www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak
Udarregi
1862-1894, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Udarregi Bertsolaria, Udarregi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1966

 

aurrekoa hurrengoa

BERTSO BERRIAK
JUAN JOSE ALKAINEK JARRIAK

        (1893)

 

Milla zortzi eunekin

laroi ta amairuban,

ditxa eder bat sortu da

gure inguruban;

bertsuak formatzia

jarri zat buruban,

korputza ez dadukat

lengo estaduban,

saiatu egin biat

al dedan moduban.

 

Biba Kabildua ta

Aiuntamentuba,

esperatzen det oien

konsentimentuba;

memoriya debilla

au sentimentuba!

zerbait itz egiteko

det pentsamentuba,

egingo banu oien

kontentamentuba.

 

Usurbilko erriko

Parroko guria,

izan du itzegiten

abillidadia,

errespetua eta

formalidadia;

piska bat bajatuba

dauka edadia,

izan degu guztizko

predikadoria.

 

Ai, gure Erretore

leial eta fiña!

fedia aumentatzeko

orrek badu griña;

sermoi ederra franko

guretzat egiña,

beti enpliatu du

bere alegiña,

gu guztiak egiten

saiatu bagiña.

 

Orain ekarri dizku

bi relijioso,

sermoi eder oieri

egiyegun kaso;

premiakuak izan

gintezke akaso,

oien laguntasuna

biar da preziso,

ondo prebenituta

guazen animoso.

 

Martxuan amaikian

dirade asiyak,

ez ditugu aditu

sermoi itsusiyak;

nola predikatzen dan

daude ikasiyak,

gizon estudiatu

asko ikusiyak,

ondo portatu dira

Jaunari graziyak.

 

Frai Daniel Baertel eta

Frai Andres bestia,

asko desiatzen zan

oiek ikustia;

predikadore txarrak

azaldu eztia,

pensatu det graziyak

ematen astia,

lastima da oieri

ixillik uztia.

 

San Franziskoren seme

estimagarriyak,

Aita piadoso bi

dira etorriyak;

bete gabe pekatu

grabien neurriyak

orain artu ditzagun

bizitza berriyak,

ikusi ez ditzagun

istillu gorriyak.

 

Bildur gabe juateko

digute otsegiñ,

modu obian eziñ

gizonak itzegiñ;

etsaiaren mendian

ez dala atsegiñ,

libratzeko moduba

obe degu egiñ,

Jesusen asarria

aplakatu dediñ.

 

Anima garbitzen du

konfesiyo onak,

ez du ezer serbitzen

bildurrak egonak;

itxurak egiteko

desiuan danak

engañatuko ditu

konfesore jaunak,

Goikuari pegatzen

izango'ira lanak!

 

Ark kargu artuko du

zorrotz edo estu,

zeñek bere kontuba

eman biagu justu;

batzuek ukatu ta

beste zenbait aztu,

konfesiyo txarrakin

ez biziro poztu,

goiko Jueza iñork

engañatzen eztu.

 

Gustora ez badago

len konzientziya,

orra orain garbitzeko

konbenientziya;

anima badijua

pekatuz jantziya,

sufritu biarko du

an penitentziya,

iñork eztu jirako

aren sententziya.

 

Pekatu guztientzat

da barkaziyua,

millaka izanda ere

konparaziyua;

lapurretak biar du

restituziyua,

dago konfesatzeko

obligaziyua,

konsegituko bada

absolbiziyua.

 

Munduban egiñ arren

txit asko pekatu,

zer edo nola diran

esaten nekatu;

orren gañian dute

asko predikatu,

akusatzia eziñ

iñork debekatu,

lotsaz edo bildurrez

ez arren ukatu.

 

Espazioz ta ondo

egiñ esamiña,

artu doloria ta

propositu fiña;

damutasunarekiñ

pekatu egiña,

aubaz konfesiyua

kontuz alegiña,

izan penitentziya

kunplitzeko griña.

 

Preziso ez naiz asi

itzegiten grabe,

ni ez nago oraindik

oiek bezin trebe;

emen sufritutzia

askoz degu obe,

gero izan gaitezen

gloriaren jabe;

iñor ezta salbatzen

penitentzi gabe.

 

Konfesiyua egin da

komulgatutzian

konsidera dezagun

geren biyotzian,

gure Jesus maitiak

bere eriotzian

sufritu zitubenak

aundiak baitzian,

gure onagatikan

ill zan gurutzian.

 

Bere odolarekiñ

ginduben erosi,

pekatutik libratu,

zeruba irabazi;

orain akordatzia

ez al du merezi?

egunero emanez

asko esker ta grazi,

ofensa gutxi egiñ da

umildadez bizi.

 

Utzi pekaturako

dauden biziyuak,

menderatu ez gaitzan

kondenaziyuak;

egiñ errespetozko

konbersaziyuak,

kunplitu estaduko

obligaziyuak,

enkargu ori eman

dute Misiyuak.

 

Oien sermoietara

allegatu dana,

konformatu diteke

Jaungoikoagana;

beatziurren batian

egiñ dute lana,

konfesiyuan ere

asko oiengana,

badute talentuba

Jesusek emana.

 

Deskubritu dituzte

fedeko kasuak,

etorri dira gizon

sustanziosuak;

arritu gaitu oien

itzketa gozuak,

nola umiak eta

ala gurasuak,

osasuna diyela

Jaun amorosuak.

 

Oien sermoi ederrak

ondo adituta,

orain gustora gaude

mantxak garbituta;

emendikan aurrera

Jauna serbituta

konforme egin biagu

Ark noiznai deituta,

galtzia sentitzen du

beriak gaitu ta.

 

Iñor ere ez gaude

leku seguruban,

etsaiak gau ta egun

beti inguruban;

zer peligrotan gauden

eduki buruban,

garbi ta pronto egon

esan dan moduban,

enkontro txarrik gabe

sartzeko zeruban.

 

Jauna ofenditurik

gaude sentimentuz,

nola itzez ta obraz

ala pensamentuz;

emendikan aurrera

bizi biagu kontuz

estali gaitzan bere

bendiziyo santuz;

ala gerta dedilla,

amen, biba Jesus.

 

aurrekoa hurrengoa