www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bizia garratza da
Jon Andoni Irazusta
1950, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bizia garratza da..., Jon Andoni Irazusta (Joseba Amundarainen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

 

aurrekoa  

—XVIII—

 

        Denborak aurrera zijoazen, bañan emakume ura ez zan aldatzen. Etxetik beltzez jantzita, ez txapel ginballa edo sonbreroarekin baizik burua ta musuerdia mantaliñaz estalita ateratzen zanean beñere bañan liraiñ eta ederragoa agertzen zan. Eta zertara ateratzen zan ba? Beti beti saletxera joateko. Erriko mingain luzeak, «Ozamaneko txoroa» deitzen asi ziran.

        Saletxeko atean, garai batean bezela, exeritzen zan Amerika aldera begiratuaz. Orduk egiten zituan bere artan. Jeixten asterako deadar bat egiten zuan: «Ekarriko zaitut, bai, Andoni».

        Deadar ura aurreko mendiak jo egin eta itzulean etortzen zanean, beste mundutik ba letorke bezela entzuten zan: «Andoni... ndoni... doniiiii...»

 

aurrekoa