 |
BERTSO BERRIAK
Paratu biar ditut
bertso bat edo bi,
zer gertatuko zaigun
azkenian guri;
pensatzen ez degula
eriotza etorri,
kontua emateko
anima ori larri...
ojala orrelakorik
gerta ezpaleri!
Ongi konfesatu eta
mezak ere entzun,
iya errezelorik
barnan senti dezun;
relijio santutik
al zaude jakintsun?
Jaunak ezaguera
ona eman zizun...
begira deskuidorik
gerta ez dakizun!
Palaziyo ederrak,
munduko jardiñak,
ez bereala iltzeko
asmoan egiñak;
etsaiaren bandera
egiñ alegiñak,
pekadori ingrato
gaizki itzegiñak,
Jaunak presente dauzki
gure utsegiñak.
Espiritu maligno
demoniño zarrak,
Luziferrek ez dauzki
laguntzalle txarrak,
luzatzen dituztela
beren atzaparrak,
diranak gorrituak
suak eta garrak...
zer kontra egin lezake
anima bakarrak!
Juiziyoko egunian
suzko lau ibaia,
eskuak berotzeko
izango da gaia;
iya, nere kristabak,
lenagotik saia,
gure animen billa
or dator etsaia,
Antekristo mundutik,
infernuko artzaia.
Orduan jartzen danak
ibai oiei begira,
naiko luke bereala
sekatzen balira;
kontu au dakitenak
munduan badira,
nik ikasi dedala
oraindik berri da:
Jesusen oñetatik
jaioko omen dira.
San Juan Ebanjelistak
au berak esana,
bazekiyen nola zan
ibai oien plana;
zer egin dezakegu?
au da gure lana:
bitarteko paratu
Andre Birjiña Ama,
enpeña dakigula
Seme Jaunagana.
Orra nola dijoazen
urak itxasora,
guziyon eriyotza
orrela eldu da;
ontarako jaio giñan
kristabak mundura,
pensamentu txarrikan
badator burura,
egin dilijentziya
sartzeko zerura.
Orra bertso berriyak
orain, mundutarrak,
askorentzat on dira,
bestientzat txarrak;
ikaratuak dauzki
animako larrak,
akordatu gaitezen,
gazte eta zarrak,
zer nolakoak diran
inpernuko garrak.
Infernuan badira
zepo ta grilluak,
egiya esaten badu
nik dedan libruak;
an ez du baliyoko
batere diruak,
atormentatuko du
beraren selluak,
posada gaiztuetan
munduan bilduak.
Etsaiaren banderan
baldin bazabiltza,
maiz idukiko dezu
aparte eliza;
gustuak kunplitutzen
animali-gisa,
despreziaturikan
Jainkuaren itza,
orra nola galtzen den
sekulako ditxa.
Bizi-modu berri bat
guazen artzera,
ikusi gabetandik
anima galtzera;
ustez mundu onetan
luzaroko ezkera,
emendik dijuanik
ez dator atzera,
etzaigu damutuko
ondutzen bagera.
Etsaiak memoriya
daukagu nasiya,
gure animak dauzki
iya irabaziya;
arreta baten faltan
lan ori guziya;
apartatzen bazaigu
Jaunaren graziya,
izugarriya izain da
gure sententziya.
Juiziyoko eguna
egun bat larriya,
aspalditik oi nago
bildurrak jarriya;
guziyok badakigu
lan orren berriya,
bitarteko paratu
Birjiña Mariya,
logratzeko Jaunaren
miserikordiya.
Aingeruak tronpeta
duanian jotzen,
anima ta gorputza
joango gera zuzen;
jendia asiko da
Josafaten sartzen,
munduan asieran
notiziya bazen,
ai zer bildurtasuna
sententziya artzen!
Zertarako jaio giñan
mundu onetara,
infernura joatekoz
ango penetara?
zuzendu nai badegu
oraindik beta da,
zierto jakitera
joain gera bertara,
allegatuko gera
tranze orretara.
Jesusen dotriña ona
letuaz goazen,
prebenitu gaitezen
zerurako zuzen;
anima egongo da
kontentuz zoratzen,
Birjiña Ama paratu
graziyak logratzen,
gauzarik bearrenaz
ez gera akordatzen.
Prebenitu gaitezen
gu guztiyok emen,
ez dakigu eriotza
uste gabe gauden;
Mariya Santisima,
lagun zaiguzu arren,
iya gure tranze au
noiz izango ote den,
ondo gerta dedilla,
biba Jesus, amen.
|
 |