www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak
Udarregi
1862-1894, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Udarregi Bertsolaria, Udarregi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1966

 

aurrekoa hurrengoa

USURBILGO MIXIOA

 

.........................

.........................

bi milla emendikan

ez dira aparte;

Kristo mundura jaio

dirala diyote,

bertsuak ipintzera

jarri azi naute,

alegiña egin biet

gauza naizen arte.

 

Orrenbeste urte da

Kristo jaio zala,

libruan jarri bazuten

dana dan bezela;

uste det an gezurrik

egongo etzala,

otoitz egiten diyot

txit lotsa naizela,

nere entendimentuba

argitu nazala.

 

Lenagotikan bazan

Jaungoikotasuna,

Birjiñan entrañetan

egin zan gizona;

Trinidade Santuko

bigarren persona,

Aita Eternuan Seme

gure Jesus ona,

Espiritu Santuan obraz,

guretzat gauz ona.

 

Belengo portalian,

Jesus jaio baitzan,

beartasun aundiyan

ez dudarik izan;

oñaze neke asko

arturik bizi zan,

ogei ta amairu urtian

emen ibili zan,

gu salbatziagatik

gurutzian il zan.

 

Adan eta Ebak egiñ

zuten pekatuba,

erremediatutzen zan

asko nekatuba,

bai zedukan anima

askoren kontuba,

Jesusen gurutzeko

Pasio santuba,

guregatik izan zan

kruzifikatuba.

 

Jesus Nazarenua

guztiyon jabia,

serbituz maitatzia

litzake obia;

beste aldera dago

zenbaiten legia,

biziyo txarretara

billatu bidia,

naiago du serbitu

etsai traidoria.

 

Asko sufritu zuan

Jesus Salbadoriak,

berak iriki zituan

zerura bidiak;

ondo aztubak gaude

arren faboriak,

atzeratu ditzagun

etsai traidoriak,

ez bagera mudatzen

egin du guriak.

 

Gelditu ez gaitezen

desanparatubak,

oain etorri zaizkigu

misiyo santubak,

praile jaun orri gaude

sermoi ona aitubak,

sobra geunden etsaiak

lepotik lotubak,

zer estadutan gauden

atera kontubak.

 

Misiyo santu oiek

egin dute lana,

arrimatu gaitezen

Jaungoikuagana;

biyotz umillarekin

guazen beregana,

egin zaun konfesiyo

egiyazko bana,

gaizki aterako da

deskuidatzen dana.

 

Konfesatzera juanda

zenbaitek zer dauka?

txikiyenak aitortu,

aundiyenak uka;

emakume batzuek

senarraren kulpa,

senarrak ere berriz

arrazoia dauka,

ez dago zerurikan

gezurraren truka.

 

Konfesiyuan esan

dena dan moduban,

iñoren aitzakirik

ez egin orduban;

zertan utsegin duben

eduki buruban,

bestela ez gabiltza

leku seguruban,

egiyaz dabillena

sartzen da zeruban.

 

Kontu aundiyarekin

egin esamiña,

biyotzetikan artu

oñaze samina;

berriz ez mantxatzeko

propositu fiña,

penitentziya zuzen

kunplitu alegiña,

ezin deskuidatu

zintzuak bagiña.

 

.........................

.........................

biyotzetikan eman

Jesusi graziyak,

uste det dituala

ondo mereziyak,

bere odolarekin

gaitu erosiyak,

eriyotzaz ordaindu

zituben guziyak.

 

Gure misiyo santu

biyotz-biyotziyak,

burura ditu gertu

geren siniskaiak;

nola umiak ala

eta aundiyak,

utzi pekaturako

bide ondatiyak,

ori agintzen digu

Jaun maitatiyak.

 

Atzeratu ditzagun

biziyo gaiztuak,

utsa bezela dira

munduko gustuak;

eman biarrak gera

txit kontu estuak,

gure lanak ez dira

izango aztuak,

azalduko bait ditu

Jaungoiko justuak.

 

Fede bizi batian

orain jarri gera,

maitatu nai genduke

Jesus ona bera;

ez degu ofenditu nai

emendik aurrera,

ez gaitu eramango

paraje txarrera,

gutzaz ezta aztuko

saiatzen bagera.

 

Gorroto gaizto gabe

bizitu gaitian,

menturaz eriyotza

degu bat-batian;

berriz trabatu gabe

etsaien katian,

gure misiyo santu

oiekin batian

San Pedrok sartu gaitzan

zeruko atian.

 

Jaungoikoaren legia

bete zagun kontuz,

ofenditu degula

gaude gu damutuz;

biyotzetik eskatu

berai pulamentuz,

gorde gaitzala bere

bendiziyo santuz,

ala gerta dedilla,

biba, amen, Jesus.

 

aurrekoa hurrengoa