 |
BERTSO BERRIAK
(1878)
Ama Birjiñetarako
señaladamente
Donostiyan broma bat
bidakaitu dute,
bertsuetara juateko
lau gizon dezente;
iru apuntadore
an zeuden presente;
jarri gera frente,
kantatu da fuerte,
berak nai duen arte,
ez degu izan kalte,
milla errial premiyo
eman digute.
Manuel Olloki eta
Udarregi gaztia,
Bernardo Otaño eta
Pello bestia;
dibersiyorako zan
gure ajustia,
ezta kalte piska bat
alkar ikustia;
ala zan ustia,
era bat uztia
da modu tristia
orra albistia;
konbeni da pruebak
erakustia.
Don Kanuto jauna zan
komisionatuba,
gizon orretxek badu
fundamentuba;
Olloki zarrarena
au zan biartuba,
biyen artian zuten
lan au formatuba,
nago informatuba,
badu eskarmentuba,
da adbertituba,
estudiatuba,
ez daukagu penarik
guk ezagutuba.
Bernardo Otaño da
txit balientia,
Pello Errota ere
korrientia,
Olloki zarra berriz
oso dezentia,
Juan Jose Udarregi
sufizientia;
kuadrilla fuertia
nai zuten juatia,
gusto ematia
zan borondatia,
arako etzan kapaz
inozentia.
Manuel Olloki zan
nere lagun fiña,
anparatutzen nuan
nere alegiña;
ala ere bagenduben
naiko zer egiña,
akabo zan bildurrak
juan izan bagiña;
boza du klariña,
ez buru ariña,
zartzera egiña,
edadez da baiña;
zeñek egingo luke
gizon orrek aiña?
Tablerora iyo ta
eraso alkarri,
patxara itxusiyan
ez giñaren jarri,
grano bat apenas zan
bildurrak etorri,
len ere nunbait jakin
ainbesteren berri;
bertso asko neurri,
paperan ezarri,
gero irakurri,
begiratu orri;
notiziyak izango
ditugu guk sarri.
Orra lau bertsolari
iru erritatikan,
salida egin degu
txit gogotikan,
letra zuzenak daude
gure gramatikan,
osasuna desio
nere partetikan
txit biotzetikan;
bi dira goitikan
beste bi betikan
kantuzko platikan
beti azaltzen dira
Gipuzkoatikan.
Gure apuntadoriak
baitaude famoso,
kortia eman zuten
txit kurioso:
obe zala gelditu
guztiok onroso,
formalidadez egin
nai zuten preziso;
lan au dala kaso
gaude animoso,
guztiz kariñoso,
txit biktorioso,
kantidade igualak
ginduben guk jaso.
Zelebratu genduben
Ama Birjiñ eguna,
illaren amabostian
izaten deguna;
Ramon Artola eta
Don Kanuto jauna,
Don Jose Manterola
bazuten laguna,
kuadrilla biguna
tokatu zaiguna,
gerok dakiguna
leiala eta ona;
prueban ezagutzen da
prestu dan gizona.
Donostiyan daguan
Aiuntamentubak
listo egin zituben
orduko kontubak;
baliyo izan zuben
egin zan kantubak,
berrogei ta amar duro
ditugu artubak;
besde alimentubak
danak pagatubak,
gabeko ostatubak
len ajustatubak;
gizon oiekin gaude
txit gustatubak.
Nere dotriña dago
garbi irakurriya,
notatu eta paperan
klaro ezarriya;
premiyo-kontu au da
oraingo berriya,
akaso izango da
betiko jarriya;
nago igarriya,
talentuz urriya,
ai nere larriya!
bajatu naiz iya;
agur Aiuntamentu
maitagarriya.
Orra bertsuak jarri
Udarregi gaztiak,
nik ainbeste deretxo
badute bestiak;
pena emango liket
isillik uztiak;
ez iñor ofenditu
mintzatzen astiak,
alkarri erastiak
edo ikastiak,
dira ondo kostiak
kantuzko txistiak;
ogiya jan dezala
itxu tristiak.
|
 |