BERTSO BERRIAK IGELDOKO MIXIOA
(1894)
Milla zortzireun kunpliturikan
larogei ta amalau urtian,
misionero bat izandu degu
bederatziurren batian,
trabaturikan baldin bagiñan
deabruaren katian,
libraturikan bide onian
betiko jarri gaitian.
Bikario jauna tokatu zaigu
kanpoetara juana,
asko beiñik-beiñ ondo dakigu
txit prezisua zuana,
desiatzen zan suerte on bat
allegatu da gugana,
egun oietan saia diteke
borondatia duana.
Jauregi jauna da Igeldora
orain etorri berriya,
misionero bat gure onagatik
daduka erakarriya,
anima asko nunbait sentitzen
etsaien mende jarriya
Don Franziskok gu salbatzeko du
deseo izugarriya.
Sazerdote bat Don Blas Pradere
Albisturko erretoria,
Aita Santuak emanik dauka
biar dan fakultadia,
emen jendia konbertitu du,
ori predikadoria!
bildur diranak animatzeko
badu abillidadia.
Abenduaren zazpiyan baizan
predikatutzen asiya,
gustaturikan geldituba zan
bistako jende guziya,
aundiya da orren doaia edo
itzegiteko graziya,
desiatzen dizkat osasuna ta
urte askoko biziya.
Inguru onetan egongo ziran
asko anima eritu,
bederatziurren osuan diye
mediku onak segitu,
saiatu eta satisfaziyoz
obeko degu gelditu,
enkargu ederrak eman dizkigu
iñork egin nai baditu.
Gure Don Blasen sermoi ederrak
dirade talentutsuak
zeiñ ez du bada konbertituko
orren izketa gozuak?
desterraturik utzi ditzagun
pekaturako pausuak,
ditxa eder au bialdu digu
gure Jaun amorosuak.
Desgraziarik aundiena da
anima kondenatzia,
Jesus maitiak irabaziya
nork bere faltaz galtzia,
uste ez dala etorriko da
eriotzako trantzia,
konbeni zaigu ditxa eder au
ondo aprobetxatzia.
Konfesio ona nola egiten dan
klaro asko du otsegiñ,
aurrenetikan azkeneraño
granorik ez du utsegiñ,
gauza guziyak presente dauzka,
badaki nola itzegiñ,
orrek dionez infernuetan
ez da izango atsegiñ.
Konfesio onak bost kondiziyo
faltarik gabe biaitu,
zirkunstantziya guziyak orrek
klaro itzegiñ nai ditu,
besteren aotik egokiyago
sekulan ez det aditu
orren burubak edo mingañak
fakultadiak baditu.
Konfesatuta zer egiñ ere
dauzka adieraziyak,
ez du egingo obra txarrikan
persona gogoz asiyak,
errezibitu Jaun aundiya ta
Berari eman graziyak,
beste munduban kobratuko'ira
emengo irabaziyak.
Pekatu errez egiten dala
konfesoriak badaki,
argalak ere asko gera ta
oso gaituzte erruki,
absolbituta bere ordenak
emango ditu egoki,
penitentziyak kunplitutzeko
kuidado aundi bat eduki.
Aurten Igeldon ditxa eder onek
guri egin digun sarrera!
desterraturik utzi nai degu
pekaturako karrera,
berriz ez degu mugitu biar
lengo oitura txarrera,
artu ditugun propositubai
segi zaiegun aurrera.
Pekatubaren mantxa dubenik
ez du artuko Zerubak,
peligro aundiyan arkitzen gera,
aska ditzagun burubak,
mantxa gaiztuak garbitutzeko
egiñ ditugu modubak,
goiko Erreinuan izan gaitezen
bienabenturadubak.
Negarrezko balle triste onetan
garbiyak izan gaitian,
bizitza onak pasa ditzagun
Jaunaren borondatian,
Aita San Pedrok sartu gaitzala
Zeruetako atian,
zoriontasunak gozatutzeko
eternidade batian.
Kandelariyoz badatorrela
berriz ere det aditu,
jende pobria izanagatik
berak nai digu segitu,
predikatzeko kapaz dan arte
ez dedillela gelditu,
guk naiko degu biaje asko
onera egiten baditu.
Mundu onetan egiñ biagu
guztiyok penitentziya,
beste munduban glori ontasunez
nai degu abundantziya,
bideko neke trabajuakin
ar beza pazientziya,
ez degu gutxi estimatuko
bedorren asistentziya.
Aurten Igeldon izandu dira
funtzio gustagarriyak,
daude fedeko misteriyuak
ederki irakurriyak,
Don Blas Pradere, beroren onran
euskeraz bertso berriyak,
orren talentuz gustaturikan
Udarrei zarrak jarriyak.
|