www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gazigozoak
Tomas Agirre, «Barrensoro»
1933

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gazigozoak, Agirre'tar Toma (Barrensoro). Verdes-Atxirika, 1933.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI
ONDASUNEN ZABALTZALLEA

(Azken-itza)

 

        Edonundik datorralarik ere, maitagarria da noznai ondasuna. Zelan izan ez, barriz, amestu legikegun gazteño ederrenaren esku zuriak zabaltzen dabena?

        Bai-dirala gaiztoak gizonak! Asarre bizian alkar ozkatzea dabe maiz atsegiñen. Gorrotoak aizatzen ditu, ari burrukalarien gisan, alkarri erasoaz. Betiko joan al-yaku gizartetik maitasuna? Au zorigaitza!

        Zuek, ordea, atez ate otoi-marmarika zabiltzen eskale zarrastakuok, zuaze Irizar-ko gaztelu zurira maitasunaren billa. Nunbaiteko etxera ondoratzean atea purrustaka itxiaz zakurra axatzen dautzuenean, bil zadize edur-margozko jauregiaren babes epelera. Esku-igortzi gozoaren bila al-zabiltze? Maite-itz leunen egarri al-zarie?

        Ninietan argirik gabeko begiak dozuezan itxu errukarriok, zuaze Loreti-gana. Aren aurpegiño zerutarraren dirdirak ezin ditu, zorigaitzez, zoratu zuen begiak. Idoroko al-dozube, ordea, iñun aren eskuaren biguntasunik? Zenbaterañoko zorigaitza dozuen Loreti-ren mintzo eztia ezin entzun zengikien sorrak! Nun ikusi, orratio, gazte xaloaren aurpegitxoa inguratzen daun matazaren urre-dirdairik?

        Inguratu zadize, bada, Irizar-ko gaztelu zurira atsekabe ta beartsu guztiak. Elbarriak, erreminduak, oñazedunak eta aginkatuak. Orra nun datorran Loreti, ametsirudia baizen zuri, atsegin-orriak txiroen artean eskuka zabalduz. Urreratu zadize. Mosukatu egiozue jantzi-ertza. Ez al-da, ba, aingerua, eskuzabalka yatortzuena?

        Otxoa da Loreti-ren alboan eskupekoen eruatzallea. Baldartu da oro agurea ta noizpaitan jauregiaren gerizpera bildu da. Errege bat bezain nagusi bizi da an. Ba-dau aren seme Jokintxo-k ere egunotan poza. Azkarra dau oraingo birigarroa. Ezpai-dautso kink batean ikasi txoriñoak «Nik bai dut maiteño bat» abesten...! A bai dala poza mutiltxo beltzeranarena.

        Oraindio ere igarotzen dira gazteluaren aurretik amaika zaldun garatu. Andereñoaren eskuaren gose bizia dabe. Ez izan, orratio, neskaño txoragarriaren biotz-kuskua irabaziko leukian bizirik.

        Geroago ta zuriago dirudi Urizar-ko jauregiak. Zitoriz jantzi dira inguruko baratzak. Oi! Alakoren batean, ez ete-da biztanle ta guzti, usoaren egoz, zerura egatuko?

 

(AMAYA)

 

aurrekoa hurrengoa