joxe Agustiñ e konporme zala
milla errialian saltzeko,
esku onetan allegatu da
zer duben ezagutzeko.
Gizon oriyek pensatu dute
deposituban jartzia,
edo bestela lengo jabiak
atzera eramatia;
ezpaita ondo beiari fama
kulparik gabe galtzia,
obe litzake pentzu onakin
etxian gobernatzia.
|