www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Esku-liburua
Pedro Antonio Añibarro
1802, 1821

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Escu-liburua, eta berean eguneango cristiñau-cereguiñak, Pedro Antonio Añibarro. La Lama, 1821

 

aurrekoa  

BESKARI TA APARI-OSTEAN
ESKER ONAK EMOTEKO ORAZIÑOA

 

        Eskerrak emoten deutsuguz, Yangoiko maitea, zure eskurik orai giño artu doguzan mesedeakaiti, ta guztiz bere, orain guk merezi eztogula, emon deuskuzun yatekoa gaiti. Zeugan, Yauna, dauzeguz usteak, emongo deuskuzula barriro bere gure eguneango ogia ta yanaria, geure bizitzeari, zeu serbietako, iraun arazo daioguntzat. Amen.

        Aita gurea ta Abe Maria.

        Ama Birjina Maria Santisimearei, gure bitarteko izan dedintzat orain ta eriotzako orduan, Salbe bat.

        Purgatorioko Arimeen onerako, ta batez bere gure senide, adiskide, ezagun, eta etse onetarik urten dabenenerako. Aita gurea ta Abe Maria bat.

        Mai onetan batu gaituzanok, batu gaizala Yaungoikoak zeruan: Aitearen, ta Semearen, ta espiritu Santuaren izenean, Amen.

aurrekoa