www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak
Udarregi
1862-1894, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Udarregi Bertsolaria, Udarregi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1966

 

aurrekoa hurrengoa

SANTA AGEDAREN BERTSO BERRIAK
UDARREIK JARRIAK

 

Pekatariak etsai oekin

degun gerra edo desditxa

enpeñatuko baldin bagiña

sujetatutzen da erreza;

adi dezagun nola izan zan

Santa Agedaren bizitza,

bere etsaiak eman zioten

txit martirio portitza.

 

Kristau fielen alabantzan da

tormentatua munduban,

ez dakit eta nik ezin esan

zenbat sufritu zituban;

aspalditxoan libru batetik

pruebak artu nituban,

aztu ez bazat saiatu biat

kontatzen ote ditudan.

 

Santa Ageda dama eder bat

Sizilian zan jaiua,

Cataniako juezen mende

igaro martiriyua;

egin nai izan ziotelarik

gaiztoak engañiyua,

ez bai zioten muda-erazi

zekulan opiniyua.

 

Cataniako gobernadore

Kinziano zan orduan,

kristandadia galerazi ta

bere emazte nai zuan,

Jesukristori bere bizitza

len agindua bai zuan,

erejiakin bat egitiaz

gustorik artzen etzuan.

 

Kinzianoren iritzirako

ark esatia basta zan,

bañan agindu etzionian

bene-benetan triste zan;

andre gaizto bat biraldu zion

konbertitu al bazezan,

atormentatu biarko zala

baldin mudatzen ez bazan.

 

Andre gaiztoa bazebilkion

ematen zenbait idia,

toparik asko ematen zion

atajaturik bidia;

beingo batian esan zion eze:

«Ez det galduko fedia,

beste gizonik ez det biar da

Jesukristo det neria».

 

Andre gaiztoa bueltatu zan

Kinzianorengana're

esaten zion: «Ez da mudatzen,

ez det ainbeste balore;

ez det sinisten neskatxa ori

konbertituko dala're»;

erantzun zion: «Mudatuko da

tormentuakin bada're».

 

Burni-plantxa bi gori-goriak

galtzarpietan sartuta,

len bezin gogor zeguan Santa

oriek bertan oztuta;

«Atormentatu dezagun gogor,

konbertitu nai eztu-ta,

ezur guziak ego begitza

prensa batian estuta».

 

Ereje oien krueldadia

zenbateraño ote da!

ola bezela egindu zuten

prensa artatik atera;

ala ere ez konbertitu nai

Kinzianoren aldera,

agindu zuen sartu zedilla

kartzela illun batera.

 

Kristok San Pedro biraldu eta

argitu zion kartzela,

gañera berriz esaten zion:

neskatx au senda zezala;

penagarria billatu zuan

zakar tartian zetzala,

gorputz guztia sendatu zion

lenago zuan bezela.

 

Kristal-puska ta talavera'kin

galtzara eragin zuan,

larru gorrian, soka lepotik

zeukala, eraman zuan;

an arrastaka erabiltzeko

sententzia eman zuan,

oiek guztiak eginda ere

mudantzarikan etzuan.

 

Alde guztitik puska jario

Santaren gorputz ederra,

au ikusi ta ez lastimatzen

ereje biotz gogorra!

«Borondaterik ez badaduka

mudatuko du biarrak,

arma zorrotz bat ar zazute ta

ken zaizkatzute bularrak».

 

Bular oriek kenduta ere

bere koraje fuertian,

galdetu eta erantzun zien

leengo borondatian;

agiñdu zuen sartu zedilla

kartzela illun batian,

an zeguala atera gabe

bizia zuan artian.

 

Kalabozora eraman zuten

puskak zintzilik zeuzkala,

odola ere bazerarion

iturriari bezela;

Jesukristori eskatzen zion,

munduaz aspertu zala,

konbeni bazan, aren despeida

arren disponi zezala.

 

Talavera'zko galtzara artan

guztia urratu zan da,

kalabozuan ezin zeguan

ez jarrita ez etzinda;

bai Jesukristok aditu ere

adiskideak esanda,

orain glorian gozatzen dago

minutu artan ill zan da.

 

Santa Agedak kulparik gabe

orra zer paraderuak,

gorrotu artu zion medioz

ereje majaderuak!

munduko gauzai begiratu ta

au ematen dit goguak:

gaurko egunean asko gaudela

mudatzen errezaguak.

 

Ziertua da Santa Ageda

modu orretan ill zala,

banago eze libru orretan

gezurrik jarri etzala;

neronek oso sinistutzen det

fedeko gauza bezela,

gure Jesusek aren moduban

indarrez jantzi gaitzala.

 

Santa Agedak boto firmia,

guk alakua eztegu,

jenio txarrak ditugulako

arrisku aundiak dauzkagu;

azken fiñian bitartekotzan

bera jarriko al zagu,

Udarrei zarrak au desio du

ala konbeni bazagu.

 

aurrekoa hurrengoa