FEDE, ESPERANTZA TA KARIDADEKO EGINTZAAK
Nik sinisten dot Yangoiko bakar baten iru persona banaak; zeintzuk direan Aitea, Semea, ta espiritu Santua; irurak gauza guztietan bat eta bardiñak.
Sinistuten dot Irutasun Santu onetako bigarren Personea, Espiritu Santuaren egitez ta graziaz, gizon egin izan tzala Maria Birjinearen sabel santuan; eta yaio izan tzala bere Amaren donzellatasunaren kalte bagarik.
Sinistuten dot, Yaun au kurutzean il egintzala, gu bekatariok erostearren; ilen arterik bistu, ta zerura igon ebala; eta azkenengo yudizioko egunean etorriko dala, biziai ta ilai euren bizian kontu artu, ta sentenzia emotera.
Sinistuten dot Altarako Sakramentu santuan dagoala Yesukristo gure Yauna, Yaungoiko ta gizon egiazkoa.
Sinistuten dot, Elexa Ama Santeak sinistu ta erakusten deustan guztia, utsik ezin egin leian Yaungoikoak Elexa berari agertu ta irakatsi deutsazalako; eta siniste on onetan bizi ta il gura dot.
Biztu egidazu, ene fede otz il au.
ESPERANTZAKO EGINTZEA
Ene Yaungoiko errukior ta biot bigunekoa, zeure ontasunean daukat nik uste bete-betea zeure Seme Yesukristoren merezimentu, odol ta eriotzea gaiti parkatuko deustazuzala zeure bekatuak, eta emongo deustazula zeure bear dodan argitasuna, laguntzea, ta grazia zeure aginduak artez gordetako; eta oneek alan gordetan badodaz, beti betiko gloria. Alan gerta dedilla. Amen.
KARIDADEKO EGINTZEA
Maite zaitudaz, Yauna, gauza guztien ganean; ta gura zindukedaz maitatu, zeure Amak, Angeru ta zerutar guztiak maite zaituezan legetxe.
Maite zaitudaz zu zarealako neure egillea, ongillea, ta ontasun berbera; eta zeruaren usterik ezpaneu, ezta infernuaren bildurrik bere, orregaiti bere maitatuko zindakedaz; eta damu dot orain artean bear dan legez ez maitatu izana; damu dot zu ainbeste bider ofendidua. Maite dodaz bere zu gaiti lagun proximu guztiak, neure burua legetxe.
Indazu, Yauna, zu ganako amodio su ta gar andiko bat; orregaz iraunik eriotzaa giño zeure maitetasun ederrean, eldu nadintzat gero zu beti maite izango zaitudazan zerura. Amen.
|