ERROSARIO SANTUA
Txikarregia da liburutxu au, berean adierazoteko Errosari santuan sartuten direan miraariak; bera esateaz irabazten direan parkamenak; eta arimai etorri yoakezan ondasunak. Asko da bein yakitia, Ama Birjineak berak asmadu, eta Aita San Domingori agertu ta iragarri eutsala; eta ain dagoela sarturik kristiñauen artean deboziño au eze, ao batean esan lei eze, ez dabela kristiñauen antzik bere, egunean egunean esaten eztabenak.
Era bitara da errosarioa; batari deritxo Ama Birjinearen koroia zeinek dituzan zazpi amarreko, garaiti Abe Maria bi eta guenean Aita-Santuaren izenean Aita gurea ta Abe Maria. Berau esanagaz irabazten dabe Aita san Franziskoren iru ordeetakoak parkamen osoa, edo induljenzia plenaria, Aita-Santu Erromako Leon amargarrenak, eta Paulo boztkarrenak emona.
Besteari deritxo errosarioa, zeinek dituzan amabost amarreko, zeintzuk esan leizan, edo amabostak aldeereskan, edo bakotxean bana; eta dan legez dala, amabosteetara ezkero irabazten da parkamen osoa.
Baia irabazteko esan bear dozu errosario ori deboziño andiaz, aoz ta biotzez; ez erdi lo, ganora bagarik, ta gogoa best lekutan dozula; astirotxu, berbaak agin artean nastau bagarik, itxaroten dozuela, batak osoro esan artean, besteak erantzuteko; eta erreguturik Ama Birjineari, arren bada, eskatu dagiola bere Yesus gozoari, yagon ta zaindu dagiala Elexa santua, beragandu ereje ta fedebaako guztiak, gogortu fedean kristiñauak, baketu ta argitu kristiñau errietako buru, nagusi ta agintariak.
Onez ostean amarreko bakotxean gogoan erabili eikezu, egunari ta amarrekoari yatorkan misterio ta gogartea, emen dirautsudan eraan.
MISTERIO GOZOZKOAK
ASTELEN-EGUBENETAN ESANGO DIREANAK
Erri askotan yaiegun-arrastegietan bi edo lauk urrengo misteriok kantetan dituez, ta gero esan Abe Mariak.
Yesus onaren Ama maitea,
grazia eske gagortzuz,
bost misterio gozoz beteak
kantetan lagun zakiguz.
Gogo guztiaz esango dogu
lelengo misterioa;
zuzendu gaizuz zerura beti
Birjina biotzekoa.
LENENGO MISTERIOA
Yaungoikoaren Semea gizon egitea
Zeruetarik ekarri eutsun
Angeruak albistea,
Zu-gan aragiz yantziko zala
Ait'Eternoaren Semea.
Guztiak erantzuten dabe urrengo au.
Abe Marien amarreko au,
Aita-gureaz batean,
Birjina eder maite berari
esaten asi gaitean.
Emen esan edo kantadu egiten dira Aita gura ta Abe Mariak.
BIGARREN MISTERIOA
Santa Isabel ikustea
Yainkoaz seindun zeu zoaz, Ama,
lengusiñea ikusten;
ta aren semea yaio bagarik
saltoka dabil pozarren.
Abe Marien etc.
IRUGARREN MISTERIOA
Yesukristoren yaiotza
Yaio zanean zure Semea
zu zeu dontzella itxirik,
geldi ginean gizon guztiak
ondasun gozoz beterik.
Abe Marien etc.
LAUGARREN MISTERIOA
Ama Birjinea Elexan sartutea
Yerusalengo Elexa santan
Yesus eskini zenduan;
berari opa gaizuz guztiok,
beretzat artu gagizan.
Abe Marien etc.
BOSTKARREN MISTERIOA
Yesus galduta irugarren egunean aurkitutea
Galdu ezkero, idoro zendun
Elexan zure Semea;
poz onegaiti gura ezpekizu,
gu bekatuan iltea.
Abe Marien etc.
MISTERIO DOLOREZKOAK
MARTITZEN-BARIKUETARAKO
Yesus onaren Ama maitea,
grazia eske gagotzuz;
bost misterio minez beteak
kantetan lagun zakiguz.
Gogo guztiaz esango dogu
lenengo misterioa,
zuzendu gaizuz zerura beti,
Birjina biotzekoa.
LENENGO MISTERIOA
Yaunaren ortuko biotz larria
Yesemaniko ortu santuan
egoan Yesus larririk,
odol-izerdi laban labana
emoten gorputz guztitik.
Abe marien amareko au,
Aita-gureaz batean,
Birjina eder maite berari
esaten asi gaitean.
BIGARREN MISTERIOA
Yesusen azote ikaragarriak
Bost milla azote artu zituzan
gure bekatuakaiti;
ze gatx andia dan bekatua
atera daigun emeti.
Abe Marien etc.
IRUGARREN MISTERIOA
Yaunari arantzazko koroia imintea
Arantza zorrotz, gogor, latsakaz
koroaturik burua,
nonbait Yesusek kendu nai euskun
buru-eretxi galdua.
Abe Marien etc.
LAUGARREN MISTERIOA
Yaunak kurutzea eroatea
Krutze astun bat lepoan, eta
lapur gaistoen erdian,
eroan eben Yesus maitea
Kalbarioko bidean.
Abe Marien etc.
BOSTKARREN MISTERIOA
Yesus kurutzean yosirik iltea
Kurutze ganean untzez yosirik
an galdu eban bizia;
gure arimak gal etzitezen,
igaro eban guztia.
Abe Marien etc.
MISTERIO GLORIAZKOAK
DOMEKA-EGUASTEN-ZAPATUETARAKO
Yesus onaren Ama maitea,
grazia eske gagotzuz;
bost misterio gloriazkoak
kantetan lagun zakiguz.
Gogo guztiaz esango dogu
lenengo misterioa;
zuzendu gaizuz zerura beti,
Birjina biotzekoa.
LENENGO MISTERIOA
Yesukristoren biztuerea
Neken ostean, Ama maitea,
ilen arterik bizturik
ikusi zendun zure Semea
eguzki eder eginik.
Abe Marien amarreko au,
Aita-gureaz batean,
Birjina eder maite berari
esaten asi gaitean.
BIGARREN MISTERIOA
Yaunaren zeruetara igoerea
Berrogei egun igaro, eta
zerura igo zanean,
gloriaz bertan yarri izan eban
Aitak berak aldean.
Abe Marien etc.
IRUGARREN MISTERIOA
Espiritu Santuaren etorrerea
Espiritu Santu Yainkoa bera
sutan zerurik etorren,
Apostoluak, ta ganekoak
amore-doiez beteten.
Abe Marien etc.
LAUGARREN MISTERIOA
Maria Santisimearen zeruetara igoera
esus gozoak zu ikustarren
zeruan zoriondurik,
ara zaroaz gorputz ta arima,
Angeruz inguraturik.
Abe Marien etc.
BOSTKARREN MISTERIOA
Ama Birjinearen gloria andia
rinidadeak yarri zinduzan
me Yaunaren aldean,
eti ta beti zu eukiteko
beste guztien ganean.
Abe Marien etc.
BESTE MODU BAT ERROSARIOA ESKEÑITEKO
AMARREKO BAKOTXEAN ESANGO DA
Ama graziazkoa, Ama errukizkoa, gorde gaizuz arerioetarik; eta artu gaizuz eriotzako orduan. Amen.
MISTERIO BAKOTXEAN ESAN ZIÑAIKE URRENGO ESKAARIA
O Birjina Ama Maria, Aingeruen Erregina, ta gizonen bitarteko maitea! Amar Abe Maria oneek, ta Aita gurea au opa deutsuguz, erregutu daiozun zeure Semeari, emon daigula egiazko umiltasuna; gorputz eta arimako osasuna; geure bekatuen garbai zolia; kristiñau errietan bakea, ta Elexa ama santuan zoriona. Amen.
AMA BIRJINEAREN LETANIAK EUSKERAZ
Yauna, errukia.
Kristo, errukia.
Yauna, errukia.
Kristo, entzun gaizuz.
Kristo, aditu gaizuz.
Aita Yaungoiko zeruetakoa.
R. Errukia guzaz.
Seme Yaungoiko munduaren eroslea.
R. Errukia guzaz.
Espiritu SAntu Yaungoikoa.
R. Errukia guzaz.
Irutasun SAntu Yaungoiko bakarra.
R. Errukia guzaz.
SANTA MARIA, erregutu gugaiti.
Yaungoikoaren Ama Santea.
Donzelleen Donzella SAntea.
Kristoren Ama.
Yankoaren graziaren Ama.
Ama guztiz garbia.
Ama guztiz kastea.
Ama dontzellea.
Ama birjinea.
Ama loitubaakoa.
Ama maitegarria.
Ama miragarria.
Egillearen Ama.
Salbatzallearen Ama.
Birjina txito begiratua.
Birjina itzal andikoa.
Birjina alabagarria.
Birjina esku andikoa.
Birjina biotz biguna.
Birjina kirmena.
Ontasunaren espillua.
Yakinduriaren yarlekua.
Gure poz-ekarlea.
Ontzi espirituala.
Ontzi ondragarria.
Deboziño ontzi txitozkoa.
Larrosa asko esan gurea.
Dabiden torrea.
Marfilezko torrea.
Urregorrizko etsea.
Bakearen utxea.
Zeruko atea.
Egun sentiko izarra.
Gaixoen osasuna.
Bekatarien iges lekua.
Larri estuen pozkaria.
Kristiñauen laguntasuna.
Aingeruen Erregina.
Aita aurrenen Erregina.
Profeta igarleen Erregina.
Apostoluen Erregina.
Martirien Erregina.
Konfesoreen Erregina.
Donzellen Erregina.
Santu guztien Erregina.
Yaungoikoaren bildotsa, munduko bekatuak kenduten dozuzana, Parkatu, Yauna.
Yaungoikoaren bildotsa, munduko bekatuak kenduten dozuzana, Entzun gaizuz Yauna.
Yaungoikoaren bildotsa, munduko bekatuak kenduten dozuzana, Errukia guzaz.
GOX EGUERDI ARRATSEETAN
Abemarietakoak yot-orduan parkamenak
irabazten dira urrengo oraziñorik esan da
Angeruak Maria Birjineari barri onak emon, ta Espiritu Santuaren graziaz Yaungoikoaren Semea bere sabelan sortu zan. Abe Maria.
Ara emen yaunaren otseiña, egin bedi nigan zuk diñozun legez. Abe Maria.
Yaungoikoaren Semea gizon egin tzan ta bizi izan zan gure artean. Abe Maria.
ESKABIDEA
Ezarri egizu, arren, yauna, gure arimeetan zure grazia; Angeruak barri onak ekarrita Kristo zure Semearen gizon egitea ezagutu dogunok, bere pasiño ta kurutzearen bitartez bere biztuerako gloriara eroanak izan gaitezan. Amen.
|