www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gazigozoak
Tomas Agirre, «Barrensoro»
1933

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gazigozoak, Agirre'tar Toma (Barrensoro). Verdes-Atxirika, 1933.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AURRE-ITZA

 

        Jatorriz dira gizonak jakitearen eta irakurtzearen zale. Egurastaldikoan ere irakurgayetara doaz geyenetan. Atsegiñaren bila. Jolasbidetzat.

        Gai ariñak nai izaten ditue olakoetan. Irudipen-lan loratsuak. Ez idazti astun nekagarriak. Ez legar-tartean belaunak urratuz ibilli bearrekoak. Edestiak, ipuñak, kondairak eta gertiduriak ditue atsegiñen.

        Erderaren barrutira doakiguz maiz gure irakurleak. Sail medarrekoa baita euzko-elertiaren barrutia. Lipar baterako beste ez izan euzkel-belardietako larrea. Ortixek darakarkio erderak gure mintzaerari kalterik aundiena. Antzokietan, zineetan eta gertirudietan erdera, erregingai apañaren gisan agertsen yakun bitartean, lotsati ta kikil jokatzen da euzkera.

        Gaitasunik ez al-dau, ba, gure ele onek nunai aurpegi dirdaitsuz eta urrezko soñezkoz andere azaltzeko? Ez al-legike gureak beste edozein elek dagikeana? Bai, bein. Geurok dogu euzkeraren zarpiltasunaren ogena. Euzkel-idazleai dagokie elerti-bideetan barrena izkuntza eskutik txairo eruatea.

        Gaurko irakurleen agoak idazkera giarra eskatzen dau. Bai ere, ordea, zailua. Buruari neke larririk sortu-arazi gabe, biotza biziki zastatzen dauna. Irakurlearen jakinmiña ase arte, gogoa gainbera irristaka daruana. Orrenbeste ba-dagikee gaurko euzkel-idazleak, nik uste.

        Urri airan oraintsu euzkel-idazlanen irakurleak. Ugaritu dira. Geroago ta geyagotuz doaz, gañera. Idazleak ere erne diardue lanean. Amaika idazti eder argitaratu ditue lengo urtean. Orratio, egin dabena baño geyago da dagikeena.

        Nire semetxoa da gaur argira ausarta datorrana. Adiskide zintzoen esanak aizatu dau. Ez uste, ajolagabe datorranik. Ba-dakar biozpean bildur-kiliaren zimikoa. Gaurko irakurleak aosapai minbera dabe. Makarrak eta baltzuneak bereala oartzen dituana. Antola, bada, nora, oan, semetxo.

        Or doakizu, irakurle, nire lenengo kutuna. Arrera maitekorra ba-dagiozu, ez da azkenengoa izango.

 

aurrekoa hurrengoa